You are on page 1of 36

gazteria,

lana eta
prekarietatea
gazte prekarietatearen argazki bat
eta alternatibarako proposamen orokorra
Euskal Herrian, 2014ko otsailean
Eskerrak lan hau osatzeko laguntza eta aholkularitza
eskeini diguzuen guztioi. Karlos, Joseba, Amaia, Xabi,
Nekane
http://creativecommons.org/licenses/by-sa/4.0/
gazteria,
lana eta
prekarietatea
gazte prekarietatearen argazki bat
eta alternatibarako proposamen orokorra
GAZTERIA, LANA ETA PREKARIETATEA
5
ernai gazte antolakundea
aurkibidea
hitzaurrea 7.orr
1. prekarietatea arazo estrukturala 9.orr
2. gazteon prekarietatearen argazkia 10.orr
2.1. gazteon bataz besteko diru-sarrerak 10.orr
2.2. gazteon langabezia 11.orr
2.3. soldatapeko lanak ere prekarietatea dakar 14.orr
2.3.1. autoenplegua 16.orr
2.3.2. ezkutuko lana; zaintza lanak eta lan merkatu beltza 17.orr
2.3.3. lan erreforma berriak ekarriko diguna 17.orr
2.4. enplegu plan publikoei kritika 18.orr
2.5. hezkuntza eta lan merkatua 20.orr
3.ondorioak 22.orr
3.1. emantzipatzeko ezintasunak 22.orr
3.2. migrazioa 23.orr
gazte alternatibarako proposamen orokorra 25.orr
egoera honen aurrean zer... 25.orr
bidea 26.orr
printzipioak 27.orr
lan ildoak 29.orr
bibliografia eta lanerako erreferentziak 34.orr
GAZTERIA, LANA ETA PREKARIETATEA
6
ernai gazte antolakundea
GAZTERIA, LANA ETA PREKARIETATEA
7
ernai gazte antolakundea
HITZAURREA
Txosten honetan Euskal Herriko gazteon prekarietate egoera aztertzen da, lan merkatua-
ren egoeran eta honek gazteongan dituen eraginetan zentratuz batez ere. Ez dira asko Eus-
kal Herriko zazpi lurraldeak kontuan hartuta gazteon egoera ekonomikoari buruz egin diren
azterketak, nahiz eta lurralde eremuka egin izan diren. Lurralde guztiak barnebiltzen dituz-
ten datuak biltzen saiatu garen arren, gure herriaren errealitate instituzional zatitua dela-e-
ta, ezinezkoa izan zaigu datu guztiak biltzea. Hala ere, partzialak izan arren, hemen bilduta
daude gazteon prekarietateari buruzko argazki osoago bat izateko baliagarriak direlakoan.
Datu guztiak iturri ozialetatik jasoak dira.
Sistemari ez zaio interesatzen errealitatea agerian geratzea eta hortaz, datuak errealitatea
distortsionatu eta ezkutatzeko erabiltzen dituzte. Datuak bildu eta aztertzerakoan bi gauza
izan behar ditugu kontutan:
Batetik, aztertzen diren indikadore edo neurgailuak sistemaren beharretara diseinatuta
daude. Langabeziaren indizeak esaterako ez du barnebiltzen benetako errealitatea, ikasi
eta lan egiten dutenak, ezkutuko ekonomia, oso ordu gutxi lan egiten duena (astean 3 ordu
adibidez), lan erreproduktiboa... beraz lanaren inguruko azterketak egiteko benetako errea-
litatea ezkutatzen da. Eta bestetik datuen gabezia, indikadore edo neurgailuak ideia orokor
bat egiteko baliagarriak izan badaitezke ere oso zaila da datu zehatzak aurkitzea, eta are
zailago konkretuki analisia egiteko beharrezko zaizkigunak, inoiz ez ditugu nahi ditugun da-
tuak aurkituko.
Aitzitik, ez dugu errealitatearen argazkian soilik geratu nahi izan, gazteok jabetzen baikara
bizi dugun egoera larriaz txostenak irakurri gabe ere. Egoera honek gure bizitzetan dituzten
ondorio kolektiboak azaleratu nahi izan ditugu eta horrekin batera, Ernaik egoera honi au-
rre egiteko egiten duen proposamen praktikoa azaltzen dugu. Hau da gure ustez garran-
tzitsuena.
Txostenak lau atal nagusi biltzen ditu beraz: prekarietatearen denizioa arazo estruktural
eta ez koiuntural gisa; errealitatearen argazkia zenbait datu interesgarriren bildumarekin;
egoera horrek gazteon bizitzetan dituen ondorio nagusiak eta azkenik alternatibarako oina-
rrizko proposamena.
Zinez espero dugu lan xume hau gazteriarentzako lanerako tresna baliagarria izango dela.
Eguneroko borrokaz soilik lortuko baitugu egoera hau iraultzea eta gazteon ahalduntzean
baitago eraldaketarako gakoa.
GAZTERIA, LANA ETA PREKARIETATEA
8
ernai gazte antolakundea
GAZTERIA, LANA ETA PREKARIETATEA
9
ernai gazte antolakundea
1.PREKARIETATEA ARAZO ESTRUKTURALA
Krisi hotsak dira nagusi 2007az geroztik. Egoera orokorrak nabarmen egin du okerrera or-
dutik, baina krisi deituriko hau iruzurra eta lapurreta baino ez da. Neoliberalek duela 40
urte abiatutako ofentsibaren azken kapitulua baino ez da hau. Gutxi batzuen mesederako
sistema ankerra ari dira garatzen shock-aren doktrina aplikatuz, klase eta jendarte sekto-
re zapalduok eremu guztietan pobretuz. Ofentsiba neoliberal honek ordea, munduan egun
ditugun arazo larrienak konpontzetik urrun, hauetan gehiago sakondu besterik ez du egi-
ten, zapalkuntza eta esplotazioa maila guztietan areagotuz: prekarietatea sistematizatuz
eta iraunkortuz.
Zertaz ari gara prekarietateaz hitz egitean? Egonkortasun eta segurtasun faltaz gure bizitza-
ko eremu guztietan. Gure bizi proiektua ahalbidetzen duen garapen pertsonalerako behar
dugun egonkortasun eta segurtasun faltaz ari gara. Proiektuen garapen naturalerako kor-
tozirkuitoez.
Prekarietateaz mintzatzen garenean sarri bizi baldintza jakin batzuez jardun ohi gara. Eta
gazteok asko dakigu horretaz, krisi aurreko urte loriatsuetan ere prekarietatea izan baita
gazteon eguneroko ogia. Baina prekarietatea zerbait koiunturala baino estrukturala da: ka-
pitalismo patriarkala prekarietatea da.
Sistemaren egungo eskeman, merkatua dago erdigunean. Ez dugu prekarietatea inoiz era-
bat gaindituko hori irauli ezean. Jendartea eta komunitatea jarri behar dira erdigunean, mer-
katua zein gainontzeko aparatu estrukturalak honen mesedera jarriz. Horretarako herrita-
rrak politikan eragin behar dute, politikak ekonomian eragiteko. Ez da zuzena beraz, bizi
baldintza txar batzuen ondorio soila dela prekarietatea. Ideal kapitalista eta patriarkalaren
ondorioa da prekarietatea.
Ondo bizitzearen eta bizitza onaren arteko dikotomia dago soluzio bidean: sistema kapita-
lista patriarkalean, lortu genezake bere idealari jarraituz ondo bizitzea, ustezko baldintza
duinetan: lanpostu bat izan, dirua izan, etxebizitza bat erosi, familia izan... Baina adabakia
baino ez da. Etxebizitza bat izan genezake baina hipotekatuta biziko gara. Lana izan gene-
zake baina baldintza prekarioetan eta langabezian geratzeko uneoroko arriskuarekin. Ondo
bizi garelakoan edozein unetan prekarietatea azaltzen da: ezegonkortasuna eta segurtasun
falta.
Hein batean prekarietatea zerbait inkontzientea da, ondo bizitzeak ilusio faltsua sortzen bai-
tu. Ohartu gabe bizitzako esparru batzuetan sinestarazi diguten duintasunaren langa harra-
patzeak (ondo bizitzea) ez du bizitza ona dugunik adierazi nahi eta beraz, bizitza prekarioa
izaten jarraitzen dugu.
GAZTERIA, LANA ETA PREKARIETATEA
10
ernai gazte antolakundea
Ez gara gure buruaren jabe. Nagusiak, irakasleak, gurasoek, poliziak, bankuak... agindu eta
erabakitzen dute gugatik. Gure bizitza kapitalaren mesedetara ezarriz eta ilusio faltsuak
eraikiz.
Honek ez du esan nahi bizitza txuria edo beltza denik. Kolorez betea dago eta gure eskuetan
dago neurri batean urratsez urrats balore ez-kapitalista eta ez-patriarkaletan oinarritutako
bizitza ona eraikitzea.
2.GAZTEON PREKARIETATEAREN ARGAZKIA
2.1.Gazteon bataz besteko diru-sarrerak
Euskal Herria garapen ekonomiko handia duen lurraldea da, bere sare industrialari eta oro
har bere ekonomia dibertsikatuari esker besteak beste (nahiz eta egun gainbeheran da-
goen). Garapen honek ordea, eragina du gure bizi mailan eta bizi ereduan: Espainiako Es-
tatuko errenta altuenetakoa dugu, kontsumo basatiaren ereduan erabat murgilduta gaude
eta, etxebizitzaren eta oinarrizko elikagaien prezioak ere estatuko altuenetakoak dira.
Zein da beraz Euskal Herrian dugun pobreziaren muga?
Europako zenbait ikerlari sozialen arabera pobreziaren muga kalkulatzeko lurralde bakoi-
tzean, biztanleko BPGren (Barne Produktu Gordinaren) eta diru-sarreren arteko erlazioa
hartu behar da kontuan. Biztanleko BPG Per Capitaren %37,5a baino txikiagoak badira diru
-sarrerak, pertsona hori pobreziaren mugan bizi da.
Kalkulu horren arabera, 2013an Euskal Herrian oinarrizko bataz besteko soldata 937 koa
da
1
. Zentzu horretan, biztanleen %28,8 pobrezian bizi da gaur egun Euskal Herrian, 900.000
pertsona (zoritxarrez ez dugu gazteon pobreziaren daturik).
Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa Garaiko gazteon %72a baino gehiago ez da 937-ko
diru sarreretara iristen.
16 eta 29 urte arteko kontratudun gazteon bataz besteko soldata 1.100 eurokoa da
2
. Gazteon
bataz besteko soldata 30 urtetik gorakoena baino txikiagoa da, 30 urtetik gorako emaku-
meena 1.422 euro eta gizonezkoena aldiz 1.922 euro
3
. Pentsatu beraz gaztea eta emakumea
izatearen eragina. Baina bataz besteko soldata horrek ez dio erantzuten gazteen gehien-
goaren errealitateari. Gazteon %35a baino ez baikara kontratua dugunak. Eta kontratuen
artean, Formazio kontratua deiturikoa dagoela gogoratu behar da (gazteon %2), kasu haue-
tan 500 soldatarekin egon gintezke 33 urte bete arte.
Gainontzeko gazte guztiok (%65a) bestelako diru sarrerak ditugu: gurasoen paga, beltzean
(kontraturik gabe) egindako lana edo diru laguntza publikoen bidez (bekak, RGIa, eta abar).
Adierazgarri da beraz gazteriaren pobrezia maila, gutxieneko diru sarrerak errealitatean di-
tugun diru sarrerekin alderatuz. Pobrezia maila ikusita ezinbestean familia bilakatzen da
sustengu ekonomiko gazte askorentzat.
1
Iturria: Pobrezia eta bazterketa soziala Euskal Herrian, txostena. Gaindegia, 2013
2
Iturria: Observatorio de emancipacin nm.3 (3. trimestre 2013). CJE
3
Iturria: Emakunde
GAZTERIA, LANA ETA PREKARIETATEA
11
ernai gazte antolakundea
Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoako gazteon bataz besteko errenten daturik ez dago.

