You are on page 1of 32

ARRIGORRIAGA

UGAO

GALDAKAO

ZARATAMO

BASAURI

HEGO URIBE

HERRI KOMUNIKABIDEA
DOAN | GEURIA.EUS | #026
2017ko URTARRILAren 12a

PROIEKTUA SENDOTUZ DOA


Eduki berriei tokia egiteko orrialde
kopurua bikoiztu du Geuria Hego
Uribeko hilabetekariak 4 GEURIA.EUS

HAMAIKA JOKO
UMEEI ZUZENDUTAKO
JOKOAK HILERO GEURIAN 4 27

Gaztaabaltzako proiektuak pauso


berriak eman litzake 2017an
Adifek proiektuaren ikuskatze lanak aurki
bukatuko dituela uste du Udalak. Lanekin aurrera
jarraitzea ahalbidetuko luke baiezko erantzunak

7,3 milioko aurrekontua arintzeko asmoz, faseka


ekingo litzaioke proiektuari: txostena idatzi, diru
kontuak planifikatu eta eraikitze lanekin hasi 4 5

ZARATAMO

Berogailuak jarri
dituzte Elexaldeko
pilotalekuan
Eusko Jaurlaritzaren
baimena iritsi bitartean
ezingo dituzte berogailuak
martxan jarri 4 20
ARRIGORRIAGA

Gazteen errealitatea
ezagutzera 14.000
euro bideratuko ditu
Udalak 4 16
BASAURI

HEGO URIBE

Bi orduz azpitik doakoa


izango da Solobarriako
txandakako parking
berria 4 6

ELKARTASUN
MERKEALDIAK
4

2-3

SAKONEAN 2 IRITZIA 4 BASAURI 5 GALDAKAO 12 ARRIGORRIAGA 16 UGAO 18 ZARATAMO 20 ELKARRIZKETA 22 HEGO URIBE 24 AISIA 26 AGENDA 30 KONTRA 32
GALDAKAO

Galdakaok 32 milioi
euroko aurrekontua
izango du aurten
Espazio publikoen mantentze- eta
konpontze-lanetan gehienez bi milioi euroko
inbertsioa aurreikusten du Udalak
Lizitazio-prozesua ireki du eta hortik sortuko
den lan kontratua lau urtekoa izango da 4 12

Gu Interneten
.EUS gara

"Guk .EUS izatea pentsatu dugu


gure jatetxearen markari
nortasuna ematen diolako"
Lorena Zubizarreta
Nabarniz

jatetxenabarniz.eus

Dagoeneko 6.000 enpresa,


erakunde eta lagunek .EUS
domeinua dugu

Eskatu zurea!

www.domeinuak.eus

gure domeinua

Sakonean
2
GEURIA #026
MERKATU SOLIDARIOAK
2017ko urtarrilaren 12a

GIZARTEA

Elkartasun BOOMa!
Hego Uribe eskualdea solidarioa dela erakusten dute hainbat ekimenek.
Gabonetan, esaterako, merkatu solidarioak eta elikagai bilketak antolatzen dituzte udalerri batzuek
testua MAIDER IBAEZ
IRANTZU CHAURRONDO
argazkiak MAIDER IBAEZ
laguntzaile MUNDU BAT ELKARTEA
BASAURIKO EMAKUMEAK
HEGO URIBE
Gabonak joan dira. Elkartasun keinu
gehien erakusten duen garaia. Denok pertsona hobeak eta eskuzabalagoak bihurtzen garen sasoia. Krisialdiak eraginda-edo (2008an egin zuen eztanda krisi
ekonomikoak eta badirudi oraindik ere
aztarnak utzi dituela), inguruko lagunak,
herritarrak edota ezezagunak laguntzeko
hainbat ekitaldi antolatzen dituzte munduko herrialde gehienek.
Gure lurraldean gehiago sakonduz,
Hego Uribe eskualdearen kasuan, udalerri
bakoitzak solidario izateko jarduera mordoa egiten ditu. Bertakoak zein kanpoak
laguntzeko.

Elkartasuna eta aniztasuna


Hamaika jarduera antolatzen dituzte irabazi asmorik gabeko erakundeek edo herri
elkarteek. Besteak beste, batzuk aipatzearren, ekintza hauek nabarmentzen dira

urtean zehar: Arrigorriagan, inguruko beste udalerri batzuen antzera, Santa Ageda
bezperan, (otsailaren 4an) Eperra, Elizalde
eta Upo Mendi txokoko kideak kalerik kale
ibiltzen dira dirua biltzeko asmotan. Ondoren, jasotzen duten diru guztia ongintzara bideratzen dute.
Era berean, kirolaren munduan ere elkartasuna adierazten duten zenbait jarduera prestatzen dituzte Arrigorriagan:
Herri Krosa solidarioa eta Eguberri eguneko futbol partida solidarioa.
Basaurin, norbanako eta elkarte askok besteei laguntzeko ekintzak burutzen
dituzte. Hala nola, Javi Conderen Maratoi
Solidarioak, Herriko Taldeakek jaietan antolatzen dituen dirua biltzeko ekitaldiak,
Mikelats Kultur Elkarteak San Migeleko
auzotarrak babesteko egindako hainbat
eta hainbat jarduera, Basauriko Udalak

Galdakaoko Mundu Bat


elkarteak antolatzen
duen merkatu
solidarioa eskualdeko
zaharrenetarikoa da.
25 bat urte bete ditu.

egiten dituen Kirol Jardunaldi Solidarioak,


San Jose ikastetxea eta Serso erakundeak
lankidetzan egiten duten azoka solidarioa,
Kareagako Mendi Martxa eta Jorge Martinez auzotarraren elkarasun-ibilbideak,
Eskubaloi Taldeak antolatutako Hondartza
Eskubaloi solidarioa eta Basauriko futbol
selekzioak Bolivian egin duen lana.
Halaber, enpresa pribatuek ere elkartasun seinaleak adierazten dituzte herritarrekiko. Horren adibide da Basauriko Bridgestone lantegiaren lasterketa solidarioa.
Galdakaon, bertako Boluntarioen Elkarteak (GBGE) urtean zehar milaka jarduera egiten ditu: afari solidarioa, Erdi
Aroko Azoka, Greziako errefuxiatuei laguntza bideratzea eta nola ez, ezin ahaztu
mundu osora hedatu duen Hozkailu Solidarioa.
Kirola sustatzen duten erakundeek ere
elkartasunaren aldeko keinuak egiten dituzte. Esate baterako, Ibaizabal Saskibaloi
Taldeak Gabonetan antolatu duen 12 orduko jardunaldia.
Ugaon, Arrigorriagan bezala, Herri
Krosa solidarioa antolatzen dute. Eta, azaroko azken larunbatean, hainbat hiritan
antolatzen den Fair Saturday delako fenomenoa burutzen dute: Artearen eta kulturaren bitartez mundua aldatzeko eguna.

Zaratamon, Enarria Elkarteak elikagai bilketa antolatzen du abenduan, Arkotxako Motorzaleen Elkarteak Motorock
jaialdiaren bidez diru bilketa egiten du eta
martxoan bigarren eskuko azoka solidarioa burutzen dute.

Merkatuen areagotzea
Gabonak orain egun batzuk atzean utzi ditugu eta aldi horretan ere solidaritateak
bere lekua izan du. Alde batetik, Basaurin
emakumeen talde batek antolatzen du urtero Merkatu Solidarioa. Aurtengoa seigarren edizioa izan da eta abenduaren 1etik
urtarrilaren 5era bitartea egon da zabalik.
Guztira 18.600 euro jaso dituzte, iazko
kopurua baino apur bat gehiago. Urtetik urtera lortzen dugun diru kantitateak
goranzko joera du eta horren arrazoia da
jendea gero eta kontzienteagoa dela inguruko jendeak behar dituen beharrizanei
buruz, dio Mariasun Bernaola merkatuko
boluntarioak. Bernaolarekin batera aritzen
da Basauriko emakumeen taldea eta orora
hamarna boluntario biltzen ditu.
Biltzea lortu duten kantitate osotik,
partida bat lokalaren alokairua, asegurua
eta argindarra ordaintzeko erabili behar
dute, baina oso kantitate txikia da hori.
Orotara 18.000 euro inguru emango ditu-

GEURIA #026
2017ko urtarrilaren 12a

SAKONEAN
NORTASUNAREN BILA

HERRIZ HERRI
ARRIGORRIAGA
HERRI KROSA SOLIDARIOA
Elikagai bilketa | Otsaila
SANTA AGEDA
Diru bilketa | Otsaila
FUTBOL PARTIDA SOLIDARIOA
Elikagai eta diru bilketa | Abendua
BASAURI
JAVI CONDEREN MARATOIAK
Diru bilketa | Urtean zehar
SAN FAUSTO JAIAK
Diru bilketa | Urria
MIKELATS ELKARTEA
Diru bilketa | Urtean zehar
BRIDGESTONE LASTERKETAK
Diru bilketa | Ekaina
MERKATU SOLIDARIOA
Diru bilketa | Abendua-Urtarrila
SAN JOSE IKASTETXEA
Elikagai eta diru bilketa | Abendua
JORGE MARTINEZ
Diru bilketa | Urtean zehar

Basauriko emakumeen taldeak antolatzen du urtero Merkatu Solidarioa / Geuria

gula dohaintzan aurreikusten dugu, dio


Bernaolak. Dohaintza hori Mugarik Gabeko Erakundera bideratzen dute: Beti
eman izan diegu eurei lortu dugun dirua.
Izan ere, erakunde serioa da eta benetan
larrialdia dagoen lekuetara bideratzen dute
dirua, dio Mariasunek.
Era berean, jendeak merkatura eraman dituen elementuak saldu barik geratuz gero, Basauriko Merkatu Solidarioko antolatzaileek Emaus fundaziora
eta bestelako helburu solidarioak betetzen dituzten lekuetara bidaltzen dituzte: Aurreko urteetan ere Saharako zein
Greziako errefuxiatuen kanpamendura
bidali ditugu saldu gabe geratu diren gauzak.
Beste alde batetik, Galdakaon ere
Azoka Solidarioa antolatzen du Mundu
Bat elkarteak. Eskualdeko zaharrenetarikoa da merkatu solidario galdakoztarra,

izan ere bi hamarkada baino gehiagoko


historia du bere gain. Orain dela 25 urte
inguru hasi ziren garaiko Mundu Bat elkarteko boluntarioak merkatu solidarioa Gabonetan egiten eta orduz geroztik
martxan dago, dio Josu Grandibal Mundu Bat elkarteko kideak.
Grandibalek lagun izan ditu Amaia
Artaraz, Iker Barrenetxea, Omaira Gonzalez, Arantzazu Aurrekoetxea, Itziar
Centeno eta Oihane Barrenetxea, baita

18.600 eta 3.400 euro


lortu dituzte Basauriko
eta Galdakaoko
Gabonetako Merkatu
Solidarioek, hurrenez
hurren

Argizai Eskaut Taldeko zenbait boluntario ere.


Abenduaren 22an ireki zituen ateak
azken aldian Araba kalean kokatuta dagoen azoka txikiak eta urtarrilaren 4ra
arte egon da zabalik. Batik bat, herritarrek dohaintzan eman dituzten jostailuak
eta liburuak izan dituzte salgai eta guztira 3.400 euro batu dituzte. 1.500 euro
emago dizkiogu Caritas Galdakaori, beste
hainbeste Mosaik Grezian errefuxiatuekin lan egiten duen erakundeari, eta 400
euro Bidezko Merkataritza gizarte mugimenduari, dio Grandibalek.
Oro har, Hego Uribe eskualdeko herritarrak solidarioak gara. Ikusi besterik
ez dago elkartasunaren alde egiten diren
ekintza guztietan lortzen den dirua, baita
Bizkaiko Elikagaien Bankuaren edukiera
urtetik urtera, bat datoz Basauriko zein
Galdakaoko boluntarioek.

