You are on page 1of 23

 

   

 
 
 

ELIKADURA

INGURUAREN EZAGUERA
Lehen Hezkuntzako 2. Zikloa. 4. Maila

Jose Luis Fernández
2012ko apirilean berrikusia
 

ELIKADURA

 

LAN-ESKEMA

Arloa: Ingurunearen ezaguera

Gaia: Elikadura

Maila: LH 2.zikloa Saio kopurua: 7

Proposamenaren testuingurua:
Gizakiaren elikadura eta egungo bizitzarako ohitura onak zaintzea ezinbestekoa da bai
umeen garapenerako, bai helduek osasuna eta bizi-kalitate egokiari eusteko.
Horren arabera, oso garrantzitsua da hainbat elikagaik betetzen duten funtzioa
ezagutzea eta dieta orekatua egiteko beharra baloratzea.
Gaur egungo bizimodu arina eta etengabeak, askotan, edozelan jatera eta ohitura txarrak
hartzera bultzatzen gaitu. Beraz, elikadurari daukan garrantzia eman behar diogu, eta
gure kulturan ondo jateko ohiturari leku bat egin.
Ikasleen inguru hurbilenetik hasita (janaria bera, etxea, jantokia...) honako gaiak poliki-
poliki garatuko ditugu: elikagaien sailkapenak, dieta orekatua, osasunerako ohitura
onak...
Gai honek umeekin duen hurbiltasuna aprobetxatu behar da, ikasleei parte hartzeko
aukera emateko, eta taldeetan ideia-elkaraldaketa eta eztabaida sortzeko.

Landuko diren oinarrizko konpetentziak:

Prozesu osoan
Zientzia-, teknologia- eta osasun-
kulturarako gaitasuna
A.1, A.2, A.3, A.4, A.7,A.8, A.11, A.12.
Ikasten ikasteko gaitasuna
A.16, A.17
Matematikarako gaitasuna
A.11, A.12, A.14, A.15
Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna
A.3, A.9, A.11, A.14, A.15, A.17, A.18
Informazioa tratatzeko eta teknologia
digitala erabiltzeko gaitasuna
A.2, A.3, A.4, A.5, A.12., A.19, A.20,
Gizarterako eta heritartasunerako gaitasuna
A.21, A.22, A.23, A.24
Giza- eta arte-kulturarako gaitasuna
A.2, A.3, A.4, A.5, A.7, A.8, A.15, A.18
Norberaren autonomiarako eta ekimenerako
gaitasuna
Helburu didaktikoak:  
1. Elikagaien sailkapen desberdinak egitea, baldintza edo ezaugarrien arabera.
2. Elikagaien taldeak eta bakoitzak betetzen duen funtzioa ezagutzea.
3. Dieta orekatua egiteko beharra baloratzea.
4. Dieta orekatua egiten saiatzea, denetarik eta neurriz jateko.
5. Uraren garrantzia baloratzea eta ura aurrezten ikastea.
6. Elikadura, higienea, ariketa fisikoa eta atsedena egoki egitearen ohitura onak
ezagutzea eta praktikan jartzea.
7. Talde-lanetan iritzia ematea, eta informazioa bilatzeko edo laguntza eskatzeko egin
SEKUENTZIA DIDAKTIKOA. Lehen Hezkuntza 2. zikloa. 4. maila 1
Natura, Gizarte eta Kultura ingurunearen ezaguera

