You are on page 1of 14

Euskal Garapen Eredua

LANSARIAK, GAINDIKINAK
ETA INBERTSIO PRODUKTIBOA
Working Paper 2016ko abuztuak 19
1. Aurreratu dugunez, lansarien deflazio prozesu zentzugabe
batean dago murgilduta Euskal Herria. Prozesu horren
helburuak ez daude diseinatuta gure egitura
ekonomikoarentzat baina gure hiritarrak horren ondorioak
jasaten ari dira dagoeneko. Ikus ditzagun ondorio horiek
ondoko laukiaren bitartez:

LANSARIEN EROSTEKO AHALMENAREN BILAKAERA


Metatutako datuak. 2010-2015

-%3,40
-%4,50 -%4,80
ESPAINIA NAFARROA EUSKADI AE
Iturria: INE/ Adecco / Barceló / EKAI Center

2. EKAI Center-ek behin eta berriz aurreratu duen moduan,


lansarien deflazio hori ez da Euskal Herriarentzat gizarte
hondamendi huts bat baizik baita benetako hondamendi
ekonomikoa ere.

3. Garrantzi handikoa da, beraz, lansarien murrizpenak dituen


ondorio ekonomikoak aztertzea, gaur eguneko Euskal
Herriak duen testuinguru ekonomikoan kokaturik.

4. Oraingoa bezalako lansarien deflazio prozesu batek ondorio


zuzen eta nabariak ditu, jakina, enpresen galerak murriztuz
edo gaindikinak handiagotuz.

5. Prozesu hori, berez, modu baikorrean baloratzen dute


komunikabide eta aditu gehienek. Gauzak gehiago aztertu
gabe, enpresen gaindikinak igotzeak inbertsio eta jarduera
ekonomikoa sustatzea dakarrela ziurtzat jotzen da. Bai eta
Euskal Garapen Eredua
LANSARIAK, GAINDIKINAK
ETA INBERTSIO PRODUKTIBOA

ere, epe ertainera, garapen ekonomikoa sustatzeko


gakoetako bat dela kasu guztietan.

6. Guztiz deigarria da, hasiera batean, arrazoitu gabe eta


ondorioak kuantifikatu gabe azaltzen diren aurreiritzi horiek
testuinguru kontzeptual oligarkiko edo "esklabista" batean
kokatzen gaituztela. Soldatak gero eta txikiagoak izanik -
enpresen gaindikinak handiagotzen direnez- hazkunde
ekonomikoa gehiago azkartzen dela egia izan ezkero,
ondorio logikoak beldurgarriak dira. Bizi irauteko besterik
nahikoak ez diren lansariak behartuko lituzkeen diktadura
izango litzateke orduan ekonomiaren eredu bikaina. Horren
ondorioz enpresarien esku geratuko litzatekeen metatutako
kapitala izugarria izango litzateke, jakina. Eta kapital
metaketa horren "hondakinak" eroriko lirateke lansarien
errentetara. Horrela, epe luzera, askoz handiagoa izango
litzateke lortuko litzatekeen aurrerapen ekonomikoa, bai
enpresarientzat zein langileentzat.

7. Badaezpada norbait eredu hori Txinako ekonomiarekin


identifikatzen hasi bada, aipatu dugun ereduak
Txinakoarekin ez duela inolako harremanik azpimarratu
behar dugu, argi eta garbi. Behin kapital metaketa eta
industria egituraren sorreraren hasierako epealdia igarota,
langileen errentak igotzearen aldeko apustu garbiak egiten
ari da Txina. Bai kontsumoa sustatzeko asmoz, bai eta balio
erantsian eta teknologia ekipamenduan oinarritutako
garapen eredu aurreratua sustatzeko asmoz ere.

8. Enpresen gaindikinen igoera eta garapen ekonomikoaren


azkartzearen arteko harreman hori kasu guztietan azaltzen
denik zalantzetan jarri behar da, arrazoi ezberdinengatik.

