1A maila

(200-300)

LAGUNARTEKO

Gutunak
Idazteko ohiturak
Au-pair esperientziak

GUTUNAK
Ataza honetan lagunarteko
gutunak idazten trebatuko
ditugu ikasleak.
Horretarako:
a. Gutun hasierak eta
bukaerak aztertuko ditugu,
eta datak idazten ikasiko
dugu.
b. Gutun bat idatziko dugu
emandako egoera eta
gidoiaren laguntzaz eta
zuzenketa egiteko teknika
bat ikusiko dugu.

ATAZAK
PROZEDURA:

Ataza: Gutunak aztertzen
Atazaurrea: Idazteko ohiturak komentatu
Idazteko ditugun ohiturak komentatuko ditugu: normalean zertarako idazten dugun, gutunak idazteko ohitura
galtzen ari ote garen, e-postak papera ordezka dezakeen, zergatik,…

Ataza: Gutunen atalak aztertu
"Gutun hasierak" orrian hainbat gutunen pasarteak ordenatuko ditugu (3. or.).
Ariketa zuzenduko dugu eta interesgarriak iruditu zaizkigun esaldi edo hitzak azpimarratuko ditugu.
"Gutun amaierak" orrian hainbat gutun amaiera sailkatuko ditugu (4. or.).
Ariketa zuzenduko dugu eta interesgarriak iruditu zaizkigun esaldi edo hitzak azpimarratuko ditugu.

Gramatika eta diskurtsoa: Hilabeteak eta datak (deklinabidea)
Hilabeteak errepasatzeko ariketa egingo dugu (5. or.).
Datak idazten ikasteko hiru ariketa egingo dugu (5. or.):
- Hainbat data oker eta zuzen aztertu eta “araua” ondorioztatzen saiatuko gara.
- Datak nola idatzi behar diren azaldu eta gero okerrak zuzenduko ditugu.
- Ematen zaizkien data eta lekuak idatzi beharko dituzte, gutun batean idatziko luketen moduan.

Ataza: Geure gutuna
Ataza: Gutuna idatzi
Egoerak irakurri eta ikasleek bana aukeratuko dute (6. or.). Irakasleak egoera guztiak hartzen direla ziurtatuko du.
Banaka, gutuna idatziko dute. 3. eta 4. orrietan azpimarratutakoak eta 6. orriko gidoia izango dituzte lagun (7. or.).
Irakasleak gutunak jasoko ditu.

Feedbacka: Zuzenketa (beste egun batean)
Irakasleak gutunetan okerrak markatuko ditu (kode baten arabera, ikus 10. or.), eta ikasleei gutuna itzuliko die.
Ikasle bakoitza bere gutuna zuzentzen saiatuko da. Gero hirunaka zalantzak argitzen saiatuko dira.
Irakaslea hirukoteka zalantzak argitzen joango da.

Feedbacka: Gutunak baloratu eta egoerak komentatu
Egoera berean oinarritu diren ikasleak bildu eta gutun bat aukeratuko dute ozen irakurtzeko.
Egoera bakoitzeko gutun bat ozen irakurriko dugu talde handian.
Gutunak baloratuko ditugu: batetik gutunak (zer moduz idatziak dauden, etab), eta bestetik, egoerak (horrelako
egoerarik bizi dugun, au-pair edo zerbitzari atzerrira joango ote ginatekeen, zergatik,...)

Ikasgelatik kanporako proposamena:
Kanpora doazenean euskaltegira gutun edo postalen bat idatz dezaten animatuko ditugu: Gabonetan, Aste
Santuan, asteburu luzeren batean,...

2

GUTUN

HASIERAK

Hemen lau gutunen hasierak dituzu. Baina lerroalde guztiak nahastu egin zaizkigu! Jarriko al duzu agur
bakoitzaren azpian dauden puntutxoetan lerroaldearen letra? Idatzi lehen lerroko hitzak ere, argiago ikusteko.
Ondoren, azpimarratu gutun hasierak idazteko interesgarri iruditu zaizkizun hitz edo esaldiak.

