TEKNOLOGIA DBH2 AURKIBIDEA

ZER DAKIGU ELEKTRIZITATEAZ?.................................................................................4 ELEKTRIZITATE IKUR ETA ESKEMAK..........................................................................9 PILAK.................................................................................................................................11 1. PILA-MOTAK.........................................................................................................11 2. PILAK ETA NATURA............................................................................................11 ZIRKUITU ELEKTRIKOEKIN JOLASEAN....................................................................13 3. ARGIBIDE BATZUK:.............................................................................................14 Zirkuituak seriean eta paraleloan........................................................................................17 4. TEORIA APUR BAT...............................................................................................19 PROBA-TAULA.................................................................................................................21 5. MATERIALAK:......................................................................................................21 6. PROZEDURA:........................................................................................................21 7. KONEKTOREAK:..................................................................................................22 ERREFORTZURAKO ARIKETAK...................................................................................23 LAN-PROPOSAMENAK eta ebaluazio baldintzak...........................................................29 8. Lan-proposamena.....................................................................................................29 9. ERAIKITZEKO BALDINTZAK............................................................................29 10. Ebaluazio baldintzak..............................................................................................30 TRESNAK: EZTAINU SOLDADOREA...........................................................................31 11. NOLA SOLDATU..................................................................................................31 12. SEGURTASUN ARAUAK:...................................................................................32 MATERIALAK: LATORRIA ETA KABLEA....................................................................33 13. LAtorria..................................................................................................................33 14. LATORRIA MANEIATZEKO ARAUAK:...........................................................33 15. KABLE ETA HARI ELEKTRIKOAK..................................................................34 16. KONTUTAN HARTZEKO ZENBAIT GAUZA:.................................................34 17. ariketa:....................................................................................................................34 eragile elektrikoak...............................................................................................................35 FROGA IDATZIA...............................................................................................................38 UNITATEAREN EBALUAZIOA.......................................................................................42 ebaluazio txostena...............................................................................................................46

ZER DAKIGU ELEKTRIZITATEAZ?
1. Kableen bidez konektatu irudiko bonbilla eta pila.

2. Begiratu ondo zirkuitu hauek. Uste al duzu bonbila piztuko dela? Zergatik?

A

B

3. Begiratu ondo zirkuitu hauek eta konparatu bonbilaren distira (demagun haietako pila eta bonbila guztiak berdin-berdinak direla). Zeinetan du distira gehiago eta zeinetan gutxiago? Azaldu zergatik pentsatzen duzun horrela dela.

A

B

C

4. Azaldu ezazu gezien bidez korronte elektrikoaren funtzionamendua ondoko

zirkuituan:

5. Begira itzazu zirkuitu hauek:

Pentsa eta erantzun ezazu:
• Zein zirkuitutan izango dute distira gehien bonbilek? Zergatik?

Zer gertatuko litzateke “b” zirkuituan bonbila bat lasaituko bagenu?

Eta gauza bera eginez gero “c” zirkuituan?

6. Ezagutzen al duzu elektrizitate-ikurren bat? Marraz itzazu eta esan zer esan nahi duten.

7. Ba al dakizu zer den elektroiman bat? Nola funtzionatzen duen? Zer beharko zenuke elektroiman bat eraikitzeko?

8. Ba al dakizu zein unitatetan eta zer-nolako aparailuekin neurtzen dira korronte elektrikoaren intentsitatea eta potentzial-diferentzia?

9. Zer da erresistentzia bat? Ezagutzen al duzue erresistentziekin funtzionatzen duen etxetresna elektrikoren bat?

ELEKTRIZITATE IKUR ETA ESKEMAK
Ikurrak objektu eta ideiak era sinplean adierazteko erabiltzen ditugun zeinu grafikoak dira.

Zirkuitu baten osagarriak nola dauden konektatuta adierazteko elektrizitate-eskemak erabiltzen ditugu. Oso irudi sinplifikatuak dira, baina zehatz-zehatzak aldi berean.

V

ERAGILEA Pila

IKURRA

ERAGILEA Txirrina

IKURRA

Seriean konektaturiko pilak Paraleloan konektaturiko pilak Etengailu zabaldua

Motorea

Fusiblea

M

Erresistentzia

Etengailu itxia

Erresistentzia aldagarria Kable-gurutzaketa konexioduna Konexiorik gabeko kable-gurutzaketa Anperimetroa

Konmutagailua

Berez zabaldutako sakagailua Berez itxitako sakagailua Lanpara

A
Voltimetroa

V

PILAK
1790ean eraiki zuen Alessandro Voltak munduko lehen pila, zink eta kobrezko plakak pilatuz eta haien artean ur gazitan blaituriko oihalak tartekatuz. Hain zuzen ere, "pilaketa" sistema horretatik datorkie pilei euren izena.