9. Zehazki, Euskadiko Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan


ezartzen hasi den lansarien deflazioak ez du ondorio
moduan inbertsio produktiboaren igoerarik izan:

3
Euskal Garapen Eredua
LANSARIAK, GAINDIKINAK
ETA INBERTSIO PRODUKTIBOA

KAPITAL FINKOAREN ERAKETA GORDINA


2010-2014

-%13
-%18
-%22
ESPAINIA NAFARROA EUSKADI AE
Iturria: INE / Instituto de Estadística de Navarra / EUSTAT

10. Datu horrek, jakina, ez du berez adierazten lansarien


deflazioak ez duela inolako eragin baikorrik izan. Baina argi
uzten du behintzat eragin hori ez dela automatikoa. Eta,
gure kasuan zehazki, azken urteotan, lansarien deflazioak ez
duela ekarri enpresen inbertsioaren igoera.

11. Egin beharreko azterketa konplexuagoa izan behar du,


nahitaez. Alde batetik, testuinguruaren arrazoiak egon
daitezke (finantzazio zailtasunak 2014arte, edo eskariaren
ahulezia) lansarien deflazioa inbertsio produktiboa
bihurtzen ez dela azaltzeko. Gerta daiteke ere enpresa
batzuk lansarien murrizketak sortutako gaindikinak zorra
ordaintzera bideratzea, aurreko urteetan metatutako
gehiegizko zorra murrizteko asmoz.

12. Hala ere, ikusiko dugunez, euskal ekonomiaren egiturazko


ezaugarriek, berez, lansarien deflazioaren ondorio
ekonomiko baikorra txikiak izatea eta, alderantziz, eragin

4
Euskal Garapen Eredua
LANSARIAK, GAINDIKINAK
ETA INBERTSIO PRODUKTIBOA

negatiboak askoz garrantzitsuagoak izatearen arrazoia


azaltzen dute.

13. Ikusten dugunez, lansarietako murrizketen eraginaren


azterketa makroekonomikoek errazegiak diren argumentu-
ildoak jarraitzeko joera nabaria dute. Ikuspegi baikor
batetik, lansarien murrizketek, enpresen gaindikinak
handiagotuz, lehiarako gaitasuna ekarriko dute, bai
salneurrien murrizketen bidez baita inbertsio
produktiboaren bidez ere. Alderantziz, ikuspegi negatibo
batetik, lansarien murrizketak sortzen duen eskariaren
jaitsiera aipatu ohi da.

14. Nahiz eta gure helburua eskariaren ikuspuntuaren


azterketatik haratago joatea izan, interesgarria da azterketa
hori kontuan hartzea behintzat, aurrera jo baino lehen.

15. Dakigunez, kanpoko menpekotasun maila handia du euskal


ekonomiak. Hori dela eta, lansarien murrizketek "barne"
eskarian duten eraginak txikiak izaten dira. Hala eta guztiz
ere, horrek ez du eraginik ez dagoenik esan nahi, jakina.
Azter dezagun menpekotasun hori EUSTAT-eko datuen
arabera:

BARNE ETA KANPOKO SALMENTAK


EUSKADI AE 2014

%36 %33

%31

EUSKADI AE ESTATUAREN GAINONTZEKOA ATZERRIA

Iturria: EUSTAT

5
Euskal Garapen Eredua
LANSARIAK, GAINDIKINAK
ETA INBERTSIO PRODUKTIBOA

16. Txikiagoa den lurralde batean ohikoa denez, askoz


handiagoa da kanpoko menpekotasuna Nafarroan:

BARNE ETA KANPOKO SALMENTAK


NAFARROA 2014

%14
%41
%45

NAFARROA ESTATUAREN GAINONTZEKOA ATZERRIA


Iturria: Instituto de Estadística de Navarra.

