1A maila (200-300

)
Kultura Ohiturak Bert solaritza

At aza honet an bert solaritza hobeto ezagutuko dugu. Horret arako: a. Ramon Agirre aktoreak esandakoak irakurri et a aktore et a bert solarien arteko aldeez hitz egingo dugu, bertsolarien lanaren ideia orokor bat izan dezagun. b. Oholtza gainean lan e g i t e n d u t e n b e s t e b a tzuk ere deskribatuko ditugu.

BERTSOTAN

ATAZAK
PROZEDURA: A ataza: jendaurrean kantari
Atazaurrea: bertsolaritzaz hitz egin eta bertso munduko lexikoa ezagutu
Bertsolaritza munduaz ezer ba ote dakigun esango dugu: bertsolari bat eta bertso bat zer direr, inon ikusi ditugun izen horiek,... Bertsolarien argazki batzuk erabili nahi izanez gero, 7.orrian dituzue. "Bertsotan" ariketan (3. or.) testuan azpimarratuta dauden hitzak beheko irudietako hutsuneetan kokatuko ditugu. Ariketa zuzenduko dugu (erantzunak 7. or.).

Ataza: antzezle lana eta bertsolariena alderatu eta deskribatu
"Antzezle ala bertsolari?" orrian (4. or.), bi lanbide hauek alderatuko ditugu galderei erantzunez. Taldeka, taulan ahalik eta ideia gehien idatziko dugu. "Ramon Agirrek esana" testuan, aktore honek esandakoak irakurriko ditugu (1) (4. or.). Taulan aipatu ez den ideiaren bat irakurtzen badugu, azpimarratu eta taulan txertatuko dugu ondoren.

Feedbacka: tauletan jasotakoa alderatu
Guztion artean tauletan jasotakoa alderatu eta komentatuko dugu.

Gramatika eta diskurtsoa: balorazioak egiteko formak berrikusi
”Erraza iruditzen zait” ariketan (5. or.) bertsolarien lanaren inguruko balorazioak egingo ditugu proposatutako formekin. Beste egoeraren bat pentsatu eta binaka balorazio berriak egingo ditugu forma horiekin. Gainerakoei azalduko dizkiegu egindako balorazioak ea ados dauden.

Atazaostea: Bertso saio batera joango ginatekeen komentatu
Bertsolariei buruz entzundako guztia kontuan hartuta, inoiz bertso saio batera joan nahi izango genukeen esango dugu. Iritziak emango ditugu.

B ataza: oholtza gaineko lanbideak
Atazaurrea: oholtza gainean nork lan egiten duen zerrendatu
Oholtza gainean lan egiten duten beste batzuk zerrendatuko ditugu arbelean: abeslariak, aurkezleak, pailazoak, magoak, akrobatak, dantzariak,...

Ataza: oholtza gaineko lanbide bat deskribatu eta bertsolarienarekin alderatu
Taldeka, zerrenda horretako lanbide bat aukeratu, deskribatu eta bertsolariekin alderatuko dugu (6. or.). Pentsatutakoa gainontzekoei azalduko diegu, eta iritzia emango diogu elkarri.

Feedbacka: azalpen onena zein izan den baloratu
Aurkeztutako lanen artean ikasle bakoitzak gogokoen duena aukeratuko du arrazoiak emanez.

(1) Aukeran, "Inprobisazioa hemen eta munduan" ikastunitatean, 2. mailarako egindakoa, 7. bideo-pasartean topatuko duzue grabatuta. Gu grabazio horretan oinarritu gara testutxo hau idazteko, entzungaia zail samarra iruditu zaigulako.

2

BERTSOTAN
Bertsolarien lanaz hitz egingo dugu. Irakurri aurkezpentxo hau, eta esan azpimarratutako hitzak argazkietan non ikusten diren:

Jendetza joaten da belodromora bertsolariak ikustera. Euskal Herrian bertsozale asko daude, eta adi-adi egoten dira bertsoak entzuten. Oholtza gainean, bertsolariak eta gai-jartzaileak egoten dira. Azken honek, gai-jartzaileak, esaten die bertsolariei zeri buruzko bertsoa abestu behar duten, gaia ematen die.

1
maritxu nora zoaz eder galant o r i

2

iturrira Bartolo nahi baduzu etorri

Iturrian zer dago ardotxo xuria

biok edango degu nahgi dezun guz-

Neurri baten barruan eta errimatuz kantatu edo idazten den testua_________ da.

Bertsoak kantatzen dituen pertsona, berriz, _____________ da

3

4

____________ bertsolariari bertsoa kantatzeko gaia jartzen dion pertsona da.

Bertsolariak eta gai-jartzailea egoten diren eskenatokiari ____________esaten zaio.

5

Bertsoak entzutera joaten den jendeari ________________esaten zaio.

3

ANTZEZLE ALA BERTSOLARI?
Antzerkia egiten duten antzezleen lana ezagutuko duzu, ezta? Konpara ezazu bertsolarien lanarekin. Antzekotasunik badute zerbaitetan?

antzezleak
1. Zuzendaririk edo gidaririk behar al dute? 2. Aurretik ikasitako testurik edo gidoirik izaten da? Inprobisaziorik izaten da? 3. Ikusleria nolakoa irudikatzen duzu? Jende asko joaten al da? 4. Lanbide hori ikasteko ikastarorik edo eskolarik badago? 5. Makilajerik, jantzi berezirik, ileorderik,... behar al dute? 1. Beti zuzendari bat behar izaten dute

bertsolariak
1. Gai-jartzaileak gaia esaten die, baina nahi duten mezua esateko libre dira.
............................................................................... ............................................................................... ...............................................................................

