Kerman pilotalekuan Ulermena

Kerman pilotalekuan ikusi duzu gaur. Pilota-partida ikustera joan da eta badirudi gustura ibili dela. Zer gehiago jakin duzu bideoa ikusita? Irakurri esaldiak eta esan egia ala gezurra diren EGIAGEZURRA Kerman bakarrik joan da pilotalekura bere laguna lotan geratu delako Partidak ordubete irauten duela esan dio sarrerakoak Neska gutxi joaten omen dira pilotalekura Pilotariak ez dio irakatsi nahi pilotan jokatzen Pilotaria ez dago gustura oso jende gutxi joan delako partida ikustera Aitor Zubietak irabazi du partida Partida oso laburra izan da

PilotARI / KiroLARI

Pilotan jokatzen duenari pilotaRI esaten diogu, kirola egiten duenari kiroLARI. Nola esaten zaie beste kirol hauek egiten dutenei -ARI/-LARI atzizkiak erabilita?

Lotu irudiak eta hitzak.

Boxeolaria

Txirrindularia

Igerilaria

Segalaria

Futbolaria

Aizkolaria

Saskibaloi-jokalaria

Korrikalaria

Tenislaria (tenisjokalaria)

Subjektuan -K bai /-K ez

1

Euskaraz subjektuari -K noiz jarri eta noiz ez gogoratzea ez da erraza, ezta? Lasai, poliki-poliki joango zara ikasten. Begiratu hemen zer esan genuen NORK eta NOR kasuei buruz. Gogoratu, subjketua izan daiteke: NOR: Aditzak -K ez du eskatzen Ni etxera noa Zure lagunAK etorri dira NORK: aditzak -K eskatzen du NiK egin dut hori Zure lagunEK etxea margotu dute

Baina batzuetan ez da objektua esaten, edo aditza berezia da, edo hobeto gelditzen dela iruditzen zaigu... eta orduan, "despistatu" egiten gara, Kerman bezala:

• •

Batzuetan, -K ahaztu: NiK badakit, Zenbat irauten du partidaK?, Zenbat balio du sarrera batEK?, HorrEK ez du balio... Adibide hauetan ez ahaztu subjektuak -K behar duela bukaeran Edo, alderantziz, NOR kasua NORK kasuarekin nahastu eta -K soberan jarri. Zu zertan zabiltza?, Ni ere banoa... Hauetan -Krik ez!

Aizu, eta ez al da esaten praktikarekin ikasten dela? Bada, badakizu... Begiratu esaldi hauetako subjektua eta erabaki bakoitzean bukaerako -K hori ondo ala gaizki dagoen ondogaizki HORREK ez du balio! NIK ez nago konforme ZURE AMA arrazoi du MAHAI HAU ez dauka tiraderarik Zinemara noa gaur gauean. NI ere bai! NIK uste dut gaur ez naizela korrika egitera joango NI ez dakit Nahi al duzue nirekin etorri? NIK ez! A, ba NIK bai! GUK ere bai! Zenbat balio du HORI?

Harridura adieraztea

2

Hizkuntza guztietan bezala, euskaraz ere harridura (sorpresa) espresioak eta esaldiak asko erabiltzen dira. Esaten dugun horrek indarra hartzen du, gure sentimenduak adierazten ditugu eta hizkera bizia sortzen dugu. Hemen batzuk bakarrik ikusiko ditugu:

HAU, HORI, HAU, HORI, HURA...-NA! BAI...! BAI... -LA!

HURA...!

• • • •

HAU poza!, HAU hotza!, HORI zortea! HORIXE baietz! HORI kolpea hartu dueNA, HURA mozkorra harrapatu duena BAI polita! BAI etxe ederra! HAUEK BAI itsusiak direLA, HAU BAI zaila deLA

Egitura hau adjektibo eta adberbioekin erabiltzen da: ZEIN...-N!, ZEINEN... -N!

ZEIN itsusia deN!, ZEIN pozik nagoeN!, ZEIN gustura jan dudaN! ZEIN jende gutxi etorri deN! ZEINEN ondo jolasten dueN!, ZEINEN ederrak direN! ZENBAT jende etorri deN! ZENBAT dakizuN


ZENBAT...-N!

Hau berriz, izenekin erabiltzen da:

A ZER NOLAKO...-N!

A ZER NOLAKO kolpea! A ZER NOLAKO partida luzea!, ZELAKO izen itsusia! A ZER NOLAKO kolpea hartu dueN! A ZER NOLAKO partida ikusi dudaN!

