You are on page 1of 6

Euskal Ekonomiaren Egiturazko Erronkak

BERRAZTERTU BEHAR DEN


NORABIDEA
Working Paper 2016ko irailak 14
Euskal Ekonomiaren Egiturazko Erronkak
BERRAZTERTU BEHAR DEN
NORABIDEA

1. Dirudienez, nahiz eta horretarako inolako azterketa


estrategikorik ez egon, krisia lehertu zenetik, argi eta
garbi, garapen eredu berri baten aldeko apustua egiten ari
gara1. Eta Euskal Herriko oraingo egoera ekonomikoan
hauxe da benetako arrisku larria, gure ustez.

2. Gure errealitate politikoan gertatzen ari dena kontuan


hartzen badugu, hau bera egiaztatzen dugu argi eta garbi:
industri2 garapen aurreraturako eredua uzten ari gara eta
kostuen araberako lehiakortasun ereduan murgiltzen
hasiak garela.

3. Gure politika publikoen hainbat osagaik adierazten du


norabide horretatik goazela:

a) Hezkuntzan, prestakuntzan, ikerkuntzan eta


berrikuntzan ditugun egiturazko defizit larrien
aurreko arduragabekeria.

b) Krisiaren aurkako gure politikak aurrekontuen


doiketan baino ez kokatzeko izan dugun
egoskorkeria.

c) Gurea bezalako testuinguru ekonomikoarentzat


diseinatuta ez dagoen lan erreformaren alde egin
dugun apustu sendoa.

d) Industrian gertatu den inbertsio eta enpleguaren


jaitsieraren aurreko axolagabekeria

1
Ik.: "¿Se españoliza la economía vasca?", Luis López, Diario Vasco, 2015eko
abuztuak 22. Argi eta garbi esanda: "Zerbitzuak estatuan baino gehiago hazten diren
arabera, industria hoztu egiten da".
2
Ik. "La reindustrialización de Euskadi como palanca de dinamización de la
economía regional", Roberto Larrañaga, Confebask, 2015eko Irailak 30
2
Euskal Ekonomiaren Egiturazko Erronkak
BERRAZTERTU BEHAR DEN
NORABIDEA

e) Finantza sektorearen alde estrategien eta


baliabideen aldetik egin dugun apustua.

4. Hau dena esaterakoan arduradun publiko ezberdinaz eta


hainbat eragile publiko eta pribatuez ari gara, jakina. Hala
ere, erabaki argien bitartez, utzikeriagatik edo
axolagabekeriagatik, politika edo estrategia guzti horiek
gure egitura ekonomikoan etengabe ezartzen ari gara.
Krisialdiaren urte guzti hauetan, ez gara behar beste
ahalegindu egitura produktiboa babesten, ekonomiaren
finantzazioari aurre egiteko eta diseinatu eta gauzatu diren
kostuen araberako lehiaren politikak eta estrategien
aurrean gure ekonomia defendatzeko3.

5. Tamalez, gertatzen ari zenaren jakitun izateko gure


gizarteak behar zituen hausnarketa orokorra eta eztabaida
irekia ez dira egon. Egia da ere, ziur aski, gertatutako
dinamika hori ez dela bakarrik gizartearen arazo bat izan.
Gure arduradun publiko batzuk ere, behar bada, konturatu
gabe izan dira dinamika horretara narrastuak, horren
atzetik epe ertain edo luzeko benetako estrategia argi bat
egon gabe. Arrazoi bat edo beste bategatik, egiaz,
irtenbiderik gabeko norabide batean kokatzen ari gara
herri hau.

6. Enpresa zehatzetan kosteak mugatu edo murrizteko


neurriak ezartzea guztiz ulergarria da, jakina, enpresa
bakoitzak lehiaren aldetik duen kokapenaren arabera.
Baina neurri hauek, ekonomia osoan gauzatzen badira -
lan erreformak nahi duen moduan- oso testuinguru
berezietan baizik ez dute zentzurik. Adibidez, egitura
produktiboaren ahulezia estrategikoetan eta gain-
zorpetzearen egoeretan, Espainiako ekonomian une
honetan gertatzen den moduan. Espainian gauzatzen ari

3
Ik. "Euskal Estatuari begira: ahuleziak, indarrak eta krisi ekonomikoaren
ondorioak euskal ekonomia-egituran", Anton Borja, "Euskal Estatuari bidea
zabaltzen", Ipar-Hegoa Fundazioa, 2012.
3
Euskal Ekonomiaren Egiturazko Erronkak
BERRAZTERTU BEHAR DEN
NORABIDEA

den estrategiarekin bat etorri ala ez, argi dago helburu


argiak eta nabariak dituela. Hau da, txanpona zuzen balio-
gutxitzeko tresnen faltaren aurrean, Espainiak bilatzen
duen barne balio-gutxitzerako prozesua sustatzea, hain
zuzen.

7. Hala ere, lehiaren aldetik Euskal Herriak duen egoera


zeharo ezberdina da. Egitura produktibo zabala4, zorpetze
mugatua eta gure gaitasun produktiboarekin bat datozen
lan kostuak ditugu, Espainiaren bataz bestekoaren baino
handiagoak izan arren. (Gutxi gora behera, Espainiaren
bataz bestekoarenak baino %20 handiagoak dira unitateko
gure lan kostuak, gure gaitasun produktiboa %30ean
handiagoa izan arren).

