You are on page 1of 4

Euskal Garapen Eredua

BEREZKO EREDUA ETA


LAN ERREFORMA
Working Paper 2016ko abuztuak 29
Euskal Garapen Eredua
BEREZKO EREDUA
ETA LAN ERREFORMA

1. Euskal Herrian garapen eredu berezi bat izatearen


beharra argi eta garbi geratzen da lan erreformaren
esparruan.

2. Egia da Espainian abian jarritako lan erreformak


efizientzia eta malgutasunarekin loturiko helburu batzuk
dituela. Baina, argi eta garbi esanda, benetako helburua
ez da hori, enpresen lan kostuak murriztea baizik.

3. Hala ere, zalantzetan jarri behar dugu -zerbait


esatekotan- kostuak murrizteko estrategia hori Euskal
Herriaren kasuan beharrezkoa edo baikorra denik.

4. Aurreratu dugunez, kostuak murrizteko Espainian abian


jarri den estrategia gogor horren oinarria, galdutako
lehiakortasuna berreskuratzeko ahalegina izan da, gain-
zorpetzearen kostuak konpentsatuz. Kostu horiek hiru
norabideetan azaltzen dira:

a) Zorrei aurre egin behar dizkie zordunek eta,


horren ondorioz, murriztu egiten dira kontsumoa,
inbertsioa eta eskari agregatua.

b) Kaudimen gabeziaren arriskuengatik eta ez-


ordaintzeengatik kaltetuak izaten dira bankuak.

c) Zerga bilketaren jaitsieragatik eta banku


erreskateengatik arazoak sortzen dira aurrekontu
publikoetan.

5. Bestaldetik, dakigunez, Espainia eurogunearen barne


egonda, moneta politikaren neurrien bitartez ezinezkoa
da lehiakortasuna berreskuratzea, moneta debaluazioen
bidez hain zuzen.

6. Horregatik, guztiagatik, lehiakortasuna berreskuratzeko


"barne debaluazioa" izendatu dena Espainiak duen bide
bakarra dela uste izan dute Espainiako gobernuak eta
euroguneko arduradunek. Estrategia hori abian jartzeko
funtsezko tresna bat izan da lan erreforma. Horren
2
Euskal Garapen Eredua
BEREZKO EREDUA
ETA LAN ERREFORMA

bitartez, sindikatuek negoziazio kolektiborako duten


gaitasuna ahuldu nahi da eta, horrela, lansariak mugatu
edo murrizteko prozesuak erraztu.

7. Hala ere, irizpide guzti horiek Euskal Herrian ezartzeak


beste arazo nabari batzuk sortzen ditu. Espainiako
ekonomiak duen gain-zorpetze mailak ez du inolako
harremanik Euskal Herriaren egiturazko egoerarekin.
Labur esanda, eta behar diren ñabardura guztiekin, ez
dugun gaixotasun baterako txertoa hartzen ari gara.

8. Horren ondorioak gure gizarte eta gure ekonomiarentzat


izugarriak izaten ari dira. Egiaz, gure lan kosteak
mugatzen eta murrizten ari dira, behar gabe. Aldi berean,
desegituratu egin dira gure lan harremanak. Eta, batez
ere, gure enpresariei bidaltzen diegun mezua ez dator
bat gure ekonomiak une honetan behar duenarekin.
Alderantziz. Balio erantsia igotzearen araberako lehian
aritzeko estrategia baten bidetik joan gabe, kosteak
murriztearen aldeko estrategiaren alde kokatzen ari gara
gure enpresariak.

9. Honek guztiak duen garrantziaz ez konturatzea gure


eragile publiko eta pribatuen erantzukizun larria da.
Lansarien kostuak behar gabe murriztea ez da bakarrik
gizartearen arazo bat. Benetako hondamendi baten
hasiera da gure ekonomiarentzat.

10. Euskal Herriak behar duen garapen ereduak, balio erantsi


altuaren sorreran oinarritua, lansari altuak
ahalbideratzeaz gain, lansari altuak behar ditu. Lansari
altuak beharrezkoak direlako horrelako garapen ereduak
denboran zehar irauteko. Baxuegiak diren lansariek,
aztertu dugun moduan, inbertsioa, prestakuntza eta
garapen teknologikoaren aurka jokatzen dute. Lan
erreformak ekarri digun lan harremanen desegituraketa,
gure politika ekonomikoaren funtsezko erronka bat

3
Euskal Garapen Eredua
BEREZKO EREDUA
ETA LAN ERREFORMA

bihurtu zaigu. Eta erronka horri egin behar diogu aurre,


beharrezkoak diren gizarte eta politika arloko tresnekin.

11. Erronka horretarako egokiak diren tresnak izateko lan


arloko arauetan behar diren eskumenak eskuratzea
nahitaezkoa izango litzateke. Teorian behintzat, gure
ekonomiak lan harremanen esparruan dituen beharrak
kontuan hartzeko bi aukera ezberdin egon daitezke:

a) Espainiako lan legediak, egoeraren beharrak


kontuan harturik, Euskal Herriko lan harremanek
behar dituzten irizpide propioak onartzea,
Espainiaren legerian bertan.

b) Euskal Herriak lan legeriaren esparruan eskumen


propioak eskuratzea

12. Bide batetik zein bestetik, guztiz ezberdina den lan


harremanen euskal eredu bat abian jartzea nahitaezkoa
bihurtu da lan erreformaren ondorioz.

As a Working Paper, it does not reflect any institutional position or opinion neither of EKAI Center, nor of
its sponsors or supporting entities.
EKAI Center seeks to do business with companies or governments covered in its reports. Readers should be
aware that we may have a conflict of interest that could affect the objectivity of this report. Investors
should consider this report as only a single factor in making their investment decision.

GARAIA INNOVATION CENTER, GOIRU 1A MONDRAGON


TEL: 943250104 LEKEITIO 675701785 DURANGO 688819520
E-MAIL: info@ekaicenter.eu
www.ekaicenter.eu scribd.com/EKAICenter

You might also like