Ea elikagai-motak ezagutzen dituen.8. Ea elikagai-familiak ezagutzen dituen. zikloa.6.2 A.23.10. .12.15. A. Ohitura osasungarriak: 9 Elikadura-ohiturak 9 Higiene-ohiturak 9 Ariketa fisikoa 9 Atseden-ohiturak . . esnekiak.A. Erezetak eta kantitateak. Uraren garrantzia bizitzarako: gorputz osaeran eta gizakiaren eguneroko beharretan . 8. A. A.1. . A. Produktuen etiketak ematen digun informazioa Jardueren sekuentzia: Plangintza A.7..9.22. Aplikazio informatiko errazak erabiltzeko autonomoa izatea. . 9. A.21. A.17. maila 2 Natura. . Dieta orekatua: zer. A. okela. arrainak. Ea elikagaiak dagozkien taldeetan kokatzen dakien. Edukiak: . Elikagai-motak: erregulatzialeak... A.11. Taulak eta informazioa emateko era desberdinak interpretatzea.20. nola eta kantitatea (anoak) . A. . A. . Elikagaien piramidea: Talde bakoitzeko elikagai-familia desberdinak: frutak. A. Ea taldekoei eta irakasleari galdetzen dien informazioa lortzeko. ELIKADURA   behar diren pausoak ematen jakitea. barazkiak. Elikagaien sailkapena: 9 Jatorriaren arabera 9 Gorputzerako betetzen duten funtzioaren arabera .24 Erabiltzea A.16.19. . A. A. .18. egituratzaileak. energetikoak. Gizarte eta Kultura ingurunearen ezaguera . Ea errezeta baten osagaien kantitatea jan behar duten lagunen arabera moldatzen SEKUENTZIA DIDAKTIKOA. A. A. . Ea elikagaiak sailkatzen dituen jatorri eta funtzioaren arabera.14.13. A. Ea testu bateko ideia inportanteenak ulertzen dituen.5. Lehen Hezkuntza 2. 4.. A.4. Gauzatzea A. A.25 Ebaluazioa: Adierazleak . Ea hiztegia erabiltzen duen informazioa bilatzeko.3. A. A.

zikloa. Ea badakien dieta orekatua nola egin. . . . ELIKADURA   duen. . Lehen Hezkuntza 2. 9 Ebaluazioa. Ea informatikako oinarrizko aplikazioak ondo ezagutzen dituen . . 9 Ekintzetako fitxak.Ea ikasi duena baloratzen duen. Ea dieta orekatuaren ondorioak ezagutzen ditu.     SEKUENTZIA DIDAKTIKOA. Ea uraren garrantzia eta erabilerak ezagutzen dituen. 9 Autoebaluazioak. Tresnak: 9 Eguneroko behaketa. . Ea iritzirik adierazten duen taldean. maila 3 Natura. Gizarte eta Kultura ingurunearen ezaguera . Ea bere burua ebaluatzeko gai den. . . Ea ezagutzen dituen ohitura onak gorputzarentzat. . Ea badakeni etiketen informazioa interpretatzen. 4. Ea talde ekintzetan parte aktiboa hartzen duen eta besteak errespetatzen dituen.

inoiz ama edo aita ikusi duzunean. Zergatik? 9 Sarri (Askotan) esaten didate ura alferrik ez galtzeko. Hurrengo egunetan oso garrantzitsua den gai bat landuko dugu: egoki nola elikatu gure gorputza. beraz arretaz egin. 9 Zer Jaten dugu? Elikagaien sailkapena A. eta zuen artean komentatu. Zergatik? 9 Beharbada. Hasteko prest? SEKUENTZIA DIDAKTIKOA. eta. era berean. Behar dituzun azalpenak pantailan bertan irakurriko dituzu. Zalantza hauek eta beste batzuk argituko dituzu hurrengo egunetan.2. Lehen Hezkuntza 2. denon artean gehiago ikasteko. ELIKADURA   JARDUERAK   A. janaria prestatzen laguntzeko gogoz gelditu zara eta galdetu diezu nola egiten duten. nola zaindu. Gizarte eta Kultura ingurunearen ezaguera . Inoiz egin al diozu horrelako galderarik zeure buruari? 9 Elikagai guztiak berdinak dira? 9 Zergatik esaten didate denetarik jan behar dudala? 9 Zenbat aldiz jan behar dut egunero? 9 Askotan entzuten dut jendeak dieta egiten duela. maila 4 Natura. Zer da hori? 9 Maiz ()entzuten dut kirola egitea oso ona dela osasunerako. Bertan “janarien sailkapena”ko botoian sakatu eta hurrengo pantaila agertuko zaizu.. Hasierako pantailan menua ikusiko duzu.1. 4. eta zerbait egin baino lehen ondo pentsatu. Ordenagailu gelan burutuko dugu ekintza hau.. ordenagailuak piztu eta aplikazioa abiatu. zikloa. 2 edo 3 ikaskideko taldeak egin. Gogoratu! Eta beste batzuk baldin badituzu ikaskide eta irakasleari planteatu.

