You are on page 1of 6

Euskal Ekonomia Demokraziaren Bidetik

PATRONALAK ETA
MERKATARITZA GANBARAK I
Working Paper 2016ko urriak 21

Euskal Ekonomia Demokraziaren Bidetik

PATRONALAK ETA
MERKATARITZA GANBARAK (I)

1. Lurralde ezberdinetako gizarte edo jarduera
politikoan eragiteko garaian enpresariek -edo horien
barneko talderen batek- erabili dituzten tresnen
artean, merkataritza ganbarak, erakunde patronalak
eta, oro har, enpresarien federazio zein elkarteak aipa
ditzakegu.
2. Horrelako erakundeek duten edozein motako eragina
ez da gure azterketa honetarako interesgarria.
Edozein giza taldeak du bere iritzi eta interesak
kudeatzeko eta ordezkatzeko eskubidea. Merkataritza
ganbarek eta patronalek haien bazkideen ikuspuntuak
ordezkatzen dituzten iritziak jakinarazten duten
bitartean, ez du ematen horrelako egituren jarduera
kezkagarria denik ekonomia eta politikaren arteko
harreman egokien aldetik.
3. Beste motako arazoak ere badaude. Batez ere,
erakunde horietatik kanpoko beste tresnen bitartez,
proportzioz kanpoko pisua eskuratzen bada gizartea
eta politikaren gainean. Adibidez, finantza
erakundeen, komunikabideen, gizarte eta politika
arloko eragileekiko harreman pertsonalen bidez, etab.
Horrelako tresnen bitartez enpresari multzo baten
iritziak jakinaraztetik askoz haratago joan ohi dira
enpresarien erakunde batzuen eragina.
4. Une horretatik aurrera, patronala zein merkataritza
ganbaren ahotsak ez du bakarrik garrantzia
enpresarien iritzi gisa. Askoz haratago doa.
Aipatutako harreman pertsonalak, komunikabideak
edo finantza erakundeen bitartez, gehiegizko eta
bidezkoa ez den eragina eskuratzen dute erakunde
horiek.
5. Arrisku hori, gehienetan, askoz txikiagoa da
merkataritza ganbaretan, dendari txikiak eta mikroenpresen multzo bat ordezkatzeko joera dutenak.
Horrek asko zailtzen du enpresa txiki horiek
ordezkatzeko garaian "oligarkizazio"-rako edozein
2

Euskal Ekonomia Demokraziaren Bidetik

PATRONALAK ETA
MERKATARITZA GANBARAK (I)

joera. Alderantziz, askoz handiagoak dira arrisku
horiek enpresa handien multzo txikien kontrolpean
dauden erakunde patronalen kasuan.
6. Gure iritziz, oro har, ez du ematen azken hamarkada
hauetan Euskal Herriko patronalek1 eta merkataritza
ganbarek proportzioz kanpoko eragina izan dutenik
gizartean zein politikan, liburu honetan aztertzen
dugun ikuspuntutik.
7. Bilakaera ideologikoa nabaria izan dute, hori bai,
patronalek eta merkataritza ganbarek. Frankismoaren
amaieraren ostean, enpresariek eta erregimen
zaharretik oso hurbil zeuden agintariek pisu handia
zuten erakunde hauetan. Merkataritza ganbarak, haien
barne dendari txikiek izan duten indarraren ondorioz,
gehiengo soziologiko eta politiko berrietara
egokitzeko lehenak izan baitziren. Bai haien
osaketan, baita haien norabidean ere. Erakunde
patronaletan batzuetan, bestaldetik, askoz motelagoa
izango zen prozesua.
8. Frankismoaren amaieraren ostean erakunde patronal
hauek interes "frankistak" ordezkatzen zituztela
1