17. Nolanahi ere, gauza nabaria da, nahiz eta lansarien


murrizketa edo deflazio prozesuek eskarian eragina izan,
eragin hori nabarmen txikiagoa dela gure kasuan kanpoko
merkatuekiko menpekotasun txikiagoa duten lurraldeetan
baino1.

18. Itxita dauden ekonomietan, azterketa makroekonomikoak


derrigorrez lansarien deflazioaren prozesuek eskarian duten
eragin zuzen eta kaltegarria kontuan hartu behar du . Eta,
azken finean, eskaintza eta eskariak, denboran zehar,
orekatzeko duten joera ere.

19. Alderantziz, euskal kasuan bezala itxita dauden


ekonomietan, egin beharreko azterketak guztiz ezberdinak
dira. Enpresen lehiakortasuna igotzearen gaineko eragina
(kosteen murrizpena / enpresen gaindikinen igotzea /
salneurrien murrizpena / inbertsioaren igotzea) ondasun

1
Bestaldetik, horrek ez du esan nahi Espainiako lansarien deflazioak Euskal Herriaren
eskaeran ez duela eraginik izango, jakina. Hala ere, Euskal Herriko lansarien
deflazioaren eraginak, berez, aztertu nahi ditugu batez ere lan honetan. Beraz,
printzipioz, kanpoko beste aldagaiak aldaketarik gabe edo konstantetzat hartuta baloratu
behar ditugu ondorio horiek.

6
Euskal Garapen Eredua
LANSARIAK, GAINDIKINAK
ETA INBERTSIO PRODUKTIBOA

edo zerbitzuetako eskariaren gainean lansarien murrizpen


horrek izango lukeen eragin negatiboa baino askoz
handiagoa izango litzateke, "itxuraz". Eskariaren jaitsiera
gertatzen da, jakina baina, neurri handi batean, beste
lurraldeetako enpresentzat izango litzateke kaltegarria.

20. Hala ere, arazoaren azterketa partziala baino ez da ikuspegi


hau ere. Horrela ez balitz, ekonomia irekietako lansarien
deflazio prozesuak etengabekoak izango lirateke. Lurralde
guztiak prozesu horiek behin eta berriz martxan jartzen
ahaleginduko lirateke, gainontzeko lurraldearen aurrean
lehiakortasuna irabazteko asmoz.

21. Egia da lehiarako estrategia horiek, erabili bai, erabiltzen


direla noiz behinka2. Hala ere, modu orokorrean eta
iraunkorrean ez badira erabiltzen zerbaitengatik da. Argi
dago arazo horren azterketa kontzeptualak beste osagai
batzuk behar dituela analisia sakontzeko. Lansarien
deflazioak aipatu dugun eskaeraren jaitsiera sortarazten
duela gauza nabaria da. Baina zalantzetan jarri behar dugu
lansarien deflazio horrek kasu guztietan lehiakortasuna
handitzen duenik, salneurrien jaitsiera zein inbertsio
produktiboen igoeraren bidez.

22. Lansarien murrizpen orokor batek inbertsioan eta


hazkundean duen eraginaren azterketan aurreratzeko,
baztertuko dugu, hemendik aurrera, soldaten jaitsierak
eskariaren murriztapenean duen eragina.

23. Hasiera batean, lansarien murrizketak, modu zuzenean,


enpresarien errenten igoera dakar. Errenta hauek,
dakigunez, kontsumorako duten joera txikiagoa da. Beraz,
horrek ez du konpentsatuko lansarien deflazioaren
2
Nahiz eta helburu bakarra ez izan, hauxe da, egiaz, finantza krisi aurretik Schröder
kantzilerraren gobernuak Alemanian abiatutako doitze prozesuaren funtsezko
arrazoietako bat. Aipatu ditugun arrazoiengatik, estrategia hauek Europako hainbat
lurraldetan aldi berean ezarri ezkero, estatu batzuek besteen gaineko lehian eskuratuko
luketen eragin positiboa zalantzetan geratuko litzateke. Eskaeraren gaineko eragin
negatiboak Europa osora hedatuko litzatekeelako.