HONDARTZA ESKUBALOIA
Diru bilketa | Ekaina
MENDI MARTXA
Diru bilketa | Apirila
FUTBOL SELEKZIOA
Diru bilketa | Urtean zehar
GALDAKAO
HOZKAILU SOLIDARIOA
Elikagai bilketa | Urtean zehar
AFARI SOLIDARIOA
Diru bilketa | Urtean zehar
ERDI AROKO AZOKA
Diru bilketa | Iraila
MERKATU SOLIDARIOA
Diru bilketa | Abendua-Urtarrila
IBAIZABAL SASKIBALOIA
Diru bilketa | Urtarrila
UGAO
HERRI KROSA SOLIDARIOA
Elikagai bilketa | Maiatza
FAIR SATURDAY
Diru bilketa | Azaroa
ZARATAMO
ENARRIA ELKARTEA
Elikagai bilketa | Abendua
MOTOROCK JAIALDIA
Diru bilketa | Maiatza
BIGARREN ESKUEN AZOKA
Diru bilketa | Martxoa
HEGO URIBE
BIZKAIKO ELIKAGAIEN BANKUA
Elikagai bilketa | Urtean zehar
ERREFUXIATUEI BABESA
Elikagai, arropa eta diru bilketa

Galdakaoko Mundu Bat Elkartearen ekimena da Merkatu Solidarioa / Geuria

BUSTI ZAITEZ KANPAINA


Ekitaldi sinbolikoa | Martxoa

iritziak

BIDALI ZURE IRITZIA


info@geuria.eus

GEURIA #026
2017ko urtarrilaren 12a

GEURIA
IRITZIAK

IRITZIA

IRITZIA

KARMELO AYESTA
euskaltzalea

LEIRE PALACIOS
kazetaria

Haurrak, kirola eta euskara

Aulkietan

ure seme-alabak eleanitzak izan daitezen nahi dugu guraso gehienok, eta
D ereduan sartzen ditugu ikastetxean.
Hezkuntza-sistemak eragin handia dauka
haurren hizkuntz gaitasunean, baina ezin du
miraririk egin. Itzarrik dauden denboraren %15
besterik ez dute ematen haurrek gela barruan.
Kontua da gure herrian haur gehienek ez dutela euskara ia inoiz erabiltzen ikastetxetik
kanpo: Arrigorriagan, etxe gehien-gehienetan
(%88tan) erdaraz egiten da eta kalean euskararen erabilera ez da %10era heltzen. Beraz,
100 ordutik euskaraz 15 eskaintzen bazaizkie,
eta gainerako 85ak gehienbat gazteleraz, zein
hizkuntzatan izango dute gaitasun handiagoa
haurrek? Zein erabiliko dute errazago? Erantzuna begien bistakoa da.
Arazo horren konponbidea erraza da: ikastetxetik kanpo ere euskara erabiltzeko aukerak
eskaintzea eta lehenestea. Izan ere, euskara
eta gaztelania, biak dira hizkuntza ofizialak,
baina jakin badakigu ez daudela egoera berean:
indarra hartzen, baina ahul dago oraindik euskara; gaztelania, berriz, sendo. Espero izatekoa
da, esate baterako, haurrentzat antolatzen
diren kirol-jardunak euskaraz eskaintzea, baina errealitatea ez da hori. Iaz egin zen inkesta
baten arabera, Arrigorriagako kirol-jardueren
%88tan gaztelera erabiltzen dute entrenatzaileek, beti edo gehienetan, D ereduan ikasten
ari diren haurrekin. Inkoherentzia handiak
ditugu gurean.
Haurrei ez zaie, berez, bururatuko kirolean
euskara erabiltzea, ikusi eta ikasten duten helduen jokabidea erdaraz egitea bada. Gurasook
badakigu ezin dela dena haurren borondatean
jarri. Ikastetxean D eredua aukeratu badugu,

BANAN-BANAN

[Argazkiak] Olentzero heldu da


Basaurira

ez dugu haurren kirola ere D ereduan eskatu


beharko? Bestalde, entrenatzaile batzuek pentsa dezakete erdara erabiltzea jokabide neutroa
dela, baina ez da horrela: gaztelania erabilita,
ukatu egiten diete haurrei euskara erabiltzeko
aukera. Izan ere, aipatutako inkestak erakusten du entrenatzaileak beti gazteleraz eginez
gero, haur bakar batek ere ez diola euskaraz
egiten; entrenatzaileak beti euskaraz egiten
badu, berriz, ia haur guztiek erabiltzen dute
euskara. Haurrei euskararen aukera ahalbidetzeko, ezinbestekoa da entrenatzaileak euskara
erabil dezan.
Entrenatzaile askok laguntza beharko dute
hizkuntz jokabidea aldatzeko, ohiturak aldatzeak esfortzua eskatzen baitu. Euskara nahiko
ondo egiteko gauza izan arren, gehienetan
erdaraz ikasi dute kirol-mundua, eta kirolak
baditu bere esapide eta erregistro bereziak.
Baina euskaraz entrenatzeko gaitasuna hobetu
egin daiteke, gaitasun fisikoak hobetzen diren
moduan. Kirol-elkarteen zeregina da bidea
erraztea. Sarri gertatzen da hizkuntz portaera ez dagoela zehaztuta klubeko arauetan eta,
egin ezaz, gaztelera bihurtzen dela hizkuntz
inplizitu bakarra, eta erdaraz eskaintzen zaizkiela prestakuntza eta bitarteko guztiak entrenatzaileei, euskaraz jardutea oso zaila eginez.
Ahalegin handia egin dute haurrek eta gazteek euskara ikasteko, eta merezi dute euskara
erabiltzeko aukera kirolean. Guztiok dugu konponbidearen zati bat: gurasoen, entrenatzaileen,
kirol-elkarteen eta instituzioen erantzukizuna
da, pausoz pauso, hizkuntz jokabide koherenteagoak zabaltzea haurren kirolean, etorkizunean aukera, gaitasun eta eskubide berdinak
izan ditzaten euskara edo erdara erabiltzeko.

GEURIA.EUS IRAKURRIENAK
2

[Argazkiak] Mari Domingi eta


Olentzero Galdakaon

[Argazkiak] Antzerkia Olentzeroren


harreran Ugaon

skerrak Gabonetan azaletik hezurretara bitarte zeharkatzen


duen maitasunaren berotasuna
sentitzeko gaitasuna daukagun. Baina,
eskerrak Gabonak amaitu diren.
Kristautasunaren jaia familian eta
lagunartean igarotzeko egunak dira.
Emakumeen lanari esker, nagusiki,
sukaldeak lepo daude eta mahaiaren
inguruan inoiz baino aulki gehiago
biltzen dira ospakizunetan. Haatik,
telebistako iragarkietan ikusten ditugun irudiak aurpegi alaiak dituzten
pertsona andanaz osatutakoa badira
ere, gu guztion etxeetan aulki hutsak
daude. Beraz, Gabonak, aulki beteen
edo aulki hutsen garaia da? Zintzoki, ez baitago Gabonak baino gehiago
barneak sumintzen dizkidan urteko
sasoirik, nabarmenki, aulkietan eserita
ikusi nahiko nituzkeenen falta sumatzeagatik. Joandako zenbaiten azalen
usainak ez digu sekula santan gehiago
sudurrean dantzarik egingo. Beste batzuenak, ordea, posible luke, ez balitz
mila kilometrora daudelako eta bertan
jarraituko dutelako.
17 urte atzera, 2000 efektuak dena
kakaztu behar zuen, eta gauzak zer
diren, makinek baino gizakiak kakaztu du etorkizuna. Nazkatuta nago lo
gaudela esaten dutenetaz. Nazkatutako nago, lo egon gaitezen neke fisikoa
eragiten digun lanaren prekarizazioaz.
Nazkatuta nago kapitalismoak gizarte eredu perfektua sortzeko erabiltzen
dituen ikus-entzunezko baliabideetaz.
Nazkatuta nago gorputzaren kontrolaz:
ansiolitikoez, belaunaldi bat akatu(ko) duen drogaz edota transexualen
patologizazioaz. Nazkatuta nago urteko
estreinako albistegian emakume bat
erahil dutela entzuteaz.
Baina, hemen gaude beste urtebetez, aulki horietatik altxatu eta bizitzaren borrokarako prest. Nazkak eta
nekeak irensten gaituztenean, berriz
ere aulki horietan eseri eta maitagarriki atseden hartu ahal izateko.

basauri

GEURIA #026
2017ko urtarrilaren 12a

HERRIAK
BASAURI

Gaztaabaltzako proiektua berriro


martxan jartzea espero du Udalak
Ikuskatze-lanak bukatzear ditu Adif-ek. Horrek ahalbidetuko luke Ministerioak
emandako 182.000 euroko dirulaguntza jasotzea eta proiektua martxan jartzea

LABURREAN

Otsailaren 25eko
asteburuan ospatuko
dira Inauteriak
Basaurin
KULTURA > Karnabas desfilea
otsailaren 25ean ospatuko da
Basaurin. Azken urteotan bezala, Inautxo pertsonaia izango da
protagonista. Parte hartu nahi
duten bikoteek zein taldeek aukera izango dute izena emateko otsailaren 13tik 24ra bitartean
08:00etatik 14:00etara Bidearte
kaleko Kultura arloan edota desfilearen egunean bertan Solobarria
plazan 11:30etik 13:30era.
Era berean, aurretik mozorroak prestatzeko lokal bat lagako
du Basauriko Udalak Basozelaiko
Gizarte Etxean. Lokala erabilgarri
egongo da urtarrilean eta otsailean. Gela eskatzeko inprimakia
Gizarte Etxean bertan aurkeztu
behako dute interesdunek, bertara joan nahi duten data baino astebete lehenago, gutxienez.

Gaztaabaltzatik begiratuta, Social Antzokia eta Renferen trenbidea / Geuria

testua JON VILLAPUN


2015etik hamaika gorabehera eduki
dituen proiektua da Gaztaabaltzako estaldura: trintxera luzatzea da
asmoa, Social Antzokitik parkerainoko estalduraren luzapen bat eraikiz. Lehiaketa publikoa aurkeztu eta
enpresa bati esleitu ostean, kontratua stand-by-en utzi behar izan zuen
Udalak. Horren arrazoia, Adif-ek
proiektuak trenbidesarean izango
duen eragina neurtzea.
Gauzak horrela, proiektua berriro
martxan jarriko dutela uste du Andoni Busquet alkateak. Alderdi Popula-

rreko Gabriel Rodrigo zinegotziaren


galderei erantzunez, proiektuaren
ikuskatze lanak oso aurreratuta ditu
Adif-ek eta aurki lanean has gaitezkeela ematen du, dio Busquetek. 220.000 eurorengatik esleitu
du Udalak proiektuaren erredakzioa,
horietatik 182.000 euro Espainiako
Ministerioak hartu ditu bere gain.

Aurrekontua arindu
Proiektuaren nondik norakoak azalduko dituen txostena idaztea da
Gaztaabaltzako estalduraren lehen
fasea. Ondoren beste bi faseri aurre
egin behar die Udalak: batetik, obren

aurrekontua planifikatzea eta, bestetik, estruktura bera eraikitzeko lanak


egitea. Proiektua faseka egiteak aurrekontuaren zama arintzea ekarriko luke, urte ezberdinetan banatuta.
Rodrigo zinegotzi popularraren hitzetan, ordea, egun 7,3 milioi euroko
aurrekontua duen proiektua aurrera
ateratzea zaila edo ezinezkoa izango
dela uste dut.
Ordua-Bilbo ibilbidea egiten
duen Renferen trenbidearen tarte bat
estaltzeaz gain, 6.000 metro karratu
irabaziko lituzke egungo trintxerak,
zehazki, Social Antzokitik Gaztaabaltzako parkera dagoen eremua.

49 milioi euroko aurrekontua izango du


Basaurik, iaz baino %1,2 gutxiago
Ekonomiak eta enpleguak, gizarte gastuek eta Auzoegin ekimenak
aurrekontuaren zati handi bat hartuko dute proposamenaren arabera
testua MAIDER IBAEZ
Aurten izango duen aurrekontuaren
berri eman du Basauriko Udaleko gobernu taldeak. Guztira, 49.400.000
euroko aurrekontua izango du, iaz
baino milioi bat gutxiago. Zehazki,
Bizkaiko Foru Aldundiko Udalkutxak
%1,2 gutxiago emango dio Basauriko
Udalari.
2016ko jardunerako 50.053.755
euroko aurrekontuaz baliatu zen
Udala eta Udalkutxak berriki egin
duen aurre-likidazioari dagokionez,
zenbateko horretatik 1.900.000 euro
itzuli beharko dio udal gobernuak
udal-finantzaketako foru-funtsari.
Likidazio zehatza lehenengo lauhilekoan adostuko du Udalkutxak.

Egonkortasuna bermatu

Herritarren 412 ekarpen

Aurrekontu honekin egonkortasuna


bermatuko dugu, orain arte basauriarrek jaso dituzten zerbitzuak ematen
jarraitu ahal izateko. Hori da gure asmoa aurten, dio Andoni Busquet alkateak.
Horiek horrela, gizarte gastuek
(7.553.000 euro), ekonomiak eta
enpleguak (4.000.000 euro inguru) etaAuzoegin ekimenak (500.000
euro)aurrekontuarenalde handi bat
hartuko dute udal gobernu taldearen
proposamenaren arabera. Gainera,
babes ofizialeko etxebizitzen inguruak urbanizatzeko 300.000 euro eta
hezkuntza-zentroetan berrikuntzak
egiteko 100.000 euro bideratuko lituzkete.

Bosgarren urtez jarraian herritarrek


euren proposamenak helarazi dizkiote Udalari. Aurten, 412 ekarpen
jaso dituzte. Sustapen ekonomikoa
eta enplegua dira parte hartu duten
basauriarrentzako lehentasunezko
jarduerak, baita auzoen hobekuntzak
eta politika sozialak ere.
Datuak datu, Ariz, Kareaga, San
Migel eta Basozelai auzoetako herritarrak izan dira prozesu honetan gehien parte hartu dutenak
(%76,04).
Urtarrilaren 26ko Osoko Bilkurara
eramango lukete 2017ko aurrekontuen proposamena, gainontzeko talde politikoek zuzenketak proposatu
ondoren.

Kaleartean ekimenak
hiru bideo berri
sareratu ditu online
YouTube atarian
ARTEA > Ekainaren 3tik 5era bitartean Basaurik Kaleartean ekimenaren bigarren edizioa hartu
zuen. 2015ean sortu zen ekimena
Basaurin hutsik dauden lokalak
berrerabiltzeko asmoarekin eta
bide batez, artearekin lotutako
jardueretara bideratzeko.
Urte berriarekin batera, hiru
bideo berri publikatu dituzte.
Alde batetik ekintza osagarriei
buruzko bi bideo (sortzaile gonbidatua eta haurrentzako ekintza) eta bestetik, Kalearteak 2016
laburtzen duen bideo luzea. Bideoak ikusgai daude Maraka service design studio & lab Youtubeko kanalean.

