You are on page 1of 7

Euskal Ekonomia Demokraziaren Bidetik

BBV-ARGENTARIA BATEGITEAREN
ATZETIK EGON ZENA
Working Paper 2016ko urriak 10

Euskal Ekonomia Demokraziaren Bidetik

BBV-ARGENTARIA BATEGITEAREN
ATZETIK EGON ZENA

1. BBVk ARGENTARIA erosteko eragiketa huts bezala
1996an egin zen ahalegina ARGENTARIAk BBV
xurgatzeko operazio moduan amaitu zen 2002an.
BBVko funtsezko zuzendari eta akziodunen
irteerarekin amaitu zen zentzugabekeria hori.
Zentzugabekeria nabaria gainera, kontuan hartzen
badugu bategiteko unean burtsaren kapitalizazioaren
%28 baino ez zuela ordezkatzen ARGENTARIAk,
BBVren %72ren aurrean.
2. BBVko exekutibo eta kontseilariak bat etortzen ziren
eragiketa hau zentzugabekoa zela onartzeko orduan,
BBVko Presidentearen salbuespenarekin, jakina. Eta
zentzugabekeria horrek aurrera jarraitzeko arrazoiak
azaltzeko orduan, bat datoz interpretazio guztiak
gertatutakoaren ardura BBVren barneko pertsona baten
esku uzteko: Emilio de Ybarra presidentea.
3. Pisuzko beste kontseilariekin kontatu gabe hasi zituen
negoziazioak Emilio de Ybarrak. Gainera, Kontseilu
eta exekutiboen irizpideen aurka bideratu zituen
negoziazio horiek. Eta, azkenik, bategiteko akordioa
onartzera derrigortu zituen bai exekutiboak bai eta
kontseilariak ere.
4. Zergatik hartu zuen Emilio de Ybarrak jarrera hori,
BBV eta bere akziodunen interesen ikuspegitik
ulergaitza zena? Aurreratu dugunez, bi motatako
erantzunak eman dira. Batzuen ustez, Ybarra engainatu
zuten. Beste batzuen ustez, gehienen ustez,
txantajepean jokatu zuen Ybarrak.
5. Hasiera batean, engainuaren teoriak, esan dugunez, ez
du ematen oso sinesgarria. Negoziazio prozesua eta
Ybarraren jarrera harrigarria denbora luzezko kontuak
izan ziren. Edozein gaizki-ulertze eta edozein engainu
zein interpretazio hutsune argitzeko behar zen baino
denbora gehiago egon zen. Horra hor zergatik
akziodunak, zuzendariak eta baita komunikabideak ere,
2

Euskal Ekonomia Demokraziaren Bidetik

BBV-ARGENTARIA BATEGITEAREN
ATZETIK EGON ZENA

txantajearen aukeraren aldeko apustuak egiten hasi
ziren segituan.
6. Zerga-paradisuetan BBVk zituen ezkutuko kontuak 225 milioi eurotakoak- direla eta martxan jarri zen
prozedurarekin lotu zen txantaje hori1. Kontu horien
jatorria, alde batetik, 1987an lehengo BANCO DE
VIZCAYAren berezko akzioen multzo batekin
egindako eragiketa baten zegoen. Eta, bestaldetik,
1996/97an BBVk erosi zituen ARGENTARIAren
akzioetan. Eragiketa biek sorturiko gainbalioak zergaparadisuetan (Jersey, Liechtenstein, Cayman Uharteak)
irekitako "isilpeko" kontuetan sartu ziren. Kontu horien
kopuruak ez ziren kontuan hartu bankuaren
kontabilitatean eta gainbalioak ez ziren Ogasunean
aitortu.
7. 1999an, Espainiako Bankua eta kontu-ikuskariak kontu
hauen jakitun jarri zituzten. 2000ko amaieran, kontu
horiei dagozkien kopuruak bankuaren balantzean jarri
ziren, "ez ohiko gaindikin" gisa eta Ogasun aurrean
aitortu ziren. Hutsegite larriagatiko espedientea ireki
zion Espainiako Bankuak BBVAri. Beste espediente
bat ireki zion Baloreen Merkatuaren Batzorde
Nazionalak, ezkutuko funts horiek sortu zituzten
burtsa-eragiketak behar zen unean ez jakinarazteagatik.
8. Lehengo BBVko 16 zuzendari espedientatu zituen
Espainiako Bankuak. Eta zigor-prozedura bati ekin
zion Garzon epaileak. Azken prozedura horrek
2007rarte iraun zuen, 22 zuzendariren erauzketarekin.
Exekutibo batzuen aurkako prozeduran, urte
batzuetako kartzelako zigorrak eskatzera heldu zen
Fiskaltza. Azkenean, Emilio de Ybarra izan zen
zigortutako bakarra, kartzelako 6 hilabeteko
1

Oihartzun handia izan zuen komunikabideetan ezkutuko kontu horiek direla eta
lehertu zen eskandaluak. Ik., adibidez, EL MUNDO egunkariak argitaratu zuen
artikulu sorta: "La caída de Neguri: I. La caída de Neguri. II. Así salió el dinero.
III. BBV, cooperador necesario", Casimiro García-Abadillo, El Mundo, 2002ko
apirilak 30.