2.2.Gazteon langabezia
4
Langabezi maila aztertzean kontutan hartu behar da langabezia tasa ozialak zer barnebil-
tzen duen. Sistemak jendartea ekonomikoki aktibo eta ez-aktibo bezala banatzen du,
guretzat aktiboak guztiok garen arren. Aktiboen baitan, batetik, kontratudun soldatapeko
lana duten pertsonak (ozialki langileak), eta bestetik, ez dutenak baina lan bila modu akti-
boan dauden pertsonak (ozialki langabetuak)
5
barnebiltzen dituzte.
Ez-aktiboetan aldiz gainontzeko guztiak. Kontraturik gabe lan egiten dutenak zein lan
erreproduktiboa (ezkutuko lana), lan bila modu ez-aktiboan daudenak eta ikasleak bes-
teak beste. Beraz langabezia datuek, gazte aktiboen artean kontratudun soldatapeko la-
nik ez duten gazteei egiten die erreferentzia, kasu honetan ere errealitatea distortsionatuz.
Hala ere datu hauek langabeziaren bilakaera eta joera orokorra aztertzeko baliagarriak dira.
Hau da, nahiz eta kuantitatiboki jende masa bat ez den barnebiltzen joerak zein diren ikus
daitezke.
4
Iturria: Lan merkatuaren egoera. Euskal Herria. Txostena. Gaindegia, 2013
5
Pertsona aktibo eta ez-aktiboen banaketarako baldintzak ikusteko: INE www.ine.es/inebaseDYN/epa30308/docs/resumetepa.pdf
HEGO EUSKAL HERRIKO
GAZTEON BATAZ BESTEKO
DIRU SARRERAK
Iturria: CJE (Consejo de la Juventud de Espaa)
GAZTERIA, LANA ETA PREKARIETATEA
12
ernai gazte antolakundea
Euskal Herriko gazteon langabezia goraka doa krisia hasi zenetik. 2007tik 2012ra bitartean
23 puntu egin du gora 15 eta 24 urte arteko langabetu kopuruak (%16,1etik %39,3ra). Hau da
gainera adin tarte guztien artean langabezia tasa altuena pairatzen duen jendarte sektorea.
Adin tarte bereko emakumeon langabezia %41era iristen da.
Ondoren datoz 25 eta 34 urte arteko gazteon langabezia datuak: %18,6. Europar Batasune-
ko proportzioetatik oso gora gabiltza hemen.
Langabetuen %58,5 gazteak gara. Hain justu prestakuntza akademiko handiena duen be-
launaldia gara langabezia gehien pairatzen ari garenak. Euskal Herriko biztanleon %43 in-
guruk goi mailako ikasketak ditu. Inmigrante gazteen kolektiboaren daturik ezin izan dugu
eskuratu.
Eskualdeka berriz, Nafarroa Garaiko hegoaldea eta ekialdea dira eskualde kolpatuenak gaz-
teon langabeziari dagokionean Sakanarekin batera. Bizkaian Bilbo handiaren inguruak, Ara-
bar Errioxa eta Aiaraldea Araban, Gipuzkoan Bidasoa eta Lapurdiko kostaldea dira eskualde
kolpatuenak.
Aipatzekoak dira Ipar Euskal Herriko barnealdeko, Nafarroako Pirinioetako eta Araba he-
goaldeko %6tik beherako langabezia tasa. Horren arrazoia ez da ordea lana dagoela. Justu
kontrakoa; lan faltan, urteetan zehar migrazio estrukturala jasan duten hustutako eskual-
deak dira.
GAZTERIA, LANA ETA PREKARIETATEA
13
ernai gazte antolakundea
GAZTEON LANGABEZIA ERREGISTRATUAREN PROPORTZIOA (% 16-24 bizt.). EUSKAL
HERRIKO ESKUALDEAK, 2012 URTEA
Iturria: Gaindegia
GAZTERIA, LANA ETA PREKARIETATEA
14
ernai gazte antolakundea
2.3.Soldatapeko lanak ere prekarietatea dakar
Baina bada beste arrazoi bat ere: kontratu motak. Neoliberalismoak, bere ofentsibarekin,
bere biziraupenerako helburu handiena lortu du: jendartearen pobretze orokorra zabor kon-
tratuen bidez. Gazteak merkantzia edo enpresako kapitalaren pieza bat baino ez bagina
bezala (makinen pare jarriz), lan ezegonkortze orokorra eta soldaten jaitsiera eragin dute,
bizitzak are gehiago prekarizatuz.
Aldi baterako kontratuek gorakada ikaragarria izan dute krisialdia hasi zenetik, ezegonkor-
tasuna eta segurtasun eza areagotuz. 2013ko azken hiruhilekoan, Hego Euskal Herrian 16
eta 29 urte arteko gazteoi egin dizkiguten kontratuen %95,5a aldi baterako kontratuak
izan dira (tartean formazio kontratuak eta ekintzaileentzako kontratu prekarioak). %4,5
baino ez dira izan kontratu mugagabeak.
6
Lan kontratuen iraupenari dagokionez bataz besteko iraupena EAEn 31 hilabete dira. 33 Na-
farroa Garaian.
6
Iturria: Observatorio de emancipacin nm.3 (3. trimestre 2013). CJE
GAZTERIA, LANA ETA PREKARIETATEA
15
ernai gazte antolakundea
Patronalak hitzetik hortzera darabil malgusegurtasuna kontzeptua, eredu berritzaile gisa
eta lanpostuak sortuz krisitik ateratzeko gako gisa salduz. Eredu horren arabera langileon
kaleratzeak eta kontratazioak (kontratu prekarioen bidez) erraztu behar dira lehiakorrak
izan ahal izateko. Langabezia aldian sistema publikoak mantendu beharko ditu kaleratutako
langileak.
Ezegonkortasunaren orgasmo horrek prekarietatea areagotu besterik ez du egiten. Bate-
tik, kotizazioa zailtzen du, etorkizunean pentsio duina kobratzea zailduz. Bestetik, nahiz eta
eredua Europako herrialde aberatsenetatik datorrela esan, hemengo sistema publikoa ezin
da inondik inora konparatu haiekin. Iraupen luzeko langabezia tasa gora doa gainera eten-
gabe eta langabezia saririk gabeko langabetu kopurua %17 dira jada.
7
Oso erraza zaio patronalari malgusegurtasuna aipatzea, baina eredu hori mantentzeko sek-
tore-zerbitzu publiko indartsu bat bermatu beharko litzateke eta horretarako zerga politika
sendo eta progresiboa, hain zuzen ere beraiek nahi ez dutena. Beraz aho handiz aldarrika-
tzen badute ere agerikoa da zein den benetako interesa.
Azken lan erreformekin malgutasun guztia eskuratu du patronalak eta orain artekoa gu-
txi balitz malgutasun gehiago eskatzen dute, besteak beste sindikatuen eraginkortasuna
behin betiko desagertarazteko Adegiren azken proposamenekin. Segurtasunik ez dago or-
dea inondik inora: lanpostu berriak sortzetik urrun, lana suntsitzen ari da kontratazio berriak
egitea zailduz eta diru laguntza publikoen menpe dauden langileen kopurua gora doa.
Lanaldi partzialak ere gora egin du.
8
Hau nahiz eta ona izan daitekeen norberak hala nahi
duenean, kasu gehienetan behartua dela baieztatzea ez da astakeria. Lanaldi partzialean
dabilen sektore handiena emakumeak gara gainera.
Egoera larri honen ondorioz, 16 eta 29 urte arteko gazteon %49ak familiaren sostengu
ekonomiko oso edo partziala behar du.
9
7
Iturria: Lan merkatuaren egoera. Euskal Herria. Txostena. Gaindegia, 2013
8
Nahiz eta gazteon lanaldi partzialaren daturik ez izan, guztizkoen %20 dira.
Kasuen %81,4an emakumeon lan eskua da. Iturria: Gaindegia
9
Iturria: Gazteen enplegua EAEn txostena. Gazteen Euskal Behatokia, 2012
HEGO EUSKAL HERRIKO GAZTEON
LAN KONTRATUEN BATAZ BESTEKO
IRAUPENA
Iturria: CJE (Consejo de la Juventud de Espaa)
GAZTERIA, LANA ETA PREKARIETATEA
16
ernai gazte antolakundea
2.3.1. Autoenplegua
Lan merkatuan dagoen egoera beltzaren ondorioz, autoenplegu kolektiboa gora egiten ari
den joera da, datu oso apalak badira ere. Kooperatibak eta lan elkarteek gora egitearen
arrazoia izan liteke, soldatapeko lanarekiko konpromisoa, Elkarte Anonimoetan ez bezala.
Izan ere, patroiari lan zuzenbideak eskaintzen dizkien tresnei esker, langileak erraz kalera-
tu ditzake, soldatapeko lana enpresaren kostu huts gisa tratatuz, langileak merkantzia huts
gisa tratatuz, enpresako kapitalaren aldagai gisa. Kooperatibetan kontrakoa gertatzen da;
lanak du lehentasuna, kapitala aldagaia.
Alta, kooperatibetan aurki dezakegun autoesplotaziorako joerari arreta erreparatzea ezin-
bestekoa da. Maiz, proiektuen bideragarritasuna lehenetsiz lan orduak luzatu, oporrak gu-
txitu zein orokorrean lan baldintzak gogortzen baititugu.
Hala ere adierazgarria da 15 eta 29 urte arteko EAEko gazteon arteko %66,9k ez duela inoiz
planteatu ere egin autoenpleguaren ideia. Gaia planteatu dutenak %22,3 baino ez dira.
EAE-ko 15 ETA 9 URTE BITARTEKO GAZTEOK AUTOENPLEGUARI BURUZ DUGUN JARRERA,
LANBIDE EGOERAREN ARABERA
10
2008
guztira ikasle lanean ikasten/lanean langabezian beste bat
Ez dut inoiz pentsatu 62,9 72,5 54,8 60,4 60,4 68,6
Ez dut inoiz pentsatu baina
etorkizunean beharrezkoa izan daiteke 10 11,2 7,8 14,9 12,3 0
Benetan pentsatzen ari naiz 9,6 8,4 10,7 7,8 9,4 17,1
Pentsatu dut baina ez egitea erabaki dut 13,6 7,7 18 14,9 17,9 14,3
Autonomoa izan nintzen baina jada ez - - - - - -
Jada autonomoa, profesional liberala
edo enpresaria naiz 3,9 0,2 8,8 1,9 0 0
Ed/Ee - - - - - -
2011
guztira ikasle lanean ikasten/lanean langabezian beste bat
Ez dut inoiz pentsatu 66,9 74,2 61,2 66,8 60,8 49,8
Ez dut inoiz pentsatu baina
etorkizunean beharrezkoa izan daiteke 5,6 7,4 2,8 4 7,8 3,5
Benetan pentsatzen ari naiz 10,7 9,4 10,5 10 14 21,5
Pentsatu dut baina ez egitea erabaki dut 11,6 7,5 14,4 12,6 15 25,2
Autonomoa izan nintzen baina jada ez 3,1 - 8,3 4,5 - -
Jada autonomoa, profesional liberala
edo enpresaria naiz 1,3 - 2,7 1,2 2,5 -
Ed/Ee 0,8 1,6 0,1 0,9 - -
10
Iturria: Gazteriaren Euskal Behatokia
GAZTERIA, LANA ETA PREKARIETATEA
17
ernai gazte antolakundea
2.3.2. Ezkutuko lana; zaintza lanak eta lan merkatu beltza
Azkenik, nahiz eta gai honen inguruko daturik ez den existitzen, ezin da ahaztu beltzean (kon-
traturik gabe) lan egiten duen gazte kopurua. Batzuk, soldatapeko lana aurkitu ezinda etsita da-
goenari heltzen diotelako. Beste asko gurasoei karga arintzen lagundu nahi dieten ikasleak dira.
Sektore hau aurrez aipatu gazteriaren %65aren parte da (sistemarentzat ez aktibo). Gazteriaren
errealitatearen zati handi bat beraz.
Bestetik, soldatapeko lan gisa inon kontabilizatzen ez diren lan erreproduktiboak eta zaintza
lanak aipatu behar dira. Milaka gara, haurrak zein zaharrak zaintzen, garbiketa lanetan eta abar
lanean kontraturik gabe gabiltzan gazteak, gehienak emakumeak. Hauetako asko gainera etor-
kinak gara, nahiz eta ikasketa kualikatuak izan, bazterketa egoeran bizi eta bizibide gisa zaintza
lanak baino ez ditugun emakume gazte etorkinak.
2.3.3. Lan erreforma berriak ekarriko diguna
Espainiako Gobernuak egin izan duen lan erreforma bakoitzak gazteon lan baldintzak eta egoe-
ra okertu besterik ez dute egin. 80 eta 90eko hamarkadetan aldi baterako zabor kontratuak
eta ETTak legalizatu ostean, 2012ko erreformarekin etorri zen azken kolpea. Kaleratzeak erraztu
zituen, kontratu mota prekarioak sustatzearekin batera. Aipatzekoak dira gazteontzat espreski
sortutako bi kontratu:
Formazio kontratua: 33 urtera arteko kontratu prekarioa. Hiru urterainokoak izan dai-
tezke, baina berriz egin dezakete kontratu bera, lanpostuak formazio berria behar
duela argudiatuta. 500 -ko soldata miserablea. Ez du kotizatzen, enpresariari egiten
zaizkion deskontuen ondorioz. Gainera enpresek negozioa egiten dute, instituzioeta-
tik dirulaguntzak jasoz eta kontratu mota honekin langileak ordeztuz.

