Euskal Ekonomia Demokraziaren Bidetik

BBV-ARGENTARIA BATEGITEA
Working Paper 2016ko urriak 9

Euskal Ekonomia Demokraziaren Bidetik

BBV-ARGENTARIA BATEGITEA

1. Lehengo BBV -BANCO BILBAO VIZCAYA- eta
ARGENTARIAren arteko bategitearen jatorria 1996.
urtean kokatu behar da, Jose Maria Aznar-en Alderdi
Popularraren gobernua Madrileko agintera heldu bezain
laster.
2. Bategiteko prozesu horretan hasierako bi prozesu
ezberdinak batu ziren. Alde batetik, ARGENTARIA
pribatizatzeko
prozesuaren
bizkortzea1.
1996ko
maiatzean Estatuaren eskuetan jarraitzen zuten akzioen
%26aren azken pribatizazioa iragarri zen2.
3. Aldi berean, BBV, efizientzia eta errentagarritasunaren
aldetiko oinarri sendoetatik abiaturik, helburu bikoitza
zuen hazkunde estrategia baten sartuta zegoen. Alde
batetik, neurriaren aldetik SANTANDER Taldearen
aurreko
nagusitasuna
mantendu eta
babestea.
Bestaldetik,
Latinoamerikan
zegoen
arriskuen
kontzentrazioa handiegia diluitu nahi zen. Pribatizatu
berri zen erakunde gisa, oso hautagai egokia zen
ARGENTARIA BBVko goi mailako exekutiboek Emilio de Ybarra eta Pedro Luis Uriarte garai hartanneurriaren aldetik eman nahi zuten jauzirako.
4. Bategiterako bidean gauzatu zen lehenengo mugimendua
aldebakarrekoa izan zen. 1996ko maiatza eta uztailaren
artean, ARGENTARIAren kapitalaren %4,43 erosi zuen
Burtsan
BBV-k.
ARGENTARIAren
kontrola
eskuratzeko urratsak ematen hasi zen BBV horrela3.
1

Ik. "Una visión crítica del proceso de privatizaciones en la economía española",
María Angeles Ortega Almón eta Maria Angeles Sánchez Rodríguez, Momento
Económico, 122 zenb. 2002ko uztaila-abuztua, 32-40 orr.
2

Hala ere, argi eta garbi geratu behar da Aznar-en gobernuaren pribatizazio
prozesu hori azkena izan bazen ere, Felipe Gonzalez-en aurreko gobernuek eman
zituztela aurreko urratsak. Ik. "El Gobierno acelera la privatización del 25% de
Argentaria y aspira a ingresar 160.000 millones", El Pais, 1995ko azaroak 4.
3

BBVren ikuspegitik prozesua jarraitzeko eman ziren urratsak ikusteko, bai eta
José María Aznarren gobernuaren mugimenduak urrats horiek oztopatzeko eta
prozesua gobernuen interesen arabera bideratzeko, ik. "Mito y realidad de un clan
en la larga marcha de la fusión entre el BBV y Argentaria", Ernesto Ekaizer, El
País, 2002eko maiatzak 19.

2

Euskal Ekonomia Demokraziaren Bidetik

BBV-ARGENTARIA BATEGITEA

5. Hala eta guztiz, prozesua ez zen arrakastatsua izan.
BBVko arduradunek ez zituzten ondo baloratu eragiketa
honen epe laburreko eragin politikoak. Ybarrak eta
Uriartek bilatzen zuten ARGENTARIAren kontrol hori,
Alderdi Popularraren estrategia politikoarekin egiten
zuen talka, modu zuzenean.
6. Politikoki "hurbila" izan behar zen banku bat Espainiako finantza sisteman pisu handikoa- eskuratzea
zen ARGENTARIA pribatizatzearen helburua. BBVren
estrategiak Aznar gobernuaren planak hondatzen zituen4.
BBV, nahiz eta Negurirekiko lotura nabariak izan,
Alderdi Popularraren ildo ofizialetik urrunegi zegoen,
eta Eusko Alderdi Jeltzalearekiko harreman onekin.
Lortu nahi zen bategite-xurgatze hori ahalbideratzeak
Espainia osoan Neguriri eta EAJri pisu politiko handia
ematea ekarriko luke. Aznar-en gobernua ez zegoen
prest, inolaz ere, horrelako eszenatokia onartzeko.
7. Aznarren gobernuak aurre egin zion, beraz, martxan
zegoen eragiketari, modu zuzen eta gordinean. 1997ko
irailean
Emilio
Ybarrak
amore
eman
eta
ARGENTARIAren akzio guztiak saltzeari ekin zion
BBVk.
8. Hala ere, eragiketa estrategikoen bitartez hazteko BBVk
zuen interesak indarrean jarraitzen zuen. Hainbat aukera
landu zen horretarako: BANCO POPULAR, BANCO
CENTRAL
HISPANO,
BANCO
SABADELL,
UNICREDITO, ...
9. 1998ko erdian, Manuel Pizarro, Alderdi Popularraren
gobernuaren konfiantzazko gizona, Pedro Luis
Uriarterekiko elkarrizketa batzuei ekin zien, BBV eta
ARGENTARIAren arteko balizko bategite akordio bat
prestatzeko asmoz. 1996/97an hasitako "xurgatzea"
baino
baldintza
onargarriagoetan
Madrilgo
gobernuarentzat, jakina.
4