1. PILA-MOTAK
1. Forma eta tamainen arabera: Gaur egun mota askotako pilak daude salgai. Arruntenak 1,5 v-ko pila zilindrikoak dira (lau tamaina ezberdin daude), baina beste asko daude, hala nola "petaka" direlakoak (4,5 v-koak), "PP3" motakoak (9 v-koak), botoi-pilak erloju, argazki-kamera eta abarretan erabiltzekoak..., ibilgailuentzako bateriak ahaztu gabe. 2. Konposizio kimikoaren arabera lau pila-mota daude: a) Gatz-pilak (karbono edo zinkklorurozkoak): pilarik merkeenak dira, baina gutxi irauten dute. b) Pila alkalinoak: gatz-pilek baino gehiago irauten dute, baina garestiagoak dira. Euren konposizioan merkurio kantitate txikiak daude (pisuaren %0,025). c) Botoi-pilak: pilarik txikienak eta garestienak dira. Erlojuetan eta argazki-kameretan erabiltzen dira. Asko irauten dute, baina litio edo merkurio portzentaia altuak dituzte. d) Nikel-kadmiozko metagailuak: aurrekoak baino askoz garestiagoak dira, baina 500 eta 1000 bitarteko aldiz birkargatu ahal dira.

2. PILAK ETA NATURA
Erabiltzen ditugun pilek metal astunak dauzkate, oso kutsakorrak direnak. Elementuotan arriskutsuena merkurioa da, baina egon badaude beste batzuk ere, litioa, kadmioa, nikela... Pilak zabortegietara doazenean metal horiek lurzorura igarotzen dira, deskonposaketaren ondorioz, eta hortik lur azpiko uretara beren pozoidura sortuz. Ba al zenekien EEBBetan ia merkurio produkzioaren erdia eta kadmioaren %25 pilak egiteko erabiltzen direla? Seguraski pila "ekologikoak" edo "berdeak" ikusi dituzu saltokietan. Egia esan, ez dago kutsatzen ez duen pilarik. Botoi-pilak izugarri arriskutsuak dira. Merkurio portzentaiarik altuena daukate, eta, hain txikiak direnez, ume txikiek irentsi ditzakete. Behin urdailean, pila zabaltzen bada umearen heriotza ere ekar dezakete.

ZIRKUITU ELEKTRIKOEKIN JOLASEAN
Irudian agertzen den bezalako zirkuitu bat egin.

Zer gertatuko ote da etengailua deskonektatzen baduzu? Eta kablea deskonektatuz gero? Zer-nolako baldintzak bete behar ditu zirkuituak bonbilak distira izateko? Gauza izango zinateke bonbila pizteko pilari zuzenean konektatuz, ez kablerik ez bonbila-tokirik gabe? Saia zaitez egiten eta adieraz ezazu marrazki baten bidez.

Zirkuitu baten elementuak zerrendatu, haietariko bakoitzaren eginkizuna azalduz.

Zirkuituaren eskema marraztu.

3. ARGIBIDE BATZUK:
Zirkuitu elektriko bat elkarren artean konektatuta dauden elementu multzo batez osatzen da, euren artean korronte elektrikoa higitzen dela. .

Zirkuitu elektrikoa osatzen duten elementuak era honetan sailka daitezke: Sorgailua: bere eginkizuna korronte elektrikoa sortzea eta mantentzea da. Tailerrean oro har pilak erabiliko ditugu. Beste sorgailu-mota batzuk dinamoak, bateriak eta zentral elektrikoetako sorgailu industrialak dira. Eroaleak: kableak dira, eta beraietatik higitzen da korronte elektrikoa. Gauza gehiago jakin nahi izanez gero, VIII. eranskinera jo. Hargailuak: energia-mota elektrikoak motoreak, lanparak Babes-elementuak: eragoztearren, egiten dira fusibleak Zirkuitua gainzamatzen denean, dira eta zirkuitua zabaldu. automatiko modukoak dira, dagoela zabaldu egiten direnak. Tailerrean, ordea, ez dugu babesintentsitate gutxiko zirkuituekin lan egingo dugulako. energia elektrikoa beste bat bihurtzen duten eragile dira. Multzo honetan daude erresistentziak, txirrinak, etab... suteak eta beste arrisku batzuk zirkuitu elektrikoak babestu eta diferentzialak erabiliz. fusibleak urtu egiten Diferentzialak etengailu gainzamatze bat elementurik erabiliko