7
Euskal Garapen Eredua
LANSARIAK, GAINDIKINAK
ETA INBERTSIO PRODUKTIBOA

prozesuak eskariaren gainean izango duen eragin


negatiboa.

24. Hauxe da gakoa beraz: enpresarien errenta handitze horren


ohiko helmuga zein izan daitekeen.

25. XIX. mendeko ekonomistak -Marx bera barne zenbaitetan-


funtsezko irizpide batean oinarritzen ziren azterketa hori
lantzeko. Haien ustez, inbertsioarekin etengabe itsuturik
daude enpresariak eta ahal dituzten baliabide eta aurrezki
guztiak inbertsio produktibora bideratzen dituzte. Alde
batetik, arrazoi kulturalak aipatzen ziren. Pentsamolde
kalbinista omen zen hasierako enpresari kapitalisten
funtsezko erreferentzia etikoa, eta, horrekin batera,
norberaren austeritatearekiko grina. Finantza baliabide
gehienak inbertsiora bideratzen dituzte, enpresaren
indartze eta hazkundearekin etengabe itsututa. Bestaldetik,
arrazoi ekonomikoak ere aipatzen ziren. Lehiaren indarrak,
haien ustez, ez die enpresariei aukerarik ematen
beharrezkoa dena baino gehiago kontsumitzeko eta,
alderantziz, gaindikin guztiak inbertsiora edo enpresaren
produktu eta zerbitzuen salneurrien murrizketara
bideratzera derrigortzen ditu.

26. Planteamendu hori laster hasi zen zuzentzen. Alde batetik,


lehiaren aldetik erasokorragoak edo lasaiagoak diren
inguruen arabera ezberdinduz. Bestaldetik, banku
sistemaren hedatzearen ondorioz. Kredituen bidez, gero eta
baliabide gehiago zegoen inbertsioetarako eta, neurri
berean, enpresak sortzen dituen baliabide guztiak berriz
inbertitzeko lehiaren aldetik itxuraz zegoen nahitaezko
beharra moteltzen zen ere.

27. Argitu beharreko kontua ez da lansarien deflazioak


sortarazitako baliabideak enpresarien kontsumora zein
punturaino bideratzen den bakarrik. Kontsumitzen ez diren
baliabideek hainbat helmuga ezberdin izan dezakete.

8
Euskal Garapen Eredua
LANSARIAK, GAINDIKINAK
ETA INBERTSIO PRODUKTIBOA

Produktu eta zerbitzuen salneurrien murrizketa, enpresaren


ondarearen indartzea, ahalegin handiagoa inbertsioan,
etab. Enpresariak Baliabide horiek enpresatik atera eta
beste leku batean aurreztu edo inbertitzeko aukera du ere,
arriskuak dibertsifikatu edo murrizteko asmoz, etab.

28. Lansarien deflazioaren bitartez eskuratutako baliabide


horiek helmuga baterantz ala beste baterantz bideratzeko
garaian enpresari bakoitzaren erabakietan eragiten duten
faktoreak anitzak dira, noski.

29. Lehiaren aldetik egoera egonkorrean ala "suntsitzaile"


batean gauden kontuan hartzeko lehenengo faktorea da.
Aditu ezberdinek -marxistek batez ere- bi aukerak aztertu
dituzte behin baino gehiagotan. Lehiaren aldetik
egonkorrak diren egoeretan dauden enpresentzat landu ohi
diren irizpideak ez dira baliagarriak lehiaren aldetik presio
handiko egoeretan. Epealdi hauetan, lehian bizi irauteko
beharraren logikak arrisku handiko estrategiak abiatzera
derrigortzen ditu enpresa asko, antza denez. Estrategia
horien artean, lansarien murrizketa berriak, langileak
kaleratzea, beste egoeretan arriskutsuegiak izango
liratekeen inbertsioak, etab.

