You are on page 1of 7

Euskal Garapen Eredua

ZORPETZE PRIBATUA
Working Paper 2016ko abuztuak 24
Euskal Garapen Eredua
ZORPETZE PRIBATUA

1. Euskal Herrian zor pribatuak izan duen bilakaera funtsezko


oinarria da krisiaren aurkako politikak lantzeko. Urteak dira
EKAI Center gai hori lantzen ibili dela, gune ezberdinetatik
lortutako datuak erabilita.

2. Has gaitezen, beraz, gure harridura jakinarazten, gure


lurraldean zor pribatuari buruzko inolako informazio
eskuragarririk ez egoteagatik. Datu horiek EKAI Center
bezalako erakunde batek landu behar izatea benetan
deigarria dela.

3. Gogora dezagun zor pribatua dela Mendebalde osoan


finantza krisi honen abiapunturik funtsezkoena. Baita urte
hauetan ekonomiak izan duen bilakaera aztertu eta
baloratzeko garaian dugun oinarririk baliagarriena (zor
publikoarekin batera azken urteetan) ere. Eta, azkenik,
esan dugun moduan, lurralde bakoitzeko krisiaren aurkako
politikak landu eta ezartzeko garaian ere funtsezko
oinarria.

4. Gizarte eta politika arloko gure eragileak, urte guzti


hauetan, beraien jarduera eta politika ekonomikoaren
aurretik izan duten kokapena gure zor pribatuaren egoera
eta bilakaera kontuan hartu gabe definitu dute, antza.
Epealdi guzti honetan gure ekonomiaren egoera eta
erronkei buruzko gutxieneko azterketarik ez dela egon argi
eta garbi adierazten du horrek. Krisiaren aurkako politikak
seriotasunez lantzeko derrigorrezkoa zen diagnostikoa.

5. Ikus ditzagun beraz BPG-aren araberako kreditu


pribatuaren zifrak, 2007etik 2015era, geroxeago grafiko
batean jasotzen direnak:

2
Euskal Garapen Eredua
ZORPETZE PRIBATUA

6. Erraz egiaztatu dezakegun moduan, 2015eko azken datuak


ondo baino hobe kokatzen dira finantza krisialdiaren
bilakaeraren logikan. Oro har, lurralde bakoitzaren
kokapen erlatiboak mantentzen dira, nahiz eta batzuen eta
besteen arteko aldeak nabarmen moteldu.

7. Krisia lehertu zenean, eurogunearen antzekoa zen euskal


ekonomiaren zorpetzea. Eta Espainiaren bataz bestekoa
baino askoz txikiagoa, 34/37 puntutan. Ekonomia
3
Euskal Garapen Eredua
ZORPETZE PRIBATUA

zordunenak, jakina, lehenago eta arinago hasi ohi dira


bakoitzaren gain-zorpetzea murrizten. Horren ondorioz,
BPG-aren araberako %43an murriztu da zorra Espainian 8
urte hauetan. %18 eurogunekoa, %28 Euskadiko AE-koa eta
%41 Nafarroakoa. Horren guztiaren ondorioz, 2015eko
azken argazkia krisia lehertu zenetik antzekoa da kokapen
erlatiboen aldetik. Nahiz eta Euskadiko AE eta, batez ere,
Nafarroa, eurogunearen bataz bestekoaren nabarmen
azpitik egon orain. Eta Espainia eurogunearen gainetik dago
oraindik, nahiz eta BPG-koaren araberako %22an baino ez
izan.

8. Euskal ekonomiaren ikuspuntutik, guzti hori krisiaren


aurkako politiken esparruan gertatutakoarekin bat dator.
Nahiz eta gure zorpetze maila altuegia ez izan,
Espainiarentzat diseinatuta zeuden murrizketen eta
laztasun politikak ezarri dizkigutenez, modu nabarmenean
murriztu da gure zorpetze maila ere, euroguneak
jasandakoa baino askoz murrizpen handiagoarekin.

9. Zor kitatze horrek bi irakurketa ezberdin ditu. Alde batetik,


aurrera begira, askoz hobe kokatuta geratzen da gure
ekonomia, gaitasun handiagoarekin. Alderantziz, atzera
begira hasten bagara, errotiko zor kitatze politika horien
balorazioa ez da batere baikorra. Politika horren ondorioz,
gain-zorpetuta zeuden enpresa eta familien zorra kitatu
egin da, jakina. Baina bideragarriak ziren inbertsioak galdu
edo atzeratu egin dira ere. Inbertsio asko, finantzabideak
eskuratzeko zailtasunengatik edo testuinguru
makroekonomikoagatik, zegokion momentuan ez dira
gauzatu. Itxura guztien arabera, galdu diren inbertsio
bideragarrien kopurua, ikuspegi erlatibo batetik, handiegia
izan da.

