You are on page 1of 12

TESTUEN LANKETA A EREDUAN.

Dokumentu honetan hurrengo atal hauek landuko dira:

• 1. TESTU TIPOLOGIA
Honetan, Adams-ek 1987an proposatu zituen bost sekuentzia testualen azterketa egingo
dugu.

• 2. A EREDUAN ERABILTZEN DIREN GENERO ETA TESTUAK.
Euskara ikasgaiaren irakaskuntzan ohikoak diren testuak generoka eta etapaka sailkatuta
ikusiko ditugu.

• 3.- PROBAK EGITEKO ERABILI DIREN TESTU TIPOAK.
Lehen Hezkuntzako laugarren eta seigarren mailetako probak egiteko ziklo hauetan
erabiltzen diren testu motak aztertuko ditugu. Horietan, testuen ezaugarriak eta
proposamenak ikusiko ditugu.

1
1.-TESTU TIPOLOGIA (A EREDUA).

Testu genero sailkapen diferenteak erabiltzen dira. Ikusi bestela erabiltzen
ohi direnak:

-Ahozko eta idatzizko testuak.
- Helburu komunikatiboari begira: informatiboak, konbentzitzekoak,
estetikoak, preskriptiboak,
- Modalitateari begira: deskribapena, esposizioa, narrazioa,
argudiaketa.
- Gaiari begira: periodistikoak,publizitarioak, zientifiko-teknologikoak,
humanistikoak, juridiko-administratiboak, literarioak.

Irakasle guztiok terminologia bera erabil dezagun Adams-ek 1987an bost
sekuentzia testualena erabiliko dugu. Hori baita gehien erabiltzen dena. Hauxek
dira genero horiek:

NARRAZIOA

DESKRIBAPENA

ARGUDIO TESTUA

AZALPEN TESTUA

INSTRUKZIO TESTUA

Genero horietaz aparte, LITERARIOA agertzen da askotan. Azken honetan,
ahokorapiloak, abestiak , bertsoak etabarrak sartzen dira.

2
TESTU GENEROAK ZERTAN DIREN.

NARRAZIOA
ZER DA? Denbora tarte batean gertatzen diren ekintzen kontaketa.
Kontaketa (erreala) edo narrazioa (fikziozkoa)
EGITURA Sarrera, Gertaera eta Bukaera
MORFOSINTAXIA Denborazko konektoreak garrantzi handia daukate.
TESTUALIZAZIOA Orden kronologikoa. Atalak. Narratzaile modu diferenteak.
TESTUAK KONTAKETA: biografia, autobiografia, berria, erreportaia,
komikia,…
NARRAZIOA: Ipuina, nobela, kondaira, txistea, pelikula,…

DESKRIBAPENA
ZER DA? Gizaki, gauza, prozesu edo fenomeno baten ezaugarri
fisiko, psikologiko nahiz bestelakoak agertu, erakutsi,
adierazi edo zehazten dituena.
EGITURA Behaketa, Ezaugarrien hautaketa, Ordena, Ekintzak,…
Narrazioetan, azalpenetan edo gutunetan agertu daiteke
MORFOSINTAXIA Adjektibo kalifikatzaileak, aditz trinkoak, konparazio
perpausak, lokuzioak, adberbioak…
TESTUALIZAZIOA Espazioan ordenaturik. Zehaztasun lexikoa: izenak.
TESTUAK Olentzero eskaera, gutuna, korreo elektronikoa, postala,
argazki onak, hormirudiak,…

ARGUDIO TESTUA
ZER DA? Gertakizun, arazo edo fenomeno baten inguruan dagoen
tesi bat egiaztatzeko zein errefusatu edo baztertzeko
ematen diren aldeko edo kontrako arrazoiek osaturiko
testua.
EGITURA Justifikazioa, Ondorioa, Tesia, Gertaerak, …
MORFOSINTAXIA Aditzak iritziak azaltzeko: esan, pentsatu, uste,…
Menpeko perpausak. Konektoreak: kausalak, aurkakoak,…
TESTUALIZAZIOA Erlazioa tesia eta argudioen artean. Aipuak,
erreferentziak,…
TESTUAK Iritzia, elkarrizketa, eztabaida, mahaingurua,…

