You are on page 1of 5

GENEROA ETA LANA.

Lanaren iraupena

Working Paper 2015ko urria


GENEROA ETA LANA. Lanaren iraupena

1. Hasteko, eta dokumentu hau ondo ulertze aldera,


aipamen bat egin behar dugu: lanaren iraupenari
buruzkoa da dokumentu hau, baina lan ordainduaz
gain, lan domestikoaz edo lan erreproduktiboaz ere
arituko gara, eta testuingurua bizi dugun krisialdiarena
da.

2. Ondorengo lerrootan krisialdian zehar emakumezkoen


lan bizitzaren iraupena nola aldatu den ikusiko dugu,
eta aldi berean erkatu egingo dugu igoera hau
jasotzen den pentsioaren bilakaerarekin.

3. Zenbat denboraz egiten dute gizonezkoek eta


emakumezkoek lan Europan? Koadro honen bidez
azalduko dugu gizonezkoen eta emakumezkoen datua
bereizita, eta hamar urteko bilakaera zein izan den ere
adieraziko da:
GENEROA ETA LANA. Lanaren iraupena

Estatua Lan Lan urteak 10 urteko 10 urteko


urteak gizon. emak. bilakaera bilakaera
gizon. emak.
Eu 28 37,7 32.5 1,3 2,5

Euro 19 37,6 32,3 1 2,9

Espainia 37,2 32,3 -0,1 5,8

Frantzia 36,5 32,8 1,5 2,5

Italia 35 25,4 -0,5 1,5

Alemania 40,2 35,4 2,3 3,6

Erresuma 41,1 35,5 0,9 1,7


Batua

Portugal 38,4 34,9 -0,7 1,6

Holanda 42,5 37,1 1,9 3,5

Errumania 35,5 29,5 1,5 -0,1

Grezia 36,1 27,9 -1,2 2,1

Txekia 37,8 31,5 1,5 1,3

Austria 39 34,3 3 4,1

4. Oro har ikusten da Europa 28 eta Europa 19an oro har


emakumezkoen lan bizitza luzatu egin dela azken
hamar urteotan, gizonezkoena baino gehiago. Edonola
ere oraindik lan bizitza biak ez daude egoera
paretsuan: emakumeek lan ordaindu gutxiago egiteko
aukera dute gizonezkoek baino.

5. Zergatik luzatu da? Printzipioz berdintasun eta familia


bateragarritasun politiken ondorio izan daiteke, eta
horrek berdintasunerako joera adieraziko luke.
GENEROA ETA LANA. Lanaren iraupena

Edonola ere, berez lan jardunean berdintzera jotzeak


bere horretan ez du esan nahi berdintasunera
gerturatzen ari garenik, izan ere, berdintasuna
lortzeko aukera berdintasunaz gain baldintzen
berdintasuna ere gertatu behar da. Eta honek lan
bizitza luzatzearen inguruko zenbait galdera egitera
eramaten gaitu: baldintza berinetan egiten al da? Lan
ordainduan gertatutako luzatze honek eragina al du
lan erreproduktiboan edo, nahiago bada, etxeko
zereginetan?

6. Pausoz pauso joango gara, eta datu deigarri batekin


hasiko gara: gizonezkoek oro har herrialde bakan
batzuetan lan bizitza murriztu dute apurtxo batean
(ikusitakoen artean Espainia, Italia, Portugal eta
Grezia). Baina emakumezkoen kasuan soilik estatu
bakarrean gertatzen dela hori, Errumanian alegia.
Gizonezkoen kasuan lan bizitzaren beherakada
langabezia tasa altuekin –Europako altuenekin- batera
agertzen da, eta krisiaren eraginaren itzala sumatzen
da. Jaitsiera hori hain zuzen ere langabezia tasa
altuenak dituzten herrialdeetan gertatzen dira.

7. Espainiako datuei begira, ikusten dugu gizonen lan


bizitza apur bat jaitsi dela, baina emakumeena berriz
asko igo da, aztertutako herrien artean gehien igo
dena izan da, eta Europa 28 zein Europa 19ko
igoeraren halako bi. Zergatik gertatu da hau?

8. Zalantzarik gabe krisiaren bilakaerarekin du zerikusia


datu honek. Familiako gizonezkoa langabezian baldin
bada, emakumeak lanera edo lan gehiago egitera jo
behar izan du. Hau gainera kualifikazio baxueneko
lanetan gertatu da, hain zuzen ere, beste dokumentu
GENEROA ETA LANA. Lanaren iraupena

batean emakumeak etxeko lanak egin eta umeak


hazteko aukeratzen duen lan mota horretan. Gogoan
izan behar dugu lan mota honetan dihardutela
emakumeek bi arrazoirengatik:

- Diru beharra dutelako, soldata bakarra ez delako


nahikoa etxeko beharrak asetzeko

- Etxeko lanak eta umeen zaintza ahalbidetzen duen


lanbideak direlako (lanari diru iturri izaera baino ez
diote ikusten emakume hauek normalean)

9. Edonola ere, igoera honekin batera gizonezkoen


etxeko lanen ardura hartze bat ere gertatu da, baina
ez da simetrikoa izan. Hau da, emakumeen lan bizitza
luzatu egin da, ez baldintza onenetako lanetan, baizik
eta beharrak bultzatuta. Etxeko arduretan izan duen
bilakaera berriz ez da beherakorra izan, ez behintzat
neurri berean. Lan jarduna, ordaindua eta ordaindu
gabea elkartuta, luzatu egin zaio krisialdiarekin
emakumeari.

As a Working Paper, it does not reflect any institutional position or opinion neither
of EKAI Center, nor of its sponsors or supporting entities.
EKAI Center seeks to do business with companies or governments covered in its
reports. Readers should be aware that we may have a conflict of interest that could
affect the objectivity of this report. Investors should consider this report as only a
single factor in making their investment decision.
GARAIA INNOVATION CENTER, GOIRU 1A MONDRAGON
TEL: 943250104 LEKEITIO 675701785 DURANGO 688819520
E-MAIL: info@ekaicenter.eu
facebook.com/EKAICenter scribd.com/EKAICenter