You are on page 1of 4

LAN HARREMANAK: DEFINIZIOA

Working Paper

2015ko otsaila

LAN HARREMANAK: DEFINIZIOA


POLITIKEZ ORO HAR

1. Zertaz dihardugu lan harremanez ari garenean? Zer

ulertzen dugu lan harremanak kontzeptuaz? Zeintzuk


dira lan harremanen ezaugarriak? Zentzu zabal batean,
esan daiteke lan harremanak ekoizpen prozesuan lana
eta kapitalaren arteko hartu emanei dagozkiela.
2. Lan Harremanen Kontseiluak (CRL) eta Nafarroako

Gobernuko Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza


Nagusiak argitaratuko lan eremuko hiztegiak
ondorengo definizioa ematen dio lan harremanei:
enpresaren eta langileen arteko harremanak. Lanmunduko talde edo norbanakoen arteko harremanen
multzoa, bereziki, langileen eta enpresaburuen
artekoena; hau da, lan-zuzenbideak arautzen duen
gizarte-harremanen zatia.
3. Euskara ez beste hizkuntza batzuetan ere antzeko

definizioak aurki genitzake.


4. Lan harremanen definizioak loturari erreparatzen dio,

erlazioari edo egiturari, eta egitura horren barruko


edukiak zehaztu gabe uzten ditu. Lana hitza bere
horretan hain zabala izanik, edukiei gehienez marko
bat ematera irits daiteke. Zentzu horretan,
definizioaren arabera ondoriozta daiteke:
Edukiak ez direla
historikoak baizik.

finkoak,

sozio-

Lan harremanen agenda definizioz irekia


dela.
Horrek
ez
du
esanahi
baldintzagabea denik, baizik eta ez duela
definizio aprioristikorik.
Edukien aldian aldiko zehaztapena, lan
harreman-egituraren eta jokoan dauden
indarren arteko emaitza baino ez dela.

LAN HARREMANAK: DEFINIZIOA


POLITIKEZ ORO HAR

5. Horrek ez du esan nahi edukiak egituraren mendeko

aldagai direnik, ez eta egitura eta edukiak guztiz


funtzionalak direnik. Kontrako adibide ugariek ez dute
horri buruz zalantzarik sortzen.
6. Adierazi nahi dena zera da: lan harremanen eremua

erabakimen eremua dela, alegia.


7. Baieztapen honek galdera berriak planteatzen ditu,

hala nola, nork hartzen ditu erabakiak? Nor dago


erabakiak hartzeko gaitua? Zer erabaki? Zeri buruz?
Nola?
8. Galdera hauek oinarrizkoak eta funtsezkoak dira,

galdera hauei ematen zaizkien erantzunek


harreman-eredua finkatuko baitute.

lan

9. Laburbilduz, lan harremanen definizioan hiru elementu

dira nabarmentzekoak:
Aktoreak, hau da, harremanetan sartzen
diren subjektuak, izan pertsonak edota
taldeak.
Erlazio mota, legez arautua izan ala ez;
erlazioaren ezaugarri modura edo,
hemen sartuko lirateke erabakitzeko
eskubidea eta ahalmena.
Lan harremanen agenda, izaera soziohistorikoa duena.
10. Orain arte esandakoa agerikoa esatea da. Pelloren

egia, alegia. Agerikoegia batzuentzat, xinpleegia beste


batzuentzat, baina horrexegatik dauka bere garrantzia,
gauza elementaletara eramaten gaituelako. Eta lan

LAN HARREMANAK: DEFINIZIOA


POLITIKEZ ORO HAR

harremanak
horren
problematizatuta
dauden
garaiotan oso baliagarria izan daiteke oinarrizkoena
dena ere esplizitatzea, gerora koadroa konplikatzen
joango zaigunean oinarrizko eskema hau gogoan
izateko.

As a Working Paper, it does not reflect any institutional position or opinion neither
of EKAI Center, nor of its sponsors or supporting entities.
EKAI Center seeks to do business with companies or governments covered in its
reports. Readers should be aware that we may have a conflict of interest that could
affect the objectivity of this report. Investors should consider this report as only a
single factor in making their investment decision.
GARAIA INNOVATION CENTER, GOIRU 1A MONDRAGON
TEL: 943250104
LEKEITIO 675701785
DURANGO 688819520
E-MAIL: info@ekaicenter.eu
facebook.com/EKAICenter
scribd.com/EKAICenter