You are on page 1of 40

BIZIKIDETZA HOBETU HEZKUNTZA

EMOZIONALAREN BIDEZ

Hezkuntza Eremua
Topaketa
2015ko urtarrilak
26

Bizikidetzarako 5 Eremu
Urtarrilaren 26an Giza Eskubide eta Bake Hzkuntzaren Foroak
bigarren Hezkuntza Eremua antolatu zuen Tolosako Hirukide
Ikastetxean

Bizikidetza

izenburuarekin.

hobetu

hezkuntza

emozionalaren

bidez

2014ko urtarrilan Bilboko Eskolapiosen izandako

Bizikidetza. Zuengandik ikasi eremuko lehenengo hezkuntza eremuan
jasotako proposamenetan oinarrituz.

BIZIKIDETZA HOBETU HEZKUNTZA EMOZIONALAREN BITARTEZ

BIZIKIDETZA HOBETU HEZKUNTZA
EMOZIONALAREN BITARTEZ
BIZIDETZARAKO 5 EREMU

AURKIBIDEA

Txostena

Pág. 2-29

Zentruen baliabideen gida

Pág. 30

Bibliografia eta Web baliabideak

Pág. 31-33

Kontaktua

Pág.34

Foroko elkarteen zerrenda

Pág. 35-37

Bizikidetzarako 5 Eremu . Egutegia

Pág. 38-39

Página 1

BIZIKIDETZA HOBETU HEZKUNTZA EMOZIONALAREN BITARTEZ

BIZIKIDETZA HOBETU HEZKUNTZA
EMOZIONALAREN BITARTEZ
BIZIDETZARAKO 5 EREMU

SARRERA
Giza Eskubide eta Bake Hezkuntzaren Elkarteen Foroan, Euskal Autonomia
Erkidegoko 28 erakunde daude elkartuta, eta, aniztasunetik, bete-betean lan egiten
dute, bakearen kultura sendotzeko eta giza eskubideak sustatzeko.
Foroaren erronka nagusienetakoa elkarrizketarako eta partaidetzarako eremuak
sortzea da, elkarbizitza bera guztion artean eratu ahal izateko. Horretarako,
“Elkarbizitzarako 5 eremu” proiektua jarri du abian, eta hausnarketarako topaketak
bultzatzen ditu arlo politikoan, sozialean, instituzionalean, komunikabideetakoan
eta hezkuntzakoan. Bertan, hain zuzen ere, ahalik eta elkarbizitzarik onena lortzeko
orduan euskal gizarteak dituen erronka nagusiak jorratuko dira
2015ko urtarrilaren 26an Giza eskubide eta Bake Hezkuntzaren Foroak hezkuntza
eremuko agenteen elkarraldia antolatu zuen Bizikidetzarako 5 eremuak ekintzaren
jarraipen gisa. 47 parte hartzaile, 13 ikastetxetako 25 profesionalek hezkuntzako
erkidegoak elkarbizitzaren hobekuntzan izandako ekarpenari buruz, gaurkotasungaiak zein etorkizunezkoak hausnartu zuten.

Página 2

BIZIKIDETZA HOBETU HEZKUNTZA EMOZIONALAREN BITARTEZ

TXOSTENAK
• Xurdana Imaz: “Elkarbizitza hobetu emozioak landuz”.

Maria Jose Lera: “Golden 5” programaren aurkezpena. Psikologian doktore
eta Sevillako Unibertsitateko Fakultatearen Pedagogia irakaslea.

• Emoziozko hezkuntzaren bitartez Bizikidetza hobetzeko ikastetxeen
esperientzen aurkezpenak:
I.
II.

Tolosako Hirukide-ren esperientzia
Balmasedako Zubi Zaharra Ikastolako esperientzia

Página 3

BIZIKIDETZA HOBETU HEZKUNTZA EMOZIONALAREN BITARTEZ

TXOSTENGILEAK

• Xurdana Imatz. Bakeola EDE Fundazioaren Gatazketarako
Bitartekaritza Zentroko koordinatzailea. “Gipuzkoa: emozionalki
adimentsua den gizarte batenganatz” proiektuko kidea eta
euskarazko prestakuntzaren arduraduna; 2004 urtetik, Jose
Antonio Gonzalez, Begoña Ibarrola eta Rafael Bisquerrarekin
batera, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza, Landa
Garapen eta Turismo Departamentuaren eskutik.
• María José Lera: Psikologian doktorea eta Sevillako Unibertsitateko
Pedagogiaren Fakultateko irakaslea. GOLDEN 5 Programaren koordinatzailea
Estatu mailan.
• Tolosako Hirukide Ikastetxea: Hirukide duela 12 urte sortu zen
(2003-2004 ikasturtean), Tolosan zeuden hiru hezkuntza zentro
erlijiosoen bat-egitea zela eta. Bat-egite prozesuaren bitartez,
zentroen arteko lehiatik lankidetzara igarotzen da: kide (edo
ikastetxe zahar) bakoitzak etapa batez arduratzen da, hezkuntza
proiektu bakarra eta erosoa sortuz. Fusioa oso proiektu
pedagogiko sendoa ere bada. Bertan elkarbizitza positiboa ardatz
estrategikoetako bat da, honako ezaugarriak dituela: sentimendu
eta emozioen hezkuntza; arauen kudeaketa demokratikoa; eta
diseinu metodologikoa.
• Balmasedako Zubi Zaharra Ikastola Zubi Zaharra Ikastola
1972.urtean Balmasedako herrian jaiotako guraso irakaskuntza
kooperatiba bat da, Ikastolen Elkarteko sarean errotuta dagoen
Enkarterriko ikastola bakarra. Gure ikastola txikia eta gaztea bada
ere, xede handi eta sendoa badu: sozializatzailea den Ikastola
bilakatzea; hortaz, hezkuntza integralarengan dugun konfidantza
eta apustua. Ziur gaude XXI.mendeko hezitzaileok bihotzeko
aritmetika irakasteko gai izan behar dugula; baita, giza
baliabideen gramatika, ere. Azken finean, zuzenagoa den gizartea
Página 4

BIZIKIDETZA HOBETU HEZKUNTZA EMOZIONALAREN BITARTEZ

sortzen lagunduko diguten pertsonak hezi nahi baititugu Guk
ibilbidea hasi baino ez dugu egin; baina, ilusioz eta indarrez josita
gaudenen aldetik, igo beharreko maldak goratuko ditugu!

Página 5

BIZIKIDETZA HOBETU HEZKUNTZA EMOZIONALAREN BITARTEZ

PARTE-HARTZAILEAK

ELKARTEA
SAN BENITO IKASTOLA
GERNIKAKO BAKEAREN MUSEOA
SALBATORE MITXELENA IKASTOLA
CRISTOBAL GAMON HLHI IKASTETXEA
ORIXE BHI
BEASAIN INSTITUTU PUBLIKOA
HIRUKIDE JESUITINAK IKASTETXEA
HIRUKIDE JESUITINAK GURASO ELKARTEA
TXINGUDI BHI
URRETXU ZUMARRAGA IKASTOLA
TOLOSAKO BIZIKIDETZA FOROA
ZUBI ZAHARRA IKASTOLA
IES LASARTE-USURBIL BHI
BERRITZEGUNEAK LASARTE
LANGILE IKASTOLA

HIRIA
Lazkao
Gernika
Zarauz
Errenteria
Tolosa
Beasain
Tolosa
Tolosa
Irun
Zumarraga
Tolosa
Balmaseda
Lasarte
Lasarte
Hernani

WEB
www.sanbenitoikastola.net
www.museodelapaz.org
www.zarauzkoikastola.org
www.cristobalgamonlhi.hezkuntza.net
www.orixe.org
www.beasainbhi.hezkuntza.net
www.hirukide.org
www.hirukide.org
www.txingudibhi.hezkuntza.net
www.uzikastola.eus
www.zubizaharraikastola.eus
www.instilasarte.hezkuntza.net
g06.berritzeguneak.net/
www.langile.eus

Página 6

BIZIKIDETZA HOBETU HEZKUNTZA EMOZIONALAREN BITARTEZ

HELBURUAK
Bigarren elkarraldi honen helburuak honako hauek dira:

1. Foroko kide ezberdinek izan dezaketen hezkuntara zuzendutako baliabideen
informazioa eskaintzea, Foroko elkarteak aurkeztuz, beraien ezagutza eta
espezializazio arloak eta bizikidetza lantzeko edota giza eskubideak eta bakea
erabiltzen dituzten material didaktikoak eskainiz.