3
AZALPEN TESTUA
ZER DA? Edozein gaiari buruz, zerbait edo ezer ez dakien hartzaile
batentzat, gertakizun edo fenomeno baten azalpen
objetiboa egiten duen testua.
EGITURA Sarrera, Azalpenaren garapena, Ondorioa.
MORFOSINTAXIA Menpeko perpausak. Konektoreak: kausa, ondorioa…
TESTUALIZAZIOA Antolaketa logikoa. Azalpen analitikoa. Grafiko, eskema,
marrazkien erabilpena
TESTUAK Oharra, gonbidapena, dokumentala, katalogoa, gida
turistikoa, mapak, definizioak, …

INSTRUKZIO TESTUA
ZER DA? Ekintzaren bat gauzatzeko, orientabideak emanez,
aginduak, argibide edo arauak adierazten dituen testua.
EGITURA Sekuentzietan antolatzen da, denboraren arabera.
MORFOSINTAXIA Agintera. Ordinalak eta kardinalak. Adizki perifrastikoak.
TESTUALIZAZIOA Ordena logikoa. Informazio objetiboa. Plano eta marrazkiak
erabilita.
TESTUAK Errezeta, eguraldiaren iragarpena, abisua, katalogoa,
eslogana, iragarkia, konsignak, erabilpen instrukzioak,...

TESTU LITERARIOA
ZER DA? Funtzio ludikoa izanda ere balio sozial eta kulturalak
transmititzen duen testua. Lehen Hezkuntzan helburu
diferenteak ditu: irakurzaletasuna suspertzea, lan tresnak
eta ohiturak sortzea, idazketarako eredutzat duen balioa
erabiltzea…
TESTUAK Kantak, erromantzeak eta koblak, bertsoak, aho-korapiloak,
poemak, antzerkiak,…

4
2. A EREDUAN ERABILTZEN DIREN GENERO ETA TESTUAK.

Erabiltzen ditugun programazioak eta curriculum ofiziala eta adierazleak ikusita, A ereduan
erabiltzen ohi ditugun testu motak hauek dira:
(Zerrenda hau guztiz erreferentziala eta orientatiboa da, jakina. Genero eta testu bera landu
daiteke ziklo batean edo bestean, helburua eta eskema ziklo horri egokitua)

Lehen Lehen Lehen
Haur Hezkuntza Hezkuntza Hezkuntza
Hezkuntza 1. zikloa 2. zikloa 3. zikloa

Ipuinak N
Ipuina N
Ipuinak N
Antzezlana N
Antzezlana N
Antzezlana N
Deskribapenak D
Biografia, nork berea
Zerrendak D
Ahozko edo pertsonaia batena
Deskribapena D
komunikazioa D
Aginduak I
Elkarrizketa D
Deskribapena D
Albistea D
Komunikabideekin
Kantuak L
lotutako programak D
Gonbita D
Jokoak L

N narratiboa - D Deskribapena - AR Argudiozkoa, - Az azalpenezkoa - I Instrukziozkoa L Literarioa

5
Lehen Lehen Lehen
Haur Hezkuntza Hezkuntza Hezkuntza
Hezkuntza 1. zikloa 2. zikloa 3. zikloa

Zerrendak D
Deskribapena D Txisteak N

Oharrak D
Postala D Asmakizunak N

Abisuak D
Gonbita D Komunikabide idatziak
Fitxak D
Irakurriaren D
ulermena
Eskutitza D
Eskulan bat egiteko
instrukzioak I Instrukzio testuak I
Katalogoak D

Errezetak I Errezetak I
Joko arauak I

N narratiboa - D Deskribapena - AR Argudiozkoa, - Az azalpenezkoa - I Instrukziozkoa L Literarioa