Azken urteetako ekimen berezi bezala "Gipuzkoa Aurrera" aipatu behar da.
Ekimen honetako parte izan zen ADEGI, Gipuzkoako Enpresarien Elkartea,
bai eta Kutxa eta MONDRAGON Korporazioa ere. Behin baino gehiagotan
aipatu da ea zein punturaino Gipuzkoa Aurrera egitura arriskutsua zen liburu
honetan aztertzen dugun ekonomia eta politikaren harremanen aldetik. Egiaz,
erakunde publiko eta pribatuen arteko egiturak ez dira zergatik kezkagarriak
izan behar dagokien helburu tekniko edo enpresarien barne geratzen badira.
Arriskuak azaltzen dira ekimen horiek hortik haratago doazen neurrian. Hau
da, horrelako egituretan gizarte baloreak, gizarte estrategiak eta antzekoak.
lantzen hasten badira, enpresa eta enpresari zehatz batzuei dagokiena baino
indar sozial eta politiko handiagoa emateko arriskua azaltzen da. Hemendik
aurrera sor daitezkeen antzeko egitasmoen aurrean, gure ustez irizpide hauek
kontuan hartzea garrantzi handikoa izan beharko litzateke. Enpresak,
enpresariak eta aginte publikoen arteko elkarlana interes handiko lan esparrua
da eta merezi du alde horretatik sor daitezkeen aukerak erabiltzea. Hori bai,
aipatu ditugun arriskuak kontuan hartuz. Gune hauek ez dituzte gizartea eta
aginte publikoak ordezkatu behar eta, oro har, enpresa eta enpresari horiei
dagozkien esparruetatik haratago doazen proiektuetan eta lan ildoetan
jarduteko garaian kontu handiz ibili behar dute enpresek, enpresariek eta
erakunde publikoek ere. Ik. "Gipuzkoa Aurrera Taldearen Aurkezpena",
Markel Olano Gipuzkoako Ahaldun Nagusia 2008ko ekainak 18. Eta
"Garitano desmantelará este año el 'lobby' Gipuzkoa Aurrera", Mikel
Ormazabal, El País, 2011ko Azaroak 4.

3

Euskal Ekonomia Demokraziaren Bidetik

PATRONALAK ETA
MERKATARITZA GANBARAK (I)

esatea ez litzateke zuzena izango. Egokiago izango
litzateke "frankistak izandakoak ziren interesak"
ordezkatzen zutela aipatzea.
9. 80 hamarkadako urteetatik aurrera, ikuspegi
ideologiko batetik zein bestetik, egitura hauek eta
haien ordezkarien konpromiso demokratikoa zalantza
gutxiko kontua zen. Nahiz eta, behin baino
gehiagotan, aldaketa politikoa gauzatu arte
diktaduraren ideologia onartu eta babestu zuten
pertsona eta talde berdinak izan.
10. Enpresari multzo horiek, noizean behin, "neofrankistak" izendatuak izan dira, baina izendapen
hori, onargarria izateko, deskribatzailea izan beharko
litzateke, 20 urte lehenago frankistak izan zirenen
deskribapen hutsa moduan, eta inolako balorazio
kritiko edo ideologikorik gabe, gure ustez.
11. 90. hamarkadatik aurrera, gero eta gehiago, talde
horiek erakunde patronaletan enpresariek zuten
ordezkaritzan indarra galduz joan ziren. Euskal
abertzaletasunetik hurbil zeuden kudeatzaileak gero
eta pisu gehiago hartzen joan ziren patronaletan. Ziur
aski, ordezkatzen zuten enpresarien errealitate
sozialarekin batera gertatutako prozesua izango zen.
12. Gaur egungo patronalen eraketa oso sakabanatuta
dago. Adibide gisa, ikus dezagun Gipuzkoako
ADEGIren eraketa. Ikusiko dugunez, harritzekoa
izanik
ere,
oraingo
merkataritza
ganberen
ordezkaritza baino askoz sakabanatuago dago
ADEGIrena eta enpresa handienek ADEGI-n duten
pisua Ganbaran dutena baino nabarmen txikiagoa da.

4

Euskal Ekonomia Demokraziaren Bidetik

PATRONALAK ETA
MERKATARITZA GANBARAK (I)

ADEGI (GipuzkoakoEnpresarienElkartea)
BATZORDE EXEKUTIBOA 2016
LEHENDAKARIA: HINE S.A. (Pello Guibelalde)
LEHENENGO LEHENDAKARIORDEA: IBARMIA GESTINVER S.L.
(Koldo Arandia)
BIGARREN LEHENDAKARIORDEA: CTI SOFT S.A. (Ricardo González)
HIRUGARREN LEHENDAKARIORDEA: ALEGRIA Y DECISION S.L.
(Susana Quiñones)