"Aznar hizo a Francisco González Presidente de Argentaria y luego del BBVA".
Enric Sopena, Vicent Vercher. 2007ko maiatzak 9.

3

Euskal Ekonomia Demokraziaren Bidetik

BBV-ARGENTARIA BATEGITEA

10. 1998ko irailean prozesu osoarentzat funtsezkoa izango
den gauza bat gertatzen da. Presidente biak, Emilio de
Ybarra eta Francisco González, negoziaketa zuzenari
ekin zioten. Itxuraz behintzat, baztertuta geratu ziren
Pizarro eta Uriarte.
11. Funtsezko gertaera izan zen hori, Ybarraren eskuetan
geratu zelako negoziazioaren ardura zuzena eta bakarra.
Eta hori izan zen, hain zuzen, negoziazioaren edukiera
harrigarriaren oinarria. Edukiera harrigarria eta
nabarmen kaltegarria bai BBV berarentzat, bai eta,
jakina, Negurirentzat eta Eusko Alderdi Jeltzalearentzat
ere, erakunde/gune bi horiek BBVren jabetzan eta
zuzendaritzan zuten indarra kontuan hartuz.
12. Gonzalezek eta Ybarrak bizkor -oso bizkor- negoziatu
zituzten akordiorako oinarriak. Aznarren gobernuaren
oniritzia segituan lortu zen baina, aurkako joera sendoak
aurkitzen ditu akordio horrek BBVren ikuspuntutik, bai
zuzendarien aldetik, bai eta akziodunen aldetik ere.
13. Ulergaitza bazen ere, parekotasun-irizpidean oinarritu
zen erakunde bien arteko hitzarmen hori. Irizpide
matematiko hutsen arabera, kapitalizazio osoaren
%30era ere ez zen heltzen ARGENTARIA. Bestaldetik,
BBVren efizientzia eta kudeaketarako gaitasuna
historikoki egiaztatuak eta onartuak ziren. Arrazoi guzti
horien arabera, BBVk ARGENTARIA xurgatzea zen
benetan ulergarria, baina inolaz ez parekotasunaren
araberako bategitea.
14. Ikus ditzagun BBV eta Argentariaren orduko zenbaki
batzuk5:
Kapitalizazioa
Aktibo osoak
Ustiapeneko marjina
BAI

5

BBV
4,458 MM
24,291
319
253

ARGENTARIA
1,725 MM
13,365
113
111

"Nuevo agujero en las cuentas del BBVA", Ausbanc, 2014ko azaroak 16.

4

Euskal Ekonomia Demokraziaren Bidetik

BBV-ARGENTARIA BATEGITEA

15. BBVko goi mailako exekutiboek eta Administrazio
Kontseiluak berak ez zuten proposamena onartu.
Ybarraren jarrera ulergaitzaren aurreko zurrumurruak
ugaldu egin ziren. Batzuen ustez, Ybarra engainatzen ari
ziren. Beste batzuen ustez, txantajepean zegoen Ybarra.
Hala ere, ikusiko dugunez, prozesuaren jarraipena eta
luzera kontuan hartuz, gero eta sinesgaitzagoa zen
engainu baten hipotesia.
16. BBVko zuzendaritza eta kontseiluaren ezetzaren
ondorioz, eten egin zen prozesua, baina behin behineko
etenaldia baino ez zen izan. 1999ko irailean, presioa
gogortu zuen Ybarrak. Kargu uztearekin mehatxatu egin
zuen eta, azkenik, akordioa onartua izan zen.
17. Aurreratu dugunez, Emilio de Ybarraren beraren jarrera
grinatsuaren ondorioz eta exekutibo eta akziodunen
nahiaren aurka 1999ko urrian azkenean onartu zen BBVARGENTARIA bategiteko akordioa, zentzugabekeria
hutsa zen.
18. Bategitearen ondoriozko erakundeak, BBVA izenarekin,
37.703 milioi eurotako kapitalizazioa izan behar zuen,
orduko BSCHrena -1999an bertan SANTANDER eta
CENTRAL HISPANO bankuen arteko bategitearen
bidez sortua- baino handiagoa.
19. BBVAren kapital osotik, 10.636 milioi euro (%28,2)
ARGENTARIAri zegozkion eta 27.067 milioi (%71,8)
BBVri. Esan dugunez, proportzio hauen arabera, BBVk
ARGENTARIA xurgatzea zen logikoena. Ez zen batere
logikoa organoen agintea parekotasun irizpideen arabera
eratzea, azkenean gauzatu zen moduan. BBVko
exekutibo eta akziodunen amorrua ulergarria zen guztiz.
20. Francisco Gonzalez eta Emilio de Ybarraren artean behin
behineko "lehendakarikidetza" egitura bat adostu zen
bategiterako hitzarmenean. Hala ere, 2001eko abenduan,
bere kargua uzteko erabakia aurreratu zuen Ybarrak. Eta,
berarekin batera, Pedro Luis Uriartek ere (Kontseilari
Ordezkaria zen orduan). Presidente bakar gisa geratu zen
5