2. Proposamen zehatzak aurkeztu, ikastetxetan emoziozko hezkuntzatik bizikidetza
lantzeko asmoarekin.
Bigarren topaketa honetan ikastetxeen ezagutzak eta esperientzak
emozionalan; ideak, baliabideak, jakinminak eta erronkak partekatuz.

hezkuntza

Página 7

BIZIKIDETZA HOBETU HEZKUNTZA EMOZIONALAREN BITARTEZ

AURKEZPENA
Iratxe Momoitiok, Giza Eskubide eta Bake Hezkuntzaren Elkartearen Foroko
presidenteorde gisa, “Bizikidetza hobetu hezkuntza emozionalaren bitartez”
Heziguneari hasiera ematen dio. Giza Eskubide eta Bake Hezkuntzaren Elkartearen
Foroak ekitaldi hau antolatzen du “Bizikidetzarako Bost Eremu” egitarauaren
barruan, Erakundeei, Alderdiei, Elkarteei, Komunikabideei eta Hezkuntza Arloari
zuzendua. Hezigune honen aurrekaria 2014ko urtarrileko Hezkuntza arloko lehen
topaketa da.

Jarraian, Hezigunera bertaratutako pertsonek beren burua aurkezten dute. Aretoan
ordezkatutako erakundeak honakoak dira: Tolosako Hirukide Ikastetxea; Hernani,
Ordizia eta Errenteriako Institutuak; Balmasedako Zubi Zaharra Ikastola; Gernikako
Bakearen Museoa; Beasaineko La Salle Ikastetxea; Bogotako Unibertsitate Distritala;
Tolosa eta Orduña udalerriak; Beasaingo Institutua; Lasarteko Institutua eta
Berritzegunea; Eusko Jaurlaritzaren Bake Idazkaritza; eta Tolosako Bizikidetza Foroa.

1ª PARTE: PROPOSAMEN ZEHATZAK IKASTETXEETAN HEZKUNTZA
EMOZIONALETIK BIZIKIDETZA LANTZEKO

1. “Elkarbizitza hobetu emozioak landuz” (Xurdana Imatz):
Xurdana Imatzek, bere mintzaldi hasieran nabarmentzen du emozioek geure
bizitzetan duten balioa: «esnatzen garen momentutik lokartzen garen momentura
emozio dezente sentitzen ditugu; arrazoiaz bakarrik gure potentzialtasun osoa ez
genuke erabiliko eta robotak besterik ez ginateke». Hizlariak baiesten du emozio
atseginekin lotuta dauden ikasketak sendoagoak direla: «ikaste prozesuan emozioak
alde batera uzten baditugu, asperdura eta gogo falta sortuko zaizkigu, eta gogorik
gabe, ikasitakoaren gauza gutxi gogoratuko ditugu».

Página 8

BIZIKIDETZA HOBETU HEZKUNTZA EMOZIONALAREN BITARTEZ

Imatzek, bere aurkezpen teorikoa ariketa labur birekin aldizkatzen du, hezigunera
bertaratutako pertsonen partaidetza suspertzeko:

Lehen ariketan pertsona bakoitzak burura datozkion emozioen
(sentimenduen, gogo-aldarteen) zerrenda idatzi behar du hogei
segundotako tartean. Emozio hitza entzuterakoan, ea zer hitz datorkion
bakoitzari. Ariketaren emaitzan antzeman daiteke gehienek 0-8 emozio
bitartean idatzi dituztela, batzuek 8-18 emozio bitartean eta inork gutxik
18tik gora. Hizlariak dio bitxia dela emozio atsegin gehiago atera direla
desatseginak baino. Hala ere, ikus daiteke orokorrean oso hiztegi emozional
murritza daukagula.

• Bigarren ariketak jendez betetako tren bat imajinatzera gonbidatzen gaitu.
Trena trenbide batetik dator eta dilema bat planteatzen zaigu: zuzen
jarraituz gero hautsita dagoen zubi batera heldu eta jausi egingo da
amildegian behera; eta desbideratuz gero, maite dugun pertsona bat
harrapatuko du. Guk daukagu giltza: desbideratuko dugu ala ez?

Página 9

BIZIKIDETZA HOBETU HEZKUNTZA EMOZIONALAREN BITARTEZ

Jarraian, hizlariak Adimen Emozionalean sakontzeko beharra mahaigaineratzen du,
eta kontzeptu honen garapena azaltzen digu:
«Gizon eta emakumeok berdin sentitzen ditugu emozioak, baina, eman ote digute
baimen edo aukera berdina tristura, beldurra eta poza adierazteko? Seguruenez
esaldi hau ezaguna irudituko zaigu: “Mutil handiek ez dute negarrik egiten.”
Inguruan emozioez kontzientzia hartzeko aukerarik ez daukagunean formakuntza
beharrezkoa da. Ez da teoria-kontua bakarrik. Ikastegietako klaustrotik bertatik
baliabideak mobilizatu behar ditugu».
Imatzek Howard Gardner seinalatzen du Adimen Emozionalaren aitzindari zuzena
bezala. Gardnerrek Askotariko Adimenak teorian zortzi adimen mota bereizten ditu:
adimen linguistikoa, adimen logikoa eta matematikoa, adimen espaziala, adimen
musikala, adimen zinetikoa, pertsona barneko adimena, pertsona arteko adimena
eta adimen naturalista. Hala ere ―argitzen du Imatzek―, aurrekaria Gardner izan
arren, Adimen Emozionala kontzeptua Saloveyk eta Mayerrek sortu zuten 1990ean.
Haien arabera, honetan datza adimen emozionala: «sentimendu eta emozioak
maneiatzeko gaitasunean, haien artean bereiztean, eta ezagupen hauek
pentsamenduak eta ekintzak zuzentzeko erabiltzean». 1995ean Golemanek
kontzeptu hau hartu eta zabaldu egin zuen.
Imatzek Adimen Emozionala defendatzen du haren oinarri zientifikoa gogora ekarriz.
Emozioekin loturiko azpisistema fisiologikoa aztertzen duen arloa Neurozientzia da.
Ikuspegi filogenetikoaren arabera, burmuinean “hiru zerebro” ditugu eta emozioak
bigarrenean kokatzen dira:

• Garun-Kortexa (neokortexa): Arrazoia gehitzen dio emozioari eta
dimentsio berri bat gure bizitza emozionalari. Neokortexa, bera
bakarrik, errendimendu handiko ordenagailu on bat baino ez litzateke
izango.

Página 10

BIZIKIDETZA HOBETU HEZKUNTZA EMOZIONALAREN BITARTEZ

Sistema Linbikoa: Bere egitura nagusiak hipokanpoa eta amigdala dira.
Hauexek zeregin garrantzitsua daukate bizitza emozionalean. 
Hipokanpoa: ekintzak erregistratzeaz arduratzen da eta bildu
egiten ditu. 
Amigdala: ekintza horiekin loturiko emozioak erregistratzeaz
arduratzen da.

• Burmuin Reptilianoa (bizkarrezur-erraboila): bizkarrezur-muinaren
garapen gisa osatu zen eta bizi irauteko bizi-funtzio inkontzienteak
zuzentzen ditu, hala nola, arnasketa, metabolismoa, inpultsoak,
instintuak eta erreflexuak.
Ondoren, adituak itzultzen du hirugarren eta bigarren zerebroen arteko harremana
geure eguneroko portaeretara:

«Emozioaren intentsitatea handia denean, gure arrazoitzeko gaitasuna mugatu
egiten da. Era berean, arrazoiaren bitartez emozioa “erreprimi” daiteke. Banaka,
ezein mutur ez da batere lagungarri buru bakoitzak duen potentzialtasuna
ateratzeko. Oreka, emozioa eta arrazoiaren arteko dantzan etzango litzateke. Haien
arteko gorabeheran surf egiten ikasi behar dugu. Gorabehera hau erregulatzeko
beharra dugu. Zaldi eta zaldunaren metaforak balio digu: “emozioek eroaten naute,
baina neuk eroan behar ditut». Erregulatzea ez da erreprimitzea. Beste pertsonen
emozioekiko errespetua sustatu behar dugu, bai eta neure emozioekiko ere, neure
buruarekiko harremana zainduz eta kooperatiboagoa eginez: zer diogu benetan
“inoiz ez naiz haserretzen” diogunean?»
Imatzek, segidan, “emozio” hitzarekin lotutako hainbat kontzeptu adierazten ditu,
formakuntza teorikoko sarrera gisa: adimen emozionalaren definizioak, emozioaren
funtzio eta osagaiak, eta sistema emozionala, adimen emozionala eta gaitasun
emozionala nozioei sarrera.

Página 11

BIZIKIDETZA HOBETU HEZKUNTZA EMOZIONALAREN BITARTEZ

Adimen Emozionalaren Definizioak:
Fernandez Berrocal-en arabera (2000), adimen emozionala «gure emozioak eta
besteenak ezagutu, ulertu eta erregulatzeko gaitasuna» da.
Goleman-en arabera (1996) adimen emozionala «gure emozioek guretzat lan egin
dezatela» eragin behar dugu, «intentzioz, gure jokabidea gidatzen lagun diezaguten,
ongizate pertsonala eta soziala handitzeko».