Ekintzaile kontratua: proiektu berria martxan jarri nahi duten gazteentzat. Urtebe-
teko proba epea ezartzen du bizpahiru hilabeterekin nahikoa denean. Proba epean
kaleratu ezkero ez da indemnizaziorik kobratzen. Gainera, soldata hain prekarioa
denez, gazteari bere soldataren zati bat ordaintzea proposatzen zaio, etorkizunean
kobratu behar zenukeen langabezia sariaren %25a ere kobratuz.
Lan erreforma horrek negoziazio kolektiboa suntsitu du gainera, langileak erabat babes eta se-
gurtasunik gabe utziz patronalaren aurrean, urteetako borrokaren ondorioz irabazitako eskubi-
deak deuseztuz. (Kontuan izan formazio kontratuak eta ekintzaile kontratuak ez direla negozia-
keta kolektiboan sartzen, are segurtasun gutxiago emanez).
Orain eman nahi dioten bigarren bueltarekin kontratuak sinplikatuko dituzte. 20 kontratutik 6ra
pasako da kopurua eta hauetatik 5 aldi baterakoak izan daitezke, malgutasuna sustatu nahian.
Bestetik, Alemaniatik minijob delako eredua ekarriko dute, lanaldi laburrak sustatuz, baina na-
gusiari beharren arabera lanaldia luzatzeko aukera emanez ordu extren bidez. Hau da, lanaldi
laburreko kontratuarekin lanaldi osoan beste ordu egin daitezke baina lanaldi laburreko kopurua
GAZTERIA, LANA ETA PREKARIETATEA
18
ernai gazte antolakundea
kotizatuz Gizarte Segurantzan. Alemanian bataz besteko 450 euroko soldata dute minjob delako
horiek soilik bataz beste 140 euro kotizatuz.
Guzti honek beraz are gehiago prekarizatuko ditu gazteon egoera eta bizi baldintzak.
2.4.Enplegu plan publikoei kritika
Gazteon langabezia datu larriak direla eta kapitalaren mesederako erabaki politikoak hartzen di-
tuzten politikariek hitzetik hortzera darabilte gazteen soldatapeko lana sustatu beharra, bestela
belaunaldi galdua izango garela-eta.
Instituzio publikoei exijitu behar zaien lehenengo kontua da, herritarron eskubideen berme izan
behar direla eta onartezina da beraz prekarietatean sakontzen duten planak sustatzea. Gazteon
parte hartzerik gabe osatutakoak dira gainera.
Hitz politez jositako enplegu planak diren arren, orokorrean gazteon prekarietatean sakontzeko
bidea zabaltzen dute.

