You are on page 1of 166

ETXEBIZITZA ESKUBIDEA

Eraginkortasun ekonomikotik
eraginkortasun errealera
2014
9

Egilea:

Laguntzaileak:

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak


(Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

2014 EKAI Center Fundazioa


Goiru Kalea 1-A
20500 ARRASATE (GIPUZKOA)
Tel. 943 25 01 04
www.ekaicenter.eu
L.G.: SS-369-2013
ISSN: 2340-1826
Taldearen zuzendaritza lana: EAUT APAOLAZA AMENABAR
Kolaboratzaileak: Adrian Zelaia Ulibarri

ERRUKANE APERRIBAI UNAMUNO

LARRAITZ ALTUNA GABILONDO

VICTOR MANUEL CRESPO MARTINEZ
Argitalpenaren koordinazioa: IDAZTI (www.idazti.com)

ETXEBIZITZA ESKUBIDEA
Eraginkortasun ekonomikotik
eraginkortasun errealera
9. zenbakia

AURKIBIDEA

SARRERA
SARRERA

11

1. Etxebizitza eskubidea eta etxebizitza politikak


1.A Etxebizitza, inbertsioa ala eskubide

17

1.B Etxekaleratzeak. Milaka euroko pupua, bost xentimoko trapua

23

1.C Banku txarrak ez du etxebizitza hobetuko

29

1.D Txanpon hedapena, etxebizitza eskubidea eta adreiluaren ekonomia (berriro)

37

1.E Etxebizitza politikak, fokatze okerra eta berriro fokatzea

43

1.F Etxebizitza politikak eta baliabide esleipena

49

1.G Etxebizitza politikak gure inguruan (I): etxe hutsak

55

1.H
Etxebizitza politikak gure inguruan (II): eskubidearen erregimena eta politika konparatuak

63

1.I Etxebizitza legeak ahal eta nahi ez

69

1.J Etxebizitza hutsekiko politikak (I)

75

1.K Etxebizitza hutsekiko politikak (II): Nafarroako etxebizitza legea

83

1.L Etxebizitza eskubidea. EAEko lege proiektua (I)

89

1.M Etxebizitza eskubidea. EAEko lege proiektua (II)

95

2. Etxebizitza kooperatibek zertarako balio dute?


2.A Etxebizitza eskubidea eta kooperatibak I

105

2.B Etxebizitza eskubidea eta kooperatibak II

111

2.C Etxebizitza eskubidea eta kooperatibak III

117

3. Etxebizitza eskubidea eta antolaketa


3.A Lurralde antolaketa eta mugikortasuna (I)

125

3.B Lurralde antolaketa eta mugikortasuna (II)

131

3.C Lurralde antolaketa, zein oinarriren gainean?

139

3.D Lurralde antolaketa eta hizkuntza politikak

145

3.E Lurralde antolaketa eta etxebizitza (I)

151

3.F Lurralde antolaketa eta etxebizitza (II)

157

SARRERA

ETXEBIZITZA ESKUBIDEA Eraginkortasun ekonomikotik eraginkortasun errealera

SARRERA
Etxebizitza edukitzea ezinbestekoa da gainerako eskubide
gehienak gauzatu ahal izateko. Horrek eskatzen du, testu
juridikoetan agertzen den bezala, etxebizitza eskubide
izateaz aparte, beronen funtzio soziala politiken bidez
hezurmamitu egin behar dela. Aldiz, gutxitan ikusten
da maila goreneko arauek diotenaren eta errealitatean
etxebizitzaren gaiarekin gertatzen denaren adinako tartea.
Konstituzioek ezarritako espekulazioa saihestu beharra
edo eraikuntzaren gainbalioa gizarteari itzultzea batetik
eta adreiluaren burbuila gehi une honetan oraindik jasaten
ditugun beronen ondorioak bestetik aurrez aurre jartzen
baditugu, ikusiko dugu gauzak ez direla batere ondo
egin. Botere publikoek ez dute buruan izan etxebizitza
eskubidea eskubide unibertsal bat izan behar dela, eta
bere ikuspegi soziala landu dutenean, laburretik (etxbizitza
publikoa) landu dute, zalantzan jarri gabe lurraren okupazio
intentsibo gero eta handiagoa, etxebizitzen garestitzea,
etxebizitzen energia eta azpiegitura beharrak, sortzen ari
ziren ezberdintasunak eta hori guztia etxebizitza berria
eta jabetzan hartua ia paradigma bakartzat hartuz.
Eraikuntzaren sukarrak hala ere astelehen handia utzi digu,
eta bide eman du orain arteko politikak zalantzan jarri, eta
lerro gorri berriak ezartzeko. Etxebizitza eskubide unibertsal
eta subjektibo izatea, edukitze formatu berriak, hiria ulertzeko
modu berriak, gizarte zibilaren protagonismo berri bat arlo
honetan imajinatzen eta irudikatzen hasteko unea da, eta
hemengo lan honek ekarpena izan nahi du arlo horretan.
EKAI CENTER

11

ETXEBIZITZA ESKUBIDEA Eraginkortasun ekonomikotik eraginkortasun errealera

Jakitun gara etxebizitzaren gaiak aurpegi asko dituela, baita


politiken ikuspegitik ere. Hautatu egin behar izan dugu, eta
hauetako batzuei bakarrik heldu, baina kokapenerako eta
eztabaidarako baliagarri izateko gogoz landu dira heldutakoak.
Honenbestez, helburu horrekin honako gaiok ukitu dira liburu
honetan:
- Etxebizitza eskubidea, onarpen juridikoa eta
administrazioaren aurrean gauzatzeko aukera
- Etxebizitza eskubidea eskubide subjektibo modura
- Etxebizitza politiken azterketa: orokorra, etxe
hutsekiko jardun publikoa
- Etxebizitza legeak eta lege proiektuak Europan,
EAEn eta Nafarroan, alderdi positiboak eta
ekarpenak
- Ekonomia sozialaren ekarpena etxebizitza
eskubideari, kooperatiba motak eta aukerak
- Lurralde antolaketaren funtzioa etxebizitza
eskubidean eta gizarte kohesioan
Esan bezala, eztabaidarako planteatzen dira liburu honetako
edukiak, eta eztabaida honek ibilbide bat marraztu nahi du
izenburuan emandako bidetik: etxebizitzek eraginkortasun
ekonomikoa izan dute, aberastasun iturri izan dira
hainbatentzat, baina horrek ez du eskubidearen beraren
eraginkortasun errealik ekarri, eskuragarria den eskubide
modura eta gizartearen hobekuntza modura ulertu behar den
eskubide modura hankamotz darraigu. Horri heltzeko garaia
da.
12

EKAI CENTER

1. Etxebizitza eskubidea
eta etxebizitza politikak

ETXEBIZITZA ESKUBIDEA Eraginkortasun ekonomikotik eraginkortasun errealera

1.A ETXEBIZITZA, INBERTSIO


ALA ESKUBIDE
1. Etxebizitza eskubidea gaur egun gure inguruko
konstituzio gehientsuenek jasotzen dute, baita nazioarteko
eskubide aitorpenik garrantzitsuenek ere.
2. Espainiar Konstituzioak 47. Artikuluan jasotzen du.
Ez da Oinarrizko Eskubideen artean jasotzen, beraz ez
da babes berezia duen eskubide bat. Politika sozial eta
ekonomikoen printzipio gidarien artean dago, eta lau
norabide zabaltzen ditu:
a. Etxebizitza duina edukitzeko eskubidearen beraren
aitortza

b. Botere publikoen jarduna eskubide hori bermatzera


bideratu beharra

c. Espekulazioa saihestu beharra

d. Eraikuntza jardunak emandako plusbalioaren


partaide egitea komunitatea

3. Etxebizitza eskubidea prestazio eskubide bat da,


eta gauzatzeko beharrezko egiten du jardun politikoadministratiboa. Ez da askatasunerako edo bizitzarako
eskubidearekin bezala gertatzen beraz, azken hauek
batez ere botere politikoen omisio bat eskatzen baitute,
EKAI CENTER

17

ETXEBIZITZA ESKUBIDEA Eraginkortasun ekonomikotik eraginkortasun errealera

eta berez aplikatzen dira. Jardun hau oso librea izan


daiteke, eskubide honen edukiak eta mugak zeintzuk diren
argi ez delako egoten, eta gauzatzeko aipatutako jarduna
beharrezkoa delako. Botere publikoek beraz jardun berezi
bat gauzatu behar dute eskubide hau eskubide izango
bada. Horregatik konstituzioak zehaztu egiten du eskubide
hau zer izan behar den (duina, soziala, komunitatearen
ondurarakoa), eta zer ez den izan behar (espekulaziorako
bidea). Hain zuzen ere b), c) eta d) puntuetan aipatutako
ezaugarriak.
4. Betetzen al dira ezaugarri hauek gaur egun? Une
honetan nabarmena da gizarte hautematearen arabera
erantzuna ezezkoa izango dela, ezezko borobila gainera.
5. Une honetan eskubidearen gauzatzea bera zalantzan
dago, baina ez soilik etxe kanporatzeengatik, nahiz eta gai
hau puri-purian egon. Egia da etxebizitza eskubidearen
kontraesanik nabarmenena eta dramatikoena direla
kanporatze hauek, baina ez da ikuspegi orokorra galdu
behar, eta gabezia handiak daude.
6. Jatorri jatorrian desbideratze handiena ekarri duena
honakoa izan da: etxebizitza bera eskubide baten
gauzatzeko tresna baino, lehen mailako beharra asetzeko
babesleku modura baino, Konstituzioak eta gainerako
araubidezko testuek agintzen dutena baino, balio finantzario
modura hartu dela izan da. Bere izaera behinenetik bereizi
(babes leku intimo eta familiarra, bilakaera pertsonala eta
familiarra ahalbidetzeko espazioa), eta etxebizitzaren izaera
finantzarioak hartu du lekua etxebizitza eragiketetan, eta
zergatik ez, baita politiketan ere.
7. Horrek guztiak kontraesan nabariak agertu arazi
ditu testu legalak dioenaren eta gizarte senak ulertzen
18

EKAI CENTER

ETXEBIZITZA ESKUBIDEA Eraginkortasun ekonomikotik eraginkortasun errealera

duenarena batetik, eta esparru ezberdinetan hartu


diren neurri politikoen artean bestetik. Zatiketa hau are
nabarmenagoa egiten da gainera lehen aipatu ditugun
neurri dramatikoekin, baina esan bezala, konponbidea ez
da etxe kanporatzeei soluzioa topatuta etorriko, baizik eta
politiken orientazioa bera da aldatu behar dena.
8. Espainiaren kasuan orain arte hartu izan diren neurriek
etxebizitzen jabetza bultzatu izan dute. Horretarako
lurzoruaren gainean jarduteko erraztasunak lege bidez
ezarri dira (lurzoruaren legeak), etxebizitza erosteko hobari
fiskalak egon dira, eta horri asko lagundu dio baita ere
etxebizitza kredituen gaineko erraztasun ikaragarriak.
9. Parentesi bat zabalduko dugu aipatzeko bankuek
zerikusi handia izan dutela Espainiaren higiezinen
neurrigabeko garapenean, baina bankuok Europakoak
izan direla baita ere, ez soilik espainiarrak, eta ondorioz
une honetan arazoa ez dela soilik Espainiarena, arazoa
Europa mailakoa dela. Eta ez dela ahaztu behar krisia
kasu honetan finantzarioa badela, baina jende guztiaren
oinarrizko behar den neurrian etxebizitza, krisi sozial handi
bati buruz ere ari garela hizketan.
10. Ez gara etxebizitzaren krisiaren jatorria, arrazoiak,
prozesua eta bilakaera aztertzen hasiko, baina une honetan
bizi den egoera zein den nabarmentzea komenigarria da:

a. Etxebizitza gehiegi daude, sei milioi hain zuzen ere


hutsik, eta hiru milioi gehiago planifikatuta

b. Lurraren artifizializazioa itzelezkoa izan da, eta


kostu ekologiko handia ekarri du

c. Etxebizitza erosteko ezintasuna, batetik etxebizitzen


EKAI CENTER

19

ETXEBIZITZA ESKUBIDEA Eraginkortasun ekonomikotik eraginkortasun errealera

kostua eta lansarien igoera ez direlako ezta hurrik


eman ere neurri berean igo, eta bestetik langabeziaren
igoera handia dela medio

d. Familien gehiegizko zorpetzea


e. Estatuko sistema ekonomiko finantzarioa kinka
larrian egotea

11. Gutxienez desegokitzat kalifikatu dugun egoera honen


aldean dena dela hainbat autonomia erkidegok jakin izan
du etxebizitza eskubideari lehentasun handiagoa ematen,
eta noranzko egokian joan daitezkeen hainbat praktika
jarri dituzte martxan: lur erreserbak etxebizitza babestuak
egiteko, alokairu politika bultzatzea (Bizigune), azalera
eskubidea, jabetzan emandako etxebizitza betirako izaera
horrekin kalifikatuta geratzea, zuzkidura etxebizitzak
(vivienda dotacional), eta abar.
12. Egoera hau izanda, eskubide honen inguruko eztabaida
birzentratzea komeni da, eta berez gainera hala gertatzen
ari da gai pare baten inguruan:

a. Eskubidearen aplikazio erreala

b. Europar etxebizitza politikekin bat etortzea

13. Europar politikok hamaikagarren puntuan aipatutako


neurriak jasotzen dituzte, bai, baina harantzago doaz
alokairu politika bultzatzen, eta etxebizitzen birgaitzea
bultzatzen. Hau da, etxebizitza berari berriro ere eskubide
ikuspegia ematea, eta ez balio edo inbertsio izaera.
14. Dena den une honetan krisia sakondu arazi duten
portaera eta egoeretara itzultzeko nahia, inertzia, oso
20

EKAI CENTER

ETXEBIZITZA ESKUBIDEA Eraginkortasun ekonomikotik eraginkortasun errealera

handia da oraindik, eta zaildu egiten dute ikaragarri


ezinezko egin?- eskubideari eduki errealagoa emateko
politika berriak diseinatzea eta ezartzea. Ez dago doitze
neurriak hartzeko gaitasunik ezta gairik apalenetan ere.
Horren erakusle dugu ordainetan ematea (dacin en pago)
edo etxe hutsen alokairua bultzatzeko neurriak aplikatzeko
zailtasunak.
15. Are kezkagarriagoa da egoera baldin eta ohartzen
bagara zenbait eragileren pentsamenduan hau lehengo
egoerara itzultzeko trantsizio bolada modura agertzen dela
ohartzen bagara. Botere publikoek gainera ez dute une
honetan lehengo eskema zaharrak iraunarazteko neurriak
erreproduzitzea baino gehiago egiten: lurraren liberalizazio
handiagoa, eraikuntza kostuak murriztea, botere publikoak
etxebizitzen salmenta sustatzen, interes publikoarekin
zerikusia duten obligazioak kentzen sustatzaileei, eta
plano psikologikoan, hainbatetan aipatzen den Espainiako
higiezinen burbuilarekiko lilura.
16.
Une honetan tramite bidean gelditu den Euskal
Etxebizitzaren Legeak baditu osagai interesgarriak dena
den neurri batean orain arte eraman den pauso herrena
artezteko. Honela etxebizitza eskubide galdagarri modura
ezartzea baldintza ekonomiko kaxkarretan daudenentzat
bide onean doa. Bestalde etxebizitza sustapenean Foru
Aldundiei ematen dizkien eskumenek ere interesgarriak
izan daitezkeen politikak ezartzeko aukera zabaltzen dute.
17.
Eusko Jaurlaritzaren agintaldi berrian berrartu
beharreko gaietako bat da hau, etxebizitzaren eskubidea
gauzatzekotan instantzia autonomiko eta lokaletatik
orientazio berriak ahalbidetzea etxebizitzaren lege honek
ere erraztu baitezake, nahiz eta pisuzko hainbat gai
eskumenetatik kanpo geratu.
EKAI CENTER

21

ETXEBIZITZA ESKUBIDEA Eraginkortasun ekonomikotik eraginkortasun errealera

1.B ETXEKALERATZEAK Milaka euroko


pupua, bost xentimoko trapua
1. Une honetako krisiek muin asko dituzte, baina
horietako bat etxebizitza politika bera da, eta etxebizitza
bera lehen mailako behar izatetik balio finantzario izatera
pasatu izana batez ere.
2. Beste working paperren batean zalantzan jarri dugu ea
benetan betetzen ari ote den ala ez etxebizitza eskubidea,
ea botere publikoek, salbuespenak salbuespen, behar
besteko neurriak hartzen dituzten, eta eskubide hori
eragoz dezaketenak indargabetzen dituzten.
3. Ez da utzikeria arazo hutsa, arazoa ahaztu egin zaiela
alegia, azken urteotako gertakariek, eta desjabetzeek ekarri
dituzten egoera dramatikoek sortarazi duen presio sozialak
bi ezaugarri nagusi dituen Erret Dekretu bat ekarri du:

a) Kaleratze arriskupean dauden eta ezaugarri batzuk


betetzen dituzten etxejabeei bi urteko luzapena

b) Desjabetutako etxeak alokairu sozialen tankerako


zerbaiten bidez etxerik gabe geratu direnei eskaintzea

4. Kasu honen alderdirik berezienetako bat Europar


Batzordearen eta Europako Banku Zentralaren zaintza
izan da. Eta berezia diogu bi erakundeok beharrezko ikusi
baitute finkatzea zein neurritaraino daukaten Espainian
EKAI CENTER

23

ETXEBIZITZA ESKUBIDEA Eraginkortasun ekonomikotik eraginkortasun errealera

gobernu eta arautze ekintza zaintzapean. Horretarako


delako
interbentzioaren
(Banka
Birkapitalizatzeko
Programa) memorandumera jo dute, eta bertan honako bi
esaldi argigarriok ageri dira:
Durante la duracin de la asistencia
financiera, las autoridades espaoles debern
consultar ex-ante a la Comisin Europea y
el Banco Central Europeo la adopcin de
polticas que afecten al sector financiero
Las poltcias sobre deshaucios entran
efectivamente en esta provisin [Europar
Batzordeari eta Banku Zentralari egin
beharreko kontsulten baitan], ya que es
bastante probable que tengan un impacto
material en el cumplimiento de los objetivos
del programa.
5. Batzordearen eta Banku Zentralaren ohartarazpen
honek espainiar gobernuak une honetan duen maniobra
gaitasun urria erakusten du, baita gizarte asaldadura handia
sortzen duten gaietan ere. Hain zuzen ere gobernuak
duen erabakitze ahalmenaren (urriaren) nondik norakoaz
egon daitezkeen zalantzak uxatzeko oso lagungarria da.
Eta ondorioa, noski, oso kezkagarria da.
6. Baina bestalde ohartarazpen honen bidez gai hau
Europarentzat bereziki sentibera dela adierazten da.
Aipatu dugun lehen paragrafoak esandakotik eratortzen
da espainiar banku sistemaren oinarrian dagoen lurzoru
politika eta politika hipotekarioak, egokiak ala maltzurrak
izan, adar gehientsuenak eta nork daki enborraren
zati handi bat ere- Europako beste herri batzuetan ere
hedatzen dituztela, bertako bankuetan hain zuzen ere.
24

EKAI CENTER

ETXEBIZITZA ESKUBIDEA Eraginkortasun ekonomikotik eraginkortasun errealera

7. Txanpon honek ifrentzu asko ditu, eta horietako bat


etxebizitza eskubideari dagozkion arauen moldaketa
falta da. Etxea eskubidea bada, eta Konstituzioak hala
onartzen baldin badu, hainbat arau moldatuta eta eskubide
horretara egokituta egon beharko lirateke dagoeneko. Eta
egiaz hainbat eskubideren babesa eta bermea arau berrien
bidez garatu den arren, alderdi zibilari dagozkion asko
eta asko, eta tartean etxebizitza eskubideari dagokiona,
ez dira garatu. Honek azken egunetan hainbeste aldiz
aipatu den Hipoteka Legea aldatzea ekarriko luke, baina
baita duela urte gutxi aldatu zen Judiziamendu Zibileko
Legearena, eta zergatik ez, etxebizitza lege espezifiko bat
ezartzea etxebizitza eskubide exigigarri bihurtuz.
8. Gobernuak Erret Dekretu bidez hartu dituen neurriak
dagoeneko defizit nagusi batekin sartuko dira indarrean. Ez
dute gizarte kontsentsurik bilatu, eta nahiz eta soilik oposizioko
alderdi nagusiena deitu negoziazioetara, azkenean hau ere
baztertu egin du. Portaera honek zalantzak sortzen ditu, eta
lehen aipatu dugun Europatik ezarritako zedarriei kasu egin
izanaren susmoa hauspotzen du.
9. Dekretu honen diseinuak behar besteko agente kopurua
ez biltzeaz gain, egoeran modu egokian kokatzeko besteko
informaziorik ez du, eta hori ezinbestekoa da une honetan
bizi dugun egoeran. EKAI Centerren ustez beharrezkoa da
une honetan Etxebizitzaren Behatoki moduko bat sortzea
hain zuzen ere eskubidea garantizatze bidean, baina baita
gizarte kohesio handiagoa lortze bidean etxebizitzaren
inguruan sortu den anabasa bere lekura eramaten lagundu
dezan.
10. Etxebizitza eskubideaz ari bagara desjabetze guztiak
ez diote eskubide honi (zuzen edo modu injustuan)
eragiten. Honela badirudi hauetako asko ez dela lehen
EKAI CENTER

25

ETXEBIZITZA ESKUBIDEA Eraginkortasun ekonomikotik eraginkortasun errealera

etxebizitzarengan egiten, baizik eta bigarrenarengan,


lokalengan, lurzoruarengan eta abar. Eta honela ez dira
etxe kentze guztiak egoera sozial dramatikoak sortzen
dituztenak . Horretarako ezinbestekoa da anabasa hori
argitzen joatea beharrezko datuen bilduz, eta berauen
analisia eginaz.
11. Aldi berean etxebizitza eskubidea ez da jabetzarekin
bakarrik lotu behar. Badirudi alarma sozial handiena
sortzen ari direla etxejabeak kaleratzeak, jabe direnak
alegia. Baina eskubidearen ikuspegitik ere alokairua ezin
ordaindu eta kalera joan direnak egoera berberean daude,
eta hauekiko ez da neurririk proposatu.
12.
Dekretuak planteatzen dituen neurriei dagokienez,
zalantzarik ez oraindik itxaron egin beharko da nola
gauzatuko diren jakiteko, batez ere alokairu merkean jarri
nahi diren bankuen etxeen gaineko neurria, baina lehen
ere aipatutako akordio sozial faltaz gain, edukien aldetik
alderdi kezkagarriak ere ageri dira.
13. Batetik asko murrizten du desjabetzea luzapen bidez
saihestuko dutenen kopurua. Honela, diru-sarrera oso
mugatuak edukitzeaz gain egoera pertsonal muturrekoak
ezartzen dira. Hau da, sarrera kopuru batetik berako
guztiek ez dute izango luzapenerako eskubidea, baizik eta
muga horren azpitik gainera egoera bereziki penagarriak
kreditatu beharko dira. Finean, ez da nahikoa etxebizitza
bat ordaintzeko lain ez edukitzea, baizik eta gainera
testuinguru pertsonal oso txarrean egon behar da.
14.
Alokairu sozialean jarri beharreko etxebizitzei
dagokienez, zehaztasun falta horrek zalantzan jartzen du
zein neurritaraino beteko den aukera hau. Gainera kontutan
izan beharko dugu bankuenak diren etxeak jarri nahi direla
26

EKAI CENTER

ETXEBIZITZA ESKUBIDEA Eraginkortasun ekonomikotik eraginkortasun errealera

alokairu merkean, eta ez dela argitu oraino bankuekin nola


adostuko diren puntu hauek.
15. Bestalde, oraindik konpondu gabe dauden hainbat
puntu aurreragorako utzi dira, besteak beste honako
hauek:






Zorra berregituratzea
Tasazioen independentzia
Enkante prozedura
Gehiegizko klausulak
Gehiegizko zorrak saihesteko neurriak
Etxebizitza zorraren ordainean ematea (dacin en pago)
Eta abar

16. Europako beste leku batzuetara begira, eta etxebizitza


eskubidearen ikuspegitik, legedirik gogorrena hemen
indarrean dagoena da. Grezian esate baterako, legedi
hipotekarioak antzekotasunak zituen gurearekiko, baina
hemen ezarri den moduko luzapen neurriak ezarri ziren
duela bi urte. Luzapenerako baldintzak ordea ez dira
hemen bezain gogorrak, ezta hurrik eman ere. Grezian
ordea ez dute bankua birkapitalizatzeko programa bat,
bertako interbentzioak beste ezaugarri batzuk ditu, zor
publikoa murrizteari begirakoak batez ere. Hemen aldiz
kezka zor pribatua da.
17. Hala eta guztiz ere Europako beste herri batzuek
hain egoera makurra bizi gabe ere, ongizate estatuari
dagozkion neurriak hartuta dituzte etxebizitza eskubideari
dagokionez, eta etxejabea edo etxea alokairuan hartuta
duena babesteko, etxebizitza eskubidea babesteko,
egitura administratiboak dituzte sortuta, baita ordainean
ematea, luzapenak eta bestelako neurriak ere.

