You are on page 1of 5

Euskal Ekonomiaren Egiturazko Erronkak

FRANKISMOAREN OINORDETZA
Working Paper 2016ko irailak 5
Euskal Ekonomiaren Egiturazko Erronkak
FRANKISMOAREN OINORDETZA

1. Euskal ekonomiaren gaur egungo egiturazko


erronkek harreman zuzena dute aurreko garaietatik
oinordetzan hartutako egiturazko defizitekin.
Azterketa ekonomikoan,ekonomikoa garatzeko
garaian, faktore hori ahazteko ohitura nabaria dugu.
Tamalez, gure bilakaera ekonomikoa hankaz gora
jarri zuen frankismoak. Nahiz eta, gehienetan,
orduko garapen ereduaren ondorio kuantitatibo
baikorrak gogoratu, alderdi kualitatiboan,
biztanleriaren errentan eta oreka ekonomikoetan
izan zituen ondorio kaltegarriak ahaztu egiten dugu.
Euskal Herriko ekonomiak modu nabarmenean
galdu zuen beste lurraldeen aurreko bere kokapen
erlatiboan.

2. Neurri handi batean, beraz, frankismoaren garaiaren


garapen ereduak sortutako desorekekin daude
loturik egiturazko oraingo defizit horiek1. Desoreka
horiek, jakina denez, garapenaren alderdi
kuantitatibo eta kualitatiboen arteko nahasketarekin
lotu dira, bai eta ingurugiroan sortutako kalteekin,
prestakuntzan eta ikerkuntzan egin ez ziren
ahaleginekin eta garapen ekonomikoaren oinarrizko
alderdietan sortutako gizarte eta kulturaren aldetiko
hausturarekin ere.

3. EKAI Center-ek behin eta berriz azpimarratu duenez,


frankismoak gure ekonomian izan zituen ondorio
kaltegarriak argi eta garbi ikusteko, biztanleriaren
Barne Produktu Gordinaren bilakaera baino
adierazlerik hobeagorik ez dagoela uste dugu:

1
Ik. "Regulación industrial y atraso económico en la dictadura de Franco",
L.E. Pires Jiménez. Dykinson. 2009
2
Euskal Ekonomiaren Egiturazko Erronkak
FRANKISMOAREN OINORDETZA

BIZTANLEKO BARNE PRODUKTU


GORDINA
HEGO EUSKAL HERRIAN
Estatuarekiko %
Urtea
(Estatua = %100)
1930 %167
1975 %111
2014 %129
Iturria: BBVA Fundazioa / INE / EKAI Center

4. Gure lurraldeak frankismoaren urteetan bizi izan


zuen hazkunde prozesua gauza nabaria izan zen,
jakina. Baina hazkunde kuantitatibo hori biztanleko
datu hauekin kontrastatzen dugunean,frankismoaren
"aurrerapena" Euskal Herriko ekonomiarentzat
benetako atzerapauso estrategikoa izan zelaargi
ikusten dugu.

5. Gauza nabaria da, 70 hamarkadetako erreforma


politikoa eta euskal sistema autonomikoaren
hasieratik aurrera, egiturazko defizit horietako
batzuk zuzenduak edo birbideratuak izan direla. Hala
ere, oro har, neurri batean baizik ez zirela
birbideratu esan dezakegu.

6. Argi dago ingurugiroarekiko sentsibilitatea azken


hamarkadetan nabarmen garatu dela. Hala ere,
frankismoaren garaiko eredu desorekatuak gure
inguruan egindako egiturazko kaltea berreskuratzeak
belaunaldi askoren lana eskatzen du ziur aski. Gauza
bat da atmosferarako igorpenak edo ibaietarako
isuriak kontrolpean jartzea edo murriztea, eta beste
bat, zeharo ezberdina, gure herri eta eskualdeen
hirigintzan eta paisaian izandako narriatzeari buelta
emateko gai izatea. Beste herrialde batzuetan apustu
intentsiboak eman badira norabide horretatik,
gizarte eta ekonomiaren aldetik apustu horiek
eskatzen duten ahalegina ez gaude, ziur aski, egiteko
3
Euskal Ekonomiaren Egiturazko Erronkak
FRANKISMOAREN OINORDETZA

prest. Edo, behintzat, ez du ematen gizarte edo


politikaren oraingo dinamikak bide horietatik
doazenik.

