You are on page 1of 1

8

berria osteguna, 2004ko apirilaren 1a berria

berria

IRITZIA g

g larrepetit

g zuzendariari
BERRIAk irakurleen eskutitzak plazaratzen ditu. Tarte bikoitzarekin idatzitako orrialde batean kabitu behar dute, eta BERRIAk
mozteko eskubidea du. Helbide honetara bidali behar dira, izena eta herria adierazita: BERRIA, Martin Ugalde Kultur Parkea, 30012 Andoain. iritzia@berria.info

Malkoak lehortzen
hasi direnean
Zaila, benetan zaila egiten
zait Andolinez hitz egitea.
Haren heriotza dela eta, Euskal Herrian zehar samina hedatu eta barreiatu baldin
bada, neurtezinezkoak dira
senitartekoen artean isuritako malkoak.
Sinestezina izan da. Hamar orduko gau amaigabea,
martxoaren 24ko gaueko
22:00etatik, lan egiten zegoela eta aorta urratu zitzaionetik, hurrengo goizeko
08:15 arte, gure ondotik joan
zen arte: tarte samina, luzea,
luzeegia, hitzik gabekoa.
Gauerdirako jakin genuen
Andolin hiltzen ari zela. Hil
edo biziko ebakuntza egin behar zitzaion. Zirt edo zart.
Operazio gelara eraman zuten medikuek, mirakuluzko
azken ahaleginen esperoan,
aparteko erizain bat senitartekooi laguntzen ahalegintzen zen bitartean. Operazio
zaila, arriskuz beterikoa, baina, hala ere, egin beharrekoa,
bestela Andolin arinago joango zelakoan. Operazio gelan
sartu aurretik Aupa, Joseba
hitzak ziren koinatu maiteak
esan zizkidan azkenak.
Koinatua, eta hala ere laguna, adiskidea. Izan dudan lagunik handiena, sentikorrena joan zait. Bakarrik utzi
nau. Ez daukat orain inor
modu lasai eta patxadazko
batean hamaika gairi buruz

eztabaidatzeko, luzez mintzatzeko. Ia larunbatero


hainbat gaiez hitz egiten genuen: Literaturaz, euskal literaturaz eta Arestiren prosa
ederrez; zientziaz eta
Chomskyren garrantziaz;
euskaraz (Zertan ari zarete
orain Euskaltzaindian? nire
ohiko galderari laburpen mamitsua ematen zidalarik);
euskalgintzaz; erlijioz: maitasunez eta amodioz baita,
nola ez!, politikaz eta ekonomiaz ere. Euskal Herriaren
independentziaz Europan.
Euskara batuaz (Mitxelenaren sinestezinezko mirariaz)
eta bizkaieraz. Badakizue,
Andolinen hizketa bizkaierazkoa zen. Hamaika gai,
kontaezinezko pasadizo, barre-algarak eta negarra ere
bai. Denetarik.
Zenbait proiektu airean geratu dira: bion artean eta Enkarterrin bultzatu nahi genuen euskarazko aldizkaria,
Santurtzi mailakoa ezinezkoa zelakoan. Eta bereziki,
hain erabilia izan dugun The
New York Review of Books bezalako euskarazko literatur
aldizkarirako mezenas bat topatzea, Andolinek berak
mimo handiz zuzen eta kudea zezakeena.
Eta mila bidaia Euskal Herrian zehar. Aberri Egunetan
Iparraldera maiz. Atzerritik
etorri berriak ginela biok,
hainbat ekitalditara eta bileratara just to be in touch.
Egunkaria itxi zigutenean,

B ERRIA ireki zigutenean


han egon ginen giputzek inguraturik bi bizkaitar eta Enkarterri zaharreko hauek.
Animoak, aurrera, bizitza horrelakoa da esan
didate jende askok. Ez du balio. Inpotentzia besterik ez
dut sentitzen azken egun honetan malkoak bukatu zaizkidanean. Inpotentzia izugarria, apartekoa. Besterik ez.
Andolin, maite izan haut,
maite haut. Ez adiorik.
Joseba Felix Tobar-Arbulu
Andolinen laguna (Portugalete)

