You are on page 1of 5

Euskal Garapen Eredua

GARAPENA ETA HAZKUNDEA


Working Paper 2016ko abuztuak 11
Euskal Garapen Eredua
GARAPENA ETA HAZKUNDEA

1. Elkarbizitzarako eta gizarte aurrerakuntzarako tresna


gisa garapen ekonomikoak duen zeregina argitu nahi
badugu, ezer baino lehen zertaz ari garen argitzea
komeni da.

2. Azken hamarkadatan zehar, garapen ekonomikoaren


kontzeptua bera zalantzetan jartzen hasi dira iritzi
talde ezberdinek. Bai eta "deshazkunde"-aren aldeko
proposamenak egiten ere, baliabideen agortzeari eta
garapen ekonomikoaren ondorio negatiboei aurre
egiteko beharrezko tresnatzat hartuz.

3. Energia iturri bat agortzen ari bada, argi dago ez duela


zentzu handirik hazkunde ekonomikoa iturri horren
mugagabeko erabilpenean oinarritzea. Antzeko zerbait
esan daiteke etengabe baliabide naturalak,
sistematikoki eta gero eta gehiago hondatzen dituen
garapen estrategia batez.

4. Hala eta guztiz ere, azterketa horiek erredukzionistak


dira ziur asko, neurri batean. Eta ikuspegi historiko
laburrekoak. Alde batetik, dirudienez, ekonomiaren
garapen edo hazkundea "betikoa egiten jarraitzea"
besterik ez dela uste dutelako, antza. "Dagoeneko
ditugun produktu gehiago ekoiztea", besterik ez. Baina
oso epe laburreko ikuspegia da hori.

5. Epe ertain eta luzera, giza sormena jarduera


ekonomikoan ezartzean oinarritzen dira ekonomiaren
garapen eta hazkundea. Gizadiaren erronkei aukera
berriak eta irtenbide berriak bilatzeko eta, horren
ondorioz, batez ere, aurrerakuntza teknologikoa
sustatzeko.

6. Jakina, garapena zein hazkundea, edozein giza


jarduera moduan, modu zuzenean ala zentzugabean
gauza daitezke. Baina azterketa eta sormenerako giza
gaitasunaren ondorioz hain zuzen, kontzeptu bietan

2
Euskal Garapen Eredua
GARAPENA ETA HAZKUNDEA

dago inplizitua garapen estrategian gertatu behar


dela, adibidez, energiaren esparruan dagoeneko neurri
batean gertatzen ari dena:

a) energia iturri bat agortzeko arriskuan badago,


meatoki/hobi berriak bilatzen dira

b) aldi berean, beharrezkoa izan ezkero, energia


iturri alternatiboak bilatu eta sustatu egiten
dira.

7. Hau da, garapenaren kontzeptuan bertan dago


garapenak berak sortzen dituen arazoei aurre egiteko
behar diren tresnak, neurriak eta ahaleginak garatzea.

8. "Produktu gehiago ekoiztea" garapen ekonomikoa izan


daiteke baina produktu horiek hobe ekoiztea ere, edo
merkeago ekoiztea, edo produktu zein zerbitzu berriak
ekoiztea, gizartearentzat interes handikoak direnak,
ekoizteko lan denbora gutxiago behar dutenak, etab.

9. Garapen ekonomikoaren alderdi kuantitatiboek


gizartean duten garrantzia eta balorea nabariak dira.
Alde batetik garapen bidean dauden herrialdeetan,
jakina. Baina herrialde aurreratuetan ere, nahiz eta
horren inguruan ikuspuntu ezberdinak eta -
zenbaitetan- eztabaida sutsuak azaldu. Guztiz argi
azaltzen da garrantzia hori, adibidez, langabezia tasa
handiko egoeretan. Horrelako garaietan, aho batez,
gizarte eta politika arloetako interes eta helburu
guztiak hazkuntza edo enpleguaren sorkuntzaren
inguruan kokatzen dira.

10. Hala ere, gauza nabaria da, alde batetik, zentzu


orokorreko hazkundearen kontzeptua aztertu eta
baloratzeko garaian, kontuan hartu behar ditugula
ere:

a) hasteko, "biztanleko" hazkundearen bilakaera

3
Euskal Garapen Eredua
GARAPENA ETA HAZKUNDEA

b) bestaldetik, hazkundearen alderdi kualitatiboen


bilakaera

11. Nolanahi ere, Barne Produktu Gordinaren bilakaera


bera -nahiz eta kontuan hartu beharreko adierazle
bakarra ez izan- izan bada gizateriaren aurrerakuntza
eta gizarte garapenari buruzko funtsezko adierazlea.
Horrek ez du baztertzen, jakina, gizateriak oro har -
eta, bereziki, politika publikoek- funtsezko helburu
gisa hartzeko bai BPG-aren igoera bai eta ere BPG-
aren igoera hori nola sortzen den, zertara bideratzen
den eta nola banatzen denaren gainbegiratze eta
zaintza.

12. Hazkundea norantz bideratzen den eta zer motako


produktu eta zerbitzuetan oinarritzen den aztertzeko
eta zehazteko tresna garrantzitsua da merkatua,
zalantzarik gabe. Baina merkatua guztiz baldintzatuta
dago, hasteko, kontsumo lehentasun batzuen edo
beste batzuen inguruan kontsumitzaileek duten
pentsamolde eta hezkuntzagatik.

13. Oinarrizko beharrak ase, aurrezkira edo kontsumora


bideratu ahal dituzte hiritarrek lortu dituzten sarrerak.
Eta, kontsumoaren barnean, ondasun materialetara,
aisialdira, osasunera, kultura ondasunetara, etab.
Kontsumoa norabide batetik ala bestetik bideratzea
funtsezkoa da egitura produktiboa bera ere
bideratzeko. Eta horrela, ekonomiaren hazkundearen
ezaugarri eta ondorioak bideratzeko ere, jakina.

14. Hezkuntza eta komunikabideak, zentzu horretan,


kontsumismoaren ondorio negatiboak mugatzeko
funtsezkoak dira. Batez ere, beharrezkoak ez diren
ondasun materialen edo zerbitzuen erosketak.

15. Baina gizateriaren behar materialak, osasun arlokoak,


gizarte arlokoak, kultura edo izpiritu arlokoak, oso

4
Euskal Garapen Eredua
GARAPENA ETA HAZKUNDEA

handiak dira oraindik. Eta behar horiek guztiak ase


behar ditu -eta gero eta gehiago- hazkunde
ekonomikoak.

As a Working Paper, it does not reflect any institutional position or opinion neither of EKAI Center, nor of
its sponsors or supporting entities.
EKAI Center seeks to do business with companies or governments covered in its reports. Readers should be
aware that we may have a conflict of interest that could affect the objectivity of this report. Investors
should consider this report as only a single factor in making their investment decision.

GARAIA INNOVATION CENTER, GOIRU 1A MONDRAGON


TEL: 943250104 LEKEITIO 675701785 DURANGO 688819520
E-MAIL: info@ekaicenter.eu
www.ekaicenter.eu scribd.com/EKAICenter

You might also like