Eragiketa-elementuak: elementuok korronte elektrikoa etetea edota bideratzea ahalbidetzen digute. Haietariko arruntenak etengailuak, sakagailuak eta konmutadoreak dira. INTENTSITATEA, ERRESISTENTZIA, POTENTZIAL-DIFERENTZIA Seguraski, behin baino gehiagotan entzun dituzu zirkuitu elektrikoei buruzko hiru hitz hauek. Baina saia gaitezen ulertzen zer esan nahi duten adibide baten bitartez. Imajina ezazu erreka bat: maldan behera doa, eta horrek ahalbidetzen du ura beherantz joatea nolabaiteko abiadurarekin ubidean barna. Urak, ur-bazterren eta erreka hondoaren kontra topo egitean, nolabaiteko marruskadura eragiten du eta higadura sortu. Maldaren inklinazioa edota desnibelari, hau da, ura norabide batean mugiarazten duenari

potentzial-diferentzia deitzen diogu. Potentzial-diferentzia sorgailuaren bi poloen arteko elektroidesnibela da. Errekako urak higitzen diren elektroiak ordezkatuko lituzke. Errekako puntu jakin batetik igarotzen den ur-kantitatea segundoko emaria deitzen da, eta elektrizitateaz ari bagara intentsitatea deitzen diogu. Intentsitatea zirkuituko puntu jakin batetik igarotzen den segundoko elektroi-kopurua da. Errekaren ubideak zirkuituko kablea ordezkatuko luke, eta uraren marruskadura errekaren hondoa eta ur-bazterren kontra erresistentzia izango litzateke, hau da, elektroien marruskadura kablearen atomoen kontra. Kable guztiek ez dute erresistentzia berbera sortarazten: kable onek oso erresistentzia gutxikoak dira eta kaskarrek, ordea, erresistentzia handi-handikoak dira.

ZIRKUITUAK SERIEAN ETA PARALELOAN
Egin zure taulan irudian agertzen diren bezalako zirkuitu bi.

A

B

Begira ezazu bonbiletako argitasuna eta ikusten duzuna idatzi. Zer dela eta gertatzen da?

Zirkuitu bakoitzeko bonbila bana lasaitu. Zer gertatzen da? Berdin gertatuko ote zen beste bonbilaren bat lasaituko bagenu?

Imajina ezazu sorgailuko polo negatibotik irteten den elektroi bat. Zenbat bonbilatatik igaroko litzateke “A” zirkuituan? Eta “B” zirkuituan?

“A” eta “B” zirkuituetako eskemak marraztu.

Korrontearen intentsitatea neurtu zirkuitu bietan. Begira ezazu irudian nola konektatzen den anperimetroa. Zer ondorio atera dezakezu?

Munta ezazu irudian agertzen den bezalako zirkuitu bat. Kable baten bidez lotu “A” eta “B” puntuak. Zer gertatzen da? Ba al dakizu nola deitzen zaio fenomeno horri?

a

b

4. TEORIA APUR BAT
“A” zirkuitua seriean konektatuta dagoela esaten dugu. Bere bonbilaren bat erretzen bada edo lasaitu egiten badugu, zirkuitua zabalik geratzen da eta ez dago korronte elektrikoa igarotzerik. Beraz, zirkuituko gainontzeko elementuek ezin dute funtzionatu.

Seriean konektatutako zirkuituen adibidea dira gabon-zuhaitzak. Anperimetroa seriean ezartzen da beti. Anperimetroak zirkuitu batetik higitzen den korronte elektrikoaren intentsitatea neurtzen du.
Bonbila errea

Bonbila

errea

A zirkuitua B zirkuitua
“B” zirkuituaz paraleloan konektatuta dagoela esaten dugu. Egiatan, bonbila banako hiru zirkuitu dira. Kasu honetan, bonbila bat erreko balitz, beste guztiek argia ematen jarraituko lukete; bonbila errea daukan zirkuitua baino ez litzateke geratuko zabalik. Voltimetroa erabiltzen da zirkuitu baten bi puntuen arteko potentzial-diferentzia neurtzeko. Paraleloan konektatzen beti. Bonbilez gain, zirkuituko elementu hargailu oro (motoreak, txirrinak...) konekta daiteke era batean zein bestean. Pilak seriean konektatzeko, pila baten borne positiboa hurrengoaren borne negatiboarekin lotuko dugu, eta horrela jarraian, nahi ditugun pila guztiak konektatu arte. . da