Iraide Lejarretak
hartu du EH Bilduren
zinegotzi kargua
POLITIKA > Iraide Lejarreta basauriarra da EH Bilduren zinegotzi berria. Natalia Gardeazabalekin eta Javi Vallerekin osatuko du
udalbatzako lantaldea.
Abenduan utzi zuen kargua
Jon Bizkarguenagak, Basauriko
Udalarentzako lan egitea eta herriko zinegotzi kargua izatea legez bateraezinak direlako. Azken
hauteskundeen zerrendan hurrengoa Zigor Isuskiza zen, baina
Bizkaiko Batzar Nagusietan dago
EH Bilduren ordezkari gisa. Lejarreta zerrenda bosgarren kokatuta
zegoen.

GEURIA #026
2017ko urtarrilaren 12a

HERRIAK
BASAURI

LABURREAN

Haur-jolas berriak
jarriko ditu Udalak
Iruaretxetan
IRITZIA

Garai berrien
mezulari
SAIOA FERNANDEZ
sexologa

Solobarriako Osasun Zentroaren ondoan dagoen aparkalekua txandakakoa izango da / Geuria

Txandakako aparkalekuen
arnasgunea zabaldu du Udalak
Bi orduz azpitik doakoa izango da anbulategiko parkinga g
Txandakakoen kontrola arautzeko ordenantza idazten ari da Udala
testua MAIDER IBAEZ
Aparkaleku falta da basauriarren
kezka nagusia, Udalak enkargatutako ikerketen arabera. Berriki, Uribarri auzoan 83 aparkaleku
egin dituzte eta, lanak osatzeko
helburuarekin, udal gobernu taldeak anbulategiko aparkalekua
ere moldatu nahi du. Txandakakoa eta doakoa izango da eta
denbora-muga izango du.
Abenduko Osoko Bilkurara
eraman zuen proposamena gobernu taldeak eta bertan hasierako onespena eman dio Udalbatzak Basaurin txandakako
aparkalekuen kontrola arautuko
duen udal ordenantzari. Alderdi
jeltzalearen eta sozialistaren al-

deko botoak jaso ziren; EH Bilduk, Basauri Baik eta PPk abstentziora jo zuten Higikortasun
Plana oraindik zehazteke dagoelako; eta Sergio Recio talderik
gabeko zinegotziak ezezko botoa
eman zuen.
Anbulatorioko
aparkalekua txandakakoa izateak herriko
denda txikien jarduna hobetuko
du, aukera egongo delako denbora-tarte batez doan aparkatzeko, dio Nerea Renteria zinegotziak: Gutxi gorabehera bi
hilabeteko epean martxan has
daitekeela aurreikusten dugu.
Udal
gobernu
taldearen proposamenaren arabera, txandakako aparkalekuaren
ordutegia honakoa izango da: as-

telehenetik ostiralera 09:00etatik 13:30era eta 16:00etatik


22:00etara eta larunbatetan
09:00etatik 13:30era.

Soloarteko aparkalekuak
Era berean, Soloarteko udal
aparkalekuak erosteko aukerarekin alokairuan hartzeko baldintzen agiriko laugarren luzapena onetsi du Udalbatzak aho
batez. Bigarren solairuko plazak
dira aloka daitezkeenak hilean
56,67 eurotan. Gehienez hamar urtez aloka daitezke aparkalekuak eta, behin hamar urte
pasata erostea erabakiz gero,
hamar urtez alokairuan ordaindutako guztia aurreztu luke
erosleak.

Ibaiganen, Taberna Nagusian, hilerrian


eta Iruaretxetan egingo dira hileta zibilak
Udalbatzak aho batez onetsi du udalerrian hileta zibilak ospatzeko
ordenantza. Iraileko osoko bilkuran aurkeztu zuen EH Bilduk mozioa
testua MAIDER IBAEZ
Hileta eta omenaldi zibilei buruzko udal ordenantza berria
aurkeztu du Basauriko Udalak abenduko Osoko Bilkuran
eta Udalbatzak aho batez onetsi du. Estatu akonfesional eta
laiko batek bermatu beharreko
ideologia, kultura eta erlijio askatasuna bermatzera dator ordenantza berria, diote udal ordezkariek.
Gauzak horrela, senitartekoek, elkarteek edota erakundeek beren hildakoei agur egiteko eremu eta lokal publikoak

erabili ahal izango dituzte. EH


Bilduk mozioa aurkeztu zuen
irailean, eta horren harira, ordenantza berria idatzi du udal gobernu taldeak.
Hileta eta omenaldi zibilak
honako toki hauetan egin ahal
izango dira, beste erabilera batzuetarako ez bada erreserbatu:
Ibaigane Kultur Etxeko areto nagusian, Taberna Nagusiko areto
nagusian, hilerriko beila-gelan
eta Iruaretxetako biltegiaren
goialdean.

Bi orduko iraupena
Ekitaldiak

bi

orduko

iraupe-

na izango du gehienez eta hileta egiteko eskabidea aurkeztu


beharko da ekitaldia egin baino
24 edo 48 ordu lehenago, gutxienez. Bestalde, heriotza gertatu
eta gehienez ere 30 egun naturaleko epea egongo da eskabidea
aurkezteko.
Tasen ordainketari dagokionez, eskabidea aurkezteko
unean indarrean dagoen ordenantza fiskalak xedatutakoaren
mende egongo dira, eta ekitaldia
Iruaretxetan edota hilerriko beila-gelan egiten bada -soilik kasu
hauetan-, ez da tasarik ordaindu
beharko.

rte bukaeran Olentzero ikusi nuen,


ekartzen zituen
opariekin kezkatuta zegoela aitortu zidan belarrira:
Spider Man-ek izandako
metamorfosia, gimnasioan
hainbeste ordu pasa eta
gero, agian hormonak hartzen ibiliko da? Pinypon-ek
duten aberaskumea edonon
mila apaingarriekin, jakinda
arropa markek munduko
behartsuenak esplotatzen
dituztela. Edo Lego-a, neskentzako eta mutilentzako
desberdintzea!!!
Olentzerok jostailu
eta umeak maite ditu, eta
umeek eskatzen dutenari
kasu egitea gustatzen zaio,
baina azken urteetan horrek
ezinegona sortu dio eta Mari
Domingirekin eztabaida
beroak izaten ditu. Mari Domingik ezin du onartu jostailu berriekin emakumeen
askatasuna eta aukerak murriztuko dituzten antzinako
mezu matxistak errepikatzea. Jakin badakigu, umeek
imitatzen jolasten dutela,
eta txiki-txikiak izanda ere,
jostailuen bidez sexu-markak identifikatzen eta imitatzen ikasiko dutela.
Merkatuak chirimoya
eta bestelako fruitu bereziak
jateko aukera eskaintzeaz
gain, identitateak, desirak
eta beharrak sortzeko gai
da. Gabonetan interes eta
botere patriarkal, erlijioso
eta ekonomikoek bat egiten
dute. Sexuen subkulturak bideratzeko ahaleginean, aita santuaren izango
den semearen jaiotzaren
oroimen garaian, mutilen
gauzei garrantzi handiagoa ematen jarraitzen
dugu. Nesken subkultura
zuzentzeko neskentzako
jostailu, arropa, kolonia...
berriekin ideiak eta desirak
manipulatu egiten dira betiko mezuak bidaliz: amak,
ederrak, printzesak, zaintzaileak, abeslariak, dotoreak... izan daitezen.
Mari Domingik eta Olentzerok garai berrien mezulari izan nahi dute, ea datorren
urtean lortzen duten!

GIZARTEA > Iruaretxeta parkeko haur-jolasak berritzeko


kontratua esleitu du Basauriko Udalak 22.219 euroren truke. Lehen hiruhilekoan hasiko dira jolas zaharrak kentzen
eta berriak jartzen, udal ordezkariek aurreikusi dutenaren arabera.
Gauzak horrela, egurrezko jolas berriak ipiniko dituzte eta koloretako osagai
organikoak izango dituzte:
igotzeko elementuak, pasabideak, kulunkak, zabu bikoitza, malgukidun zaldia eta
bi txirriska izango ditu parke
berriak.

Bide Berdea
zerbitzuak eskura
herritarrentzat
INGURUMENA > Udalak bat
egin du Bide Berdea proiektuarekin. Herritarrei zuzendutako parte-hartze proiektu bat
da, ingurumenaren ardura har
dezaten. Horretarako, zenbait ideia ematen ditu, hala
nola, ingurumenari buruzko
jardunbide egokien gida, etxe
eraginkorragorako aholkuak
edo birziklatzeko gida. Era
berean, kontsultak egiteko
aukera ematen du lineaverdebasauri.com
webgunean
eta adituek egunbeteko epean
erantzungo dutela ziurtatu
dute.

Zirkozaurrera
irteera hilaren 29an
Zirt Zarten eskutik
GAZTEAK > Zirt Zart Basauriko Udaleko Gazte Bulegoak
Zirkozaurrera (Bilbo) irteera
antolatu du urtarrilaren 29an,
igandez. 12 eta 35 urte bitarteko gazteei dago zuzenduta irteera eta zirkuaren hastapenei
buruzko tailerrean parte hartzeko aukera izango dute. Besteak beste, akrobaziak, malabareak eta oreka landu ahal
izango dituzte partaideek. Era
berean, Open your Ganbara
merkatura bisita egingo dute.
Izena emateko epea zabalik dago hilaren 22ra arte Basozelaiko zein San Migeleko
Gazteguneetan, 944 666 400
edo 688 679 988 telefonoetan
edo gazte@basauri.eus helbide elektronikoan. Basaurin
erroladatutakoek 3 euro ordaindu beharko dituzte eta
gainontzekoek 5 euro.

GEURIA #026
2017ko urtarrilaren 12a

HERRIAK
BASAURI

ARGAZKITIK

MAZ Basauri, Iberian


Festival Awardsetako
lau sarietarako
hautagai

BASAURI

MAZ BASAURI,
NAZIOARTEAN
OIHARTZUN

argazkia TOM HAGEN

MUSIKA > Iberiar penintsulako musika jaialdi eta enpresa onenak saritzen dituzten Iberian Festival
Awardsetako lau sailetan hautagai
da MAZ Basauri. Formatu txikiko
jaialdirik onena, Indoor jaialdirik
onena, Programa kulturalik onena
eta Harrera onena sarietako finalista
izateko aukera dauka.
Lehen bi sailetan zaleen bozkek
eragina izango dute. Urtarrilaren 22a
baino lehen ondoko estekan bozka
ditzakezu zure jaialdi gustukoenak,
tartean, udaberrian ospatzen den
MAZ Basauri: http://tiny.cc/iberianfestival

Zurrumurru
xenofoboen kontrako
kanpaina abian da

argazkia MAIDER IBAEZ

BASAURI

BIZILAGUNAK BATERA

GIZARTEA > Zurrumurruen kontra aurrera eramango den estrategia aurkeztu zuten abenduaren 13an
Basaurin. Hain zuzen ere, kulturen
aurkako aurreiritziek eragindako
kaltearekin sentsibilizazioa bilatuko
du estrategia honek.
Elkarbizitza eta Aniztasun Plana
2016-2020 onetsi denez gero, Basaurin zenbat ekintza burutu dituzte
zurrumurruen aurka egiteko: Udaleko politikarientzako prestakuntza
-mintegia, zurrumurruen kontrako
tailerra udal teknikarientzat, Zas!
zurrumurruen aurkako euskal sarearekin bat egitea eta Bizilagunak
programa (2012tik). Argazkian ageri
dira iazko Bizilagunak programako
parte hartzaileak Basozelaiko Gizarte Etxean.
Estrategiaren
aurkezpenean
parte hartu zuten Asier Iragorri Basauriko Udaleko Gizarte-politikako
zinegotziak, Javier Villanueva CEAR
erakundeko esku-hartze eta intzidentzia teknikariak, eta Bizilagunak
ekimenaren azken edizioan parte
hartu zuten Khadim Sene Ndiay eta
Susana Felipe herritarrek, baita bestelako 80 basauriar gehiagok ere.

GEURIA #026
2017ko urtarrilaren 12a

HERRIAK
BASAURI

Basaurik badu indarkeria matxistari aurre


egiteko 2020. urtera arteko tokiko plana
Hilaren 15ean eta
16an aurkeztu zuten
Marienean Indarkeria
matxistaren aurkako
tokiko plana

Markelieren Euria

Feministok Prest! antzezlana taulagainera eraman zuten aurkezpenean / Marienea


testua MAIDER IBAEZ

Hiru gune estrategikoak


Basaurin matxismoari planto
plana hiru ildo estrategikotan
sakontzen da. Hauek dira: sentiberatzea, prebentzioa eta kontzientzia hartzea; arreta integra-

Euskarazko antzerkia ere programatu dute hilaren 22an,


igandez, 12:30ean. Markelie
konpainiak Euria obra ekarriko
du, umeei zuzendutakoa. Era
berean, urtarrilaren 27an Francoren bilobari gutuna antzezlana
ikusi ahal izango da. Azken hau
hiru konpainien arteko elkarlanaren fruitua da: Artedrama
(Bizkaia), Le Petit Thtre de
Pain (Lapurdi) eta Dejabu Panpin Laborategia (Gipuzkoa).