EKAI CENTER

27

ETXEBIZITZA ESKUBIDEA Eraginkortasun ekonomikotik eraginkortasun errealera

1.C BANKU TXARRAK EZ DU


ETXEBIZITZA HOBETUKO
1. Gaur egun etxebizitzaren inguruan batik bat bere
alderdirik dramatikoena da gehien aipatzen dena:
kaleratzeak, hipoteka erreformak, etxebizitzen prezioa
2.
Honek
guztiak
lehenago
edo
beranduago
zehaztasunetan gauzatuko den alternatiba bat marraztuko
badu ere, une honetan emergentziazkoena denari
erantzuten diote herri mugimenduek, kaleratze kasu
partikularrei kaleratzearen arrazoi orokorrei baino. Baina
dagoeneko noranzko honetan doazen proposamenak ere
agertzen hasi dira, eta gero eta gehiago zentratzen ari dira
etxebizitza eskubide orokorra bermatzeko beharrezkoak
diren politiken proposamenean.
3. Hau da, kasu partikularrek berebiziko garrantzia
baldin badute ere, etxebizitza eskubidearen testuinguruan
kokatzen dira, eta eskubide horri heltzeko eztabaida
zabalak eta politika proposamenak egin behar dira.
4. Egoeraren sintesi bat egin behar da une honetan, eta
egia baldin bada ere etxebizitzaren inguruko sentsibilitatea
areagotu egin dela asko, batik bat eskubide honen
gabeziaren alderdiak gero eta gehiago hedatzen ari
direlako, botere publikoek momentuz egungo egoera
sortarazi duten arrazoi nagusienei ez diete konponbiderik
eman. Are, badirudi egungo gizarte krisia sortarazi duten
EKAI CENTER

29

ETXEBIZITZA ESKUBIDEA Eraginkortasun ekonomikotik eraginkortasun errealera

egoerak berritu eta helburu berekin mantentzeko (azken)


ahalegin bat egiteko pronto daudela.
5. Honela ulertu behar da batetik bankuei eman zaien
erreskatea, baina baita hirigintzaren zirkutik sortutako
aktibo kutsatu horien arazoa konpontzeko sortu den
Banku Berregituraketa Ordenaturako Funtsa (BBOF
aurrerantzean, gaztelaniazko Fondo de Reestructuracin
Ordenada Bancaria edo FROB delakoa).
6. BBOF honek erreskatatutako bankuen aktibo kutsatuak
hartuko ditu gestio sozietateen bidez. Gainera, BBOF hau
sozietateon partaide izango da. Nahiz eta beste entitate
batzuk sozietate hauetan parte hartuko dutela esan den,
momentuz BBOFa bakarrik dago partaideen zerrenda
laburrean, beste erakunderen batzuen baiezkoen faltan.
7. Bestalde, BBOFa 125.000 milioi eurora arte zorpetu
daiteke. Aktibo kutsatu hauek eraikinetarako terrenoak,
amaitu gabeko eraikinak, eta erosi gabeko etxebizitzak
dira, eta funtsa partaide diren sozietateek hamabost urteko
epean saldu behar dituenez arrazoizko prezio batean
saldu ere, arazoa erreproduzitu egingo da, era txarrean
edo era okerragoan.
8. Hau da, aipatu izan den arrazoizko prezioan saltzen
baldin badira, arrazoizko prezio hau galerarik ez sortzeko
modukoa izango da, eta une honetan kutsatuta egon
arren aktibo kutsatu hauetatik etekina ateratzeko beste
higiezinen burbuila bat beharrezkoa da.
9. Honela bada, aktibo kutsatuak saneatzeko hamabost
urteen buruan bi egoera posible daude, bat txarra,
bestea okerragoa, biak bietara etxebizitza eskubidearen
ikuspegitik:
30

EKAI CENTER

ETXEBIZITZA ESKUBIDEA Eraginkortasun ekonomikotik eraginkortasun errealera

a.
Gobernuaren aurreikuspenek esan nahi dute
krisiak eztanda egin aurretik zegoen pareko egoera
bat irudikatzen dela, hau da, etxebizitza berriro ere
balio seguru modura merkaturatuko dela, eta prezio
altuak hartuko dituela. Horrek behar duen egoera
ekonomikoa bizi izan duguna da, higiezinen burbuila
bat alegia.
b.
Aldiz, sozietate hauek galerak izaten baldin
badituzte, diru publikoarekin egindako operazio bati
dagozkion galerak izango dira, eta ondorioak denok
ordainduko ditugu (berez interesak ordaintzetik hasita
herritar guztiok ari gara ordaintzen). Horretara bideratu
den dirua ezingo da beste gizarte gai batzuetara
bideratu, eta murrizketa gehiago eskatuko ditu.
10. Funts sendoz irudikatzen dugun panorama honen alde
biak dira txarrak etxebizitza eskubidearentzat. Lehenak
soilik ziklo onetan balio duelako, eta txarretan egoera larritu
baino ez duelako egiten. Bigarrenak berriz etxebizitza
eskubideari dagokionez egoera txarra iraunarazi egiten
duelako, eta eskubide hau bermatzeko inbertsio publikoa
eragozten duelako. Ez batak ez besteak ez dute sendatzen
etxebizitzaren gaitza.
11. Hori horrela, egun bizi dugun egoera absurdoa da, eta
behin eta berriro azpimarratu izan da. Izan ere, Estatuan
3 eta 6 milioi artean dira hutsik dauden etxeak, eta aldi
berean milaka eta milaka etxe kaleratze ari dira gertatzen.
Etxebizitzaren merkantilizazioak azaltzen du aldrebeskeria
hau, baina ez etxebizitzarako eskubideak.
12. Teorian aukerak badaude, eta banku txarra izenez
ezaguna egin dena (azaldu dugun BBOF funtsa eta
sozietate gestoreak) banku on bihurtu daiteke, hutsik
EKAI CENTER

31

ETXEBIZITZA ESKUBIDEA Eraginkortasun ekonomikotik eraginkortasun errealera

dagoen etxebizitza kopuru izugarri hori etxebizitza publiko


bihurtuz, eta lurzorua errekuperatzeko aprobetxatuaz
egoera. Baina une honetan klabe horiek ez dutela
funtzionatzen ematen du agintari publikoen buruan.
13. Zer egin orduan? Noranzko politikoa honako pauso
hauetatik behintzat pasa beharko litzateke etxebizitza
eskubideak zentraltasuna har dezan, eta merkatu logika
hutsek baldintza ez dezaten:
a. Hipoteka legea aldatu egin behar da, eta ez soilik
une honetan hipotekatutakoak ez dituen bermeak
emate aldera, baizik eta baita kreditu formatua aldatze
aldera ere, epe laburragorako eta interes mota ezberdin
baten araberakoa nolabait jabetza mugatzeko asmoz.
b. Zerga erreforma etxe jabetzak duen erregimen
pribilegiatua kendu
c. Erreforma finantzarioa, bankuek beraien negozio
esparruak zabal ditzaten eta modu honetan, ez
ditzaten jokamolde espekulatiboa egin eta zabaldu
gizartean etxebizitzari dagokionean
d. Hutsik dauden etxebizitzak (esan bezala 3 eta 6
milioi artean Estatu guztian) mobilizatzeko politikak
martxan jarri: zergak, isunak, derrigorrezko salmenta
edo alokairua, desjabetzeak eta abar. Hau da,
etxebizitzaren funtzio sozialari dagozkion neurriak
hartu
e. Alokairurako etxebizitzen parkea handitu. Gaur
egun %1aren ingurukoa da, baina Europako bataz
bestekoa %30aren ingurukoa da

32

EKAI CENTER

ETXEBIZITZA ESKUBIDEA Eraginkortasun ekonomikotik eraginkortasun errealera

f.
Hiriaren birgaitzetik
alokairua bultzatu

datorkeen

etxebizitzaren

g. Behar besteko alokairurako etxebizitza publikorik


ez dagoenean edo ez dagoen artean, alokairurako
diru-laguntzak ezarri
h. Alokairu pribatuko legea aldatu eta segurtasun
juridikoa eman etxearen erabiltzaileari-alokatzaileari
i. Etxebizitza kooperatibizatzeko formulak ezarri,
tartean erabilera lagapeneko formulak
j. Presio sozialak ere berebiziko garrantzia du, batez
ere une honetan irabazten ari den legitimazioari esker
proposamen hauek bere egiteko eta agenda politikoan
txertatzeko beharrezkoa baita presio mota hau
14. Aipatu berri dugu presio sozialaren beharra, baina
presio sozial hori gainera zenbait nazioarteko erakundek
nabarmendu dutenaren hari berean dago. Honela esate
baterako Nazio Batuen Etxebizitza Egokirako Errelatore
Bereziak nabarmen utzi du Espainiaren kasua. Errelatore
honek nabarmendu du erreskateek politika sozialetan
duten eragin negatiboa, eta tartean noski etxebizitza
politikengan. Hipotekara bideratutako jabetza sustatzeko
politikak baztertzen ditu, eta honen aurrean alokairu
bidezko etxebizitza sozialak proposatzen ditu, baita
etxebizitza edukitzeko modu kolektibo eta indibidualak
ere gizarte kanporatzea eragozteko. Gainera aipatzen
du entitateek bermatu egin behar dutela une honetan
gertatzen ari denaren kontra etxebizitza erabiltzen
duenaren segurtasuna, izan ere azken erreformek ahuldu
egin baitute alokatzaileen egoera, eta hori ez da alokairua
sustatzeko neurri bat inolaz ere.
EKAI CENTER

33

ETXEBIZITZA ESKUBIDEA Eraginkortasun ekonomikotik eraginkortasun errealera

15. Hemen planteatu diren neurri asko Gobernu zentralari


dagozkio, lege erreformak batez ere, baina jabetza
publikoari eta etxebizitza hutsen mobilizazioa sustatzeko
neurrietan bai foru aldundiek baita udalek ere badute
gaitasuna etxebizitza eskubidearen mesedeko izan
daitezkeen politikak diseinatu eta inplementatzen hasteko.
Bestalde, Eusko Jaurlaritzak ahalmena badu Etxebizitza
Legea behingoz indarrean jartzeko, eta hemen aipatu
diren hainbat neurri bertan jasotzeko.

34

EKAI CENTER

ETXEBIZITZA ESKUBIDEA Eraginkortasun ekonomikotik eraginkortasun errealera

1.D TXANPON HEDAPENA, ETXEBIZITZA


ESKUBIDEA ETA ADREILUAREN
EKONOMIA (berriro)
1. Gaia kokatzen hasteko, hiru osagai nagusi aztertuko
ditugu ondoko lerrootan: etxebizitza eskubidea, adreiluaren
ekonomia (edo burbuila), eta Europako Banku Zentralak
(EBZ) erabaki berri duen txanponaren hedapena. Elkarren
ondoan jarri, eta aztoratzeko arrazoi bat baino gehiago
ikusten dugu.
2. EBZk, deflazioaren balizko kalteak mugatzeko, diru
gehiago behar dela erabaki du. Horretarako bilioi pasa
euro emitituko ditu, eta bankuen eskuetan jarri berauek
duten zor publikoa eta zor korporatiboa erosiz. Zor
hauek erosterakoan bankuek hartutako arriskua Estatuei
transferitzen zaie, eta estimatutako irabaziak kolpe
(ia) bakarrean jasotzen dituzte bankuek denona den
diru batekin egindako operazioaren bidez. Izan ere, ez
dugu ahaztu behar EBZk ekoitzi duen diru hori guztia
europarrona dela, eta ez gutxi gianera: gutxi gora behera
europar guztion hilabeteko errenta adinakoa.
3. EKAI Centerren lehendik ere aztertu izan du moneta
hedapenak ekar ditzakeen kalteak. Edonola ere gerta daiteke
kasu batzuetan kalte hauek ez direla hainbestekoak, eta
aldiz, mesederako ere erabil daitekeela moneta hedapena.
Noiz eta nola hori? Hedapen hau ekonomia produktibora
bideratzen bada adibidez. Une honetan Europako hainbat
EKAI CENTER

37

ETXEBIZITZA ESKUBIDEA Eraginkortasun ekonomikotik eraginkortasun errealera

lurraldetan, zorpetuta dauden askotxo besteak beste,


jarduera produktibo lehiakorra gauzatzeko arazo handiak
daude, besteak beste inbertsio teknologikoa egiteko
eta jarduera bera gauzatzeko azpiegituretarako dirurik
ez dagoelako, edo zehatzago esanda, ez delako diru
hau sare produktibora iristen. Aukera ona izan zitekeen
diru hedapen hau enpresa produktiboan inbertitzeko
erabiltzea, horretarako Europak duen tresna baten bidez
esate baterako, Inbertsioetarako Europar Bankuaren bidez
alegia.
4. Baina itxura guztien arabera ez da horrela izango.
Bankuetara iritsiko den diru hori ez da aipatu dugun
horretara bideratuko, nahiz operazioa baimendu denean
justifikatzeko argudio modura erabili den. Behin dirua
banatu ondoren, ez dago konpromiso zehatzik jarduera
produktiboa errazteko erabiliko den ala ez. Alderantziz,
bankuen intereseko operazioetarako erabiliko direneko
susmoak gero eta handiagoak dira, etekin handiagoa epe
laburragoan eta okerrago banatutakoa emango duten
operazio finantzarioak hain zuzen ere.
5. Espainian adreiluaren ekonomiak sortu dituen kalteak
ikaragarriak izan dira (zorpetze pribatu neurrigabea,
kualifikazio profesionalaren balio galera, industriaren
baztertzea, espazio naturalen okupazioa). Ekonomia
guztiaren menpekotasuna, diru errazarekiko lilura,
eta egitura ekonomiko oso zaurkorra utzi ditu. Eragin
ekonomiko eta kultural hauen ondorioz, krisialdi sakona
bizi da, eta hori nahikoa arrazoi izan beharko litzateke ahal
den neurrian behintzat beste aukera batzuk bilatzeko.
Edonola ere, urak iragan eta leziorik ez dela ikasi dirudi.
6. Une honetan Espainian higiezinen negozia berriro ere
martxan jartzeko motorrak berotzen ari dira. Bankuentzako
38

EKAI CENTER

ETXEBIZITZA ESKUBIDEA Eraginkortasun ekonomikotik eraginkortasun errealera

hipoteken negozia oso egokia da, oso onuragarria


delako, eta aurrezkia erakartzeko balio duelako nominen
helbideratzearen bidez batez ere. Badira zantzuak bigarren
adreiluaren burbuila bat hauspotzeko ahalegin ikaragarriak
egingo direla/egiten ari direla aditzera ematen dutenak.
7. Beraz mezuak han eta hemen zabaltzen hasi dira
jasoko den diru injekzio horrek hartuko duen bidea ez
dela egitura ekonomikoa produkziorantz bideratu edo
produkzioa sendotu eta lehiakorragoa egitera eramango.
8. Burbuila berri bati buruz hitz egiten hasteko goizegi
da. Oraingoz ez dago mugimendu handiegirik, eta salgai
dauden etxeak ezin salduta jarraitzen dute neurri handi
batean. Bestalde, langabezia tasak oso altua izaten
jarraitzen du, eta familietan ez dago ahalmenik garai
bateko mugimenduetarako. Baina familien eskaria ez da
burbuila puzten duen bakarra, eta familien ekonomia hau
ere diru-sarrerak apurtxo bat igo eta hipotekak lortzeko
modua erraztuz gero modu ez oso zailean bidera daiteke
higiezinen merkatura.
9. Burbuila berri baterako interes politiko eta finantzarioa
nabaria da. Bankuek duten etxebizitza stocka merkaturatu
eta irabaziak (irabazi handiak) emateko moduko prezioan
saldu nahiko dituzte. Hori egiten badakite gainera, ondo
jakin ere. Gobernu ardura dutenek aktibazio ekonomikoa
saldu behar dute lehenbailehen (dual hauteskundeetarako,
bai, baina batez ere Madrileko hauteskundeetarako),
langabeziaren datua epe laburrean aldatuko ez den arren,
beste adierazle ekonomiko batzuetan hobekuntza adierazi
nahiko dute, eta higiezinen merkatua martxan jartzea oso
lagungarria izan daiteke horretarako.
10. Egoera honetan gainera etxebizitza politiken inguruko
orientazio berririk ez da politika publikoetan ezarri, ez
EKAI CENTER

39

ETXEBIZITZA ESKUBIDEA Eraginkortasun ekonomikotik eraginkortasun errealera

behintzat paradigma politikoen mailan. Asko hitz egin


da, eta hitz egiten ari da etxebizitza hutsen birgaitzeaz,
funtzio sozialari edukia emateaz, etxebizitza eskubide
subjektiboaren
errekonozimenduaz,
erabilerarako
desjabetzeez, derrigorrezko alokairu edo salmentez, baina
gobernu ardurak dituztenek ez dituzte praktikara eraman,
eta eramateko ahalegina egin denean berriz, moztu egin
dira errekurtso bidez.
11. EKAI Centerren argi dugu bankuetara iritsiko den diru
hori ezin dela etxebizitza politika berrietara iristeko oztopo
izan. Baina argi dugu halaber diru hori zertan erabili behar
den, jarduera produktiboa indartzen, horretarako kreditua
sortuaz, eta maila teknologikoa eta trebakuntzazkoa
handituko duen ekimenak gauzatzera, ekimen publikoak
tarteko. Horrela egitea, eta etxebizitza eskubideari eduki
kontzeptual berriak ematea zein politika publiko ezberdinak
diseinatu eta inplementatzea izango dira eskubide honen
garantiarik onenak.

40

EKAI CENTER

ETXEBIZITZA ESKUBIDEA Eraginkortasun ekonomikotik eraginkortasun errealera

1.E ETXEBIZITZA POLITIKAK, FOKATZE


OKERRA ETA BERRIRO FOKATZEA
1. Liburu honetan zehar ukitzen den gaietako bat da
etxebizitza eskubidearen egoera krisi finantzario eta beroni
lotutako gainerako krisiak lehertu zirenetik. Atal honetan
eskubide hau gauzatzeko jarraitu diren politikei begiratuko
zaie, dituzten hutsuneak eta norantz bideratu beharko
liratekeen bizi dugun egoera honetan.
2. Lehenik esan behar dugu orokorrean prestazio
eskubide bat dela etxebizitzarena, ez da gauzagarria
Konstituzioak aipatze hutsarekin. Hori horrela, eremu
ezberdinetan administrazioak era jakin batean jokatzea
eskatzen du.
3. Aktibitate hau bidera daiteke bitarteko jakin batzuk
eskaintzera, eta eskaintza hau gaur egun bizi dugun krisi
testuinguruan ez da inolaz ere nahikoa bere horretan,
murriztu egin baitaiteke aurrekontu gabezien arrazoiz
edo aitzakiaz. Hau da, administrazioak Konstituzioan
esandakoarekin soilik behartuta daude aktibitate batzuk
gauzatzera, inolaz ere etxebizitza eskubidea erabat
bermatzera herritarrei. Neurri hauek gutxi gora-behera
etxebizitza eskuratzerakoan erraztu egin ditzakete gauzak
kolektibo batzuen kasuan, baina ez dute etxebizitza
eskubidea modu unibertsalean bermatzen.

EKAI CENTER

43

ETXEBIZITZA ESKUBIDEA Eraginkortasun ekonomikotik eraginkortasun errealera

4. Baina orientazio hau ez da nahikoa, eta etxebizitza


eskuratzeko herritar guztiei bermatzeko, berme hau
obligazio bihurtu behar da administrazioarentzat, helburua
lortzeko obligazio bat alegia. Etxebizitza edukitzeko aukera
eskaini behar zaio herritarren talde eta geruza ezberdinei.
Modu honetan edozeinek izango luke administrazioaren
aurrean eskubide hau gauzatzeko moduko titulu bat.
5.
Hau
izanda
etxebizitza
eskubidearen
eduki
substantiboa, zer gertatzen da orain arte hartu diren neurri
politikoekin? Zein neurri hartu beharko lirateke etorkizunera
begira?
6. Etxebizitza politikak ezin dira modu indibidualean
edo bakarka aztertu, beste neurri batzuengandik aparte.
Gurean lotura nabaria dute banku eta zerga politikekin.
Azken hauek etxebizitza jabetzan eskuratzea bultzatu
dute, eta egoera berezi eta oso ezberdina sortu dute
Europako beste herri batzuekin konparatzen badugu.
7. Banku esparruan adibidez, lehen etxebizitzak zein
bigarren etxebizitzak erosteko hipoteketan bankuek
gehiegizko arriskuak hartzea ahalbidetu da.
8. Eremu fiskalean berriz, etxebizitzak zerga hobariak
eskainiz erosteko aukerak, herritarren aurrean etxebizitza
jabetzan edukitzea etxebizitza eskuratzeko modua
bezala hautematea ekarri du, eta alokairua menpeko eta
behin-behineko eskuratze modura hartzea ondorioz.
9. Politika hauek beste garai batzuetan ez dute
kontraesan handirik planteatu. Baina gaur egun soilik
egoera batzuetan balio duten neurriak direla ikusi da,
neurri ziklikoak alegia. Hau da, neurri hauek aztertzen ari
garen eskubidea gauzatzeko neurriak ematen duten arren,
44

EKAI CENTER

ETXEBIZITZA ESKUBIDEA Eraginkortasun ekonomikotik eraginkortasun errealera

daukagun zorpetze arazoaren muinean daudela ikusi


dugu. Bestalde, nahiz eta haizea alde zenean jende askok
etxebizitza eskuratu ahal izan duen, boomerang efektu
bat izan dute, eta eskubide hau gauzatzerakoan batere
lagungarriak ez direla ikusi da.
10. Eskaintza eta eskariaren arteko dialektikak etxebizitza
denentzako modukoa izatea ekarriko zuela pentsatzea
oso inozoa izan da, edo zerbait oraindik okerragoa: erabat
arduragabea.
11. Etxebizitza arloan hartu diren neurriak epe laburrera
begirakoak izan dira, eta irabazi asmo handien mesedeko
batez ere. Onartu egin dira etxebizitza eskubidea gutxi
edo gehiago orokorrean betetzen zen eskubide bat izan
den denboran, baina berau gauzatzea zaildu, eta kolektibo
zabalentzat, ezinezko bihurtu denean gutxieneko
duintasun batekin behintzat-, arazo larriak planteatzen
dituzte.
12.
Etxebizitza duinak lortzera bideratutako politikei
dagokienez, berauek izaera antiziklikoa izan beharko
lukete. Hori gainera etxebizitza eskubidea helburu
obligaziotzat hartzearekin elkartu behar da, hau da,
obligazio bat ezarri behar dio administrazioari eskubide
hau herritar guztientzat betetzeko.
13.
Horretarako administrazioak nahikoa izango den
aurrekontu bat ezarri beharko du, nahikoa den egitura
administratibo bat ezarri beharko du baita ere, eta aldi
berean beharrei erantzuteko etxebizitza stock bat eduki
beharko du. Gaur egun ez dugu hiru oinarri hauen
antzekorik, batez ere nahikotasun faltarengatik, eta gastu
faltarengatik.

EKAI CENTER

45

ETXEBIZITZA ESKUBIDEA Eraginkortasun ekonomikotik eraginkortasun errealera

14. Beste alde batetik jabetzapeko etxebizitzak gurean


duen lilura gainditu egin behar da. Ikusi dugu gainera
erregimen honetan hartutako etxebizitza ez dela bizi
osorako garantia bat, eta gainera une honetan bizi ditugun
desorekak handitu egiten ditu.
15. Etxebizitza stock bat sortzera jo behar da, alokairuan
emango diren etxebizitzak herritar guztien beharrei
erantzuteko modukoa. Une honetan horretarako eskari
soziala ez da nahikoa.
16. Lehia libreko merkatuan etxebizitzak desagertzea ez
dugu planteatzen, soilik une honetan duten nagusitasun
ikaragarria apaltzea.
17.
Ez zaio uko egin behar halaber administrazioak
babestutako etxebizitzaren bidez merkatua erregulatzeko
duen ahalmenari.
18. Hau da, orain arteko etxebizitzaren paradigma, berria
eta jabetzan edukitzekoa, birbideratu egin behar da gorago
aipatu ditugun ezaugarriko edukitze erregimen baterantz.
19.
Banku politikei dagokienez, saihestu egin behar
dira duela gutxi arte baimendu diren arriskuak, finantza
sektorea erregulatuz hori berriro gerta ez dadin. Eta ez
bakarrik egoera oso arriskutsuak gertatzen ari direlako,
sektore honetara beste arlo batzuetan behar beharrezkoak
diren bitartekoak bideratzen ari direlako batez ere.
20. Egia da administrazio ezberdinen erantzukizuna (baita
merkatuarena ere noski) nabarmena dela etxebizitza
gaietan, administrazioaren maila guztiek dituzte eskumenak
gai honi dagokionean era batera ala bestera. Baina ez
da kate-begi ahulenean kargatu behar erantzukizuna,
46

EKAI CENTER

ETXEBIZITZA ESKUBIDEA Eraginkortasun ekonomikotik eraginkortasun errealera

hau da, udal mailan. Asko zabaldu da ustea udalak izan


direla erantzukizunik gabe jokatu dutenak higiezinen
zabalkundean, eta hori dela kausa eskumenak kendu nahi
zaizkie (autonomia galtzen ari dira izatez). Baina honek
ez dakar soluziorik, goragoko mailetan ezarritako politika
desegokiek sortu baitute une honetan bizi dugun kinka
larria.
21. Beraz, gure ustez, udalek hiri planifikazio eskumenak
izaten jarraitu beharko lukete, baita beste administrazio
batzuetatik datozen etxebizitza eta hirigintza politikak
osatu ere. Autonomia erkidegoei dagokie etxebizitza
sektorea erregulatzea, batez ere eskubide unibertsala
izatea xede hartuta. Estatuari berriz erregulazio finantzario
egokiago bat ezartzea dagokio.