Emozioaren Definizoa:
“Emozio” hitza latinezko movere (mugitu) hitzetik dator. ‘E’- aurrizkiarekin kanpora
mugitzea esan nahi du, beraz, iradokitzen du jarduteko joera emozio guztietan
dagoela. Bisquerrarentzat (2003) emozioa «organismoaren egoera konplexu bat da,
asaldura edo perturbazio fisiologikoa ezaugarri duena kanpoko edo barruko gertaera
bati erantzuna emateko orduan».

Emozioaren Funtzioak:
Emozioei dagokienez ikertzaileek erantzun borobiletara iritsi ez diren arren,
haietariko asko bat datoz emozioen funtzio nagusiak honako hauek direla:
• Jokabidea motibatzea.
• Indibiduoa ingurura egokitzea.
• Pertsonari berari edo besteei informatzea.
• Besteei komunikatzea.

Emozioaren Osagaiak:
• Neurofisiologikoa: Nahi gabeko erantzunak, hala nola, takikardia, gorritasuna,
izertza, ahoan lehortasuna, neurotransmisoreak, hormona-jariaketa,
arnasketa, eta odol presioa.

Página 12

BIZIKIDETZA HOBETU HEZKUNTZA EMOZIONALAREN BITARTEZ

• Konportamentala: aurpegi-espresioak (non 23 gihar konbinatzen diren),
besteak beste, ahotsaren tonua, bolumena, erritmoa, eta gorputzaren
mugimendua. Osagai hau disimula daiteke.
• Kognitiboa: Bizipen subjektiboa, sentimendua deritzonarekin bat datorrena.
Sinesmenak, arrazonamendua, jakintzako eskemak eta atribuzioak hartzen
ditu.

Sistema Emozionala (Lazarus eta Folkman, 1984):
Lazarusen balorazio kognitiboaren teoriaren arabera, emozioen sorreran bi
balorazio-sistema izaten dira (Bisquerra, 2003), zeintzuk emozioa bera zehazten
duten.

o Balorazio primarioa: egoeratik gerta daitezkeen ondorioak aintzat hartzen
dira.
o Garrantzi gutxiko balorazioa: indiferentea.
o Balorazio onuragarria: lagungarria markaturiko helburuak lortzeko.
o Balorazio estresagarria: oinaze/galera, mehatxu edo desafioa.
• Bigarren mailako balorazioa: egoerari aurre egiteko gaitasun pertsonalaren
balantzea egiten da.

Hezkuntza Emozionalaren Definizioa:
Bisquerrak (2003) era honetan definitzen du Hezkuntza Emozionala: «Garapen
emozionala eta kognitiboa beharrezko osagarri gisa sustatzeko helburua duen
prozesu hezitzailea, jarraia eta etengabea. Biak dira nortasun integrala garatzeko
beharrezko osagaiak. Guzti honen helburua ongizate pertsonala eta giza ongizatea
handitzea da».

Página 13

BIZIKIDETZA HOBETU HEZKUNTZA EMOZIONALAREN BITARTEZ

Gaitasun Emozionalaren Definizioa eta gaitasun emozionalen sailkapena:
Bisquerraren aburuz (2007) «ekintza desberdinak kalitate eta eraginkortasun maila
jakin batez egiteko beharrezkoa den ezagutza, gaitasun, trebetasun eta jarrera
multzoa» dugu gaitasun emozionala.
Jarraian, hizlariak gaitasun emozionalen zerrenda bat aurkezten du, Bisquerra R. eta
Perez N.-k (2007) proposaturiko zerrendatik egokitua:
• Kontzientzia Emozionala:
o Kontzientzia-hartzea: sentimenduak eta emozio propioak zehaztasunez
antzeman, identifikatu eta etiketatzeko gaitasuna.
o Emozioak izendatzea: hiztegi emozional egokiaren erabilera eraginkorra,
kultur testuinguru zehatz baten baitan emozioak izendatzeko.
• Erregulazio Emozionala:
o Erregulazio fisiologikoa: Emozioei erregulazio fisiologikoko estrategien bidez
aurre egiteko gaitasuna, zeintzuk egoera emozional horien intentsitatea eta
iraupena hobetuko dituzten.
o Erregulazio kognitiboa: Emozioei erregulazio kognitiboko estrategien bidez
aurre egiteko gaitasuna.
o Emozio positiboak norberak sortzea: Emozio positiboak (poztasuna,
maitasuna, jariatzea) modu boluntarioan eta kontzientean esperimentatzeko
eta bizitzaz gozatzeko gaitasuna.
• Autonomía Emozionala:
o Autoestimua: norberaren irudi positiboa eduki, norberarekin pozik egon eta
harreman onak mantendu.
o Automotibazioa: bizitza pertsonaleko, profesionaleko, sozialeko eta abarreko
hainbat jardueratan norbere burua motibatzeko eta inplikatzeko gaitasuna.

Página 14

BIZIKIDETZA HOBETU HEZKUNTZA EMOZIONALAREN BITARTEZ

o Erantzukizuna: jokabide seguru, osasuntsu eta etikoetan inplikatzeko asmoa.
Erantzukizuna nork bere gain hartu erabakiak hartzerakoan. Baita bizitzara
begira hartu behar diren jarreren aurrean.
o Erresilientzia: bizitzan izan daitezkeen aurkako egoerei aurre egiteko.

• Gaitasun Soziala:
o Komunikazioa: hitzezko eta hitzik gabeko komunikazioari arreta jartzeko
gaitasuna, mezuak zehaztasunez jasotzeko. Solasaldiak hasteko eta
mantentzeko gaitasuna, norberaren pentsamenduak eta emozioak
argitasunez adierazteko.
o Lankidetza: ekintza komunekiko sentsibilizatzeko gaitasuna, non zati gisa
guztia aurkitzen den, eta non jarraitzeko lorpena pertsona guztiek partekatu
eta gozatzen duten.
o Asertibitatea: era kontziente, koherente, argi, zuzen eta orekatuan, gure
ideiak edo sentimenduak adierazi eta komunikatzeko edo gure eskubide
legitimoak defendatzeko minik, kalterik edo bestelakorik egin gabe.
o Gatazken erregulazioa: elkarrekin bizi diren edo harremanak dituzten
pertsona ezberdinen arteko liskarrak erregulatu.

Xurdana Imatz adituak bideo batekin bukatzen du hitzaldia, zeinean kikildu barik,
aurrerapausoak ematera gonbidatzen zaigu: Aldatzera ausartu!:
<https://www.youtube.com/watch?v=wWEXc4h01pM>

2. GOLDEN 5 Programaren Aurkezpena (María José Lera):
Bigarren hitzaldi hau zati bitan banatzen da: lehen zatian, Lera irakasleak
GOLDEN5 Programa aurkezten du ―bere helburuak, bere oinarria eta bere bost
arloak―; eta bigarren zatian, aditua mintzo da programaren aplikazioaz
Palestinako lurraldeetan beretan, Giza Eskubide eta Bake Hezkuntzaren
Elkartearen Foroaren balioei ekarpen zuzen gisara.
Página 15

BIZIKIDETZA HOBETU HEZKUNTZA EMOZIONALAREN BITARTEZ

1. Zatia: GOLDEN5 Programaren aurkezpena:

GOLDEN5-a programa psiko-hezitzaile bat da, irakaslegoari eskola-giro atsegin
eta eraginkorragoa garatzen laguntzeko sortua eta lehendabizi, 2004-2007
hirurtekoan ezarri egin zena. GOLDEN5 Programak Sevillan 2002n ospatutako
Elkarbizitza eta Gatazken Konponbideari buruzko nazioarteko topaketa bat du
jatorri. Bertan bildutako 50 bat profesionalek (hezitzaileak tartean)
balioespenean oinarritutako programa proaktiboa eta zuzenean aplikagarria
bilatzen zuten. Stavangerren (Norvegia) bost kidek ―Stavanger, Sevilla
(Espainia), Varsovia (Polonia), Ferrara (Italia) eta Brusela (Belgika)― zirriborroa
izenpetu zuten eta programa abian jarri zen.

GOLDEN5 Programaren Helburuak:

Hezkuntza zentroaren testuinguruaren, antolaketaren eta errutinen
zaintzea, eragozpenik gabe.

Ikaskuntza errazten duen giroa sortzea.

Motibazio handiagoa hezkuntza zentroan.

Irakaslego zein ikaslegoaren osasun mentalaren hobekuntza.

Prozesuak sendotzea.

Pertsonaren autonomia eta garapen osoaren sustapena.

Pertsonen berezko motibazioa suspertzea.

Arreta, Esfortzua, Iraunkortasuna.

Golden-oinarri bat eta bost Golden-arlo daude. Arlo bakoitzari eduki teorikoak
eta gelan aplikagarri den irakaslegoaren laguntzarako estrategia-sorta bana
dagozkio.