Kontratazioei dagokienean:
Kalitatezko soldatapeko lanak sustatu ordez, praktika kontratu prekarioak
sustatzera bideratzen dira diru partidak (ohiko kontratazioen bikoitza kasu as-
kotan). Esanguratsua da esaterako, nahiz eta praktiketako kontratuek berez
(hitzarmenaren bidez) urtean %40ko mozkina izan enpresentzat, aparteko
partidak bideratzen direla enpresariak gazteak kontrata ditzaten seduzitzeko.
Hau da, enpresaria bi aldiz garaile gaztea miseria bat kobratzen ari den bitar-
tean lan baldintza negargarrietan. Praktiketako kontratazioak sustatzen badi-
ra ere, sikiera praktika-aldia amaitzean enpresak kontratu mugagabea egiten
duela bermatu beharko litzateke. Hau da, kontratazioa soldatapeko lana egon-
kortzeko neurriekin lotuta egon behar da.
Bestetik, enpresari kontratazioa sustatzeko diru laguntzak ematekotan, en-
presaren ekonomia-balantzeen araberakoa izan beharko luke. Kontratazioak
enpresak ordaindu ahal baldin baditu, zergatik ordaindu behar da gu guztion
poltsikoetatik? Gero gainera enpresaria garaile ateratzeko.
Kontratazioak prekarietatean sakontzeko bide izan ez daitezen eta enpresa-
rien poltsikoak diru publikoaren bidez betetzeko izan ez daitezen neurriak
hartu behar dira beraz.
Gazte ekintzailetzarako programak. Hasteko onartezina da gazte ekintzailetza
mota ezberdinak sailkatu eta ekintzailetza soziala hauetako mota bat izatea. Diru
laguntza publikoz sustatzen den ekintzailetza oro soziala izan behar da. Onartezina
da helburu antisozialak dituzten enpresa proiektuak sustatzea.
GAZTERIA, LANA ETA PREKARIETATEA
19
ernai gazte antolakundea
Paradoxikoa da esate baterako, ekintzailetza berritzailerako milioika euro-
tako diru partidak ematea eta aldiz ekintzailetza sozialerako neurri -
nantzatu gabeak diseinatzea: bideragarritasun azterketak eta enpresa
mintegiak esaterako. Ez da inongo bermerik ematen beraz transforma-
zio soziala helburu izan dezaketen proiektuak martxan jartzeko.
Ekintzailetza sozialerako nantzaketa bideratzea ezinbestekoa da be-
raz, eta ez bakarrik lehen bizpahiru urteetan. Halako proiektuen arra-
kastarako epeak luzeagoak dira.

Finantzaketarekin lotuta, oso adierazgarria da banketxeen kredi-
tuen interesak ordaintzeko diru partidak bideratzen direla. Onarte-
zina da. Ezin da diru publikoa erabili bankuen mozkinak bermatze-
ko eta aberasteko.
Gazte ekintzailetzarako diru laguntzak ematean, errenta maila
mugatu beharko litzateke. Errenta altuak dituzten pertsonei uka-
tu egin beharko litzaizkieke laguntza hauek. Bestetik, bestelako
baldintza batzuk malgutu egin beharko lirateke; lan prekarioetan
dauden gazteei ere diru laguntza hauek eskatzeko aukera eman
beharko litzaieke.
Azkenik gazteak atzerrira joateko laguntzak. Kanpora joateko laguntzak di
seinatzen diren arren kasu honetan ere hitzarmenak sinatzen dira gazteok
praktika kontratuen baldintza kaskarretara kondenatuz. Gainera gazteria mi
gratzera bultzatzen dute hau gazteon hautu bat izan beharrean maiz irtenbide
bakar bilakatuz.
Dena den, bada beste datu esanguratsu bat. EAEko 2014ko aurrekontuen %0,25a baino
ez da gazteon enplegu planari bideratua. Hutsaren hurrengoa. Baina kontua ez da zenbat
diru bideratzen den, baizik eta diru hori zertarako erabiltzen den. Ikusi dugunez zati handi
bat enpresa eta banketxeen mozkinetara bideratzen dira kontratazioak sustatzearen aitza-
kiarekin. Ezinbestekoa da gardentasunez jokatzea eta enplegu planen emaitzak publikoki
azaltzea.
Sistema kapitalistan, eskubide guztien jabe izateko pasa beharreko peajea da soldatapeko
lana. Zentzu horretan, gazteon egoera prekarioa dela-eta, sarri eskubide sozial eta ekono-
mikorik gabe geratzeko arriskuan izaten gara diru laguntzak eskatzerako orduan edo etxe-
bizitza batean sartu nahi dugunean programa publikoen bidez. Ezinbestekoa da gazteok
eskubide osoko pertsona gisa hartzea prekarietate egoerari aurre egingo bazaio. Beraz,
enplegu planetatik harago, gazteria plan integralak diseinatu beharko lirateke.
GAZTERIA, LANA ETA PREKARIETATEA
20
ernai gazte antolakundea
Hau horrela izanda:
1.Enplegu planak ezin dira mugatu enpresetan klientelismoaren bidez kontratazio
prekarioak sustatzera. Epe luzeko plan estrategikoak izan behar dira eta zeharkako
ikuspegia duena gainera enplegu, hezkuntza, ekonomia, ogasun eta berdintasun sai-
lekin.
2.Enplegu planen helburua ezin da izan lanpostuak sortzea edozein preziotan langa-
bezia tasaren datuak jaisteko asmoz eta Garapen Ekonomikorako ikuspegi soiletik
egina. Kalitatezko soldatapeko lana sortzea izan behar da helburua iraultza soziala-
ren norabidean.
3.Gazteok atzerrira prekarietatean bizitzera bideratzen gaituzten programetan dirua
xahutu ordez, kalitatezko lana Euskal Herrian sortzeko politika aktiboak diseinatu
behar dira. Beharrezkoak dira atzerrira joateko dirulaguntzak, baina ez egoeraren
soluzio gisa planteatuta.
Lapurdi, Nafarroa Behera eta Zuberoako gazteen egoera are okerragoa da, instituzio pro-
piorik ez dutenez, ez dago inongo enplegu planik soldatapeklo lan kualikatua sortzeko
hiru lurraldeetan. Are gehiago, barnealdea husteko eta kostaldean zerbitzuetako lanpostu
prekarioak sustatzeko estrategiak garatzen dituzte instituzio arrotzek, migrazioa arazo es-
truktural bilakatuz.
Beraz, argi eta ozen esan behar dugu instituzioetatik eskaintzen diren enplegu planak de-
ritzotenak iruzur hutsak direla. Inposatzen diguten eredu ekonomiko-soziala ezkutatzeko
erabiltzen duten maskara. Finean enpresariak laguntzea xede duten politikak dira, langile
klasea eta bereziki gazteriari iruzur eginez.
2.5.Hezkuntza eta lan merkatua
Bolo-bolo dabiltzan ideia berrietakoak dira burmuinen ihesaldia edo ongien formatutako
belaunaldiaren galera. Egiak dira baina egia partzialak.
Egia da Euskal Herrian goi mailako ikasketak dituztenen kopurua oso altua dela, %43,7a;
Europako bataz bestekoaren oso goitik dago: %27,7.
11
Ildo honetan, bada eskaintza eta es-
kariaren artean kontuan hartu beharreko desoreka bat. Lan eskari handiena kualikazio
baxu edo ertainekoa da eta aldiz, goi mailako titulua duten pertsona kopurua proportzioan
altua da.
Horrek ematen ditu zenbait pista I+G+i-n zoritxarrez egiten ari den inbertsio eskasari bu-
ruz adibidez. Kezkagarria da ikustea Euskal Herri osoan lan eskaintza gazteon prestakuntza
maila baxuagoa dela. 15 eta 24 urte arteko gazteon %15,1 ez da ari ez ikasten ezta lanean
ere, Europako (%17), Espainiako Estatuko (%23,8) eta Frantziako Estatuko (%16,2) portzen-
tajeen azpitik
.12
11
Iturria: Lan merkatuaren egoera. Euskal Herria. Txostena. Gaindegia, 2013
12
Iturria: Euskala Herriko gazteen ihesa. Txostena. Gaindegia, 2013
GAZTERIA, LANA ETA PREKARIETATEA
21
ernai gazte antolakundea
Hezkuntza sistemari dagokionez, bertan sortzen den jakintza eta kapital humanoa, enpresa
eta proiektu sozialak sortzera, zein, gure bizitza era duin batean garatzeko tresnak eskain-
tzera bideratu beharko litzateke. Aitzitik, horren aurkara, enpresa eredu kapitalistaren esa-
netara egokitu dira, bai Lanbide Heziketa zein goi mailako ikasketak Bologna Prozesuaren
bidez. Horren ondorioz jakintza oro hemen soldatapeko lana eta ongizatea sustatzeko kon-
bikzio berezirik ez duten enpresa multinazionalen esku jartzen da edo enpresa kapitalista
horiek soldatapeko lana suntsitzen ari direnez kanpora joatera behartzen gaituzte, urteetan
egin den inbertsio publikoa pikutara bidaliz.
Zentzu horretan, akademikoki ongi prestatutakoak bagara ere, eguneroko beharrei dago-
kien prestakuntza eskasa da: taldeak antolatzen edo koordinatzen jakitea, elektrizitate edo
igeltsaritzako oinarrizko lanak... Horrek proiektu propioak martxan jartzeko eta autogestio-
rako zailtasunak eta ziurgabetasuna sortzen ditu maiz.
Bestetik, ikasleen %60a ikasketak eta lana konbinatzen saiatzen dira Gazteen Euskal Beha-
tokiaren arabera
13
. Alta, kontuan izan behar da Bologna Prozesuaren ondorioz ezarri den full
time ikasle ereduak ezinezko bilakatzen duela lana eta ikasketak konbinatzea, lan kontratu
duinak lortzea ezinezko bilakatuz eta ikasleak lan merkatu beltzera bultzatuz.
Hezkuntza sistema gazteontzat eskuragarri izan beharko litzateke baina aurkako norabi-
dean tasak garestitu eta bekak murrizten doaz. Bekei dagokionean, besteak beste, 609/2013
dekretuaren ondotik bekak murriztu eta baldintzak gogortu dira. Tasei dagokienean Nafar
gobernuak %4 igo ditu lehen matrikulak, bikoiztu bigarrenak eta hirukoiztu hirugarrenak.
EHU-n berriz 2008-2010 bitartean %29,8 igo ziren, 2010-2013 bitartean %8,8 eta 2013-2014
artean KPIaren (Kontsumo Prezio Indizea) arabera igoko dira. Masterrak berriz %66 igo
dira
14
. Honela, hezkuntza ere negozio esparru bilakatu dute. Gazteok lan merkatuan sartze-
ko ditugun aukera urrien ondorioz, ikasten jarraitzeko hautua egitera bultzatzen gaituzte
tasak goraka doazen bitartean.
Krisi egoeraren ondorioz, ikasle askoren koltxoia diren gurasoak ere egoera larrian daude.
Ondorioz, goi mailako ikasketak elitizatzen ari dira, gazte askok ezin baitituzte ikasketak
ordaindu, eta ezin dutelako lanik egin ikasi ahal izateko. Bekak ezinbesteko laguntza izaten
dira sarritan ikasten jarraitu ahal izateko baina hauek eskuratzeko baldintzak gogortzen ari
dira orokorrean, Erasmus beka kasu.
Azkenik bereziki azpimarratu beharrekoa da Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoako gazteen
egoera. Goi mailako ikasketak egiteko Pau, Bordele edo Tolosara joatera behartuta daude
eta hauetako asko ez dira itzultzen Euskal Herrira, ikasi dutenaren inguruko lan kualika-
tuen faltan. Urtero 8000 gazte joaten direla kalkulatzen da. Ezinbestekoa da Ipar Euskal
Herrian unibertsitate propioa sortu, bertako garapen ekonomiaren beharretara egokitutako
formazioa eskaini eta gazteak enpresa-proiektu sozial berriak sortzera bultzatuko dituzten
politikak sustatzea.