EKAI CENTER

47

ETXEBIZITZA ESKUBIDEA Eraginkortasun ekonomikotik eraginkortasun errealera

1.F ETXEBIZITZA POLITIKA


ETA BALIABIDE ESLEIPENA
1. Beste working paper batean aitortu da higiezinenburbuilaren testuinguruan, etxebizitza politika publikoak
diru-sarrerei begira egon direla. Alegia, administrazioek
neurri handi batean etxebizitza publikoen eraikuntza
sustatu dutela aurrekontu publikoak finantzatzeko diru
iturri modura, eta ondorioz, etxebizitza politika publikoen
beste dimentsio batzuen gainetik operazio urbanistikoen
errentagarritasunari erreparatu zaiola.
2. Halaber, etxebizitzaren eduki soziala garatzeko
ezinbestekoa da bestelako ikuspegi bat garatzea eta
etxebizitza publikoan epe ertain eta luzeko inbertsioak
egitea.
3. Jakina da etxebizitza politika publikoak definitzeko
garaian baliabide esleipenak erabateko garrantzia duela,
ez bakarrik alderdi kuantitatibo batetik begiratuta baizik
ikuspegi kualitatibotik ere. Finantzaketaren auzia ez
da soilik gutxiago ala gehiago egin ahal izatea, baizik
izaera jakin bateko neurrien sustapena ahalbidetzea edo
baliogatzea.
4. Zentzu horretan, esan gabe doa, finantzaketa eta
aurrekontuen esleipena faktore baldintzatzaileak direla
etxebizitza politikan.
EKAI CENTER

49

ETXEBIZITZA ESKUBIDEA Eraginkortasun ekonomikotik eraginkortasun errealera

5. Ondorioz, ezarri nahi diren politiken helburuen eta


bitartekoen artean oreka gordetzea beharrezkoa da
politika horien arrakastarako.
6. Azal dezagun hobeto honako ideia hau: etxebizitza
berrien arloan, etxebizitza publikoak susta daitezke:
- azalera-eskubide moduan
- alokairuan
7. Duela urte gutxi arte, gurean sustapen eredu hedatuena
azalera-eskubideko etxebizitzena zen.
8.
Alokairuzko
etxebizitzen
sustapena
higiezinen
burbuilaren eztandaren ondorioz indartu den etxebizitza
politika da. 2013-1026 Etxebizitza Plan Zuzentzailearen
lehentasunen artean kokatu da alokairu-erregimena
sustatzea. Eremu horren baitan, koka genitzake:
-
-
-

Alokairuko etxebizitza babestuak


Alokairuko etxebizitza sozialak
Zuzkidura-bizitokiak kolektibo berezien beharrei
(gazteak edota adinekoak, adibidez) erantzuteko
eginak.

9. Etxebizitza behatokiaren 2013ko datuen arabera,


Eusko Jaurlaritzak 10.112 etxebizitza berri zituen
kalifikatuak alokairu erregimenean.
10. Politika publiko berdintzaileen ikuspegitik aloraikuzko
etxebizitza publikoak azalera-eskubidekoak baino askoz
eta aurrerakoiagoak dira.
11. Alokairuzko edukitze-erregimenean:

50

EKAI CENTER

ETXEBIZITZA ESKUBIDEA Eraginkortasun ekonomikotik eraginkortasun errealera

- Ondasunaren izaera publikoa bermatu egiten da


denboran zehar. Erabiltzaileak aldatuz joango dira,
baina jabetza beti publikoa izango da.
- Errotazio sistemaren bidez, baliabidea familia
ugariren esku jarriko da. Legez araututa dagoen
gehienezko epea bukatu ondoren, aldian aldian
etxebizitzaren gozamena eskuz aldatuko da eta haren
errentagarritasun soziala biderkatu.
- Aldi baterako esleipenei esker, eskatzaileen dirusarreren jarraipena egiten da denboran zehar; eta
hartara, eskatzaileen egoera ekonomikoari buruzko
aldaketak alokairu-kontratuan islatuko dira, ekitate
bertikalaren bermea mantentzeko neurri gisa.
- Alokairu erregimenean etxebizitza eskuratzeko
gutxieneko
baldintzak
azalera-eskubideko
erregimenean baino xumeagoak dira, beraz, gizartemaila apaleko estratuen aukerako neurria da.
12. Azalera-eskubideko etxebizitzetan ez dira aipatu azken
hiru baldintzak betetzen. Eta lehengoa ere zalantzan jarri
da azken urteotan.
13.
Administrazioaren
finantza-baliabideen
premiak
eraginda, lurzorua salmentan jartzeko erakunde publikoen
joera, ondasun publiko baten pribatizazioa legezko
bihurtzea ekarri du. Ostantzean, guztiz paradoxikoa
da lurzoru-salmenta horiek alokairuko etxebitzitzak
sustatzeko justifikatzea.
14. Bestalde, alokairuko etxebizitzen eskaera asko igo da
azken urteetan. Krisiaren ondorioetako bat lanpostuen
prekarizazioa izanik, esan gabe doa, hipoteka bat
EKAI CENTER

51

ETXEBIZITZA ESKUBIDEA Eraginkortasun ekonomikotik eraginkortasun errealera

eskuratzeko zein ordaintzeko gaitasuna murriztu egin


dela askorentzat, eta beraz, alokairua gero eta jende
gehiagorentzat alternatiba bideragarri bakarra bilakatu
dela. Bankuen finantzaketa murrizketak joera hori
indartzera etorri dira.
15. Ildo beretik gogora ekar daiteke azken urteetan etxebizitza
publikoen zozketa bidezko onuradun askok uko ekin diola
publikoki aitortu zaion eskubideari kreditua eskuratzeko
edota ordaintzeko ezintasunagatik.
16. Alokairuko etxebizitza publiko eta babestuen
eskatzaileak nabarmen hazi egin dira EAEn. Hala adierazi
duen Etxebizitzaren Behatokiak. 2013ko datuen arabera,
50.000tik gora dira eskatzaileak.
17. Gauzak horrela, aitortu behar da alokairuko etxebizitza
publikoak sustatzea inbertsio politika askoz eta exigenteagoak
eskatzen dituela, eta horretarako ezinbestekoa da baliabide
esleipen handiak adostea eta babestea.
18.
Alokairuko etxebizitzen inbertsioa epe luzekoa da.
Inbertsioaren berreskurapena eta amortizazioa ez dira
belaunaldi batean gauzatzen. Hasierako inbertsioa handia
izateaz gain haren itzulkina luzatu egiten da denboran zehar
eta beraz, inbertsio ekonomikoa zentzu batean inmobilizatu
egiten da, nahiz eta inbertsioaren balio sozialak berehalakoak
izan.
19. Ondorengo taulan ikus daiteke alokairu-erregimenean
eskeinitako etxebizitzen hileko errenten bilakaera 2003 eta
2013 urteetan zehar. Urruti joan gabe, 2013. urtean, adibidez,
bataz besteko hileko errenta 321,3 eurotakoa zen. Atera
kontuak zenbat urte behar diren inbertsioa amortizatzeko.

52

EKAI CENTER

ETXEBIZITZA ESKUBIDEA Eraginkortasun ekonomikotik eraginkortasun errealera

20. Azalera-eskubideko etxebizitzekin ez da gauza bera


gertatzen. Inbertsioa urte gutxiren bueltan berreskuratzen
da, orohar azalera-eskubideko hartzaileak etxebitzaren
prezio publikoa aldi batean ordaintzen duelako eta beraz
beste zerbaitetan inbertitzeko eskuragai geratzen da.
21.
Etxebizitza politiketarako gastu publikoa Barne
Produktu Gordinaren %0,9koa da. Guretzat erreferente
izan daitezkeen herrietan berriz %1,5 eta %2,5 inguruan
kokatzen da gastu hau.
22.
Aurrekoak konklusio garbi batera garamatza.
Finantzaketa ikuspegitik egungo testuinguruan askoz
eta eraginkorragoa eta bideragarriago dirudi alokairua
sustatzea hutsik daude etxebizitzak alokairu babesturantz
mugiaraziz, eta orohar, bigarren eskuko alokairuko
etxebizitza-merkatua dinamizatzeko laguntza-neurriak
sustatuz.

EKAI CENTER

53

ETXEBIZITZA ESKUBIDEA Eraginkortasun ekonomikotik eraginkortasun errealera

1.G ETXEBIZITZA POLITIKAK GURE


INGURUAN (I): ETXE HUTSAK
1. Gure inguruan, Europar Batasunean batik bat,
etxebizitza politikek ezaugarri ezberdinak dituzte. Oro har
lau taldetan sailkatzen dira etxebizitza eskubidea bermatze
aldera egiten direnak politiken ikuspegitik:
Herbehereak, Suedia eta Britainia Handia. Estatu
interbentzio handia. Alokairu sozialeko etxe asko.
Barne produktu gordinaren %3 edo gehiago etxebizitza
eskubidea garantizatzera bideratzera.
Austria, Danimarka, Alemania eta Frantzia. Alokairu
pribatuko etxebizitza parke handia dute. Etxebizitzan
egindako gastu publikoa BPGren %1 eta %2 artekoa
da.
Irlanda, Italia, Belgika, Finlandia eta Luxenburgo.
Alde handiak daude batetik bestera. Jabetzan etxe
asko, eta alokairu sozialeko etxe gutxitxo. Gastu
publikoa BPGren %1en ingruuan.
Portugal, Espainia eta Grezia. Etxebizitzak jabetzan
batez ere, alokairu sozial oso gutxi eta pribatua berriz
gainbeheran eta kalitate eskasekoa. Gastu publikoa
BPGren %1etik beherakoa.

EKAI CENTER

55

ETXEBIZITZA ESKUBIDEA Eraginkortasun ekonomikotik eraginkortasun errealera

2. Etxebizitza eskubidearen aitortza konstituzionalak


antzekotasun handiak ditu estatu batetik bestera
(etxebizitza eskubide unibertsala, jardun politikoa
horretara bideratu, espekulazioa saihestu, onura publikora
bideratu). Gero horren praxiak oso politika ezberdinak
eman ditu Europan, eta gure estatua da eskubidearekiko
ikuspegi bermatzailerik urrienetakoa duena. Horren
ondorioz Europako errealitatea etxebizitzari dagokionez
oso ezberdina da leku batetik bestera.
3. Gure inguru europar honetako politika ezberdinak
etxebizitzari dagozkion hainbat ikuspegitatik hel daitezke:
etxebizitzara iristeko bideak eta moduak, alokairu motak,
etxebizitza parke publikoak, laguntzak eta babesak, banku
politikak eta abar. Horietako batzuk aztertuko baditugu ere,
oraingoan etxebizitza hutsen problematikari helduko diogu,
izan ere ikuspegi lokal batetik, toki administrazioenetik
alegia, maniobra gaitasun eta ekintza publikorako aukerak
handiak izan baitaitezke.
4. Honela bada, etxebizitzarena maila administratibo
hainbat biltzen dituen arazoa izanagatik ere, toki mailatik
hainbat ekimen har daitezke, bai planifikaziotik baita
etxebizitza hutsarekiko eta birgaitzearekiko politiketan
ere. Egia izanda ere egitura administratiboaren beharrari
goragoko mailetatik erantzun beharko litzaiekela udaletatik
baino, bai behintzat etxebizitzaren arazoari erantzun orokor
bat ematerakoan, esan bezala, udaletatik ere asko egin
daiteke hainbat arlotan, eta etxebizitza hutsekiko jarrera
politikoa horietako bat da.
5. Etxebizitza hutsei dagokienez beraz, argi dago,
eta gutxienez Europar Batasuneko hainbat herritako
botere publikoen kezka da horren erakusle, etxebizitza
huts desokupatuak ez direla gauza desiragarri bat, eta
56

EKAI CENTER

ETXEBIZITZA ESKUBIDEA Eraginkortasun ekonomikotik eraginkortasun errealera

etxebizitza politikek errealitate hori aintzat hartu dute.


Ez dira desiragarriak hutsik egonda etxebizitza beharrak
asetzeko gehiago eraiki behar delako, lurra okupatu
behar delako, gastua areagotzen delako hornidura eta
urbanizazio berriak eginaz. Eta lurraldearen okupazioak
bere mugak ditu, nahiz eta askotan horretaz ohartu ez
behar beste.
6. Bestalde, hutsik dagoen etxebizitzak, edozein izanda
ere hutsik egoteko arrazoia, ez du aberastasunik sortzen,
eta garrantzitsuagoa dena, ezin da etekin sozialik atera,
ezin du Konstituzioak eta eskubideen aitorpenek ematen
dioten funtziorik bete.
7. Arazo nagusienetakoa etxebizitza eskubidea orokortze
aldera eta bere funtzio soziala betetzeko etxebizitza
hutsekin egiten dena da. Etxebizitza hutsek eskubide hau
gauzatzeko aukerak murrizten dituzte.
8. Etxebizitza hutsen gainean hainbat neurri hartzen dira
europar eremuan, desjabetzea tarteko. Errepaso labur bat
emango dugu zeintzuk diren neurri hauek ezagutzeko:
a. Holanda: etxebizitza okupa daiteke urtebete baino
gehiagoz okupatuta baldin badago
b. Alemania: etxejabeek derrigor birgaitu behar dituzte
etxeak. Egin ezean isunak, behartutako alokairua edo
aldi baterako desjabetzea, edo baita behin betiko
desjabetzea ere. Etxebizitzen %10 baino gehiago
hutsik bada, etxeak eraits ditzake administrazioak.
c. Suedia: alokairu merkeko etxeak okupatu gabeko
etxeen aurka. Eraikin osoak badira desokupatuak
eraits daitezke.
EKAI CENTER

57

ETXEBIZITZA ESKUBIDEA Eraginkortasun ekonomikotik eraginkortasun errealera

d.
Danimarka: oso denbora gutxi egonda ere
desokupatuta, abisatu egin behar zaio administrazioari
eta isunak ezar daitezke
e. Frantzia: etxe desokupatuei tasa progresiobak
denboraren arabera. Etxebizitzak ken daitezke 6
urterako edo gehiagorako birgaitu behar badira.
f. Erresuma Batuak egitura administratibo sendoa du
etxebizitza hutsen gaiaz arduratzeko. Sei hilabetez
hutsik egon diren etxeak ere desjabetu daitezke
9. Datuak: etxebizitzen %5 gehienez hartzen dira errotazio
tasapekoak, eta kopuru hau hainbatek altuegitzat ere
jotzen dute. Gipuzkoan %7,5 dago, eta estatuan oraindik
altuagoa da kopuru hori. Horrek esan nahi du margen
handia dagoela oraindik etxebizitza hutsen gaineko
politikak ezartzeko eta inplementatzeko etxebizitzaren
eskubide izaeran sakontze aldera, eta etxebizitzaren
funtzio soziala ipar izanda.
10.
Hainbat arrazoi egon daitezke etxebizitzak hutsik
mantentzeko, eta Estatu mailan batez ere, eta neurri
apalagoan Euskal Herrian, hain kopuru altuak egoteko.
Besteak beste honakoak dira:
Etxebizitzaren jabetza inbertsio espekulatiborako
tresna modura erabiltzea eta gizartean onartzea
Etxebizitza erostea aurrezki formula modura,
balioa apurka hartzen duela eta narriadura moteleko
ondasuna dela kontutan izanda
Etxebizitzaren erabiltzaile baten eta bestearen
arteko errotazio denborak
58

EKAI CENTER

ETXEBIZITZA ESKUBIDEA Eraginkortasun ekonomikotik eraginkortasun errealera

Jabearen mesfidantza eta babes jurisdikzionalerako


prozedura
oso
zurrunak
eta
alokairurako
desmotibatzaile izan daitezkeenak
Ikuspegi fiskaletik ez da ezberdintzen eskubidea
gauzatzera bideratutako etxebizitza eta inbertsio edo
bigarren etxebizitzara bideratutakoa
Alokairu politikak ez
mobilizatzera bideratu.

dira

etxebizitza

hutsak

Landa guneetatik hiri eta herri handietaranzko


exodoa
11.
Administrazio
publikoek
etxebizitza
pribatuen
mobilizaziorako politikak martxan jarri nahi dituztenean
bestalde oztopo handiak aurkitzen dituzte, jabetza
pribatuaren eredu eta erakusletzat hartzen baitira ondasun
higiezinak.
12.
Baina bestalde etxebizitzak hutsik mantentzeak
hainbat eragin negatibo ditu, eta ikuspegi sozial batetik
beharrezkoa egiten da berauen gainean ekintza publiko
bat gauzatzea onura publikoaren izenean. Besteak beste
eraginak honakoak izan daitezke:
Eragin ekonomikoak, etxebizitzak hutsik edukitzeak
jabeari bai, baina baita administrazio publikoei gaur
egungo egoeran diru-sarrerak murrizten dizkie
Ez dira ezta ere alokairuen prezioaren erregulatzaile
izango, lehian sartzen ez direnez, alokairu prezioak
altu mantentzen laguntzen baitute
Kalte

ekologikoak,

etxebizitza

EKAI CENTER

eskaria

modu
59

ETXEBIZITZA ESKUBIDEA Eraginkortasun ekonomikotik eraginkortasun errealera

artifizialean igotzen baitu (zer eskaini egon badagoeta), eta lur berriak okupatzera bultzatzen baitu
Kalte sozialak, ez baita ahaztu behar izaera sozialeko
eskubidea dela etxebizitzarena, eta behar egoera
batean ondasun horiek ezkutatzeak kalte sozialak
dakartza, eta ekintza publikoa, eta ondorioz beste
gauzetarako erabil zitekeen diru publikoa horretara
bideratzea eskatzen du.
Etxebizitza huts gehiegi egoteak hiri espazioaren
funtzionamendu okerra edo desegokia dakar.
13. Une honetan, eta bizi dugun egoeran, etxebizitza
hutsekiko jardun publikoa ere birformulatu eta birdiseinatu
egin behar da. Toki administrazioen optikatik begiratuta
gutxienez honako alderdi hauek eduki beharko lirateke
kontutan:
Hiri planeamenduan aintzat hartu etxebizitza hutsen
mobilizazio aukerak eta gaitasuna
Zerga
eta
udal
tasetan
etxe
hutsekiko
kontsiderazioak erabili udalerriaren ezaugarrien
arabera (herri industriala, zerbitzuak, hazkundean
dagoen herria, populazioa galtzen ari dena, turismora
bideratutakoa)
Etxebizitzen birgaitze neurriak ezarri
14.
Horrez gain, beste administrazioekin elkarlanean
hainbat neurri ere har daitezke. Hona aukera eta
proposamen batzuk:
Etxebizitza hutsaren gaineko argitze kontzeptuala
60

EKAI CENTER

ETXEBIZITZA ESKUBIDEA Eraginkortasun ekonomikotik eraginkortasun errealera

eta ondorioz, estatistika sistema oso bat eguneratuta


edukitzeko etxebizitza hutsen gaineko informazioa,
eta horretan erregistro eta katastroak bildu
Etxebizitza hutsak okupatzera bideratutako zerga
politikak diseinatu eta udalei aukera eskaini beraien
ezaugarrien araberako tasa eta zerga sistemak
ezartzeko etxebizitzen gainean
Etxebizitzaren lege bidezko arautzea gauzatu falta
den lekuetan Europan etxebizitza hutsekiko hartzen
diren neurriak egokituz eta jasoz.

EKAI CENTER

61

ETXEBIZITZA ESKUBIDEA Eraginkortasun ekonomikotik eraginkortasun errealera

1.H ETXEBIZITZA POLITIKAK GURE


INGURUAN (II): ESKUBIDEAREN
ERREGIMENA ETA POLITIKA
KONPARATUAK
1. Etxebizitza eskubideak gure inguruko herrialdeetan
duen kontsiderazioa, labur bada ere, aztertzeko modukoa
iruditzen zaigu, izan ere eskubide hau krisian dagoela ulertuz
gero, beharrezkoa irizten dugu gugandik kultura juridikoan
eta giza eskubideak ulertzeko moduan urre xamar dauden
herriek eskubide honekiko zabaltzen dituzten politikak
modu kritikoan aztertuta ezarri ahal izango da eskubide
honen eraginkortasun handiagoa.
2. Lehenagoko hainbat testutan aipatu izan dugu
etxebizitza eskubidea, baina agian oraingoan zehaztea
komenigarria da, eta etxebizitza eskuratzeko eskubideaz hitz
egitea komenigarriagoa da. Zergatik diogu hau? Etxebizitza
eskubidearen barruan eskuratzeko eskubidea baino gauza
gehiago sartzen dira, eta zehazki, eskubidea gauzatzeari
dagokionean, alderdirik interesgarriena eskuratzea eta
mantendu ahal izatea izango da gure iritziz, baita doktrina
gehientsuenen iritziz.
3.
Etxebizitza eskubideak, esan bezala, hainbat
aurpegi ditu, urbanismoari lotuak, baldintza sanitario,
administratibo, eta abarri lotuak, etxebizitza merkatua
EKAI CENTER

63

ETXEBIZITZA ESKUBIDEA Eraginkortasun ekonomikotik eraginkortasun errealera

erregulatzen dutenak... baina ikuspegi sozio-politiko batetik,


etxebizitza eskubideaz ari garenean, zalantzarik gabe etxe
bat edukitzeko, intimitate esparru bat, deskantsurako eta
bizitza afektiboa garatu ahal izateko esparru esklusibo bat
edukitzeko eskubideaz ari gara. Zentzu horretan etxebizitza
eskuratu eta mantentzea ezinbestekoa da, eta eskubide
bat edukitzea hori bermatze aldera.
4. Zer da etxebizitza eskuratzeko eskubidea?
Une honetan eztabaida bada gure ordenamendu juridikoak
eskubide exigigarri modura hartzen ote duen etxebizitza
eskubidea ala ez. Eztabaida hau eskubideak Konstituzioan
duen lekuak sor arazten du. Zehazki, ez dago zuzenean eta
inolako zalantza doktrinal, juridiko edo politikorik onartzen
ez duten funtsezko eskubideen artean. Aldiz politika sozial
eta ekonomikoen printzipio gidarien artean kokatzen da, eta
hori dela eta, epaitegiek eta botere publikoek oro har ez dute
zuzenean lege beharrik gabe aplikagarri den eskubideen
artean. Horren aurkako posizioak egon badaude, funtsezko
eskubideen modura eskubide eta askatasunen atal berean
dagoela diotenak, baina esan bezala, eztabaida akademikoa
da.
5. Hainbat estatutako administrazio eta epaitegiek ordea
zeharkako bide bat erabili izan dute etxebizitza edukitzeko
eskubidea eskubide subjektibo modura hartzeko eta
ondorioz, ekintza legegilerik gabe zuzenean aplikagarri
izateko. Beste eskubide batzuk, funtsezko izaera duten
eskubide batzuk, gauzatzeko ezinbestekotzat jotzea izan da
bide hori. Hau da, zenbait eskubideri lotuta dagoela ulertu
dute, eta eskubide horiek gauzatzeko zaindu beharreko
alderdi modura. Esate baterako, labur esanda eta adibide
modura honakoak:

64

EKAI CENTER

ETXEBIZITZA ESKUBIDEA Eraginkortasun ekonomikotik eraginkortasun errealera

Bizitza eskubideari lotuta, izan ere bizi ahal izateko


ezinbestekoa delako non bizi edukitzea
Osasun eta hezkuntza eskubideak gauzatu ahal
izateko, izan ere etxebizitzari lotutako egoitza behar
baita gauzatzeko
Askatasun eta segurtasun eskubidearen barruan,
esparru segurua etxebizitzak ematen duen neurrian
Intimitate
pertsonalerako
eta
familiarrerako
eskubidea gauzatzeko ere ezinbestekoa da intimitate
espazio propio bat, etxebizitza bat, edukitzeko beharra
6. Aipatutakoak adibideak baino ez diren arren,
eskubidea zuzenean gauzatzeko bide bat eman dezakete,
etxebizitzaren izaera zuzenean galdagarria ala ez galdagarria
den eztabaidatik aldenduz neurri handi batean.
7. Honela bada, alderdi interesgarri bat zabaltzen da
eskubidea legez onartu gabe egon gabe ere eskubide
galdagarri modura ulertzen duen administrazioak, eta arlo
hauetakoren batean eskumenak baldin baditu, eskubide
hau gauzatu ahal izateko politikak diseinatu eta zabaldu
ahal izateko. Hau izan da nazioartean, eta batez ere gure
eskubide sistemaren antzekoa duten herrietan jarraitu izan
den bideetako bat.
8. Oinarri horretatik abiatuta, ohartzen gara Espainia dela
inguru europarrean etxebizitza politiketan gutxien gastatzen
duen estatuetako bat, eta hori neurri handi batean
eskubideari izaera subjektiboa ez onartzeagatik gertatzen
da, hau da, esan dugun bezala, eta gauzak asko sinpletuz,
lege espezifiko batek etxebizitza eskubide unibertsala
ezarri ez arren, galdagarria izatea izango litzateke izaera
EKAI CENTER