Página 16

BIZIKIDETZA HOBETU HEZKUNTZA EMOZIONALAREN BITARTEZ

Golden-oinarria.1

• Espektatiba altuak.
• Atribuzio positiboak.
• Harreman balioesleak: denez ondo hitz egitea.
• Haur bakoitzaren neurriko ikaskuntza.
• Inguru epel eta atsegina: norberak onena eman eta heda dezan.

GOLDEN5 Programaren Bost Arloak:2

1. Arloa: Gelaren kudeaketa.

Irakaslegoari baliabidez hornitzea ikasleek beren buruagandik onena atera
dezaten.

Arrakastak erraztu. Prebenitu erreakzionatu baino lehenago. Ez haserre
eta inoiz ez publikoan errietarik egin (emozionalki iraingarria baita). Errieta
egin ordez, adorea eman, ikasleak ondo egiten duen guztia, gutxi izanda
ere, balioetsi.

• Gelaren begirada osoa: Haur bakoitzari banaka begiratzea; ikasle
oztopatzaile baten aurrean, haren asalduraren zioez galdetu behar diogu
geure buruari.
• Irakaslearen rola: haurrengandik onena bilatzen duen bitartekari edo
adiskide gisa.

1
2

http://www.golden5.org/golden5/golden5/programa/es/0IniciosyFundamentos.pdf
http://www.golden5.org/golden5/golden5/programa/es/PasosClaves.pdf

Página 17

BIZIKIDETZA HOBETU HEZKUNTZA EMOZIONALAREN BITARTEZ

2. Arloa: Harremanak eraikitzen
• Gaitasunen eta autonomiaren norbereganatzea.
• Behar psikologikoen arreta (jaiotzen garenetik mundu hau uzten dugunera
arte): ongi eta gai sentitzea, norberegandik onena ematea, autonomo
sentitzea, harreman onak izatea.
• Behar (psiko)sozialen arreta: lagunak izatea, besteekin ongi sentitzea,
geletan bullyinga prebenitzea (indarkeria ekintza onartezina), guztion
ongizate handiagoa.
• Harremanak eraikitzen: irakaslegoaren eta gelako haur bakoitzaren eta
guztien arteko lotura afektiboa, begirada lasaiarekin. Haur eta gazteen
dohainak ozen goraipatzea, gertatzen zaienaz arduratzea, begirunezko irri
etengabea.

Giro soziala: apaindutako ikasgelak harremanak erraz eta lagun ditzan
portaera zitalak bereizten ―bakardadea, isolamendua, iseka― eta
elkarlanetik sortutako energia aprobetxatzen.

3. Arloa: Giro soziala.
• Arreta jartzea geure buruaz uste dugunak gure jokabidean duen eraginean.
Hala izanik, uste horiek baikortasunera ala ezkortasunera, adorez ala etsian
bidera gaitzakete. Esaten diguten denak eragiten digu. Gutaz entzuten
duguna gugan betearazten dugu.
• Hitzaldien antolakuntza: positibotasuna sustatu eta erortzen garen
bakoitzean, milaka bider erortzen garela onartuta, zutuntzeko indarra
aldarrika dezagun.
4. Arloa: Arloa: Egokitutako ikaskuntza.
Ikaskuntza egokitu, esanguratsu eta benetakoa, norberari eta norbere estilo
eta interesei egokitutakoa. Honek gizakiaren garapenari laguntzen dio.

Página 18

BIZIKIDETZA HOBETU HEZKUNTZA EMOZIONALAREN BITARTEZ

5. Arloa: Familia eta Eskolaren arteko Harremana.
Alde emozionala edo sentitzen dugunari arreta. Emozioek gau eta egun
laguntzen digute, eta emozioak funtsezkoak izanda, gelak emozio positiboen
erakarle izan behar du. Emozio negatiboek geldiarazten gaituzte eta ikastea
ere galarazten digute garapen egokia eragotziz. Garapenari eta motibazioari
bultzada eman behar diegu.
2. Zatia: GOLDEN 5 Programaren aplikazioa Palestinan (Gaza eta
Zisjordania).3

2004an Maria Jose Lera Ramallah hirira (Palestina) gonbidatzen dute
nazioarte mailako hezkuntza adituen talde batekin. Haren kasuan, kultura
aniztasuneko inguruetako bullying-az hitz egiteko eskatzen diote. Lerak
kontatzen du hotel barruan «dena beste edozein konferentziatan bezalakoa»
dela, baina kalean, «tankeek dena inbaditzen dute eta egoera jasanezina da».
Espainiara bueltan Europar haurrentzako proiektu psikosozial baten
onarpenaren berri ematen diote. Baina Palestinako egoera kontutan hartuta,
Lera irakasleak GOLDEN5-a bertan aplikatzea proposatzen du, haur
palestinarren osasun mentala hobetzekotan, «hantxe balio badu, edozein
lekutan balio dezakeelako». Hala ere, EBk ez du onartzen programaren
hedapena Ekialde Hurbilera eta bere kabuz inplementatzeko erabakia hartzen
du.
2006an GOLDEN5-a Gazan abiarazten da. Bertako irakasle, psikologo eta
orientatzaileei formakuntza ematen zaie. American School-en egiten da
interbentzio bat eta Hebronera (Zisjordania) eramaten da.

2008ko abenduan Israelgo Armadak Gazako Zerrenda bonbardatzen du
Hamas erakundearen azpiegituraren ustezko helburuen aurkako “Berun Urtu”
izeneko operazioan. Eskola suntsitzen dute eta behin erasoa amaituta, 2009ko
urtarrilaren 18an, Maria Josek GOLDEN5-a Zerrendara berriro eramateko

3

http://www.golden5.org/golden5/golden5/resultados/ReportPalestine.pdf

Página 19

BIZIKIDETZA HOBETU HEZKUNTZA EMOZIONALAREN BITARTEZ

eskakizuna jasotzen du. Bertan haurrek trauma-ondoko estres-sintomak
pairatzen dituzte: suminkortasuna, mesfidantza, ziurtasun-gabezia, loezina.

Gazako gatazkan Lerak funtsezko alde bi nabarmentzen ditu: «sufritzen duen
biktima eta dena oldartu eta hondatzen duen erasotzailea, biktima osatzeko
edozein laguntza ere galarazten duena», Leraren arabera, helburua suntsitzea
da, «sendatzeko aukera guztiak ere deuseztatuz». Hizlariak Palestinako egoera
«erori eta zutuntzen denaren etengabeko istorio» bezala deskribatzen du.

Ekin eta gero, Lerak finantzaketaren onespena lortzen du Andaluziako Juntako
Lankidetza eta Garapenaren Zuzendaritzaren eskutik GOLDEN5-a Gazan eta
Zisjordanian inplementatu ahal izateko. Programa Zisjordaniako 16
eskualdetan jartzen da abian ―Ramallah, Jenin, Tulkarem, Qalqiliya, Jeriko,
Betleem, Hebron...―, eskola bana eskualdeko, eta bakoitzean aholkulariak
prestatzen dira, urte bitan zehar programa arrakastaz abian jarriko dutenak:
«Golden-ak ikaslegoa eta irakaslegoa hobetzen ditu».

Lerak hainbat adierazle positibo azpimarratzen ditu programak Palestinan
duen eraginaren inguruan: lehenik eta behin, 2012ko aurrekontua agortuta
eta inplementazio epea iraungita dauden arren, Palestinako zenbait zentrok
programarekin jarraitzeko gogoa azaltzen diote; bigarrenez, bertako eskola
bati izena aldatu eta Hamsa (‘Golden’ arabieraz) ipintzen diote; hirugarrenez,
zentroetan egiten dituzten lanak ―emozioen txartelak moSbo pozgarriekin
edo 5 arloen izenekin, haurrei lorpenak aitortzen dizkieten izarrak―; eta
batez ere, handik adierazten dioten erantzuna: «zoriontsu gara hain leku triste
batera hain proiektu ederra ekarri diguzuelako». Lera irakasleak
erresilientziaren eta haurren ziurtasun-sentimenduaren hobekuntza
nabarmentzen ditu, «hiru aulkiko mahai bina baino ez dauden arren
(eskoletan haur-mordoa dagoelako)» eta modelaketa jotzen du estrategia
egokitzat: «ondo tratatzen baduzu pertsona bat, berak ere hala egingo du».