Aian, 2005eko maiatzaren 12an
Kaixo Ander.
...e....
.........

Zer moduz?Ni betiko martxan nabil, egun osoa alperrarena egiten pasatzen dut.
..........................................................................................................................................................
Zaldibian, 2006ko uztailaren 10ean

Aupi Aintzane!
.........
.........

.........................................................................................................................................................
.........................................................................................................................................................
Bartzelonan, 2007ko apirilaren 11n

Aupa Txus!

Marrakexeko ospitalean, 2008ko urtarrilaren 5ean
Kaixo Xabi! Kdir? Labas ale? Bejer!
.........
.........

.........................................................................................................................................................
.........................................................................................................................................................

a) Hala ere, asteburu honetan oso ongi pasatu dut,
izan ere,...
b) Zer moduz eskolak, neska? Ni barnetegian oso
gustura nago. Datorren urterako zuk maila lortu eta
biok etorriko gara.
c) Dakizun bezala, abenduaren 28an atera ginen
Agadirrerantz, autobusez. Egia esan, erokeria
galanta egin dut. Izan ere bi egun gaixorik egon
nintzen hona etorri aurretik. Ez nion garrantzi handirik
eman, katarroa hartzen dudanean bezala, baina
bidaian zehar okerrera jo zuen...
d) Hemen 22 lagun gaude eta denak oso jatorrak dira.
Oso ondo moldatzen gara. Lehenengo astea pasa
da eta gauza asko egin ditugu. Lehenengo egunean
adibidez ...

g) Zer moduz? Azkeneko eskutitzean esaten zenidan
oraindik langabezian zaudela eta zerbait egiteko
gogoa duzula. Beno, bada hemen lana duzu, nahi
baldin baduzu.

e) Zer moduz? Ni betiko martxan nabil, egun osoa
X

h) Zer moduz pasa dituzu gabonak? Ederki, ezta? Eta
orain berriz, ohean, ajeak jota edo. Bada, ni ere
horrelaxe nago, ohean, arnasa hartzeko arazoekin
pneumonia ederra harrapatu baitut!

alperrarena egiten pasatzen dut. Badakizu nolakoa
den langabetuen bizitza. Batzuetan oso ondo, baina
gehienetan asper-asper eginda.

f) Kontua da irakasle batek utzi egin duela eta beste
bat hartu behar dugula. Nik zure izena eman dut eta
nahi baduzu zurea da lanpostua. Hori bai, berehala
etorri behar duzu!

i) Orain hiri erraldoi honetan nola bizi garen eta zer
egiten dugun kontatuko dizut...
3

GUTUN AMAIERAK
Gutunen amaiera eta agurrak ikusita, gutunak nondik idatziak direla esango zenuke? Lotu egoerak eta amaierak.
Ondoren, azpimarratu gutun amaierak idazteko interesgarri iruditu zaizkizun hitz edo esaldiak.

EGOERAK:

LETRAK:

1. Lanean ari den lagun batek idatzi du gutun edo e-posta hau:

...........................................

2. Beste herrialde batean dagoen lagun batek idatzi du gutun edo e-posta hau:

...........................................

3. Beste herrialde batean dagoen lagun bati idatzi zaio gutun edo e-posta hau:

...........................................

a) Beno koadrila, isildu egingo
naiz, bestela bueltan, zer
kontatuko dizuet?
Besarkada handi bat,
Malena.

b) Beno, esandakoa. Ingelesa asko
praktikatu eta ea lehenbailehen
itzultzen zaren. Izugarri
sumatzen dut zure falta-eta!
Besarkada handi bat eta musu
goxo-goxo bat!
Txarli.

f) Afaria maiatzaren 7an izango
da, beraz Andresi abisatu, ze
aspaldi honetan ez dut ikusi, ez
baita lanera etorri. Ah!, eta
esan lekua, lehenbailehen
hartzeko. Gero niri abisatu,
e-posta helbide honetara,
lanekora. Beno neska, gero arte.
Egongo gara! Muxuak.
Mikel.