PROBA-TAULA
5. MATERIALAK:
Aglomeratu edota kontratxapatuzko ohol bat. Neurriak: 60 x 40 cm. Lodiera: 1 cm. 19 torlojo, buru zapalekoak eta 3 edo 4 cm luzeak, dagozkien azkoin eta zirrindolekin. Lixa papera.

torlojoa zirringola

azkain ohola

6. PROZEDURA:
1. Lixa paperez leundu oholeko ertzak eta izkinak. 2. Eskuaira eta kartaboia erabiliz, seinala itzazu oholean torlojoak ipintzeko puntuak, irudiak adierazten duen moduan. Garrantzi handikoa da torlojo zenbakidunak distantziakideak izatea. 3. Zulatu ezazu ohola. Kontutan izan barautsak elkarzut sartu behar duela, zeren bestela inklinatuta geratuko lirateke torlojoak. 4. Torlojoak muntatu irudiak adierazten duen bezala.

7. KONEKTOREAK:
Konektoreen luzerak ondoz ondoko bi torlojoen arteko distantzia baino 1 cm gehiago izan beharko du.
Krokodilo-pintza konektorea Etengailua

Banana konektorea

Lanpara-tokia Pintza –banana konektorea

OHOLAREN HORNIDURA: 4 pintza-bananadun konexio kable (bakarrik anperimetroa eta voltimetroa erabiltzekotan). 5 pintza-pintzadun konexio kable. 1 etengailu. 6 lanpara-toki. - Aukeran: anperimetroa eta voltimetroa..

ERREFORTZURAKO ARIKETAK
1. a) Nola dago bonbila? b) Zer gertatzen zaio bonbilari etengailua ixten badugu? c) Nola deitzen da etengailua ixtean gertatzen den fenomenoa?

2. a)Esan ezazu lanparak piztuta dauden ala ez. Erantzuna azaldu. b)Zer gertatzen da “A” kablea deskonektatuz gero? c)Zer izen dauka “A” kableak sortutako fenomenoak?

3. Zer gertatzen da etengailua ixtean? Erantzuna azaldu.

4. Esan ezazu zirkuituko hiru lanparak pìztuta dauden ala ez. Erantzuna azaldu.

5. a) Explica cómo están las bombillas “1” y “2”. b) ¿Qué pasaría si cerramos el operador 3 en el “B”? a) c) ¿Cómo se llama el operador “3 Esan ezazu dauden “1” eta “2” bonbilak. b) Zer gertatuko litzateke “3” eragilea itxiko “B” puntuan? c) Nola deitzen da “B” eragilea?

punto nola bagenu

6. a) Zerrendatu zirkuituan agertzen diren eragile b) Funtzionatzen al dute “3”, “4” eta “5” eragileek? c) “2” eragileari eraginez gero, zer gertatuko litzateke? d) Nola daude konektatuta zirkuituko elementuak, ala paraleloan? e) Zer zirkuitu-mota da?

guztiak.

seriean

7. a) Identifika itzazu bietan agertzen diren eragileak. b) Nola daude konektatuta “A” zirkuituan? Eta c) Zirkuitu batean bestean distira gehiago izango lanparek? Erantzuna (Lanparak eta pilak direla suposatuz).

zirkuitu lanparak “B”-n? baino ote dute azaldu. berinak 8. a) Identifika itzazu zirkuitu bietan agertzen diren eragileak. Nola daude konektatuta lanparak “A” zirkuituan? b) Zer gertatuko litzateke “A” zirkuituan lanpara bat lasaituko bagenu? Eta “B”-n? c) Nola daude konektatuta lanparak zirkuitu bakoitzean? d) Suposa dezagun berdin-berdinak direla zirkuitu bietako lanparak eta pilak. Zirkuitu biak ixtean... • ...distira berbera daukate zirkuitu bietako lanparek. • ...distira gehiago daukate “A” zirkuitukoek. • ...distira gehiago daukate “B” zirkuitukoek.

Erantzuna azaldu.