65

ETXEBIZITZA ESKUBIDEA Eraginkortasun ekonomikotik eraginkortasun errealera

subjektiboko eskubide izatea. Funtsezko eskubideen


artean egongo balitz, legerik gabe ere aplikagarria izango
litzateke, baina une honetan, esan bezala, doktrina eta
praxi juridikoak ez du onartzen.
9. Horren guztiaren ondorioak epe laburreko onurak
-baina ez onura orokorrak- eman arren, ikusi bezala, ziklo
ekonomikoen pikoak indartzen ditu batetik, eta bestetik
arazo sozial nabariak dakartza: bankuekiko dependentzia,
emantzipatzeko
zailtasunak,
jaiotze
tasa
baxua,
populazioaren zahartzea eta abar.
10. Esan bezala, interesgarria da ikustea nola jokatzen duten
gertueneko herriek etxe gabe daudenen edo geratzeko
arriskuan daudenen problematikaren aurrean.
11. Erresuma Batuak esate baterako udalak behartuta
daude etxerik ez dutenei etxea eskuratzeko. Ez dute etxe
gabetzearen aurrean babes neurri berezirik artikulatzen,
baina etxerik ez dutenei edo behar bezalako duintasun
neurririk ez duten etxeetan bizi direnei etxea jarri behar
diete eskura, batez ere bereziki arriskuan egon daitezkeen
kolektibo batzuekiko: adin txikikoak ardurapean dituzten
pertsonak, autoritateen babespean egon diren pertsonak,
espetxetik atera berriak, adinez nagusiak edo ezintasunen
bat dutenak eta abar. Egia da bestalde Erresuma Batuan
azken hamarkadetan alokairua sustatzeko neurriak ahuldu
egin direla jabetza bultzatzeko asmoz, batez ere gobernu
kontserbadoreek bultzatuta.
12.
Etxe kanporatzeen aurrean Frantziak ere hainbat
muga jartzen ditu etxerik gabe gera ez dadin herritarra.
Honela neguan ezin da kanporaketarik izan, autoritateei
jakinarazi egin behar zaizkie kanporatze prozesuen nondik
norakoak, epaileek kanporatzearen baldintzak ikusiaz
66

EKAI CENTER

ETXEBIZITZA ESKUBIDEA Eraginkortasun ekonomikotik eraginkortasun errealera

atzera dezakete berau gauzatzea. Azkenik gainzorpetze


batzorde bat ere badago, etxerik gabe geratu aurretik etxea
galtzeko arriskuan dagoenaren egoera aztertzen duena,
eta bere zorrak egituratu eta epekatzen dituena eduki
ditzakeen sarreren arabera exekuzioak geratuz. Ordaintze
plana gauzatzen ez baldin bada gainera azken batean
erantzukizun mugatuko enpresen porroten tankeran zerotik
berriro hasteko aukera ere badago zorrek bizitza guztirako
iraupena izan ez dezaten eta zordunaren bizitza proiektua
betirako zaputz ez dezan. Etxebizitzari lotutakoak izaten
dira hauetarik gehienak, beraz interes izugarria duen figura
bat da hau.
13. Alemanian, Frantzian adinako babes neurririk egon ez
arren, administrazioa jakitun izan behar da etxea galtzeko
arriskuan dagoen pertsonen egoera zein den neurriak
hartu ahal izateko, batez ere etxebizitza gaiak bideratu ahal
izateko.
14.
Austrian bada etxebizitza eskubideaz arduratzen
den agentzia bat (FAWOS), eta etxe gabetze arriskuaren
aurrean, familiarekin plan bat egiten du zorrak ordaintzeko,
eta jaso ditzaketen diru laguntzak aztertzeko. Etxebizitza
txikiagoetarako aldatzea ere gestionatzen du agentzia
honek.
15.
Hemen deskribatu ditugun hainbat neurri ez dira
hurreneko administrazioek egiteko modukoak, tartean
alokairu legea edo judiziamendu zibileko legea, lege
hipotekaria, hiri alokairuen legea edo kode zibila ukitzea
eskatzen dutelako, baina zenbait praktika martxan jartzeko
gida lerro batzuk planteatzen ditu, batez ere laguntza
materialen edo laguntza egituren (aipatu dugun agentzia
adibidez) ikuspegitik begiratuta etxebizitza eskubidea
gauzatzeko aukerarik ez duten kolektiboekin.
EKAI CENTER

67

ETXEBIZITZA ESKUBIDEA Eraginkortasun ekonomikotik eraginkortasun errealera

1.I ETXEBIZITZA LEGEAK,


AHAL ETA NAHI EZ
1.
Espainiar
Konstituzioak
etxebizitza
eskubidea
bitartekoetako eskubide modura ezartzen du, ez helburu
eskubide modura. Hau dela-eta, eskubide galdagarri lege
bidez bihurtu ote daitekeen ala ez eztabaida etengabekoa
da: administrazioak obligazioa al du etxebizitza behar
duenaren eskura jartzeko legean hori garatzen baldin
bada?
2. Konstituzioan eskubide hau printzipio errektorea
da, eta ondorioz galdagarria da soilik neurriak ezartzen
baldin badira. Hau da, bitartekoak jartzeko obligazioa du
administrazioak, baina etxebizitza eskubide unibertsal
modura bermatzeko helburua erabat eta kasu guztietan
betetzeko obligaziorik ez dago. Ez behintzat indarrean
dagoen araudiaren bidez eskubide hau betetzeko arau
bidezko aurreikuspenik ez bada garatzen.
3. Baina beste gauza bat da esatea printzipio errektore
hauek janzkera etiko edo moral bat baino ez direla (batzuek
koartada dialektikotzat ere badituzte). Konstituzioan
agertzen dira, beraz nolabaiteko indar lotesle bat badute,
edo eduki beharko lukete.
4. Bitartekoak izateko eskubide bat izan da orain arte
etxebizitza eskubidea, baina jarri diren bitarteko hauek
EKAI CENTER

69

ETXEBIZITZA ESKUBIDEA Eraginkortasun ekonomikotik eraginkortasun errealera

nahikoa ez direla izan nabaria da, ez baitute lotura


zuzenik etxebizitza modu unibertsalean eta modu duinean
gauzatzeko Konstituzioak jasotzen duen helburuarekin.
5. Orain arte egin ez izanak ez du esan nahi lege bidez
eskubide unibertsal eta galdagarri bihurtu ezin denik.
6. Denborarekin pauso gero eta interesgarriagoak eman
dira botere publikoek obligazioak har ditzaten etxebizitza
eskubidea unibertsal izatea garantizatzerakoan. Legedi
autonomiko anitzak etengabeko aldaketa eta berrikuntza
ekarri du etxebizitza eskubideari dagokionean, eta badira
aurrerapauso esanguratsuak dagoeneko..
7. Bigarren belaunaldiko autonomia estatutuek etxebizitza
eskubidearen errekonozimendu handiagoa eta sakonagoa
egiten dute, baina oraindik ez dute argitu eskubide honek
administrazioak obligatzen dituen ala ez soilik bitartekoak
jartzera, edo aldiz, behartzen dituen eskubide subjektibo
modura modu unibertsalean eskubide hau garantizatzera.
8. Lege konkretuei dagokienez, Andaluziako Etxebizitza
Eskubidea Erregulatzen duen 1/2010 Legea, tramite bidean
dagoen Euskal Autonomia Erkidegoko Etxebizitza Legea
interesgarriak dira eskubidearen garapenari dagokionean.
9. Bata zein bestea aurrerapauso garrantzitsua dira
administrazio publikoek herritarrei etxebizitza eskubidea
garantizatzeari dagokionean.
10. Lege andaluzak1 helburu modura honakoa ezartzen
du: garantizar el derecho constitucional y estatutario
a una vivienda digna y adecuada la presente ley regula
1 Erdaraz emango da hizkuntza honetan ematen delako legea
70

EKAI CENTER

ETXEBIZITZA ESKUBIDEA Eraginkortasun ekonomikotik eraginkortasun errealera

el conjunto de de facultades y deberes que integran


este derecho as como las actuaciones que para hacerlo
efectivo corresponden a las administraciones pblicas.
11. Lege honen alderdi aipagarrienen artean etxebizitzaren
definizioa dugu. Etxebizitza izango da [aquella que
procure]satisfaccin de necesidades habitacionales de
sus titulares y de quienes con ellos convivan de forma que
posibilite una vida independiente y autnoma.
12. Honekin batera etxebizitzaren duintasuna ere definitzen
da. Etxebizitza duina izango da lege honen arabera eraikin
finko eta bizitzeko modukoa, independentea, eskuragarria
eta kalitatezkoa dena. Etxebizitzek izan behar dituzten
ezaugarriak ere jartzen ditu: ingurumen ezaugarriak eduki
behar dituzte, soinuak murriztekoak, hondakinen kontrolera
bideratuak, uraren aurrezkia eta energia berriztagarrien
ingurukoak eta abar.
13.
Eskubidearen izaera subjektiboari dagokionez,
eskubidearen titular mota ezberdinentzat jarduera
ezberdinak ezartzen ditu: etxebizitza eskuratzeko beren
kasa moldatzeko bitartekoak dituztenak, bitartekoak eduki
ez arren esklusio egoeran jausteko arriskuan ez daudenak,
eta hirugarrenez, esklusioan jausteko arriskuan daudenak
edo dagoeneko jausi direnak.
14. Legeak biltzen dituen neurriak mailegu kualifikatuak
dira, erosteko edo alokatzeko laguntzak, gazteei
laguntzak, sustatzaileei laguntzak, erosteko aukera duen
alokairuaren sustapen neurriak errenta baxuentzat, etxe
hutsak merkaturatzeko bizigarriak, birgaitzeari laguntzak
eta abar.

EKAI CENTER

71

ETXEBIZITZA ESKUBIDEA Eraginkortasun ekonomikotik eraginkortasun errealera

15. Azkenik zenbait mailatako garantiak ezartzen ditu:


maila ekonomikokoak, udalerriei laguntzak, eta babes
jurisdikzionaleko neurriak. Babes jurdisdikzional hau da
alderdirik berritzaileenetako bat, baina ez du ezartzen
berme subjektibo bat eskubide honentzat. Hau da,
eskubidearen titularrek ez dute ahalmenik eskubidea
betetzea eskatzeko administrazioei. Alderantziz, babes
jurisdikzional honen bidez soilik ezartzen da udalek planak
egin behar dituztela eta etxebizitza eskubidea bermatzeko
neurriak ezartzeko. Neurrien obligazio bat beraz, ez
helburuen obligazio bat. Finean, ez du ezartzen etxebizitza
eskubide subjektiboa.
16. Andaluziako legeak bi mailatako etxebizitza planak
ezartzen ditu, maila autonomikoan batetik, eta udal mailan
bestetik. Praktikan, horretarako jarri zen epea gainditu
ondoren Andaluziako udalen %0,5ak bakarrik egin zuen
plan hori. Plan hau egiteko modua ere berrikuntza bat da,
berau egiterakoan eragile sozial eta ekonomikoek parte
hartu behar baitute. Prozesu parte hartzailea da beraz
plan hau egiteko jarraitu behar dena, plana ahalik eta
errealena izan dadin, problemtaika zehatzen ezagutza arik
eta handiena lortzen laguduko du eragileak planifikazio
honetan txertatzeak.
17. EAEko lege proiektuak pauso bat egiten du aurrera,
eta etxebizitza eskubide subjektiboa ezartzen du, eta
ondorioz, epaitegietan exijitu daitekeen eskubide bat da.
18. Lege proiektu honek andaluziar legeak duena baino
nahi integralago bat ere badu, izan ere ordenamendu eta
diziplina kontuak ere bere baitan jasotzen baititu. Horiez
gain hurrengo kapituluetan aztertuko diren hainbat babes
neurri jasotzen ditu, adibide modura honakoak:

72

EKAI CENTER

ETXEBIZITZA ESKUBIDEA Eraginkortasun ekonomikotik eraginkortasun errealera

a. Hutsik dagoen etxebizitzaren gainean jarduerak:


kanonak eta derrigorrezko alokairua
b. Kalitate eskaseko etxebizitza edo gehiegi betetako
etxebizitzen gaineko jarduerak
c. Birgaitze beharrak
d. Babestutako etxebizitzen prezioen eta alokairuen
pertsonlazizaioa
e. Babestutako etxeen esleipenean irizpide berriak
famili bakoitzak duen kide kopuruaren arabera eta
erregistroan duen antzinatasunaren arabera
f. Derrigorrezko desjabetze aukerak funtzio soziala
betetzen ez bada
19.
Edonola ere neurri hauek zehaztasun handiagoa
behar dute eskubide subjektiboa onartzearekin batera
ihesbide eta salbuespenen bidetik berau aplikaezin ez
bihurtzeagatik.
20. Interesgarria litzateke andaluziar legeak egiten duen
bezala, etxebizitzaren planifikazioan eragile sozialen eta
ekonomikoen parte hartzerako bideak ere ezartzea.
21. Lege hauek ez dute etxebizitza merkatu ondasun
izaeratik ateratzen. Edonola ere, noranzko egokian doazen
arau bidezko testuak dira.

EKAI CENTER

73

ETXEBIZITZA ESKUBIDEA Eraginkortasun ekonomikotik eraginkortasun errealera

1.J ETXEBIZITZA HUTSEKIKO


POLITKAK (I)
1. Aurrez idatzitako dokumentu batean aipatu dugu
beharrezkoa dela etxebizitza politikak diru-sarrera politika
baino gastu ala gizarte inbertsiora bideratutako politika
modura ikustea. Hau da, etxebizitza eskubidea erreala
izan dadin, unibertsala izan dadin, etxebizitza merkatuan
gertatutako doikuntzak faltak eta desorekak gainditu egin
behar dira, eta horrek inbertsio publikoa eskatzen du,
gastu publikoa areagotzea alegia.
2. Etxebizitza hutsen kasuan hala eta guztiz ere, oraingoz
inbertsioa baino, diru-sarreren ikuspegitik jarraitu da.
Honela, etxe hutsen kasuan zergapetzea handitzearen
aldeko neurriak hartu dira hainbat lekutan.
3. Lerrootan ez dugu esan nahi udaletako etxebizitza
politikak diru-sarreretara bideratuta daudenez, ez dutela
balio. Izan ere, hala izanda ere, bigarren edo hirugarren
mailako zerbait da kasu hauetan, egia bada ere udalaren
diru-kutxetan eragin positiboa duela neurri mota honek.
Hau da, nabarmena da berauen helburua ez dela dirubilketa handitzea, baizik eta hutsik leudekeen etxebizitzak
merkaturatzeko estimulu negatiboak ezartzea.
4. Neurri honen baliagarritasuna epaitzeko goizegi da.
Baina zertzelada pare bat aurreratu daitezke gure inguruan
EKAI CENTER

75

ETXEBIZITZA ESKUBIDEA Eraginkortasun ekonomikotik eraginkortasun errealera

martxan jartzen hasi diren etxe hutsekiko politika fiskalen


inguruan:
Etxe hutsen definizioa egin da, eta funtzioari buruzko
hausnarketa eta berauen zentraltasuna etxebizitza
politiketan finkatzen hasi da
Oraindik sortzen ari den jarduera bat da, kasuistikak
arauetara eramaterakoan eta udaletan zerga honek
dakarren gestioa antolatzerkoan aurreikuspenak
gertakari eta bilakaera errealarekin kontrastatuz
osatzen eta birsortzen joango baita
5. Dokumentu honetan bereziki etxebizitza hutsen
gaineko politikari heltzen hasiko gara. Beste dokumentu
batzuetan esan bada ere, azpimarratu egin nahi da
honetan ere etxebizitza hutsen gaineko interbentzioak
politika zabalago baten adarra baino ez direla, eta
benetako eraginkortasuna etxebizitza eskubide unibertsal
eta subjektibo modura jasotzen duen lurraren, sustapen
neurrien, etxebizitza tipologien, eraikuntza paradigmen,
politika sozialen, titularitatearen eta aprobetxamenduaren
inguruko politika sorta baten baitan izango du.
6. Dokumentu honetan bereziki etxebizitza hutsen
gaineko politikari heltzen hasiko gara. Beste dokumentu
batzuetan esan bada ere, azpimarratu egin nahi da honetan
ere etxebizitza hutsen gaineko interbentzioak politika
zabalago baten adarra baino ez litzakeela izan behar,
eta benetako eraginkortasuna eta zentzua, etxebizitza
eskubide unibertsal eta subjektibo modura jasotzen
duen lurraren, sustapen neurrien, etxebizitza tipologien,
eraikuntza paradigmen, politika sozialen, titularitatearen
eta aprobetxamenduaren inguruko politika sorta baten
baitan izango du.
76

EKAI CENTER

ETXEBIZITZA ESKUBIDEA Eraginkortasun ekonomikotik eraginkortasun errealera

7. Esan bezala, etxebizitza hutsekin hasiko gara, etxebizitza


eskubidea garantizatze aldera abiapuntu modura. Gurean
gainera etxebizitza hutsen mobilizazioak garrantzia politiko
handia du edo eduki dezake, ezaugarri orografikoak eta
lurraren eskasia dela-eta, dagoenetik abiatzea beharrezko
irizten dugulako batez ere. Kontutan izan behar da espazio
naturalaren okupazioa oso handia izan dela etxebizitzen
eta azpiegituren zabalkundearengatik, eta etorkizunera
begira ahal den neurrian saihestu egin behar dela. Aipamen
honetan kokatzen da hazkundea dentsifikatzearen bidetik
edo espazioen multifuntzionaltasunetik egin beharra,
lehenago ere aipatu dugun bezala. Bestalde, nabaria
da gizarteak gero eta gehiago espazio naturala agortu
egiten den ondasun bat bezala hautematen duela, eta
bizi kalitatearengan eragina duela beronen humanizazioak
eta okupazioak. Hori horrela, ezinbestekoa da eraikita
dagoena aprobetxatzen hastea, eta horretan hutsik diren
etxebizitzek garrantzia handia dute.
8. Juridikoki honelako neurri bat erabat sartzen
da Konstituzioak ezarritako etxebizitza eskubideren
norabidean, botere publikoek eskubidea egiazko
bihurtzeko baldintzak eta arauak eman behar baitituzte
arau gorenaren arabera. Neurri horien artean errekarguak
kokapen egokia dauka.
9. Etxebizitza hutsen mobilizaziorako helburuz ezarri da
Ondasun Higiezinen Zergan etxe hutsek duten errekargua,
Gipuzkoan garatu dena batez ere. Jarraitu den teknika
juridikoa Foru Aldundiak etxe hutsen definizio zabal
bat egin, eta gero salbuespenen bidez udal bakoitzak
erabakitzea zein neurritaraino eta zein kasutan ezarriko
duen errekargua. Honek egokitzapena eta udal bakoitzaren
kasuistika kontutan izatea suposatuko du teorian.

EKAI CENTER

77

ETXEBIZITZA ESKUBIDEA Eraginkortasun ekonomikotik eraginkortasun errealera

10. Edonola ere abiapuntuan dago etxebizitza hutsen


definizioa, eta aipatutako zerga eraentzen duen Arau
Foralak honela definitzen du:
Ondasun higiezinek etxebizitza erabilera dutenean, eta
subjektu pasiboaren edo hirugarrenen ohiko egoitza
ez direnean hirugarrenen kasuan errentamenduz
edo lagapen bidez, udalek 100eko 150erainoko
errekargua ezarri dezakete zergaren kuota likidoaren
gainean.

Aurrekoa ahal izanik ere, udalek beren ordenantza


fiskaletan ezarri dezakete zer kasutan ez den aplikatuko
apartatu honetan aipatzen den errekargua
11. Salbuespenak aztertzerakoan hiriburua eta ezaugarri
industrialak dituzten bi herri hartu dira, tipologia gehiago
badaude ere, etxebizitza beharrak ezaugarri hauek dituzten
herrietan gertatzen dira.
12.
Errekargua aplikatu duten udalek ere etxebizitza
hutsaren honako definizioa egiten dute.
13. Donostia: Bizitzeko diren hiegiezinak subjektu
pasiboaren edo alokairu zein erabilera lagapenaren bidez
hirugarrenen ohiko etxebizitza ez badira errekargua
aplikatuko zaie.
Salbuespenek definitzen dute etxebizitza hutsa funtzio
soziala betetzeko prestatuta noiz dagoen. Hona zeintzuk
geratzen diren salbuetsita
Entitate publiko baten esku alokairu bidean jartzea
Ikasleei alokatzea
78

EKAI CENTER

ETXEBIZITZA ESKUBIDEA Eraginkortasun ekonomikotik eraginkortasun errealera

Hirugarren adinekoen egoitzaren batean bizi diren


pertsonen izenean dauden etxeak, edo eta beste
etxeren batera joan behar izan dutenak bizitzera
dependentzia egoeran egoteagatik
Eraikinaren egoeraren arabera, edo eta egoera
ekonomikoaren arabera salmenta edo alokairua
kaltegarria litzakeenean
Jarduera komertzial
erabiltzen direnak

edo

profesionaletarako

Udararako etxebizitza direnak, baldin eta urtean


zehar 90 egun baino gehiago erabiltzen bada
Oinordetzan jasoak, beti ere bi urte baino gutxiago
igaro bada
Bergara eta Arrasate: bi kasu hauetan Foru Arauaren
definizioaren antzekoa egiten dute, eta salbuespenak
Donostiakoan jasotako berberak dira. Baina beste batzuk
ere eransten dira:
Landa ustiapenerako erabiltzen diren eraikinak
(baserriak)
Kultur jardueretarako elkarteek erabiltzen dituztenak
Udalak erabakita ezin direnak ohiko etxebizitza izan
Ordenazioz kanpo geratu direnak
14.
Kasuistika oso zabala da herri batetik bestera.
Salbuespenetan etxebizitzaren interes soziala nabaritzen
da, bai etxebizitza beharra dutenentzat alokairu lehiakor
EKAI CENTER

79

ETXEBIZITZA ESKUBIDEA Eraginkortasun ekonomikotik eraginkortasun errealera

eta egokia edukitzeko baldintzak sortzeko nahian


eskaintza handitzea bilatuz, baina baita jabeen interesei
arreta ezarriz eta salbuespen sorta zabal bat ezarriz.
Salbuespenotan ere nabaritzen da landa eremuekiko eta
kultur elkarteekiko arreta bat, xede honekin erabiltzen
diren etxebizitzak salbuetsi egiten baitira.
15. Hala eta guztiz ere, lehendik esan bezala, neurri hau
soilik hartuz gero, eta ohiko etxebizitza ez diren etxeen
datuak jasotzearen zain (2015ean egingo da neurketa
EAEn), etxebizitza hutsekin zabaldu den bideak adar
gehiago behar ditu, eta inbertsio ahalegin handiagoa behar
du. Inbertsio hau gainera ez da soilik etxebizitzak erosi,
lurra erosi edo sustapenerako, udalek bitarteko materialak
eta lan dedikazioak jarri beharko lituzkete zeregin honetara.
Hori ez egin izanaren ondorioak hartutako neurri eta modu
apalean martxan jarri diren politikek aurrera egin ezina
ekartzea izan daiteke.