c) Hemengo panorama ikusten
duzu, ezta? Bada, ea laster
etortzen zaren eta bion artean
koadrila astintzen dugun,
bestela martxa txarra dugu!
Beno, mutiko, ongi jarraitu eta
gero arte. Muxuak.
Xabi.

d) Aizu, Maitane, ez dakit zer
gehiago esan, nik ez baitut balio
idazteko. Telefonoz deitzeko
oso urruti zaudelako, bestela ...
Beste bat arte Maitane!
Horrela segi.
Izaro.

e) Beno, Oihane, nire abenturak
eta kalenturak hurrengo batean
idatziko dizkizut. Orain agur
esan behar dizut, afaria mahai
gainean dut eta badakizu
nolakoak diren etxean! Zure
eskutitzaren zain geratzen naiz.
Ikusi arte potxola!
Kris.

i) Eta momentuz, besterik ez.
Arduraduna berehala itzuliko da
eta zerbait egin beharko dut...
itxura behintzat! Beno potxola,
horrela segi, eta laster arte!
Nagore.
j) Beno, eta bukatzeko, gogoratu
afariarena, e? Mikel eta Naiara
abisatzea zure kontu.
Gainontzekoak nire kontu. Eta
orain lanean jarraitu behar dut
nagusiak harrapatu baino
lehen... Laster arte!
Ainhoa.
k) Beno, neska utzi egin behar
zaitut. Azken gaua dugu gaurkoa
eta gaur gaueko jaialdirako
dotore-dotore jarri nahi dut,
azken gaua baita herrialde
zoragarri honetan... ea gaurkoan
ligatzen dudan! Musu bat!
Aitor.

g) Beno, mutiko, orain utzi egin
behar zaitut. Lo kuluxka egitera
noa, ea berpizten naizen. Ah,
ahaztu gabe! Jaietan zure
lehengusu Perurekin egon
nintzen. Herri bazkarian zegoen
eta zuri eskumuinak bidaltzeko
esan zidan, kopeta handia duzula,
berak idatzi egin zizula eta zuk,
ezta kasurik ere! Beno, oraingoan
bai, e? Ongi izan!
Antton.
h) Beno, ea salbu eta lehenbailehen
itzultzen naizen! Besarkada
handi bat,
Xabi.

4

l) Beno, hiru hitz txoro hauekin
nitaz gogoratzea espero dut.
Horrekin nahikoa daukat.
Eta ea zuk ere postaltxo bat
idazten didazun lurralde
apartatu horretatik, e!?
Besarkada bero bat!
Miren.

m) Bidali argazkiak, ahaztu gabe!
Ez da horrenbeste kostatzen
mezutxo bat idaztea, alper
halakoa! Orain zure txanda da!
Eskumuinak koadrilakoen
partez!
Iker.

DATAK

IDAZTEN

Lehen ariketan hilabeteak errepasatuko dituzu. Ondorengoetan, berriz, hausnarketa egin, datak nola idatzi
behar diren argitu eta hainbat data zuzenduko dituzu. Azkenik, hainbat data idatziko duzu.

Lehenik eta behin, hilabeteak errepasatuko ditugu. Idatzi hemen hilabete bakoitzaren izena: lehena, bigarrena,...

1.
2.
3.
4.

..........................................
..........................................
..........................................
..........................................

5.
6.
7.
8.

..........................................
..........................................
..........................................
..........................................

9. ..........................................
10. ........................................
11. ........................................
12. ........................................