Martxora bitarteko
agenda prestatu du
Zirt Zartek

Ezker eskuma, Asier Iragorri, Andoni Busquet, Izaskun Landaida eta Anabel Sanz / Marienea

la, suspertzea eta ahalduntzea;


eta, salaketa publikoa, oroimena
eta kaltea konpontzea.
1) Indarkeria matxistaren inguruko manifestazioak eta diskurtsoak. Gizonen rola indarkeria matxistaren deseraikitze
prosezuan.
2) Indarkeria matxistari aurre egiten dioten emakumeentzako atentzio-integralen ereduak. Adingabeko seme-alabak:
biktima zuzenak. Emakume na-

gusiak: isilarazitako indarkeria.


Gazteria eta indarkeria matxista,
ekintzarako estrategiak eta jardunbide egokiak prosezu lokaletan.
3) Memoria eta erreparazioa
indarkeria matxista kasuetan.
Sendatze, erreparazio eta jabetze
-prozesuetan dauden emakume
biktimen esperientziak.

2000. urteaz geroztik


Plan hau ez da denbora gutxiko

lana izan. 2000. urtetik aurrera, Berdintasun Arloaren sorrerarekin, agenda politikoaren
ardatz nagusietako bat izan da
berdintasunaren alde jokatzea
eta indarkeria matxistari aurre
egitea, dio Iragorrik: Ordutik
hona, besteak beste, Berdintasun Planak (lehendabizikoa
2002an), emakumeentzako jabekuntza eskola eta Marienea
Emakumeen Etxea (2012an)
eratu ditugu.

Dantza afro-kubatarra, trebetasunak trukatzea eta


AnitzEra tailerrak izango dira urtarrilean Marienean
Epea zabalik dago
Marieneak antolatu
dituen jardueretan
izena emateko g
Erakusketa berria
izango da hilaren
17tik martxoaren 2ra:
Esan zuen

Desoxirribonucleico
antzezlanaren
estreinaldia Social
Antzokian
KULTURA > Hilaren 14an, larunbatez, 20:30ean Desoxirribonucleico antzezlanaren estreinaldia izango da Social Antzokian.
Lana gaztelaniaz izango da, baina hainbat euskal aktore daude
tartean: Itziar Ituo aktore basauriarra, Ugaitz Alegria, Susana Soleto, Martxelo Rubio, Leire Ucha eta Ylenia Baglietto.

2017tik 2020ra
bitartean indarrean
egongo da Basaurin
matxismoari planto
egitasmoa

Basaurin matxismoari planto,


indarkeria matxistaren kontrako tokiko lehendabiziko plana onartu du Basauriko Udalak.
2017tik 2020ra bitartean garatzeko plana da. Plan honen
helburua da emakumeen eta gizonen arteko berdintasun ezari
aurre egitea. Zehazkiago, indarkeria matxistari aurre egiteko
sortu dugu plan hau, dio Asier
Iragorri Basauriko Udaleko Berdintasun zinegotziak.
Abenduaren 15ean eta 16an
jardunaldiak egin zituzten Marienea Basauriko Emakumeen
Etxean. Andoni Busquet Basauriko alkateak, Izaskun Landaida
Emakundeko zuzendariak, Asier
Iragorri Berdintasun zinegotziak
eta Anabel Sanz Marieneako zuzendariak eman zieten hasiera
jardunaldiei, eta Udaleko zein
Emakundeko teknikariak eta
ibilbide oparoko profesionalak
batu ziren bertan.

LABURREAN

KULTURA > Urrian aurkeztu zuen


Marieneak 2016/2017 ikasturteko
programazioa. Lehenengo lauhilekoa behin igarota, urte berriari gogotsu ekingo dio Basauriko
Emakumeen Etxeak. Gauzak horrela, urtarrilaren 23an hasiera
emango diote Trebatasunak trukatzea ekintzari eta otsailaren
27ra arte luzatuko da (astelehenetan 18:00etatik 20:00etara,
guztira sei saio), Inma Merino

prestatzailearen eskutik. Bertan


emakumeek euren trebetasunei
dagokien balioa aitortzen ikasiko
dute, emakume aktibo gisa ikusezin egiten gaituzten estereotipoak hautsi eta ezagutzak trukatzea bultzatuko dugu, diote
antolatzaileek.
Urtarrilaren 24tik martxoaren 28ra arte dantza afro-kubatarra saioa antolatu dute (astearteetan 18:00etatik 19:30era).

Dairi Brown izango da prestatzailea eta jardueraren helburua


izango da gorputza askatu eta
koordinazioa handitzea.
Amaitzeko, hileko azken
ostegunetan AnitzEra tailerrak
izango dira Marienean. Desioa
eta sexu-aniztasuna lantzeko
espazio irekian eta parte-hartzailean datza tailerrak. Hilabeteon, urtarrilaren 26an izango
da.

KULTURA > Zirt Zart Gazte Bulegoak urtarriletik martxora


bitartean prestatu duen agenda kulturala argitaratu berri du.
Gazteei zuzendutako tailerrak
eta ikastaroak, irteerak, kontzertuak eta lehiaketak antolatu dituzte. Besteak beste,
gazteentzako monologoa, barreterapia saioa, gastronomia
tailerrak, inauteri jaiak, autodefentsa feminista eta clown
tailerra, skate ikastaroak, irteera zirkozaurrera, Festibas
eta Rockein musika lehiaketak
eta filmania saioak izango dira
lehen hiruhilekoan. Agenda atalean zehaztasun gehiago
aurkituko dituzu Zirt Zarten
egitarauaren inguruan.

23 urteko basauriar
batek istripua izan
du Pea Prieta
tontorrean
KIROLA > Basauriko hogeita hiru
urteko mendizale batek istripua izan zuen abenduaren 29an
Pea Prieta tontorrean (Kantabria). Mendian bertan zegoen
izotzagatik labaindu eta 120
metroko lautadatik jausi zen,
buruan
kolpekatuta. Zaurituak berak dei egin zien larrialdi zerbitzuei eta helikopteroz
Valdecillako ospitalera eraman
zuten.

GEURIA #026
2017ko urtarrilaren 12a

HERRIAK
BASAURI

KRONIKA
HEGO URIBEKO
BERBALAGUNAK

Baskot gaua

D
HEGO URIBE

HAMAIKA KAPEL
argazkiak HEGO URIBEKO BERBALAGUNAK

N-634 errepidera irteteko bi errail izango


ditu Baskoniako zubi berriak

Egun errail bana dago noranzko bakoitzean / Geuria

2018rako egongo
da erabilgarri
Baskoniako zubia eta
oinezkoentzako eta
txirrindularientzako
bideak izango ditu

testua MAIDER IBAEZ


Baskoniako zubiaren ordez berria
eraikiko dute, Basauritik irteten
diren ibilgailuen trafikoa areagotzeko eta, horren bidez, ordu
jakin batzuetan inguruko kaleetan ematen diren auto-pilaketak
saihesteko. Gainera, oinezkoen
ibilbideak egokiro lotuta geratuko dira ibaiaren bi ertzetan eta
jarraipena emango zaie aurreikusitako oinezkoentzako eta txirrindularientzako ibilbideei.
Ibilgailuek N-634 errepidera irteteko bideetako bat areagotzea aurreikusten du Planak.
Ibilgailuetarako gutxienez hiru

errei izango lituzke zubi berriak


(bi udalerritik irteteko eta bestea
sartzeko), bizikletetarako beste
errei bat eta zubiaren alde bakoitzean oinezkoentzako tarteak.
Gabonetako oporrak igaro ondoren, obren zuzenketa-lanak
egiteko
kontratua
esleitzeko deialdia egingo du
Basauriko Udalak.Eraikuntzak,
gehienez ere, 1.800.000 euroko aurrekontua izango du (BEZa
barne).Proiektua idazteko eta
obrak egiteko epea hiru hilabetekoa da.

Kostua Aldundiaren gain


Bizkaiko Foru Aldundiaren di-

ru-laguntza bati esker eraiki


ahal izango da zubi berria. Izan
ere,horren gaineko hitzarmena sinatu zuten Udalak eta Foru
Aldundiak 2008an. Hitzarmen
horren arabera, 4.750.000 euroko diru-laguntza eman zion
foru erakundeak Udalari bi zubi
berri eraikitzeko: Artunduagakoa (2010ean egindakoa) eta
Baskoniakoa.
Artunduagako zubia eraikitzeko
diru-laguntzatik
2.955.799 euro bideratu zituen Udalak. Horiek horrela,
Baskoniako zubia berrizteko
1.794.201 euroko diru-laguntza
jasoko du.

akizuen moduan,
urtero bezala, Gabonak iristen direnean ,
Hego Uribeko Berbalagun eta
euskara ikasleek festa berezi
bat antolatzen dute, Baskot
Gaua izenekoa. Jaiaren funtsa
kapela batekin joatea da, eta
festa giroan euskarari bultzada
ematea; jana eta edana, ikasle
abeslariak, bakarrizketa...sorpresa asko izan genituen!
Festa Basaurin izan zen eta
arrastiko 20:00etan hasi ginen
poteoan Urdua tabernan. 60
lagun-edo elkartu ginen eta
21:00ak arte ibili ginen tabernaz taberna giroa berotzen,
eta bidez batez argi erakusten
euskararen alde jende asko
dagoela Hego Uriben!
Ondoren, San Jose ikastetxera abiatu ginen denok,
bertan jana eta edana prest
baitzeuden festarekin segitzeko. Urdaila bete eta pilak birkargatu ostean, Barry Manley
-ren bakarrizketa umoretsua
izan genuen; eskerrik asko
Barry hainbeste barre eragiteagatik!!
Eta bukatzeko, AEK-ko
ikasle zein irakasle eta Basauri
eta Galdakaoko Berbalagunek,
abesti bana abestu eta dantzatu zuten, baina ez edozein
abesti, gaztelaniatik euskaratutako hainbat abesti barregarri baizik: nire gurdia,
traktore horia, asereje...
Laburbilduz, sekulako
giroa egon zen, euskararen
alde modu alai batez jokatzea
posible dela beste behin ere
erakutsi genuen! Hurrengo urtean ere arituko gara!!!
Denon artean praktikatuz eta
biziz!!
Eskerrik asko etorri zineten guztioi, eta bereziki San
Jose ikastetxeari (kapera uzteagatik) eta Barry Manley-ri,
momentu hain entretenigarria
pasarazteagatik!!! Hurrengo
arte!

10

HERRIAK
BASAURI

BASAURI

OLENTZEROREN
ETORRERA
argazkiak JON VILLAPUN / bilduma GEURIA.EUS

GEURIA #026
2017ko urtarrilaren 12a

GEURIA #026
2017ko urtarrilaren 12a

HERRIAK
BASAURI

11

BASAURI

MELCHOR, GASPAR
ETA BALTASAR
argazkia MAIDER IBAEZ / argazki-bilduma GEURIA.EUS

galdakao

12

GEURIA #026
2017ko urtarrilaren 12a

HERRIAK
GALDAKAO

Espazio publikoen mantentzelanetan inbertsioa egingo du Udalak


Galdakaok 1,9 milioi euroko inbertsioa egingo du espazio publikoen mantentzeeta konpoketa-lanetan. Lau urteko kontratua izango da

LABURREAN

PuntuEus domeinura
aldatu eta webgunea
berritu du Udalak
INTERNET > Udalak nortasun digital berria estreinatu du eta .eus
domeinura aldaketa egin du.
Diseinu modernoa eta eguneratua erakusten du webguneak,
eta prestazio eta zerbitzu berriak
eskaintzen ditu. Hala nola, herritarrekin hartu-eman handiagoa
eta hobea, Gardentasuna ataria
goiburuan, galdakoztarrek egindako argazki-funtsa, eguneratutako agenda, udal-tramiteen
kudeaketa telematikoa, prozeduren eskuliburua, hemeroteka zerbitzua eta Udaleko buletin
digitalera harpidetzeko aukera.
Era berean, alkatearen agenda
instituzioanala publikatuko dute
astero.
Udal-webguneak
234.229
saio eta 74.672 erabiltzaile erregistratu ditu iaz. Horietatik,
%69,7ak aldian behin bisitatzen
du udal webgunea. Aldaketarekin
datuek gora egitea espero dute.

Urreta auzoko plazaren argazki orokorra / Galdakaoko Udala

testua MAIDER IBAEZ


Bide publikoa osatzen duten elementu guztien mantentze- eta konponketa-lanetan bi milioi euro inguruko
inbertsioa egingo duela jakinarazi du
Udalak egunotan. Modu horretan, lan
horiek esleitzeko lizitazio-prozesua
ireki du, 1.900.000 euroko gehieneko prezioarekin.
Inbertsio hau egitearekin batera,
Galdakaoko Udalak zenbait helburu
lortu nahi ditu. Alde batetik, kexak

daudenean edo ezohiko egoeretan


berehala erantzuteko gaitasuna izatea bilatuko du inbertsio honek, herriko normaltasunari eragiten dioten
egoerak konpondu ahal izateko,
diote Udaletik.
Bestetik, ohiko mantentze-lanekin lotuta programatutako egitekoak egitea ahalbidetuko luke inbertsio honek. Besteak beste, espaloien
mantentze-lanak, bideetako zuloak
konpontzea, eskailerak, eskudelak,
hormatxoak edota zintarriak berre-

raikitzea, haien kontserbazio-maila


onaren bidez elementuon narriadura
ekiditzeko. Eta, azkenik, eguneroko
jardunean eragin handia duten hirigintzako lanak egitea lortuko litzateke. Batik bat, zolaketak eta eraginpeko azpiegituren lanak.
Horiek horrela, erantzun bizkorra, programatua eta ekonomikoa
bermatu nahi du Udalak, hiri bizi
batek berekin dakartzan egoeren aurrean erantzuna emateko asmoz,
diote.