6
Lehen Lehen Lehen
Haur Hezkuntza Hezkuntza Hezkuntza Hezkuntza
1. zikloa 2. zikloa 3. zikloa

Deskribapena D Narrazio laburra N
Narrazio laburra N
Zerrenda D

Argazki oina D
Eskutitza D
Ipuina N Postala D Zerrenda D
Ekintza bat D
Posta elektronikoa D
Idatzizko
komunikazioa
Urtebetetze txartela D Gonbita D Gida turistikoa Az
Olentzero txartela osatu Instrukzioak I
D
Errezeta I
Errezeta I Esloganak I

Bertsoak osatzea L
Eskulanak I Bertsoak osatzea L

N narratiboa - D Deskribapena - AR Argudiozkoa, - Az azalpenezkoa - I Instrukziozkoa L
Literarioa

7
3.- PROBAK EGITEKO ERABILI DIREN TESTU TIPOAK.

Proposatu diren probetan hurrengo testu tipo hauek erabili dira:
• laugarren mailan: deskribapena eta gutuna.
• seigarren mailan: narrazioa eta azalpena.

3.1 DESKRIBAPENA.

Testu antolaketa NIRE IKASGELA. Hizkuntza
Ezaugarriak
HELBURUA: Pertsona,
animalia edo toki baten
ezaugarri nagusiak
adieraztea. HITZ MOTAK:
Hitzen bitartez egiten Izen: arruntak
den argazki modukoa (aulkiak, mahaiak,
da. liburuak, mapak,
erlojua,…)
EGITURA: Diferentea Adjektiboak (txikia,
izan daiteke. Pertsona handia, polita…)
deskribatzeko:
inguruaz, itxuraz eta
izaeraz idatziko dugu. ADITZA
Animaliaren kasuan: Nire ikastetxea Amalur da eta hiriaren erdian dago. Orainaldia.
nolakoa den, hirugarren
Nire gela bigarren solairuan dago eta ez da oso handia. Bi pertsonan.
bizimodua, habitat,
elikadura, ugalketa, zer
ate ditu eta hiru leiho handi. Paretak horiz margotuta daude.
ematen duen… Ateak eta leihoak urdinak dira.
Tokia bada: kokapena, ESALDIAK:
nolakoa den, zer Orokorrean
dagoen, nortzuk sinpleak dira, edo
erabiltzen duten…
Atearen ondoan bi paperontzi ditugu, bat paperak botatzeko koordinatuak edo
eta bestea zakarrak botatzeko. justa-postuak.
PAUSUAK:
- Behaketa egin. Paretan apaingarri asko daude: kartelak, marrazkiak,
- Ezaugarri nagusiak KONEKTOREAK:
erlojua...eta apalategi asko. Apaletan jostailuak, liburuak, Espazioa
aztertu.
- Datu osagarriak edo
margoak...ditugu. (ezkerraldean,
bitxiak bildu. erdian, begi
- Deskripzioaren Gelaren alde batean hiru armairu daude. Armairu batean bistan…) edo
ordena pentsatu ipuinak eta komikiak daude, bestean testu liburuak eta banaketa ( alde
- Borradorea egin eta batetik, bestetik,…)
hiztegiak eta hirugarrenean andereñoaren liburuak, CDak
idatzi.
- Idatzia berrikusi eta
eta kaseteak.
zuzendu.
Gelan ikasleen 18 mahai eta 18 aulki daude, eta
Deskripzioak, andereñoaren mahai handi bat. Denak kolore berdekoak
gehienetan, dira. Andereñoaren mahai gainean irrati-kaseta eta landare
narrazioetan (ipuinetan
edo kontaketan),
polit bat daude.
azalpenetan edo
gutunetan agertzen 4. B taldean 15 ikasle gara. Ni aurrean nago eta nire ondoan
dira. Irati, atzean Urko eta Marta daude.

Nire gela oso polita da eta gustura nago.

8
3.2 GUTUNA.
Idatzizko mezuak, beste toki batean daudenei zuzenduak. Idatzizko
elkarrizketa antzekoa da baina denboran luzatua.