Aztertu ondorengo datak. Batzuk zuzenak dira eta besteak okerrak. Zergatik izan daiteke? Idatzi zeure teoriak.
Donostian, 2008ko Urtarrilaren 4a
Bilbon, 2007ko maiatzak 5
Maule, 2008eko Otsailaren 20ean
Donibane Garazin, 2008eko uztailaren 11ean

Okerra
Okerra
Okerra
Okerra

Iruñean, 2005eko azaroaren 2an
Gasteizen, 2006ko otsailaren 4an
Baiona, 2006ko abuztuaren 4a
Agurainen, 2008ko apirilaren 15ean

Zuzena
Zuzena
Zuzena
Zuzena

Zergatik? Zeure teoriak:
......................................................................................................................
......................................................................................................................
Teoria argitu ostean zuzendu esaldi okerrak.
Idatzi data eta lekuak:
2005/03/11

Amurrio

..................................................................................................................................

2006/04/25

Lizarra

..................................................................................................................................

2007/05/3

Hernani

..................................................................................................................................

2008/06/10

Lekunberri

..................................................................................................................................

2008/07/8

Agurain

..................................................................................................................................

2008/08/30

Indautxu

..................................................................................................................................

2008/08/21

Hendaia

..................................................................................................................................
5

GEURE

GUTUNA

Egoera bat eta hainbat azpiegoera dituzu hemen. Hauetatik bat aukeratu beharko duzu gutun bat idazteko.
Behean erabil dezakezun gidoia daukazu. Egin lehenik eta behin zirriborro bat, ordenatu ideiak eta idatzi gutuna.

Ingelesa ikasteko asmoz, sei hilabetetarako Ingalaterrara joan zara au-pair edo
zerbitzari lanak egitera eta familia batek bere etxean hartu zaitu.
a) Euskal Herrian informazioa eskatu zenuenean, ez zizuten esan lana egiteagatik ez
zenuenik ezer kobratuko. Gainera lekua ez da zuk uste zenuena. Eta hau dena gutxi
balitz, hartu zaituen familia ez da oso atsegina zurekin. Egun osoa ingelesez hitz egitea
oso gogorra egiten zaizu. Atsekabeturik zaude eta ez dakizu zer egin.
b) Euskal Herrian informazioa eskatu zenuenean, ez zizuten esan hainbeste orduz lan
egin behar zenuenik. Lanean ez zaude batera pozik, baina hartu zaituen familia oso
atsegina da zurekin. Lekua ere ez dago gaizki, eta denetariko jendea ezagutu duzu:
batzuk oso hotzak, baina lagun on pare bat ere egin dituzu.
c) Joan aurretik ez zenuen espero hain ongi joango zitzaizunik. Hasierako urduritasuna
joan da: honezkero lanean ongi moldatzen zara, lagun batzuk ere egin dituzu, eta hartu
zaituen familiako seme-alabekin ere oso ongi moldatzen zara. Beraien lagunak ere
ezagutu dituzu, eta ingelesarekin uste baino hobeto moldatzen ari zara.
d) Horrelako esperientziarik izan baduzu, idatzi han izango bazina bezala zure esperientzian
oinarriturik.

GIDOIA
- Hasi aurretik pentsatu:
Nori idatziko diozu?
Berak badaki Ingalaterran zaudela?
Zenbat denbora daramazu bertan?
- Agurtu eta egin gutunaren sarreratxoa (ez ahaztu data!)
- Azaldu:
Zer moduz ingelesarekin? Eskolarik jasotzen al duzu?
Zein lanetan zabiltza? Gustura? Ongi moldatzen zara?
Nolakoa da lekua (ingurunea, herria, etxea, lantokia,…)?
Zer moduzkoa da hartu zaituen familia?
Zer moduz hartu zaitu bertako jendeak? Baduzu lagunik?
- Eman zure asmoen berri eta agurtu laguna.

GOGORATU
Ideia edo gai bakoitzeko idatzi lerroalde bat

6

..................................................................................
.........................................................
.......................................................................................................................................

.........................................................................................................................
.......................................................................................................
......................................................................................................