Enplegua, gastu soziala eta zerbitzu


publikoak, Galdakaoko kontuen ardatz
Udalak aurtengo aurrekontua onartu du EAJren eta PSEren aldeko botoekin.
32 milioi euroko aurrekontua da, iaz baino 300.000 euro gutxiago
testua MAIDER IBAEZ
Udalak 2017ko ekitaldiko aurrekontua onartu du abenduaren 30ean ospatutako ezohiko Osoko Bilkuran.
Guztira, 32.375.158 euroko aurrekontua izango du Udalak, iaz baino
%1 gutxiago (346.272 euro gutxiago).
Kontu hauek udal gobernu taldearen aldeko botoekin onartu dira
(EAJ eta PSE). EH Bilduk, Galdakao
Orainek eta Irabazik kontrako botoa
eman dute, eta UH eta PP abstenitu egin dira. Aurrekontu-proiektu honek garrantzi berezia ematen
dio zerbitzu publikoak kalitatez eskaintzen jarraitzeari, gastu soziala
handituz eta enplegua sortzeko eta
ekonomia sustatzeko neurriak indartuz, dio Iigo Bilbao Ogasun eta
Ondareko zinegotziak.

Era berean, jarduera hauek


aurreikusi
dituzte:
Elexaldeko igerilekuak berritzea, Antenna
proiektuaren lehen harria jartzea,
Aperribaiko sarbide mekanikoak
sustatzea -Pontzi Zabalan oraindik
egiteko dauden faseak ahaztu gabe, Eperlandako zentro artistikoa
errealitate bihurtzea, ludoteka-sarea osatzea, berdeguneak berreskuratzea eta aparkatzeko eremuak
hobetzea.

Talde politikoen zuzenketak


Oposizioko talde politikoek zuzenketak eta proposamenak egiteko aukera
izan dute. Horiek horrela, aurrekontuan alderdi popularrak aurkeztutako
bi zuzenketa onartu dituzte: udalerriko argi-sisteman energia-efizentzia hobetzea eta Lapurdi kalean kirol-eremu ireki bat sustatzea.

EH Bildu, Galdakao Orain eta


Irabazi taldeek ere zuzenketak egin
dituzte -propioak zein bateratuak-,
baina ez dituzte onartu. Besteak
beste, proposamen bateratu hauek
eman dituzte: udal errentako etxe
politika ezartzea udal gobernu taldeak gaur egun daraman etxebizitza librearen ereduaren aldean,
zerbitzuak berriro udal zerbitzu
izatea EAJren eta PSEren azpikontratazioaren ereduaren aldean, eta
auzoen irisgarritasunaren eta mugikortasunaren berehalako hobekuntza.
Proiektu jarraitua da aurkeztu
digutena, aurrekoaren kalkoa. Horrez gain, herrian inbertitzeko diru
kopurua nahikotsu gutxitu dute,
diote oposizioan lanean dauden EH
Bildu, Galdakao Orain eta Irabazi
taldeen ordezkariek.

Zugaztietara ibilaldia
eta informatika
ikastaroak
helduentzako
GIZARTEA > Galdakaoko adineko
pertsonentzako jardueren egitarauak jarduera berriak eskainiko
ditu aurten. Urtarrilean, esate
baterako, ekimen hauek proposatu ditu Udaleko adineko pertsonen dinamizazio zerbitzuak:
Titanic itsasontziari buruzko
erakusketa bisitatzea Euskalduna Jauregian hilaren 19an, mendi-ibilaldia egitea Zugaztietara
hilaren 26an, eta informatika
ikastaroak egitea KZgunearen
zentroetan urtarrilaren 27tik
30ra bitartean.
Era berean, Zahartze aktiboaren atalean, minaren kontrolari
buruzko tailer bat antolatu dute
urtarrilaren 23tik otsailaren 2ra
arte.

Galdakaori buruzko
film laburrak 8.000
ikustaldi lortu ditu
IKUS-ENTZUNEZKOA > Galdakaori buruzko film labur promozional bat estreinatu eta sareratu du
Udalak. Bertako identitatearen
ezaugarriak jaso dituzte Ivan Felipe eta Unai Landa zuzendariek.
Guztira berrogehita hamar herritar inguruk parte hartu du film laburrean.
Sei minutuko ikus-entzunezkoak dagoeneko 8.000 ikustaldi
inguru izan ditu Galdakaoko Udaleko Youtubeko kanalean.

GEURIA #026
2017ko urtarrilaren 12a

HERRIAK
GALDAKAO

Dispertsio-politika bertan behera uzteko


eskatuko dio Udalak Espetxe Erakundeari
Presoen aldeko
dokumentua
onartu du Udaleko
bozeramaileen
batzarrak, EH Bildu
alderdiak proposatuta

Galdakaoko presoen senide eta lagunek egindako manifestazioa 2015eko Santakurtzetan / Geuria

maileen batzarrak onartu du. Dokumentuak EH Bilduren, EAJren,


Galdakao Orainen, UHren eta
Irabaziren aldeko botoa izan du,
eta alderdi sozialistak eta alderdi
popularrak kontrak bozkatu dute.

Giza-eskubideen alde
Dokumentuak jasotzen dituen
akordioen artean daude alde batetik, giza-eskubideekiko begirune zorrotzarekin bat eginik,

euskal preso guztiak euskal kartzeletara hurbil ditzatela eskatzea


Espetxe Erakundeari, eta bestetik, Udalbatzak hartutako erabaki honen berri ematea Espainiako
Espetxe Zuzendaritzari, Espainiako eta Euskal Autonomia Erkidegoko Arartekoei eta Eusko Jaurlaritzaren Gogora erakundeari.

Dispertsioaren eraginak
EH Bilduk aurkeztutako doku-

mentuaren arabera, azaroaren


19an 1.110 kilometrora dagoen
Huelvako kartzelatik bueltan zetozela Mirentxinen furgonetan
(presoen senide eta lagunek egin
beharreko bidaietan laguntzeko sortutako gidari taldea), zortzi senide-lagunek istripu larria
izan zuten. Horien artean, Sergio
Lopez Apeztegia galdakoztarra.
Guztira, euskal presoen 16 senide
hil dira Espainiako errepideetan.

Arma nuklearrak deuseztatzearen aldeko sarearekin


bat egitea aho batez onartu du Galdakaoko Udalak
Mayors for Peace nazioarteko sarearekin bat egin du Udalak. Dagoeneko 161 herrialdetako
7.000 Udalek baino gehiagok babesten dute arma nuklearrak ezabatzeko sarea
testua MIADER IBAEZ
Bozeramaileen batzarrak aho batez erabaki du arma nuklearrak
deuseztatzearen aldeko Mayors
for Peace nazioarteko sarearekin bat egitea (ingelesez, Alkateok bakearen alde esan nahi
du).
Gauzak horrela, nazioarteko sareari atxikitzeko behar diren tramite guztiak egingo ditu
Udalak eta bide horretan, Mayors for Peace sarea ezagutaraztea bultzatuko dute eta herritarrak suntsipen masiboko armen
mehatxuaz sentsibilizatzen laguntzea bilatuko dute.

Hiroshima eta Nagasaki


2020. urtean 75 urte beteko dira
Ameriketako Estatu Batuek Japoniako Hiroshima eta Nagasaki
hirietako bonbardaketa nuklearrak burutu zituztela, 1945ean

LABURREAN

Torrezabaleko
ikasketa-gela
zabalik hilaren 29ra
bitartean
HEZKUNTZA > Torrezabal Kultur Etxeko ikasketa-gela zerbitzua, ohikoa denez, asteko zazpi egunetan egongo
da zabalik urtarrilaren 29ra
arte, etenik gabe. Hain zuzen
ere, astelehenetik ostiralera
08:30etik 20:30era eta asteburuetan 09:00etatik 20:30era
egongo da irekita.
Galdakaoko Udalak, Kultura, Gazteria eta Kirol Arloaren
bitartez, bi eremu egokitu ditu
Torrezabalen: bat, nagusien
Liburutegia bera (120 plaza)
eta, bestea, Erakusketa Gelaren eremua (52 plaza), Liburutegia bete denean zabaltzen
dena.

testua MAIDER IBAEZ


Udalak presoen aldeko dokumentu bat onartu du. Zehazki,
euskal presoen aurkako urruntze
espetxe-politika edo dispertsio
-politikari dagokiona da dokumentuaren ardatza. Presoei gain
-zigorra suposatzeaz gain, euren
senide eta lagunentzako ere zigor
gehigarria da, dio dokumentuak: Izan ere, neurri horren
erruz astero-astero milaka kilometro egitera behartzen baititu,
horrek dakarren arriskuaz gain,
giza-kostua eta kostu ekonomikoa itzela delarik.
EH Bilduk proposatu du dokumentua eta Udaleko bozera-

13

Bigarren Mundu Gerra bukatzear


zegoela. Gerra batean bonba nuklearrak erabili zituzten lehendabiziko aldia izan zen, baita bakarra ere.

Mayors for Peace


Ondoren, 1982an, Arma Nuklearrak Erabat Abolitzeko Hirien
arteko Elkartasuna Sustatzeko
Programa berria proposatu zuen
Hiroshimako alkateak Nazio Batuen Erakundeko egoitzan (New
York).
Harrez geroztik, Hiroshimako
eta Nagasakiko alkateek mundu
osoko alkateei eskatu diete haiekin bat egin dezaten programa
horren alde, eta horrela jaio zen,
hain zuzen, Mayors for Peace
sarea. Gaur egun, mundu osoko 161 herrialdetako 7.000 udalek baino gehiagok adierazi diote
babesa sareari. Gaurtik aurrera,
Galdakaok ere bai.

Udalbatza bere osotasunean / Galdakaoko Udala

Aperribain eta
Pontzi Zabalan
aldapa mekanikoak
jarriko ditu Udalak
GIZARTEA > Aperribai auzoan
aldapa mekanikoak ezarriko ditu. Horretarako azterlana
egiten ari dira, lehentasunezkotzat jotzen den premia bati
erantzuteko aukera bideragarrienak ezagutzeko. Behin
txostena eginda, proiektua
martxan jarriko dute.
Era berean, Pontzi Zabala kalean gauzatzeko dauden
bi faseei heldu ahal izango die
Udalak, bertan beste sarbide
mekanikoak jarri ahal izateko.

Kiroldegi pribatuek
tarifak murriztuko
dituzte udalarekin
adostuta
KIROLA > Udalak eta udalerriko
bost gimnasio pribatuk (Oreka, Kemen, Ukabilka, Zuzen
eta Elexalde) lankidetza-hitzarmena sinatu dute udal-instalazioetako
abonatuei
kirol-eskaintza zabaltzeko helburuarekin.
Hitzarmenaren
ondorioz, %30 eta %50 arteko
tarifa murriztuak eskainiko dituzte gimnasioek zenbait jardueretan.
Kirola egiten duten pertsonei dagokienez, Bizkaiko ratiorik altuenetakoa du Galdakaok
egun. Gutxi gorabehera, udal
kirol-instalazioetara
abonatutako pertsonak 9.000 dira.
Kopuru altua kontutan hartuta
ondoan Basauriko Artunduaga kiroldegia duela, eskualdeko
kirolari asko erakartzen dituena.

14

HERRIAK
GALDAKAO

GALDAKAO

GALDAKAHO, LIBURU
ETA DISKA AZOKA
argazkia MAIDER IBAEZ / argazki-bilduma GEURIA.EUS

GEURIA #026
2017ko urtarrilaren 12a

GEURIA #026
2017ko urtarrilaren 12a

HERRIAK
GALDAKAO

15

GALDAKAO

SAN SILBESTRE
LASTERKETA
argazkia MAIDER IBAEZ / argazki-bilduma GEURIA.EUS

arrigorriaga

16

GEURIA #026
2017ko urtarrilaren 12a

HERRIAK
ARRIGORRIAGA

Abandonaturik zegoen Abusuko


hormari bizitza eman diogu
Aztarnak kolektiboak Abusu auzoko Olatxu plazako horma margotzeko ekimena
bultzatu du. 100 metro luze eta 4 metro altu ditu hormak

Umeentzako Bual
eta Gu antzerkiak
Abusun eta Lonbon
ANTZERKIA > Urtarrilaren 27an,
ostiralez, Abusu Zentro Soziokulturalak lau urtetik gorako
umeentzako antzerkia hartuko
du. Hain zuzen, Txalota Antzerki
Taldeak Bual lana eskainiko du
18:00etatik aurrera ekitaldi aretoan. Era berean, herrigunean ere
umeentzako antzerkia programatu dute. Hilaren 29an, igandez,
Borobil Teatroak Gu obra antzeztuko du Lonbo aretoan 12:30ean.
Antzerkiaren inguruko informazio
gehiago topatuko duzu agendaren
tartean, 30. orrialdetik aurrera.