Página 20

BIZIKIDETZA HOBETU HEZKUNTZA EMOZIONALAREN BITARTEZ

2014ko udan, Gazak 50 eguneko beste bonbardaketa bat jasaten du. Maria
Jose Lerak eskaera berria jasotzen du Zerrendatik: «Geurera etorri behar
duzue, ezin dugu gehiagorik, trauma-ondoko estres-sintomek gainezka egiten
digute. Behar dugu norbait emozio positiboak iratzartzera etor dakigula,
bestela ezin izango garelako berriro ere jaiki». Gazan Golden-ekin jarraitzeko
proiektu berri bat abiaraztea lortzen da, Sevillako Diputazioaren bitartez
oraingo honetan. Hala ere, dena prest dagoenean, Israelgo Gobernuaren
aldetik jakinarazten diote Lerari Gazaz aparte Zisjordanian ere sartzeko 10
urtetako debekua ezarri diotela. Dena den, herri txiki askok haien udal
aurrekontuaren %0,7az laguntzen diote Palestinara itzuli ahal izateko. Lerak
dio datorren otsailaren 11n Rafahetik saiatuko dela Palestinan sartzen:
«beharrezkoa da joatea, eta saiatzen jarraitzea, gogorra bada ere».

Maria Jose Lerak Palestinari buruzko pare bat iruzkinekin eta GOLDEN5
Programaren gaineko gogoeta orokor batekin bukatzen du.

Palestinaren kasuan, Lerak baieztatzen du indarkeria amaitzeko «biktimari
lagundu behar diogula, bere lekukotasuna entzun dadila lortu, bere
erresilientzia landu, jaikitzen lagundu». Eta era berean, «erasotzaileari EZETZ
esan behar zaio, eskolak suntsitu ez ditzan irakasleak prestatzen ditugun
bakoitzean». Lerak ondorioztatzen du «Gazako Zerrendan ez dagoela
gorrotorik, ikasitako babesgabetasun-eskema bat baizik».

Konklusioa:
GOLDEN5 Programa ez datza errealitatea kontatzean, geure burua sendotzean
baizik. Ikasleon ezaugarri positiboetan eta norbere eraginkortasunespektatibetan ardaztea du helburu. Eta erortzen garen bakoitzean berriro
jaikitzeko kemena piztea ere bilatzen du, «fuerteena ez baita gutxien jaisten
dena, gehien zutuntzen dena baizik». Ezinbestekoa da horretarako okerren
komunikazio balioeslea: elkar-ulertzetik, adeitasunetik, maitasunetik. Zume
hauekin, GOLDEN5 Programak hezkuntza zentroaren osasun mentala

Página 21

BIZIKIDETZA HOBETU HEZKUNTZA EMOZIONALAREN BITARTEZ

hobetzen du, haurrei, gazteei eta irakasleei sendoago sentiarazten lagunduz,
eta pertsona bakoitzaren ezaugarririk onenetan ardaztuz.

Maria Jose Lerak ixten du bere mintzaldia Gipuzkoan programak duen harrera
ona balioesten: «GOLDEN5-a herrialde askotan dago finkaturik, baina
Gipuzkoan (Goiherri eta Tolosaldea) apartekoa da, eragile guztien partehartzeari esker ―zentroak, Berritzeguneak, familiak―».

2.PARTEA. IKASTETXEETAN BURUTUTAKO HEZKUNTZA
EMOZIONALEKO ESPERIENTZIEN AURKEZPENA.

1.-Zubi Zaharra Ikastola (Balmaseda).4 ). Hizlaria: Aitziber Aranburu.
Balmasedako Zubi Zaharra Ikastolako irakaslea den Aitziber Aranbururen
hitzaldiak parte bi dauzka: lehengo partean haien zentroan hezkuntza sozioemozionala sartzeko motiboak azaltzen ditu; eta bigarren partean
esperientzia ezberdinak erakusten ditu, batik bat, hezkuntza sozio-emozionala
ikasgai gisa ezarri izana, eta ezarpen horretatik ondorioztatzen diren erronka
berriak.

Zubi Zaharra Ikastolan Hezkuntza Sozio-Emozionala ezarri izanaren zioak.

Hitzaldia Steve Cutts-en “Man” bideoarekin irekitzen da,5 eta heziguneko partaideoi
hausnartzera gonbidatzen dien diapositiba batekin: «Oharra: Ikastetxe honek
ezagutzak irakasten ditu. Haurrek etxetik etorri behar dute hezita».

http://zubizaharra.com/
<https://www.youtube.com/watch?v=WfGMYdalClU> Flash eta After Effects-en sortutako animazioa, gizakia eta
ingurunearen arteko harremana irudikatuz. Musika: Edvard Griegen “Mendiko erregearen haitzuloan”.

4
5

Página 22

BIZIKIDETZA HOBETU HEZKUNTZA EMOZIONALAREN BITARTEZ

Jarraian, Aranburuk osoko hezkuntzaren beharra aldarrikatzen du eskolan, alderdi
emozionala etxeari eta alderdi kognitiboa eskolari egokitzen dien suposizioaren
gaindituz (aurreko diapositiba gogora ekarriz); eta osoko hezkuntzaren oinarria Zubi
Zaharra Ikastolaren filosofiari lotzen dio, zentroaren xedea kalitatezko elkarbizitzan
kokatuz:

«Geure ikasleak osotasun bat dira. Ezin dugu alde intelektuala alde emozionaletik
banandu. Biak loturik daude. Honenbestez, hezitzaileok ezin dugu zatika hezi: alde
kognitiboa zentrotik eta alde emozionala, aldiz, etxetik. Geure ikasleok mota
guztietako inguru zein errealitate sozio-afektiboetatik datoz; beraz, edozein
pertsonaren arrakasta ez da soilik alde akademikora mugatzen; aitzitik, gaitasun
sozialak garatu behar ditu, garatu ere. Eskola eragile sozializatzaile, integratzaile eta,
jakina, ez-banatzailea da.»

«Errealitate ezberdinei egokitzeko, bere bizitzak (pozak eta tristurak barne)
kudeatzeko, taldean begirunez eta tolerantziaz lan egiteko gai den ikaslegoa heztea
dugu helburu. Geure asmoa gizarte hobea sortuko duten ikasleak formatzea da.
Xede horrekin, arlo intelektuala eta emozionalaren arteko lotura sustatzen dugu.
Adimen sozio-emozionalak, halaber, lan-taldea bermatzen laguntzen digu.»

Ondoren, Zubi Zaharrako ordezkariak ikastolan hezkuntza sozio-emozionala
garatzeko hartu dituzten neurriak aurkezten ditu:

Página 23

BIZIKIDETZA HOBETU HEZKUNTZA EMOZIONALAREN BITARTEZ

Aurrenik, adimen sozio-emozionaleko lan-talde baten eraketa, etapa ezberdinetako
pertsonez osatua (Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Bigarrena), astean behineko
maiztasunaz biltzen dena. Haren eginkizunak informazioen bilketa (ekintzak,
bideoak), sentsibilizazio-lanean edo espazioaren zainketan dautza, ikastola atsegin
eta erakargarria izan dadin, inguruak segurtasuna eta gogoa sorraraz ditzan,
adibidez, muralen bitartez.

Bigarrenik, jarduera ezberdinen sistematizazioa etapa eta tutoretzen arabera:

Egutegi bat gehi hilabetean behineko ipuina, adiskidetasuna edo elkarren
arteko begirunea bezalako gaiei buruz.

• Motibazio-diploma. Hilabete bakoitzean haurrek, bere adiskidetasun,
eskuzabaltasun edo gogoagatik nabarmendu den ikaskide bat aukeratzen
dute. Besteek jarrera positibo batekin lotutako izar bana daramate. Puntu
honetan Maria Jose Lerak iradokitzen du den-denek diploma eskura dezatela,
guztiek bakoitzarengan zerbait nabarmen dezaten eta horrela, denak
nabarmen daitezen, pertsona bakar baten bereizpena saihets dadin.
• Ekintza bereziak egun seinalatuetarako: Emakumeenganako Indarkeria
Desagertzeko Nazioarteko Eguna (azaroaren 25a); Emakume (Langile)aren
Nazioarteko Eguna (martxoaren 8a); Haurraren Eguna (apirilaren 15a); Uraren
Nazioarteko Eguna (martxoaren 22a).
• Material didaktikoak. Zenbait sentimendu (tristura, poza) eta balio
(altruismoa) lantzen dituzten ipuinak, adibidez, Trace Moroney edo Begoña
Ibarrola bezalako egileenak.
• Ikasgela bakoitza irudikatzen duen Soziograma: nola daude haurrak gelan.
Horren arabera, irakasle bat gelan kohesiorik falta dagoela ohartzen bada,
integraziorako materialak emango zaizkio
• Edo ipuin kontalaria den pertsonaia baten asmakizuna Haur Hezkuntzan lan
egiteko egokia.

Página 24

BIZIKIDETZA HOBETU HEZKUNTZA EMOZIONALAREN BITARTEZ

Hezkuntza Emozionala ikasgaia ezartzearen prozesu eta ondorioak.