Hemen, lagunarteko gutuna landuko dugu. (partaideen artean konfiantza
dago eta tonua ez formala da).

HELBIDEA

IKER GARMENDIA
Iturrimurri Eskola
DATA Iruñean, 2006ko maiatzaren 8an

Kaixo Iker: AGURRA

Lehenengo aldia da gutuna idazten dudala.
Iruñean bizi naiz, Zabalgune auzoan. Ikastola
etxetik hurbil dago.
Anai txikiagoa badut. Nahiko astuna da.
Katutxo bat daukat, Mixin izenekoa. Jolastea
asko gustatzen zaio. GORPUTZA
Arratsaldetan eskubaloian jolasten dut.
Beno, zure gutuna jasotzeko desioan nago. Idatzi
azkar.

AZKEN Ondo ibili.
AGURRA
Uxue.
IZENPENA

Oharra: Gure irakasleak Maite du izena.
OHARRA

9
Estruktura:
• Helbidea,
• Lekua eta data( tokia eta urtea-hilabetea-eguna)
• Hasierako agurra ( Kaixo, Kaixo Mikel, Lagun hori, Aupa…)
• Gorputza (kontatu nahi ditugun gora-beherak agertzen dira hemen):
• Nork idazten duen
• Nolakoa zaren.
• Zure gustuak…
• Azken agurra ( Ikusi arte, Agur, Ondo pasa, Hurrengo arte, Ondo ibili, Adio,…)
• Izenpena
• Oharra (ahaztu egin zaigun zerbait gehitzeko).

Hitz mota.
Elkarrizketan erabiltzen diren hitzak (familia artekoak, lagun artekoak …).

Aditz denbora.
Orainaldia.

Esaldiak
Kolokialak dira, gehien bat. Kontaketa moduko esaldiak ekoizten dira: amaitu
gabeak, oso formalak ez direnak, etendura-puntuekin amaitzen direnak. Esaldien
arteko lotura justaposizioa da gehienetan

Konektoreak
GEHITZEKO: KONPARATZEKO:
Gainera Era berean
Azkenik
KONTRAKOA: BESTE BATZUK:
Hala ere Beno
Bestalde Jakina
Baina Ulertzen duzu?
Dena den

10
3.3.- NARRAZIOA

Testu antolaketa MENDIAN GALDUTA Hizkuntza
Ezaugarriak
HELBURUA:
Gertatutakoa kontatzea HITZ MOTAK:
(erreala edo fikziozkoa) Izen propioak
(pertsonaiak)
Adjektiboak
EGITURA: (ausarta, lasaia)
Lineala da. Esapideak (bazen
behin, behin
Hasiera. batean, udaberriko
Garapena. Pasa den igandean Aitor, Nerea eta ni mendira, Arbayun aldera, egun eguzkitsu
Bukaera. eguna pasatzera atera ginen. batean…)

ADITZA
Udaberriko egun eguzkitsu eta zoragarri bat zen eta bazkaria Lehen aldian.
ELEMENTUAK: motxilan hartu eta goizeko 9:00etako autobusa hartu genuen. Lehenengo edo
-Narratzailea: 9:45ean iritsi ginen eta mendi tontorrerako bidea hartu genuen. hirugarren
pertsonan
kontatzen duena . narratzen da.
Hasieran, bidea oso zabala zen eta lasai-lasai solasean joan ginen
-Pertsonaiak: hirurok. Gero, basoan sartu ginen; aldapa handia zen eta bero
ESALDIAK:
egiten zuen. Nerea nekatuta zegoen eta zuhaitz baten azpian
istorioan parte hartzen Orokorrean
dutenak. eserita gelditu ginen. Gosaldu, ura edan eta aurrera egin genuen
sinpleak dira, edo
baino, okerreko bidea hartu genuen.
-Gertaera: istorioak koordinatuak edo
justa-postuak,
dituzten gora beherak. Arratsaldea guztia ibili eta ibili pasa genuen eta basoa ez zen ekintza erritmo
bukatzen. Aitorrek, oso ausarta da eta, lasai egoteko esaten zigun. biziagoan
-Tokia: gertaeraren Azkenean basotik atera eta zelai zabal-zabal batera iritsi ginen. kontatzeko asmoz.
espazioa.
Gaueko 9ak ziren eta iluntzen ari zen. Zer egin? Nola itzuli etxera? KONEKTOREAK:
-Denbora: Harkaitz baten azpian lo egiten geratu ginen. Egun batean,
Momentuan edo lehen. orduan, gero, …
Hurrengo egunean, aurrera jarraitu genuen eta halako batean beraz, hurrengo
egunean, horren
laku txiki baten ondoan kanping denda batekin topo egin genuen;
ondorioz, halako
inor ez zegoen baina, gaua arte han gelditu ginen. batean, azkenean