Gaztetxef tailerra eta


Ping-pong topaketa
Gaztegunean
urtarrilean

15 artistek parte hartu dute Olatxuko horma margotzeko ekimenean / Geuria / Arrigorriagako Udala

testua MAIDER IBAEZ


Aztarnak kolektiboak, Arrigorriagako
Udalaren babesarekin, Abusu auzoko
Olatxu plazako 400 metro karratuko
horma margotu du graffitien bidez.
Auzotarrek eurek egin zuten horma
margotzeko eskaria. Guztira, 15 artista aritu dira murala apaintzen: Azuri,
BaflesCMK, Bolin, Cato, Eik, Goal,
Habese, Jowon, Kezon, Lan, Oner,
Roke, Siner, Shore eta Zeromunoz.
Proiektu hau garatzeko inguru ezberdinetako hainbat artista deitu ge-

nituen eta hauek izan dira elkarrekin


batu ahal izan ditugunak, dio Andoni Ortiz Aztarnak kolektiboko kideak.
Olatxu plazako horma margotzeko harmonia bilatu dute Aztarnakoek
eta atzealde bateratua margotu dute:
Atzealde guztia berdez margotu genuen naturaren gaian murgiltzeko,
baina gai librea izan dute artistek. Azken finean, ez dugu proiektuaren helburua ahaztu behar: Inguruko artistak
ezagutarazi eta guztiz abandonaturik
zegoen hormari bizitza berria ematea, dio Andonik.

CFCrik gabeko espraiak


Artistek erabili duten teknika eta
materialez galdetuta, honakoa dio
Ortizek: Erabili den teknika espraia
izan da. Sarritan, margo plastikoekin
nahastu egiten dugu, irudiak eskatzen duenaren arabera.
Materialen inguruan, Ortizek
adierazi du erabili dituzten espraiek
ez
dutela
Klorofluorokarbonorik
(CFC), beraz, ingurumenarekiko
eragina bestelako margoek izan dezaketenaren berdina da, ez dira kutsagarriak.

Gazteen errealitatearen diagnostikoa egiteko


14.000 euro inbertituko ditu Udalak
Ikerlanaren helburua da Arrigorriagako gazteenen kolektibo osoaren dignostikoa
lortzea. Guztira, herritarren %16a baino gehiago gazteak dira udalerrian
testua MAIDER IBAEZ

GEURIA.EUS
eduki guztiak

LABURREAN

Gaztedi Nerbioi-Ibaizabal Eskualdeko Planak dagoeneko barne hartu


ditu gazteen errealitatearen diagnostiko-azterlana eta gazteen artean enplegua sustatzeko baliabideak. Bide
horretan, Arrigorriagako Udalak are
gehiago sakontzea erabaki du eta EDE
Fundazioari eskatu dio Arrigorriagan
2017-2022 Gazte Politika eratzeko
Estrategiak izeneko ikerketa egiteko.
Biztanleriaren %16a baino gehiago gazteak dira Arrigorriagan eta horregatik erabaki du Udalak azterketa
sakonago bat egitea. Azterlana indartzeko 14.000 euroko partida gorde du

%16

baino gehiago gazteak dira


Arrigorriagan
Udalak. Udal ordezkariek diotenez,
gutxi gorabehera lau hilabetez lan
egingo dute Arrigorriagan Gazte Politika eratzeko giltzarriak ezagutzeko,
hurrengo bost urteetara begira.
Ikerketa sakon hau egiteko EDE
Fundazioak topagune gehiago, partaide gehiago eta analisi-parametro
gehiago bilatuko ditu. Ildo horretan,

metodologia parte-hartzailea erabiliko dute eta udalerriko eragile guztiek


hartuko dute parte.

AMIA analisia
Bestalde, tokiko gazteen errealitatearen beste analisi bat burutuko dute.
Hain zuzen ere, AMIA analisia (aukera, mehatxu, indargune eta ahulezia
hitzez osatutako akronimoa). Besteak
beste, arlo hauek hartzen dituen mapa
prestatuko dute: enplegua, aisialdia,
kultura eta kirola, hezkuntza, osasuna
eta etxebizitza. Era berean, etorkizunari begira neurtu eta baliozta daitezkeen adierazle-multzoak identifikatuko dituzte.

GAZTERIA > Arrigorriagako Gazteguneak zenbait jarduera antolatu ditu gazteei zuzenduta.
Urtarrilaren 14an, larunbatez,
18:00etatik 19:30era Gaztetxef
sukaldaritza tailerra antolatu
dute. Gazteek sukaldatzeko eta
errezeta-liburua osatzeko aukera
izango dute.
Bestetik, hilaren 22an, igandez, Ping-pong topaketa izango da
18:00etatik 20:00ak bitartean eta
hilaren 28an, larunbatez, mahai
jolasak izango dira egun osoan
zehar. Ekintza guztiak doakoak
dira, baina aldez aurretik izena
eman behar da parte hartzaileen
kopurua zehazteko. Era berean,
parte hartzeagatik puntuak emango zaizkie gazteei.

Alpinismo ikastaroa
otsailean Padura
Mendi Taldearekin
KIROLA > Aurtengo programazio
eta irteeren berri eman du Padura
Mendi Taldeak. Urtarrilaren 21ean
urteko lehen irteera antolatu dute.
Hain zuzen ere, Cordel mendi
-tontorrera igoera izango da, Alto
Campoo eski estazioan dagoena
eta 2.061 metro dituena.
Otsailari begira, lehenengo
asteburuan, hilaren 4an eta 5ean,
alpinismo ikastaroa prestatu dute.
Hobetzeko saioa izango da. Gainera, otsailaren 19an Lunadan
(Burgos) dagoen Inmunia mendira irteera antolatu dute (1.518 metro). Irteera hauen aurretik, bihar
bertan, urtarrilaren 13an, federatzeko azken eguna izango da
19:30etik 21:30era. Eta, tartean,
20:00etatik aurrera urteko batzarra deitu dute Doktor Fleming kaleko egoitzan.

GEURIA #026
2017ko urtarrilaren 12a

HERRIAK
ARRIGORRIAGA

17

LABURREAN

Iker Arceren Lituania


eskualdeko film onena
Umorea Labur jaialdian
KULTURA > Abenduaren 12tik 17ra bitartean ospatu da Umorea Labur jaialdiaren
beste edizio berri bat. Eta honekin dagoeneko 15. edizioa antolatu du Lanbarri Kultur Elkarteak. Aurten, guztira 32
laburmetrai ikusteko aukera izan da sail
ofizialean. Era berean, #nosolopaja atala ere egon da programazioaren barruan:
Arrigorriaga eta inguruko herrietan
egindako laburmetraien atala da.
Aurtengo maila oso altua izan da.
Parte hartu dutenen artean nazioarteko sarituak izan ditugu, baita zuzendari
ezagunak eta Oscar sarietan parte hartuko duten laburmetraiak ere, diote Lanbarri Kultur Elkartetik.
Umorea Labur jaialdiaren amaiera
galan sari banaketa egiteaz gain, Ohorezko Txantxarria eman zioten Ramon
Barea aktoreari: Lonbo aretoa bete egin
dugu beste behin ere, ez bakarrik amaiera galan, baizik eta astean zehar. Guztira, 1.500 lagun gerturatu dira.

ARRIGORRIAGA

1.500 LAGUN UMOREA


LABUR JAIALDIAN
argazkiak UMOREA LABUR

SARI BANAKETA
Umorezko film labur onena:
Como yo te amo (Fernando Garcia Ruiz)
Ikusleek emandako saria:
17 aos juntos (Javier Fesser)
Gaztea saria:
Apolo 81 (Oscar Bernacerrena)
Zuzendari onena:
Chema Garcia (La disco resplandece)
Interpretazio onena:
Jordi Aguilar (En alabama s)
Euskal film labur onena:
Ulises (Aitor Gonzalez)
#Nosolopaja saria:
Lituania (Iker Arce)

Abusu-Montefuerte
ibilbide osasungarria
hilaren 15ean
KIROLA > Udalerriko Ibilbide osasungarri eraberrituak ezagutzeko ekimena zabaldu dute Arrigorriagan. Dagoeneko bi
irteera gidatu egin dituzte (Beteluri eta
Mendikosolo-Done Peri) eta hirugarrena
urtarrilaren 15erako antolatu dute: Montefuertera irteera, alegia.
Ibilbidea Abusuko Zentro Soziokulturaletik abiatuko da 10:00etan eta, besteak best,e igarobide hauek izango ditu:
Montefuerte parkea, Malmasin mendiaren hegalak eta Buiagoiti eta Buiabarria
auzoak. Guztira 7 kilometro eta 215 metro baino gehiagoko desnibela du ibilbideak.
ARRIGORRIAGA

426 KILOKALORIA
ERRETZEKO BIDEA

8.750 urrats

argazkia GEURIA

8.750 urrats inguru egin behar direla eta


ibilbidea amaitutakoan (neurrizko erritmoan, ordubete eta 35 minutuan) 300
eta 435 kilokaloria bitartean erreko direla
kalkulatu dute adituek, norberaren pisuaren arabera.

ugao

18

GEURIA #026
2017ko urtarrilaren 12a

HERRIAK
UGAO

Kontratazio Zentralekin gastu


publikoan aurreztuko du Udalak
Udala Bizkaiko Foru Aldundiko Kontratazio Zentralera atxiki da. Modu horretan,
gastu publikoaren euste eta aurrezte politika areagotuko du
testua MAIDER IBAEZ
Legegintzaldiko erabaki ekonomikoetan izan duen gastu publikoaren
euste eta aurrezte politika areagotuko du Ugaoko Udalak, Bizkaiko Foru
Aldundiak martxan jarritako Kontratazio Zentral berrira atxikitzearekin batera. Izan ere, hainbat zerbitzu
merkeago izango ditu Udalak aipatutako Zentralak eskaintzen dituen lanak eta hornidurak kontratatuz gero.
Ekimen honen helburua kontratazioaren kudeaketa administratiboa
neurtzea, erraztea eta finean dirua
aurreztea den arren, xede nagusia
erosketen eta kontratazioen kostuak
gutxitzea da. Honek guztiak kontratazio publiko eraginkorragoa ahalbi-

detzea espero dute Udaleko agintariek.

Zerbitzu zentralizatuak
Udalak modu zentralizatuan eskuratu ahal izango dituen ondasun, lan eta
zerbitzu batzuk honako hauek dira:
ibilgailuak, berokuntzarako erregaiak, energia elektrikoa, fotokopiagailuak, desfibriladoreak, informazioaren tratamendurako sistemak eta
ekipoak, bulegoko altzariak, eraikinen eta zentroen garbiketa zerbitzua,
posta eta telegrafia zerbitzua, igogailuen mantentze-lanak eta aseguruak,
besteak beste.
Kontratazio Zentral honek eskainitako zerbitzuak eta hornidurak
erabiltzea da Udalaren asmoa, be-

tiere Zentral honek enpresa esleipendunekin izenpetutako hitzarmen


esparruetan ezarritako baldintzekin
eta prezio murriztuekin, diote udal
ordezkariek.

Herrian gastua
Era berean, Udaletik adierazi dutenez, atxikitze hau gauzatu arren,
posible dugunean, herriko komertzioetan ere erosketak egiten jarraituko dugu. Izan ere, Kontratazio
Zentralera atxikitzeak ez gaitu ehuneko ehunean lotzen, Udalaren erabakia da noiz gura dugun Zentralaren
eskaintzetara batu edo guk gure kabuz aurrera egin, alegia, askatasun
osoz joka dezakegu erabakitzerako
orduan.

11.000 euroan handitu dute Gizarte


Larrialdiko Laguntzen diru poltsa
Berrogeita bi familia
ugaotarrek jaso dituzte
2016an oinarrizko
gastuei aurre egiteko
dirulaguntzak

GIZARTEA > Iaz 50.000 euroko partida


bideratu zuen Udalak Gizarte Larrialdiko Laguntzetara (GLL). Aurtengo
aurrekontuan, ostera, aipatutako diru
poltsa 11.000 euroan handitu du. Horrela, ugaotar guztiek egindako eskariak ehuneko ehunean bete ahal izango dituela uste dute udal ordezkariek.
Iazko
GLLetara
bideratutako
60.747 euroetatik 54.565 Eusko Jaurlaritzak ordainduko ditu. Hortaz,
Udalak 6.182 euro bideratu zituen
iaz Gizarte Larrialdeko Laguntzetara.
2016an berrogeita bi familiak jaso di-

tuzte oinarrizko gastuei aurre egiteko


laguntza hauek.

Argindarra edo ura


Gizarte-bazterkeriarik gerta ez dadin
edo halako bazterkeriak konpontzeko
behar-beharrezkoak diren gastuak
ordaintzeko nahiko baliabiderik ez
dutenentzako dira Gizarte Larrialdiko Laguntzak. Oro har, argindarra
edo ura moduko gastua arrunta ordaintzeko erabiltzen dira, baina ohiz
kanpokoak ordaintzeko ere erabil
daitezke.

LABURREAN

Gimnasia bio
-osasungarria
egiteko aparatuak
OSASUNA > Jarduera fisiko erregularraren praktika sustatzeko
helburuarekin, gimnasia bioosasungarria egiteko aparatuak
jarri dituzte udal kiroldegiaren
kanpoko aldean. Aurretik, Arandia eremuan eta Leitoki eskolatik hurbil antzeko aparatuak ere
kokatu ditu Udalak. Eusko Jaurlaritzaren Osasun eta Kontsumo
Sailaren diru-laguntza jaso du inbertsio honek.