3

Euskal Ekonomia Demokraziaren Bidetik

BBV-ARGENTARIA BATEGITEAREN
ATZETIK EGON ZENA

zigorrarekin2. Zigor hori, ohikoa den moduan, ez zen
bete.
9. Guztiz nabaria izan zen gertaera guzti horiek eta
bategite prozesuaren arteko harremana. Adibidez,
2001eko abenduan, behar baino lehenago, Ybarra eta
Uriarteren kargu uzteak, prozedura hauen bilakaeran
gertatutakoaren ondoriozko Francisco Gonzalezen
inposaketa bezala ikusi zuten komunikabideek3.
2002tik aurrera, ez bakarrik Pedro Luis Uriartek, José
Ignacio Goirigolzarriren salbuespenarekin, BBVko
lehenengo mailako zuzendariek BBVA uzten dute. Eta
ez bakarrik Emilio de Ybarrak, Neguriko interes
taldeetako ordezkariak ziren kontseilari guztiek ere.
10. Lehengo BBVren zuzendaritza exekutiboa eta jabetzaegituraren ezabatzearekin amaitu zen prozesu
zentzugabe horren bilakaera instituzionalean, hiru
epealdi hauek -zeharo ezberdinak- ikus ditzakegu:
-

Lehenengo epealdia

Erakunde bien benetako egoera eta aurreikuspenen
araberako ekonomiaren logikan kokatu zen prozesua
martxan jartzeko dinamika. Logika horretan
oinarriturik, 1996/97an ARGENTARIAren kontrola
eskuratzeko ahalegina egin zuen BBVk.
-

Bigarren epealdia

Ekonomiaren logika ahaztuta, aginte kuotak banatzeko
orduan parekotasunaren irizpidean oinarrituriko
bategitea
proposatu
zen.
Gogora
dezagun
ARGENTARIAren %28 eta BBVren %72 zirela
burtsa-kapitalizazioaren
araberako
benetako
2

"La Audiencia Nacional condenó el viernes a Emilio Ybarra, ex presidente del
BBVA, a seis meses de cárcel por un delito de apropiación indebida, a raíz de la
constitución de fondos de pensiones en Alico a favor de consejeros del BBV. Los
otros cuatro imputados fueron absueltos" " Emilio Ybarra, condenado a seis
meses de prisión por el 'caso Alico'", Miguel Moreno Mendieta. Cinco Días.
2005eko azaroak 11.
3

"Ybarra y Uriarte salieron del BBVA como prejubilados, pero sin percibir
indemnización"

4

Euskal Ekonomia Demokraziaren Bidetik

BBV-ARGENTARIA BATEGITEAREN
ATZETIK EGON ZENA

proportzioak. Epealdi hau 1998 eta 2001en artean
gauzatu zen.
-

Hirugarren epealdia

2001en amaieran jarri zen martxan. Parekotasunean
oinarritutako
banaketa
ARGENTARIAk
BBV
xurgatzea bihurtu zen. Aurreko BBVko exekutibo eta
akziodunek4 bankua utzi behar izan zuten eta ahalmen
estrategiko osoa Francisco Gonzalezen eskuetan geratu
zen, Presidente bakar gisa.
11. Orduko lekukoen arabera, argi geratu zen Francisco
Gonzalez eta Emilio de Ybarraren artean 2001ean
gertatutakoa exekutibo bien arteko aurrez aurreko
gatazka irekia izan zela. Ez zen izan bien artean
aurretik hitzartutakoaren araberako bilakaera baten
ondorioa, aurretik hartutako konpromisoak Francisco
Gonzalezek haustearen ondorioa baizik. Konpromisoen
haustura horretarako aitzakia ezkutuko kontuen arazoa
izan zen5.
12. Hala ere, ezkutuko kontuen arazo hori prozesua
birbideratzeko benetako arrazoia izan ezkero, eta ez
aitzaki hutsa, ondorio instituzionalak ez ziren zergatik
horren gogorrak izan behar. Nahiko izango zen Emilio
de Ybarra edo beste exekutibo zehatz batzuen kargu
uztearekin -eta, kasuan kasu, zegozkien erantzukizunak
eskatu, jakina-. Horrela jokatu ezkero, Neguriko
familien beste ordezkariren batek hartuko zuen Emilio
de Ybarraren lekua, Neguri beraren posizioa nabarmen
aldatu gabe.