Ekimen ugari daudela ikusita, pasa den ikasturtean (2013-2014) Hezkuntza sozioemozionaleko ikasgaia ezartzen da Lehen Hezkuntzako bigarren zikloan, eta 20142015 ikasturte honetarako, Lehen Hezkuntza osoan eta Bigarren Hezkuntzako
lehengo bi urteetan.

Ikasleok ikasten dute hezkuntza sozio-emozionala zientziak eurak bezain
garrantzitsua dela. Hurrek gatazkak bideratzeko urratsen protokoloa barneratzen
dute. Ikasgaian erabilitako materialen artean, hizlariak La Caixaren baliabideak, Anna
Carpenak proposatutako dinamikak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak argitaratutako
Gipuzkoako Ikaskuntza Emozionala eta Soziala gida6 gailentzen ditu.

La metodología seguida para la prevención y mediación de conflictos consiste en: 1)
un círculo de inicio con un momento de relajación, de expresión del sentimiento
decada persona, y de exposición de los objetivos del día, ¿qué vamos a aprender?;
2) cultivo de la autoafirmación y de la capacidad de poner límites (saber decir “no”);
3) desarrollo de las competencias socio-emocionales (tan importantes como las
ciencias); y 4) el círculo de cierre: ¿qué hemos aprendido?

Gatazken prebentzio eta bitartekaritzarako metodologia honakoan datza: 1) hasierabiribila, erlaxazio-une batekin, pertsona bakoitzaren sentimenduaren
adierazpenarekin, eta eguneko helburuen aurkezpenarekin: zer ikasiko dugu?; 2)
autoafirmazioa eta mugak jartzeko gaitasuna lantzea (“ezetz” esaten jakitea); 3)
gaitasun sozio-emozionalen garapena (zientziak bezain garrantzitsu direnak); eta 4)
itxiera-biribila: zer ikasi dugu?
Hala eta guztiz ere, ez da nahikoa hezkuntza sozio-emozionala beste ikasgai bat
baino ez izatea. Curriculumean zeharko gaitasuna (prozesuzkoa, ez-partziala edo
isolatua) izan behar du. Aranburuk ohartzen du beste ikasgaietan ez bagara ikasleaz
6

https://lehenhezkuntza.wikispaces.com/file/view/LH+6-8.pdf

Página 25

BIZIKIDETZA HOBETU HEZKUNTZA EMOZIONALAREN BITARTEZ

arduratzen, eta ez badiogu ikasleari arazoak tratatzeko aukerarik ematen, den-dena
ikasgai bat besterik ez bada, hezkuntza sozio-emozionalak ez duela ezertarako ere
balio. Lotura kontsekuentea egon behar du: «haurrak oso urduri badatoz jolasalditik,
haiekin erlaxazio-ariketa batzuk egin beharko ditugu».

Aitziber Aranburuk bere hitzaldia amaitzen du hezkuntza sozio-emozionaleko
ikasgaia ezarri izanaren zailtasunak eta aukerak zerrendatuz. Zailtasunen artean
honakoak aipatzen ditu besteak beste: alderdi kognitiboaren nagusitasuna; alderdi
emozionala “disziplinarik ezari” egozten dioten aurreiritziak, edo alderdi emozionala
etxearekin soilik lotzen dutenak; unitate didaktikoetan atzeraturik ibiltzeak eragiten
duen estresa; baliabide gehienak gazteleraz egotea; denbora urria eta ondorio
zehatzen falta; eta irakasleok egiten duten haien emozioen beren kudeaketa,
ikasleentzako eredu izan behar direnean. Eta azkenez, aukeren artean hauexek
nabarmentzen ditu: irakaslegoaren harmena; ikasgaiarengananzko sentimendu
positiboa; euskarazko hiztegiaren aberasketa; ikaslegoak balio eta gaitasun berriak
bereganatzea; Bigarren Hezkuntzako ikasle laguntzaileekiko lotura; eta haien
SenSmenduen adierazpenaren naturalizazioa ―nola senStzen dira ikasleak eta
zergaSk―.

2.-Hiruki Tolosa.7 Hizlaria: Txaro Etxeberria.

“Bizikidetza hobetu hezkuntza emozionalaren bitartez” hezigunea ixten da Txaro
Etxeberriaren mintzaldiarekin, Tolosako Hirukide Ikastetxeko (erakunde anfitrioia)
orientatzailea. Etxeberriak, bere aurkezpenean, azaltzen ditu lehenik hezkuntza
sozio-emozionalaren aurrekariak Hirukiden, eta ostean aipatzen ditu zentrotik
ezarritako baliabide ezberdinak.

Hirukide duela 12 urte sortu zen (2003-2004 ikasturtean), Tolosan (18.000
biztanleko hiria) zeuden hiru hezkuntza zentro erlijiosoen bat-egitea zela eta. Bat7

http://www.hirukide.org/

Página 26

BIZIKIDETZA HOBETU HEZKUNTZA EMOZIONALAREN BITARTEZ

egite prozesuaren bitartez, zentroen arteko lehiatik lankidetzara igarotzen da: kide
(edo ikastetxe zahar) bakoitzak etapa batez arduratzen da, hezkuntza proiektu
bakarra eta erosoa sortuz. Fusioa oso proiektu pedagogiko sendoa ere bada. Bertan
elkarbizitza positiboa ardatz estrategikoetako bat da, honako ezaugarriak dituela:
sentimendu eta emozioen hezkuntza; arauen kudeaketa demokratikoa; eta diseinu
metodologikoa.

Etxeberriak dio bat-egiteari darraion ikasturtean (2004-2005), Hirukideko zazpi
irakaslez osatutako hasierako talde batek Adimen Emozionalari buruzko 65 orduko
formakuntza batean parte hartzen duen. Formakuntza Gipuzkoako Foru Aldundiak
antolatzen du eta trebatzaileen artean Begoña Ibarrola, Jose Antonio Gonzalez eta
Xurdana Imatz bera daude, besteak beste. Zazpikoteak klaustro osoari kutsatzen dio
bere positibotasuna: “bizi izan ezean, ezin transmititu”. Hizlariak ohartarazten du
«lege-dekreturen bidez egiten den guztia iragarritako porrota dela hemen, eta
horren ordez, kutsatzearen bitartez eraiki behar dela».

Formakuntza horren ondorioz, Hirukiden 5 gaitasun emozionalez osatutako
programa sistemikoa ezartzen da. Programa hau 3 urtetik aurrera lantzen da,
ikasturte eta tutoretza guztietan eta hiru hilabeteko tutoretza plan baten bitartez. 5
gaitasun emozionalak ondokoak dira: 1) kontzientzia emozionala; 2) erregulazio
emozionala; 3) autonomia emozionala; 4) pertsona barruko kontzientzia
emozionala; eta 5) pertsona arteko kontzientzia emozionala ―aserSbitatea eta
komunikazioa―.
Jarraian Etxebarriak aurkezten ditu garatu dituzten baliabideak hezkuntza sozioemozionala lantzeko:

• ADOSTOKIA. 2005an sortua, gatazken kudeaketarako eta hezkuntza
emozionalerako gunea da. Bertan, neska-mutilek arazoak, gatazkak eta
haserreak konpontzen dituzte. Hizlariak nabarmentzen du 5-7 urte
dituztenean neska-mutilek errazago konpontzen dituztela haien arazoak,
sarritan irakasleen laguntzaz. Koskortu ahala, ordea, arazo konplexuagoak

Página 27

BIZIKIDETZA HOBETU HEZKUNTZA EMOZIONALAREN BITARTEZ

suertatzen zaizkie gazteei eta ondorioz erantzun berriak sortu behar dira, hala
nola Bitartekaritza Zerbitzua.
• Bitartekaritza Zerbitzua.8 Baliabide honen erabiltzaileak Lehen Hezkuntzako 3.
mailatik gorako ikasleak dira. Tutoretzatik teoria, ezaugarriak eta bitartekarien
perfila landu eta orduan, gela bakoitzeko bizpahiru ikasle aukeratzen dira.
Talde pedagogikoak gazte bina aukeratzen ditu gelako (Lehen Hezkuntzako 5.
eta 6. mailakoak eta DBHkoak), neska eta mutila, ahal izanez gero; eta behin
taldea eginda, gurasoei deitzen zaie, lehengo saioetan batez ere, gurasoak
haien seme-alabak “polizia” edo “epai” izatearen eta horrek ekar zezakeen
ondorio sozialen beldur omen baitira. Ondoko edizioetan ikasle bitartekari
ohien gurasoek zalantzak argitu eta beldurrak usatzen dizkiete bitartekari
berrien aita eta amei, eta gaur egun, urte batzuk igaro eta gero, familiek
zerbitzua bereganatuta daukate. Espazio honetan bitartekariek ez dituzte
gatazkak konpontzen ezta ere konponbiderik ematen; aitzitik, alderdiei
laguntzen diete hautsitako edo kaltetutako elkarrizketa berreskuratzen.
Bestetik, gatazkan dauden pertsonak ez dira bitartekariek zuzenean
gonbidatuak; gonbite hori beste pertsona batzuen bitartez jasotzen dute.