RAMON AGIRREK

ESANA

Geratu da galderarik erantzun gabe? Ba, irakurri orain Ramon Agirre aktoreak esan diguna, eta osa ezazu goiko taula.

Nik bertsoekin kristoren inbidia pasatzen dut. Zortzi mila ikusle izaten dituzte askotan, adi-adi, mugitu gabe, eta ez dakit zenbat ordutan. Gu ikustera etortzen direnek beti galdetzen dute: "zer, ordubete baino askoz gehiago ez da izango, ezta?". Gero, gainera, sarrerak oso garestiak direla esaten digute. Inprobisatzeko duten ahalmen horrek ere inbidia ematen dit. Gai bat jarri eta bat-batean hainbeste gauza okurritzea ere! Guk etxetik ikasita ekartzen dugu esan beharreko guztia, eta hala ere, batzuetan ahaztu egiten zaigu. Guk, ofizio honetan ibiltzen garenok, amesgaizto bat izaten dugu askotan: oholtzara irten eta zer esan behar dugun ez jakitea, hau da, testua ahaztea. Hori da amesgaiztorik gaiztoena. Bertsolari jende hau, berriz, kastakoa da. Zer izango dute buruan? Hori non ikasten da? Izango da sistemaren bat, ezta? Guk baditugu metodo ospetsu batzuk, baina inprobisazioari buruz, ez dute gauza handirik esaten. Bertso eskola batean eman beharko dut izena. Inbidia sanoa ematen didate.Ez dute ezer behar euren lana txukun egiteko. Guk, berriz, makillajea, jantziak, keinuak, imintzioak,... Bertsolariek, eskuak sakelan sartu, mikrofonoaren aurrean jarri eta bota! Batere koreografiarik gabe! Gu beti ibiltzen gara lan desberdinetarako itxura aldatzen: pelukina dela, bibotea dela,... Iturriaga bertsolariak, berriz, edozein pertsonaia egiten du patilarik kendu gabe. Beste abantaila bat ere badute hauek: ez dutela zuzendari baten txapa agoantatu behar. Nik ez dut zuzendari bat imajinatzen Andoni Egañari esaten: "zuk ez pentsatu, egin!". Hori esaten digute guri askotan. Eta Maialen Lujanbiori zein neurri edo doinutan kantatu behar duen, edo "kendu jertse hori eta jarri beste hau". Horregatik ematen didate kristoren inbidia, inbidia sanoa. Egia esan, ez dakit inbidia sanorik dagoen, baina... 4

ERRAZA IRUDITZEN

ZAIT

Hona hemen bertsolaritzari buruzko kontu batzuk. Baloratu, bakoitza arrazoituz eta hor dituzun formetako bat erabiltzen saiatuz.

1. Jende aurrean kantatzea. 2. Bertsoa bat bat-batean asmatzea. 3. Lehiaketa batean parte hartzea. 4. Mikrofono aurrean jartzea. 5. Errimak pentsatzea. 6. Bertsolariek diotena ulertzea. 7. Bertso-saio bat entzutea. 8. Bertso-saio batera joateko lagunak topatzea. Ez dago gauza errazagorik...... baino. Ezinezkoa iruditzen zait. Ez dut uste oso erraza denik. Zaila iruditzen zait. Erraz-erraza dela uste dut. Ez zait zaila iruditzen. Nire ustez oso zaila da. Ez da hain zaila.

Orain pentsatu beste egoera batzuk eta binaka forma horiekin balorazio berriak egin itzazue.

1. __________________________________. 2. __________________________________. 3. __________________________________. 4. __________________________________. 5. __________________________________. 6. __________________________________. 7. __________________________________. 8. __________________________________. Ez dago gauza errazagorik...... baino. Ezinezkoa iruditzen zait. Ez dut uste oso erraza denik. Zaila iruditzen zait. Erraz-erraza dela uste dut. Ez zait zaila iruditzen. Nire ustez oso zaila da. Ez da hain zaila.

5

OHOLTZA GAINEKO

OFIZIOAK

Ziur oholtza gainean egiten diren beste ofizio asko ere ezagutuko dituzuela. Aukeratu nahi duzuna eta azaldu gainontzekoei nolakoa den bere lana. Komeni zaizu aurrez zer azalduko duzun prestatzea. Pentsatu ideia batzuk.

Zer azalduko duzu?

6

ZUZENKETA ORRIA
BERTSOLARI
BATZUEN ARGAZKIAK

Andoni Egaña Euskal Herriko bertsolari txapelduna.

Maialen Lujanbio Gipuzkoako bertsolari txapelduna

Unai Iturriaga bertsolari bizkaitarra, gidoilaria, idazlea,....

Sebastian Lizaso bertsolari gipuzkoarra.

Amets Arzallus bertsolari lapurtarra.

Oihane Enbeita bertsolari bizkaitarra.

BERTSOTAN
1. 2. 3. 4. 5. argazkia: argazkia: argazkia: argazkia: argazkia: bertsoa bertsolaria gai-jartzailea oholtza bertsozale

7