Adibideei jarraitu eta bete hutsuneak 1. Bai txikia (1) þÿ ! (dela, da, den)

2. (2)

þÿ

lotsa! (Hau, zein, baietz)

3. Zein berandu (3)

þÿ

! (dela, den, da)

4. Zenbat jostailu ekarri (4) 5. Hori bai (5) 6. A zer (6)

þÿ

! (dituzula, dituzu, dituzun)

þÿ

polita! (da, dela, den) zapatila politak ekarri (7)

þÿ þÿ

þÿ

! (dituzun, dituzula, duzun)

7. Zeinen zikina (8)

! (dago, dagoela, dagoen)

8. Zelako marrazkia egin (9) 9. Hori alukeria egin (10)

þÿ

! (dugun, dugu, dugula) ! (didazu, didazula, didazun)

þÿ

Nola ahoskatzen da?

3

Bideoko neskak honela esan du hitz bat:

polita > "politta"

Euskaraz, leku batzuetan, askotan egiten da aldaketa fonetiko hori (bustidura, palatalizazioa), -T- hori bustia bezala esaten da, ondoan daukan -i-ren eraginez. Proba egin nahi baduzu, saiatu -t- ahoskatzen mingainarekin aurreko hortzak ikutu gabe, gaztelaniazko "y" suabe bat bezala; ea ateratzen zaizun! Konplikatua? Tira, "pizza" esaten ikasi zenuen, ezta? Dena den, ez da euskalki guztietan indar berdinarekin gertatzen eta agian, zurean ez da horrenbeste entzuten. Badaude halere, hitz batzuk ahoskatzeko arau fonetiko orokorrak, leku gehienetan erabiltzen direnak: idatzi esan in il ez+n ez+z ez+g ez+b ñ ll n tz zk zp adibidea baina>"baña" ile>"ille" ez naiz>"enaiz" ez zara>"etzara" ez gara>"ezkara" ez bada>"ezpada"

Aurrekoa kontuan hartuta, nola esango zenituzke hauek? 1. Ez gaude þÿ þÿ

2. maila

3. ez ezazu

þÿ

4. koinatua

þÿ

5. ez zait
þÿ

þÿ

6. pila

7. ez nago

þÿ

Erantzunak - Ulermena
Kerman pilotalekuan ikusi duzu gaur. Pilota-partida ikustera joan da eta badirudi gustura ibili dela. Zer gehiago jakin duzu bideoa ikusita? Irakurri esaldiak eta esan egia ala gezurra diren

4

EGIAGEZURRA Kerman bakarrik joan da pilotalekura bere laguna lotan geratu delako Partidak ordubete irauten duela esan dio sarrerakoak Neska gutxi joaten omen dira pilotalekura Pilotariak ez dio irakatsi nahi pilotan jokatzen Pilotaria ez dago gustura oso jende gutxi joan delako partida ikustera Aitor Zubietak irabazi du partida Partida oso laburra izan da KERMAN: Mikel Pablo, non zaude? Ni, pilotalekuan! Non egongo naiz, ba? Zuk zertan zabiltza? Lo zaudela? Lo? Ordu honetan? Ahaztu egin zaizu pilotalekura joateko geratuta geundela, ezta? Ai Mikel Pablo, nik zurekin ezin dut, e? Zure ama arrazoi du: Desastre hutsa zara! KERMAN: Kaixo, arratsaldeon. Noiz hasten da pilota-partida? Ah! Hasi da ia? Eee...bale. Eta zenbat balio du sarrera bat? Beste galdera bat, zenbat irauten du partida? Ah! Ordubete inguru. Bale, eskerrik asko, eh? Gogoratu aditz bakoitzari subjektua dagokion kasuan ipini behar zaiola, ez baita gauza bera nor edo nork. Zertan ote dabil Kerman? Zure amak arrazoi du.Zenbat irauten du partidak? Eta zenbat balio du sarrerak? KERMAN: Hau da hau partida bikaina, ezta? NESKA: Bai, bai. Oso interesgarria dago, bai, bai. Oso politta. KERMAN: Bai, bai. Eta zeinen leku ona hartu dugu. Nik primeran ikusten dut, eh! Zuk? Zuk ere bai? NESKA: Oso ondo. Erdikaldean gagoz (gaude) eta oso ondo ikusten da, bai, bai. KERMAN: Hau poza, eh? Pilotalekuan egotea, eh? Benetan, eh? NESKA: Joe, emozionatuta zagoz (zaude), eh? KERMAN: Bai, bai, bai. Nik uste dut gehiagotan etorri behar naizela, eh? Mikel Pablorekin! Baina gaur lotan geratu da! Pfu! A zer alproja da! NESKA: Bai, bai, esan etortzeko oso politta da ikusteko ta! KERMAN: Bai, bai, bai. Zu askotan etortzen zara? NESKA: Bai, bai. Asko gustaten jata (zait), bai KERMAN: Ah bai, eh? NESKA: Honbre! Gehienak gizonak dira, baina bueno... Neskak be (ere) etortzen dira... KERMAN: Bueno, baina... NESKA: Baina asko gustaten jata (zait), bai, bai. KERMAN: Eta azalduko zenidake nola den jokua pixka bat, mekanika. Ze nik ez dakit. NESKA: Bi pareja dare (daude), gorria eta urdina, eta hogeitabi tantora iritsi behar dira, eta... hori da KERMAN: Ba, partida horrela, gainetik ikusita, niri gustatzen zait hori. Aitor Zubieta. Zeinen ondo jolasten duen, eh? NESKA: Bai, bai. Eta gainera oso jatorra da. Eta oso guapoa, eh! KERMAN: Ai, oso guapoa, eh! Emakume, zuri ere gustatzen zaizu, eh? NESKA: Bai, bai. Harridura adierazteko era honetako esaldiak botatzen ditugu: Zeinen leku ona aukeratu dugun! Hau zortea! A zer nolako alproja den gure laguna! KERMAN: Hara! Hara! Aitor Zubieta! AITOR ZUBIETA: Aupa! KERMAN: Kaixo! AITOR ZUBIETA: Arratsaldeon, arratsaldeon!