Iluntzean Gasteizko lau gazte agertu ziren. Denda txikia zen
baina, haiekin gelditzeko esan ziguten. Gure etxetik oso urruti
geunden.

Oso gustura egon ginen aste bat mendian; lagun egin ginen.
Lakuko ura edan eta belarrak eta loreak jaten genituen.

Halako batean, helikoptero bat agertu zen gure gainean. Herriko
erreskate talde bat gure bila etorri zen. Nik ez nuen helikopteroan
sartu nahi eta hasieran negar egin nuen baina, gero, oso
esperientzia polita izan zen.

Ordu erdi batean etxean ginen. Han zegoen herriko jende guztia
zerura begira. Hauxe izan da nire bizitzako abentura eta hala
bazan edo ez bazan sar dadila kalabazan eta atera dadila nire
herriko plazan.

11
3.4. AZALPEN TESTUA

Testu antolaketa NIRE AMETSETAKO ETXEA Hizkuntza
Ezaugarriak
HELBURUA:
Informatzea, gai bat, HIZTEGIA:
era argian eta Non dago: herrian,
ordenatuan idaztea, mendian, hirian…
ulergarria izan dezan. Kanpotik: Atea,
leihoak, balkoia,
teilatua, lorategia,..
EGITURA: Barnetik: Logela,
*Sarrera: gaia egongela, ohea
aurkezten du. armairua,
ispilua,…
*Garapena:
-Non dago
- Nolakoa den kanpotik: Hau da nire ametsetako etxea. ADJETIBOAK:
fatxada, atea, leihoak… ederra, polita,
argia, handia,
- Nolakoa den barnetik: Mediterraneo itsasoko uharte batean dago. Uharte hori oso zabala, …
zenbat pisu ditu? handia, luzea eta polita da. Han hondartza eta eskiatzeko
Banaketa. Gauza
bereziak…
pistak daude.
ADITZA
* Ondorioa: bukaerako Etxea ez da etxea, jauregia da eta marmolezko hormak ditu. Orain aldian.
Inpertsonalean
laburpena. Kanpoan igerilekua, lorategi handia eta kiroldegi handi- azaldua: dago,
handia daude. Etxearen aurrean garajea dago eta hiru daude, ditu, …
limusina ditu.
ESALDIAK:
Nire jauregiak lau pisu ditu. Lehenengoan, sukalde handia, Orokorrean
sinpleak dira, edo
Azalpenak irudiak, hiru sukalde, hiru komuna eta egongela oso handia daude. koordinatuak edo
taulak, grafikoak,…
eraman ahal ditu. justa-postuak..
Bigarren pisuan hiru logela daude, denak ur ohearekin.

Hirugarren pisuan jolastokia, oso handia eta luzea, komun KONEKTOREAK:
Eskuinean,
bat eta hogei ordenagailu daude. ezkerrean,
aurrean,
Laugarren pisuan bi jakuzzi, lau igerileku eta balnearioa bukatzeko…
daude, sei zinena eta diskoteka bat.

Jauregian zerbitzariak ditut, zerbitzari asko eta denak
ordenagailuz kontrolatuak dira eta, gainera, automatikoak
dira.

Bukatzeko, gauza bat: etorri nire etxera, gonbidatua zaude!

12