9. Ondoko elementuen artean zeintzuk erabiliko zenituzke elektroiman bat eraikitzeko? 1. Imana. 4. Kable zuritua. 7. Voltimetroa. 2. Kobrezko hari bernizatua. 5. Altzairuzko torlojoa. 8. Pila. a. b. c. d. 10. Zirkuitu batean fusiblea ezartzen da... a. b. c. d. ...segurtasun elementu bezala. ...korronte elektrikoaren higidura errazteko. ...lanparen distira gehitzeko. ...elektrizitatea aurreztearren. 1, 5, 8. 2, 3, 9. 3, 6, 8. 2, 7, 8. 3. Burdinezko iltzea. 6. Bobina. 9. Zinta itsaskorra.

11. Instalazio batean fusiblea ezartzen da... a. ...zirkuitua osatzeko. b. ...elementu guztiek funtziona dezaten. c. ...zirkuitua erretzeko. d. ...instalazioa babestearren. 12. Zirkuituan agertzen diren elementuak honako hauek dira: a. Sorgailua, lanpara, motorea, fusiblea, etengailua. b. Sorgailua, etengailua, lanpara, zirkuitulaburra, sakagailua, motorea. Sorgailua, etengailua, txirrina, motorea, sakagailua, lanpara. d.Sorgailua, lanpara, etengailua, konmutagailua, zirkuitulaburra, sakagailua.

c.

13. Zirkuituko zein bonbila dago erreta beste guztiek funtzionatzen baldin badute? a. 1. b. 2. c. 3. d. 4.

14. Zer gertatuko litzateke zirkuituan etengailua zabalduko bagenu? a. Bonbilak distira gehiago izango luke eta motoreak funtzionatu. b. Bonbila itzali egingo litzateke eta motoreak utziko lioke funtzionatzeari. c. Bonbila erre eta motorea funtzionatzen hasiko litzateke. 1. Bobbilak distira gutxiago izango luke eta motorea funtzionatzen hasiko litzateke.

15. Nola daude zirkuitu honetako elementuak? a. Lanpara itzalita dago eta motoreak ez du funtzionatzen. b. Bai lanparak bai motoreak biek funtzionatzen dute. c. Lanpara ez dabil baina motorea bai. d. Lanpara badabil baina motorea ez.

16. Egin itzazu zirkuitu hauetako eskema elektrikoak:

A

B

C

D

LAN-PROPOSAMENAK ETA EBALUAZIO BALDINTZAK
8. Lan-proposamena
1. Diseina eta eraiki ezazu segurtasun-zirkuitu bat, bakar-bakarrik txartel berezi baten bidez aktibatzen dena. Txartelak etengailu baten zeregina beteko du eta, zirkuituan sartuz gero, soinu edo argi seinale bat sortuko da zirkuitua itxi delako froga gisa. Helburua betetzat hartuko da baldin eta zirkuitua martxan jartzea txartelarekin bakarrik egin ahal bada. 2. Diseina eta eraiki ezazu zirkuitu sinple batean oinarritutako jostailu bat. Adibideak: Galdera-erantzun motakoak: Galdera bat erantzun batekin lotzean argi edo soinu efektu bat sortzen da. Trebetasun motakoak: - Eraztun batzuk orratz batekin zeharkatzea eraztunak ukitu barik (ukituz gero argi edo soinu efektu bat sortzen da). - Eraztun bat alanbre baten luzeratik igarotzea alanbrea ukitu barik (ukituz gero argi edo soinu efektu bat sortzen da). - Hari eroalez osaturiko diana bat (txanpon bat dianaren gainean erortzen denean bi zirkuluen arteko kontaktua ezartzen da eta puntuazio jakin bat agertzen da).

9. ERAIKITZEKO BALDINTZAK
1. Jostailu bat eraikitzen denean, jolasteko arauez hornituta aurkeztuko da (argi azaldu zertan datzan jolasa, nola ezartzen diren puntuazioak, etab.). 2. Argindarra pila batek edo batzuek hornituko dute. 3. Eraikitze prozesuan ahaleginduko gara material berreskuratuak erabiltzen, ezinbestekoak direnak izan ezik: pilak, eroaleak, bonbilak... a. Eraikitzean aurretiazko muntaturiko elementuak erabil ditzakezu (kartoizko kaxak, plastikozko poteak...), datozen moduan erabiliz edo zure beharrizanetara moldatuz.