Ermitako jolastokia
estaltzeko proiektua
egingo du I-Ingenia
enpresak
GIZARTEA > Ermita ondoko kolunpioak estaltzeko proiektua
idazteko enkargaua eman dio
Udalak
I-Ingenia
ingeniaritza-enpresari.
Abenduaren 27an izan zen
osoko bilkuran udalbatzak aho
batez onartu zuen kreditu aldaketa bat jolastokia estaltzea helburu duen proiektu bat idaztea
enkargatzeko. Neurri honekin,
Udalaren nahia eguraldi kaxkarra egiten duenean ere, herriko
umeek eta gurasoek jolasgune
bat izatea da, erdigunetik gertu.
Honek ere bizi-kalitatea hobetzen du, dio Etor Idirin Hirigintza zinegotziak.
Proiektua idatzi ondoren, estalkiaren lanak aurtengo bigarren hiruhilekoan lizitatzeko asmoa du 90.000 euro ingurugatik,
BEZa barne.

Gazteak lankidetzan
programan egoteko
aukera Gazteinfon

Euskadiko Gazteak Lankidetzan programan parte hartu zuen Alazne Molinuevo basauriarrak / Alazne Molinuevo

LANKIDETZA > Eusko Jaurlaritzak eta


Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak, Garapenerako gobernuz kanpoko Euskadiko erakundeen
(GKE) laguntzarekin, urtero antolatzen dute Euskadiko Gazteak Lankidetzan programa. Gazteen artean
elkartasun balioak sendotzea eta garapenerako ekintzen inguruko sentsibilizazioa sortzea da helburua.
Gazteinfo bulegoak Lankidetza
programa honen inguruko informazioa emango die 1987 eta 1995 urteen
artean jaio diren gazteei urtarrila eta
otsaila artean. Izena emateko epea
zabalik dago otsailaren 14ra arte eta
gehienez ehun lagunek eman dezakete izena. Jaurlaritzak bere gain
hartuko ditu jarduera egin beharreko
herrialdeko GKErekin elkartu arteko
joan-etorriko bidaia-gastuak, bisa
eta gaixotasunetarako eta istripuetarako asegurua.

GEURIA #026
2017ko urtarrilaren 12a

HERRIAK
UGAO

19

LABURREAN

Ugaoko institutuak
sukaldea bertan izatea
eskatuko du LABek

Ugaoko Institutuaren eraikitze lanak Usila aparkalekuaren ondoan / Geuria

HEZKUNTZA > Abuztuan amaituko dituzte Ugaoko Institutuko obrak eta


2017/2018 ikasturte berrirako prest
egongo da hezkuntza zentro berria.
Horren harira, sukaldea zentroan
bertan izatea eskatu du LAB sindikatuak. Jakin dugunez, eraikuntza berrian catering eredua ezarri nahi dute.
Eraikinetik kanpo dagoen sukalde nagusi batean prestatu nahi dute janaria, ondoren, ikastetxera eramateko, salatu
du LABek.
Askotan aipatzen du Hezkuntza
Sailak sukaldea bertan edukitzea garestiagoa dela, baina ez da horrela: antzeko
prezioa dute bi ereduek. Ez, ordea, janaria prestatzeko era. Batean, goizean
prestatutako janaria banatzen den bitartean, bestea egun batzuk lehenago
prestatua izan daiteke, diote.

UGAO

OLENTZERORI HARRERA
argazkiak MAIDER IBAEZ / argazki-bilduma GEURIA.EUS

zaratamo

20

GEURIA #026
2017ko urtarrilaren 12a

HERRIAK
ZARATAMO

Elexaldeko frontoian berogailuak


jarri ditu Zaratamoko Udalak
Berogailuak dagoeneko jarri dituzten arren, Eusko Jaurlaritzak baimena eman
arte ezin izango dituzte piztu

LABURREAN

Elezkanok min
hartu du eta Jaka
ariko da bere ordez
Binakakoan
ESKU PILOTA > Eskuz Binakako
Txapelketako ligaxkako sei partida
jokatu dituzte eta finalerdietarako
beste zortzi falta dira.
Hego Uribe eskualdeko hiru
pilotari ari dira txapelketan: Mikel
Urrutikoetxea eta Danel Elezkano
zaratamarrak, eta Mikel Larunbe
galdakoztarra. Elezkanok eta Zabaletak osatutako bikotea bigarren dago ligaxkan, hiru partida
irabazita, beste bots bikoterekin
berdinduta. Larunbek bi partida
irabazi ditu eta Urrutikoetxea azkena da, bakarra irabazita. Elezkanok min hartu du eta Erik Jaka
ariko da bere ordez igandeko partidan.

Elexalde auzoko frontoiak berogailuak izango ditu / Geuria


testua MAIDER IBAEZ
Zaratamoko Udalak berogailuak ipini
ditu Elexaldeko pilotalekuan. Herri
honetan esku pilota oso preziatua da
eta ikusle dexente, batez ere umeak,
biltzen ditu bertako forntoietan,
dio Jon Ajuria Zaratamoko alkateak:
Eta, neguan gaudela, hotza asko nabaritzen da.

Entrenamenduak direla edota


txapelketak direla, herritarrek zein
kanpotik etortzen diren ikusleek pilotalekuan denbora asko ematen dutela gaineratu du Ajuriak. Eta, neguko
hotza ekiditeko berogailuak jarri ditu
Udalak: Oraindik ezin ditugu erabili,
Eusko Jaurlaritzaren Industria Sailak
baimena eman arte. Instalazioaren
berrikusketa egin behar dute bero-

gailuak martxan ipini aurretik, dio


alkateak.

Markagailu elektronikoak
Beste alde batetik, markagailu elektronikoak jarriko dituzte frontoian
hemendik egun batzuetara. Udalak
eskaera egin du eta Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza izango du hauek
jartzeko.

Bi peoi eta administrari bat ari dira lanean


udalerrian eskualdeko Enplegu Planari esker
Arratia-Nerbioi
eskualdeko Enplegu
Planaren baitan hasi
dira lanean bi peoiak eta
administraria

Udaletxe ondoko aparkalekua / Geuria

ENPLEGUA > Arratia-Nerbioi bailarako Enplegu Plana sakoneko azterketa sozioekonomiko batekin hasi zen.
Bertan, bere ezaugarriak eta indarguneak zehaztu ziren. Herrien arteko
ezberdintasun eta heterogeneidadea
izan zen ezaugarrietako bat, bai tamainaz eta baita jarduera eta beharrez ere.
Enplegu Plan honek hurrengo herriak batu zituen: Arrigorriaga (eskualdeko buru gisa), Arakaldo,

Arrankudiaga, Orozko, Ugao-Miraballes, Zeberio eta Zaratamo.


Gaur egun hiru langabetu kontratatu dituzte Zaratamon: bi peoi
eta administrari bat.Momentu honetan, bi peoi ari dira lanean Zaratamon Enplegu Plan horri esker eta
urtarrileko lehen astean administraria hasi zen lanean, dio Jon Ajuria
alkateak. Kontratuek lau hilabeteko
epea dute, lanaldi osoan zein partzialean.

San Bixenti eguna


ospatuko dute
urtarrilaren 22an
JAIAK > Urtarrilaren 22an, igandez,
San Bixenti eguna ospatuko dute
Arkotxa auzoan. Meza nagusia eta
gero, luntxa antolatuko dute eliza
ondoan. Zaratamoko txistulariek
musikaz girotuko dute auzoa.

Zaratalabur film
laburren emanaldia
otsailean itzuliko da
AGENDA > Urte berriarekin batera,
Zaratamoko Udala otsailetik aurrerako agenda kulturala prestatzen hasia da dagoeneko. Aurreko
urteetan bezala, Zaratalabur film
laburren emanaldia izango da. Era
berean, Zineforuma ere antolatuko dute.

Hiru toki gehiago


irabazi ditu udaletxe
ondoko aparkalekuak
LANAK > Udaletxe ondoko aparkalekuan obrak egin ditu Udalak
17.000 euroko inbertsioa eginez.
Zenbait zatitan asfaltoa altxatuta zegoen eta beste tarte batzuetan
lurra bera hondatuta zegoen, dio
Jon Ajuria alkateak.
Modu horretan, egon diren zuloak konpondu eta dena berriro
asfaltatu dute. Bide batez, zaborraren edukiontziak lekuz aldatu dituzte, Bizkaibusen geraleku
ondotik aparkalekuaren azkenera arte. Horrek aparkatzeko hiru
toki gehiago irabazi izana ahalbidetu du. Guztira, 22 aparkaleku
daude eta horietatik bi ahalmen
urriko pertsonentzako izango dira.

GEURIA #026
2017ko urtarrilaren 12a

ZARATAMO

SOLLUBERA IRTEERA
argazkiak TXIFUMENDI / argazki-bilduma GEURIA.EUS

HERRIAK
ZARATAMO

21

22

GEURIA #026
2017ko urtarrilaren 12a

GEURIA
ELKARRIZKETA

Berbaz
22
GEURIA #026
ELKARRIZKETA
2017ko urtarrilaren 12a

GIZARTEA

Heztea eta laneratzea baloreak


ezagutarazteko bidea dira
3.816 euro lortu dituzte basauriarrek sanfausto jaietan egindako ekintza solidarioen bidez. Bildutakoa Euskal
Herriko Down Sindromea Fundaziora bideratu dute, zehazki, Latteatu irribarre bat proiektura
testua IRANTZU CHAURRONDO
argazkia LATTEATEATU IRRIBARRE BAT
laguntzaile EUSKAL HERRIKO DOWN
SINDROMEA FUNDAZIOA

zia beberak zituztela. Hortaz, Fundazioak


hori ere bere gain hartu zuen. Helburua
zehatza da: haien guztien erabateko gizarteratzea lortzeko eskubideen alde jardutea.

kuntzak eskaintzen ditugu, besteak beste.


Heziketaren eta ondorengo lan munduratzearen helburua da pertsona hauen baloreak ezagutzera ematea eta enpresak horretaz jabetzea.

26 urteren ostean, mantentzen al duzue


hasierako programarik?
Haurrei eta Familiei Zuzenduriko Arreta zerbitzua da mantentzen duguna, hau
izan baitzen sumatutako lehen gabezia.
Orduan ezinbestekoa ikusi genuen eta
gaur egun oraindik ere hala izaten jarraitzen du. Hau oinarri hartuta, Eskolatze Jarraipena garatu genuen: umeek heziketa
koordinatua izatea da helburua, eta modu
honetan umearen heziketa partekatzea,
hala nola, lan-sistemak, zalantzak eta jarrerak. Eskolatze jarraipena umeentzat
eurentzat erosoa eta aproposa izatea bermatzen dugu.
Hezkuntza alde batera utzita eta lan
-mundura begiratuta, aurrenekoetariakoak izan gara Down sindromea duten
pertsonak, edonork izan behar dituen lan
-baldintza duin batzuen eskubideekin,
langile gisa hartzen. Esaterako, Liburutegi
Laguntzailea eta Barista Teknikaria -tabernetan laguntzaile- izateko lan-forma-

Basaurik dirua eman dizue Latteatu irribarre bat egirasmorako. Zertan datza?
Latteatu irribarre bat taberna laguntzaile
izateko hezkuntzan kokatzen den proiektua da. Kafeetan aurpegi irribartsuak marraztuz bezeroengan irribarreak eragitean datza. Ostalaritzaren bidez gizartea
sentsibilizatzeko bidea ireki nahi dugu.

BASAURI
Iaz Basauriko sanfaustoetan antolatutako
ekitaldi solidario guztien artean 3.816,03
euro batu zituen Herriko Taldeak elkarteak. Bildutakoa Euskal Herriko Down
Sindromea eta Bestelako Desgaitasun
Intelektualen Fundazioari eman zioten,
zehazki, Latteatu irribarre bat proiektuan
lanean jarraitzeko. Laura Rodriguez da
proiektuaren buru eta fundazioaren zuzendari teknikoa.
Zelan sortu zenuten fundazioa?
Sustraiak Getxon hazi ziren 1991an, Down
Sindromea zuten seme-alaben gurasoek
izan beharreko laguntza eta arreta egokia
jasotzen ez zutelako. Lau urte beranduago Bilbora eraman genuen egoitza, eta orduan, Euskal Herriko Fundazioa bihurtu
genuen. Pixkanaka-pixkanaka ikusi genuen Down Sindromea zutenek ez ezik,
beste desgaitasun intelektual batzuk zituzten haurrek ere beharrizan eta gabe-

Heziketaren eta
ondorengo lan
munduratzearen
helburua da Down
sindromea dutenen
baloreak ezagutaraztea
eta enpresak horretaz
jabetzea

Horretarako, Mikel Alonso Barista Eskolarekin akordioa sinatu dugu neska-mutilak bertan hez ditzaten. Proiektu hau lantzen dihardugun hirugarren ikasturtea da
honakoa eta badago praktikak egiten ari
den jendea, baita lana topatzen ari dena
ere! Eskerrak eman nahi dizkiogu Basauriko Herriko Taldeaki haien diru-laguntza
guretzat benetan lagungarria zaigulako
proiektu honetan lan egiten jarraitu ahal
izateko.
Geure gizartea solidarioa al da?
Bai, noski. Jendeak parte hartzen du, ez

Kafeetan aurpegi
irribartsuak marraztuz
bezeroengan irribarreak
eragitean datza
Latteatu irribarre bat
proiektua