Mendeku grinaren
aurka gose greban
Aseezina dirudi Gobernu
Espainiarra Euskal Preso Politikoen aurka erakusten ari
den mendeku grinak.
Noski! Gurea baita guztietan deliturik larriena. Ez patronalaren diru-goseak eragindako lan istripuek edo jenero indarkeriak baino
biktima, samin edo kalte
orokor gehiago dakarrelako; ez. Haien demokrazia
faltsua kolokan ipintzen dugulako baizik.
Aski ezagunak dira gure
aurka ezarritako eskubide
murrizketak:komunikatzeko arazoak, bakartzea, sakabanaketa...
Gaur, zuengana jotzen
dugu Albaceteko espetxean
(Euskal Herritik 700 kilometrora) gauden preso poli-

Espainiako gobernu aldaketarekin batera


euskal gatazkaren inguruko politika
judizial-polizialean eta espetxe politikan
aldaketak etorriko direla uste duzu?
Txomin Zelaieta

GURASOAK ELKARTEKO
KIDEA

Txus Goikoetxea,
Zigor Larredonda, Txus del Bado
eta Sebas Lasa
Albaceteko espetxetik

g www.berria.info

g galde-eskeak

TXUSA ETXEANDIA

tikook, gutxieneko bizi-baldintzak bermatu diezazkiguten gose greba mugagabe


bati ekin diogula jakinarazteko.
Bi dira gure aldarrikapen
alboraezinak: bateratzea
eta komunikazio duinak
bermatzea.
Bateratzea diogu, bertan aurkitzen garen kideok
gure artean inkomunikatuta
gaudelako. Horrek eragin
zuen, adibidez, martxoaren
11n kide batek eraso bat jasatea. Baina baditu beste ondorio larri batzuk ere: euskaraz jarduteko ezintasuna,
eztabaida politikorik garatu
ezina, bakardade sentipena...
Bestalde, gezurra badirudi ere, telefonoz deitzeko
aukera kendu digute. Horretaz gain, bisiten kopurua 6
hilabetez 10 lagunera murriztu digute. Telefonoa zein
bisitak guztiz beharrezkoak
zaizkigu gure senideekiko
zein gizartearekiko harremanak izateko. Hori nahitaezkoa da gure orekari eusteko. Hauxe dugu Gobernu Espainiarraren ukazioaren
politikaren ondorio, eta garbi adierazi nahi dugu borrokari eutsiko diogula; eskubide guztiak bermatu arte ez
dugu etsiko.

Espainiako Gobernu berriak babesgabezia eta


justiziarik eza ezabatzeko neurriak hartzea
nahiko genuke, gatazkako alde guztiek urteetan
horrenbesteko mina jasan eta gero. Era berean,
uste dugu erabakigarria izango dela gainerako
alderdi politikoen eta gizarte eragileen presioa,
albo batera begira egoteari utzi eta, diskurtso
oportunistak alboratuz, denon eskubideak bermatuko dituen bake jokaleku bat eska dezaten.
Dena den, ezin dezakegu ahaztu Gurasoak elkartea 1996an sortu zela, eta ordurako PSOEko
gobernuak ezarriak zituela egun indarrean dauden zigor neurrietarik asko; sakabanaketa, esaterako. Esperantzari eusten diogu, baina oinak
lurrean eta bihotza estututa. Gurasoak elkarteko kideok hor izango gara gure seme-alaben eskubideak berma daitezen eskatzeko eta alferrikako sufrimendu latz honen erantzuleak salatzeko.

Bidali zure galderak iritzia@berria.info helbide elektronikora.

