Agustinen disertazioa: Ondasun

materialek ez digute zoriontasunik
ematen
Alde batetik, Agustinen helburua zoriontasuna lortzea da, hau da, Jainkoaren
ezagutza izatea. Izan ere, zoriontasuna lortzeko ezin gara ondasun
galkorretan oinarritu; perfektua eta betierekoa den ondasunean baizik;
Jainkoan. Haren kezka nagusia bihotza asetuko duen egia absolutua
aurkitzea da, jainkoa ezagutzea, jakintsua ez dena ez duelako zoriontasuna
lortuko. Zoriontasuna bizitzaren goi helburua da, eta hau lortutakoan,
espirituak lasaitasuna lortzen du. Beraz, zoriontsu izateko Jainkoaren ideia
ezagutu behar dugu, eta hau lortzeko, gaiztakerietatik libre egon behar
gara. Horregatik, zoriontasuna ez datza ondasun material eta
suntsigarriak edukitzean, hauek galtzean zoriontasuna desagertu egiten
baita. Jainkoaren ideia antzematen, jainkoak berak laguntzen gaitu bidea
aurkitzen, hau da, gizakia argitzen du, maisua, Jainkoa delako.
Beste aldetik, epikureistek pentsatzen dute zoriontasuna plazerren bitartez
lortzen dela, mina baztertuta. Hau da, gizakia plazerrak konbinatuz lortuko
du zoriontasuna eta horrela lasaitasuna lortuko du. Horregatik, hauek uste
zuten helburu errazak eta lortu ahal ditugun helburuak ezarri behar
ditugula. Gainera, gure burua guztiaren gainean maite behar dugula esaten
dute, Agustinek ez bezala. Izan ere, hark jainkoa dela gehien maite behar
duguna esaten du. Horrez gain, epikureistek ez dute onartzen gizakia
politikan parte hartzea, horrek zoriontasuna lortzen ez duelako txintik
laguntzen, arazo gehiegi daudelako eta politikariak etsai asko dituztelako.
Nire aburuz, biek daukate arrazoi zati bat. Lehenik, Agustinek argudiatzen
du gauza materialekin ezin dela zoriontasuna lortu eta horrekin bat nator.
Izan ere, gaur egun nire inguruneko lagun guztiok nahi ditugun gauza
material beste ditugu, baina egia esanda ez ditugu behar bezala baloratzen.
Horiek guztiak izanda gehiago eskatzen ditugulako, jada zoriontsuak garen
pentsatsera gelditu gabe. Bigarrenik, Epikureisten ustez lortu ahal ditugun
herburuak ezarri behar ditugu eta horrela egin behar da, herburu lortuezinak
ipintzen baditugu, lan asko egin arren, ez ditugulako inoiz lortuko. Beraz,
zoriontasuna lortzeko, lasaitasuna eta esfortzua behar da.