80

EKAI CENTER

ETXEBIZITZA ESKUBIDEA Eraginkortasun ekonomikotik eraginkortasun errealera

1.K ETXEBIZITZA HUTSEKIKO POLITKAK:


NAFARROAKO ETXEBIZITZA LEGEA
1. Etxe hutsen garrantzia handia da, orain arte esan izan
dugun bezala, etxebizitza politiketan. Berauekin zer egin,
nola egin, nola etxebizitza eskubide subjektibo izaterantz
bideratu, etxejabe eta etxe beharra dutenen interesak nola
bateratu etxebizitza politika errebisatu baten baitan egin
behar da, etxebizitza bera, hirigintza, beste behar sozialak
(lana, aisia, bizimodua) ere bere baitan biltzeaz gain,
etxebizitzarekiko jarrera eta orientazio publiko egokiago
bat ahalbidetuko dutena.
2. Beraz, eta etxe hutsak baino haratago, hertz asko
daude. Edonola ere, eta etxe hutsei dagokienez, argitze
kontzeptuala eta egoeraren azterketa orokor bat behar
da berauekiko politikak finkatu aurretik. Politika hauen
orientazioaz lehendik ere aipatu dugu zein izan daitekeen,
hain zuzen ere etxebizitza eskubidea eskubide unibertsal
eta eskatzeko eskubidea izatea, eta hori lortzera bideratzea
jardun publikoa. Esan bezala, ekimenak bideratzen hasiak
dira noranzko horretan, baina oraingoz apalak dira, eta
eraginkortasunaren berririk ez dugu. Bi adar dituzte orain
arte hutsik dauden etxebizitzekiko politikek: estimulu
negatiboa, zergapetze handiagoa ezarriz inor bizi ez
den etxeei, eta alokairua erraztuko duen bitartekotza eta
garantia publikoak. Hauek behintzat une honetan indarrean
daudenak, nahiz eta Nafarroan eta Euskal Autonomia
EKAI CENTER

83

ETXEBIZITZA ESKUBIDEA Eraginkortasun ekonomikotik eraginkortasun errealera

Erkidegoan (EAEn) haratago jotzeko nahia duten, baina


arrazoi batengatik edo bestearengatik indarrean ez
dauden, legeak badauden.
3. Honla bada, Hego Euskal Herrian Nafarroako
Etxebizitza legea, eta EAEn izaera bereko lege proiektua
ditugu aipatutako bide horretan sartzeko aukera duten
politikentzat marko juridikoa.
4. Honako atal honetan Nafarroako Etxebizitza Legeari
erreparatuko diogu. Lege hau 2013an aldatu zen,
eta etxebizitza hutsek eskubidearen funtzio sozialari
erantzuteko lehen neurri batzuk ezarri nahi izan ziren,
alokairu poltsa bat finkatzea baino haratago zihoazenak.
5. Legearen lehen erredakzioak, alokairu poltsa bat
ezartzen du etxebizitza sozialen prezioan alokatzeko
gutxienez urtebetez hutsik egon diren etxeak. Adostutako
epea igaro ondoren administrazioak obligazioa du
etxebizitza eman zen egoera berean itzultzeko etxejabeari.
Alokairuaren prezioa hori izateko diruz lagundu dezake
administrazioak. Ikusten dugu beraz kasu honetan ez duela
Gobernu Foralak aipatu dugun kezka eskubide honekiko,
izan ere politika erreaktiboekin nahiko eta ase du lege
honen arabera. Hala azaltzen du legearen justifikazioak
berak ere:
6. 2013an Nafarroako Etxebizitza Legea aldatu eta
kapitulu oso bat eman zitzaien etxebizitza hutsei.
Etxebizitza hutsen definizioa egiten da, presuntzio sorta
bat ere finkatzen dira, informazio obligazioak ezartzen
zaizkie etxe hornitzaile (ura, argi indarra) eta etxe jabeei,
baina beti ere administrazioak eskatu ondoren. Beraz,
administrazioaren diskrezionalitatepean dago etxebizitza
hutsen gaineko informazioa, eta ez dago herritarren
84

EKAI CENTER

ETXEBIZITZA ESKUBIDEA Eraginkortasun ekonomikotik eraginkortasun errealera

obligaziorik etxea hutsik dagoela jakin arazteko. Baina


horrez gain, etxe huts modura ez dira hartuko pertsona
fisikoen jabetzakoak diren etxeak, eta ez dira ez sustapen
neurrietara makurtuko, ezta zigor prozedurapean egongo.
Helburua dirudienez bankuen eskuetan dauden etxeak
ezaugarri sozialekin merkaturatzea.
7. Honek aditzera ematen du etxe hutsen gaineko
politika, bere horretan nahikoa ez izanda ere, Nafarroako
legediaren arabera ez dela aipatu ditugun ezaugarrietarantz
bidea egiten hasi den politika batentzako aski. Inolaz ere.
Lehen pauso bat da, baina batetik pertsona fisikoekiko
obligazio informatiboak aurreikustea, eta euren etxe hutsen
mobilizaziorako neurriak, sustapenekoak edo estimulu
positibo zein negatibokoak ezartzea adibidez beharrezkoa
da. Beharrezkoa da halaber, etxebizitza eskubidea duen
pertsonarekiko neurriak aurreikusten hastea, eta horretan
nahiko hutsik ageri da Nafarroako legea.
8. Edonola ere, Gobernuak Auzitegi Konstituzionalaren
aurrean errekurtsoa jarri, eta bertan behera geratu da neurri
honen aplikagarritasuna. Hau hola izanda, interesgarria
dela deritzogu aztertzea legean jasotakoa, eta azaldu
egingo da ondorengo lerrootan, jakinda etxe hutsekiko
doktrina juridikoa, eta ondorioz baita politika ere auzitegi
honek finkatuko duen hertzen barruan geratu beharko
dela.
9. Berez, etxe hutsak hutsik edukiz gero bi urte baino
gehiago arau hauste oso larritzat jotzen da, baina, esan
bezala, soilik pertsona juridikoen jabetzakoen kasuan.
Ez dago inolako arau hausterik etxebizitza hutsik
duena partikular bat baldin bada. Gainera gogoan izan
horretarako informazioa administrazioak eskatu behar
duela, eta etxejabeak ez duela etxebizitzaren egoeraren
EKAI CENTER

85

ETXEBIZITZA ESKUBIDEA Eraginkortasun ekonomikotik eraginkortasun errealera

berri emateko obligaziorik. Zigor erregimen honen


eraginkortasuna beraz oso zalantzazkoa da, batetik
diskrezionala delako, eta horrek arbitrarietateari bidea
ematen dio administrazioa gidatzen duen indar politikoen
jarrera sozialaren arabera; bestetik ahalegin informatibo
guztia administrazioaren esku uzten duelako gero eta
bitarteko material eta pertsonal gutxiago dituen garaian
gainera; eta azkenik etxe asko eta neurri hautatik kanpo
uzten dituelako, partikularrenak hain zuzen ere.
10. Zigor bidearen aipamenarekin jarraituz, isunak dira
ezartzen diren zigorrak, nahiko handiak arau hauste oso
larrien kasuan beraien tarte gorenean (300.000 euro arte).
Derrigorrezko desjabetze neurria ere ezartzen da, aurrez
ikusi dugun bezala, Europako hainbat herritan dagoeneko
egiten den bezala, baina ez da zigor automatiko bat,
diskrezionala da isunarekin batera aplikatzea ala ez.
11. Esan bezala, eta Auzitegi Konstituzionalak ezartzen
duenaren zain, etxebizitza arloan Nafarroan etxe hutsekiko
bi ikuspegi gehiago landu beharko liratekeelakoan
gaude: batetik etxejabe partikularren pertsona fisikoenetxe hutsekiko jardun publikoa, eta bestetik etxebizitza
merkatuan sartzerik ez duten, baina etxe beharra dutenen
ikuspegitik.

86

EKAI CENTER

ETXEBIZITZA ESKUBIDEA Eraginkortasun ekonomikotik eraginkortasun errealera

1.L ETXEBIZITZA HUTSEKIKO POLITKAK:


EAE.KO LEGE PROIEKTUA
1.
Nafarroaren kasuan banku etxejabeen aurka
hartutako neurriek indarraldi labur bat izan zuten
(Auzitegi Konstituzionalak gaiari buruz ebatzi artean
aplikagarritasuna suspenditu zuen artean), baina EAEren
kasuan oraingoz lege proiektu izaera baino ez du, eta luze
doa tramitazioa Eusko Legebiltzarrean. Luzatze honen
arrazoiak ez badira esan ere, Eusko Jaurlaritzak etxebizitza
eskubidea eskubide subjektibo eta ondorioz edonork
administrazioari eskatzeko eskubide- modura jasotzeak
kezkaz begiratzea egon daiteke. Gogoan eduki behar
da gainera ezaugarri hauetako lege baten beharra EAEn
larria dela, etxebizitza legerik ez duen autonomi erkidego
bakarra baita.
2. Gai teknikoetan sartu aurretik politiken inguruko
aipamen bat egingo dugu. Politiken bidez helburuak eta
bitartekoak egokitzen dira, baina lehentasuna helburuek
dute. Kasu honetan, etxebizitza gaiekin sarritan gertatzen
den bezala, kontsierazio ekonomikoek eskubidearen izaera
subjektiboaren inguruko kontsentsua difuminatu dute,
administrazioak zalantzak baititu, eta horrela adierazten du,
finantzazio aldetik erantzun ahal izango dion. Lehentasun
kontu bat bezala agertzen da beraz, beste hainbat gastu
etxebizitza baino lehenago jartzen dira.

EKAI CENTER

89

ETXEBIZITZA ESKUBIDEA Eraginkortasun ekonomikotik eraginkortasun errealera

3. Lege proiektua indarrean sartu ala ez, eskubide


subjektiboa modura onartu etxebizitza eskubidea ala
ez, onartu arren zein sakonera izango duen, eta politika
egokiak garatu ahal izateko marko egokia eta behar
besteko bitartekoak izango dituen jakiteko oraindik goiz
den arren, beharrezkoa deritzogu une honetan publikoa
den testua iruzkintzea, eta hori egingo da hurrengo
lerroetan.
4. Zenbait puntu ukituko ditugu beraz, honakoak batez ere:
etxebizitza hutsaren definizioa, eskubide subjektiboaren
izaeraren errekonozimendua eta beronen sakonera, eta
etxe jabeekiko estimulu neurriak. Beti ere gogoan izan
behar dugu eskubide honen adar bati heltzen ari garela
soilik, etxebizitza hutsen adarra alegia, baina ikuspegiak
zabalagoa behar duela, eta lurralde antolaketa, eraikuntza
motak, titularitate paradigmak, gizarte zerbitzuen helburu
eta politikak eta abar uki dezakeela.
5. Okupatu gabe dauden etxeak, edo legearen hitzak
eraibiliz, Jenderik gabeko etxebizitzak honela definitzen
ditu proiektuak:
bi urte baino gehiago lege honetan eta hau garatzen
duten araudietan aurreikusitako baldintzetan justifikatu
gabeko arrazoiren batengatik desokupatuta dagoelako
funtzio soziala betetzen ez duena.
Beraz desokupatuta egotea, beti ere baldintza batzuen
barruan, funtzio soziala ez betetzea da legearen arabera.
6. Eskubide subjektibo modura onartzeari dagokionez
honakoa dio 6. artikuluan:

90

EKAI CENTER

ETXEBIZITZA ESKUBIDEA Eraginkortasun ekonomikotik eraginkortasun errealera

Lege-arau honen eta berau garatzeko emango


diren xedapenen arabera etxebizitza eta bizitoki
babestu bat legez okupatzeko eskubidea duten
pertsonek etxebizitza-gaietan eskumena duen Eusko
Jaurlaritzako sailari erreklamatu ahal izango diote
xedapen horiek betetzeko, eta administrazio horren
ebazpenak administrazioarekiko auzien jurisdikzioan
errekurritu ahal izango dira.
7. Etxebizitza eskubide hau duten pertsonentzat gainera
zuzkidura etxebizitzak edo horretarako lurrak dituzten
udalen laguntza ezartzen du baita ere.
8. 7. artikuluan azaldu eta zehaztu egiten du eskubide
subjektiboa eta botere publikoen obligazioak zeintzuk
diren:
1. Administrazio-auzotartasuna Euskal Autonomia
Erkidegoko edozein udalerritan duen pertsona orok
lege honen lehen artikuluan ezarritako parametroen
araberako etxebizitza duin, egoki eta irisgarriaz
gozatzeko eskubidea du.
2. Eusko Jaurlaritzak, bere organo eskumendunen
bitartez, bai eta toki-erakundeek eta etxebizitza gaietan
eskumendunak diren gainerako erakunde publikoek
ere, aurreko paragrafoan aurreikusitako eskubidea
betetzen dela zainduko dute. Horretarako, egoitza
bizigarririk ez dutenek edo etxebizitza izanda ere,
segurua edo beren beharren araberakoa ez bada,
etxebizitza bat edo, hala badagokio, zuzkidura-bizitoki
bat eskuratu eta legez okupatzeko xedapen eta
neurri egokiak sustatu eta hartuko dituzte

EKAI CENTER

91

ETXEBIZITZA ESKUBIDEA Eraginkortasun ekonomikotik eraginkortasun errealera

9. Eskubide subjektibo bada, baina baldintzatua, hau da,


mugatua, eta muga modura honakoak ezartzen dira:
Etxebizitza eskubidea gauzatu nahi duen pertsonak/
familiak etxebizitza lortzeko bitartekorik ez izatea
Etxe kanporatze kasuan, hipoteka esklusio
sozialean jausi gabe ordaindu ezin badute mailegua
Behar egoeran dauden pertsonak
10.
Administrazioak eskubide subjektiboa betetzeko
lehentasunez alokairuan emango dira, eta moduak
honakoak izango dira:
Babestutako etxeak edo
bitartekotza publikoko etxeak

alokairuan

emateko

Aurreko moduak erabili ezin badira etxe alokairua


eskuratzeko dirua emanaz
Etxeen erabilera desjabetzeen bidez, etxegabetze
hipotekario prozedurapean dauden etxejabeei, eta
euren etxearekiko
11. Udalak ere inplikatzen ditu legeak zeregin honetan,
eta etxebizitza hutsekiko inspekzio ahalmena ematen die.
Baina udalen kasuan etxebizitza desokupatuekiko ezartzen
dituen aukerak aipatuko ditugu. Kanon bat jartzeko aukera
ematen du bi urte baino gehiagoz justifikaziorik gabe
hutsik dauden etxeei. Kanon horren bidez bildutako dirua
zuzkidurako udal lurretarako erabiliko dira.
12. Ezartzen diren beste neurri berri modura etxe mota
honekiko derrigorrezko alokairua da, etxe beharra dagoen
eskualde eta herrietan aplikagarri izango dena. Erabaki
92

EKAI CENTER

ETXEBIZITZA ESKUBIDEA Eraginkortasun ekonomikotik eraginkortasun errealera

hau udalek hartuko dute, eta udalek hartu ezean Eusko


Jaurlaritzan gaiaz arduratzen den sailak. Hauez gain
gainera funtzio soziala betetzen ez duten etxeekiko neurri
administratiboak ere hartzen dira:
a)
Lehentasunez
eskuratzeko
eskubidea
etxegabetze administratiboa gauzatzea.
b) Jabetza nahitaez
betetzeagatik

kentzea

funtzio

soziala

eta
ez

c) Nahitaezko salmenta edo ordezpena


d) Betearazteko aginduak
e) Jenderik gabeko etxebizitzen gaineko kanona
f) Nahitaezko alokairua jenderik gabeko etxebizitzen
kasuan (gorago esan bezala)
g) Hertsatzeko isunak ezartzea
h) Zehapenak ezartzea

EKAI CENTER

93

ETXEBIZITZA ESKUBIDEA Eraginkortasun ekonomikotik eraginkortasun errealera

1.M ETXEBIZITZA ESKUBIDEA:


EAE.KO LEGE PROIEKTUA (II)
1. Euskal Autonomi Erkidegoan tramite bidean dagoen
Etxebizitza legeak baditu alderdi interesgarriak, eta
interesgarriena etxebizitza eskubide subjektibo bezala
jasotzea, administrazioaren aurrean egikaritu daitekeen
eskubide bat beraz, eta ondorioz administrazioari
obligazio bat ere ezartzen dio herritarrekiko. Horiez gain
desjabetzea eta erabilerarako desjabetzea ere aipagarriak
dira, eta merezi apur batez geratzea.
2. Aurrez eskubide subjektiboaren formulazioari begirada
jarri diogu, eta oraingoan eskubide hau nola zehazten den
ikusiko dugu.
3. Honez gain, lege proiektuaren azterketarekin jarraitu
eta berau gauzatzeko politiken inguruko ildoak planteatuko
dira ondorengo lerrootan.
4. Esan bezala, lege proiektu honen planteamenduak
egoki ikusten dira, eta aurrerapauso handi bat da
orain artean etxebizitzarekiko izan den ikuskerarekin
konparatzen badugu. Etxebizitza eskubide subjektibo
baino programatikoa izan da politikoentzat, herritarrek
ere ez dute krisi egoera honekin batera etorri diren
emergentzia gertaeren aurretik botere publikoen inplikazio
behar handiagorik exijitu, eta gainera etxebizitza bera
EKAI CENTER

95

ETXEBIZITZA ESKUBIDEA Eraginkortasun ekonomikotik eraginkortasun errealera

eskubide independiente eta oso baino, balio instrumentala


izan duen zerbaiten modura hauteman da, inbertsio eta
diru etekinerako tresna alegia.
5. Indarrean oraingo erredakzioarekin sartuko den ala
ez jakin ez arren, une honetan dagoen testuaren gainean
jardutea dagokigu, eta testu honetan interes handiko
elementu batzuk aipatzeko daude oraindik.
6. Honela, etxebizitza politiken definizioan zeresan handia
izan dezaketen bost lerro identifikatzen dira (elkarren
artean nahasten diren lerroak) lege proiektu honetan
modu nabarian, gehiago ere badiren arren etxebizitza
eskubidearen xede sozial horretan sakontzeko ahalegina
egiten dutenak:
Etxebizitza definitzea, eta hutsik daudenak
mobilizatzeko neurriak, helburu honen eraginkortasun
handiagoa bilatuz gurean berritzaileak diren neurrien
bidez
Azpimarratzen jardun dugun moduan, etxebizitza
eskubidea
subjektibotzat
hartzea.
Europan
etxebizitzaren inguruan jarrera modernoenekin bat
egiten da modu honetan
Etxebizitzen desjabetzea, jabetza publikoko
etxebizitzena zein pribatukoena, eta erabilerarako
desjabetzea
Banku entitateen erantzukizunaren zeharkako
aipamen bat, denbora baterako desjabetzeek
berauengan eragingo baitute batez ere, hipoteka
kasuetan aplikatzen direlako

96

EKAI CENTER

ETXEBIZITZA ESKUBIDEA Eraginkortasun ekonomikotik eraginkortasun errealera

Erabilera zesioak etxebizitza eskubidearekiko egiten


duen ekarpena, eta zabaltzen dituen aukerak
7. Lau lerro hauek ematen dioten proiekzioa dela-eta,
ateak gehiago zabaltzen zaizkio etxebizitza eskubideari,
baina baita etxebizitza politiken proiekzio sozialari. Edonola
ere legebiltzarrean legearekiko dauden jarrerak direla-eta,
eta Jaurlaritzaren jarrera hotza dela-eta, gerta daiteke
hemen aipatutakoen perfila desitxuratzea.
8. Etxe hutsen definizioaz, eta bere inguruko jardun
publikoaz lehenago ere jardun dugu. Lerro bitan
azpimarratzekotan mobilizazio ahalegina aipatu behar
da, neurri pasiboekin (zergapetzea) eta neurri aktiboekin
(derrigorrezko alokairua egoera berezi batzuetan).
Derrigorrezko alokairurako ezarritako baldintzak besteak
beste eskari eta eskaintza handia egotea izango da.
Etxebizitza eskaria neurtzerakoan estalitako eskaria
detektatzeko metodologiak ere beharko dira, izan ere
une honetan beharra adierazi egin behar da horretarako
aukera dagoenean, eta besteak beste diru sarrera minimoa
eskatzeak maila hori lortzen ez dutenak informazio hor
9. Eskubide subjektiboari dagokionez, trantsizio erregimen
bat ezartzen da erregelamendu bidez garatzen den artean
emergentziek erantzun administratibo bat izan dezaten
modu progresiboan (lehenik hiru kide edo gehiagoko
familiak, ondoren bikoak, eta azkenik norbanakoek).
10.
Aipatu
dugun
bosgarren
lerroak,
erabilera
lagapenarenak,
artikuluen
artean
baino
azken
xedapenetan dauka bere errekonozimendua. Oso
interesgarria den aukera bat da, gurean ezezaguna dena,
eta etxebizitza edukitzeko beste modu bat proposatzen
duena. Nolabait esateagatik banaketa horizontalik gabeko
EKAI CENTER

97

ETXEBIZITZA ESKUBIDEA Eraginkortasun ekonomikotik eraginkortasun errealera

etxebizitza kooperatiboa da, sustapena baino harantzago,


etxebizitzaren gozameneko unean ere kooperatibismoa
aplikatzen duena. Gurean ezezaguna izateagatik botere
publikoentzat ahalegin berezia eska dezake bai berauen
ezagutza zabaltzerakoan, baita sustapen neurrietan,
eta promozio publikoetan ere erabiliz. Modu honetan
etxebizitzaren espekulazioa eta funtzio sozialetik aldentzeari
kontrol berri bat ezartzen zaio, administrazioenaz gain,
etxebizitzaren erabiltzaileena. Bestalde, eta espekulazioa
murriztearekin batera, etxebizitza merkatzeko bide ere
bada.
11. Desjabetu daitezke etxebizitza pribatuak baldin eta
kontserbazio baldintzak ez badira betetzen edo ez badute
beren funtzio soziala betetzen batez ere eskari esanguratsua
dagoen herri eta eskualdeetan.
12.
Bankuengan eragin zuzena duen erabilerarako
desjabetze neurria azken boladan testu normatiboetan
agertzen hasi den aukera bat da. Normalean hipoteka
emaileei titularitatean eragin gabe, etxebizitza hori saltzeko
edo erabiltzeko ezintasuna ezarriko die, eta lehengo jabeen
esku utzi denbora baterako baldin eta hipoteka ordaintzeko
ezintasuna izan badute eta beste etxebizitza aukerarik ez
badute. Bi aipamen iradokitzen ditu neurri honek:
Normala honelako neurria ezartzea batez ere bankuei,
mota honetako neurriek eragin handiegirik ez baitauka
berauengan.
Jabetzan etxea izan eta emergentzia egoeran dauden
familiei mesede egiten die, baina egoera berean egon
daitezkeen familiak ere badira etxerik alokairuak ez
ordaintzeagatik etxerik gabe gera daitezkeenak. Azken
hauekiko ez dago aurreikuspen espezifikorik.
98

EKAI CENTER

ETXEBIZITZA ESKUBIDEA Eraginkortasun ekonomikotik eraginkortasun errealera

13. Esan bezala, proiektu baino ez den egitasmo honek


eduki interesgarriak ditu, baina baita oztopo politiko eta
juridikoak ere. Une honetan ez dago garbi ezaugarri hauek
bere horretan legebiltzarraren tramitea gaindituko duten ala
ez. Onarpen subjektiboa gertatzeko arrazoi ekonomikoak
ematen dira. Arrazoi ekonomikoak eskubide baten aurrean
nahikoa diren plantea daiteke honela. Baina baldin eta
hala balitz, desjabetzeari lotutako xedapenak Auzitegi
Konstituzionalaren aurrean errekurrituko ditu ziurrenera
espainiar Gobernuak Nafarroaren eta Andaluziaren kasuan
bezala. Aplikagarritasuna beraz une honetan zalantzazkoa
da. Edonola ere hori ez litzateke arrazoi bat izan behar,
legeak Auzitegi Konstituzionalaren ebazpenaren menpe
jarriko ez diren printzipioz behintzat- zenbait xedapen eta
elementu interesagarri ere bai baititu.
14. Jarrera eta borondate politikoei buruz ari garenez,
aurrekontu arazoa ere aurrez aurre aurkitzen dugu.
Gurean etxebizitza politiketan oso gutxi gastatzen da,
Europako tasarik baxuenetakoa. Esana dugu dagoeneko
etxebizitza politika kohesionatzaile eta sozial batek gastua
behar duela, eta ez diru-iturri modura hartzea botere
publikoek. Errealitateak hau beharko lukeen arren, azken
urteotan lehen oso urria zen etxebizitza politiketarako dirua
erdira murriztu da. Tokitan gaude Europako iparraldeko
herrietatik, zehazki hamar aldiz beherago euren gastuarekin
alderatzen badugu gurea. Honek etxebizitza gastuen
inguruko hausnarketaz gain, politika sozialen inguruko
hausnarketa ere eskatzen die botere publikoei eta euskal
gizarteari.
15. Finean, ez da arautze arazo bat soilik, eta lehen ere esan
dugu eskubidearen errekonozimendua ez dela bitartekoak
badiren ala ez ikusi ondoren erabaki behar, eskubidea
bada ala ez, eta baiezkoan bagaude, nola bideratu ikusi.
EKAI CENTER

99

ETXEBIZITZA ESKUBIDEA Eraginkortasun ekonomikotik eraginkortasun errealera

Hau da, aurrekontuen eta jardun publikoaren inguruan


ausnartu behar da, ez eskubidea ukatzeko, baizik eta
nola gauzatu erabakitzeko. Honetan beraz gastu sozialaz
gain, etxebizitza eskubideak eskatzen duen egitura
instituzionala, bankuen eta zehazki balizko banku publiko
baten funtzioa, etxebizitza ekimen formatu sozialak eta
abar geure egitea eskatzen du.

100

EKAI CENTER

2. Etxebizitza kooperatibek
zertarako balio dute?

ETXEBIZITZA ESKUBIDEA Eraginkortasun ekonomikotik eraginkortasun errealera

2.A ETXEBIZITZA ESKUBIDEA ETA


KOOPERATIBAK (I)
1.
Etxebizitza
kooperatiben
errealitateak
aukera
interesgarriak eman ditzake behar indibidual baten
erantzun, eta ukaezinezko osagai sozial modura ulertuz
gero eskubide hau. Hala ulertzen da gainera europar
esparruko konstituzio askotan.
2. Edonola ere etxebizitza kooperatiben esperientzia
Europan zabala izanda ere, oinarri kontzeptuala, eta beroni
lotutako praktikak ezberdinak dira. Hiri garapenaz orain
dela denbora gutxitik Europar Batasunak erakutsi duen
ekimena ez da etxebizitzaren harmonizazio kontzeptual
batera iritsi oraingoz, ez behintzat arlo kooperatiboan. Are
gutxiago beraz arautze edo politiken arloan topa dezakegu
harmonizaziorik.
3. Hori horrela izanda, oso zaila da etxebizitza
kooperatiben arteko adierazle batasuna topatzea, eta
ondorioz datu kuantitatiboetan oinarritutako azterketak
egitea edo ondorioak ateratzea. Eta aldi berean Europako
herrialde guztietan etxebizitza kooperatiboak, indar
handiagoz edo txikiagoz, era batera ala bestera, aintzat
hartzeko moduko errealitatea dira, eta aukera handiak
ematen ditu gainera kohesio sozialaren ikuspegitik, eta
eskubide hau gauzatzeko zailtasunak dituzten kolektiboen
ikuspegitik (gazteak, etorkinak, adinekoak).