7. Ingurugiroaren desorekekin batera, diktaduraren


garapen eredua alde batetik2 eta, bestetik,
frankismoa eta enpresa esparru zehatz batzuen
arteko harremanak ere funtsezkoak izan ziren euskal
gizartearen sektore garrantzitsu baten eta garapen
ekonomikoaren sustapenaren artean sortu zen
errotiko kultur hausturarako3.

8. Haustura hori, neurri batean, Mendebalde osoan


gertatu zen. Eta, gure kasuan, ondorio guztiz
erradikalak izan ditu. "Gizartea" eta "ekonomia"-
aren arteko errotiko banaketa kontzeptualaren
testuinguruan kokatu ohi ditugu ondorio horiek EKAI
Centerren. Hoztasun edo haustura hori gure egitura
produktiboarekinez dator bat eta, gehienbat, eredu
ekonomiko oligarkikoei dagokie. Eta, aldi berean,
horrelako eredu sozioekonomikoen garapena
errazten du ere. Jarduera ekonomikoa, berez,
gizartearen jarduera da. Eta ikusmolde hori
zentzuzkoa den edozein garapen eredutan egon
beharko litzateke txertatuta. Alderantziz, gizartea eta
ekonomiaren arteko errotiko banaketak, garapen
ekonomikoaren egiturazko ahultzea dakar. Bai eta,
aurreratu dugunez, gizartea -gero eta gehiago-
oligarkizazioaren bidetik eramateko. Egiturazko
arazo horri aurre egiteko politika egokiak garatzea
funtsezkoa da gure gizartearen etorkizunerako.

2
Ik. "Política y desarrollo", Laureano López Rodó. Aguilar. 1970
3
Ik. "El Franquismo. 1959-1975. Desarrollo, tecnocracia y protesta social",
Abdon Mateos eta Alvaro Soto. Arlanza Ediciones. 2005
4
Euskal Ekonomiaren Egiturazko Erronkak
FRANKISMOAREN OINORDETZA

9. Metaturiko egiturazko defizit horiek gainditu behar


ditugu hemendik aurrera. Eta kultura ekonomiko
berri batere martxan jarri. Zientzia, teknologia eta
gizarte eta ekonomiaren garapenek gure artean
duten ospea berreskuratu eta indartu behar dugu.
Eta, hau dena eta erantzukizuna, elkartasuna,
efizientzia eta konpromisoaren baloreak, aldi berean,
osotasun baten alderdi ezberdinak baino ez direla
argi eta garbi onartu eta baieztatu behar dugu. Ez
dugu ahaztu behar osotasun horren arabera
aurreratzen dutela, nahitaez, bai garapen
ekonomikoa, baita gizartearen garapena ere.

10. Gure iritziz bai gure buruzagi politikoak, baita gure


arduradun publikoak ere, egiturazko defizit horiei
aurre egiteko beharraren jakinean egotea behar
beharrezkoa da. Eta ez gure hezkuntza sistema eta
gure komunikabideak bakarrik. Gizarte eragileek, oro
har, eta, batez ere, gure politika publikoek, horren
erantzuletzat hartu behar dute haien burua.

As a Working Paper, it does not reflect any institutional position or opinion neither of EKAI Center, nor of
its sponsors or supporting entities.
EKAI Center seeks to do business with companies or governments covered in its reports. Readers should be
aware that we may have a conflict of interest that could affect the objectivity of this report. Investors
should consider this report as only a single factor in making their investment decision.

GARAIA INNOVATION CENTER, GOIRU 1A MONDRAGON


TEL: 943250104 LEKEITIO 675701785 DURANGO 688819520
E-MAIL: info@ekaicenter.eu
www.ekaicenter.eu scribd.com/EKAICenter

You might also like