You are on page 1of 5

Euskal Garapen Eredua

BEREZKO EREDUA ETA


AUTOGOBERNUA
Working Paper 2016ko abuztuak 31
Euskal Garapen Eredua
BEREZKO EREDUA ETA AUTOGOBERNUA

1. Euskal Herriak berezko garapen eredua beharrezkoa duela


abiapuntutzat hartzen badugu, berezko garapen eredu hori
eta autogobernuaren arteko harremana aztertzea behar
beharrezkoa dela uste dugu. Eta, zehazki, berezko garapen
eredu hori sustatzea, eta zein punturaino, euskal
autogobernuaren hedapenarekin, edo berezko estatu baten
sorrerarekin dagoen harremanetan ala ez.

2. Erantzuna ez da ematen duen bezain erraza. Egin beharreko


azterketa argitzeko, hiru esparru ezberdinetan sailkatu
dezakegu analisia:

a) Frankismoaren gainbeheratik finantza krisialdia


lehertu arte gertatutakoa

b) 2008-2016 krisialdiaren urteak

c) Epe ertain eta luzeko etorkizunari buruz


beharrezkoa den azterketa

3. Euskal autogobernua funtsezkoa izan zen -bere lehenengo


hiru hamarkadetan- industriaren eraldaketa eta
berregituraketarako euskal ekonomiak behar zituen
estrategiak abian jartzeko. Euskal erakunde berriek funtsezko
zeregina izan zuten estrategia horietan. Hala ere, ez du
ematen garai horietan oinarrizko kontraesan estrategikoak
sortu zirenik euskal erakundeak eta gobernu zentralaren
artean. Ezberdintasunak eta eztabaidak sortu ziren, jakina,
efizientziaren aldetik edo estrategia batzuk edo beste
batzuen aurrean hartzen ziren konpromisoekin, baina ez du
ematen egiturazko funtsezko kontraesan nabariak egon
zirenik.

4. Hamarkada horietan, pixkanaka, Euskal Herria bere egitura


produktiboa babesten eta berpizten joan zen, kanpoko
merkataritzan gero eta tasa handiagoa hartzen eta enpresa
txiki eta ertain, ikergune eta zerbitzu publikoen artean sare
dinamiko bat osatzen. Biztanleko produkzio gaitasunak
frankismo garaian galdutako abantailaren zati bat
2
Euskal Garapen Eredua
BEREZKO EREDUA ETA AUTOGOBERNUA

berreskuratu egin zuen. Eta oso modu nabarian gainditu zen


Espainiaren erreferentzia, baita Europako bataz bestekoa
ere.

5. Hala ere, den dena aldatu zen 2007an hasi zen finantza
krisialdiaren leherketatik aurrera. Une horretatik aurrera,
aurreko hamarkadetan euskal garapen eredua zehazten
zuten oinarrizko aldagaiak testuinguru berri batean kokatzen
hasi ziren, errotik ezberdina zen testuinguru politiko eta
kontzeptual batean.

6. Oso nabaria egiten da aldaketa kualitatibo hori 2010etik


Espainian -eta Europar Batasun osoan, neurri batean-
ezartzen hasi ziren krisiaren aurkako politiken ondorioz.

7. Alde batetik, argi eta garbi egiaztatzen da Espainian abian


jarri ziren politikak ez zetozela bat Euskal Herriaren
beharrekin.

8. Bestaldetik, harrigarria bada ere, euskal klase politikoa, oro


har, ez da estrategia alternatiboak garatzeko gai izan. Gure
lurraldearen berezko beharrei egokitutako estrategiak.

9. Egiaz, inoiz ez da horren nabaria izan politika ekonomiko


ezberdinak Euskal Herrian abian jartzeko beharra.
Bankugintzan, aurrekontuetan, lan harremanetan,
prestakuntzan, garapen teknologikoan, garatu eta ezarri
diren politikak ez dira bat etorri Euskal Herriko errealitate
objektiboarekin eta, are gehiago, gure funtsezko erronka
estrategikoekin kontraesankorrak izan dira, modu nabarian.

10. Egoera horrekin amaitu eta gure estrategiak berehala


birbideratzea premiazkoa da. Zeharo ezberdinak diren
politikak behar ditu Euskal Herriak, gure erronkei egokitzen
direnak.