EKAI CENTER

105

ETXEBIZITZA ESKUBIDEA Eraginkortasun ekonomikotik eraginkortasun errealera

4. Etxebizitza kooperatibak kontsumo kooperatiben


multzo zabalean koka daitezke, hau da, zerbitzu edo
ondasun bat eskuratzeko kooperatiban elkartzen
den jendearen eskema bera jarraitzen da etxebizitza
kooperatibetan. Edonola ere joera ezberdinak hartu dira
Europan deskripzio orokor (orokorregi) honetatik abiatuta.
5. Hasiera batean merezi du printzipio kooperatiboen
aipamen labur bat egitea. Hau da, zein printzipio
kooperatibok defini dezakete etxebizitza eskubidearen
esparruan jarduera kooperatiboa? Kooperatibaren barrura
begira honako printzipio kooperatibo hauek aipatuko
ditugu: sarbide askea eta kontrol demokratikoa. Bestalde,
kooperatiba hauen kanpo eraginari dagokionez, autonomia
eta inguruarekiko konpromisoa printzipio biak ere aintzat
hartu behar dira.
6. Barrura begirako modura definitu ditugun horietan,
sarbide askea, hau da, beharra eta nahia duen edonork
kooperatibako partaide izateko aukera dakar. Bereziki
interesgarria da gabezia ekonomikoak gainditzeko aukera
ematen baitu, beti ere finantzazio moduak kontutan izanda.
Kontrol demokratikoari esker izaera kooperatiboaren
ezaugarri den berdintasuna eta kooperatibaren jabetza
kolektiboa gauzatuko da. Lehenak lotura badu ere
eskubidearen unibertsalizaziorako ekarpen kooperatibo
modura (sarbide askerako bitarteko finantzarioak
demokratizatzeko aukeraren arabera noski), bigarrenak
funtzionatzeko modu bat adierazten du, eta eskubidea
orokorra izateko ez da bere kasa nahikoa.
7.
Kanpora begirakoetan berriz, autonomia eta
inguruarekiko konpromisoa, historikoki garrantzitsuak izan
badira ere, gaur egun Europako lurralde batzuetan, eta Hego
Euskal Herrian tartean, ez da hain nabaria. Kooperatiba
106

EKAI CENTER

ETXEBIZITZA ESKUBIDEA Eraginkortasun ekonomikotik eraginkortasun errealera

hauek autonomoak ez dira, ez baitiote bazkideen nahi


kooperatiboari erantzuten, sustatzaileen interesari baino.
Forma kooperatiboa sustatzaileon interes pribatuari
mesede egiten diolako erabiltzen da. Baina honi buruz
jardungo dugu aurrerago ere. Inguruarekiko konpromisoa
beraz ez da aipatu dugun kasuotan gauzatzen, interes
pribatu eta indibidualei erantzuten baitei. Interes indibidual
ezberdinen batura hau (sustatzaileen negozio interesa,
erosleen etxebizitza eskuratzeko nahia) ez da interes
kolektibo bihurtzen, interes indibidualen batura soila baino
ez baita. Hau da, ez dago gizarte ikuspegi apurrik.
8. Beraz, garai batean gurean ere, Europa guztian zehar
gertatu bezala, printzipio kooperatiboekin bat etor zitekeen
etxebizitza kooperatibismo bat garatu bazen ere, gaur
egun kooperatiba mota honen instrumentalizazioa delaeta (sustapenerako tresna modura), beren indar soziala
galdu egin dute erabat.
9. Europako errealitatera itzuliz, gaur egun etxebizitza
kooperatiboen zenbatekoa asko aldatzen bada ere
lurralde batetik bestera, Europa erdi aldean eta iparraldean
etxebizitza guztien %10-%15 ingurukoa da. Kopuru
esanguratsua beraz.
10.
Honek etxebizitza kooperatiba motak aipatzera
garamatza. Esan bezala, Europan joera eta esperientzia
ezberdinak daude, baina bi eredutan barnebil daitezke:
a)
Kooperatiba sustapenerako soilik gauzatzen
denean. Hau da, kooperatiba sortzen da lurra erosi
eta eraikitzeko, eta behin zeregin horiek bukatuta eta
banaketa horizontala eginda, kooperatiba desegin
egiten da. Izan daiteke kooperatiba mantentzea
soilik elementu partekatuak gestionatzeko, baina oso
EKAI CENTER

107

ETXEBIZITZA ESKUBIDEA Eraginkortasun ekonomikotik eraginkortasun errealera

jabetza eta funtzio txikia izango du. Hau da gurean


indarrean dagoen eredua.
b) Kooperatiba eraikina egin eta gero, kooperatibak
jabetza mantendu egiten du, eta bazkideek alokairuan
hartzen dituzte etxeak. Europa erdi aldean eta
iparraldean zabaldu da eredu hau. Esperientziarik
ezagunenak Danimarkan sortutako andel kooperatibak
dira.
11. Azken boladan tarteko ereduak sortzen ari dira. Irlandan
esate baterako, eraikina egin ondoren, jabetza banatu
egiten da, baina ez erabat. Honela bazkideek beraien
etxebizitzaren %50a hartzen dute jabetzan, eta gainerako
%50a eta elementu komunek kooperatiboak izaten
jarraitzen dute. Modu honetan etxebizitza eskuratzeko
zailtasunak dituzten kolektiboek modu merkeagoan lor
dezakete etxebizitza.
12. Sustapena baino haratago doan etxebizitza
kooperatiboen ereduak ulertzeko zailtasuna izan dezake
gurea bezalako lurralde batean, etxebizitzaren jabetza
eredua erabat hegemonikoa den lurralde batean. Mamuak
eta beldurrak hauteman daitezke, eta esan egiten
badugu ere alokairurantz jo behar dela, neurri batean aho
txikiarekin esaten ditugu gauza hauek. Egoera optimoa,
osatua, etxebizitza jabetzan edukitzea dela barneratuta
dugu. Aipatu dugun eredu kooperatiboak alokairuarekiko
abantaila batzuk ematen ditu, jabetzarengandik oso gertu
daudenak: ezin da bazkidea kanporatu etxebizitzatik
(salbuespen oso gutxi eta oso logiko batzuetan salbu),
harreman kooperatiboaren iraupena bizi artekoa da,
oinordekoei bazkidetza eta etxebizitzaren erabilera
transmititzeko eskubidea du bazkideak, eta epe
jakinetarako alokatu dezake bere etxebizitza.
108

EKAI CENTER

ETXEBIZITZA ESKUBIDEA Eraginkortasun ekonomikotik eraginkortasun errealera

13. Baina eredu honek duen ezaugarri garrantzitsuena


etxebizitzaren jabetza desakralizatzea, eta etxebizitzara
iristeko aukera erraztea da, irabazi asmoa baztertzen
duelako, eta gastu finantzarioak ere murriztu egiten
dituelako.

EKAI CENTER

109

ETXEBIZITZA ESKUBIDEA Eraginkortasun ekonomikotik eraginkortasun errealera

2.B ETXEBIZITZA ESKUBIDEA ETA


KOOPERATIBAK (II)
1. Ondoko lerroetan esperientzia kooperatibo ezberdinei
buruzko zertzelada batzuk emango dira, eta herrialde
ezberdinetan etxebizitza hauekiko dauden politikei buruzko
aipamenak egingo dira.
2. Esan bezala bi eredu nagusiren artean banatzen dira
etxebizitza kooperatibak Europan. Printzipio kooperatiboen
ikuspegitik, baina batez ere etxebizitza eskubidea ahalik
eta gehien zabaltzearen ikuspegitik, badirudi Europa
erdialdeko eta iparraldeko ereduak interesgarriagoak
direla gurean gauzatzen den kooperatibismo instrumentala
baino. Aipatutako jarduera kooperatiboa luzatu egiten
delako batetik, eta bestetik etxebizitza eskuratzerakoan
zaurgarrienak diren kolektiboei beste aukera bat ematen
dielako. Honela bada, zenbait herrialderen etxebizitza
kooperatiboen esperientzia aipatuko dugu ondoren,
gidalerro interesgarri batzuk erakusten baitituzte.
3. Alemaniarekin hasiz, lurralde honetan etxebizitza
kooperatiba oso handiak daude, kasu askotan 7.000
etxebizitzatik gora dauzkatenak. Oro har erabilera
lagapena egiten duten kooperatibak dira, hau da, jabetza
kooperatibarena da, eta bazkideak alokairu baten truke
espazio batzuk (bere etxebizitza erabiltzeko eskubidea
du). Batez ere ingurune urbanoetan garatu den eredu bat
izan da, eta gaur egungo beharrei erne, zerbitzu berriak
EKAI CENTER

111

ETXEBIZITZA ESKUBIDEA Eraginkortasun ekonomikotik eraginkortasun errealera

eskaintzen hasi dira, haurtzaindegiak eta hirugarren


adinekoentzako zerbitzuak kasu. Erabilera lagapena
biziartekoa da.
4. Alemaniako kooperatiba hauen finantzazioa bazkideen
ahaleginaren bidez egiten da. Horretarako hasierako
kapital bat jartzen dute, eta harremanaren amaieran
berreskura dezakete. Bestalde, amortizazioari, eta
etxebizitza mantendu eta hobetzeko beharrei erantzuteko
hileroko kuota bat ordaintzen da. Amortizatu ahala kuota
hau murriztuz doa. Oso interesgarria da finantzarioaren
ikuspegitik, eta kooperatiba hauek daukaten bolumen
handiari esker, banku kooperatiboak sortu dituztela
etxebizitza kooperatiba hauek. Modu honetan eta
bazkideen aurrezkia kaptatzen dutenez, finantzazio bide
berri bat eta sendotasun finantzario handiagoa dute
kooperatibok.
5. Jarduera publikoaren ikuspegitik, kooperatiba hauen
mesedetan botere publiko Alemaniarrek hartutako neurriak
izaera fiskalekoak dira batez ere.
6. Danimarkan, lehen ere aipatu bezala, Andelen
esperientzia dago. Oinarrian erabilera lagapen modu bat
da, baina proiekzio sozial handia dauka. Erabiltzaileak
batez ere etxebizitza arazo espezifikoak dituzten pertsonak
dira, eta nabarmena da Andel hauetan bizi diren gehienak
gazteak edota hirugarren adinekoak direla. Andel hauek
ezin dira inolaz ere beste eredu bateko etxebizitza
transformatu. Etxebizitzak ez dira handiak izaten,
gehientsuenak 80 m2 baino txikiagoak dira. Andelena hiri
fenomenoa da, eta eredua Kopenhageren inguruan dago
bizien. Guztira 125.000 andel inguru daude Danimarkan.
Bazkide berrientzako itxaron zerrendak daude, eta andel
batetik bestera mugitzeko aukera ere badago, beharren
112

EKAI CENTER

ETXEBIZITZA ESKUBIDEA Eraginkortasun ekonomikotik eraginkortasun errealera

araberako mugikortasuna erraztuz modu honetan. Edozein


maizterrek baino eskubide gehiago dituzte, oinordekoei
transmititu baitiezaiekete, edota epe jakinerako alokairuan
jarri euren azalerapeko zatia.
7. Andelen finantzazioa eta bazkideen diru bidezko
konpromisoa Alemanian bezalakoa da, sarrera bat ordaindu
behar da, eta alde egiterakoan itzuli egiten da. Horrez
gain erabiltzeko eskubidearen azaleraren araberako kuota
bat ordaintzen da. Andel ereduan egindako etxebizitzak
beraien inguruan beste sustapen modu baten bidez, eta
edukiera beste modu batzuen bidez egindako etxeak
baino nabarmen merkeagoak dira.
8. Politika publikoen ikuspegitik, Andelek lege espezifiko
bat daukate, eta besteak beste blindatu egiten dute
eredua, eredu honen pean sortutako etxeak betirako
Andel konfigurazioa izatera behartuz.
9. Suitzan erabilera lagapen eredua da baita ere jarraitzen
dena, abardurak abardura. Kasu honetan deigarria da
etxebizitza kooperatibek duten instituzionalizazio maila
handia. Kooperatibak lurraldeka egituratzen dira, eta
berauek Estatu mailako egituretan. Modu honetan aukera
izan dute finantzazio modu erosoagoak topatzeko, eta
banku kooperatiboak sortzeko. Honela bada, bazkideek
etxebizitzaren kostuaren %30-%50eko hasierako ekarpena
egiten dute, eta gainerakoa lortzeko baldintzak bankuekin
lotzen ditu kooperatibak. Lortutakoaren araberako kuotak
ezartzen zaizkie bazkideei. Suitzan problematika berriei
erantzuna ematen ahalegintzen ari dira kooperatiba hauek,
hirugarren adinekoekin adibidez ahalegin berezia egiten
ari dira.

EKAI CENTER

113

ETXEBIZITZA ESKUBIDEA Eraginkortasun ekonomikotik eraginkortasun errealera

10. Irlandan berriz erdibideko aukerak bilatu dira, eta


erabilera eskubidea eta jabetzaren arteko formula bat
aplikatzen dihardute etxebizitza kooperatibetan aurreko
atalean azaldu bezala. Honela bazkideak erabiltzen
duen espazioaren (pisuaren) %50 jabetzan hartzen du,
eta gainerakoa kooperatibarena da. Kooperatibaren
atalarengatik beti ere kopuru oso handia ez den kuota
ordaintzen du.
11. Portugalen jarduera publikoa handia izan bada ere,
tartean Konstituzioan agertzen den onarpena, azken
hamarkada parean beherakada handia izan da. Izan
ere, diktaduraren ondoren etxebizitza kooperatiboa izan
zen bidea etxebizitza eskubidea eskuragarri jartzeko
kolektibo zabalei. Honela 180.000 etxebizitza eraiki dira
kooperatiba formatuan. Portugalen, kooperatiba hauek
aurreikusi egiten dute beti biztanleentzat onuragarriak izan
daitezkeen ekipamenduak ere ezartzea: haurtzaindegiak,
gune berdeak, zerbitzu komunak, kirol guneak
Portugalen, legeak aukera eman arren, ez da zabaldu
erabilera lagapeneko eredua.
12. Kooperatiba hauek finantzazio publikoa izaten zuten
epe luzerako kredituei esker, bai azpiegiturak (urbanizazioa)
egiteko, baita eraikina altxatzeko. Denborarekin aukera
hauek murriztuz joan dira. Gaur egun onura fiskal
batzuk baino ez dituzte izaten (BEZean murrizketa,
lurrak erosterakoan ezartzen den zergaren gainean
salbuespena). Bestalde, mugatu egiten da etxebizitza
hauen prezioa legez, ezin baita izan eraikuntza kostuen
%30 baino gehiago.
13. Beraz, ikuspegi publikotik azpimarratzeko moduko
ideia pare bat aipatuko ditugu. Botere publikoek
konpromiso maila ezberdina erakutsi dute etxebizitzen
114

EKAI CENTER

ETXEBIZITZA ESKUBIDEA Eraginkortasun ekonomikotik eraginkortasun errealera

errealitate kooperatiboekin. Oro har errealitate honen


errekonozimendua baldin badago ere, bankuak sortu
dituzten herrialdeak daude mutur batean, eta soilik onura
fiskal batzuk onartzen dituztenak bestetik. Azken hauetan
aukera kooperatiboa erreala ez da, ez behintzat izaera
kooperatiboa gordetzen duten ekimenen ikuspegitik.
Interesgarria da halaber irabazia preziora eramateari
mugak jartzea, eta espazio komunak ezartzea bitzeaz
gain, kirola egiteko, egoteko eta abarrerako

EKAI CENTER

115

ETXEBIZITZA ESKUBIDEA Eraginkortasun ekonomikotik eraginkortasun errealera

2.C ETXEBIZITZA ESKUBIDEA ETA


KOOPERATIBAK (III)
1. Ingurune europarrean etxebizitza kooperatiben inguruko
zertzelada batzuk eman ondoren, gurean gauzak nola dauden
ikustea komeni da. Honela, Euskal Herrian esperientzia
kooperatiboak beste zenbait esparrutan, lan esparruan eta
hezkuntzan batez ere, proiekzio eta garrantzia handia baldin
badu ere, etxebizitzei dagokienez oso errealitate apala
dauka gaur egun.
2. Edonola ere ez da beti horrela izan. Ezagunak dira
industrializazioa dela-eta, eta hirurogeigarren hamarkada
inguruko garapenaren inguruan, hainbat eta hainbat herritan
kooperatiban egindako auzo eta etxe sailak. Baina gaur
egungo errealitatea ez da hori. 80. hamarkada arte iraun
zuen etxebizitza kooperatiben indarraldi honek, baina hortik
aurrera politika publikoek etxebizitza berria eta jabetza
bidezkoa lehenetsi zuten, eta apurka-apurka kooperatiben
errealitatea ere horretara moldatzen joan zen, gasa galduz
gainera.
3. Horren ondorioz, une honetan, kooperatiba hauen
instrumentalizazioa bizi dugu. Sustapen berrietan
sustatzaileek erosleei eskatzen diete sustapenera
bideratutako kooperatiba osatzeko, eta modu honetan
erraztu egiten zaie eraikuntzarako kreditua lortzea, izan ere,
arriskua ez baitu benetako sustatzaileak hartzen, baizik eta
kooperatiba osatu duten erosleek. Aipatu ditugun printzipio
EKAI CENTER

117

ETXEBIZITZA ESKUBIDEA Eraginkortasun ekonomikotik eraginkortasun errealera

kooperatiboen bihurritze nabaria da hau. Ez dago kontrol


demokratikorik, formalki horrela izan arren, ezaugarri
kooperatiboek ez baitute garrantzirik, arrazoi finantzario
hutsengatik osatu da-eta kooperatiba. Bestalde, etekinarekin
loturarik ez duten printzipioak ere baztertu egiten dira, hala
nola, inguruarekiko konpromisoa, eta honela, zailtasun
egoeran daudenentzako etxebizitza.
4. Etxebizitzaren inguruko lan honetan esan izan ditugu gure
kasuan jabetza transferentzia eredua dela erabat nagusi, hau
da, kooperatibak banaketa horizontala egin artean irauten
du, eta behin hori egin ondoren, ohiko etxebizitzak ezartzen
dira.
5. Krisi testuinguruak azkartu egin du kooperatibaren
aukera, baita paradigma aldaketaren beharra ere. Hau da,
etxebizitza berria eta jabetza bidezkoa ez da dagoeneko
aukera optimoa. Baina honek oraingoz translazio politiko
zabalik ez du. Ekimen batzuk gauzatzen ari dira, baita osagai
sozial eta kooperatiboarekin, baina oraingoz aldaketa zabalik
ez dago. Egia da jarduera kooperatiboaren ikuspegitik
gizarte ekimenak ez duela politikaren zain egon behar, eta
errealitatea bere kasa aldatzeari ekin ohi diola. Baina egia
da halaber etxebizitzak inbertsio handiak eskatzen dituela,
herritar normalentzat sekula egingo duten handiena, eta
sustapen publikorik ez egoteak, eta ingurune hurbilean
erreferentziarik ez edukitzeak dakarren segurtasun faltak
ez duela bereziki laguntzen. Hori dela-eta funtsezkoa da
ingurune egoki bat prestatzea honelako ekimenak sortzen
has daitezen.
6. Lehenik eta behin argitu behar da erabilera lagapeneko
kooperatibak sortzeko arazo juridikorik ez dagoela. Baina
hori horrela izanda ere, errekonozimendu juridiko zehatzik
ere ez dago. Gabezia hau konpontzeko asmoz Euskal
118

EKAI CENTER

ETXEBIZITZA ESKUBIDEA Eraginkortasun ekonomikotik eraginkortasun errealera

Autonomi Erkidegoan jaso da lehen aldiz figura juridiko hau


Etxebizitza Legearen proiektuan. Oraindik tramite bidean
dagoenez, ezin da jakin aurrera aterako den ala ez.
7. Errekonozimendu juridikoak goraxeago aipatu dugun
segurtasun faltari konponbidea ematen dio, baina soilik
neurri batean. Bere horretan ez da nahikoa izango noski
beste etxebizitza paradigma batera joateko, edo etxebizitza
kooperatiben modalitate berri bat aukera modura erabiltzeko.
8. Zer behar da beraz? Kooperatiba hauek onuragarri izan
daitezen gaur egungo egoera gainditu egin behar da, eta
noski, araubidezko zenbait neurri ezartzea beharrezkoa da:
a) Errekonozimendua bera, EAEn tramite bidean dagoen
lege proiektuak zabaltzen dituen aukeren bidetik1 .
1
EAEko lege proiektuak honela dio etxebizitza kooperatiba modalitate honen
erregimenari buruz (Nafarroako legeak ez du aurreikusten honelakorik):
1. Hainbat aukera edo modalitate dago, kooperatibak edo beste elkartemodu batzuk erabiliz,autosustapena edo sustapena egin, eta etxebizitzak eta
eranskinak partaideen artean esleitzeko. Bada, modalitate horiei ezer kendu
gabe,beste aukera bat da irabazi-asmorik gabeko elkarte pribatu bat osatzea,
eta, higiezin bakar batean, etxebizitza-multzo bat sustatzea edo eskuratzea,
elkarte-kideen bizileku-premiak asetzeko.
2. Halakoetan, elkartea eta elkartekideak izango dira higiezin osoaren jabeak,
eta haren gaineko jabari osoa edo eraikitzeko aukera ematen dien beste
eskubideren bat izango dute. Elkartekideak pertsona fisikoak izango dira,
eta elkarteak esleitzen dizkien etxebizitzak eta lokalak erabiltzeko eskubidea
izango du. Esleipen hori, gainera, estatutuetan edo barne-antolakuntzako
arauetan jartzen duen bezala egin beharreko da.
3. Halako elkarteetan, erabilera-lagapeneko araubidepean bazkide modura
sartu nahi duenak diru-kopuru bat jarri beharko du. Elkarteko
aginte-erakundeek zehaztuko dute zenbat, sustapenerako edo higiezina
mantentzeko zenbat behar den gorabeheran. Gero, erabilera eskubide hori
beste pertsona fisiko bati besterenduz gero, sarrerako kopuru hori atzera
itzuli egingo zaio, baina besterentze hori elkarteko gobernu-organoen
EKAI CENTER

119

ETXEBIZITZA ESKUBIDEA Eraginkortasun ekonomikotik eraginkortasun errealera

Ezaugarri azpimarragarrienak honakoak dira gure ustez:


Elkartea kooperatiba- da higiezinaren jabea
Elkartekideek/bazkideek etxebizitzak erabiltzeko
eskubidea izango dute
Hasierako ekarpena egin beharko da
Ekarpena itzuli egingo da eskubide hori
besterentzean
Ekarpena itzultzea elkartearen erabaki organoak
ikuskatuko du espekulaziorik egon ez dadin
Erabilera epea amaiera gabea da
Kanon bat ordaindu behar da, baina sustapen
kostu, amortizazio, mantentze eta hobekuntza
beharren arabera soilik
Laguntza publikoen aukera aurreikusten da
b)
Promozio sozialeko etxeetan aukera hauek
aurreikustea ere badago, baita bestelako botere publiko
eta ekimen kolektiboen ekimen partekatuetan ere
c) Fiskalitate neurriak, ikusiz onura publiko bat gauzatzen
fiskalizazioaren pean egin beharko da, bermatu beharko dutelako tartean ez
dagoela espekulazio-irabazpiderik.
4. Elkartekide bakoitzaren erabilera-eskubidea amaiera-eperik gabekoa da,
eta mortis causa eskualdatu ahal izango da, baina ezer aldatu gabe eta
baldintza berberetan. Ordainetan, kanon edo errenta bat ordaindu beharko da.
Elkarteak berak erabakiko du zenbatekoa den, hainbat kontzepturen kostua
ikusita: sustapena, eraikitzea, amortizazioa, mantenimendua, hobekuntzak
eta bizitzeko higiezinaren antzeko beste batzuk.
5. Erabilera-lagapeneko araubidepeko elkarteak, xedapen honetan eta
xedapen hau garatzeko arauetan jartzen duenera biltzen badira, horretarako
ematen zaizkien diru-laguntzak jasotzeko eskubidea irabaziko dute;
elkartearen jabetzapeko higiezin osoa elkartearen titularitatepekoa izango da
beti eta amaiera-egunik gabe; eta ezin dute jabetza horizontala edo beste
edozein jabetza-araubide pribatu izatera igaro.

120

EKAI CENTER

ETXEBIZITZA ESKUBIDEA Eraginkortasun ekonomikotik eraginkortasun errealera

delako bitarteko publikoak erabili gabe (hala denetan)


d) Berauen instituzionalizazioa bultzatu, eta denboraren
joanean kreditu entitate aukerak aztertu kreditu
posibilitateak eta aurrezki posibilitateak kontutan izanda
e) Proiekzio soziala eman ekimen hauei baita ekimen
kooperatiboei ere, bai lokal kooperatiboekin, baita
eraikitzeagatik erabilera publikoko izan behar diren
zatietan eta abar
f)
Ekimen sozialari sakonera handiagoa eman
etxebizitza eskubidearen ikuspegitik, irabazia mugatuz
edo irabazi asmorik gabeko aukerak aurreikusiz
g) Hedapen lan publikoa egin aukera hauek ezagutu eta
heda daitezen
9. Honako bide hauek esklusio arriskuan daudenentzako
aukera berriak eman ditzakete legeak berak aurreikusten
duen eskubide subjektiboarekin konbinatuaz, eta ez soilik
etxebizitza eskubidea bermatuaz, baita bizibidearekin edo
lanarekin lotzen bada ere.
10. Proiektu hauek eraikuntza berrian oinarritzen direla
dirudi. Ez du zertan horrela izan behar, baina zaila dirudi
egun dauden etxebizitzetan honelako bide bati ekitea
hutsik dauden eraikin birgaituetan ez bada. Beraz, ikuspegi
kooperatibo batetik eta etxe hutsen gaiarekin lotuz, etxe
hutsen gestioaren kooperatibizazio aukerak aztertzea
ere komenigarria izan daiteke une honetan bitartekaritza
publikoa iristen ez den lekuetara iritsi ahal izateko. Bertan
etxejabe, entitate publiko lokalak eta etxe beharrean direnak
elkar daitezke.

