You are on page 1of 5

Euskal Garapen Eredua

NAZIOARTEKO
TESTUINGURU BERRIA
Working Paper 2016ko irailak 2
Euskal Garapen Eredua
NAZIOARTEKO
TESTUINGURU BERRIA

1. Den dena aldatzen ari da nazioarteko ekonomian. Bai


nazioarteko merkataritzaren aldetik, bai moneten arteko
harremanen aldetik, baita nazioarteko instituzio
ekonomikoen aldetik ere, gertatzen ari diren eta
aurreikusten ari diren eraldaketa geopolitikoak itzelak dira.

2. Aldagai guztiak aldatzen ari dira, alde batetik, nazioarteko


merkataritza harremanak. Ezagunak dira arlo horretan
gertatzen ari ziren mugimendu globalak, aurreko oinarri
instituzionaletan eta herrialde bakoitzaren kokapen
produktiboaren arabera definitzen zirenak.

3. Bilakaera horren ondorioz hauek izaten ari ziren funtsezko


eraldaketak:

A. Mendebaldearen etengabeko ahultze produktibo eta


demografikoa.

Ahultze prozesu horren ondorioz, gero eta gehiago, indar


erlatiboa galtzen ari ziren bai Europa, baita Estatu Batuak
ere.

B. Europaren aukera historikoa galdutzat jo behar da.

Alemaniaren batasunak, ekialdeko herrialdeak Europar


Batasunera sartzeak eta moneta batasunak Europaren
berpizte estrategikoaren itxaropenak piztu zituzten. Baina
Europa ez da gai izan eman behar ziren urratsak garaiz
emateko, aldi berean Washington-en indar faktikoaz askatu
eta nazioarte mailan benetako funtsezko indar ekonomiko
berri moduan azaltzeko. Orain oso berandu da horretarako
ziur asko. Europak, inoiz baino gehiago, Estatu Batuen
menpe jarraitzen du. Washington-en hegemonia
ekonomikoaren mehatxua, euroa izan gabe, herrialde sortu
berriak izaten ari dira orain. Eta, bitartean, benetako
estrategiarik gabe eta lidergorik gabe jarraitzen du Europak.

C. Herrialde gainerakorren azaleratzea

2
Euskal Garapen Eredua
NAZIOARTEKO
TESTUINGURU BERRIA

Herrialde hauen ekonomien hazkunde tasak askoz


handiagoak izanik, gero eta pisu handiagoa hartu dute
herrialde gainerakorrek bai errentaren banaketan, bai
produkzio gaitasunean, baita nazioarteko
merkataritzan ere, Estatu Batuak eta Europaren
kokapena gero eta gehiago mehatxatuz.

D. Nazioarteko instituzio ekonomikoen eraldaketa

Nazioarteko erakunde ekonomikoak eta, batez ere,


Mundu Bankua eta Nazioarteko Diru Funtsa, Bigarren
Mundu Gerrak sortutako testuinguru politikoan eratu
ziren. Eta 70 urte horietan, Estatu Batuen lidergo
politiko eta ekonomikorako funtsezko tresnak izan
dira.

80. eta 90.etako hamarkadetan, Alemaniak eta


Japoniak hartutako indar ekonomikoaren ondorioz,
hainbat ahalegin egin zituzten nazioarteko instituzio
horietan pisu handiagoa hartzeko, ezer lortu gabe.
Baina den dena aldatzen hasi da azken urte hauetan.

4. Herrialde gainerakorrek gero eta indar ekonomiko handiagoa


hartzearen ondorioz, gero eta zailagoa bihurtu da Estatu
Batuentzat ezetz esatea nazioarteko erakunde horien
berregituraketari eta, batez ere, erakunde horietan duten
hegemoniari uko egitea. 2016ean bertan Nazioarteko Diru
Funtsaren sakoneko berregituraketa onartu da, baina argi
dago hori ere lehenengo urratsa besterik ez dela izango.