4

"Neguriren aurreikuspenik ezkorrenak gainditu ditu Francisco González-ek
emandako kolpeak. 20 kidetan murrizten da Kontseilua. Horietatik 10
Argentariatik zetozen, bederatzi BBVtik eta azkena Telefónica da. Hamaika
kontseilari atera dira. Horien artean Aguirre, Ampuero, Lezama eta Muguruza".
Ik. "Francisco González retira a 11 consejeros del BBVA y mina el poder de
Neguri en el banco", Aurelio Medel, ABC, 2002ko martxoak 7.
5
"BBVAren ezkutuko kontuen eskandalua, EAJ eta PSOErekin elkarlanean aritu
eta gero, goi mailako euskal burgesiaren hegemoniaren amaiera adierazten du".
"Caída de Neguri", La Clave, 2002ko apirilak 19-25.

5

Euskal Ekonomia Demokraziaren Bidetik

BBV-ARGENTARIA BATEGITEAREN
ATZETIK EGON ZENA

13. Baina segituan geratu zen guztiz argi benetako
helburua ez zela erantzukizun pertsonalak zehaztu eta
eskatzea. Administrazio Kontseiluan Negurik zuen
ordezkaritza osoa garbitzeko erabili zen aitzaki hori.
Bai eta Neguriren -edo euskal abertzaletasunarenkonfiantzazkoak ziren exekutiboak ere.
14. Beraz, gure iritziz, Emilio de Ybarraren jokabide
bitxiaren arrazoien -ea engainu ala txantajeren
ondorioa izan zen- inguruko ohiko eztabaidaren
aurrean, pixka bat konplexuagoa izan behar da
erantzuna. Esan dugunez, prozesuaren luzerak zaila
egiten du sinestea "parekotasunean" oinarritutako
bategitearen hasierako planteamenduaren arrazoia
"engainu" baten ondorioa izan zenik. Hala ere, prozesu
osoa kontuan hartu ezkero, ondorio logiko batera hel
gaitezke erraz: hasierako epealdian ez bazen horrelako
engainurik izan ere, bai egon zela bategite prozesuaren
amaieran.
15. Hau da, azken finean, bai txantajea, bai eta engainua
ere gertatu zirela ematen du. Engainua, batez ere,
prozesua norantz bideratu behar zen eta noraino heldu
behar zenaren inguruan.
16. Gauza nabaria da 1998-2000 epealdian, berarentzat
gaindiezina zen kanpoko presio batengatik ez bada,
zaila dela benetan Emilio de Ybarraren jarrera ulertzea.
Eta gauza nabaria da ere Ybarra engainatu zutela,
eragiketa osoa -eta eragiketa sortarazi zuten presioakaurreikusitako parekotasunean oinarritutako diseinutik
haratago ez zela joango sinestaraziz.
17. 2001ean, Francisco Gonzalezen aurreikusi gabeko
bigarren erasoaldi baten aurrean aurkitu zen Emilio de
Ybarra, BBVAko organo korporatiboetatik Neguri
ateratzeko asmo argiarekin.
18. Azken finean, prozesu osoak erakusten duenez,
testuingurua aurreikusteko gaitasun eza nabaria igarri
zen aurreko BBVko exekutiboen aldetik. Alde batetik,
6

Euskal Ekonomia Demokraziaren Bidetik

BBV-ARGENTARIA BATEGITEAREN
ATZETIK EGON ZENA

ez ziren behar zen moduan konturatu 1996an
ARGENTARIA
erosteko
ahaleginak
Alderdi
Popularraren gobernu berriaren alarma piztu behar
zuela. Bestaldetik, 1998an martxan jarri zuten bategite
prozesuan hitzartutako helburuak eta mugak
errespetatuko zirela sinesteagatik. Geroxeago ikusi
zenez, gero eta gehiago gaindituz joan ziren muga
horiek, prozesuaren kontrola guztiz galdu arte.

As a Working Paper, it does not reflect any institutional position or opinion neither of EKAI Center, nor of
its sponsors or supporting entities.
EKAI Center seeks to do business with companies or governments covered in its reports. Readers should be
aware that we may have a conflict of interest that could affect the objectivity of this report. Investors
should consider this report as only a single factor in making their investment decision.
GARAIA INNOVATION CENTER, GOIRU 1A MONDRAGON
TEL: 943250104 LEKEITIO 675701785 DURANGO 688819520
E-MAIL: info@ekaicenter.eu
www.ekaicenter.eu scribd.com/EKAICenter

7