Lehengo formakuntza urtea, 15 ordukoa, GEUZek (Gatazka Eraldatzeko Unibertsitate
Zentroa) ematen du, eta hurrengo urteetako formakuntza klaustroko talde batek
eskaintzen du autonomoki. Formakuntza gaien artetik honakoak gailentzen dira:
konfidentzialtasuna, neutraltasuna, bitartekaritza saioen faseak, entzute aktiboko
teknikak, emozioen isla edo parafraseatzea. Etxeberriak aipatzen du ikasle
bitartekarien ordezkaritza batek gonbitea jaso duela berriki Mondragon
Unibertsitateko Irakasle Eskolaren eskutik, bere esperientzia azal zezan ikasle- eta
irakasle-taldeen aurrean. Aukera honek neska-mutilak ahaldundu egin ditu.

• Ikasle Laguntzaileak. Haien eginkizunak barne ditu ordezkaritza
―‘ikasle enbaxadorea’―, beste ikasle batzuen integrazioa, behatze eta
entzutea, gatazketan bitartekaritza egitea eta ikasketetan laguntzea.

8

http://www.hirukide.org/index.php?option=com_content&view=article&id=152&Itemid=121&lang=eu

Página 28

BIZIKIDETZA HOBETU HEZKUNTZA EMOZIONALAREN BITARTEZ

• La 9 Adimenen Kiribilanitza (askotariko adimenak), hots: (1)
Emozionala. (zeinerako GOLDEN5 programa aplikatzen den); (2) Intrapertsonala; (3) Pertsona artekoa (zeinerako Berdintasunean Hezten
programa abian dagoen); (4) Linguistikoa; (5) Zinetiko-korporala; (6)
Espaziala; (7) Naturalista; (8) Musikala; eta (9) Logikoa/Matematikoa.
• El Ciberkide, interneten espezializatutako gunea, Lehen Hezkuntzako 6.
Mailako ikasleei aholku emateko.
• Eta azkenik, Elkarbizitza-behatokia, irakasleek, zentroko pertsonal ezirakasleak, gizarte-hezitzaileek eta gurasoek osatutako hausnarketaorgano mistoa.

Etxeberriak ohartarazten du irakasleen, ikasleen eta halaber familien euren
formakuntzaren egokitasunaz; eta hortik, bat etorritako pertsonen inguruak
eratzeaz: «genero berdintasunean aditua den ama baten laguntza; edo Elena
Mendizabalen hitzaldia indarkeriarik gabeko komunikazioari buruz, Gurasoen
Elkartearen eskutik» hartzen ditu adibidetzat hizlariak.
Txaro Etxeberriak ondoko hitzekin amaitzen du bere mintzaldia: Ausartu behar da:
geuk ahal badugu, besteek ere ahal dute!

Página 29

BIZIKIDETZA HOBETU HEZKUNTZA EMOZIONALAREN BITARTEZ

Baliabide Gida9

9

UNESCO ETXEA

GERNIKA GOGORATUZ

GERNIKAKO BAKEAREN MUSEOA

GEUZ

FERNANDO BUESA FUNDAZIOA

1. adjuntua

Página 30

BIZIKIDETZA HOBETU HEZKUNTZA EMOZIONALAREN BITARTEZ

Bibliografia























Álvarez, M. (Coord.). (2001). Diseño y evaluación de programas de educación
Emocional. Barcelona: Ciss Praxis.
Álvarez, M., Bisquerra, R. (1996). Manual de orientación y tutoría Barcelona: Praxis.
ARARTEKO (2008). La convivencia y los conflictos en el ámbito escolar. Colección
Derechos Humanos "Padre Francisco de Vitoria. 238p.
Bach, E., i Darder, P. (2002) Sedúcete para seducir. Vivir y educar las emociones.
Barcelona: Paidós.
Bisquerra, R. (2000). Educación emocional y bienestar Barcelona: Praxis.
Bisquerra, R. (Coord.) (2010). La educación emocional en la práctica. Barcelona:
Cascón,P. (2000). Educar para la Paz y la Resolución de Conflictos. CISSPRAXIS.
Barcelona. 227p.
Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco (2004) . Educación para la convivencia y la Paz
en los centros escolares de la Comunidad Autónoma del País Vasco. 168p.
Horsori.Bisquerra, R. (Coord.) (2011). Educación emocional. Propuestas para
educadores y familias. Bilbao: Desclée De Brouwer.
Boix Casas, C. (2007). Educar para ser feliz. Una propuesta de educación
emocional. Barcelona: CEAC
Castanyer, O. (1996). La asertividad: Expresión de una sana autoestima. Bilbao:
Desclée de Brouwer.
Csikszentmihalyi, M. (1997). Fluir (flow). Una psicología de la felicidad. Barcelona:
Kairós.Davrou, I(2007). Aprendemos a relajarnos.Ejercicios de relajación de 7 a 14
años. Madrid: Narcea.
Elias, M. J., Tobias, S. E., y Friedlander, B. S. (1999). Educar con inteligencia
emocional. Barcelona: Plaza Janés.
Elias, M. J., Tobias, S. E., y Friedlander, B. S. (2001). Educar adolescentes con
inteligencia emocional. Barcelona: Plaza Janés.
Faber, A., Mazlish, E. (1997). Cómo hablar para que sus hijos le escuchen y cómo
escuchar para que sus hijos le hablen. Madrid: Medici. Feldman, J.R. (2000).
Autoestima ¿Cómo desarrollarla? Madrid:
Galtung, J. (1998). Sobre la paz. Barcelona. Editorial Fontamara.
Jares, X.( 2006) Pedagogía de la convivencia. Barcelona: Graó. 175p.
Narcea.Fernández, Abascal, E. (Coord.). (1995). Manual de motivación y
emoción.Madrid: Editorial Centro de Estudios Ramón Areces.
Fernández Berrocal, P., y Ramos Díaz, N. (2002). Corazones inteligentes. Barcelona:
Kairós.
Gardner, H. (1995). Inteligencias múltiples. La teoría en la práctica.
Barcelona:Paidós.
Gardner, H. (2001). La inteligencia reformulada. Las inteligencias múltiples en el
siglo XXI. Barcelona: Paidós
Goleman, D. (1996). Inteligencia emocional. Barcelona: Kairós.
Gómez, J. (2002). Educació emocional i llenguatge en el marc de l’escola,
Barcelona.

Página 31

BIZIKIDETZA HOBETU HEZKUNTZA EMOZIONALAREN BITARTEZ





























Greenberg, L. S., Rice, L. N., Elliot, R. (1996). Facilitando el cambio emocional.
Barcelona: Paidós.
Greenspan, S. y Greenspan, T.N. (1997). Las primeras emociones. Barcelona: Paidós.
Güell Barceló, M,. i Muñoz Redón, J.(2000),Desconócete a ti mismo. Programa de
alfabetización emocional. Barcelona: Paidós.
Güell, M., i Muñoz, J. (Coord.). (2003). Educación emocional. Programa de
actividades para la Educación Secundaria Post obligatoria. Barcelona: Ciss Praxis.
Hué, C. (2008). Bienestar docente y pensamiento emocional. Madrid: Wolters
Kluwer.
Lederach, J.P.( 1986). Educar para la Paz. Editorial Fontamara. Barcelona. 135p.
López Cassà, È. (2003).El espejo de las emociones. En M. Antón y B. Moll.Educación
infantil. Orientaciones yrecursos (0-6 años). Barcelona: Praxis.
López Cassà, È.(2003). Educación emocional. Programa para 3-6 años.
Barcelona:Ciss: Praxis (1ª. Edició).
López Cassà, È.(2003). Educación emocional. Programa para 3-6 años. Madrid:
Wolters Kluwer (4ª. Edició).
López Cassà, È. (2004). La tutoría en Educación infantil. En M. Álvarez y R.
Bisquerra, Manual de orientación y tutoría. Barcelona: Praxis.
López Cassà, È. (2005). El tesoro de las emociones. En M. Antón y B. Moll.Educación
infantil. Orientaciones y recursos (0-6 años). Barcelona: Praxis.
López Cassà, È. (2006).
López González, L. (2007). Relajación en el aula. Recursos para la educación
emocional. Madrid: Wolters Kluwer.
Marina, J. A. (1996). El laberinto sentimental. Barcelona: Anagrama.
Marina, J.A., López Penas, M. (1999). Diccionario de los sentimientos. Barcelona:
Anagrama.
Mauri, T. y otros. (1990). El currículo en el centro educativo.Barcelona: Horsoni.
Moraleda, M. (1998). Educar en la competencia social. Madrid: CCS.
Obiols, M. (2004). Un programa de educación emocional en la ESO. A M.
Álvarez y R. Bisquerra, Manual de orientación y tutoría(pp. 328/101-328/105).
Barcelona: Praxis.
Ortiz, Mª José y otros (Coord.). (1999). Desarrollo afectivo y social.Madrid:
Pirámide.
Palou, S. (2004). Sentir y crecer. El crecimiento emocional en la infancia. Propuestas
educativas. Barcelona: Graó.
Pascual, V., y Cuadrado, M. (Coord.). (2001). Educación emocional. Programa de
actividades para la Educación Secundaria Obligatoria. Barcelona: Ciss-Praxis.
Pérez Simó, R. (2001). El desarrollo emocional de tu hijo. Barcelona: Paidós.
Renom, A. (Coord.). (2003). Educación emocional. Programa de actividades para la
Educación Primaria. Barcelona: Ciss-Praxis.
Salmurri, F. (2004). Libertad emocional. Estrategias para educar las emociones.
Barcelona: Paidós.
Sastre, G., i Moreno, M. (2002). Resolución de conflictos y aprendizaje emocional.
Barcelona: Gedisa.
Shapiro, L. E. (1998). La inteligencia emocional de los niños. Barcelona: Ediciones B.
Vallés Arándiga, M., A. (2000). La inteligencia emocional de los hijos. Cómo
desarrollarla. Madrid: EOS.
Vallés Arándiga, M.,A., I Vallés Tortosa, C. (2000). Inteligencia emocional.
Aplicaciones educativas.Madrid: EOS.