Euskal Ekonomia Demokraziaren Bidetik

BBV-ARGENTARIA BATEGITEA

Francisco Gonzalez. Errealitate berrian, argi geratu zen
"parekotasunaren araberako bategitea" ez zela horrelako
zerbait izan eta, alderantziz, ARGENTARIAk BBV
xurgatze hutsa izan zela. Zentzuduna zena eta bat
egindako erakundeen historiak eskatzen zuenaren
alderantzizkoa hain zuzen. Eta 1996an BBVk
ARGENTARIA xurgatzeko gobernu zentralak bertan
behera utzi zuen prozesuaren alderantzizkoa ere.
21. Teorian, BBVren neurri handiagoa eta
kualitatiboaren ondorioak ondokoak izan ziren:

pisu

a) presidente biekin batera, erakunde berrian
Kontseilari Ordezkari gisako buru exekutiboaren
behin behineko lekua Pedro Luis Uriartek hartzea.
b) bankugintza minoristako bere eredua, bere
merkataritza estrategia eta bere ekipamendu
informatikoa ere BBVk inposatzea.
22. Tamalez, errealitatean, BBVk historian zehar metaturiko
aktiboez jabetzeko tresna eraginkorra baino ez zen izan
guzti hori. Gertatutakoaren funtsezko gakoak, argi eta
garbi, politikoak ziren. Alde batetik, Madrilgo Alderdi
Popularreko zuzendaritza nagusiaren ingurutik hurbil
zeuden pertsona batzuek boterea eskuratzea. Bestaldetik,
Neguriko ordezkariak eta euskal abertzaletasunetik
hurbil zeudenak goi mailako funtsezko postuak uztea,
bai goi mailako zuzendaritza exekutiboan, bai eta
Administrazio Kontseiluan ere.
23. Pedro Luis Uriarteren ordez, José Ignacio Goirigolzarrik
hartu zuen Kontseilari Ordezkariaren posizioa. Baina
egoera guztiz berri batean hartu zuen kargu hori,
Uriartek izan zuen kokapenarekin inolako harremanik
gabe. Kudeaketaren ardura ia osoa bere Kontseilari
Ordezkariaren esku utzi ohi zuen Emilio de Ybarrak.
Baina Francisco Gonzalezen nortasuna eta kudeaketa
estiloa -delegazio gutxikoa- zeharo ezberdinak ziren. Eta
jarduteko askoz esparru txikiagoa uzten zion
Goirigolzarriri. BBVAren etorkizun instituzional eta
6

Euskal Ekonomia Demokraziaren Bidetik

BBV-ARGENTARIA BATEGITEA

estrategikoa Francisco Gonzalez-en esku geratu zen, argi
eta garbi.
24. Historian lehenengo aldiz, Neguriko familia handiak
BBVAko Administrazio Kontseilutik desagertu ziren
2002tik aurrera. 1856an, orduan "BANCO DE
BILBAO" izendatu zenaren sorrerarekin hasi zen euskal
aginte finantzarioko 150 urteei amaiera eman zitzaien
horrela.

As a Working Paper, it does not reflect any institutional position or opinion neither of EKAI Center, nor of
its sponsors or supporting entities.
EKAI Center seeks to do business with companies or governments covered in its reports. Readers should be
aware that we may have a conflict of interest that could affect the objectivity of this report. Investors
should consider this report as only a single factor in making their investment decision.
GARAIA INNOVATION CENTER, GOIRU 1A MONDRAGON
TEL: 943250104 LEKEITIO 675701785 DURANGO 688819520
E-MAIL: info@ekaicenter.eu
www.ekaicenter.eu scribd.com/EKAICenter

7