EKAI CENTER

121

3. Etxebizitza eskubidea
eta antolaketa

ETXEBIZITZA ESKUBIDEA Eraginkortasun ekonomikotik eraginkortasun errealera

3.A LURRALDEAREN ANTOLAKETA ETA


MUGIKORTASUNA (I)
1. Posizio bat finkatu ahal izateko, kontzeptu batzuek
argitu nahi ditugu lehenik eta behin: mugikortasuna ulertu
behar da gaur egungo garraiobideen hobekuntza bezala.
Beraz, helburua ez da leku jakin batzuetara mugitu ahal
izateko eskaintza handitzea. Hau da, mugikortasuna
hobetzea hobetzekotan, gutxienez area funtzionaletako
desplazamenduetan auto propioaren erabilera murriztera
jo beharko litzateke, eta garraio publikoaren erabilera
bultzatzera, edo motorrik gabeko garraioa (oinez,
bizikletaz). Honetarako, abiapuntuak izan beharko luke
gaur egungo garraio publikoaren eta motorrik gabekoaren
eskaintza. Eskaintza hau aztertuaz ikusiko da zein izan
daitekeen bidea apurka autoa baztertzeko, eta aldi berean
garraiobide formatu berriak eta bide azpiegitura berriak
saihesteko.
2. Azterketa hau egin ondoren bide edo garraio azpiegitura
berriak behar direla ikuste bada, bereziki zorrotzak izan behar
gara edozein inbertsio egin aurretik azpiegitura hauen kostea
eta balizko onurak ebaluatzerakoan.
3. Orain artean egin diren zenbait azpiegiturarekin ez da honela
jokatu. Alegia, ez da behar bezainbesteko zorroztasunik izan
berauen diseinu eta planifikazioan, eta izaten ari diren erabilera
urriak eta kontu publikoei ezarri dien zama handiak gogora
arazi beharko liguke zorrotzak izan behar garela gai hauetan.
EKAI CENTER

125

ETXEBIZITZA ESKUBIDEA Eraginkortasun ekonomikotik eraginkortasun errealera

4. Aurreko paragrafoan aipatzen den irizpideak ondoren


aztertuko ditugun mugikortasun azpiegitura guztientzako
balio beharko luke. Hau da, honakoa begiratu beharko
litzateke:
a) Zerk ahalbidetzen duen mugikortasun txikiagoa
b) Mugikortasuna beharrezkoa bada, lehenik motorrik
gabeko mugikortasuna izan daitekeen
c) Motorrik gabeko mugikortasuna baztertzen bada,
aztertu nola gauza daitekeen mugikortasun hori garraio
publiko egoki, eroso, maiztasun handiko, irisgarri,
bizkor eta erakargarriaren bidez.
5. Parametro hauetan beharrezkoa izango da lurralde
antolaketarekin
erlazionatutako
politika
guztien
ikuspegi bateratu bat izatea, eta zehazkiago esanda,
merkataritza sustapen politikak, etxebizitzakoak, garapen
ekonomikokoak, eta abar, baita politika hauek aplikatzeko
neurrienak ere (dentsifikazioa, espazioen birgaitzea eta
dagoeneko okupatuta dauden espazioak berregokitzea,
landa eremuarekiko errespetua, funtzio anitzeko espazioak,
hiri konplexuari buruzko kontuei dagozkienak, eta abar).
6. Etxebizitza eta funtzio anitzeko espazioetan
dentsifikazioa areagotzeko joerak norbere autoarekiko
menpekotasuna jaisteko asmoaren ondorio da, baina baita
energia gutxiago erabiltzeko asmoaren ondorio (zenbat
eta hedatuagoa izan hiria energia behar handiagoa dauka,
urrunago baitaude lan lekuak, merkataritzakoak, eta
abar). Erantzuna da halaber azpiegituren arrazionalizazio
beharrentzat, azpiegitura hauek balio dezaten ahalik
eta herritar gehienen beharrak modu egoki eta erosoan
asetzeko.
126

EKAI CENTER

ETXEBIZITZA ESKUBIDEA Eraginkortasun ekonomikotik eraginkortasun errealera

7. Beraz, efizientzia finantzario, energetiko eta


ingurumeneko beharrei ere zor zaio. Esan genezake
behar soziala ere badela, harremanetarako espazioa
ez dadin horren sakabanatua egon (leku batean bizi,
lan harremanak beste batean, harreman afektiboak eta
lagunak beste batan...) eta bizitza kalitate zein kohesio
sozial handiagoa egon dadin. Ez dugu ahaztu behar leku
baten bizitza kalitatea lotuta dagoela harremanetarako
eskaintzen dituen aukerekin.
8. Ondorioz, dentsifikazio handiagoak, baita hiritik urrun
dauden lanlekuak bizilekuetara urreratzeak, errepide,
energia eta ur behar txikiagoak edukitzea esan nahi du.
Gutxitu egiten da halaber autoarekiko menpekotasuna.
9. Hemen aipatzen ari garen aukerak lehenesteak arrazoi
ezberdinei erantzuten die, eta hauen arteko bat da gure
azpiegitura zenbait saturazio mugan egotea da. Baina
ez hori bakarrik, planifikatuta dauden azpiegitura batzuk
ahalegin finantzario izugarria eskatzen dute, eta ez dago
garbi balioko ote duten autoa gutxiago erabiltzeko. Azken
aipu bat ere presente edukitzea komeni da: ez dago
garbi gainera mugikortasun arloan planeatutako zenbait
azpiegiturak benetan balioko ote duten autoa gutxiago
erabiltzeko, izan ere garraioa errazten duten neurrian, hiria
barreiatuta edukitzen lagundu baitezakete, eta ondorioz
dentsifikazioa baztertzea bultza dezakete.
10. Honela bada, lurralde antolaketa norbere autoaren
inguruan egin behar dela pentsatzea alde batera utzi eta
beste alternatiba batzuk ikusi behar dira, planteatzen
dituen arazoak ugariak baitira, besteak beste honakoak:
a) CO2aren emisioak

EKAI CENTER

127

ETXEBIZITZA ESKUBIDEA Eraginkortasun ekonomikotik eraginkortasun errealera

b)
Desplazamendurako
denbora
luzeagoak
(hirietan automobila denbora gehien behar duen
garraiobidea da, batez ere aparkatzeko behar duen
denborarengatik).
c) Hiriaren sakabanatzea
d) Bide azpiegituren behar handiagoa
e) Gastu publikoa igotzea
f) Lurraldearen okupazio handiagoa.
11. Bestalde ez da ahaztu behar, gaur egun norbere autoa
erabiltzeak abantailak ere badituela erabiltzailearentzat,
batez ere erraz aparkatzeko aukera dagoen tokietara egin
beharreko desplazamenduetarako oso erosoa delako
(adib: industria poligonoak, zentro komertzialak eta abar),
eta sistema alternatibo bat ezartzea pentsatzen denean
kontuan izan behar da erosotasun maila horretara urreratu
behar dela.
12. Zentzu honetan, Europa mailan zentro urbanoetan
norbere autoaren bidezko garraioa kentzearen aldeko
tendentzia ari da sortzen. Hasieran gune komertzialak
oinezko bihurtzen ziren, baina gaur egun espazio gehiago
ari dira oinezkoentzako bihurtzen, hiriko auzoak elkartzen
dituen sareak osatuz. Baita herrien arteko oinezko sareak
ere herriak elkarrengandik gertu egonda, hori ahalbidetzen
dutenean.
13. Ondorioz, azpiegitura berrien eskaintzatik egun
daudenen gestio eraginkorrago batera pasa behar da.
Aurreko urteetan azpiegiturak areagotzea logikoa zen,
izan ere defizita baikenuen arlo horretan. Gaur egun ordea
128

EKAI CENTER

ETXEBIZITZA ESKUBIDEA Eraginkortasun ekonomikotik eraginkortasun errealera

azpiegiturak, bideetakoak batez ere, saturaziora urreratzen


ari dira, eta hori dela-eta, errepide berrien beharrak kontrol
tekniko, politiko, herritar, ingurumeneko eta finantzario
zorrotza beharko luke.
14. Jakin badakigu hemen aipatutako proposamenek
denbora asko behar dutela gauzatzeko eta emaitzak
ematen hasteko. Ezin da pentsatu denbora laburrean
aurreko hamarkada guztietako inertziak aldatuko direnik.
Edonola ere, beharrezkoa da gai honi heltzea eta bideari
ekitea. Jakina da, exekutatutako zenbait egitasmok
baldintzatu egiten dutela dokumentu honetan aurkezten
den planteamendua (AHT, bide obrak, auzoak, dentsitate
txikiko landa guneak, eta abar.), baina honek ez du eragotzi
behar egiteko modu eta politika berriak hasteko.

EKAI CENTER

129

ETXEBIZITZA ESKUBIDEA Eraginkortasun ekonomikotik eraginkortasun errealera

3.B LURRALDEAREN ANTOLAKETA ETA


MUGIKORTASUNA (II)
Mugikortasun politikak testuinguru europarrean
1. Mugikortasunean dugun erreferentzia nagusia, berau
lurralde antolakuntzaren ikuspegitik landuaz gainera,
Europako Batzordearen Mugikortasun Kultura Berri
Bateranzko Liburu Berdea dugu (2007-09-25, COM
(2007) 551 amaiera).
2. Dokumentu honen bidez Europako Batzordeak
dio hiri mugikortasuna garapenerako, hazkunderako
eta enpleguaren sorrerarako elementu bultzatzaile
garrantzitsua dela.
3. Hiri mugikortasuna garapenera egokitzeko hainbat
gauza gehiago behar ditu: hori ahalbidetuko duen hiri
planifikazioa, berrikuntza teknologikoa, ibilgailu seguru,
adimentsu eta garbiak sustatzea, pizgarri ekonomikoak,
eta legeak horretara egokitzea besteak beste. Hau da, maila
ezberdinetako politika ezberdinen arteko koordinazioa
behar du. Baina erabaki zentralak, barne mugikortasunari
dagozkionak esate baterako, maila lokalean hartu behar
dira.
4. Liburu Berdeak zenbait neurri aipatzen ditu
Oinez edo bizikleta bidezko mugikortasuna bultzatzea
EKAI CENTER

131

ETXEBIZITZA ESKUBIDEA Eraginkortasun ekonomikotik eraginkortasun errealera

Automobil pribatuen erabilerari ahalik eta abantaila


gehien ateratzea: ibilgailua partekatzea, garraio
kolektiboekin konbinatzea aparkalekuak jarriaz, hiri
barruetan aparkaleku garestiak jartzea... Batzordeak berak
aipatzen du, azpiegitura berriak eraiki baino lehenago,
ikusi beharko dela daudenak hobe aprobetxatzeko zein
aukera dauden.
Hiri eta hirien arteko merkantzien trafikoari
dagokionean, berau zerbitzuen sektoreari lotutakoa izan
ohi da (entregak, mantentze zerbitzuak, etxe aldatzeak
eta abar) . Aukerak egon daitezke banaketak taldekatzeko
zenbait hiri gunetan, ibilbideak ezarriz, auto txikiagoak
ezarriz
Mugikortasun politikak, erregulazioa
5. Nahiz eta aurreko paragrafoetan zenbait zehaztasun
eman dugun, mugikortasunaren problematikak eremu
munizipal edo lurraldekoa gainditu egiten du eta
energetikoki, sozialki eta ingurugiro aldetik jasangarriago
izateko ahaleginak maila administratibo eta politiko
ezberdinek orientazioa berdina izatea eskatzen du.
6. Egungo mugikortasunaren arazo nagusia norbere
ibilgailuarekiko larregiko dependentzia da, azkar eta modu
sinplean esanda. Honen gaionean eragin nahi izateko,
jarduera publiko sostengatua eta arrazoizkoa behar
izateaz gain, ohitura sozialetan aldaketa bat eskatzen
du. Honetara lagundu dezake mugikortasunaren lege
batek, beste gauza batzuen artean, mugikortasun planak
egitea ezarriko duena, dependentzia hori aldatzera joko
duena hirietako plan berrietan, eta poligono industrial edo
lanerako zentro handietan.

132

EKAI CENTER

ETXEBIZITZA ESKUBIDEA Eraginkortasun ekonomikotik eraginkortasun errealera

7. Interesgarria da ikustea indarrean dauden mugikortasun


legeek zer esaten duten. Valentziako Komunitateak
2011tik dauka Mugikortasun Legea eta hainbat elementu
ditu kontuan hartzeko modukoak:
Hiritarren eskubide eta eginbeharrak mugikortasuna
eta garraio-publikoaren gainean, hauen artean ,
garraiorako zerbitzu publikoa izateko eskubidea
erresidentzia lekua edozein dela ere, motorrik gabeko
desplazamenduetarako aukera, seguru, eroso eta
kalitatezkoak izatea eta abar
Bidaiarien zerbitzuen katalogoa
Garraioaren azpiegitura eta bere planifikaziorako
erregulazioa
Desplazamendu ez motorizatuen sustapenerako
neurriak (bizikleta karrilak auzo berrietan, auzo
hauetarako dentsitate eta gertutasun irizpideak,
bizikletentzako aparkalekuak, eta abar.)
8. Lege honek jasotzen du udalek beren kasa edo
udalen artean mugikortasun planak egin beharra bereziki
esanguratsuak diren inplantazioetarako auzo, poligonoeta aurrez dauden inplantazio berezientzako. Plan hauen
bidez desplazamenduak aurreikusi behar dira, oinezko
eta bizikletadunen arteko lotura, eta garraio publikoa ere
barnebilduz bere maiztasun eta guzti.
9.
Euskal
Autonomia
Erkidegoko
Mugikortasun
Jasangarriarentzako Lege Proiektuak ere, -gaur egun
geldirik-, elementu interesgarriak ditu, baina baita edukien
ikuspegitik hobetu beharrekoak ere:

EKAI CENTER

133

ETXEBIZITZA ESKUBIDEA Eraginkortasun ekonomikotik eraginkortasun errealera

Azpiegituretako
inbertsioak
ekonomia
eraginkortasun printzipioetan oinarritu behar dira

eta

Horrelako inbertsio bat egin aurretik koste eta


irabazien ebaluazioa egin behar da.
Garraioaren kosteen internalizazioa
Mugikortasun
ezberdinetan

planak

eskala

administratibo

Mugikortasuna eta garraio intermodala


10. Sarri aipatzen da intermodaltasuna garraio publiko
eta pribatuari buruz jarduterakoan, baina kontzeptu hau
modu mugatuan erabiltzen da, garraio publiko ezberdinen
artean aldatzeko ahalmenari buruz aritzen baikara
normalean, autobusa eta trena konbinatzeaz batez ere.
Eta intermodaltasunaren ikuspegi hau murriztailea da.
Gutxienez beronen ezaugarri batzuk gehitu behar dira.
Honela, garraio publikoa aukera erreal bat izan dadin,
eraginkorra, erosoa, bizkorra, sarria eta fidagarria izan
beharko da erabiltzailearentzako. Liburu Berdeak honela
dio:
Adems, los ciudadanos esperan que el transporte
pblico satisfaga sus necesidades desde el punto de
vista de la calidad, la eficacia y la disponibilidad. Para
ser atractivo, el transporte pblico tiene que estar
disponible y ser tambin frecuente, rpido, fiable y
cmodo. La experiencia demuestra que un obstculo
para el cambio modal del transporte privado al pblico
suele ser la baja calidad del servicio, la lentitud y la
falta de fiabilidad del transporte pblico.

134

EKAI CENTER

ETXEBIZITZA ESKUBIDEA Eraginkortasun ekonomikotik eraginkortasun errealera

Segn las partes interesadas, no se presta suficiente


atencin a la comodalidad y faltan soluciones de
transporte pblico integrado, tales como sistemas
ferroviarios de cercanas, sistemas combinados de
cercanas y tranva y aparcamientos de intercambio
bien situados cerca de terminales de transporte
pblico en las afueras de las ciudades. La logstica de
la distribucin de mercancas suele precisar centros o
terminales en las zonas suburbanas.
11. Azken batez, garraio intermodalaren ezaugarriak
definitzen ditu egungo mugikortasun ereduarentzako
alternatiba izan dadin, egungoa lar menpekoa baita ez
bakarrik norbere autoarekiko, baizik eta baita azpiegitura
eskaintza handiekiko ere. Trafiko ez motorizatuan
zentraltasun handiagoa planteatu beharko luke.
12. Gure inguruan motorizatu gabeko trafikoa aisiarekin
lotzen da, eta ez da planteatzen aukera erreal ezberdinik
beste bizitza alderdi batzuetan ere erabiltzeko, edo
e3z behintzat behar den seriotasunez: lanera joateko,
erosketak egiteko ...
13. Hori dela-eta, lurralde antolaketak eta mugikortasunaren
planifikazioek, gutxienez maila lokalean, aurreikusi beharko
lukete bidegorri sarea eta oinezkoentzako sarea lantokira
joateko edo/eta beste desplazamendu ez oso luzeetarako.
14. Aipaturiko Liburu Berdeak motorizatu gabeko garraioari
balioa ematen dio honakoa aipatzen duenean:
Un nuevo concepto de movilidad urbana supone
aprovechar al mximo el uso de todos los modos
de transporte y organizar la comodalidad entre los
distintos modos de transporte colectivo (tren, tranva,
EKAI CENTER

135

ETXEBIZITZA ESKUBIDEA Eraginkortasun ekonomikotik eraginkortasun errealera

metro, autobs y taxi) y entre los diversos modos de


transporte individual (automvil, bicicleta y marcha a pie).
Motorizatu gabeko trafikoarentzako sareak
15. Sare hauek oso gutxitan gainditu dute eremu
munizipala. Hau da aukera hau ez da udalerriz gaindiko
eremuetara
eramaten
salbuespenak
salbuespen.
Ondorioz, ez da aukera eraginkorra motorizatutako
garraioa partzialki bada ere ordeztu nahi bada. Inguruko
hiriak konektatzea izan beharko litzateke erronka, baina
haratago joan beharko litzateke: lanera oinez joateko
aukerak ezartzera, poligono industrialetara Horretarako
sare hauek tren geltokiekin edo hiri erdiguneekin konektatu
beharko lirateke. Edozein modutan ere, ibilbide hauek,
duten funtzio, luzera eta erabileraren arabera, gerizpea
izan behar dute, berdeguneak, deskantsurako guneak eta
abar erabilgarri izan daitezen.
16. Bizikletentzako karrilei dagokionez, antzeko zerbait
esan genezake. hauen zabalkundea auzo bakarretik
hainbat auzo lotzera doa, ondoren hiri guztia lotzera, eta
azkenik inguruko herri eta hirien arteko loturetara.

136

EKAI CENTER

ETXEBIZITZA ESKUBIDEA Eraginkortasun ekonomikotik eraginkortasun errealera

3.C LURRALDEAREN ANTOLAKETA, ZEIN


OINARRIREN GAINEAN?
1. Azken hamarkada hauetan izan dugun hiri garapen
eredua, arrazoi ezberdinak medio, zalantzan dago gaur
egun. Gure herri eta hirien batez ere hiriburu eta berauen
inguruko herriak- etengabeko hazkundea amaitzeko bidean
da, eta aldi berean toki instituzioen behar finantzarioak
asetzeko azpiegituren hipertrofia baita ere.
2. Gure hiriek, pasa den mendeko erdialdera arte ez
bezala, beharrezkotzat zituzten bitartekoak kanpoan bilatu
dituzte. Hau da, arrakasta apurra izan duen espresio bat
erabiltzearren, gure hiri eta herriak beraien posibilitateen
gainetik bizi izan dira.
3. Egoera honen aurrean, lurraldearen antolaketa modua
birplanteatu egin behar da, antolaketarako osagai nagusi
direnak birpentsatzetik hasita.
4. Euskal Herrian, eta bereziki Gipuzkoan, une
honetan area funtzionalak antolatzeko erabiltzen diren
elementuak ez dira nahikoa. Horren arrazoia honakoa izan
daiteke besteak beste: oinarrian duen arau bidezko eta
prozedurazko egitura guztia oraingoa ez den errealitate
baterako pentsatuta dagoela, eta errealitate hau ezberdina
da bai ikuspegi sozialetik, bai ingurumenarenetik, baita
ikuspegi ekonomikotik ere.

EKAI CENTER

139

ETXEBIZITZA ESKUBIDEA Eraginkortasun ekonomikotik eraginkortasun errealera

5. Area funtzionalen lurralde antolaketa oinarritzen duten


area tematikoak mantendu daitezke, eta mantendu egin
behar dira (hiri garapena, bide azpiegiturak, trenbideak,
kostaldearen erabilera eta kontserbazioa, uraren hornidura,
saneamendua, energia eta abar). Baina hau horrela
izanda ere, orain arte erabili ez den ikuspegi batetik heldu
behar zaie. Gainera lurraldearen artikulazioarekin zerikusi
handiagoa duten eta orain arte espresuki behintzat aintzat
hartu ez diren beste area edo arlo batzuez osatu daitezke,
zenbait azpiegitura edo orain arte erabili izan diren lurraren
erabileraren antolaketa batzuk baino garrantzitsuagoak
artikulazio honetarako.
6. Honela bada, kultura eta balore partekatuak bezalako
elementuek ez dute ia lekurik izan, ez behintzat modu
esplizituan hiri eta eskualdeen planifikazioa egiterakoan.
Aldi berean, gutxitan izan da kontutan herri eta hirientzat
beharrezkoak diren zenbait baliabide eskura izatea. Eta
gertutasun hau, baliabideak eskura edukitze hau, oso
garrantzitsua den kontu bat da une honetan.
7. Gure herri eta hiriek aktibitate eta funtzionalitate
ezberdinak (etxebizitza, industria, lana, komertzioa, aisia)
konpartimentu ezberdinetan sailkatu dituzte, espazio
geografiko zehatz bakoitzean monolaborantza moduko
bat sustatuz gainera: gune bat enpresentzat, gune bat
etxeentzat, beste bat merkataritzarako
8. Modu hau ez dator bat egungoa baino produktiboagoa
den toki garapenarekin. Industria herritarren begi aurretik
ezkutatzeak industriaren eta ekonomia produktiboaren
prestigio galera ekarri du besteak beste, hiri guneetatik
aldentzea, eta ondorioz, mugikortasun behar berriak
sortzea, errepide berriak eraikiz, edo daudenak zabalduz
(hirugarren erraiak ezarriz adibidez).
140

EKAI CENTER

ETXEBIZITZA ESKUBIDEA Eraginkortasun ekonomikotik eraginkortasun errealera

9. Egungo egoerak agerian jartzen du gunekako


banaketa honek, eta beronen ondorioz sortzen diren
mugikortasun beharretarako auto partikularraren erabilera
sustatzeak, azpiegitura beharrak biderkatzea eskatu
duela, errepide berriak eginaz, saihesbideak Eta
hauek direla kausa, azpiegituren ardura duten instituzioen
zorpetzea gertatu dela baita ere. Baina ez hori bakarrik,
kultura industrialarekiko kontaktu galera bat gertatu da
gurean, beste zenbait herrialdetan bezala, urruntzearekin
batera desagertu egin baita industria bertan lanean ez
dihardutenentzat.
10. Gure ustez bizi jardueren (lana, aisia, etxebizitza,
merkataritza) konpartimentatzea ez da ona ez gizarte
ikuspegitik, ezta ekonomiaren ikuspegitik. Azken honi
dagokionez, aktibitateen araberako sailkatzeak obra
publiko beharra handitzen du, eta gure gizartean hain
garrantzitsua izan den tradizio industriala aldendu egiten
du.
11. Egia da halaber hiri gune berean jarduera ezberdinak
elkartu nahi izateak erronka berriak dakartzala. Hauen
artean erronka ekologikoak daude, industria bistakoagoa
denean kezka iturri modura asko zabaltzen dena normala
den bezala. Baina honek ez luke eragotzi behar espazioen
multifuntzionaltasunari
buruzko
planteamenduetan
sakontzea, izan ere gurean industria kutsadura baino,
ibilgailuen erabilera intentsiboa dela-eta kutsatzen baita
batez ere. Eta mugikortasuna da hain zuzen ere hemen
planteatzen den ildoaren bidez arinduko litzakeen
arazoetako bat.
12. Beraz, arrazoi ekonomikoez gain, esparru sozial eta
kulturalari lotutako arrazoiak ere badaude, eta hauek lehen
lerrora ekarri behar dira baita ere: jarduera ezberdinak
EKAI CENTER

141

ETXEBIZITZA ESKUBIDEA Eraginkortasun ekonomikotik eraginkortasun errealera

espazio berean egoteak, jarduera hauen inguruko ezagutza


handiagoa dakar herritarrentzat. Modu honetan hobeto
txirikordatuko dira elkarren artean jarduera industriala,
gizarte mugimenduak, aisi mota ezberdinak, belaunaldien
arteko loturak, eta finean, kohesio sozial handiago bat
egongo da kultura eta baloreak gehiago partekatuz.
Honela komunitate zentzu handiago bat garatuko da.
13. Azkenik, hiri eta herrietako espazioak jardueren balioaniztasunaren arabera antolatzeak asko lagunduko du
egiten ari garen marrazki honetan, bat eginaz gainera
Europako zenbait hiri industrialetan garatzen ari diren
esperientziekin. Egia da esperientzia hauek gainbeheran
dauden espazio industrialetan gauzatzen ari direla, auzo
zaharretan, eta birgaitze proiektuetatik abiatuta egiten
direla. Hau da, jarduera puntualak dira, txikiak Gipuzkoa
edo Euskal Herriko area funtzionalekin konparatzen
baditugu. Baina oinarrian dagoen filosofia, etxebizitza
beharrak asetzea, baina baita lan beharrak, azpiegiturenak,
ekonomikoak, finantzarioak eta ekologikoak kontzeptualki
berberak dira espazioa txikiagoa ala handiagoa den
kontutan izateko beharrik gabe.

