Kaixo lagunak

Laister Gab

EUROPA

EUSKAL HERRIA / PAIS VASCO

Gabonak heltzen direnean Euskal Herriko kaleak eta ikuslehioak argiz eta gabonetako apaingarriz betetzen dira. Jende gehiago izaten da kaleetan, ondo babesturik hotzari aurre egiteko. Jaiak abenduaren 24an hasten dira, Gabon Gauean. Egun horretan familiarekin afari berezi bat egiten da eta turroiak, mazapanak eta polboroiak ohikoak izaten dira. Abenduaren 25ean, Eguberrian, berriz familiarekin bazkaltzen da. Abenduaren 28an, Inuzente egunean, lagun eta familiakoei txantxak egiteko ohitura dago. Abenduaren 31an, Gabon Zaharrean, ospakizun ikaragarriak egoten dira. Protagonistak mahatsak eta kanpaiak izaten dira. Gaueko hamabiak heltzen direnean, kanpaiak 12 aldiz jotzen dute eta golpe bakoitzeko mahats bat jaten da. Ohiturak dioenez 12 mahatsak jaten dituztenek urte berrian zehar oparotasuna izando dute. Gau honetan familiak eta lagunak elkartzen dira, askotan goizalderarte ,urte zaharra agurtzeko eta berriari ongi etorria emateko. Baina Euskal Herriko Gabonetako gauzarik bereziena Olentzero da. Olentzero basoan bizi den ikazkin bat da eta urte osoa ikatza egiten eta umeak ondo portatzen diren begira egoten da. Abenduaren 24an basotik irten eta etxee tatik opariak banatzen ditu. Blusoia, praka ilunak, txapel beltza eta zapi bat lepoan daramatza eta bidea argitzeko eskuan faroltxo bat. Bizkarrean opariz betetako saku handi bat eramaten du. Erregei bezala (Hauek urtarrilaren 6an datoz) , Olentzerori ere gutunak idazten zaizkio opariak eskatuz. Beraz , Euskal Herriko umeek bi aldiz jasotzen dituzte opariak.

Cuando se acerca la navidad las calles y escaparates de Euskal Herria se iluminan con luces de colores y adornos navideños, la gente se reúne aún más por la calle y en los bares, bien abrigados para combatir el frío. Las fiestas empiezan el día 24 de diciembre, Nochebuena, con una cena especial en familia. Son muy típicos los turrones, mazapanes y polvorones. El día de Navidad, 25 de diciembre, también se suele comer en familia. El 28 de diciembre, día de los Santos Inocentes, la costumbre es hacer alguna broma a los amigos o familiares. Por supuesto, las celebraciones del 31 de diciembre, o Nochevieja, son un espectáculo impresionante. Los protagonistas son uvas y campanas. Cuando el reloj toca las 12, las campanas suenan 12 veces, se comen 12 uvas, una por cada golpe de campana. Según la tradición, los que comen las uvas tendrán 12 meses de prosperidad durante el año que viene. Familias y amigos quedan juntos para esta celebración que marca el fin de un año, y el principio de otro, y es muy común que celebren la fiesta hasta altas horas de la madrugada. Pero si hay algo específico del fenómeno navideño en el País Vasco es la llegada de OLENTZERO, personaje que pertenece a la tradición popular vasca. Olentzero es un carbonero que habita en el bosque y se pasa todo el año fabricando carbón a partir de la madera. Vigila el comportamiento de los niños y la noche del 24 de Diciembre sale de su vivienda habitual y va por todas las casas repartiendo sus regalos. Viste blusón y pantalón oscuro, boina azul o negra y en el cuello un pañuelo de cuadros azules y blancos. A veces lleva un largo palo con un farolillo en su extremo, que emplea para iluminarse en su camino desde el bosque hasta las casas. A su espalda carga un saco donde lleva los regalos. Al Olentzero, hay que escribirle carta con las peticiones, como a los Reyes Magos, estos vienen el 6 de Enero, y los niños vascos salen doblemente premiados, puesto que las dos tradiciones son muy populares y no son excluyentes.