ZUZENKETA ORRIA
GUTUN

HASIERAK

ERANTZUNAK (ESALDI

ETA HITZ INTERESGARRI BATZUK LETRA LODIZ DITUZU):

Aian, 2005eko maiatzaren 12an
Kaixo, Ander.
Zer moduz? Ni betiko martxan nabil, egun osoa alperrarena egiten pasatzen dut.
Badakizu nolakoa den langabetuen bizitza. Batzuetan oso ondo, baina gehienetan asper-asper
eginda.
Hala ere, asteburu honetan oso ongi pasatu dut, izan ere,...
Zaldibian, 2006ko uztailaren 10ean
Aupi, Aintzane!
Zer moduz eskolak, neska? Ni barnetegian oso gustura nago. Datorren urterako zuk
maila lortu eta biok etorriko gara.
Hemen 22 lagun gaude eta denak oso jatorrak dira. Oso ondo moldatzen gara. Lehenengo
astea pasa da eta gauza asko egin ditugu. Lehenengo egunean adibidez ...
Bartzelonan, 2007ko apirilaren 11n
Aupa, Txus!
Zer moduz? Azkeneko eskutitzean esaten zenidan oraindik langabezian zaudela eta
zerbait egiteko gogoa duzula. Beno, bada hemen lana duzu, nahi baldin baduzu.
Kontua da irakasle batek utzi egin duela eta beste bat hartu behar dugula. Nik zure izena
eman dut eta nahi baduzu zurea da lanpostua. Hori bai, berehala etorri behar duzu!
Orain hiri erraldoi honetan nola bizi garen eta zer egiten dugun kontatuko dizut...
Marrakexeko ospitalean, 2008ko urtarrilaren 7an
Kaixo Xabi! Kdir? Labas ale? Bejer!
Zer moduz pasa dituzu gabonak? Ederki, ezta? Eta orain berriz, ohean, ajeak jota edo.
Bada, ni ere horrelaxe nago, ohean, arnasa hartzeko arazoekin pneumonia ederra harrapatu baitut!
Dakizun bezala, abenduaren 28an atera ginen Agadirrerantz , autobusez. Egia esan, erokeria
galanta egin dut. Izan ere bi egun gaixorik egon nintzen hona etorri aurretik. Ez nion garrantzi handirik
eman, katarroa hartzen dudanean bezala, baina bidaian zehar okerrera jo zuen...

GUTUN AMAIERAK
ERANTZUNAK:
EGOERAK:

LETRAK:

1. Lanean ari den lagun batek idatzi du gutun edo e-posta hau:

f, i, j

2. Beste herrialde batean dagoen lagun batek idatzi du gutun edo e-posta hau:

a, h, k

3. Beste herrialde batean dagoen lagun bati idatzi zaio gutun edo e-posta hau:

b, c, d, e, g, l, m

8

ZUZENKETA ORRIA
DATAK

IDAZTEN

HILABETEAK:
1. Urtarrila

5. Maiatza

9. Iraila

2. Otsaila

6. Ekaina

10. Urria

3. Martxoa

7. Uztaila

11. Azaroa

4. Apirila

8. Abuztua

12. Abendua

ZUZENAK

ETA OKERRAK.

ZERGATIK?

1. Lekua (NON) deklinatzen denean, data ere (NOIZ) deklinatu egin behar da.
Eta bata deklinatzen ez bada, bestea ere ez:
Iruñean, 2005eko azaroaren 2an
Zuzena
Zuzena
Baiona, 2006ko abuztuaren 4a
2. Kontuz zenbakien deklinabidearekin!
Iruñean, 2005eko azaroaren 2an
Agurainen, 2008ko apirilaren 15ean

Zuzena
Zuzena

3. Maiatzak 5, urtarrilak 7, ... Soilik kakotx artean doazenean idazten dira horrela:
Igandean, maiatzak 5, izango da afaria Itsasondo tabernan.
4. Hilabeteen izenak letra txikiz idatzi behar dira.
Beraz oker dauden esaldiak, honela idatzi beharko lirateke:
Donostian, 2008ko urtarrilaren 4an
Bilbon, 2007ko maiatzaren 5ean
Maulen, 2008ko otsailaren 20an
Donibane Garazin, 2008ko uztailaren 11n

edo
edo
edo
edo

Donostia, 2008ko urtarrilaren 4a
Bilbo, 2007ko maiatzaren 5a
Maule, 2008ko otsailaren 20a
Donibane Garazi, 2008ko uztailaren 11*
*Kontuz 11 zenbakiarekin! A organikoa du, berezkoa.

