You are on page 1of 1

FERNANDO VII.

Fernando VII.a Borboi familiaren errege bat zen,
Karlos IV.aren eta Maria Luisa Parmakoaren
semea zen. Madrilen jaio zen 1784ko urriaren
14an eta baita ere Madrilen hil zen 1833ko
irailaren 29an. ​1788an​, aita Espainiako errege egin
zuten eta Fernando As​turiasko printze bilakatu zen
1789ko irailaren 23an.
Ezaguna zen errege Desiratua moduan, herri osoa
nahi ziolako, baina Jose Bonaparte bidali eta
Espainiako tronuaren buru bera jarri zenean, era
absolutistan gobernatu zuen eta ez zen herritarren gustuko izan. Hasieratik, printzearen
heziketa aita eskolapio zen Felipe Scioren esku utzi zuten, baina, 1795ean, Segoviako
apezpiku egin zuten hau eta Orihuelako apezpiku zen Francisco Javier Cabrera izan zuen
irakasle handik aurrera, Juan Escóiquiz apaizak haren ordea hartu zuen arte. Honen
eraginpean, ama eta Manuel Godoy balidoa gorroto handiz hartu zituen
Espainiako errege izan zen bitan; bat 1808uan eta bestea 1813-1833. urteen bitartean.
1814-1820, Fernando VII.a Desiratuak Gorteetako diputatuen zatiketa aurkitu zuen eta
honen adibide zehatza Persiarren Manifestua dugu. Liberalismoaren aurkako diputatu talde
batek sinatu zuen dokumentu hau Cadizeko Gorteetan eta, bertan, Cadizko Gorteen lana
salatzen zuten, absolutismoa defendatu eta liberalismoa gaitzetsi eta absolutismoa
ezartzeko eskatzen zioten Fernando VII.ari eta gorte ez parlamentarioak konbokatzeko.
1820-1823, Riegoren pronuntziamendua izan zen; 1820an, espainiar gudarosteak Cadizen
zeuden Riego teniente koronelaren agindupean, Amerikako altxamenduari aurre egiteko
ontziratzeko prest; tropa hauek matxinatu egin ziren eta 1812ko konstituzioa aldarrikatu
zuten. Ekintza hark ez zuen hasieran ondoriorik ekarri, baina azkenean, Madrilgo
errege-guardia aldeko ez zuela ohartu zenean, Fernando VII.a erregeak men egin zion
181​2ko konstituzioari.
1823-1833, Gudaroste frantsesen inbasioak Fernando VII.ari subiranotasun osoa itzuli zion.
Liberalen aurkako izugarrizko errepresioa gauzatu zuten eta politikariek, funtzionarioek,
letragizonek, armadako ofizialek… milaka espainiarrek erbestera jo zuten; lehendabizi
Erresuma Batuan eta, 1830etik aurrera, Frantzian finkatu ziren Hamarkada Doilorrak iraun
zuen bitartean.Inkisizioa ez zen berriro ezarri, baina Hirurteko Liberalak egindako ia guztia
desegin zuten.