You are on page 1of 6

Euskal Ekonomiaren Egiturazko Erronkak

NORABIDERIK GABE
Working Paper 2016ko irailak 18
Euskal Ekonomiaren Egiturazko Erronkak
NORABIDERIK GABE

1. Euskal ekonomiaren funtsezko erronketako bat da,


hain zuzen ere, krisiaren aurkako politikak egoki
bideratzea.

2. Oraingo finantza-krisiaren neurria eta iraupenaren


ondorioz, krisiaren aurrean Euskal Herriak izan
behar duen jarrera eta estrategiek ondorio zuzenak
izango dituzte Europaren testuinguruan -eta, oro har,
lehiarako testuinguru globalean- gure herriak izango
duen egiturazko kokapenerako.

3. Egoera, argi eta garbi esanda, larria da herri honen


etorkizunaren ikuspegitik. Funtsezko bi arrazoi
daude. Alde batetik, krisiak berak duen
larritasunagatik. Eta, bestaldetik, eta hau
kezkagarriagoa da, krisi honen testuinguruan
gauzatutako jarrera politikoak eta estrategiak ez
direlako egokiak izan ditugun erronkei aurre
egiteko.

4. Ikusi behar ditugun datuek argi eta garbi erakusten


dute euskal ekonomiarekin krisialdian zehar gertatu
dena. Alde batetik, gauza jakina da euskal
ekonomiak krisi honetan izan dituen zailtasunak.
Baina ez da horren ezaguna gure bilakaera Europako
beste eskualde gehienen bilakaera baino askoz
okerragoa izan dela. Hemen ere, Europar
Batasunarekiko alderaketa -edo, hobe esanda,
Espainiatik kanpo gertatu denarekin- nahitaezkoa da
gure egoera eta gure bilakaera behar den moduan
aztertzeko.

2
Euskal Ekonomiaren Egiturazko Erronkak
NORABIDERIK GABE

BIZTANLEKO BARNE PRODUKTU GORDINAREN ALDAKETA


2008-2013

Iturria: EUROSTAT

5. Dakigunez, euskal ekonomia eta Espainiako


ekonomiaren egoera, aurreikuspenak eta ikuspegien
arteko etengabeko nahasketa analitikoa da, hain
zuzen ere, euskal ekonomiaren egiturazko arazo
historiko bat.

6. Espainiaren ekonomia eta politika ekonomikoari


buruzko informazioa Euskal Herrian nagusia da, bai
3
Euskal Ekonomiaren Egiturazko Erronkak
NORABIDERIK GABE

mediatikoki zein politikoki. Nagusitze hori guztiz


itogarria da eta, horren ondorioz, gure lurraldearen
berezko egoera eta berezko erronkak eta beharrak
modu egokian zehaztea benetan zaila da.

7. Euskal gizartearentzat oro har zaila da, Espainiako


esparruko komunikabideen testuinguru mediatikoan
murgilduta bizi ohi delako. Eta gure arduradun
publikoentzat ere zaila da. Azken hauen kasuan,
zailtasunak aldi berean bi aldeetatik datoz. Alde
batetik, komunikabideetako edukiera eta mezuekin
eragile publiko askok duten menpekotasunagatik
eta, bestaldetik, euskal gizarteak berak ez dielako
eskatzen -azaldu dugun ezjakintasunaren ondorioz-
Euskal Herriak behar dituen politika zehatzak
gauzatzea.

8. Gure ekonomiaren azterketa eta norabide zuzenak


lantzea zaila izateak azaldu dezake, nolabait, gure
egoera, gure erronkak eta gure beharrei buruz gure
hiritarrek duten ulermen gabezia. Baina horrek, gure
arduradun publiko batzuen jokabidea ezin du inola
ere ez azaldu. Hauentzat, gure ekonomiaren
errealitatearen aurreko kokapen egokia oinarrizko
erantzukizuna izan beharko litzateke, ukaezina.

9. Azterketa ekonomikoa eta politika publikoak


ezberdintzeko gaitasuna ez horren garrantzia
handiagoa edo txikiagoa izan daiteke,
testuinguruaren arabera. Baina egia da ere krisialdi
honetan neurri eta garrantzi paregabekoak eskuratu
dituela, etorkizunera begira ondorio larriak izango
dituena1.

1
Ik., adibidez, "Principales problemas económicos y sociales heredados del
impacto de la crisis económica en el mercado de trabajo", Luis Sanzo, Eusko
Jaurlaritza, Zerbitzuan, 2015ko Iraila.
4
Euskal Ekonomiaren Egiturazko Erronkak
NORABIDERIK GABE

INDUSTRI PRODUKZIO-
INDIZEA
2007ko Apirila – 2015eko
Apirila
-%9

-%24
EAE NAFARROA
Iturria: INE / EKAI Center

10. Egoeraren diagnostikoan bertan azaltzen dira,


hasteko, arazo horren ondorioak. Krisia lehertu zen
unean, oso egoera ezberdinean zegoen euskal
ekonomia. Ez bakarrik Espainiaren bataz
bestekoaren aurrean, mendebaldeko bataz
bestekoaren aurrean ere.

11. Ezberdintasun horien oinarrizko arrazoiak honako


hauek ziren:

a) Egitura produktibo industrialak zuen pisua,


nabarmen handiagoa2

b) Zorduntze maila mugatua

c) Finantza sektorea, oro har osasuntsua izatea.

2
Ik., adibidez, "Radiografía de la Economía Vasca 2012", Carlos Rodríguez,
Ana María González eta Catalina Gálvez, Fundación Popular de Estudios
Vascos. 2013.
5
Euskal Ekonomiaren Egiturazko Erronkak
NORABIDERIK GABE

12. Tamalez, harrigarria bada ere, diagnostiko hau bera


egiteko ez gara gai izan. Egin izan bagenu, berehala
ikusiko genuke Euskal Herriarentzako eta krisiaren
aurkako gure politikentzako funtsezko erronka
estrategikoa zein zen eta zein ez. Erronka horrek ez
zuen inolako harremanik ez laztasunarekin, ez
zorduntze maila jaistearekin, ezta finantza
sistemaren berregituratzearekin ere. Esparru guzti
hauetan ere ekintza eta estrategia proaktiboak
beharrezkoak izan arren. Krisiaren aurkako gure
politiken nahitaezko erronka gure ekipamendu
teknologikoaren ahuleziari aurre egitea baizik ez da.
Eta, horren ondorioz, prestakuntza, ikerkuntza eta
berrikuntza politikak lehenestea.

13. Tamalez, gure klase politikoa, bi hamarkadaz baino


gehiago euskal ekonomia modu proaktibo eta
eraginkorrean kudeatu duenak, ez da gai izan krisi
honen aurrean bere burua modu egokian kokatzeko.
Euskal egitura ekonomikoaren errealitatearekin bat
datorren berezko diagnostikoa egitearen
ikuspuntutik ere ez.

As a Working Paper, it does not reflect any institutional position or opinion neither of EKAI Center, nor of
its sponsors or supporting entities.
EKAI Center seeks to do business with companies or governments covered in its reports. Readers should be
aware that we may have a conflict of interest that could affect the objectivity of this report. Investors
should consider this report as only a single factor in making their investment decision.

GARAIA INNOVATION CENTER, GOIRU 1A MONDRAGON


TEL: 943250104 LEKEITIO 675701785 DURANGO 688819520
E-MAIL: info@ekaicenter.eu
www.ekaicenter.eu scribd.com/EKAICenter

You might also like