Working Paper

2013 ko abendua

HIZKUNTZAREN TRANSMISIOA HAUR ETA GAZTEENGAN (IV)
TRANSMISIÓN LINGÜÍSTICA A NIÑOS Y JÓVENES (VI) LANGUAGE TRANSMISSION TO CHILDREN AND YOUTH (VI)

Eñaut Apaolaza Amenabar

Proiektu honen laguntzailea da

As a Working Paper, it does not reflect any institutional position or opinion neither of EKAI Fundazioa, nor of its sponsors or supporting entities. EKAI Fundazioa seeks to do business with companies or governments covered in its reports. Readers should be aware that we may have a conflict of interest that could affect the objectivity of this report. Investors should consider this report as only a single factor in making their investment decision.
TEL: 943250104 VITORIA-GASTEIZ 639641457 LEKEITIO 675701785 DURANGO 688819520 E-MAIL: info@ekaicenter.eu facebook.com/EKAICentre scribd.com/EKAICenter

Hizkuntzaren transmisioa haur eta gazteengan (VI)

1.

Aurreko puntuetan azaldutakoak aintzat hartuta une honetan aurrera eramaten diren hainbat aktibitate eta neurri (diru-laguntza programak esate baterako) birdiseinatu edo esperientzia mota berriak sor daitezke. Normalizazioan ardura duten erakundeek har ditzaketen neurri politiko eta bultza ditzaketen esperientziak azalduko ditugu ondoren, baita eragile politiko bakoitzaren zereginak zein beharko lukeen ere:

2.

Transmisioa: aurreko dokumentuetan esan dugun bezala, transmisioa ez da soilik guraso eta seme-alaben arteko harremanean ulertu behar. Transmisioarengan eragina duten gainerako alderdiak ere beronengan eragin nahi denean bildu beharko dira. Umeei begirako hainbat ekimen egin izan dira, umeen jolasak eta ludoteka tankerakoak, baina azken urteotan zenbait esperientzia berri ere sortu dira:

hezkuntzaren barruan ematen da Arizmediarrieta ikastolak landu duen Bazara izeneko proiektua 12 eta 18 urteko neska mutilekin. Bertan lantzen dira euskal identitatea eta euskal kultura, munduko identitateak eta kulturak, hizkuntza jarrerak, ikastola izaera eta izaera kooperatiboa. Testuinguru honetan beste eskualde batzuetako euskalduntze esperientziak ezagutzen dira bertara joanaz, eta protagonistak bertatik bertara ezagutuaz. Horrek errealitate ezberdinetan identitatea gordetzeko eta indartzeko estrategiak ezagutzea ekartzen du.

4.

Ume eta gurasoen arteko jolasak, umegurasoen artean partekatzeko jolas espazioak, Ume eta gurasoen arteko programa partekatuak jaietan, aisia egituratuan Seme-alaba eta gurasoen arteko harremanetara bideratutako ikastaroak: ipuinak kontatzen ikasteko ikastaroak, abestiak ikasteko ikastaroak…

Hizkeren nolakotasuna eta moldakortasuna: hemen kokatzen dira hizkuntza bizia eta ahozkotasuna lantzera bideratutako programak eta ekimenak. Besteak beste bertso eskolen lana aipatzeko modukoa da, baita ikastetxeetan egiten den bertsolaritzaren lanketa ere. Horrez gain, esan bezala hausnarketa bat egin behar da geletan erabiltzen den hizkeraren gainean, eta honek izan dezakeen baliagarritasunaren inguruan kaleko hizkera ere izateko. Honetarako ere lagungarri izan daitezke aisialdi egiturako ekimenak, ludoteka, gazteleku, kirol talde, eskola kirola eta antzekoak, beti ere faktore hau, argotarena edo dialektalizazioarena kontutan izaten bada ekimen ezberdinen bidez.

 

5.

Finean gurasoei euskararen aldeko jarrera sustatzeko eta hizkuntza ohiturak sendotzeko ekimenak izan ohi dira. Modu honetan bestalde belaunaldien arteko lotura eta erabileraren inguruan adinez adineko erabileraren sustatze lana uztartzen dira, baita hizkuntza ohiturekiko eredugarritasuna ere.