13
Iturria: Gazteen enplegua EAEn. Txostena. Gazteen Euskal Behatokia, 2012
14
Iturria: Ikasle Abertzaleak
GAZTERIA, LANA ETA PREKARIETATEA
22
ernai gazte antolakundea
0% 20 %40% 60 %80% 100
3.ONDORIOAK
Aurrez azalduriko argazkiak ondorio latzak erakusten dizkigu. Gazteon bizitza prekariaziora
kondenatu digute. Hau da errealitatea. Hezkuntza, gazteok sistemaren engranaje izateko
bideratua, gazte langabetu geroz eta gehiago, lan baldintzak geroz eta gogorragoak, labur-
bilduz gazteoi gure bizi proiektua garatzea eragozten digute, menpekotasun eta sumisiora
kondenatzeko nahiarekin.
Alabaina orain arte aztertu eta aipatu izan ditugun ondorioez gain, badira aipamena merezi
duten beste bi ondorio ere. Egun geroz eta gehiago nagusitzen ari direnak, eta egoera la-
rri honen ondorioz jada gazteon artean ohiko bihurtzen ari diren ondorioak, emantzipazio
ezintasuna eta migrazioa. Aitzitik, ohiko bihurtzen ari direla dirudien honetan inoiz baino
ozenago esan behar dugu emantzipatzeko ezintasuna eta migrazioa prekariazioak behartu-
riko ondorioak direla.
Prekarietatearen argazkia eragin eta aipatutako ondorioetan eragin zuzena dute egunero-
ko bizitzako aspektu ezberdinek ere. Hala nola, aisialdi eredua, drogak, harreman ereduak
(familia, lagunak, bikoteak), hezkuntzak... eragin zuzena dute. Aspektu guzti hauetan balio
konpetitibo eta indibidualistak erreproduzitzen dira, botere harremanak eraikiz eta preka-
rietatea bermatuz.
3.1.Emantzipatzeko ezintasuna
15
Etxebizitza, eskubidea izan beharrean luxua da, hau gazteok ongi barneratuta dugu baina
konpontzeko bidean egon beharrean areagotzen ari da arazoa. Egun, jada ia inork ez du
planteatzen emantzipatzea eta gurasoen etxetik joateko bataz besteko adina 30 urtekoa da.
Ez emantzipatzeko arrazoien artean galdeketa ezberdinek honakoak azpimarratzen dituzte:
Baina benetan kezkagarria ez emantzipatzeko arrazoiak eta emantzipazio eza izatetik,
emantzipatzeko asmo eza bihurtzen ari da. Gaur egun jada gazteok planteatu ere apenas
egiten baitugu aukera bezala.
15
Iturria: Observatorio de emancipacin nm.3 (3. trimestre 2013). CJE
GAZTERIA, LANA ETA PREKARIETATEA
23
ernai gazte antolakundea
Okupaziorekin batera alokairua da emantzipatzeko beste aukera. Alokairuari dagokionean,
EAE-n alokairuaren batazbesteko prezioa 732,08 euro dira eta Nafarroan 490 euro
.16
Zen-
baki hauek gazteon batazbesteko soldatarekin alderatzen baditugu oso zifra altuak direla
esan beharrik ez dago. Bizitzeko beharrizan guztiak asetzeko kalkulatzen da orotara gazte
baten diru sarreren %15 bideratu beharko litzatekela etxebizitza ordaintzera. Kalkulu azkar
bat eginez beraz, 1000 euroko diru sarrera izanez gero 150 euro bideratu beharko lirateke
etxebizitza ordaintzeko. Atera kontuak beraz 732,08 edo 490 euro ordaintzeko zenbat pixu-
kide beharko liratekeen edota zer nolako diru sarrera behar den edo zenbat diru geratzen
zaigu bizitzako gainontzeko beharrizanak asetzeko. Zenbaki hauek, emantzipatzeko hautua
eginez gero, pobreziaren muga azpitik bizitzera behartzen dute.
Etxebizitza erostearen aukera berriz are okerragoa da. Ez dugu honetan gehiegi sakondu-
ko, gazteok bizi proiektua garatu ahal izateko etxebizitza baten jabego pribatua baino bes-
telako ereduak sustatu behar direlakoan baikaude. Hala ere datu batzuk ematearren EAE eta
Nafarroan etxebizitza baten prezioak urrenez hurren, 250.000 eta 150.000 dira. Honekin
batera gure buruari galde diezaiokegu zenbateko soldata izan beharko genukeen etxebizi-
tza bat erosi ahal izateko, erantzuna; hileko 3000 gutxi gorabehera.
3.2.Migrazioa
17