10. Zorpetze pribatuaren datuak, azken finean, argi uzten dute


zergatik Euskal Herrian politika guztiz bereziak garatu behar
ziren, Espainiarekin alderatuta zeharo ezberdinak. Eta
benetan ezarri diren politikekin ere zerikusirik ez dutenak.
4
Euskal Garapen Eredua
ZORPETZE PRIBATUA

11. Finantza krisian zehar Euskal Herriko zorpetze pribatuak


izan duen bilakaera erlatiboa adierazten duten datuek gure
politika ekonomikoak bideratzeko garaian funtsezko
garrantzia dute.

12. Hala ere, bereziki interesgarria izan daiteke datu horiek


krisiaren leherketa sortarazi zuen finantza burbuila baino
lehenagoko datuekin alderatzea. Horretarako 2.000. urteko
erreferentzia erabiliko dugu, sektore pribaturako kredituari
buruzko aurreko koadroa osatzeko asmoz.

13. Ikusiko dugunez, guztiz adierazgarriak dira datu horiek, bai


krisia lehertu zen urteko datuekin alderatzen baditugu,
baita gaur eguneko datuekin alderatuta ere. Aldi berean,
lurralde ezberdinen arteko antzekotasun nabaria
adierazten digu ere. Antzekotasun hori, Espainiako
ekonomiak hausten du batez ere, krisia lehertzeko unean
Espainiak zuen proportziotik kanpoko gain-zorpetze
mailagatik.

14. Ikus ditzagun datuok, dagokien grafikoan biltzen ditugunak


geroxeago:

5
Euskal Garapen Eredua
ZORPETZE PRIBATUA

15. Aurreratu dugunez, azterturiko lau lurralde esparruetan


oso antzekoa zen zorpetze maila 2.000gn. urtean.
Nafarroan %70 eta Espainian -eta Europar Batasunaren
bataz bestekoan- %87aren artean kokatzen dira denak.
Kontuan hartzeko eta interes handikoa dira datu horiek.

16. Gain-zorpetzearen urteetan zehar abantaila konparatibo


hori galdu zuen Nafarroak. 2007an %127an kokatzen da,
bai Euskadiko AE (%124), baita Europako bataz bestekoaren
(%124) gainetik ere. Homogeneotasun horretatik
Espainiako bataz bestekoa urruntzen da. 2007 urte
horretan BPG-aren %161ean kokatu baitzen.

17. Krisiaren aurkako lehenengo fase hedatzailea amaituta,


gero eta arinago hasi ziren zor pribatua kitatzen herrialde
zorpetuenak doikuntza politiken hasieraren ondorioz
2011tik aurrera. Murrizpen hori, jakina, nabariagoa izan da
herrialde zorpetuenetan, Espainian adibidez. Hori dela eta,
2007 eta 2015en artean, BPG-aren araberako %161tik
%118ra murriztu da kreditu pribatua Espainian. Hala ere,
nahiz eta ez horren azkar, zor kitatze prozesu hori garrantzi
handikoa izan da beste lurralde batzuetan ere. Nahiz eta

6
Euskal Garapen Eredua
ZORPETZE PRIBATUA

horren zorpetuak ez egon, doikuntza edo austeritate


politika gogorren eraginak sufritu dituzte lurralde horiek,
Nafarroan eta Euskadiko AE-an gertatzen den moduan.
Zorpetze maila ehuneko 30 puntutan jaitsi da Euskadiko
AE-an eta 40 puntutan Nafarroan.

18. Ibilbide horren ondorioz, zera ikus dezakegu: Bai Euskadiko


AE, bai eta Nafarroa ere, aurreko hamarkadan, finantza
burbuilaren aurretik zuten zorpetze mailetatik hurbil, oso
hurbil daude dagoeneko. Krisiaren aurrean Espainian eta
Europar Batasunean zeuden BPG-aren araberako kreditu
mailetan dago Nafarroa.

As a Working Paper, it does not reflect any institutional position or opinion neither of EKAI Center, nor of
its sponsors or supporting entities.
EKAI Center seeks to do business with companies or governments covered in its reports. Readers should be
aware that we may have a conflict of interest that could affect the objectivity of this report. Investors
should consider this report as only a single factor in making their investment decision.

GARAIA INNOVATION CENTER, GOIRU 1A MONDRAGON


TEL: 943250104 LEKEITIO 675701785 DURANGO 688819520
E-MAIL: info@ekaicenter.eu
www.ekaicenter.eu scribd.com/EKAICenter

You might also like