You are on page 1of 3

Euskal Ekonomia Demokraziaren Bidetik

BBV-ARGENTARIA
GERORA BEGIRAKO IKASGAIAK
Working Paper 2016ko urriak 13

Euskal Ekonomia Demokraziaren Bidetik

BBV-ARGENTARIA.
GERORA BEGIRAKO IKASGAIAK

1. BBV-ARGENTARIA bategite prozesutik garrantzi handiko
hainbat ikasgai ikasi ditzakete euskal politika publikoek.
2. Ikasgai horietako lehenengoa, ziur aski -aurreratu dugunezEuskal Herria bezalako lurralde txiki batek enpresa
multinazionalen kontrola mantentzeko duen zailtasuna da.
3. Garapen endogenoko politiken ikuspegitik -Euskal Herria
bezalako lurralde industrial aurreratuei dagokiena- garrantzi
handiko kontua da hau. Eta, bereziki, sektore edo jarduera
estrategikoetan, finantza sektorea den moduan, jakina.
4. BBV-ARGENTARIA bategitearen ondorioz, gauza nabaria da
BBVAk Euskal Herrian eragin ekonomikoa, soziala eta
politikoa galdu zuela. Batez ere aurreko exekutibo eta
kontseilariek euskal lurraldearekin zituzten loturak galtzearen
ondorioz. Kudeatzaile berrien lehentasunak ez daude Euskal
Herrian. Nolabaiteko eragina mantentzen da, jakina, merkatu
kuotaren ondorioz, erakundearen helbide formala Bilbon
jarraitzen duelako eta helbide hori lekuz aldatzeko aukerak eta zergetan horrek izango lukeen ondorio nabariak- eragin
politikorako tresna gisa duen balioagatik ere.
5. Gure azterketaren helburuaren ikuspegitik, BBVAren urruntze
nabari horrek baikorki balioesteko aukera ematen du nolabait.
Enpresa handien indar faktiko hauek ikuspegi demokratiko
batetik ez ohi dira onargarriak.
6. BANCO DE BILBAOk eta BANCO DE VIZCAYA-k euskal
finantza sisteman zuten betiko indarra, pixkanaka, aurrezki
kutxek eta oraingo Laboral Kutxak -kreditu kooperatibakhartu zuten, neurri batean.
7. Hala eta guztiz ere, BBV-k gizartean eta ekonomian zuen
indarra enpresen finantzabideetan bankuak zuen pisuarekin
guztiz loturik zegoen. Testuinguru berria modu egokian
kudeatzeko, enpresen finantzaketan Kutxabankek eta Laboral
Kutxak duten pisua modu nabarmenean indartzea behar
beharrezkoa da. Abantaila handiak etorriko lirateke horretatik,
bai euskal ekonomiaren demokratizazioaren ikuspegitik, baita
industria garapenerako politiken ikuspuntutik ere.
2

Euskal Ekonomia Demokraziaren Bidetik

BBV-ARGENTARIA.
GERORA BEGIRAKO IKASGAIAK

8. Antzeko zerbait esan daiteke enpresetan finantza erakundeek
dituzten partaidetzen aldetik. Betiko BANCO DE BILBAOk
eta BANCO DE VIZCAYA-k enpresa ertainetan zituzten
partaidetzek garrantzia handikoak ziren euskal enpresa
egituran. Beste motako erakundeak ere gai izan behar dute
funtzio hori hartzeko: arrisku kapitaleko sozietateak,
Kutxabank, etab.
9. Ez dugu ahaztu behar lurralde txikia eta industriaren aldetik
aurreratua dela Euskal Herria. Bai finantza sektorean zein
beste sektoreetan ere, enpresa txiki eta ertainek osaturiko
egituraren aldeko apustua egin behar dute lurralde hauek. Eta
zuhur, oso zuhur, jokatu enpresa handien ezarpen edo
garapenaren aldeko estrategiak martxan jarri aurretik, sektore
estrategikoetan batez ere.
10. Historian zehar BBV-k bete zuen egitekoa nolabait
ordezkatzen -nahiz eta partzialki izan- ahalegindu behar dira
Euskal Herriko eragile ekonomiko, sozial eta politikoak.
"Banku handiak" garatzeko proiektuak martxan jartzeko
hipotesia, jakina, zentzugabea izango litzateke. Baina BBV-k
izan zuen lekua kredituan edo enpresa-partaidetzen
esparruetan ordezkatua izaten ari da. Baita gizarte edo kultura
jardueretan ere.Zalantzarik gabe,gurea bezalako testuinguru
batean hori dena positiboa da. Joera hori modu eraginkorrean
bizkortzea izango da, ziur aski, gure politika publikoei orain
dagokien eginkizuna.

As a Working Paper, it does not reflect any institutional position or opinion neither of EKAI Center, nor of
its sponsors or supporting entities.
EKAI Center seeks to do business with companies or governments covered in its reports. Readers should be
aware that we may have a conflict of interest that could affect the objectivity of this report. Investors
should consider this report as only a single factor in making their investment decision.
GARAIA INNOVATION CENTER, GOIRU 1A MONDRAGON
TEL: 943250104 LEKEITIO 675701785 DURANGO 688819520
E-MAIL: info@ekaicenter.eu
www.ekaicenter.eu scribd.com/EKAICenter

3