Nork ez du lagunen bat atzerrian? Ziur denok ezagutzen dugula, kanpoan den izan den edo
asmoa duen bat baino gehiago. Errealitate hau ordea ez da kasualitatea, gazteon bizi pre-
karioaren ondorioa da. Beste aukerarik ez eta atzerrira. Ikus dezagun zein den gazteon
errealitatea.
2012. urtean, 18-34 urte bitarteko 22.300 gaztek alde egin dute Hego Euskal Herritik. Gehie-
nek (%68,9) Estatu espainoletik kanpo zuten helmuga, baina ehuneko hori txikiagoa zen
2008 urtean (%42). Hortaz, 2008-2012 epealdia aztertuta, gero eta gutxiago gara Espai-
niako Estatura goazen gazteak, baina, aldiz, askoz gehiago gara bestelako herrialde batera
goazenak.
Ipar Euskal Herriari dagokionean, atzerrira goazen gazteon migrazio tasa sistematikoagoa
da, gazte gehienak ikasketak burutzera kanpora joaten baikara. Kanpora joandako gazteo-
tatik asko ez gara gehiago itzultzen. Ikasketak burutzeko beharrak eragindako migrazioari
baina egoera sozioekonomikoak bultzatutako migrazioa gehitzen badiogu gazte geroz eta
gehiago gara Ipar Euskal Herritik joaten garenak.
Bestetik, atzerrirako migrazioaren beste aurpegia Ipar Euskal Herriaren desertizazioa da.
Barnekaldeko gazteak kostaldera joateko joera handia dugu, bai zuzenean lan bila joanda
edota atzerrira ikastera joan ondoren sorterrira itzuli beharrean ustez aukera gehiago dau-
delakoan kostaldera itzulita.
16
Iturria: Observatorio de emancipacin nm.3 (3. trimestre 2013). CJE
17
Iturria: Euskal Herriko Gazteen Ihesa. Txostena. Gaindegia, 2013
GAZTERIA, LANA ETA PREKARIETATEA
24
ernai gazte antolakundea
Datu hauek krisia lehertu zenetik hona egondako joera erakusten dute. Nabarmen ikus dai-
teke atzerrira goazen gazteak geroz eta gehiago garela eta igoera hori gainera izugarri hazi
dela, azken urteetan ia %43 gehiago gara atzerrira goazen gazteak. Bilakaera hau etengabe
goraka doa.
Prekarietatetik ihesi atzerrira migratzeak ordea ez du esan nahi aurkituko duguna ez dela
prekarietate gehiago: Atzerriko lan baldintzak gurearen antzekoak izan daitezke kasu asko-
tan. Bestetik, arrazoi ezberdinak tarteko utzi dugun jatorriko erroldan baja eman ohi da,
baja emateak baina ondorio gogorrak izan ditzake, besteak beste
18
:
-Langabezia dirusaria jasotzeko eskubidea galdu.
-Emergentzia laguntzak jasotzeko eskubidea galdu (RGIa adibidez).
-Bozkatzeko aukera galtzen da.
-Errolda galdu (eta honek ekartzen dituen ondorioak; ezin etxebizitza publikoen zerrende-
tan apuntatu adibidez)
Atzerrira joatea aukera bat izan beharko litzateke gazteok esperieentzia berriekin aberas-
tu eta ikasteko. Gaur egun ordea prekarizazioaren ondorio da, aukera bat baino kondena
bihurtu da atzerrira joan beharra. Espainiako Estatuan egindako galdeketa baten arabera
gazteon %37a atzerrira lanera joateko prest egongo litzateke, datu adierazgarria. Guzti honi
gainera atzerriko lan baldintzak gehitu behar zaizkio, atzerrira joatean atzerritarra izanik
kasu gehienetan lan baldintza gogorretan lan egin behar baita.
18
Iturria: #SOSgazte. Gazteen lan emigrazioa. EGK, 2013
GAZTERIA, LANA ETA PREKARIETATEA
25
ernai gazte antolakundea
GAZTE ALTERNATIBARAKO
OINARRIZKO PROPOSAMENA
Bizi dugun errealitatearen aurrean...
Gazteok pairatzen dugun errealitatearen gordintasuna ikusi dugu aurreko atalean. Datu oro-
kor batzuk azalarazi badira ere, azterketa sakonago bat eginez gero prekarietatera konde-
natzen gaituztenaren baietzapenean sakondu besterik ez genuke egingo.
Gauzak horrela, egoeraren gordintasunaren jabe izanik, galdera nagusi bat da airean zintzi-
lik gelditzen dena, zer egin dezakegu?
Erantzun zuzena eman baino inora eramaten ez gaituzten diskurtsoekin bueltaka ibili gin-
tezke etengabe. Baina ez da hori gure asmoa. Oinarrizko galdera honi, oinarrizko erantzuna
emateko ordua heldu da, eta beraz bada mahai gainean ditugun osagaien artean erabaki-
tzeko momentua, heldu da gazteok gure etorkizunarekin zer egin nahi dugun erabakitzeko
unea:
Kapitala jarri dezakegu bizitzaren gainetik. Egungo sistema ekonomiko eta sozia-
laren alde egin dezakegu inposaturiko neoliberalismo basatiari ateak zabalduz. Gure
bizitza aberatsaunaren metaketarako merkatuan kokatu eta gutxi batzuk gehingoa-
ren etekinarekin boltsikoak betetzen uztea izango litzateke hautu hau. Finean, gure
etorkizuna guk geuk erabaki baino, Estatu Espainol zein Frantses kapitalista patriar-
karrei erabakitzen uztea.

Aukera latza baina hala ere erreza. Geldirik egotea besterik ez dago, guzti honek gurekin
zerikusirik ez balu bezala aritu eta punto. Krisia igaroko den momentuko egoera zaila da.
Ondoan duguna zapalduz eta gure interes pertsonalak lehenetsiz, norbera esplotatzaile gu-
txi horien taldean sartzeko ilusioa ere elikatu genezake.
Bizitza onaren aldeko apustua egin eta gainontzekoa honen mesedetara jartzea.
Langile klasea eta herri sektore zapalduen elkarlanaz, esplotazioan oinarrituriko sis-
tema iraultzeko apustua dugu honakoa. Ez da egun batetik bestera egingo dugun
zerbait, baina bai erroetara, oinarrietara jo eta berau eraldatzea da. Utopia ortzimu-
gan, orain; gaur eta hemen egin dezakegun zerbait da.
Bide honek gure erabakien jabe izateko praktika garatzera garamatza, esplotazioaren sis-
temaren aurrean guk geuk erabakitako eredua sortzera. Gazteon burujabetzarako bidea
zabaltzea da proposatzen duguna, hitzetatik ekintzetara pasatuz.
GAZTERIA, LANA ETA PREKARIETATEA
26
ernai gazte antolakundea
BIDEA
Krisi sistemikoa eta prekarietatea gainditzeko ezinbesteko baldintza da erroko aldaketak
ematea eta mundua beste era batera pentsatzen hastea. Neoliberalismoa eta globalizazioa-
rekin erabakiak hartzeko gaitasuna kendu zaigu herritarroi eta gazteoi. Neoliberalismoak
politikariengan agintzen du, hauek herritarrak zapalduz. Prozesua irauli behar da herri bote-
rearekin, parte hartzearekin politikan eraginez. Logika horretan iraultza hori gauzatzeko Es-
tatu batek dituen bitartekoak beharrezko ditugu. Beraz, burujabetzaren norabidean urratsak
ematea da iraultza sozialerako gakoa.
Iraultza soziala da helburua eta horrek aldaketa estrukturalak eskatzen ditu. Ernaik horre-
tarako gakoa, alternatiba oso bat eskeintzea dela uste du eta zentzu horretan Euskal Estatu
sozialista, feminista eta euskaldunaren aldeko apustua egiten du.
Gaurko errealitatetik abiatuta, egungo ereduari intsumisioa egin eta intsumisioa praktika
burujabe bilakatuz alternatibak eraikitzen hasi behar gara:
1. Borroka ideologikoa. Egungo eredutik ihes egin eta beste bat eraikitzen haste-
ko, kontzientzia kritikoa eraiki behar da. Neoliberalismoaren basakeriak agerian utzi
behar ditugu bai eta bestelako eredu bat eraiki ahal izateko burujabetzaren beharra
azaleratu.

2. Egungo merkatu kapitalistaren logikaren bermatzaileei intsumisioa. Ez dugu onar-
tzen egungo egoera eta ez gaude prest logika honen aurrean sumiso izateko, beraz
logika honen bermatzaile direnei intsumituko gara:
Eredu honen bermatzaileen produktuak ez kontsumitzea. Kotsumo arduratsua,
bizitza onaren logikari erantzunez beharrezkoa duguna zer den hausnartuz.
Antolakuntza eta borroka.

Langile borrokan sakontzea. Lantokietan antolatu behar gara. Lan eskubideak
borrokatu, klase elkartasuna bultzatu, sindikatuak indartu...
Ikasle borrokan sakontzea. Ikasle eskubideak aldarrikatu, borrokatu eta gure
eredu propioa eraikitzeko lana egin behar dugu.
Eskubide sozialak. Zor zaizkigun eskubide guztiak borrokaren bidez soilik ira-
baziko dira, kalea izanik horretarako eremua.
3. Trantsiziorako eredu berrirantz alternatibak eraikitzea, nazio eraikuntzaren ikus-
pegitik. Gazteoi gure ekimenez proiektuak martxan jartzea ere badagokigu inoren
zain egon gabe, iraultza sozialerako baldintzak sortuz. Produkzio eredu berria sustatu
eta merkatu justu eta solidarioa eraikitzen joateko. Burujabetza praktikan jarriz. Hel-
GAZTERIA, LANA ETA PREKARIETATEA
27
ernai gazte antolakundea
burua, egungo sistematik kanpo bizitzeko tresnak eraikitzeaz harago, etorkizuneko
eredura heltzeko trantsiziorako alternatibak eraikitzea da.
Lana eta prekarietatea dira gazteok egun ditugun arazo larrienetakoak. Baina hauei ezin zaie
aurre egin hauek sortu dituen logika berarekin pentsatuz, eta hemen kokatzen da ERNAIk
intsumisiotik abiatuz praktika burujabea garatzeko euskal gazteriari luzatzen dion eskain-
tza: bizi eredu berria eraikitzea.
Bestetik, Estatuari dagokio herritarron eskubideen bermatzaile izatea, hortaz argi ibili beha-
rra dago zenbait ekimen pribatutatik bultzatzen diren alternatibekin: lan duinerako eskubi-
dea, osasun eskubidea, hezkuntza eskubidea eta kultur eskubideen bermea adibidez siste-
ma publikoak bermatu behar ditu eta hori exijitu behar zaie.
PRINTZIPIOAK
Hauek dira Ernairen ustez egungo ereduan trantsizioa zabaldu eta eredu berria eraikitzeko
oinarrizko printzipioak:
Komunitarioa eta kolektiboa: Kolektiboa eta komunitatea izan behar dira oinarria.
Jabego pribatuaren logikarekin apurtuz auzolanaren losoari heldu behar diogu; bi-
zitza onaren losoa jarraiki eta pertsonen independentzia errespetatuz komunia-
tearen beharrizanak asetzeko eta honen garapenerako izan behar dira sortzen digun
alternatibak.

Parte hartzailea: Eredu parte hartzailea politika publikoak zehazterako orduan eta
baita ikasteko edo lana egiteko guneetan. Gure bizitzaren atal guztietan parte harz-
tea ezinbestekoa da, betiere, jarrera kritiko eta autokritikoa elikatuz.

