You are on page 1of 4

Euskal Garapen Eredua

LANA, KAPITALA
ETA GARAPEN EREDUA
Working Paper 2016ko abuztuak 16
Euskal Garapen Eredua
LANA, KAPITALA ETA GARAPEN EREDUA

1. Garapen ekonomikoaren eredua enpresen sustapena,


teknologia eta finantzabideen kontua besterik ez dela
pentsatzea inozokeria hutsa izango litzateke. Tamalez,
ohikoegia da inozokeria hori gure inguruan.

2. Modu zehatzagoan, lana eta kapitalaren arteko gatazka


edo lan harremanak lurralde bateko garapen
ekonomikoaren etorkizuneko norabidea zehazteko
garaian baztertzea zentzugabekeria hutsa da. Auto bat
erostean motorra ahaztea bezalako zentzugabekeria.

3. Hala ere, arrazoi ezberdinengatik, behin eta berriz


gertatzen ari da guzti hori Euskal Herriaren kasuan. Gure
erakunde publikoek lan eta gizarte segurantzaren
alorrean eskumenik ez izatea da, ziur asko, arrazoi
horietako bat, eta ez garrantzi gutxikoa.

4. Langileek eta enpresariek -eta bien arteko harremanek-


enpresen etorkizuna eraikitzen dute. Errealitate hori
edozein garapen ereduaren atzean dagoen gauza nabaria
da. Eta lurraldearen etorkizuneko bilakaera zuzen
baldintzatzen duena, modu batean edo bestean. Nahiz
eta eredu hori formalizatzeko planak edo estrategiak
guztiz abstraktu edo idealizatuak izan.

5. Azken urte hauetan gure artean sortu den testuingurua


kontuan harturik, ez da guztiz harrigarria gure teoriko
batzuk gai hauen inguruan hartzen duten jarrera.
Horientzat, lurralde baten garapen eredua zehazteko
garaian, lana eta kapitalaren arteko gatazkaren
azterketaren interes bakarra enpresen etekinak
ziurtatzea edo handitzea da, besterik ez. Dirudienez,
horixe delako inbertsio produktiboa eta garapen
ekonomikoaren gakoa. Beste modu batean esanda,
nahiz eta -jakina- horrela ez adierazi, eredu mota hauen
atzean dagoen errealitatea argia eta nabaria da. Kasu
hauetan, garapen eredua dela eta, lan harremanen

2
Euskal Garapen Eredua
LANA, KAPITALA ETA GARAPEN EREDUA

interes bakarra enpresarien errentak ahalik eta


handienak izatea eta lansarien mailari eutsi edo,
gehienetan, gutxieneko maila batean mantentzea.

6. Hala ere, aurrerago ikusiko dugunez, lana eta kapitalaren


arteko gatazka eta lan harremanen garrantzia askoz
haratago doa. Eta lurraldeko garapen ekonomikoa
oinarritzeko behar beharrezkoa den enpresarien eredura
eta enpresa eredura ere heltzen da.

7. Lan harremanen ondorioek, onerako zein txarrerako, epe


luzeko eragina dute inbertsioan, kapital metaketan,
prestakuntzan, teknologian, deslokalizazioan, etab.

8. Lana eta kapitalaren arteko harremanak inplizituak


daude garapen eredu mota ezagunenetan eta zuzen
loturik daude garapen mota bakoitzarekin. Garapen
eredu kolonialetan, adibidez, militar moduan inposatzen
dira kapital eta lanaren arteko harremanak, eta enpresen
jabeak atzerriko nazionalitatekoak izan ohi dira. Horrek
guztiak gaindikinak etengabe lurraldetik kanpora
ateratzea ahalbidetzen du. Garapen bidean dauden
herrialdeetan oinarrizkoa izan den garapen eredu
oligarkikoak, adibidez, indar handia izan du Euskal
Herriaren kasuan ere, Bizkaiko industrializazio prozesuan
batez ere, eta frankismoaren amaiera arte nagusia izan
zen eredu industrialean. Atzerriko teknologia, Espainiako
merkatua -ahal izan ezkero, itxia- eta eskulan merkea
izan ziren garapen eredu horren oinarriak. Eredu
horretan, teknologiaren aurreko axolagabekeria eta lan
harreman "diktatorialen" aldeko apustuak guztiz loturik
egon dira, etengabe.

9. Frankismoaren osteko hamarkadetan, gero eta indar


handiagoa hartu dute enpresa industrial txiki eta ertainek
eta kooperatibek, Bizkaiko industria astun handiaren
protagonismoa gero eta gehiago ordezkatuz. Aukera

3
Euskal Garapen Eredua
LANA, KAPITALA ETA GARAPEN EREDUA

interesgarria zabaltzen zen horrela lan harremanen


eredu demokratikoago baterako. Hala ere, ez gara gai
izan eredu hori egonkortzeko ez eta normalizatzeko ere.
Neurri handi batean EKAI Center-ek behin eta berriz
aipatu dituen arrazoiengatik, eskumen banaketarekin eta
beste arrazoi instituzionalekin loturik daudenak.

10. Itxura guztien arabera, garapen ereduaren aldaketa berri


baten aurrean gaude.Eta, aldaketa horrekin batera, lan
harremanak eta lana eta kapitalaren arteko gatazka
bideratzeko goitik beherako eraldaketa baten aurrean
ere.

11. Gertatzen ari dena gizarteratzeko gai izan beharko


ginateke. Bai eta -ahal den neurrian- gure kabuz
diseinatu edo zehaztu zer motako langile, enpresari eta
lan harremanak sustatu nahi ditugun etorkizunera begira.
Horrek euskal garapen ekonomikoaren eredua bera bere
osotasunean definituko duelako. Azterketa hori baztertu
eta lan harremanak kostuak murrizteko tresna hutsa
bezala aztertzen jarraitzen badugu ez dugu gure garapen
eredua definitu gabe utziko. Baina definituko dugun
eredua guztiz ezberdina izango da. Onerako eta
txarrerako.

As a Working Paper, it does not reflect any institutional position or opinion neither of EKAI Center, nor of
its sponsors or supporting entities.
EKAI Center seeks to do business with companies or governments covered in its reports. Readers should be
aware that we may have a conflict of interest that could affect the objectivity of this report. Investors
should consider this report as only a single factor in making their investment decision.

GARAIA INNOVATION CENTER, GOIRU 1A MONDRAGON


TEL: 943250104 LEKEITIO 675701785 DURANGO 688819520
E-MAIL: info@ekaicenter.eu
www.ekaicenter.eu scribd.com/EKAICenter

You might also like