30. Krisi "moderatuak" azaltzen diren egoeretan, kostuen


murrizketak pixkanaka eta arrazoizkoak izan ohi dira. Eta,
baita ere, arriskuak mugatzea edo inbertsio berriak
alboratzea. Baina biziraupeneko krisien aurrean,
enpresarien “zentzuzko” jokabideari buruzko balorazioak
zeharo ezberdinak dira. Kasu hauetan, muturreko krisialdi
baten aurrean, enpresariek ezohiko neurrien bitartez
erantzutea ohikoa da. Adibidez, harrigarriak izan daitezkeen
inbertsio ahaleginak, zorpetzea, prezioen murrizketak, etab.
Azterketa batzuen arabera, hipotesi hau argi eta garbi
egiaztatu egin zen Estatu Batuetan 80etako hamarkadan.

9
Euskal Garapen Eredua
LANSARIAK, GAINDIKINAK
ETA INBERTSIO PRODUKTIBOA

31. 80etako hamarkadan AEBetako industriak izan zuen


jokabidea zalantzetan jarri zuen ordura arteko teoria
ekonomikoen baliagarritasuna, inbertsio produktiboan
enpresen gaindikinek duten eraginari buruzkoak hain zuzen.
Eragin handia izan zuen krisialdiak enpresen
errentagarritasuna eta aurreikuspenen gainean. Horren
ondorioz, nolabait aurreikusten ziren neurriekin erantzun
zuten enpresek. Adibidez, enplegua murriztuz, lantegi
zaharrak itxiz, I+G-aren gastuak jaitsiz, ...

32. Eta, hala ere, teorian aurreikusitakoaren aurkakoa,


zorpetzearen bidez finantzatutako inbertsioa nabarmen igo
zen. Kostuak murrizteko inbertsioak batez ere. Ordurarte,
eskola neoklasikoaren oinarrizko irizpideen arabera,
gaindikinen tasaren murrizpen batek zuzenean
inbertsioaren murrizpena ekarri beharko luke.

33. Errealitatea eta teoriaren arteko desadostasun horren


ondorioz, 80etako urteetan gertatutakoaren azalpena
marxisten azterketa batzuetan bilatzen ahalegindu ziren
aditu batzuk. Lehiaren estutzeak inbertsioan duen eraginari
buruzkoak hain zuzen ere.

34. Egiaz, gaindikin tasaren murrizketa eta inbertsioaren


jaitsiera egon badaude harremanetan. Baina kontuan hartu
behar da krisi larrietan azaldu ohi den lehiaren presioa. Bizi
irauteko borrokan, enpresak inbertitzera derrigortuak
sentitu daitezke, nahiz eta gaindikin tasa jaitsi. Eta egoera
egonkor edo hedatzaile batean onartezinak izango
liratekeen baldintzetan.

35. Zehazki, Estatu Batuen industriak 80etako hamarkadan izan


zuen jokaeraren azterketak argi utzi zuen enpresek goitik
behera murriztu zutela inbertsio produktibo "hedatzailea"
eta, aldi berean, oso modu nabarmenean handitu zuten
inbertsio produktibo "intentsiboa" edo kostuak
murriztekoa. Batez ere, kapitalaren intentsitatea

10
Euskal Garapen Eredua
LANSARIAK, GAINDIKINAK
ETA INBERTSIO PRODUKTIBOA

handitzekoa, lan kostuak eta, oro har, produkzio kostuak


murriztekoa, etab. Horren ondorioz, produktibitatearen
igoera nabaria gertatu zen, nahiz eta kapital produktiboaren
stock delakoaren handitze-tasa nabarmen jaitsi.