Zorionak eta urte berri on

ERRUMANIA / RUMANIA
Errumanian Gabonetako ohiturarik garrantzitsuena umeak gabon kantak abesten eta poesiak eta kondairak errezitatzen etxez etxe joatea da. Liderrak koloreetako zintaz eta kanpaiz apainduta eta paper disdiratsu batekin forratuta dagoen “ Steaua” izeneko egurrezko izar handi bat eramaten du. Opariak Mos Nicolae-k ekartzen ditu abenduaren 6an, eta Papa Noel-ek abenduaren 24an. Urte Berria ospatzeko, mahatsak hartu ordez, arraina jaten dute gaueko 12etan. La tradición más importante de Rumania es que los niños vayan de casa en casa cantando villancicos y recitando poesías y leyendas durante la temporada navideña. El líder lleva una enorme estrella de madera denominada “Steaua”, que está cubierta con papel brillante y decorada con campanas y cintas de colores. Los regalos los trae Mos Nicolae el 6 de diciembre y Papá Noel el día 24.

Craciun fericit si un An Nou fericit! ERRUSIA / RUSIA
Eliza ortodoxoaren egutegia segitzen dute eta horregatik, egun batzuk geroago izaten dira ospakizunak: abenduaren 6 eta 7an. Urtarilaren 6an umeak haien aitabitxi eta amabitxiei opariak eramatera joaten dira eta hauek jaki bereziez eskertzen die. Gau horretan familiakoekin afaltzeko elkartzen dira. Papá Noel bezala jantzitako Izotzezko Aitona edo “Ded Moroz”-en eta bere laguntzailea den Elurrezko Neskatilaren bisita izaten dute Errusiako umeek. Jostailuak, jengibrezko pastelak eta Matriuskak (barruan panpin txikiagoak dituzten panpin errusiarrak) partitzen dituzte. Arraina eta erremolatxa-zopa dira herrialde hartako gabonetako jaki nagusiak. Siguen el calendario de la iglesia ortodoxa y, por ese motivo, las celebraciones son unos días más tarde: el 6 y 7 de enero. El día 6 los niños rusos llevan regalos a sus padrinos y madrinas que les agradecen el detalle con algo especial para comer. Por la noche se reúnen en familia para cenar y los niños reciben la visita del Abuelo de Hielo, también conocido como Maroz (que viste como Papa Noël) acompañado de una ayudante, la Niña de Nieve, que reparten juguetes, pasteles de jengibre y Matriuskas (muñecas rusas que contienen dentro de sí muñecas más pequeñas).El pescado, acompañado por una sopa de remolacha, es el plato estrella de las mesas navideñas en este país.

Pozdrevlyayu s prazdnikom Rozhdestva i s Novim Godom!

ITALIA
Gabon gauean ohiko cenone (afari handia) ospatzeko biltzen dira italiarrak, menua: pasta betea kapoi-saldatan egosia, spagettiak muxilekin, aingirak, barazkiak eta turroia izaten da. Gau horretan bertan Papa Noëlen bisita izaten dute haurrek. Baina opari gehiago ere izaten dute: urtarrilaren 5ean Befana izeneko sorgin onak ekartzen dituenak. Gabonzahar-gauean, mahatsaren ordez dilistak jaten dituzte, urte berriari zorte ona eskatzeko. En Nochebuena, las familias italianas se reúnen a la mesa para la tradicional cenone (la gran cena), cuyo menú está compuesto de pasta rellena cocida en caldo de capón, espaguetis con almejas, anguilas, verduras y turrón. Esa misma noche los niños, reciben la visita de Papa Noël. Pero todavía hay más regalos, los que el 5 de enero reparte una bruja buena llamada Befana. En la Nochevieja italiana, las lentejas sustituyen a las uvas para atraer la buena suerte en el nuevo año.