UXUE APAOLAZA

ehin batean, izarrak ikusten ez


diren hiri horietako batean ume
izatetik heldu izatera pasatu
nintzen. Senarra eta hipoteka falta nituen heldu-heldu izateko, baina hilekoa, senargaia eta agenda bat nituen.
Egun hartatik aurrera, amonak gabonak iristen ziren aldiro agenda bat oparitzen zidan. Egun bakoitzaren azpian
izaten den karratua bi zatitan banatzen
nuen. Urtarrilaren batean, egunero
egin nahiko nukeena idazten nuen goiko alde3tan, behekoan egin behar nuena, eta izatez, egiten nuena idatziz pasatzen nuen urtea.
Egun batez tik-tak ozen bat aditu
nuen ametsetan. Gero eta maizago aditzen nuen, egunero azkenean. Begiak
itxi eta bertigoa sentitzen nuen, ez nekien norantz amestu, iparra galtzen ari
ote nintzen? Egun bakoitzeko karratuak lau zatitan banatu nituen azkenean; hala, amestu nahi nukeena eta
amestu behar nukeena ere idazten nituen. Oheratu bezain laster banekien
zer, non eta noiz amestu. Agenda besoetan nuela lokartu nintzen, erabakiak
hartuta izateak ematen duen segurtasunarekin.
Amona hil egin da eta tik-tak, ezin
naiz gelatik atera, ez dakit noiz, non
bizi behar dudan, ez dakit norantz pentsatu, agendarik gabe geratu naiz, eta
senargairik gabe eta tik-tak, ni, Jack
Daniel's botila mordoa eta tik-tak nire
txupetea bizi gara tik-tak, tik-tak, eta
erloju apurtu bat, baina, hala ere, tiktak....

g hitz beste

EHUko errektore izateko


Perez Iglesiasen eta
Antiguedaden arteko lehia
estua izango al da?
BAI
EZ

Agenda

% 49
% 51

Benetan nahiko nuke Antiguedadek irabaztea, ea


ezker abertzale ortodoxoek zer esaten duten
gure unibertsitateaz, zeren espainola izaten
segituko baitu, ala ez? EHU txarra baldin bada,
zer dira Deustu eta Mondragon? Nahigo dut mila
aldiz EHU, bi horiek baino. x Mario Kuhn
Boto ponderatuaren aldeko iritzia berez erortzen
da... Unibertsitateak izugarrizko eragina dauka
gizarte osoan; beraz, unibertsitateko guztiek
boto balio berbera beharko lukete, edo gizarte
osoak bozkatu beharko luke. Bietako bat. x Iigo
Kastresana

Niri berdin dit nork irabaziko duen. Ez dut uste


ezer aldatuko denik EHUn errektorea bietako
edonor dela ere. x Irakurle bat

Inpunitatea
ANJEL LERTXUNDI
Xuxen-ek ez dit inpunitate onartzen. Zigorgabe idatzi beharko nukeela uste dut. Hitzak hitz, kontua da lau hiritar, bi urte kartzelan pasatu ondoren, libre utzi dituztela
inolako kargurik gabe. Kontua da lau hiritarrek tortura salaketak jarri zituztela bere
garaian. Kontua da bederatzi egun inguruko inkomunikazioa jasan zutela. Kontua
da itsu-itsuan inpunitate osoz, immunitatea galtzeko beldurrik gabe aplikatu
zitzaiela erruduntasunaren presuntzioa.
Lege batek inpunitatezko espazio handiak uzten dizkionean poliziari eta justiziari, espazio horiek demokraziaren minbizi-orban bihurtzen dira eta gizarte osoa
kutsatzen.
Minbizia. Ez legoke inpunitaterik, iritzi
publikoak beste alde batera begiratuko ez
balu. Baina gaitza seinalatu eta aztertzeko
borondaterik gabe, gaitza ezkutatzen
zaion gaixoak nekez egin dezake ezer sendatze aldera.
Demokrazia ez dago ba sano?

You might also like