36. Aztertutako epealdian inbertsioak izan zuen bilakaera


orokorraren kuantifikazioak interpretazio ezberdinetara
eraman du. Iritzi zuhurrenek, ondorio orokor batera baino
gehiago, krisialdi egoeretan inbertsioaren bilakaeraren
joera kontraesankorra egiaztatzen zuten. Alde batetik,
krisiaren leherketak murrizketa nabariak ekartzen ditu bai
I+G gastuetan, bai eta inbertsio produktibo "hedatzailean".
Hala ere, krisialdiaren larriagotzeak eta bizi irauteko
enpresek dituzten erronkek -esandakoaren aurka- kapital
inbertsio "intentsiboak" handitzeko joera nabaria
sortarazten dute, kostuak murrizteko eta produktibitatea
igotzeko asmoz.

37. Ikusten dugunez, gaindikin tasaren aldaketen aurrean


inbertsioek duten jokabidea aztertzeko, enpresak bizi
irauteko borrokak izan dezakeen eragina kontuan hartzea
nahitaezkoa da, ohikoak diren teorien aurka.

38. Azterketa hori, neurri batean, gure intereserako den


oraingo testuinguruan ere erabil daitekeela uste dugu.
Euskal Herriaren kasuan, politikoki sustatutako lansarien
deflazio baten aurrean gaude. Aipatutako arrazoi guzti
horien arabera, erraz gerta daiteke deflazio horren
ondorioz, enpresariek baliabide berriak eskuratu dituztenez,
krisialdiaren ondorioz egin behar zituzten inbertsio
ahaleginak ez egitea. Hau da, produktibitatearen araberako
lehiaren ondorioz, kosteak murrizteko inbertsio
produktiboa sustatzeko joera, ziur asko, ez da azaldu behar
zen moduan. Beste modu batean esanda, lansarien
deflazioaren ondorioz, enpresak langileen soldaten lepotik
mantentzen ari dira produktibitatea. Lan erreformarik gabe,

11
Euskal Garapen Eredua
LANSARIAK, GAINDIKINAK
ETA INBERTSIO PRODUKTIBOA

beharbada, kapital inbertsio intentsiboen bidez lortu


beharko zuten produktibitatea bera.

39. Ikusiko dugunez, alde horretatik oso kontuan hartu behar


den gai bat, batez ere Euskal Herriaren kasua aztertzeko
garaian -eta, bereziki, lan erreformak sortutako lansarien
deflazioaren ondorioak aztertzeko- euskal enpresen
zorpetze maila moderatua da.

40. Gogora dezagun gure funtsezko helburua: Euskal Herrian


gertatutako lansarien deflazioaren balizko ondorio
ekonomikoak ahal den neurrian zehaztea. Lansarien
deflazio hori lan erreformaren ondorioa dela kontuan
hartuta, eta lan erreforma hori gurea ez den beste
testuinguru ekonomiko batentzat diseinatuta zegoela.

41. Lan kostuen murrizketak inbertsio produktiboan duen


eragina aldagai ezberdinekin dago loturik.

42. Has gaitezen epe labur eta ertainera inbertsio produktiboan


eragin ohi duten faktoreak aztertzen. Adituak aipatu ohi
dutenen artean adierazgarrienak direnak horrela laburbildu
ditzakegu:

ENPRESEN INBERTSIOAK
GAKOAK DIREN FAKTOREAK
BAIKORRAK EZKORRAK
Aurreikuspen Aurreikuspen
ESKARIA
onak txarrak
LEHIAREN PRESIOA Handia Txikia
ERRENTAGARRITASUN
Baikorrak Ezkorrak
AURREIKUSPENAK
ARRISKUAK HARTZEKO GAITASUNA Handia Txikia
ENPRESEN ZORPETZEA Txikia Handia
KREDITUA ESKURATZEKO AUKERAK Eskuragarria Aukera gutxi
Iturria: EKAI Center

12
Euskal Garapen Eredua
LANSARIAK, GAINDIKINAK
ETA INBERTSIO PRODUKTIBOA

43. Testuinguru horretan, euskal ekonomiaren ikuspegitik,


eskariaren aurreikuspenak eta lehiaren presioa emaitzen
moduan har daitezkeen "kanpoko" faktore moduan hartuko
ditugu. Arriskuak hartzeko gaitasuna, enpresen zorpetzea
eta kredituaren eskuragarritasuna, aurreko "barne"
faktoretzat har ditzakegu.