Buon Natale e Felice Anno Nuovo! NORVEGIA / NORUEGA
Abenduaren 13an, Santa Luzia egunez, hasten dira eguberri-aurreko ospakizunak. Norvegiarrek otarrez, linu-abarrezko koroaz eta pinu-buru edo intxaurrez egindako iratxo-irudiz apaintzen dute etxea. Norvegiako etxeetako mahaian ez da falta izango arroz-ahia, barruan almendra bat gordeta duena, aurkitzen duenari zortea emateko. Izokina, bakailaoa, haragi-albondigak, elur-orein patea ahabiekin, baia-krema eta garagardoa eta akevitt -Norvegiako pattarra- erruz; horixe da eguberri garaiko gastronomia norvegiarra. Afalostean, Gabonetako arbola piztu eta “Julenisse”n ( eguberri-iratxoa ) zain geratzen dira haurrak. El 13 de diciembre, día de Santa Lucía, comienzan los actos prenavideños. Los noruegos decoran sus casas con canastillas trenzadas, coronas de tallos de lino y figuritas de duendes con base de piñas o nueces, para celebrar la Nochebuena . En las mesas de los hogares noruegos nunca faltan las gachas de arroz, en las que se esconde una almendra que llenará de buenos augurios al afortunado comensal que la encuentre. Salmón, bacalao, albóndigas de carne, paté de reno con arándanos, crema de bayas... todo ello regado con abundante cerveza y akevitt -aguardiente noruego-, completan la gastronomía de estas fechas. Tras la cena, se ilumina el árbol de Navidad y los niños aguardan la llegada del “Julenisse”, duende navideño. Eg ynskjer hermed Dykk alle einGod Jul og Godt Nyttår!

ALEMANIA Alemanian abenduaren 6an hasten dira gabonak prestatzen eta haurrek San Nikolasen bisita izaten dute abenduaren 5etik 6rako gauean. Gabonetako opariak zuhaitzaren argiak piztu eta gabon kantak abestu ondoren irekitzen dira. Alemanirrek Eguberrietan Santa Barbararen adar, goroldio eta intxaur margotuekin apaintzen dute etxea eta mahaiak janariz gainezka izaten dira: antzarrak sagarrez beteak, txerri-haragi errea, ilarrak, arraina, sagar erreak, pontxea eta rona. Urteko azken egunean San Silbestre izaten da protagonista. Haren ohoretan edaria erruz izaten da eta suzko gazteluak erretzen dituzte izpiritu gaiztoak uxatzeko. En Alemania los preparativos navideños comienzan el 6 de diciembre cuando los niños alemanes reciben la llegada de San Nicolás . Los regalos de navidad, no se abren hasta encender las luces del árbol y cantar los pertinentes villancicos. Durante estas fiestas, las casas se engalanan con ramas de Santa Bárbara, musgo y nueces pintadas, y las mesas se llenan de gansos rellenos de manzanas, carne de cerdo asada, guisantes, pescado, manzanas asadas, ponche y ron. El último día del año, el protagonista es San Silvestre. En su honor, corre la bebida, y se queman castillos de fuego para ahuyentar a los espíritus malignos.

Froehliche Weihnachten und ein glückliches Neues Jahr!

AMERIKA

BOLIVIA

Bolivian Gabonetan ez da ohikoa etxeak argiz eta apaingarriz betetzea. Iluminazioa eta apaingarriak urte berriari ongi etorria emateko bakarrik erabiltzen dute. Honek ez du esan nahi gabon afaririk ez dagoenik. Gabon gauean, txerri edo abelburuen solomo errea izaten dute gau horretako jaki nagusia, entsaladaz, frijolez edo labean erretako patataz lagunduta. Afaldu ostean opariak banatzen dira.

Las decoraciones tanto en las casas como en lugares públicos no se hacen presentes durante la navidad en Bolivia, estos se reservan para darle la bienvenida al año nuevo. Sin embargo esto no implica que tampoco haya cena; en navidad los bolivianos se deleitan el paladar con sopa de vegetales, el lomo asado de puerco o res como plato fuerte que va acompañado con unos deliciosos frijoles, papas al horno y ensalada.

Feliz navidad y próspero año nuevo!