10.Ebaluazio baldintzak

 Koadernoa (2 puntu):
• • • • • Jarduera guztiak eginda daude. Errespetatu egiten dira ikasgelan adostutako aurkezpen arauak. Zaindu egiten dituzu idazkera eta ortografia. Sakontasuna jarduerak burutzerakoan. Egunean daramazu lana. puntu) Parte hartzen duzu tailerraren arduretan (batu, garbitu...). Denbora aprobetxatzen duzu. Lan egiteko behar den materiala ekartzen duzu. Materialak aportatzen dituzu tailerrera. Etxerako lanak egiten dituzu. Erremintak egoki erabiltzen dituzu. Errespetatu egiten dituzu besteen iritziak. Lana planifikatzen duzu.

Eraikitako objektua: (3 puntu)
• • • • • • • Funtzionamendua. Garbitasuna. Materialaren hautaketa zuzena. Material berreskuratuen erabilera sormentsua. Perfekzioa zirkuitua egiterakoan. Originaltasuna. Akabera.

Ikasgela nota: (1,5
• • • • • • • •

Memoria:(Puntu 1)
• Jarduera guztiak eginda daude. • Itxura jagoten duzu. • Zaindu egiten dituzu idazkera eta ortografia. • Jarraitu egiten diezu diseinuak egiteko emandako arauei. • Ebaluatu egiten dituzu egindako lanaren alderdi ezberdinak.

Proba idatzia: (2 puntu)

• Eskema elektrikoak egitea. • Materialak: latorria, hari eta kable elektrikoak... • Zirkuituen analisia. • Eragile elektrikoak. • Pilak: pila-motak eta eragina ingurugiroan.

Oharra: aprobatzeko gutxienez notaren %50 lortu behar da atal bakoitzean.

Proiektua aurkezteko data: Proba idatziaren data: Memoria aurkezteko data

TRESNAK: EZTAINU SOLDADOREA
Soldatzea zera da, metalezko pieza bi beste metal urtu baten bitartez lotzea. Tailerrean eztainua erabiliko dugu lotura elementu bezala. Eztainua urtzeko erabiltzen dugun tresna eztainu soldadorea da.

Soldatzeko era honek ez digu ahalbidetzen edozein metal-mota lotzea. Hoberen soldaten direnak honako hauek dira: - Latorria (edari latetakoa izan ezik). - Burdinezko alanbrea. - Brontzea. - Kobrea.

11.NOLA SOLDATU
1. Soldadura on bat lortzeko ezinbestekoa da pieza biak garbi baino garbiago egotea. Horrexegatik komeni da lixatzea lotzekoak diren piezak. 2. Eztainu soldadorea entxufatuko dugu. Bero dagoenean oinarriko esponjarekin garbitzen dugu: muturra zikin baldin badago soldadura ez da sendoa izango. 3. Bero ezazu eztainu soldadorearekin lotzekoak diren pieza bietako bat. Beraren gainean urtu eztainu tanta bat. Eztainua ez da inoiz aplikatzen eztainu soldadorearen gainean: eztainatu beharreko pieza gainean eta eztainu soldadorearen muturretik hurbil egin behar da. Prozedura berbera errepikatu beste piezarekin. 4. Eztainatu beharreko pieza biak elkartu. Eutsi itzazu pintza-sarjentu batekin edo aliketa batzuekin erre ez zaitezen. Presioa egin soldadorearekin pieza bien gainean, aurretiaz eztainaturiko aldetik. Eztainua urtzen denean, kontuz aldendu soldadorea, piezak ez mugitzeko eztainua gogortu arte.

12.SEGURTASUN ARAUAK:
Eztainu soldadoreak beraren oinarrian egon behar du erabiltzen ez den bitartean. Lan-mahaia ohol batez babestu. Ez dugu inoiz ezertan jardungo eztainatzen ari den pertsona baten alboan. Ez hitz egin edo keinuka ari eztainu soldadorea eskuan daramazula. Kontuz ibili eztainu soldadorearen kablearekin. Mutur beroak erreko balu, zirkuitulabur bat sortuko luke.

-

MATERIALAK: LATORRIA ETA KABLEA
13.LAtorria
Latorriz eginak dira kontserba eta edari lata gehienak. Latorria burdinazko xafla mehe bat da, alde bietatik eztainuzko bainu bana daramana. Bainu horri esker burdina ez da herdoiltzen eta latak daramana ez da alperrik galtzen. Tailerrean guztiz baliagarria izango zaigu latorria. Elektrizitatearen eroale ona izanik eta erraz eztainatzen denez, eragile elektrikoak egiteko erabiliko dugu. Bestetik, burdinaz egina izateagatik imanek erakartzen dute, eta ezaugarri hori izango da interesgarria etengailu-mota batzuk egiterakoan.