11. Beste kontu bat da, jakina, zein punturaino hori guztia
autogobernu maila batekin edo beste batekin loturik dagoen.
Printzipioz, posible da maila teorikoan Euskal Herriaren

3
Euskal Garapen Eredua
BEREZKO EREDUA ETA AUTOGOBERNUA

eskumen esparrua aldatu gabe, Estatua bera gai izatea gure


beharren berezitasunak ulertzeko eta kudeatzeko. Hori
posible balitz, Estatuak berak, bere eskumenak erabiliz,
euskal kasuan dauden ezberdintasunak kontuan hartuko
lituzke eta, arauetan eta politiketan beharrezko moldaketak
eginda, euskal ekonomiaren berezko beharrak asetzeko gai
izango litzateke.

12. Hala ere, aukera teoriko horiek ez dira politikoki kudeatzeko


errazak izaten. Lan erreforman edo banku politikan osagai
estrategiko ezberdinak euskal kasuan ezartzea, edo guretzat
bereziak diren ahaleginak abian jartzea prestakuntza edo
teknologiaren aldetik -horretarako Estatu beraren
eskumenen kudeaketa erabiliz- bideragarria da teoria mailan
baina oso zaila errealitate politikoan.

13. Argi dago, beraz, Estatua ez dela gai izango euskal kasua
behar den moduan kudeatzeko, behar ditugun politika eta
neurri bereziekin. Horrela bada, logikotzat jo behar dugu
autogobernuan jauzi kualitatiboa eman nahi izatea,
aipatutako jarduera esparruetan behintzat.

14. Hala ere, eskumenen aldetik jauzi hori oinarritu eta


azaltzeko, esan dugunez, beste baldintza bat bete behar
dugu aurretik. Euskal klase politikoak erronka horiek zehaztu
eta argitu beharko lituzke, eta baita erronka horiei aurre
egiteko estrategiak ere. Eta argi utzi beharko luke Estatua
bera ez dela gai izan estrategia horiek abian jartzeko eta, ziur
asko, ez dela gai izango. Eta, beraz, eskumen horien
kudeaketa propioa nahitaezkoa dela euskal ekonomiak
erronka horiei aurre egin ahal izateko.

15. Une honetan behintzat, ez dugu ahalegin handi bat egin


behar argi eta garbi ikusteko gure klase politikoa -oro har-
gure erronka estrategikoen aurrean behar den moduan
kokatzetik oso urrun dagoela. Erronkak eta jarraitu
beharreko estrategiak modu egokian bideratzen ez diren
bitartean, zaila, oso zaila izango da guzti horri aurre egiteko
4
Euskal Garapen Eredua
BEREZKO EREDUA ETA AUTOGOBERNUA

egin behar denari buruz eta zein esparru politikotik egin


behar denari buruzko eztabaidan benetako aurrerapausuak
ematea.

16. Hori guztia kontuan harturik, gai honi buruz badago egin
beharreko eta garrantzi handiko hausnarketa bat. Gure
garapen ereduak behar dituen eskumen guzti horiek
eskuratzea tresna bat baino ez da behar dugun eredu
ekonomikoa abian jartzeko. Eskumen horiek modu
eraginkorrean erabili ahal izateko, horretarako gai den klase
politikoa behar dugu. Gure ekonomiak behar duen
diagnostikoa egiteko gai dena, eta baita lidergoa, estrategiak
eta politikak ziurtatzeko gai dena ere behar ditugu. Ba al
dugu klase politiko hori? Frankismoaren osteko 30 urteen
ibilbidea aztertzen badugu, baietz erantzun beharko genuke.
Tamalez, finantza krisialdia lehertu zenetik gertatutakoa
kontuan hartzen badugu, balizko eskumen guzti horiek
kudeatzeko gure klase politikoak izan beharko lukeen
gaitasuna zalantzetan jarri behar dugu. Nolanahi ere,
dakigunez, edozein sistema demokratikoan gertatzen den
moduan, arduradun publiko eraginkorrak edukitzea
hiritarren eskuetan egoten da nolabait ere.

As a Working Paper, it does not reflect any institutional position or opinion neither of EKAI Center, nor of
its sponsors or supporting entities.
EKAI Center seeks to do business with companies or governments covered in its reports. Readers should be
aware that we may have a conflict of interest that could affect the objectivity of this report. Investors
should consider this report as only a single factor in making their investment decision.

GARAIA INNOVATION CENTER, GOIRU 1A MONDRAGON


TEL: 943250104 LEKEITIO 675701785 DURANGO 688819520
E-MAIL: info@ekaicenter.eu
www.ekaicenter.eu scribd.com/EKAICenter