BATZORDEKIDEAK:
ANGULAS AGUINAGA (Carlos Luna)
ASCENSORES MUGUERZA (Joseba Martínez)
BUNT PLANET S.L. (Ainhoa Lete)
CONSTRUCCIONES AMENABAR S.A. (José María Orbegozo)
CORP. PATRICIO ECHEVERRIA (José Arruti)
DMP- CORPORACION EGILE (Eduardo Junkera)
EZARRI S.A. (José Angel Muro)
GKN DRIVELINE (Iñigo Zaldua)
PASABAN S.A. (Gustavo Lascurain)
TECNALIA (Iñaki San Sebastián)
UNIALCO S.L. (José Ramón Fernández de Barrena)
Iturria: ADEGI

13. Oro har, enpresarien patronaletatik kanpo geratu da
Neguri, neurri ertaineko enpresak ordezkatzeko
gaitasun falta nabaria izan dutelako Neguriko
ordezkariek. Ez da gauza bera gertatu enpresarien
beste gune batzuetan. Adibidez, eta oso modu
nabarian, "Círculo de EmpresariosVascos" delakoan2.
Elkarte honetan Negurik izan duen -eta duen- indarra
argi eta garbi ikusteko elkarte beraren lehendakarien
zerrenda irakurri baizik ez da egin behar:

2

Ik.
erakunde
honek
webgunean
(www.circuloempresariosvascos.wordpress.com) bere buruaz egiten duen
AURKEZPENA.

5

Euskal Ekonomia Demokraziaren Bidetik

PATRONALAK ETA
MERKATARITZA GANBARAK (I)

CIRCULO DE EMPRESARIOS VASCOS
LEHENDAKARIAK
José Miguel de la Rica Basagoiti (1976-1998 )
Alfonso Basagoiti Zavala (1998-2000)
José María Vizcaíno Manterola (2001-2003)
Alejandro EchevarríaBusquet (2003-2006)
Alvaro Videgain Muro ( 2007 – 2009)
José Domingo AmpueroOsma (2009-2011)
Antonio Barrenechea Elorrieta (2011-2013)
José María BergarecheBusquet (2013-2015)
Jorge Sendagorta Gomendio (2016-...)

14. Bestaldetik, gaur egungo egoera aztertzeko, elkarte
honetako Zuzendaritza Batzordea
batez ere
adierazgarria da:
CÍRCULO DE EMPRESARIOS VASCOS
ZUZENDARITZA BATZORDEA
Ohorezko Lehendakaria: José Miguel de la Rica Basagoiti
Lehendakaria: Jorge Sendagorta Gomendio (SENEReko Lehendakaria eta Kontseilari Ordezkaria)
Lehendakariordea: Javier Ormazabal Echevarria (Velatiako Lehendakaria)
Kideak
Antonio Barrenechea Elorrieta (Tamoin-eko Lehendakaria)
José María Bergareche Busquet (Diario Vascoko Lehendakariordea)
Mª Luisa Guibert Ucín (Algeposa Taldeko Lehendakaria)
Josu Jon Imaz San Miguel (Petronor-eko Lehendakaria)
Ignacio Marco-Gardoqui Ibañez (Schneider Electric-aren Kontseilaria)
Antón Pradera Jáuregui (Cie Automotive-ko Lehendakaria)
Ignacio Sánchez Galán (Iberdrola-ko Lehendakaria eta Kontseilari Ordezkaria)
Zuzendaria
Enrique Portocarrero Zorrilla-Lequerica
Iturria: Círculo de EmpresariosVascos (Webgunean azaltzen diren datu batzuk
eguneratu gabe daude oraindik)

As a Working Paper, it does not reflect any institutional position or opinion neither of EKAI Center, nor of
its sponsors or supporting entities.
EKAI Center seeks to do business with companies or governments covered in its reports. Readers should be
aware that we may have a conflict of interest that could affect the objectivity of this report. Investors
should consider this report as only a single factor in making their investment decision.
GARAIA INNOVATION CENTER, GOIRU 1A MONDRAGON
TEL: 943250104 LEKEITIO 675701785 DURANGO 688819520
E-MAIL: info@ekaicenter.eu
www.ekaicenter.eu scribd.com/EKAICenter

6