14.LATORRIA MANEIATZEKO ARAUAK:
Esan dugun bezala, kontserba potetik aterako dugu latorria. Ondoko prozedurari jarraitu ahalik eta hoberen aprobetxatzeko. 1. Latako estalki biak ebaki lata-irekigailu baten laguntzaz. Xaflak ebakitzeko artaziekin, eta eskularruak jantzita, lata luzetara ebaki.

2. Goiko zein beheko ertz borobilak ebaki pieza uniforme bat lortzeko. 3. Pieza bat ebaki baino lehen, erregela eta puntzoi batekin markatu (edo iltze mehe baten laguntzaz). 4. Saia zaitez piezak markatzen ahalik eta material gutxien gastatzeko eran..

15.KABLE ETA HARI ELEKTRIKOAK.
Instalazio elektrikoetan oso erresistentzia gutxiko kable edo hari elektrikoak erabiltzen ditugu, korronte elektrikoaren higidura ahalbidetzen dutelako. Kableetako materialik arruntena kobrea da: elektrizitatearen eroale bikaina da, eta guztiz harikorra gainera.

Kable elektrikoa eroale-mota bat da, elkarri lotuta doazen zenbait kobrezko hariz osatutakoa. Hari bakoitzaren lodiera, baita kablearena ere, instalazioaren ezaugarrien menpe dago. Hariak forratuta daude gai isolatzaile batekin, plastikoa gehienbat. Hari elektrikoa: hari bakar batez osaturiko eroalea da. Hariaren lodiera instalazioaren ezaugarrien menpe dago. Aurrekoa bezala, plastikoz forratuta dago, isolatuta egoteko. Hari barnizatua edo esmaltatua: hari bakar batez osaturiko eroalea da, baina kasu honetan isolatzailea berniz geruza mehe bat da. Elektroiman, motor, transformadore eta abarretako bobinak egiteko erabiltzen da. Nikromozko haria. nikromoa erresistentzia elektriko handiko materiala da. Pila batean konektatzen badugu, berotu egingo da gori-gorian ipini arte. Tailerrean meheena erabiliko dugu (0,2 mm-koa gutxi gora-behera). ADI EGON: ez konektatu inoiz ere ez nikromozko haria sare elektrikoan, oso istripu larria eragingo zenuke eta..

16.KONTUTAN HARTZEKO ZENBAIT GAUZA:
Erabil ezazu zure zirkuituetan kable edo hari elektriko isolatua. Zuritu behar baduzu, konexio bat egiteko, zuritu bakarrik behar-beharrezkoa den zatia. Horrela eragotziko dituzu zirkuitulaburrak. Bi kable edo gehiago elkarrekin konektatu behar badituzu, konexio-blokeak erabili. Konexioblokerik izan ezean, sendo kiribildu beraien artean eta konexioa babestu zinta isolatzailearen bidez. Hari bernizatua erabiltzerakoan, gogora ezazu isolatzailea dela berniza. Konexioren bat egin behar baduzu, muturrak lixatu garbi-garbi gera daitezen.

-

-

17.ariketa:
1. Zer esan nahi du “harikorra”? 2. Ohol bat egin kable elektriko ezberdin batzuk erabiliz. Ipini egiozu kable bakoitzari azalpen txiki bat, zertarako balio duen argituz.

ERAGILE ELEKTRIKOAK

Piletan konektatzeko konektoreak (latorria)

Elektroiman.

Etengailuak Lanparatokiak

FROGA IDATZIA
Izen-abizenak Ikasturtea Data

1. Ondoko zirkuitu elektrikoen eskema marraztu:

A

B

3. Hiru zirkuituetako elementuak berdin-berdinak baldin badira, haietariko zeinetan izango du distira gehiago bonbilak?

A

B

C

a) b) c) d)

A zirkuituan. B zirkuituan. B eta C zirkuituetan. Guztietan berdin.