BRASIL

Brasilgo Eguberriaren ospakizunean garrantzi berezia du itsasoak. Eguberrigauean suziriaz argitzen da Ipanema eta Copacabanako hondartzetako zerua. Copacabana ospetsuan, "filhas do santo" direlakoek (apaiz emakume afrikarrek) kandelak piztu eta lorez eta opariz beteriko txalupa txikiak botatzen dituzte itsasora. Itsasoak eramatea seinale ona da, Yemanjá Itsasoetako Jainkosak urte berria bedeinkatu egiten duela esan nahi baitu horrek. Jainkosa horrek ere Salvador de Bahía-ko bizilagunak bedeinkatu egiten ditu, zuriz jantzita itsasoan oinak bustitzen dituztenean.

En la navidad brasileña, el mar juega un relevante papel. En Nochevieja, el cielo de las playas de Ipanema y Copacabana se ilumina con los fuegos artificiales. En Copacabana, las filhas do santo (sacerdotisas africanas) encienden velas y lanzan al mar pequeños barcos llenos de flores y regalos. Si la marea se los lleva, es un buen presagio, ya que significa que Yemanjá, diosa de los mares, bendice el nuevo año. Esta misma diosa derrama sus bendiciones sobre los habitantes de la ciudad de Salvador de Bahía, que vestidos de blanco bañan en el mar sus pies desnudos. Boas Festas e um feliz Ano Novo!

ASIA

INDIA Abenduaren 25ean jai nazionala da Indian eta herrialde hartan bizi diren 20 milioi kristauek, Eguberria mendebaldeko ohiturei jarraituz ospatzen dute. Urte Berria, berriz, egutegi hinduaren arabera ospatzen dute, apirilaren 20an, su handi eta errito-bainuekin. Egun horretan miloika erromes bainatzen dira Ganges ibaian edo putzu eta urmael sakratuetan. Gure Eguberrien antzik handiena duen festa hindua “Diwali” izenekoa da. Ospakizun horretan Lakshmi, aberastasun eta oparotasunaren jainkosa, agertzen da eta adiskide eta senideak bildu egiten dira, karta jokoan egin eta elkarri opariak egiteko. Etxeetako hormetan Buztinezko lanparak ipintzen dira.

El 25 de diciembre es fiesta nacional en la India, y los más de 20 millones de cristianos que viven en el país celebran la Navidad según las costumbres occidentales. El Año Nuevo, sin embargo, se celebra según el calendario lunar hindú, el 20 de abril, con grandes hogueras y baños rituales. Ese día millones de peregrinos se bañan en el Ganges o en pozos y estanques considerados sagrados. Pero la festividad hindú más parecida a nuestra navidad es el “ Diwali”. Durante dicha celebración, se adora a “Lakshmi”, diosa de la riqueza y la prosperidad, y amigos y parientes se reúnen para jugar a las cartas e intercambiar regalos. Las lámparas de arcilla cubren las paredes de los hogares de la India.

Shub Naya Baras!

TXINA / CHINA

Txinatarrek Gabonak baino gehiago Txinatar Urte Berria ospatzen dute. Orduan da, umeei arropa berriak, jostailuak e.a. oparitzen dizkietenean eta bazkari bereziak egiten direnean. Suziri ikuskizun izugarriak ospatzen dira. Txinatar kristauek, kate, lore eta paperezko linternekin “Argidun zuhaitzak” deituriko arbolak eginez ospatzen dituzte Gabonak. Umeek kotoi eta zetazko galtzerdiak, Gabonetako Gizontxo Zaharra esan nahi duen “Dun Che Lao Ren”ek opariak ekartzeko eskegitzen dituzte.

Más que la navidad, lo que realmente celebran los chinos es la preparación para el Año Nuevo Chino. Es cuando los niños-as reciben ropas nuevas, juguetes y se hacen comidas especiales en medio de festivales de juegos pirotécnicos. Los chinos cristianos celebran la Navidad construyendo árboles con cadenas, flores y linternas de papel llamados “árboles de luz”. Los niños chinos cuelgan medias de algodón o seda, para que “Dun Che Lao Ren” que significa “El Viejo Hombrecito de las Navidades”(Papá Noel chino) les traiga los obsequios.

Sheng Tan Kuai Loh!