GEURIA #026
2017ko urtarrilaren 12a

1991tik Down Sindromea


dute pertsonen
bizi-itxaropena 20 urte
igo da. Horrek erronka
berriak ekarri ditu, tartean,
Alzheimer kasuei nola
aurre egin pertsona
hauengan
58 langile eta 84
boluntario ditu
Fundazioak. Guztira,
410 familiek jasotzen
dute erakundearen
laguntza zuzena
bada diru-laguntza bidez, boluntario gisa,
edota bere enpresan hemengo norbait
praktiketan edo lanean sartzeko da. Dena
den, oraindik asko falta da gizarte honetan
Down Sindromea eta beste desgaitasun
intelektualak dituzten pertsonak besteen
parean ikusteko eta egoteko.
Gaur egun zenbatek egiten dute posible
egitasmo hau aurrera jarraitzea?
Entitatean 58 langile daude, baina garrantzitsua da aipatzea, egun 84 boluntario ditugula eta haien lana ezinbestekoa dela.
Horien partaidetzarik eta konpromisorik
gabe ez litzatekeelako posible izango, adibidez, aisialdirako programa gauzatzea.
Izan ere, guztira 410 familiek jasotzen
dute Fundazio honen laguntza.
Azkenaldian martxan jarri al duzue
proiektu berriren bat?
Ikasturte honetan helduentzako prestakuntzan berrikuntzak egin ditugu ongizate emozionalean oinarritutako modulu
batzuk antolatuz. Modulu hauek ez daude
bakarrik lan-mundura zuzenduta, baita
eguneroko bizitzara ere. Adibidez bertan
Nire gastuak kontrolatzen ditut, Bizitza
independientea, Irakurketa errazaren
kluba eta Nola nire burua ondo sentiarazi topa ditzakegu. Nabaria da jendea oso
gustura dabilela bere bizitzarako onuragarria eta praktikoa ikusten duelako.
1991 2016. Zein izan da nabaritu duzuen alderik nabarmena?
Bizi-itxaropena gutxi gorabehera 20 urte
igo dela. Hau guztiz positiboa da, baina
honekin batera erronka berriak ezartzen
diozkiogu gure buruari. Adibidez, Azlheimerra edukitzen hasten direnekin zer eta
nola landu.
Bestetik, aspaldian nahi dugu izan
eta eskatzen dugu erakoak erabiltzen
genituen eskubideak lortzeko. Gaur egun,
ordea, gu ere bagara eta exijitzen
dugu motakoak erabiltzen ditugu. Gu ere
gizartearen parte gara, eta hortaz, exijitzen dugu eskubide berberak izatea. Genero eta kultura aniztasuna eskatzen den
bezala, gu ere anistazun horren barnean
gaude eta Fundazio honen lau hormetatik
kanpo ere hori ikusi behar da.
Pasatu gara erabiltzaileak edukitzetik,
bezeroak edukitzera. Zaintzaileak eta laguntzaileak eskatzetik, asistente pertsonalak edota lan-hezitzaileak exijitzera,
betiere eskubidea dugulako.

GEURIA
ELKARRIZKETA

23

hego uribe

24

GEURIA #026
2017ko urtarrilaren 12a

GEURIA
HEGO URIBE
ARRIGORRIAGA

GALDAKAO

HEGO URIBE

OLENTZERO, HERRIZ
HERRI BISITAN
argazkia MAIDER IBAEZ / argazki-bilduma GEURIA.EUS

ZARATAMO argazkia ZARATAMOKO UDALA


GALDAKAO

UGAO

UGAO

GEURIA #026
2017ko urtarrilaren 12a

GEURIA
HEGO URIBE

25

ZARATAMO

GALDAKAO

argazkiak MAIDER IBAEZ bilduma GEURIA.EUS

ERREGE
MAGOAK

ARRIGORRIAGA

EPIFANIA
argazkia MAIDER IBAEZ
bilduma GEURIA.EUS

aisia

26

GEURIA #026
2017ko urtarrilaren 12a

AISIA
DENBORAPASAK

HITZ GEZIDUNAK IDAZLE BASAURIARRA

SUDOKUA

SUDOKUA

EZETZ ASMATU!

KEKRUZ

JAVIER ORUEREN ESKUTIK

HITZ ZOPA

IZENORDAINAK
Noiz egiten du eguraldirik
okerrena?

ASMAKIZUNA

Errepikatu barik,
1etik 8rako zenbakiekin bete hamar
laukizuzenak eta,
aldi berean, lerro
horizontalak, bertikalak eta
diagonalak

Ez da zuhaitza
eta badu gerizpea,
azpikoz gora hutsik
eta behera beteta.

EMAITZAK
Asmakizuna:
Kapela.
Jeroglifikoa:
N-Eguerdian
Negu erdian.
Hitz zopa: Batenbat, ni, zu, Geuk,
Zuek, Edonon,Zeinek, Zeredozer,
Zerbait, Norbaitek.

AISIA

Geuria txiki

27

Geuria

txiki

GEURIA #026
2017ko urtarrilaren 12a

hontza
oiloa
itsasontzia

............................................................

HANKAZ GORA

Biribil faltsua: 4

EMAITZAK

Zazpi aldeak

Elementu arrotzak

............................................................

Geuria txiki

EMAITZAK

HANKAZ GORA
28

GEURIA #026
2017ko urtarrilaren 12a

AISIA

GEURIA #026
2017ko urtarrilaren 12a

AISIA

Geuria txiki

.......

jokoak Garbie Ubeda

29

+ plazanbazan.eus

.......

agenda

30

GEURIA #026
2017ko urtarrilaren 12a

AGENDA
HEGO URIBE

BASAURI

27 URTARRILA 20:30 SOCIAL ANTZOKIA

FRANCOREN
BILOBARI GUTUNA
ERAKUSKETAK
1-12 URT / BASAURI
INDARKERIA MATXISTA:
ZUTIK, EMAKUMEOK!
Doan - Marienea
1-13 URT / BASAURI
KULTURARTEAN
Doan - Pozokoetxe Kultur Etxea
1-15 URT / BASAURI
MEDERFE
Fernando Martinez Fertxuren eskultura
Doan - Arizko dorretxea
GAUR EGUNGO ARTEA:
PATRIK GRIJALVO
Doan - Arizko dorretxea
14, 21, 28 URT / BASAURI
4, 11, 18, 25 OTS / BASAURI
SOINUZTAPEN ETA GRABAKETA
OINARRIZKO TAILERRA
10:00-13:00 Basozelai Gizarte Etxea
17 URT - 13 OTS / BASAURI
ANA ANDETAREN MARGOAK
Doan - Arizko dorretxea

ANTZERKIA

Ekitaldi gehienak argitaratze aldera,


GEURIAk idatziak laburtuko ditu luzeegiak badira n

BIDALI ZURE EKITALDIA


info@geuria.eus

14 URT / BASAURI
DESOXIRRIBONUCLEICO
20:30 Social Antzokia. Antzerkia gazteleraz. Itziar Ituo aktore lanetan

22 URT / BASAURI
EURIA
20:30 Social Antzokia
27 URT / BASAURI
FRANCOREN BILOBARI GUTUNA
20:30 Social Antzokia
Errautsak eta Hamlet-en ostean, Artedrama (Bizkaia), Le Petit Thtre de Pain
(Lapurdi) eta Dejabu Panpin Laborategia
(Gipuzkoa) antzerki taldeen artean egindako lana
27 URT / ARRIGORRIAGA
BUAL
18:00 Abusu zentroa
Txaloka antzerkia

29 URT / BILBO
ZIRKOZAURRE TAILERRA
9:30-15:00 San Migel - BBK aurreko autobus geltokian
9:45-14:50 Basauri - Udaletxe aurreko
autobus geltokian
12-35 urte, urtarrilera arte izena ematea

MUSIKA
18 URT / BASAURI
DAVID PHILIPS. MUSIKA GERTU
20:30 - Social Antzokia

13 ETA 21 URT / BASAURI


GAZTEENTZAKO MONOLOGOA
18:00-20:00 Basozelai / San Migel
14 URT / ARRIGORRIAGA
GAZTECHEF! SUKALDARITZA
TAILERRA
18:00-19:30 Gaztegunea

21 URT / BASAURI
BARRETERAPIA
18:00-20:00 Basozelai Gizarte Etxea

26 URT / BASAURI
KORRIKA 20 AURKEZPENA
Info gehiago Bolintxu AEK
28 URT / ARRIGORRIAGA
MAHAI JOLAS KOOPERATIBOAK
Egun osoan Gaztegunean
28-29 URT / GALDAKAO
THE SNOW QUEEN 2
Torrezabal

LITERATURA
IKASTAROAK

14 URT / BASAURI
BARRETERAPIA
18:00-20:00 Taberna Nagusia

22 URT / ZARATAMO
SAN BIXENTI JAIA
12:00 Arkotxa

20 URT / GALDAKAO
KANTARI
20:00 El Ingles taberna

29 URT / ARRIGORRIAGA
GU
12:30 Lonbo aretoa
Borobil Teatroa

ANABASA

25 URT / BASAURI
SATOR JOLASA LIBURUAREN
AURKEZPENA
12:00 Social Antzokia
Jon Arretxe liburuaren idazlean izango da
aurkezpenean hizlari
26 URT / BASAURI
KONTATU DITZAGUN ISTORIOAK
18:00-20:00 Marienea

KIROLA
15 URT / ARRIGORRIAGA
IBILBIDE OSASUNGARRIA
10:00 Abusu zentroa
22 URT / ARRIGORRIAGA
PING PONG TOPAKETA
18:00-20:00 Gazetgunea

28-29 URTARRILA TORREZABAL

GALDAKAO

THE SNOW QUEEN 2


EUSKARAZ

GEURIA #026
2017ko urtarrilaren 12a

BASAURI

AGENDA
HEGO URIBE

31

26 URTARRILA INFO BOLINTXU AEK

KORRIKA 20 AURKEZPENA

BASAURI

25 URTARRILA 12:00 SOCIAL ANTZOKIA

JON ARRETXEREN
SATOR JOLASA

ZARATAMO

22 URTARRILA 12:00 ARKOTXA

SAN BIXENTI JAIA

BUAL
JANARIEN
ANTZERKIA
27 URTARRILA 18:00 ABUSU

ARRIGORRIAGA

TIRA BA!

Arkaito

AZAL ILUSTRATUA

Dani Maiz

JANIRE LOPEZ
kultur teknikaria
IRITZIA

Desobedientzia
zibila

HEGO URIBEKO HERRI KOMUNIKABIDEA DOAKO HARPIDETZA GEURIA.EUS 2017 URTARRILA #026

ilegi al da desobedientzia, helburua jardute instituzional baten


ondoriozko bidegabekeriaren bat
agerian uztea denean? Zilegi al da legea
urratzea, lege hori moralki arbuiagarria
edo gehiengoaren interesen kontrakoa
dela sinisten denean? Baietz uste dute
Mikel Zuloagak eta Begoa Huartek, eta
horregatik erabaki zuten iragan hilean
Greziatik Euskadira 8 errefuxiatu ezkutatuta ekartzen saiatzea. Atxilotu ahal
zituztela bazekiten arren, prest agertu
ziren zigorra euren gain hartzeko, bidegabekeriaren aurrean gizarteari dei egiteko
erantzukizuna zutela sentitzen zutelako
ziurrenik.
Eztabaidagarria izaten da beti desobedientzia zibila. Gobernuentzat zigortu
beharrekoa da beti, izaera iraultzailea
duelako, eta arauekiko eta ordenarekiko errespetua kolokan jartzen duelako.
Baina desobedientziari esker lortu izan
dira gure gizartearen historian eskubide
eta askatasunei dagokienez eman izan
diren aurrerapauso handienetako batzuk,
zenbait egoeratan ezinbestekoa baita
lehen haustura hori eman dadila, gizartea
bera eskubide horien alde mobiliza dadin.
Eta modu baketsuan, eta demokraziaren
arauak errespetatuta egiten den bitartean,
desobedientzia zibilak beti izango du
gizarte hobe batera heltzeko bide bezala
zilegitasun osoa.
ilustrazioa Ibilbide osasungarriak

Helbidea: Basozelai kalea 11, -3 48970 Basauri (Bizkaia)


Bidalketak: 42 Posta Kutxa 48970 Basauri (Bizkaia)
Kontaktua: 94 440 66 92 info@geuria.eus
LG: BI-1366-2014 ISSN: 2529-9042 Aleak: 7.000

Koordinatzailea: Jon Villapun - jon@geuria.eus


Koordinazio laguntzailea: Ibai Villapun
Erredakzioa eta webgunea: Maider Ibaez
maider@geuria.eus eta Joseba Vegas - info@geuria.eus
Publizitatea: German Castaeda - info@geuria.eus

Ale honetan lagun izan ditugu: Euskal Herriko Down Sindromea Fundazioa, Janire Lopez, Hego Uribeko Berbalagunak,
Saioa Hernandez, Irantzu Chaurrondo, Txifumendi Mendi
Taldea, Arkaito, Dani Maiz, Ivanper,
Leire Palacios, Karmelo Ayesta, Zaratamoko Udala.

Udal erakunde laguntzaileak

Erakunde laguntzailea

Diseinua: Hopper Ink | Maketazioa: Geuria


Inprenta: BEPSA | Banatzailea: Zarata
Argitaratzailea: Ameba Kultur Elkartea
Edukiak: Creative Commons BY-SA

Hedabidearen bazkidetza
Toki Komunikabideen
Bateragunearen bazkide
da hedabide hau

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta


Kultura Sailak (Hizkuntza Politikarako
Sailburuordetzak) diruz lagundua
Arrigorriagako
Udala

Basauriko
Udala

Galdakaoko
Udala

Ugaoko
Udala

Zaratamoko
Udala