You are on page 1of 4

GARAPEN EKONOMIKORAKO LAN

HARREMANEN KULTURA BERRI BAT (I)


Working Paper

2015ko martxoa

GARAPEN EKONOMIKORAKO LAN


HARREMANEN KULTURA BERRI BAT
(1)

1. Hasi berri dugun Working Paper serie berri honen

xedea da lan harremanetan kultura berri bat


sustatzeko azterketa bat burutzea, norabide horretan
urratsak emateko lagungarriak izan daitezkeen
erreferentzia enpirikoak jasoz.
2. Zentzu horretan, hasieratik komeni da argi uztea,

aurreko Working Paper batean azaldu den lan


harremanen kultura berri baterako proposamena,
klabe neoliberalean, oso urruti kokatzen dela
ondorengo
orriotan
laburbilduko
diren
planteamenduetatik.
3. Asmoa ez da ADEGIren proposamen neoliberalarekin

tte tte bat piztea, baizik eta hori baino sinpleagoa.


Izan ere, hasieratik argitu nahi dugu lan harremanetan
kultura berri baten beharra alde askotatik sumatzen
dela, eta berritasuna modu oso ezberdinean eraiki
ahal dela.
4. Are gehiago, Working Paper sorta honetan garatuko

diren planteamenduek ez dute hitzarmen kolektiboa


desarautzeko asmorik, kontrara,
hitzarmen
kolektiboaren funtsezko osagaiez (langileen soldata
eta lan baldintzak) gain bertan beste aldagai batzuk
aurreikusteko planteamendua ere landuko da.
5. Asmoa honakoa da: aurrerantzean, zuzenean garapen

ekonomikoari atxikitzen zaizkion


sindikatuen ardura ere bilakatzea.
6. Hau

zenbait

arlo

da, helburua izango litzateke hitzarmen


kolektiboek edota enpresa akordioek teknologia,
prestakuntza, inbertsio edota irabazien esleipena
bezalako arloak ere lan harremanen negoziazio agendara eramatea.

GARAPEN EKONOMIKORAKO LAN


HARREMANEN KULTURA BERRI BAT
(1)

7. Beraz, lan hitzarmen kolektiboaren ohiko edukien

(soldatak, lan-jarduna, atsedenak, oporrak, baimenak,


lan-baldintzak, gaitasun profesionala, kaleratze
neurriak, kategoria edo maila profesionalen definizioa,
eab.) eztabaidan gehiegi sartu gabe, eduki horiek
haratago eramatea izango litzateke proposamen
honen funtsa.
8. Planteamendu honek ikuspegi aldaketa nabarmen bat

dakar: orain arte enpresarien ardura esklusibokoak


izan diren zenbait arlotan langileen parte-hartzea
sustatzea, arlo horietan ematen diren erabakiak
erantzukizun iraunkorragoz eta osoagoz har daitezen.
9. Ikuspegi aldaketa hori oso erabakigarria da (lan

harremanak arautzeko eta ulertzeko tradizio oso bat


ikutzen duelako), eta
horregatik kultura berria
izendapena ez zaigu handikia edo neurriz kanpokoa
egiten. Gainera, aldaketaren izaera bereziki
sindikatuen zein enpresarien jarrerari buruzkoa denez,
planteamendua lan kulturararen baitan bete betean
kokatzen da.
10. Lan harremanetan bultzatu nahi den kultura berriaren

abiapuntua garapen ekonomikoa da. Langileen


eskubideen eta berme sozialen eredu baten defentsan
sindikatuen ohiko aldarrikapenen ondotik garapen
ekonomikoaren kontzeptua ere aldarri bilakatzen da
honela.
11. Garapen ekonomikoa ez da horrenbestez arduradun

politiko eta instituzionalen, lider ekonomikoen eta


enpresarien kontua bakarrik, baizik eta sindikatuena
ere bai.
12. Modu berean, planteamendu horrek eska dezake

eredu kapitalista esplotatzaile gisako kontzeptuen


ondoan ekonomia nazionalaren ikuspegia ere lantzea,

GARAPEN EKONOMIKORAKO LAN


HARREMANEN KULTURA BERRI BAT
(1)

nahiz
eta
globalizazioaren
eraginez
oso
problematizatua dagoen. Garapen ekonomikoaren
ikuspegi horretan sindikatuek, beraz, leku propioa
eduki beharko lukete.
13. Garapen ekonomikoaren aldeko apustuak ez du

eskatzen sindikatuen aldetik kokapen ahulagoa lan


harremanetan. Eskatzen duena zera da: estrategia
defentsibo batetik estrategia erasokor batera
igarotzea.
14. Eskatzen du baita ere, jarrera aktiboagoa jabego

pribatuaren eskubideetan babesturik enpresarien


eskuduntzapean egon ohi diren teknologia,
prestakuntza eta inbertsio politiketan.

As a Working Paper, it does not reflect any institutional position or opinion neither
of EKAI Center, nor of its sponsors or supporting entities.
EKAI Center seeks to do business with companies or governments covered in its
reports. Readers should be aware that we may have a conflict of interest that could
affect the objectivity of this report. Investors should consider this report as only a
single factor in making their investment decision.
GARAIA INNOVATION CENTER, GOIRU 1A MONDRAGON
TEL: 943250104
LEKEITIO 675701785
DURANGO 688819520
E-MAIL: info@ekaicenter.eu
facebook.com/EKAICenter
scribd.com/EKAICenter