5. Bitartean, herrialde gainerakorrak ez dira geldirik egon. Hego


Amerikako hainbat herrialdek -eta, batez ere, Txina, Errusia
eta India- erakunde ekonomiko ezberdinak eratu dituzte
beraien arteko harremanak sendotzeko eta nazioarte mailan
duten kokapen ekonomikoa indartzeko. Haien artean
garrantzitsuenak, ziur aski, NDB (Garapenerako Banku Berria)
edo AIIB (Txinak sortutako erakundea, nazioarteko
azpiegitura berrien finantzabideak sustatzeko asmoz).

3
Euskal Garapen Eredua
NAZIOARTEKO
TESTUINGURU BERRIA

6. Azaltzen ari zen testuinguru horren arabera, aldatzeko


bidean jarri da mundu osoa, nazioarteko harreman
ekonomiko zein politiko berrien arabera, botere harremanak
ere goitik behera aldatzen ari zirelako.

7. Hala ere, egoera geopolitiko guztiz berri batean kokatzen


hasi gara 2014etik aurrera. Estatu Batuak kontrolatzen
dituzten indar faktikoek guztiz argi eduki dute ez dutela
onartuko galtzea orain arte izan duten hegemonia herrialde
gainerakorrak hartzen ari diren indarraren ondorioz. Ordura
arteko tentsioak nabarmen larriagotu ziren, bai Txina zein
Errusiaren aurka eta, helburu berdinarekin, nazioarteko
merkataritza hitzarmen berriak sustatzen hasi ziren: TPP
Pazifikora begira eta TTIP Europara begira. Bi itunen
helburua guztiz argi dago: Washington-en hegemonia
ziurtatzea.

8. Gero eta zalantza handiagoak daude TTIP-aren inguruan eta


mundu mailan borrokan ari diren bi indar horien artean –
Washington alde batetik eta herrialde gainerakorrak
bestetik- gertatuko dena izango da testuinguru ekonomiko
berriaren oinarria.

9. Oso gogor jokatzen ari da orain Washington –bai politikoki


zein militarki- herrialde aurrerakorrei –eta, batez ere, Txina
eta Errusiari- aurre egiteko. Borroka politikoa gogorra izaten
ari da eta izaten jarraituko du, mundu mailako gerra batean
ez bagaituzte sarrarazten.

10. Hemendik aurrera nazioarteko ekonomia egiturekin


gertatuko dena borroka geopolitika horrekin guztiz loturik
dago. Horren arabera etorkizuneko hegemonia ekonomikoa,
bai eta hegemonikoak izango diren garapen ereduak ere
erabakiko delako. Euskal Herria bezala txiki txikiak diren
lurraldeentzat, adi ibiltzea da zuhurrena. Orain urte gutxi
arte erraza ematen zuen garapen ereduak diseinatzeko
garaian nazioarte mailako erreferentziak bilatzeak. Jakin
badakigu –gutxi gorabehera- zer dagoen oraingo gure mundu
4
Euskal Garapen Eredua
NAZIOARTEKO
TESTUINGURU BERRIA

honetan. Baina hemendik bost urtera izango ditugun


kanpoko erreferentziak aurreikustea ez da batere erraza.

11. Badaezpada, hori bai, Europaren etengabeko gainbehera eta


gainbehera horien ondorioak argi eduki behar ditugu. Egoera
geopolitikoa goitik behera aldatzen ez bada, arazo larriak
izango dituzte Europako hainbat herrialdek orain arte izan
duten lidergo ekonomikoa mantentzeko. Gure ikuspegitik,
badaezpada, kanpoko funtsezko erreferentziak bilatzen hasi
ezkero, Europa erdiko eta iparraldeko erregioetatik aparte,
gero eta gehiago, herrialde gainerakorretara begiratzen
hastea komeni zaigula. Eta, batez ere, Txinara.

As a Working Paper, it does not reflect any institutional position or opinion neither of EKAI Center, nor of
its sponsors or supporting entities.
EKAI Center seeks to do business with companies or governments covered in its reports. Readers should be
aware that we may have a conflict of interest that could affect the objectivity of this report. Investors
should consider this report as only a single factor in making their investment decision.

GARAIA INNOVATION CENTER, GOIRU 1A MONDRAGON


TEL: 943250104 LEKEITIO 675701785 DURANGO 688819520
E-MAIL: info@ekaicenter.eu
www.ekaicenter.eu scribd.com/EKAICenter

You might also like