142

EKAI CENTER

ETXEBIZITZA ESKUBIDEA Eraginkortasun ekonomikotik eraginkortasun errealera

3.D LURRALDEAREN ANTOLAKETA ETA


HIZKUNTZA POLITIKAK
1. Euskararen normalizaziora begirako hizkuntza politikek
apenas eduki dute kontutan lurraldearen antolaketa bere
edukietan.
2. Nabaria da euskararen minorizazioan hirurogeiko
hamarkada eta ondorengoetako garapen industrialak izan
zuen eragina. Izan ere langile asko behar izan ziren, eta
hauetako askok euskararik ez zekiten.
3. Lurraldearen antolaketa eta hizkuntza politikak batera
aztertzea oso konplexua da, eta kontu handiz jorratu behar
da, euskararen normalizazioari edo elkarbizitzari lagunduko
ez dioten eztabaidak ekiteko bide izan baitaiteke ez bada
arreta handia jartzen. Baina horrek ez du esan nahi alde
batera utzi behar denik.
4. Une honetara arte aldagai linguistikoa edo euskararen
erabilera soziala berreskuratzea ez da aintzat hartu edo
gutxi hartu da lurraldea antolatzeko unean. Egiaz gaia
arautzen duten xedapenek ez dute ezer esaten gai honi
buruz. Baina euskaldun asko eta erabilera altua zeukaten
auzo eta hiriek erabilera eta ezagutza murrizten ikusi dute
ia ezerezeraino euskal lurralde guztian.
5. Garapen industrialak eta langile beharrak Euskal
Herriaren bilakaeran eragin handia izan dute. 80ko
EKAI CENTER

145

ETXEBIZITZA ESKUBIDEA Eraginkortasun ekonomikotik eraginkortasun errealera

hamarkadaren aurretik ez dugu erabilera eta ezagutzaren


datu zehatzik, baina ezaguna da, eta hala hautematen da
lekukotza askori esker
6. Garapen ekonomikoa dakarten egoera hauek
lurraldearen egoera linguistikoan egundoko eragina
dute, batez ere bertako hizkuntza minorizazio prozesuan
aurreratuxe baldin badago. Lurralde antolaketak lagundu
dezake eragina txikiagoa izaten, bai behintzat hasieratik
aldagai hau presente edukiz gero. Hau da, lagundu egin
dezake atzerakadan dagoen hizkuntzak osasuntsu gordeko
den lekuak aurreikusten, egoera normal xamarrean iraungo
duen lekuak planifikatzen.
7. Immigrazioa ez da desegite linguistikoari hasiera
ematen dion espoleta. Hau da, ezin dira etorkinak errudun
egin eta zoritxarrez egin izan da- hizkuntzak atzera egin
badu. Normalean migrazio prozesuek ageriko egiten dute
lehendik zetorren erabilera eta ezagutza galera. Alegia,
hizkuntzaren komunitateak aurretik zekartzan ahuleziak
begi bistako egiten ditu gehienera ere.
8. Honela, eta lurralde antolaketara itzuliz, antolaketa
honek lagundu egin beharko luke euskararen arngasgune
deitu direnak sendotzen, eta ahal den neurrian baita
zabaltzen ere.
9. Euskararen birikatzat hartu diren arnasgune hauek
euskara natural eta hegemoniko diren espazioak dira
(espazio geografiko zein funtzionalak). Hala hartu behar
dira euskara gehiengoaren hizkuntza den herri eta auzoak.
Espazio hauek euskararen egoera normalizatu baten
entsegu dira.

146

EKAI CENTER

ETXEBIZITZA ESKUBIDEA Eraginkortasun ekonomikotik eraginkortasun errealera

10. Hizkunta normalizazioaren ikuspegitik espazio hauek


funtsezkoak dira, eta lurralde antolaketak ez ditu alde batera
utzi behar, berauek desegitea ekarriko luketen hiriginta
jarduerak baztertuz. Adibide gisara, mila biztanle inguruko
herri batean, euskararen bidezko garapena izan duen
espazio geografiko batean, ingurutik datorren eta euskara
ez dakien jendearentzat auzo oso jendetsu bat planifikatzea
nabarmena da oso kaltegarria izango litzakeela. Egoera
honek izan dezakeen eragin sozialaz gain, ingurune horren
identitate kulturala eta linguistikoa dislokatu egingo du,
eta ebatsi egiten zaio lurraldearen normalizazioarentzat
ezinbesteko izan daitekeen gune bat.
11. Gune soziolinguistiko oso ezberdinak dituen lurralde
batean, oso auzo edo herri euskaldunak dituena,
euskararen erabilera normalizatu xamarra daukana,
eta ondoan euskara oso minorizatuta dagoen guneak
ere badituena, sentibera izan daiteke oso antolaketa
desegokiekiko. Etxebizitza berriak eraikitzerakoan lehen
espazio horiek, euskara normala denak hain zuzen, arreta
bereziz begiratu behar dira.
12.
Adibide baten bidez azalduko dugu ondorengo
puntuetan: Oarsoaldea-Donostialdea inguruneak eskualde
guztiarentzako zerbitzuak dituzten herri oso euskaldunak
ditu, Usurbil eta Oiartzun esate baterako. Herri hauek
euskara normal antzera mantendu ahal izan dute. Hori
dela eta lehen mailako birika dira gainerako herrietako
euskaldunentzat. Herri hauek gainera jarduera industrial
garrantzitsua dute, eta horrexegatik, inguruko herrietako
langile asko jasotzen dute. Normaltasun linguistikoak
abardurak abardura- lan eta sozio-ekonomia esparrura
ere iristen da. Ez da kasualitatez gertatu herri hauetan
lan arloko normalizazio plan gehiago egotea gainerako
herrietan baino.
EKAI CENTER

147

ETXEBIZITZA ESKUBIDEA Eraginkortasun ekonomikotik eraginkortasun errealera

13. Badira gainera eskualde honetan herri izan gabe


ere, arnasgune interesgarri izan daitezkeen auzoak herri
haziagoentzat. Ez dute agian aipatu ditugun herri horiek
duten zerbitzurik eskualdeko herritarrentzat, baina
zalantzarik gabe, erreferentzia indartsu bat dira herri
handiagoentzat. Hauen artean dira Zubieta Donostian,
edo Pasai Donibane Pasaian.
14. Azaldu ditugun espazioez gain, biztanleria handiagoko
herriak daude. Hauetan euskararen minorizazioa handiagoa
da, eta esfortzu handiagoa behar da berreskurapenean.
Baina aldi berean etxebizitza behar handiak ere badituzte.
Etxebizitza behar hauek ez lirateke ase behar arnasguneak
desegitearen pentzura.
15. Bestalde, azpiegitura eta gune industrialen beharrek
neurriak jaso behar dituzte arnasgune hauetan kohesio
linguistikoarengan
eta
euskararen
berreskurapen
prozesuarengan izan dezaketen eragin negatiboa.
Neurriok ez dira lurralde plan baten aurrerapenean
jasotzen normalean, baina jaso daitezke, zergatik ez?
Honela aldeko aurreikuspenak jaso daitezke barnera edo
kanpora begirako euskara planak dituzten enpresentzat,
edo antzeko aurreikuspenak eskualdearentzako zerbitzuak
emango dituztenentzat.

148

EKAI CENTER

ETXEBIZITZA ESKUBIDEA Eraginkortasun ekonomikotik eraginkortasun errealera

3.E LURRALDEAREN ANTOLAKETA


ETA ETZEBIZITZA (I)
1. Etxebizitza eskubidea ez da Funtsezko Eskubidea,
ez behintzat bere konfigurazio konstituzionalean, baina
indarrean dagoen eskubidea izaten jarraitzen du Politika
Sozial eta Ekonomikoen Printzipio Zuzentzaileen artean
dagoelako. Bere aplikazioak ondorengo hauek bildu behar
ditu:
a. Etxebizitza duin baten eskubidearen onartzea
b. Jarduera publikoa eskubide hau lortzera orientatu
behar da
c. Espekulazioa ekidin behar da
d. Komunitatearen parte hartzea eraikuntza jarduerek
sorturiko gainbalioan
2. Prestazio eskubide bat da, hau da, botere publikoei
aktibitate bat eskatzen die eskubide hau gauzatuko bada.
Botere publikoak izan behar dira eskubide hau bermatuko
dutenak. Etxebizitzak Auzitegi Konstituzionalaren arabera,
duina, soziala eta komunitateari onura ekarriko diona
izan behar du. Etxebizitza ezin da inoiz ere instrumentu
espekulatibo bat izan.

EKAI CENTER

151

ETXEBIZITZA ESKUBIDEA Eraginkortasun ekonomikotik eraginkortasun errealera

3. Lurralde plangintzaren ezaugarri hauen araberakoa


izan beharko da beraz, baita etxebizitza politikak ere. Baina
ezaugarri hauez gain, ingurune sozialaren ezaugarriak eta
beharrak ere kontutan izan beharko ditu.
4. Dokumentu honetan ez da aztertuko eskubide hau
indarrean dagoen eta Konstituzioak ezarritako baldintzak
benetan betetzen diren ala ez. honek ez du hizpide izango
eskubide honen indarrean egotea eta konstituzionalki
ezarritako ezaugarriak. Lurralde planifikazioak hiri eta
herrien zabalkundean duen eragina da gaia, eta konkretuki
etxebizitza eredua. Baina Konstituzioak ezarritakoa ez da
hutsala, gaur egun eskubide hau zein neurritaraino eta
zein sakonerarekin ezar daitekeen kuestionatzen baitu.
Eta gai honetan lurralde antolaketaren ikuspegitik asko
eskaini daiteke.
5. Zein da gaur egungo egoera?Ikuspuntu ezberdinetatik
erantzun daiteke galdera hau, baina eskubide honen
unibertsaltasunari dagokionez eta gaur egunera arte
burututako ekintzak kontuan izanda, begi bistakoa da
jokaera espekulatiboek duten pisua hiri antolaketan eta
etxebizitza arloan. Modu honetan politika hauek urrundu
egiten dira guztion onerako politikek eduki beharko
lituzketen ezaugarrietatik.
6. Egia da etxebizitza arloan guztion ondasuna zer den
zehaztea zaila dela, egoeraren ezaugarrien arabera aldatu
egiten baita. Une honetan herri eta hirien hedapenaren
gaineko kontzientzia, landa eremuen eta eremu
periurbanoen okupazioa saihestu beharraren gaineko
kontzientzia zabaltzen ari da gure gizartean.
7. Etxebizitza erosi eta eraikuntza berriaren aldeko
politikek suposatu dute nahitaez hiri eta herriek, batez
152

EKAI CENTER

ETXEBIZITZA ESKUBIDEA Eraginkortasun ekonomikotik eraginkortasun errealera

ere populazioan nabarmen gora egin dutenek, auzo


berriak egin dituztela landa lurrak okupatuaz. Honela, 80.
hamarkadatik aurrera etxebizitzen deskontzentrazioa eta
dentsitate baxuko erakinez osatutako guneak bultzatu
izan dira, lurraldea asko okupatuz.
8. Sakabanatutako eta dentsitate baxuko etxebizitzen
ugaritzeak azpiegitura behar handiagoak ditu, hauek gastu
publikoa handitzea esan nahi du, eta ondorioz, beste
inbertsio batzuetarako diru gutxiago edo batere dirurik ez
izatea.
9. Gure hirietan espazioak segregatzen joan dira, batetik
etxebizitza kontzentrazio handiko hiri erdiguneak, kasu
batzuetan degradatu xamar daudenak, eta bestetik
landa eremuei irabazitako espazio periferikoak, dentsitate
txikikoak eta kostu publiko eta pribatu handia dutenak.
10. Ez da ahaztu behar gainera urrun eta okupazio tasa
baxuak dituzten auzune hauen kostua publikoa zein
pribatua dela, kostuaren zati handi bat espazio propioen
mantenuarena baita: argiteria, kalefakzioa, eta espazio zein
elementu komunak familia gutxiagoren artean mantendu
behar dira, eta honek familia gastu handia suposatzen du.
11. Gaur egun eredu hau zalantzan dago eta bestelako
ereduen beharra nabaria da, hain zuzen ere, ondoko lerro
hauek behintzat honetarantz jo beharko lukete:
a. Jada eraikita dauden lurren gainean ustiapen
handiagoa egin ahal izateko aprobetxamendu
handiagoa bilatu, eta
b. auzo berririk ez egitea, edo gutxienez proiektu
hauek birplanteatzea bestetik
EKAI CENTER

153

ETXEBIZITZA ESKUBIDEA Eraginkortasun ekonomikotik eraginkortasun errealera

12. Jada eraikitako lurren ustiapen handiagoa egiteari


dagokionez, hiri erdiguneetako espazioak eraikita
daudenak eta dentsitate handiagokoak- eta urbanoak
birgaitzea izan beharko litzateke helburu. Sarri neurri
hauek espazio publikoak sortzeko neurriekin batera
gauzatu beharko dira, baina aldi berean espazio birgaituen
elitizazio ekidingo duten neurriekin. Zenbaitetan elitizazio
hau gertatu baita sozialki degradatuak egon diren zentro
urbanoak txukuntzen direnean.
13. Gai berarekin jarraituaz, baina dentsitate demografiko
handiko poligono edo etxebizitza dagokionez, espazio
hauen aprobetxamendu berria bilatu behar da, izan
ditzaketen defizitei erantzuna emateko (blokeen arteko
espazioetan adibidez).
14.
Aprobetxamendu
demografiko
txikiko
auzoei
dagokienez, hauen dentsitatea handitu behar da,
dentsitate txikiko etxebizitzen ondoan, aprobetxamendu
handiagoa dutenak jarriaz eta hauek hiri koplexuaren
berezko ezaugarriak txertatuz (trantsiziorako erabilera,
erabilera anitzeko espazioak... etxebizitza izaerari
gehituriko erabilerak)
15. Edozein modutan ere, birgaitze edo aprobetxamendu
handiagorako erabiltzen diren lursailetan gauzatutako
ekintzek kontutan izan behar dituzte egungo familia
ereduak (guraso bakarrekoak, dibortziatuak, etab.),
azalera txikiagoko etxebizitzak eska baititzakete.
16. 11.b) puntuan esandakoari ikuspegi bikoitz batetik
heldu behar zaio: alde batetik, etxebizitza hutsekiko
jardunak, eta bestetik administrazio maila ezberdinen
etxebizitza politikak aldatzea.

154

EKAI CENTER

ETXEBIZITZA ESKUBIDEA Eraginkortasun ekonomikotik eraginkortasun errealera

17.
Aurreko puntuan aipatuari dagokionez, espazio
berrien gaineko jardunak landa espazioak, pertsonen
presentzia txikikoak- birplanteatzeari buruz ari garenean,
iruditzen zaigu birplanteamendu honek adreiluaren
ekonomia deitutakoa alde batera uzteko balio behar duela.
Honetarako beharrezkoa izango da orain arte intentsitate
txikian eta espazio berrietan eraikitzea ahalbidetzen zuten
politikak aldatzea. Politika hauek maila administratibo
guztiei dagozkie.
a.
Etxebizitza eskubidea helburuetara bideratutako
obligazio bihurtzea administrazioentzat (eskubidearen
berme unibertsala lortuz modu honetan). Hau da, ez
dadila etxebizitza bitartekoak ezartzeko obligazio huts
izan. Hau da, politika hauek etxebizitzarako sarbidea
errazten duten bitartekoak ezarri beharrean, berme
unibertsalak ezarri beharko lukete.
b. Bankuek onartutako arriskuen permisibitate txikiago
batera zuzendutako banku politikak, eta bide batez,
tasazioetan independentzia handiagoa izateko politikak.
c.
Alokairuaren
sustapenerako
politikak
eta
etxebizitzarentzako laguntzak, beste batzuen artean
etxebizitzen alokairurako parke publiko baten sorrera.
d. Etxebizitzaren jabegoa bultzatuko ez duten politika
fiskalak
e. Etxebizitza hutsen erabilera bultzatuko duten ekintzak:
fiskalitatea, birgaitzea, alokairurako bermeak, erabilera
desjabetzeak, derrigorrezko alokairuak, eta abar.

EKAI CENTER

155

ETXEBIZITZA ESKUBIDEA Eraginkortasun ekonomikotik eraginkortasun errealera

3.F LURRALDE ANTOLAKETA ETA


ETXEBIZITZA (II)
1. Area funtzional bateko etxebizitza gaiei aurre egitean,
gaur egun agente parte hartzaileen artean gutxienez maila
kontzeptualean partekatzen diren irizpide batzuekin ekin
behar diogu. Irizpideok terrenora ekartzean ikusiko da
egokiak diren ala ez, baita planifikazioan mantentzen diren
edo desnaturalizatzen dituzten zirrikituak dauden ere.
2. Printzipio hauek honakoak dira:
a.
Planifikazio urbanistikoak
kontuan izan behar du

aztarna

ekologikoa

b. Birrerabilera lehenetsi behar da, hau da, okupatuak


dauden lursailak birgaitzea, eta ez erabili gabe dauden
espazioetan eraikitzea
c. Urbanizagarritzat kalifikatzerakoan, irizpide tekniko
edo zientifiko zorrotzekin egin beharko da
d. Hirigintza, eta ondorioz etxebizitza, dentsifikazio
baterantz joan behar da, eta beronen ondorioz eta beroni
esker, energia eta beste baliabideen kontsumorako
efizientzia handiago batera eta gertutasunera.
3. Etxebizitza berrien eraikuntzarako ekintza urbanistikoak
aipatzerakoan, Lurraldeko Plan Partzialaren memoriek
EKAI CENTER

157

ETXEBIZITZA ESKUBIDEA Eraginkortasun ekonomikotik eraginkortasun errealera

printzipio hauetako batzuek aipatu ohi dituzte.


4. Testu honetan adibide modura hartuko dugu
Donostialdea/Oarsoaldea area funtzionala. Area honetan
hauek dira bere memoriak parke erresidentzialen
ordenaziorako aipatzen dituen irizpide orokorrak:
a.
Barne
berrantolaketa
aprobetxamendu
hobea,
aprobetxatuaz

eta
ehun
urbanoen
egungo
azpiegiturak

b. Okupatu gabeko etxebizitzen stock bat dagoela


onestea, baita bigarren etxebizitzena ere
c. Bulegotarako eta lanerako establezimenduak egotea
d. Erresidentzia kolektibo, etxe tutelatuak egongo direla
aurreikusten da
5. Memorian jartzen duena ikusiz, nabarmena da gida
irizpidea lur berriak ez okupatzea dela.
6. Memoriak dioenarekin jarraituaz, bertan kalkulu
metodologia bat ezartzen da etxe berrien beharrak
kalkulatzeko. Metodologia honen araberako kalkuluak egin
ondoren, etxebizitza kopurua gutxitzea proposatzen du area
funtzional guztirako eta ondoren zonalde bakoitzerako
.(Oarsoaldea, Oria Behea, Txingudi, Donostia Erdialdea
eta Urumea, eta Andoain-Urnieta)etxebizitza tarte bat
ezartzen du.
7. Memoria
urritu egiten
gehiago eta
zen. Baina,
158

dokumentu honek etxebizitza aurreikuspena


du lehengoarekiko. Lehengoan lursail berri
etxebizitza aurreikuspen handiagoa egiten
aldi berean, lurraldearen okupazioarekiko
EKAI CENTER

ETXEBIZITZA ESKUBIDEA Eraginkortasun ekonomikotik eraginkortasun errealera

jarrera berbera mantentzen du, eta ez du aintzat hartzen


auzo eta herrien dentsifikazioa.
8. Memoriak proposatutako etxebizitza berrien kopuruak
aztertuta, igoera handia dela ikusiko dugu nahiz aurreko
memorian baino gutxiago izan-. Ikus dezagun ondoko
koadroan nola aurreikusten den banatzea igoera hau:
Zonaldea

2010eko etxebizitza doikuntza

Txingudi

8.770/11.720

Oarsoaldea

Parkea handitzen
da zifrarik gabe

Donostia Erdildea-Urumea

22.000

Oria Behea

2.840/3.440

Andoain-Urnieta

1.760/2.240

GUZTIRA ETXEBIZITZA
BERRIA

35.370/39.400

9. Zifra hauek ikusiaz, eta nahiz Oarsoalderako zifrarik


proposatu, ez da astakeria pentsatzea 50.000 etxebizitza
berri inguru izan daitezkeela memorian jasotakoa
aplikatzeak lekarkeena.
10. Aktuazio hauek eraiki gabeko lursailetarako lirateke
gainera, nahiz eta antolaketarak irizpide orokorretan,
gorago aipatu dugun bezala, ez aholkatu praktika hau.
11. Honela gauzak, auzo berriak okupatu eta urbanizatu
gabeko espazio batzuk Donostialdean eta Oria Behean.
Okupatuta dauden lursailen erabilera, Irunen CAFen
terrenoekin, Loiolan ejertzitoaren kuartelaren terrenoekin
EKAI CENTER

159

ETXEBIZITZA ESKUBIDEA Eraginkortasun ekonomikotik eraginkortasun errealera

eta
Pasaiako portuaren
planteatzean da.

birgaitzearekin

bakarrik

12. Azken hiru operazio hauek ez dira batere ziurrak.


CAFen eta Loiolako kuartelen kasuan, bai CAF baita
armada ere ez dira desagertuko, eta hori dela-eta beraien
instalazioak ezartzerakoan lursail berriak beharko dituzte,
landa eremukoak okupatuz ziurrenera horretarako. Beraz,
azaldutako problematika errepikatu egiten da, landa
espazioaren inbasioa hain zuzen.
13.
Etxebizitza eragiketa hauek egiteko ez da lursail
zehatzik aipatzen, baina lurraren erreserbak erabili
gabeko espazioetan egin dira (landa eremua eta eremu
periurbanoa).
14. Bestalde memoriak ez dakar aipamen ekonomikofinantzierorik. Ez hori bakarrik, ez da jasotzen dokumentu
honetan etxebizitza hutsen daturik, ezta aurreikuspenen
arabera biztanleriaren igoerarik ez dela gertatuko, ez
behintzat modu nabarian (igoera apal bat gertatuko dela
aurreikusi da datozen urteetarako).
15. Zonalde honek du EAEn etxebizitza eskaera handiena.
Baina era berean 2010eko memoriak etxebizitza hutsak
ez ditu kontuan hartzen, eta honela eskaerei ematen
zaien irtenbide bakarra berriak eraikitzea da. Esan bezala,
aukera bakarra eskaini arren, egiaz beste aukera batzuk
ere badaude, eta arrunt ezagunak dira gainera gure
ingurunean.
16. Area funtzionalean etxebizitza eskaria 20.000koa da
2012an (Etxebideko datuak). Egungo joera beheranzkoa
da, krisia dela kausa ziurrenera.

160

EKAI CENTER

ETXEBIZITZA ESKUBIDEA Eraginkortasun ekonomikotik eraginkortasun errealera

17. Eskariaren datu hau erabili gabeko etxebizitzarekin


erkatzen badugu, konturatzen gara eskari hau hutsik
dauden etxeekin ase daitekeela. Egia da baita ere hauen
artean egon daitezkeela hainbat bigarren etxebizitza
direnak, edo erreserbakoak baina horrek ez du esan
nahi etxebizitza hutsen aukera baztertu egin behar denik.
Hau da, etxebizitza hauek ezin dira administrazioaren
jardunetik kanpo geratu, etxebizitza eskubidearen alderdi
sozialak justu administrazioaren interbentzioa eskatzen
baitu, eta lurralde planifikazioan aintzat hartzea gutxien
gutxienez.
18. Etxebizitzaren eskaera okupatu gabeko etxebizitzen
bidez ere asetzeari erreparoak jar diezaiokegu,
etxebizitzaren
eskaera
Etxebidek
erregistraturikoa
baino handiagoa dela esanaz. Baina aurreko puntuetan
esan bezala, lurraldearen antolaketan ez da etxebizitza
hutsa kontutan hartzen. Eta konponbide edo etxebizitza
arazoaren aringarri garrantzitsu baten aurrean begiak ixtea
da gainera. Hutsik dauden etxejabeen borondate hutsa ez
litzateke arrazoi izan behar etxebizitza berriak etengabe
egiten jarraitzeko.
19. Etxebizitzarako Behatokiaren aurreikuspen arabera,
2020rako 42.000-50.000 familia gehiago izango dira
EAEn. Donostia-Oarsoaldea-Bidasoa area funtzionalak
tarte horretan, gutxi gora-behera etxe kopuru hori berori
eraikitzea planifikatzen du, beraz desproportzio izugarria
ageri zaigu. Prospekzio honexek dio 2020 artean gehienez
ere 6.750 familia gehiago egongo direla area honetan, eta
datu honek 50.000 etxebizitza berrien planarekin talka
egiten du.
20. Area funtzional honetako etxebizitza hutsen ehunekoa
7,2koa da, EAEko baxuenetarikoa, Bilbok soilik gainditzen
EKAI CENTER

161

ETXEBIZITZA ESKUBIDEA Eraginkortasun ekonomikotik eraginkortasun errealera

duena. Biztanlerik gabekoak %5,5a dira EAEko kopururik


baxuenetakoa. Etxebizitza kudeagarriak berriz, hau da,
alokairura zuzendu daitezkeenak eta une honetan helburu
hori ez daukatenak, hutsik daudenen %38,9 (proportzio
hau aldatu egin ohida, bai gorantz eta baita beherantz ere,
urtetik urtera).
21.
Lurralde
antolaketari
buruzko
politikak
oso
garrantzitsuak dira area funtzional bakoitzeko beharrei
erantzuna planifikatzeko orduan. Antolaketa honek ezin
ditu etxe hutsak alde batera utzi.
22. Etxebizitza eskaria etorkizunean agian ez da aipatu
dugun parametro horietan geratuko, igo egin daiteke
ziurgabetasun ekonomiko eta soziala desagertzen hasten
baldin bada. Hala eta guztiz ere, eta hori horrela izaten
bada ere, une honetan Lurralde Planeko aurreikuspenak
haziegiak izaten jarraitzen dute.
23. Edozein modutan, inplikatuak dauden administrazioak
ez diote etxebizitza beharrari 2010eko memoriak egiten
duen izan beharrik. Badituzte eskumenak alokairua
lehenesteko, jabeei berme osoa eskainiaz eta etxebizitza
hauek merkaturatzea lagunduaz.
24.
Zentzu honetan Lurralde Plan Partzial hau
gauzatzerakoan, beste etxebizitza politika batzuetatik
ezin da aldendu. Politika hauen artean daude alokairua
bultzatzea,
erabili
gabeko
etxebizitza
hutsaren
merkaturatzeko pizgarriak, etxebizitza eta auzoen
birgaitzea eta abar.

162

EKAI CENTER

Hezkuntza, Hizkuntza
Politika eta Kultura Sailak
(Hizkuntza Politikarako
Sailburuordetzak) diruz
lagundua