3. Ondoko zirkuituko lanpara bat erreta dago eta beste guztiek funtzionatzea eragozten du. Zein da?

4 1

5 2 3

a) b) c) d)

1.a. 2.a edo 3.a. 4.a. Ezinezkoa da neurtzea

4. Balora itzazu pilak erabiltzeak dakartzan ondorio positibo eta negatiboak.

UNITATEAREN EBALUAZIOA
Zure iritzia burutu berri dugun proiektuari buruz oso garrantzitsua da. Lagundu egingo dit dauzkan akatsak ezagutzen eta nire zeregina hobetzen irakasle legez. Informazio hau baliagarria izan dadin komeni da zu ahalegintzea, ondo pentsatzea galderak eta erantzunak eta zintzo jokatzea iritziak ematerakoan. 1. Nolakoa izan da unitate honetako proposamena?
Oso interesgarria Nahiko interesgarria Interesgarria Interes gutxikoa Aspergarria

Zergatik?

2. Zer deritzezu unitate honen helburuei?
Oso argiak Nahiko argiak Argiak Argitasun gutxikoak Nahasiak

3. Balora ezazu irakaslearen lana:
Bikaina Ona NormalaEskasa Kaskarra

Azaldu zure erantzuna:

4. Nolakoak izan dira irakaslearen azalpenak? (Azpimarratu): Luzeegiak Laburregiak Ez ziren ulertzen Nahiko argiak Aspergarriak Interesgarriak Ez dute balio arazoa konpontzeko Laguntzen dute arazoa konpontzen 5. Nolakoa izan da teoria eta praktikaren arteko proportzioa?
Bikaina Ona NormalaEskasa Kaskarra

Azaldu zure erantzuna:

6. Zer deritzezu irakasleak banatutako material didaktikoei? Ez dira lagungarriak izan planteaturiko arazoa konpontzeko Ulertzeko zailak Interes gutxikoak izan dira Ia ez ditut irakurri Itxura txarra zeukaten 1 2 3 4 5 1 1 1 1 2 2 2 2 3 3 3 3 4 4 4 4 5 5 5 5 Lagungarriak izan dira planteaturiko arazoa konpontzeko Ulertzeko errazak Oso interesgarriak izan dira Gogoz irakurri ditut Itxurosoak ziren

Komenta ezazu nahi duzuna alderdi honetaz:

7. Balora itzazu 1etik 5era egin ditugun jarduerak (1: interes gutxikoa, 5: interesgarria oso), eta zergatia azaldu. Jarduerak Zirkuitu elektrikoen teoria eta muntaketa. Marrazketa teknikoa: Cavaglieri perspektiba. Adierazpen grafikoa: sinbolo eta eskema elektrikoak. Eragileak eraikitzea. Eraikitzea. Margozketa eta apainketa. Aurkezpena. Balorapena 1 2 3 4 5 1 2 3 4 5 1 2 3 4 5 1 1 1 1 2 2 2 2 3 3 3 3 4 4 4 4 5 5 5 5 Zergatia

8. Aipatu unitate honetan ikasi dituzun bost gauzarik interesgarrienak.

9. Beste komentarioren bat egin nahi baldin baduzu, idatz ezazu hemen.

EBALUAZIO TXOSTENA
Izen-abizenak_____________________________________________________________ Ikasturtea____________
JARDUERAK JARDUER AREN NOTA ATERETA KO NOTA EBALUATZEN DIRTEN ALDERDIAK BALORAZIOA

Jarduera daude Itxura

guztiak

Koadernoa

1,5 puntu

Idazkera eta ortografia. egiten Zuzenketak ditu. Egunean darama lana.
Tailerraren gestioan parte hartzen du Denbora aprobetxatzen du Behar den materiala ekartzen du Material berreskuratuak aportatzen ditu Etxerako lanak egiten ditu Jardueretan parte hartzen du Adeitsua da besteekin Funtzionamendua.

Ikasgela nota Eraikitako objektua

1,5 puntu

BAI EZ ON HD ON HD BAI BAI EZ EZ BAI BAI EZ BAI EZ BAI EZ EZ BAI BAI EZ BAI EZ EZ ON HD BAI EZ ON HD BAI EZ ON HD ON HD ON HD ON HD ON ON ON HD HD HD

ID HB HB ID ID ID ID ID ID ID ID ID HB ID HB ID HB HB HB HB HB HB HB

2 puntu

Mihiztaduretan sendartasuna Aurkezpena Jarduera guztiak daude. Aurkezpena da... Idazkera eta ortografia Diseinua

Memoria

1,5 puntu

Ebaluazioa Tresnak

Proba 2 puntu idatzia NOTA GUZTIRA:

Eragile mekanikoak Metodo tekonologikoa

ID: Ia dena, ia beti, jarduera gehienetan; ON: Ona; HD: Hobetu daiteke/dezake; HB: Hobetu beharra. Oharrak: