You are on page 1of 5

LAN-ERRENTAK ETA

GENERO-ARRAILA
Working Paper

2015ko otsaila

GENEROAGATIKO ERRENTA EZBERDINTASUNAK

1. Genero ezberdintasunaren adierazle garbi bat lan-

errentak dira. Ingelesez gender gap (genero-arraila)
esapidea erabiltzen da lan merkatuan, modu
sistematiko batean gizon eta emakumeen arteko lanerrenta ezberdintasunak adierazteko.
2. Eurostatek datu hori ematen du gizonezko eta

emakumezkoen lan indarraren orduko kosteen
portzentai modura. Metodologia horren arabera,
2013an Europan (28 herrialdeko Europar Batasunean)
emakumeen errenta gizonena baino %16.4 txikiagoa
zen.
3. Urte

berean, Espainian emakumezkoen eta
gizonezkoen errenten aldea %19.3 iristen zen, hau da,
Europako batez bestekoa baino hiru puntu handiagoa.
Horrek argi eta garbi adierazten du emakumeen lanerrenta gizonena baino ia laurden bat gutxiago izan
zela.

4. Espainian

gainera azken hamar urtean ez da
hobekuntza
nabarmenik
eman,
2002ean
ezberdintasun maila %20.2an kokatu baitzen.

5. Gipuzkoari dagokionez Gaindegiak 2013an osatu

zituen zenbait datu Eurostaten bestelako metodologia
bat erabiliz. Gaindegiak Gipuzkoako generoagatiko
errenta-arraila adierazteko errenta erabilgarrira jo
zuen. Datuok Eurostatek sortzen dituenak baino
zehatzagoak izan daitezke, zerga zuzenak eta gizarte
segurantzaren nahitaezko kuotak ordaindu eta
erakunde publikoetatik jasotzen diren transferentziak
zenbatu ondorengo zifrak maneiatzen baitira.

GENEROAGATIKO ERRENTA EZBERDINTASUNAK

6. Horrek ildotik, esan beharrik ez dago metodologia

ezberdinekin sortutako datuak ez direla aldaragarriak,
bien artean ez dagoelako ez jarraikortasunik ez eta
bateragarritasunik.
7. Gaindegiaren

datuei jarraiki, Gipuzkoan errenta
erabilgarriaren aldea gizon eta emakumeen artean
%38,89ra iritsi zen 2011ean. Tartea ikaragarri handia
iruditzen bazaigu ere, hamar urtean hamahiru puntu
jeitsi dela diosku iturri berak, 2001ean bi sexuen
arteko aldea %52,32koa baitzen.

8. Bestalde, Eustatek

argitaratu ohi dituen EAEko
familien batez besteko errentaren datuek ere generoarraila hor dagoela adierazten digute. 2011n, adibidez,
familien errenta-jasotzaile nagusia gizonezkoa izaki,
batez besteko diru-sarrerak 46.513 eurokoak ziren, eta
aldiz, jasotzaile nagusia emakumezkoa zen kasuetan
familiaren batez besteko errenta 34.717 eurora iritsi
zen.

9. Gizarte demokratiko batean, genero-arraila bere

horretan bidegabekoa izanik, ondorio zuzen
gaitzesgarriak ere baditu: emakumeen pentsio
txikiagoak eta pobrezia arrisku handiagoa.
10. Eurostat, Eustat zein Gaindegiako datuak ez daude

doituak. Nolabait esatearren zifra gordinak dira, hor
sartzen dira soldatetan eta lan-errentetan eragina
duten faktore anitz, esate baterako, hezkuntza maila,
lan eskarmentua, lanpostu motak, lanaldi motak, etab.
Faktore batzuk zuzen zuzen daude loturik genero
harremanekin eta beste batzuk berriz zeharka.

GENEROAGATIKO ERRENTA EZBERDINTASUNAK

11. Hala, desberdintasun horren zati bat lotuta dago,

lanpostuaren edota pertsonaren ezaugarriekin,
adibidez, lanordu gehiago lan egitea, erantzukizun
handiagoak izatea, produktibitate altuagoa izatea,
konpetentzia edo kualifikazio bereziak izatea, etab..
Alderdi hauek guztiak azter daitezke genero
ikuspegitik eta zalantzarik gabe genero harreman
desorekatuek bete betean eragiten diete besteak
beste, lan arloko kualifikazioari, promozioari,
disponibiliateari, inplikazioari, eta ondorioz, errentari
ere.
12. Bestalde, errenta-desberdintasunaren beste zati bat

nekez azal daiteke. Kualifikazio berarekin, lanpostu
berean, lanordu parekoekin, emakumeak gizonak
baino gutxiago irabazten du.
13. Genero-arrailaren dimentsio bat oso agerikoa bada,

bestea estaliagoa da, beste faktore batzuekin modu
konplexuan artikulatua dagoelarik, askoz eta zailagoa
da neurketa estatistikoetan bereiztea.
14. Baina,

hortxe dago genero-arraila. Adibidez,
emakumezkoek lanaldi laburragoak hautatzea edo
erantzukizun handiko lanpostuei uko egitea etxekoen
zaintzarekin orekak gordetzeko; okerrago ordainduak
dauden lanpostuetan konzentratzea; edota historikoki
lotu zaizkien dohai eta konpetentzien gutxiestea;
horiek denak eragiten dute lan-errentetan.

15. Ondorioz, generoagatiko errenta-arrailan positiboki

eragiteko
gizon
eta
emakumeen
arteko
ezberdintasunaren eta mendekotasunaren dimentsio

GENEROAGATIKO ERRENTA EZBERDINTASUNAK

anitzak oso kontuan hartzekoak dira.

As a Working Paper, it does not reflect any institutional position or opinion neither
of EKAI Center, nor of its sponsors or supporting entities.
EKAI Center seeks to do business with companies or governments covered in its
reports. Readers should be aware that we may have a conflict of interest that could
affect the objectivity of this report. Investors should consider this report as only a
single factor in making their investment decision.
GARAIA INNOVATION CENTER, GOIRU 1A MONDRAGON
TEL: 943250104
LEKEITIO 675701785
DURANGO 688819520
E-MAIL: info@ekaicenter.eu
facebook.com/EKAICenter
scribd.com/EKAICenter