Tokiko garapena: Tokiko proiektua eta merkatua izatea ezinbesteko baldintza da
gainprodukzioa eta gain-kontsumoa gainditu beharrizanen araberako ekoizpen eta
kontsumorako. Komunitatearen osaera ere, lokala izan beharko da derrigorrez. Hala
ere, eta bizi dugun errealitateari atxikiz, Ernaik Euskal Herriko gazte komunitatea
saretzeko apustua egingo du. Honen arrazoi nagusia proeiktuak bideragarriak izan
daitezen tresnak eta bitarteakoak eskaintzea da.

Deshazkundea: Aldaketa klimatikoari eta biodibertsitatearen suntsiketari aurre egi-
teko ustiaketa, produkzio, kontsumo eta hondakinen kudeaketa jasangarria garatu
behar da. Adibide gisa aipatu genezake egungo Euskal Herria mantentzeko dagoenaz
gain bere berdinak diren beste hiru behar ditugula. Hori da gure aztarna ekologikoa.
Zentzu horretan beharrezkoa da naturarekiko harreman eredu orekatua izatea.

Jakintza askea: Sortzen den jakintza oro askea eta konpartitua izan behar da, ko-
munitatea elikatuz. Gardentasun osoz jokatzea ere garrantzitsua da kolektiboko ki-
deen kohesiorako. Klaseen arteko mailakaketa informazioaren boteraren araberakoa
GAZTERIA, LANA ETA PREKARIETATEA
28
ernai gazte antolakundea
ere bada. Jakintza kolektibizatzeko apustuarekin, indibuduoen eta hortaz kolektiboa-
ren burujabetzan pasuak emango genituzke.

Parekidea: Genero ezberdinen arteko parekidetasunean oinarritu behar da ekono-
miaren arlo osoa. Arrazak, gaitasun siko eta psikiko murriztuak, etabarrek ezin dute
bazterketarako zein inolako bereizketarako arrazoi eta berme izan.

Euskalduna: Prozesu oro euskaraz egin eta garatzea. Euskal Herria da gure Herria,
eta demokrazian sakondu nahi badugu, euskaraz bizi eta hiztunon eskubideak ber-
matzea ezinbestekoa da.

Pertsona subjektu: Norbanakoen bizimodua jasangarria izan behar da. Esplotazio
oro baztertu eta saihestu behar da, autoesplotazioa barne.

Herrien errespetua: elkartasun internazionalistatik, identitate, herri, nazioen erres-
petu eta begirunea.

Hauek dira Ernaien ustez benetako demokraziarako oinarrizko printzipioak.
Printzipio hauek oinarri hartuta ekonomiaren arlo orori erreparatu behar zaie. Merkatu ka-
pitalistaren azken helburua gutxi batzuk besteon kontura aberastea da. Aldiz, hasieran esan
dugu ekonomia pertsonen mesedetara jarri behar dela. Honako galderak planteatu behar
genituzke iraultza sozialaren norabidean:
Ustiaketa eta produkzioa: Zer produzitu behar dugu? Nola produzitu behar dugu?
Banaketa: produktuei dagokienean; Nola banatuko ditugu? Nora banatuko ditugu?
Aberastasunari dagokionean; nola banatuko dugu? Nola metatu behar ditugu?
Kontsumoa: Zer kontsumitu behar dugu? Nola kontsumitu behar dugu?
Hondakinak: nola kudeatuko ditugu?
Orain arte izan ditugun produkzio ereduarekin eta kontsumo ereduarekin ezin dugu jarraitu.
Sistemak eredu kontsumistaren bitartez gero eta beharrizan gehiago sortzen dizkigu, egoe-
ra are gehiago prekarizatuz. Zenbat diru xahutzen dugu sistemak beharrezkoak bihurtu
dituen produktuetan? Zenbat gaztek onartzen ditugu lan kaskarrak bere kapritxoak or-
daintzeko helburuarekin? Gaur egun kontsumo eredua prekarietatearen zutabe bilakatu da,
gure soldataren ehuneko oso altua hilabetero behar oso konkretuetara bideratzen dugu
(telefonoa, drogak, aisialdi eredu zehatzak...).
Beraz, lana ere eredu berri horren mesedetan, iraultza sozialaren mesedetan jarri behar da.
Horrek gure bizitzetan lanak dituen funtzioei eta lan baldintzei buruzko eztabaidara garama-
tza. Produkzio eta lan eredu berriaren norabidean honako hiru lan lerroak nagusiak propo-
GAZTERIA, LANA ETA PREKARIETATEA
29
ernai gazte antolakundea
satzen ditu Ernaik, hirurak ezinbestekoak iraultza soziala izan dadin eta ez partziala.
LAN ILDOAK
1. Borroka ideologikoa.
Aipatu bezala, borroka ideologikoa ezinbestekoa da. Kontzientzia kritiko eta eraikitzailea
sortu behar dugu eta hori gure eskuetan dago. Sumisiotik intsumisiora, etsipenetik ilusiora,
pasotismotik aktibismora. Eta guzti hau iraultza sozialaren norabidean.
Sistema kapitalista patriarkalaren basakeria eguneroko albistegietan ikusi eta entzuten
dugu. Egunero lantegi zein ikastegietan, kalean, etxean bizi dugu. Hau guztia ilunpetik atera
eta kontzientzia hartzea lehen urratsa da.
Hala ere lehen urrats hori klabe eraikitzaileetan garatzean herri gisa falta zaizkigun tresnak
aldarrikatu eta politika propioak garatu behar ditugu. Hau da gazte burujabe izan ahal iza-
teko herri burujabea izan behar gara, eta horretarako estatu bat behar dugu. Argi dago Eus-
kal estatua ez dela nahikoa euskal gazteriaren prekarietatearekin amaitzeko baina euskal
estaturik gabe beti izango gara prekario. Beraz, urratsez urrats gazteria kritiko eta aktiboa
bilakatu behar dugu.
2. Eskubideen defentsan herri presioa.
Borroka ideologikoarekin batera kontraboterea eraikitzen joan behar gara. Norabide horre-
tan intsumisioa da gure proposamena. Bi ardatzetan egingo diogu intsumisioa egungo sis-
temari eta egungo merkatuaren logika mantendu nahi duen burgesiari.
Batetik kontsumoari dagokionez egungo merkatuaren logika jarraitzen dutenei eta ondo-
rioz egungo sistemaren bermatzaile direnei boikota eginez. Eta era berean kontsumo ardu-
ratsua sustatuz eta praktikatuz, arestian aipaturiko printzipioekiko koherentzian. Inditex,
Nestle, McDonals.... zerrenda oso luzea da baina gure eskuetan dago, kontsumo ohiturak
aldatzea besterik ez da.
Bestetik baina kontraboterea artikulatzen jarraituz, klase borroka hauspotu behar da. Lante-
gietan gure eskubideak aldarrikatu, defendatu eta borrokatuz. Sindikatuek berebiziko ga-
rrantzia dute langile klasearen borrokan. Klase borroka hau baina lantegietatik hezigune
eta kaleetara joan behar da. Antolakuntza eta borroka eguneroko ogi bilakatuz eskubideak
borrokatu eta irabaziz.
Lehenago aipatu bezala, Estatua izan behar da herritarron eskubideen berme. Hori exijitu
behar zaie. Azken urteetan instituzioen kudeatzaileek merkatuen diktadurari men eginez,
gazteria prekarietatera kondenatu dute. Nahiz murrizketa ekonomikoak zein eskubideenak
exijentzia gisa saldu nahi izan dituzten, erabaki politikoak izan dira. Eredu kontua da, eta
erabakiak hartu daitezke beste norabide batean.
GAZTERIA, LANA ETA PREKARIETATEA
30
ernai gazte antolakundea
Prekarietatea gainditzera begira, eta iraultza sozialaren norabidean, honako erreformak
exijitu behar dizkiegu instituzio publikoei eta egunero lantegietan borrokatu:
Lan munduari dagokionez: soldatapeko lan eta lan produktibo eta erreproduktiboa-
ren banaketa orekatua, beharrizanen arabera eta dituen aukeren arabera. Gutxiago
lan egin, denok lan egin dezagun eta bide batez, aisialdirako eta partaidetza politiko-
rako denbora uztartu dezagun. Horrela:

lan erreforma bertan behera uztea eta negoziketa kolektiboa berhartzea.
lanaldia 35 ordutara mugatu eta erretreta 55 urteko mugan ezarri. Errelebo
edo txanda-kontratuak sustatu soldatapeko lana bermatuz.
Lan berdinaren aurrean soldata berdina.
Praktika kontratuak kentzea eta aldi baterako kontratazioa mugatzea.
Prekarietatea, osasun arazoak eta lan istripuak ekiditeko lan duinak berma-
tzea. Ordu extrak, soldatapeko lan beltza eta sexu bereizketa ekiditea.
lan erreproduktiboak sozialki duen balioaren aitortza eta eskubideen bermea
egitea. Lan hauek ordaintzea. Lan hauek ez geratzea emakume eta etorkinon
eskuetan soilik.
Gazte ekintzailetza kolektibo eta sozialaren sustapenerako programak. Eko-
nomia sozialerako formazioa.
Kooperatibak sortzeko baldintzak erraztu.
Ipar Euskal Herriko ihesaren arazo estrukturalari erantzureko, Ipar eta Hego
Euskal Herriaren arteko lankidetza eta formazioa euskaraz sustatu.
Lanpostu berdeen sustapenerako plan estrategikoak. Lanpostu berdeak sus-
tatzeak produkzio ereduaren aldaketa dakar, produkztibitatearen arabera pro-
duzitu ordez, beharrizanen arabera eginez. Milaka lanpostu sortu litezke, es-
kulanaren beharra areagotzen delako.
Tokiko garapenaren aldeko apustuaren bidez tokiko beharrizanetara egokitu-
tako formazioa eta soldatapeko lanaren sorrera.

