You are on page 1of 5

Euskal Ekonomia Demokraziaren Bidetik

SARRERA
Working Paper 2016ko urriak 1
Euskal Ekonomia
Demokraziaren Bidetik
SARRERA

1. Mendebaldeko ekonomiak eta politikak azken


hamarkada hauetan izan duten bilakaeraren eta gure
estatuek gaur egun dituzten erronken ondorioz, gero eta
gaurkotasun handiagoa hartu du ekonomia eta
politikaren arteko harreman estuen azterketak eta baita
azterketa honek duen garrantziak bera ere. Baita,
aztertzen ari garen kasu zehatzaren ikuspuntutik,
ekonomia eta politikaren arteko harremanak
demokraziaren kontzeptuan bertan duen eraginak ere.
Europak eta Estatu Batuek une honetan dituzten
erronka historiko handiei aurre egiteko gai izan ahal
izateko funtsezkoa da, zalantzarik gabe, hausnarketa
hori.
2. Hausnarketa horren gakoak diren osagai batzuk Euskal
Herriko testuingurura ekartzen ahalegindu da EKAI
Center, ikuspegi bikoitz batetik. Alde batetik,
ekonomiaren azterketa eta azterketa historikoa
elkartzen dituen ikuspuntutik. Frankismoaren amaierak
eta sistema demokratiko eta autonomikoaren hasierak
Euskal Herrian izan zuten eragina aztertu nahi ditugu,
ekonomia eta politikaren arteko harremanaren
ikuspuntutik. Batez ere, ordura arte nagusiak ziren
aginte gune ekonomikoek izan zuten eraginaren
galeraren azterketa egin nahi dugu. (Betidanik
“Neguri” izendatu dena gune horien arteko
garrantzitsuena izanik, jakina).

3. Beste ikuspegi batetik, frankismoaren garaiko aginte


ekonomikoaren gakoak izan ziren guneen ondorengoko
bilakaera ere aztertu dugu. Gure helburua ez da izan
enpresa eta sektore zehatz askotan aginte gune
ekonomiko horiek duten indarra zehaztasun handiz
aztertzea. Oro har, aginte gune horiek euskal gizarte
edo politikan eragina izateko gakoak diren kokapenak
zein punturaino mantentzen dituzten aztertzea izan da
gure helburua. Ildo horretatik, oso kontuan hartzen
dugu, talde ekonomikoek sistema demokratikoetan
duten eragin politikoa ez dela frankismoa bezalako
diktadura oligarkikoetan bezain zuzena. Eragin hori,
sistema demokratikoetan, finantza erakundeen eta
2
Euskal Ekonomia
Demokraziaren Bidetik
SARRERA

komunikabideen bitartez bideratzeko joera nabaria izan


ohi da.

4. Horra hor zergatik duen, gure azterketari begira,


frankismoaren amaieratik aurrerako Euskal Herriko
egoera ikuspegi horretatik aztertzeak hain interes
berezia.

5. Zehazki, zein punturaino dauden gure inguruan


finantza erakundeetan edo komunikabideetan pisu
handia duten interes talde ekonomikoak. Eta, horren
ondorioz, zein punturaino duten neurri gabeko pisua
iritzi publikoan zein bilakaera politikoaren eraketan.

6. Jakina, sistema demokratiko bat ere ezin da akatsik


gabekoa izan. Eta, ziur aski, sistema demokratikoetako
garbitasunaren balorazioan neurrigabeko nahikeria ere
ez da -gure ustez- egokia. Hala ere, demokraziaren
ordezkaritza politikoa larriki desitxuratzen duten -edo
desitxuratu ahal duten- gakoak diren egiturazko
osagaiak aztertu eta ikustaraztea garrantzi handikoa da.
Bai gure ekonomiarentzat baita gure gizartearen
etorkizunarentzat ere.

7. Gizarte demokratikoak ez daude jarrera edo presio


oligarkikoetatik aske. Presio horiek, egitura
demokratiko batean, beste modu batean azaldu ohi dira.
Eta haien epe luzeko helburuak, batez ere, iritzi
publikoaren gaineko eragina eskuratzera bideratzen
dira. Epe labur eta ertaineko helburuak, finantza
erakundeen kontrola lortzera bereziki.

8. Muturreko egoera batean, itxuraz demokratikoa den


gizarte bateko sistema politikoa interes ekonomiko
zehatzen ondorioz guztiz baldintzatua egon daiteke.