OZEANIA
AUSTRALIA Australian gabonetan uda da. Askotan gabonetako arbolak palmondoak izaten dira. Abenduaren 25aren aurretik Carols by Candlelight (Gabon kantak kandela argitan) izeneko kontzertura joaten dira familia asko, estalkiak eta kandelak hartuta; Australia guztiko parke eta kiroldegietan ospatzen diren ikuskizun jendetsuak dira. Abenduaren 24an bazkaltzera eta opariak banatzera asko hondartzara joaten dira, nahiz eta gero gauean familia arteko afari nagusia ospatu. Antipodetan, kapela, tirantedun kamiseta urdin iluna eta galtza motz handiak soinean dituen Santa Claus berezia etortzen zaie haurrei: “Swag Man” izenekoa.

En Australia la navidad llega en verano. Muchas veces se utilizan palmeras como árboles de navidad. En los días que preceden al 25 de diciembre, muchas familias aprovechan para, equipados con mantas y velas, acudir al concierto Carols by Candlelight (Villancicos a la luz de la vela), un acontecimiento multitudinario que se celebra en parques y estadios deportivos de toda Australia. Los australianos reciben el 24 de Diciembre con un paseo a la playa durante el día, donde comparten un rico almuerzo y el intercambio de regalos, posteriormente ya por la noche se lleva a cabo la gran cena familiar. En las antípodas, los niños reciben la visita de un Santa Claus muy especial, vestido con sombrero, camiseta de tirantes azul marino y amplios pantalones cortos:” Swag Man”.

Merry Christmas & Happy New Year

AFRIKA

ETIOPÍA Hemen normaltasunera bueltatzen garenean Etiopian Gabonak hasten dira. Eguberria GANNA izenarekin ezagutzen da eta urtarilaren 7an ospatzen dira. Eleizetara joaten dira eta sartzen diren guztiei kandela bana ematen die. Kandelak piztu ondoren eleizaren inguruan 3 buelta eman behar dute eta meza osoan, hiru ordu iraun ahal duenak, zutik egoten dira. Han ere, dendak apaintzen dira, etxe batzuetan gabon zuhaitzak ipintzen dira eta janari bereziak prestatzen dira, familia artean ospatzeko. Egun hoietako jaki tipikoa injera da, tortila antzeko ogi mehea. Doro wat deitzen den oilasko lapikokoa Injera gainean ipinita jaten dute. Ez dago oparirik egiteko ohiturarik, nahiz eta batzutan umeei gauza sinpleak, arroparen bat, oparitu.

Cuando aquí volvemos a la normalidad, en Etiopía se celebra la fiesta de la Navidad, que se conoce con el nombre de GANNA. El 7 de enero es el día del nacimiento de Jesucristo según la tradición ortodoxa y por ello ese día se acude a las iglesia donde se caminan alrededor de la iglesia tres veces y disfrutan de píe toda la misa que puede durar hasta tres horas. Allí también se adornan las tiendas para la ocasión, en algunas casas se colocan árboles de Navidad y se preparan comidas para disfrutar les ofrece una vela según entran. Después de encenderlas, con la familia. Uno de los alimentos típicos el la injera, parecido un pan plano y delgado, parecido a una tortilla, y sobre él, se come el doro wat, un cocido de pollo. No hay costumbre de intercambiar regalos, los niños a veces reciben cosas simples , como ropa.

Melkan Ganna

EGIPTO Egiptiar aberatsenak, gutxi batzuk, gabon zaharra hoteletan afalduz eta dantzatuz ospatzen dute. Baina Egiptiarrak Ramadama ospatzen dute eta hori da festarik garrantzisuena eta esanguratsuena . Ramadama noiz izango den ilargiaren arabera erabakitzen da eta ezaugarri nagusia baraua egitea da, hau da ez jatea. Ez da jaten egunsentitik eguzkia ezkutatu arte, eta hori gertatu ondoren festa giroa egoten da. Algunos Egipcios, los más pudientes, celebran la noche de fin de año acudiendo a hoteles a cenar y a bailar. Los egipcios celebran el mes de Ramadán, esa es la fiesta más espectacular y típica del país. La fecha se establece según la luna y lo característico es el ayuno. Se ayuna desde la madrugada hasta la puesta del sol, a partir de ese momento comienza el ambiente festivo.

Colo sana wintom tiebeen

Sign up to vote on this title
UsefulNot useful