44. Ekar dezagun lauki hori gaur eguneko euskal errealitatera:

45.

ENPRESEN INBERTSIOAK
GAKOAK DIREN FAKTOREAK
EUSKAL HERRIA 2012-2016
BAIKORRAK EZKORRAK
Aldakorrak Epe Laburrera
ESKARIA AURREIKUSPENAK
Zalantza handiak Epe Ertainera
LEHIAREN PRESIOA Ertaina
ERRENTAGARRITASUN
Egitasmo bakoitzean aztertu beharrekoak
AURREIKUSPENAK
ARRISKUAK HARTZEKO
Handia Txikia
GAITASUNA
ENPRESEN ZORPETZEA Txikia
KREDITUA ESKURATZEKO Aukera gutxi
Eskuragarria 2015-16
AUKERAK 2010-14
Iturria: EKAI Center

46. Printzipioz, inbertsioen errentagarritasunerako


aurreikuspenetan zuzen eragiten du lansarien deflazioak,
inbertsio egitasmoen kostua murriztuz.

47. Baina lan kostuen murrizketak enpresariek -edo


zuzendariek- jasaten duten estutze edo presioa ere
murrizten dute, etorkizuneko estrategiak zehazteko garaian.

48. Lansarien kostu altuek enpresariak derrigortzen dituzte


etorkizuneko estrategiak balio erantsi handiko
egitasmoetara mugatzera. Baina kostuen murrizketak
aukera ematen du margina txikiagoak aurreikusten dituzten
proiektuak ere errentagarriak bihurtzeko. Ildo horretatik,

13
Euskal Garapen Eredua
LANSARIAK, GAINDIKINAK
ETA INBERTSIO PRODUKTIBOA

lansarien deflazioaren bidezko kostuen murrizketa horrek


enpresen kudeaketa errazagoa bihurtzen duela esan
dezakegu nolabait.

49. Azken finean, lehen ikusi dugun laukian jasotako "lehiaren


estutze edo presioa" leuntzearen antzeko eragin baten
aurrean gaude. Esan dugunez, azken hamarkada hauetan
gertatutakoak argi utzi du inbertsio produktiboak -
krisialdietan eta errentagarritasun baxuko garaietan
murrizten dena- igotzeko joera nabaria duela lehia estutze
handiko garaietan, enpresen biziraupena zalantzetan edo
jokoan egon daitekeen uneetan. Dakigunez, "hedatzailea"
ez den inbertsio produktiboaz ari gara, batez ere
hobekuntzara bideratuta dagoen efizientziarena.

50. Horrela, testuinguru egonkor edo normalizatu batean, epe


laburrera, inbertsioa igotzeko aurreikuspenak handiagotzen
ditu lansarien deflazioak. Baina azken urteotan Euskal
Herrian izan dugun krisi-testuinguruan, arrisku handiak
daude lansarien deflazioak enpresen kudeaketaren estutzea
lasaitu edo leuntzeko eta, itxaro izaten denaren aurka,
inbertsioa ere murrizteko.

51. Hala ere, lansarien deflazioak inbertsioan duen eraginaren


azterketak ez du epe laburra bakarrik kontuan hartu behar.
Epe luzeko ondorioak ere ez dira ahaztu behar. Eta horrek
inbertsio kopuruen azterketa kuantitatibo hutsetik haratago
joatea eskatzen du. Kontuan hartzeko funtsezko gakoa, gure
iritziz, lansarien deflazioaren ondorioz enpresek egiten
duten inbertsio mota delako. Eta hori kopuru
makroekonomiko orokorraren gaineko eragina baikorra ala
ezkorra izanda ere.

14

You might also like