5

KERMAN: Ostras! Bostekoa... Indartsu zaude zu, eh? AITOR ZUBIETA: Nahiko, nahiko... KERMAN: Aizu... Bueno, zorionak eh? Irabazi egin duzu. Ze ondo jokatu duzun! AITOR ZUBIETA: Eskerrik asko KERMAN: Eta zeinbat jende etorri den! Beti izaten da horrela? AITOR ZUBIETA: Beno, bai. Normalean jende asko ta etortzen da. Baina beno, badaude egun batzuk gutxiago, beste batzutan gehiago, baina bueno... Orokorrean horrela izaten da. KERMAN: Ni ere, gehiagotan etorri behar dut, eh, egia esan. Ze, lastima lehenago etorri ez izana! Eskerrak gaur etorri naizela, ze, a ze nolako partida ikusi dudan! AITOR ZUBIETA: Behin etorrita ia, gustatu bazaizu ia, hemendik aurrera astero etorri behar zara ia. KERMAN: Polita bai, baina aizu, a zer nolako partida luzea, eh? A zer txizagurea daukadan! AITOR ZUBIETA: Bai normala da, normala da, bai. KERMAN: Aizu, ta gainera zuk erakutsi, eh, ahal didazu, eh, pilotan jokatzen? AITOR ZUBIETA: Nola ez! Hori nahi duzunean. KERMAN: Bai? AITOR ZUBIETA: Bai. Nik Etxarrin, eh, eramaten dut pilota eskola bat. KERMAN: Eskola AITOR ZUBIETA: Bai, umetxoekin da aritzen naiz, eta zahartxoagoekin ere, beraz hara etor zaitezke nahi duzunean. KERMAN: Zer ondo! A zer sorpresa emango diodan Mikel Pablori, esaten diodanean Aitor Zubietarekin egon naizela. AITOR ZUBIETA: Niregatik gonbidatuak zaudete biak. Etor zaitezkete Etxarrira nahi duzutenean. KERMAN: Etxarri. AITOR ZUBIETA: Hori da. KERMAN: Ah, bueno ni Algortakoa naiz eh, baina nik joan naiteke Etxarrira. AITOR ZUBIETA: Bai, hori arratsalde pasa joateko ez dago gaizki. KERMAN: Bale, ba joango naiz, Aitor. Eskerrik asko eh? Gero arte! AITOR ZUBIETA: Oso ondo. Zaindu! Gaur Kerman Tolosako pilotalekuan ibili da baina, uhm! Subjektu guztiak ez ditu behar bezala ipini. Gogoratu aditz bakoitzari dagokion subjektua ipini behar diozuela.Adibidez: Zertan ote dabil Kerman? Edo, zenbat irauten du pilota partidak? Edo, zenbat balio du sarrerak? Argi geratu da, ezta? Bueno, horrez gain, Kermanek barra-barra bota ditu harridurazko esaldiak. Adibidez: A zer txizagura duen Kermanek! Edo, hau da hau partida luzea! Edo, a zer nolako sorpresa emango dion Mikel Pablori! Eta, a zer nolako meritua daukazuen zuek Kermanen kontuak ikusteko. Ba, badakizu, honekin edo harekin, baina egin!

6

Sign up to vote on this title
UsefulNot useful