Página 32

BIZIKIDETZA HOBETU HEZKUNTZA EMOZIONALAREN BITARTEZ

Web baliabideak

HIRUKIDE. Bizikidetzan Plana
http://www.hirukide.org/index.php?option=com_content&view=article&id=152&Itemid
=121&lang=es

HIRUKIDE. Giza Eskubideen Astea
http://hirukidegea.blogspot.com.es

Escola de Cultura de Pau
http://escolapau.uab.cat/index.php?lang=es

Eusko Jaurlaritza. Eskola Bakegune
http://www.lehendakaritza.ejgv.euskadi.net/r48-subpaz/es/

Eusko Jaurlaritza. 2013-2016 Bake eta Bizikidetza Plana
http://www.irekia.euskadi.net/assets/attachments/3814/Propuesta_del_Plan_de_Paz_
y_Convivencia.pdf?1385119634

Mejora de la convivencia en centros escolares
http://platea.pntic.mec.es/~jaam/convivir/temas.html

Pangea
http://pangea.org/?lang=es

Golden 5 Proiektua
http://www.golden5.org/golden5/?q=node/8

Zubi Zaharra Ikastola
http://www.zubizahar.net/

Página 33

BIZIKIDETZA HOBETU HEZKUNTZA EMOZIONALAREN BITARTEZ

KONTAKTUA

BIDEOA: BIZIKIDETZA HOBETU HEZKUNTZA EMOZIONALAREN BITARTEZ
https://www.youtube.com/watch?v=H0grfmo2Yu0&feature=youtu.be

Página 34

BIZIKIDETZA HOBETU HEZKUNTZA EMOZIONALAREN BITARTEZ

GIZA ESKUBIDE ETA BAKE HEZKUNTZAREN ELKARTEEN FOROKO ELKARTEAKEAK

1. Berdintasunareko elkarte psikosoziala. AIZAN
www.aizan.elkarteak.net
2. Euskadiko Psikopedagogi Elkartea APSIDE
www.psicopedagogia-euskadi.org
3. Eusko Ikaskuntzako ASMOZ Fundazioa
www.asmoz.org
4. EUSKALERRIKO ESKAUTAK Trebeak
www.eskaut.org
5. IKERTZE kultur elkartea
www.ikertze.org
6.

ITAKA ESCOLAPIOS
www.itakaescolapios.org

7. MUSICOS SOLIDARIOS SIN FRONTERAS Elkartea
www.musicossinfronteras.es
8. ZINHEZBA kultur elkartea
www.zinhezba.org
9. Bakeola – EDE
www.bakeola.org
10. FERNANDO BUESA Fundazioa
www.fundacionfernandobuesa.com
11. GERNIKA GOGORATUZ Elkartea
www.genikagogoratuz.org
12. GEUZ Gatazka Eraldatzeko Unibertsitate-Zentroa
www.geuz.es

Página 35

BIZIKIDETZA HOBETU HEZKUNTZA EMOZIONALAREN BITARTEZ

13. LEIZAOLA Elkartea
www.leizaola.org
14. GERNIKAKO BAKEAREN MUSEOA
www.museodelapaz.org
15. UNESCO ETXEA
www.unescoetxea.org
16. AMNISTÍA INTERNACIONAL
www.es.amnesty.org
17. ERALDATZEN. Emakumeen aldeko elkartea
www.eraldatzen.info
18. UNICEF-Euskal Herriko batzordea
www.unicef.es/conoce/oficinas-unicef/unicef-oficina-pais-vasco
19. ALDARTE, gay eta lesbianen zentroa
www.aldarte.org
20. Euskadiko Kolonbiar Errefuxiatuen Kolektiboa, BACHUE
www.holalatinoamerica.info
21. Bizkaiko Gay mogimenduen elkartea EHGAM-Bizkaia"
www.ehgam.org
22. EUROCAMPUS Elkarte kulturala
23. EUROPA DE LOS PUEBLOS, Institutoa
www.inst-europ.org
24. Bizkaiko Familia-Gurasoen eta Ikasleen Gurasoen Federazio Katolikoa, , FECAPP
www.fecapp.biz
25. LA FUNDACIÓN Elkartea
26. IZAN haurren eta nerabeen aldeko erakundea
www.izan.es

Página 36

BIZIKIDETZA HOBETU HEZKUNTZA EMOZIONALAREN BITARTEZ

27. Sendiko euskal Elkareta SENDIA
sendiah.blogspot.com.es
28. GIZAGUNE Fundazioa

www.fundaciongizagune.net

Página 37

BIZIKIDETZA HOBETU HEZKUNTZA EMOZIONALAREN BITARTEZ

BIZIKIDETZARAKO BOST EREMU

Giza Eskubide eta Bake Hezkuntzaren Elkarteen Forotik bizikidetzaren eremuan ekarpena egin nahi
diogu gizarteari eta, horretarako, Bizikidetzarako 5 eremu ekimena martxan jarri dugu.
Eremu hauek hausnarketarako eta, halaber, bizikidetzarako bakea eta giza eskubideen gaietaz
elkarrekin lantzeko izango dira.
Hauek izango dira martxan ipiniko ditugun bost eremuak:

Elkarteen-Eremua bateragarria, elkarteetako eta euskal gizarteko ordezkariekin.

Udal eremua, udaletako eta mankomunitateetako ordezkariekin (politikariak edo teknikariak).

Eremu Politiko-instituzionala, Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdi politikoetako
ordezkariekin, Eusko Jaurlaritzan, Aldundietan eta Eudelen.

Hezkuntza eremua, heziketa forma eta ez formaleko erakunde eta pertsonak parte hartuko
dute multzo honetan.

Hedabideen eremua, prensa, irratia, telebista edo bitartekari digitalak.

Ekimen hau 2012ko azaroaren 22an Bilbon ospatutako Elkarbizitzako erronkak izeneko lau mintegien
jarraipena da. Bertan arlo desberdinetako ordezkariek parte hartu zuten, heziketa, elkarteak,
hedabideak edo Udalak, besteak beste. Hauek Euskadiko elkarbizitzaren inguruko eztabaidan parte
hartu zuten.
Konpromiso honen jatorria aipatutako mintegia da, ondoren hausnarketak eta gogoetak egiteko gaiaren
inguruan, elkarbizitzarako 5 eremuetan.

Página 38

BIZIKIDETZA HOBETU HEZKUNTZA EMOZIONALAREN BITARTEZ

BIZIKIDETZARAKO 5 EREMU. EGUTEGIA

Eremu Politiko-Instituzionala: 2013ko urriaren 02an, Bilboko Carlton Hotelean
Hezkuntza Eremua: 2014ko urtarrilaren 27an, Bilboko Eskolapiosen
Eremu Politiko-Instituzionala : 2014ko otsailaren 13an, Bilboko Carlton
Hotelean
Espacio Politiko-Instituzionala: 2014ko azaroaren 5ean, Bilboko Carlton
Hotelean
Hezkuntza Eremua: 2015ko urtarrilaren 26an,Hirukide Ikastetxean. Tolosa,
Gipuzkoa
Hedabideen Eremua: 2015ko otsailaren 25ean , Bilboko Bolunta n
Elkarteen Eremua: 2015ko uztailaren 1ea n, Bilboko Boluntan
Udal Eremua: 2015ko irailaren 21ean, Donostian
Elkarteen Eremua: 2015ko urriaren 14an
Udal Eremua: 2015ko azaroaren 4an

Página 39