9. Horren ondorioz, gobernu ekimena, interes orokorraren


azpian egon gabe, interes oligarkikoen menpe geratzen
da. Horrelako kasuetan, zalantzan jar daiteke benetako
demokrazia baten aurrean gaudela eta ez itxura
demokratikoa duen oligarkia baten aurrean.
3
Euskal Ekonomia
Demokraziaren Bidetik
SARRERA

10. Tamalez, behin eta berriz egiaztatu dugu


demokraziaren horrelako desitxuratzea guztiz posible
dela. Hauteskunde orokorrak, parlamentuak edo aginte
publikoen banaketak eragin handia dute gizabanako
askatasunak bermatzeko garaian. Baina ez ordea beti
politika publikoak interes orokorren menpe jartzeko
garaian. Kasu batzuetan, itxuraz demokraziak
direnak,modu zuzenean edo zeharkako moduan iritzi
publikoa edo ekimen politikoa kontrolpean dituzten
interes talde ekonomiko batzuen menpe geratzen dira.
Eta noski, egoera hori eta demokraziaren kontzeptua,
guztiz kontrajarriak dira.

11. Sistema demokratikoa mehatxatzen duten desitxuratze


oligarkikoen etengabeko zaintza garrantzi handikoa da,
beraz, edozein herritan eta autonomia politiko
garrantzitsua duen edozein eskualdetan ere.

12. Politika edo gizartearen baldintzatze horren jatorriak ez


du zergatik egon behar lurraldean bertan kokatuta
dauden interes guneetan. Hori kontuan hartzea
garrantzi handikoa da. Estatu batzuetan, beste
lurraldeetako enpresak edo enpresa taldeak dira ekimen
politikoa kontrolpean jartzeko aukera duten guneak.
Eta hori txikiagoak diren lurraldeetan gertatzea askoz
errazagoa da. Euskal Herrian aginte oligarkikoaren
arrisku horiek aztertu eta jarraitu nahi baditugu, ez
ditugu gure lurraldeetan kokatuta dauden interes talde
ekonomikoak bakarrik kontuan hartu behar, baizik ,
baita balizko kanpoko indar ekonomikoak ere,
garrantzitsuak diren neurrian.

13. Egin beharreko azterketa, jakina, ez zaie frankismoaren


garaian eragin handia izan zuten aginte taldeei mugatu
behar. Ezta aginte talde horiek ordutik aurrera gorde
dituzten botere esparruetara ere. Frankismoaren ostean
sortutako edo sendotutako interes talde ekonomikoak
ere aztertu behar ditugu. Horien artean, batez ere, gaur
egungo MONDRAGON Korporazioa. Bereziki, interes
talde horien pisuak azterketa honetan giltzarri den
4
Euskal Ekonomia
Demokraziaren Bidetik
SARRERA

arazoan duen eraginaren ikuspuntutik. Hau da,


ekonomia eta politikaren arteko harremanaren aldetik
eta, zehazki, iritzi publikoan edo gobernuaren
ekimenean sektore ekonomiko batzuek duten
eraginaren aldetik.

14. Oso kontuan hartu dugu azterketa honetan euskal


industria astunaren gainbeheraren ondorioz enpresa
txiki eta ertainek askoz protagonismo handiagoa lortu
dutela, oro har, enpresa egituran. Horra hor zergatik
ematen diogun merkataritza ganbarak eta erakunde
patronalen bidez egituratzen den enpresen interesen
ordezkaritzari hain interes berezia. Bai eta aginte
ekonomikoa, iritzi publikoa eta ekimen politikoaren
arteko harremanetan, erakunde hauek zeregin
garrantzitsu bat zein punturaino jokatzen duten
aztertzeari ere.

As a Working Paper, it does not reflect any institutional position or opinion neither of EKAI Center, nor of
its sponsors or supporting entities.
EKAI Center seeks to do business with companies or governments covered in its reports. Readers should be
aware that we may have a conflict of interest that could affect the objectivity of this report. Investors
should consider this report as only a single factor in making their investment decision.

GARAIA INNOVATION CENTER, GOIRU 1A MONDRAGON


TEL: 943250104 LEKEITIO 675701785 DURANGO 688819520
E-MAIL: info@ekaicenter.eu
www.ekaicenter.eu scribd.com/EKAICenter