You are on page 1of 4

Euskal Ekonomiaren Egiturazko Erronkak

KRISIARI AURRE EGITEKO


ESTRATEGIA BERRIAK
Working Paper 2016ko irailak 19
Euskal Ekonomiaren Egiturazko Erronkak
KRISIARI AURRE EGITEKO
ESTRATEGIA BERRIAK

1. Gure ekonomiaren kokapenaren aurrean berezko azterketa


propio bat ez izateak guztiz ondorio larriak izan ditu gure
politika publikoetan.

2. Ondorio horietako bat izan da, hasteko, prestakuntza,


ikerkuntza eta berrikuntza arloetako politikak sustatzeko
gogorik eza. Bai eta esparru hauetan aurrekontuen aldetik
gertatu diren murrizketak ere. Eta hori dena politika hauek
Euskal Herriaren kasuan izan behar zuten lehentasuna
ahaztuta.

3. Bestaldetik, aurrekontuen doiketarekin itsutu gara behar


gabe. Zorpetzeko egoera ezegokiak ekiditeko funtsezkoa
bada ere une honetan, ez zen krisiaren aurkako gure politiken
erdigunea bilakatu behar inolaz ere. Aurrekontuen defizitaren
arazoa hil ala biziko kontua zen krisiaren hasieratik Grezia
bezalako herrialdeetan, ez horrenbeste Espainian eta are
gutxiago Euskal Herrian.

4. Krisiaren aurkako gure politiken desbideratze nabariaren


ondorioa da finantza sektorean gertatutakoa. Finantza
sisteman oro har eta aurrezki kutxetan -Kutxabank-en eta
Nafarroako Kutxan- bereziki.

5. Finantza sektorean egiturazko arazoak dituzten lurraldeetan


krisiaren aurkako politiken nahitaezko helburua bihurtzen da
sektore horren berregituratzea. Gauza nabaria da horrelakorik
ez dela gertatzen finantza sistema, oro har, osasuntsua den
lurraldeetan, Euskal Herrian gertatzen den moduan.

6. Finantza erakunde osasuntsuak dituzten lurraldeetan, hauek


dira politika publikoen oinarrizko helburuak finantza
sektoreari begira:

2
Euskal Ekonomiaren Egiturazko Erronkak
KRISIARI AURRE EGITEKO
ESTRATEGIA BERRIAK

a) Finantza sektore osasuntsu hori babestu,


mendebaldeko finantza sistemak, oro har, dituen
egiturazko desoreken ondorioz narrastua ez izateko.

b) Sektore horren jarduera, lehen bai lehen, ekonomia


produktibora begira bideratu. Horrela, finantza
krisiaren erronkari aurre egiteko orduan industriari
laguntza emateko egiturazko funtsezko osagaia izango
da finantza sistema.

7. Gure lurraldean, gauza nabaria da bai beharrezkoa zela gure


finantza sistema neurri batean berregituratzea. Batez ere
aurrezki kutxa batzuen hedapenerako politika desegokien
ondorioz. Zehazki, Nafarroako Kutxa, Gipuzkoako Kutxa eta
Laboral Kutxaren kasuan, hauetako bakoitzaren lurraldetik
haratago izandako hedapen espekulatiboagatik. Eta,
geroxeago, Kutxabanken kasuan, CajaSur erosteko hartutako
erabaki sinesgaitzagatik ere.

8. Hala eta guztiz, funtsean, osasuntsua zen euskal finantza


sistema. Hori dela eta, esan dugunez, sistema hori babestu
eta, batez ere, ekonomia errealaren alde modu egokian
kokatu behar zen. Horren ordez, beharrezkoa ez zen
etengabeko eraldaketa instituzionalean murgildu ditugu gure
aurrezki kutxak. Eta etengabeko eraldaketa hori bihurtu da,
sinesgaitza bada ere, 2010 eta 2014 urteen artean
Kutxabankeko arduradunen kudeaketaren funtsezko
helburua. Eta, horrekin batera, gure enpresa egiturari
laguntza emateko gure kutxek duten funtsezko erronka hori
baztertu egin dugu.

9. Gure politika publikoak modu egokian kokatu ezkero, lehen


bai lehen jarriko genituen martxan herri honek premiazkoak
dituen egiturazko erreformak. Hezkuntzan, prestakuntzan,
ikerkuntzan eta berrikuntzan batez ere, lehen esan dugun
moduan. Egiturazko erreforma horiek funtsezkoak dira gure
egitura produktiboa modu egokian kokatzeko etorkizunera
3
Euskal Ekonomiaren Egiturazko Erronkak
KRISIARI AURRE EGITEKO
ESTRATEGIA BERRIAK

begira. Kontua ez da bakarrik horrelakorik ez dela egin,


2015ean lanbide heziketan egindako lanetik aparte1.
Horrelako ekimenak martxan jartzeko beharrezkoak izango
ziren ahaleginak ere ez dira gauzatu. Ez eta horren aurretik
beharrezkoa izango zen gizarte eztabaida ere.

10. Beraz, egoera aztertzeko gurezko gaitasuna berehala


berreskuratu behar dugu. Bai eta, horren arabera, gure
politika ekonomiko osoa birbideratu ere. Hori da, une
honetan, gure ekonomia eta, jakina, gure politika publikoen
nahitaezko egiturazko erronketako bat. Epe luzera, ezinezkoa
da lurralde bateko ekonomia modu egokian garatzea ondo
bideratutako politika ekonomikorik gabe. Eta ezinezkoa da
politika publikoak modu egokian bideratzea lurralde horren
berezko egoera, aurreikuspenak eta erronkak egokiro aztertu
eta diagnostikatzeko gaitasunik ez badago.

As a Working Paper, it does not reflect any institutional position or opinion neither of EKAI Center, nor of
its sponsors or supporting entities.
EKAI Center seeks to do business with companies or governments covered in its reports. Readers should be
aware that we may have a conflict of interest that could affect the objectivity of this report. Investors
should consider this report as only a single factor in making their investment decision.

GARAIA INNOVATION CENTER, GOIRU 1A MONDRAGON


TEL: 943250104 LEKEITIO 675701785 DURANGO 688819520
E-MAIL: info@ekaicenter.eu
www.ekaicenter.eu scribd.com/EKAICenter

1
Gure ustez, oso modu positiboan baloratu behar da lanbide heziketaren esparruan
Eusko Jaurlaritza egiten hasi den ahalegin estrategikoa. Lanbide Heziketak duen pisua
eta efizientzia sustatzeko beharra onartuz, "Lanbide Heziketako IV. Euskal Plana" onartu
zen 2014ean. Hurrengo urtean, 83/2015 Dekretua onartu zen, "Ikas-ekinezko
erregimeneko lanbide heziketa dualaz", jarraian 86/2015 Dekretua, "EAEko oinarrizko
lanbide heziketa"ri buruzkoa eta, geroxeago, Lanbide Heziketa arautzeko lege egitasmoa
prestatu eta Legebiltzarrean aurkeztu zen.
4

You might also like