Guzti hau Euskal Herrian eta euskal herritarron mesedetan erabaki eta garatzeko ezinbes-
tekoa deritzogu Lan Harremanetarako Euskal Esparrua osatzeari.
GAZTERIA, LANA ETA PREKARIETATEA
31
ernai gazte antolakundea
Ondasunaren banaketari dagokionez: Pertsona eta gainontzeko herrien esplotazioa
ekiditeko praktika bermatzea, natura errespetatuz.

Sistema publikoaren ezarpena bermatu, hirian eta landa eremuetan nahiz es-
kubide sozialen eremuan. Diru-laguntzak eskatzeko eskubide guztien bermea
eta baldintzen exibilizazioa.
Oinarrizko errentaren bermea herritar guztiei. RGIa pobreziaren mugakoa iza-
tea gutxienez.
Etxebizitza duina alokairu soziala sustatuz eta bankuen, promotora eta kons-
truktoren esku dauden etxe hutsen okupazioa lehenetsiz.
Dirua egon badago, baina eskubide sozialak bermatzeko erabili beharrean
enplegu plan klientelarretan, gastu militarrean, polizian, politikarien dietetan
zein banketxeen mozkinak bermatzen xahutzen da.
Pobretzearen muga kalkulatu komunitate osoaren aberastasunaren arabera
eta Soldata Minimoa zein prestazio sozialak horren arabera zehaztea.
Fiskalitate progresiboa. Gehien duenak gehiago ordaintzea alegia. BEZaren
kudeaketa eskuratzea. Iruzur skalari aurre egitea.
Hezkuntzari dagokionez: Enpresen mesedetara egon baino, Herri honen egituratze
prozesua bermatzeko, garapenerako eta pertsona bezala hazi eta hazteko beharrez-
koak ditugun tresnak sortzeko gaitasunen hartu emaile izan behar da hezkuntza:
LOMCE legea ez aplikatzea
Unibertsitatearen merkantilizazio eta pribatizazioari bide ematen dioten neu-
rriak bertan behera gelditzea
Euskal Curriculumaren eztabaida eta eraikitzeko esparruak sortu, bultzatu eta
errespetatu

Guzti hauek, aldaketa txikiak baino ez dira. Baina erreforma hauek sakoneko ikuspegi bate-
kin eginda eta alternatiben eraikuntzarekin uztartuz borrokatzen dugun ereduari bide ema-
teko aukerak zabaltzen dituzte, beti ere helburu bilakatzen ez badira.
Alta, instituzioei exijitzetik harago, badaude kolektiboki hartu ditzakegun beste erabaki eta
jarrera batzuk ere: intsumisioa egungo merkatu honen logika eta eredua sustatzen duten
produktu eta enpresei. Alternatibak eraiki ahala, progresiboki handitzen joan daitekeen ja-
rrera kolektiboa da hau.
GAZTERIA, LANA ETA PREKARIETATEA
32
ernai gazte antolakundea
Guzti hau esanda, intsumisioan sakontzeko azken urratsa, progresio horretan nahi dugun
eredura salto egiteko alternatibak eraiki behar dira.
3. Alternatiben eraikuntza
Prekarietateari eta lanaren arazoari aurre egiteko gazteok ere gure dinamika eta ekimen
propioak abiatu behar ditugu: helburua lana iraultza sozialerako tresna bilakatuz merkatu
eredu justua eraikitzea da, iraultza sozialean urratsak emanez eta baldintzak sortuz.
Horretarako guk gure eskura dugun tresna nagusia klase izaeraren kontzientzia hartu eta
gure interesen arabera antolatzea eta borrokatzea da. Kolktiboaren mesedetara antolatuta-
ko norbanakoen konpromisoa baherrezkoa dugu beraz, lana ikuspegi militantetik garatuz.
Norabide horretan eragiteko asmoz, gure ustez gazte ekintzailetza beharrezkoa da. Gazte
ekintzailetzaz asko hitz egiten da eta badira argitu beharreko gauza batzuk:
Gazte ekintzailetza ezin da bilakatu gazteok gure egoera prekarioaren errudun egi-
teko argumentu. Horretarako tentazioa izaten dute maiz agintari eta helduek.
Gazte ekintzailetza ez da hautu indibiduala, ez eta jabego pribatuan oinarrituriko
eredu konpetitiboa justikatzeko ideia.
Gazte ekintzailetza ezin da izan egungo enpresa ereduaren erreprodukziorako tres-
na, lidergo indibiduala eta enpresa interesak lehenesten dituen eredua sustatuz.
Beraz, gazte ekintzailetza burujabe eta militantea sustatuko dugu:
iraultza sozialaren eta ekonomia sozial eta solidarioaren norabidean urratsak ema-
teko.
Burujabetzaren praktika politikoa elikatzeko.
Proiektu kolektiboak sustatzeko (kooperatibak, elkarteak...)
Proiektu hauek ongi sustraituak izan behar dute garatzen diren eremuan eta beraz tokian
tokikoak eta lokalak izan behar dira, gazteen interes komunitario lokalei erantzunez, eta
produkzio bitartekoen jabetza kolektiboan oinarrituz.
Norabide horretan hainbat ekintza garatu eta bitartekoak eskaintzeko konpromisoa berres-
ten du Ernaik, hauek gauzatzeko aukerak aztertuz eta hauen sustapenean inplikatuz, beti
ere, ekonomia sozialaren eremuan dabiltzan bestelako eragileekin lankidetzan jardunez:

1.Formazioa: ekonomia sozial eta solidarioa eta, kooperatibagintzari buruzko forma-
ziorako bitartekoak eskaini.
GAZTERIA, LANA ETA PREKARIETATEA
33
ernai gazte antolakundea
2.Aholkularitza: proiektuak (kooperatiboak zein bestelakoak) sortu eta garatzeko
aholkularitza juridiko, estrategiko zein nantzarioa.
3.Ekonomia sozial eta solidarioko proiektuen saretzea sustatzea.
4.Haztegien sorreraren sustapena gune sikoetan aurreko hiru puntuen garapen
egokiagorako.
5.Gazte kooperatibaren sorrera. Autoenpleguko proiektu txikien beharrak asetzeko
tresna juridiko gisa.
6.Gazte proiektu kooperatiboen saretzea.
7.Tokiko merkatuak eta ekonomia sustatzeko bestelako proiektuen sustapena (mo-
neta alternatiboak...).
Proiektu sozial hauen saretzearekin komunitatearen beharrizanetara egokitutako merkatu
sozial justua eraikitzea da asmoa, ahal den buruaskiena izanez eta pixkana handiagotuz.
Guzti hau, esan gabe doa, hasieran aipatutako printzipioen baitan garatuko du Ernaik, ko-
munitatea eta gazte kolektiboa ahaldunduz.
Neoliberalismoak eragin duen krisialdiari aurre egin eta prekarietate egoera gainditzeko,
burujabetza da bidea. Herritarron eta komunitatearen beharrak asetuko dituen garapen
ekonomikorako eredua behar dugu, eta ez kapitalaren mesedera jardungo duen eredu ba-
sati eta esplotatzailea. Zentzu horretan, ezinbestekoa da burujabetzaren norabidean urra-
tsak ematea Euskal Herriak behar dituen politika propioak garatuz, Euskal Herriko gazteon
arazoei soluzio bideak eskainiz eta gure esku dagoenetik proiektu eraldatzaileak martxan
jarriz, burujabetza praktikan jarriz. Aldaketarako gakoa gure baitan dago. Ekin diezaiogun
horri.
larrutu sistema,
eraldaketa gure baitan
GAZTERIA, LANA ETA PREKARIETATEA
34
ernai gazte antolakundea
BIBLIOGRAFIA ETA LANERAKO ERREFERENTZIAK
- Gaindegia: Pobrezia eta bazterketa soziala Euskal Herrian. 2013
Lan Merkatuaren Egoera. Euskal Herria. 2013
Euskal Herriko gazteen ihesa. 2013
www.atlasa.net (Euskal Herriko datuak, eskualdekoak eta herrietakoak)
- Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK):
Eusko Jaurlaritza enplegua sustatzeko programa. Gazteriaren enplegua.
Hausnarketa eta eztabaida dokumentua. 2013
#SOSgazte. Gazteen lan emigrazioa. 2013
- Gazteen Euskal Behatokia:
Gazteen enpleguaren azterketa. 2013
Estatistikak:
http://www.gazteaukera.euskadi.net/r58-7650x/eu/estatistikak/temasV1.
apl?idioma=e&ambito=1

- Consejo de la Juventud de Espaa:
Observatorio de Emancipacin n3 (Tercer trimestre). 2013
- Instituto Nacional de Estadisticaren (INE) zentsoa (2011)
- Institut National de Statistique et des tudes conomiques (INSEE)
- Curso bsico de economa. GITE-IPES, 2013.
- Jurado, Nekane. Reexiones de Elkartzen ante los presupuestos de 2014.
GAZTERIA, LANA ETA PREKARIETATEA
35
ernai gazte antolakundea
antolakuntzaz
independentzia
sozialismoa
feminismoa
e r n a i g a z t e . c c

You might also like