Ibilbidea: haurtzarotik gaztarorainoko ibilbidearen ikuspegia izatea ere egokia litzateke, garaian garaiko erantzunei bide emanaz, baina funtsezkoak eta iraunkorrak izan daitezkeen faktoreak beti presente edukiz garai bakoitzera moldatuta. Ludotekatik gaztelekura, gaztelekutik bere interesguneetara euskara egiteko ohiturak finkatuta eta gainera eragile izateko nahiaz.

3.

6.

Identitatea: ikastetxeren batzuk lantzen hasi dira identitatearen gaia erabilerara eramaten duen faktore nagusi modura. Ikasgelan eta

Sare sozialak: sare sozialak duela gutxi arte ez zegoen esparru komunikatiboa izan denez, erdarara lerratu da interbentzio gaitasunik ez baita eduki oraintsu arte gazteen artean batez

As a Working Paper, it does not reflect any institutional position or opinion neither of EKAI Fundazioa, nor of its sponsors or supporting entities. EKAI Fundazioa seeks to do business with companies or governments covered in its reports. Readers should be aware that we may have a conflict of interest that could affect the objectivity of this report. Investors should consider this report as only a single factor in making their investment decision.
TEL: 943250104 VITORIA-GASTEIZ 639641457 LEKEITIO 675701785 DURANGO 688819520 E-MAIL: info@ekaicenter.eu facebook.com/EKAICentre scribd.com/EKAICenter

Hizkuntzaren transmisioa haur eta gazteengan (II)

ere. Orain bai berehalakorako, bai mezu zein informazio trukerako, batez ere gaztelania erabiltzen da. Hori dela eta, zuzenean whatsapp edo Facebooken interbentzioa baino, tarteko beste bide batzuk topatzeko ahaleginak egin dira: lehiaketak, beste aktibitate batzuei lotutako informazio trukeak… aipatutako komunikazio tresnak erabiliz (whatsapp, facebook…). Kasu hauetan talde dinamizatzaile nagusia eta gaztetxoen artean tarteko pertsona bat sartu izan da, bai adinez bai hizkeraz gertuagokoa, eta euskarara lerratzen saiatu izan dena nerabeen eta gaztetxoen arteko jarduna (zirikatzailea).

9.

Aurreko puntuan aipatu ditugun zentzuan aurrerapenak egin nahi izanez gero, eragileen arteko harremanak trinkoagoak izatea komeni da.

7.

Kirola: kirol arloan, duen garrantzia dela eta, hainbat programa jarri dira martxan, izan ere, oro har aisiari lotutako kirola erdaldun xamarra baita. Eskola eremuan Eskola Kirola bezalako programek asko lagundu dute, baina aisiari lotutako kirolak, kirol federatuak batik bat erdalduna izaten jarraitzen du. Udal dirulaguntzen harira, hitzarmenak lotu izan dira herrietako kirol taldeekin, antolatutako ekitaldiak euskaraz (ere) izan daitezen (ahozkoa, karteleria…), baina gakoak entrenadoreen hizkuntzan egoten jarraitzen du, eta bestalde hitzarmen hauen jarraipena oso zaila ari da suertatzen. Hitzarmenok progresio bat aurreikusten dute, urte batzuen buruan udal dirulaguntzak kirol federatuko astean zeharreko jarduna euskaratze bidean. Emaitza apal batzuk bildu dira zentzu honetan.