DATAK

ETA LEKUAK:

2005/03/11

Amurrio

2006/04/25

Lizarra

2007/05/3

Hernani

2008/06/10

Lekunberri

2008/07/8

Agurain

2008/08/30

Indautxu

2008/09/21

Hendaia

Amurrion, 2005eko martxoaren 11n
Amurrio, 2005eko martxoaren 11
Lizarran, 2006koapirilaren 25ean
Lizarra, 2006koapirilaren 25a
Hernanin, 2007ko maiatzaren 3an
Hernani, 2007ko maiatzaren 3a
Lekunberrin, 2008ko ekainaren 10ean
Lekunberri, 2008ko ekainaren 10a
Agurainen, 2008ko uztailaren 8an
Agurain, 2008ko uztailaren 8a
Indautxun, 2008ko abuztuaren 30ean
Indautxu, 2008ko abuztuaren 30a
Hendaian, 2008ko irailaren 21ean
Hendaia, 2008ko irailaren 21a

9

ERANSKINA
IDAZLANAK

ZUZENTZEKO KODEA

Ikasleak bere idazlanak zuzen ditzan, idazlanetan kode bat edota marka batzuk erabiltzea proposatzen dizugu.
Beti berdinak, jakina. "Auzokide maiteak" 1A mailako atazan kode hauxe proposatu genuen:
IKUR

HAUEK:

..........

ZERA ESAN NAHI DUTE:

ADIBIDEZ:

ORTOGRAFIA EZ DAGO ONGI

a. Lapurra hirugarren zolairuan
bisi da
............................

(LA ORTOGRAFÍA NO

ES CORRECTA)

HITZEN ORDENA EZ DAGO ONGI

(EL ORDEN DE LAS PALABRAS NO ES EL ADECUADO)

(x)

c. Atezainak harrituta begiratu estoldako gizonari (X)

ESALDI HONETAN ZERBAIT FALTA DA

(EN

ESTA FRASE FALTA ALGÚN ELEMENTO)

ESALDIAN BESTELAKO AKATSAK DAUDE

(EN LA FRASE HAY ALGÚN OTRO TIPO DE ERROR)

(??)

d. Umeei bihurrikeriak egin gustatzen zaie
e. Zezenari adarra bezeroa ez nahi pozik (??)

ESALDIA EZ DA ULERTZEN

(LA FRASE

b. Jostunaren bezeroa ez joan da pozik

NO SE ENTIENDE)

IRAKASLEAREKIN ARGITU

(COMÉNTALO

CON TU PROFESOR)

Ikasleek kodea ikas dezaten "Auzokide maiteak" atazan ariketa bat proposatu genuen. Eta hemen behean
bertan proposatzen den ariketaren zuzenketa orria jarri dugu, adibide gisa. Beraz, zalantzarik izanez gero,
jo ezazue ataza horretara.

DENDARIAREN
IRAKASLEAK

IDAZLANA

ESALDIAK

SEINALATUTAKO AKATSAK

ZUZENDUTA

Ez dira ni bezalako pertsona normala

Ez dira ni bezalako pertsona normalakk

oso serioa da gisona

oso serioa da gizzona

batzuetan agurtzen eta besteetan ez (X).

batzuetan agurtzen du/zaitu eta besteetan ez

Da bizi lehenengo pisuan

Lehenengo pisuan bizi da

inoiz txori bat, edo katu bat, edo horrelako
bat (X)

inoiz ez txori bat, edo katu bat, edo
horrelako bat

animalia handiak zarata handiak egiten
dute

animalia handieek zarata handiak egiten
dituzte

Bera da langile fina

Bera langile fina da

Nor biziko da animalia andi horien
artean?

Nor biziko da animalia handi horien
artean?

10