LAN KOSTUA ETA PRODUKTIBITATEA 2014

%122 %130 %123


%109 %100 %100

LAN KOSTUA (Orduko) PRODUKZIOA (Per capita)

EAE NAFARROA ESPAINIA


Iturria: EUSTAT / INE / EKAI Center

4
Ik., adibidez, "Radiografía de la Economía Vasca 2012", Carlos Rodríguez, Ana
María González y Catalina Gálvez. Fundación Popular de Estudios Vascos. 2013.
4
Euskal Ekonomiaren Egiturazko Erronkak
BERRAZTERTU BEHAR DEN
NORABIDEA

8. Hamarkadatan ibili gara behin eta berriz aldarrikatzen


gure lan kostuak handiegiak zirela, oso zaila zela gure
enpresak lehian aritzea horrelako kostuekin gure
sindikatuen egoskorkerian egon behar zela arazoaren
jatorria, etab. Ikusten dugunez, ez dago inolako oinarri
objektiborik horrelako aldarrikapenak babesteko. Gure
soldatak Espainiarenak baino altuagoak dira, jakina, baina
altuagoak izan behar dutelako. Horixe delako gure egitura
produktiboarekin bat datorren egoera.

9. Horrela bada, guztiz naturala da galdetzea zergatik


onartzen ari den gure gizartean azken urte hauetako
Espainian onartu eta gauzatu den lan erreforma, gure
lansarietako mailaren aurkako horren atentatu larria
izanik. Tamalez, neurri handi batean, kultura
ekonomikoaren aldetik Euskal Herrian ditugun hutsune
larriekin dago loturik gertatutakoaren azalpena, gure
ustez.

10. Hemen dago gakoa ziur aski: Gizarteak, oro har, baina
baita ere gizarte eragileek eta agintari politiko askok,
dirudienez, lansarien kostuak murriztea -nahiz eta
kaltegarria izan ikuspegi sozial batetik- enpresentzat -eta,
beraz, ekonomiarentzat- beti dela onuragarria uste dute,
dirudienez.

11. Esan dugun moduan, gure herrian guztiz sustraituta


dagoen kultura ekonomikoaren akatsa larriaren
ondorioetako bat da ziur aski, gizartea eta ekonomiaren
arteko banaketa zorrotz eta zentzugabekoarekin loturik.

12. Lansarien kostuak txikiegia den maila batean kokatzen


badira enpresa zehatz batzuetan, aukera izango dute,
jakina, gaindikinak nabarmen handitzeko. Baina, epe
ertainera, haien maila teknologikoa, haien gaitasuna eta
haien eraginkortasunaren aurkako apustua egiten ari dira.
5
Euskal Ekonomiaren Egiturazko Erronkak
BERRAZTERTU BEHAR DEN
NORABIDEA

13. Egiaz, guztiz ulergarria da arazo hori erakunde patronalen


ikuspegitik. Behin lan erreforma Espainia mailan
indarrean jarri, epe laburrera etekinak hobetzeko aukera
horri uko egitea ez zitzaien batere erraza izango. Ez dugu
ahaztu behar lan kostuak mugatzea edo murriztea dela,
hain zuzen, erakunde patronalen funtsezko
eginkizunetako bat, enpresariek haien esku uzten dituzten
eginkizunen artean garrantzitsuena, beharbada.

14. Baina estrategia hori -edo estrategia falta hori- ez litzateke


horren ulergarria izango gure agintari politikoen aldetik.
Haiei dagokielako mehatxu horri aurre egitea. Bide zuzen
zein zeharbidez. Eta irtenbiderik gabeko norabide
horretatik gure enpresa egitura labaintzen dela ekiditeko,
behar izan ezkero, euskal gizartea mobilizatuz.

15. Lan kostuak murrizteko etengabeko estrategien aldeko


apustua egiten duten enpresek, garapen teknologikoaren
bideari uko egiten diote. Esan dugunez, lansariak mugatu
edo murrizteak berehalako gaindikinen handitzea dakar.
Bestaldetik, garapen teknologikoaren aldeko apustua
garestia da, zaila eta zalantzazkoa. Epe laburrera,
gaindikinak handitu gabe, murriztu egiten dira. Enpresek
prestakuntzan, ikerkuntzan eta berrikuntzan inbertitu
dezaten bultzatzeko nahitaezkoa da lansarien goranzko
joera izatea. Eta, beraz, epe ertain eta luzera
lehiakortasuna eta etekinak mantentzeko ere.

As a Working Paper, it does not reflect any institutional position or opinion neither of EKAI Center, nor of
its sponsors or supporting entities.
EKAI Center seeks to do business with companies or governments covered in its reports. Readers should be
aware that we may have a conflict of interest that could affect the objectivity of this report. Investors
should consider this report as only a single factor in making their investment decision.

GARAIA INNOVATION CENTER, GOIRU 1A MONDRAGON


TEL: 943250104 LEKEITIO 675701785 DURANGO 688819520
E-MAIL: info@ekaicenter.eu
www.ekaicenter.eu scribd.com/EKAICenter

You might also like