Udalen eta Foru Aldundien arteko harremanak transmisioa eta identitatea lantzea moduko proiektuetan gauzatu beharko lirateke, diru-laguntza harremana baino haratagoko esparruak bilatuz, alderdi materialean hobekuntzak eta emaitzen transmisioa bilatuz. Bestalde aldundi mailetako euskara zuzendaritzen eta kirol arloen arteko koordinazioa bilatu behar da. Kirolak garrantzia handia du, eta denborarekin gainera garrantzia hau asko areagotzen ari da, umeen aisian esate baterako. Zentzu honetan nolabaiteko helburuen bateratze bat, praktika onen ezagutza, eta ildo batzuk konpartitzea beharrezkoa da. Udalak eta herrietako edo eskualdeetako ikastetxeak: ikastetxeen arteko lehia handia dago eskualde batzuetan, eta horrek elkarren artean informazio truke urria egotea dakar. Udalek ahalbidetu behar dute gutxienez aisiari lotutako egitasmoetan ikastetxeen elkarlana, hainbat arrazoirengatik:

-

8.

Haur eta gazteen hizkuntza erabileran erantzukizuna duten hainbat eragile topatzen ditugu. Koordinazioa batez ere udal mailako zerbitzuen eta aldundikoen artean dago, dirulaguntza programen inguruan batik bat. Bestalde, herri askotan normalizazio gaiei eustekotan udalen eta ikastetxeen arteko harremana ere badago, eta maila apalagoan herri batzuetan udalen eta kirol taldeen arteko harremanak ere topa daitezke.

Udal egitasmoek guraso eta haurren arteko jarduna aurreikusten baldin badute, hau da, transmisioa lantzeko asmoz, eredugarritasuna eta belaunaldien arteko loturak hizkuntzaren inguruan ardaztuz, ikastetxeen laguntza ezinbestekoa da, bai jarraipen aldetik, bai komunikazio aldetik, eta batez ere eskarmentu handia dutelako Kirol programetan ikastetxe bakoitzak bere egitasmo propioak landu arren, zenbait kasutan, topaketetan esate baterako, nolabaiteko elkarlana

-

As a Working Paper, it does not reflect any institutional position or opinion neither of EKAI Fundazioa, nor of its sponsors or supporting entities. EKAI Fundazioa seeks to do business with companies or governments covered in its reports. Readers should be aware that we may have a conflict of interest that could affect the objectivity of this report. Investors should consider this report as only a single factor in making their investment decision.
TEL: 943250104 VITORIA-GASTEIZ 639641457 LEKEITIO 675701785 DURANGO 688819520 E-MAIL: info@ekaicenter.eu facebook.com/EKAICentre scribd.com/EKAICenter

Hizkuntzaren transmisioa haur eta gazteengan (II)

egiten delako, eta esan bezala, kirol arloa bereziki zaindu beharreko ataletako bat da

-

Ikastetxeek beraiek aisia egituraturako eskaintzak edukitzen dituzte, eta berauen gaineko informazioa edukitze aldera

Udalak eta kirol taldeak: aurreko puntuan aipatutakoaren harira batez ere. Kirol taldeek herriari ekarpen handia egiten diote gazte eta nagusien bizimodu osasuntsuaren inguruan batetik, eta kaleari bizitza emanaz beraien ekitaldien bidez. Udalarekin elkarlan honetan hizkuntza faktoreak txertatzea beharrezkoa da, udalerriaren ezaugarri soziolinguistikoak aintzat hartuta, baina kontutan izanda belaunaldi berriek euskaraz funtzionatzen duten eskolaz kanpoko esparruak ere behar dituztela, eta kirolarenak potentzial handia duela. Horretarako, gorago esan bezala udalen eta kirol taldeen arteko hitzarmenen bidea landu behar da, modu progresiboan euskaratzeko kirol federatuaren arloa. Euskalgintza erakundeak: euskararekiko kezka duten elkarte bat baino gehiago egon ohi da hainbat herritan. Eskarmentua eta mobilizazio ahalmena izan ohi dute, baina bakoitza bere jardunean eta helburuetan sartuta egoten da. Ez da txarra nolabaiteko egitasmo konpartituak edukitzea, edo udalerriko hizkuntzaren lehentasunak konpartitzea. Hori euskalgintzako erakundeen ekimenez egin daiteke, baina halakorik ez badago, udalaren beraren bultzadatik sor daiteke. Aurrez aipatu ditugun elkarreraginetan bultzada emateko tresna egokia izan daiteke gainera.