Adi egon pantailan bertan taldeen izenak zuzentzeko edo janariren bat txarto kokatu baduzue. Taldean eztabaidatu: 9 Zein ezaugarri daukate komunean? 9 Nola egin ahal ditugu familia desberdinak? 9 Zein izen eman ahal diogu talde bakoitzari? (Taldeak osatzeko lauki barrura eraman janariak saguazeramanda ). eta sailkapena berriro egin irakurri duzun baldintzaren arabera.3. A. Zuen artean komentatu nolako taldeak egin ahal dituzuen orain. irakaslearekin komentatu egin dituzuen taldeak. ELIKADURA   Pantailan agertzen diren elikagaiak aztertu. 4. Lehen Hezkuntza 2. Hurrengo pantaila arretaz irakurri. aukeratu dituzuen ezaugarrien eta izenen zergatia azalduz. SEKUENTZIA DIDAKTIKOA. A. Gizarte eta Kultura ingurunearen ezaguera . irakaslearekin zuzendu egin dituzuen taldeak eta sailkapena. Aurrera egin eta hurrengo pantaila arretaz irakurri. eta zalantzaren bat baduzue pistak erabili. Zalantzaren bat baldin baduzue. Aurreko ariketa amaitu eta gero. maila 5 Natura. aurrera jarraitu. zuen artean komentatu edo irakasleari galdetu. Talde desberdinetan sailkatu behar dituzu ezaugarrien arabera. zikloa. lekuz aldatzeko. Amaitzen duzuenean.4.

Lehen Hezkuntza 2. Gizarte eta Kultura ingurunearen ezaguera . jatorriaren arabera 3 familia desberdin egin ahal dira janariekin. orain joko bat egingo duzu. ELIKADURA   Ikusten duzunez. eta seguruenik adibide asko jarri ahalko dituzu.5. eta gero irakaslearekin ziurtatu. Guztiak sailkatzeko gai izango zinateke? Baten batekin zalantzarik baduzu? Zure ikaskideei galdetu zein taldetan sartuko luketen. maila 6 Natura. zenbat ikasi duzun erakutsi beharko duzu. Lehenengo bi taldeen janariak oso argi daude. 4. A. taldekoa (oso garrantzitsua dena) beharbada ez duzu hain argi ikusten. Galdera horiek egin zeure buruari. SEKUENTZIA DIDAKTIKOA. baina joko honetan. zure abilidadeaz gain. Oso ondo lan egin duzunez. baina 3. eta gero gelan komentatu ikaskide eta irakaslearekin: 9 Nondik dator ura? Zer egin behar da egoki konsumitzeko? 9 Nondik dator gatza? Badakizu nola lortzen den? 9 Jatorri minerala duen beste janariren bat ezagutzen duzu? Zein? Arretaz birpasatu egunero jaten dituzun elikagaiak. zikloa.

) eta horren arabera. Oraingoan. Gizarte eta Kultura ingurunearen ezaguera . esnekiak. zenbait talde osatu ahal ditugu...7. lur landareetan.8. 3 minutu izango duzu ahal dituzun janari guztiak harrapatzeko. hegaztiak.. baina bakoitzean zenbait talde egin ahal dira. honen arabera ere. kontuz!.. barazkiak. zuek saiatuko zarete familia txiki horiek izendatzen: eskolako menua emango dizuet. eta lurrera erori baino lehen saskian harrapatu behar dituzu. zikloa. eta bertan agertzen diren janariak familietan sailkatu motaren arabera. eskolan eta jantokian.. Familia desberdinak egin ahal ditugu? Noski! Jatorriaren arabera 3 talde erabili ditugu. Ondo pentsatu. familia desberdinetan sailkatu ahal dira. maila 7 Natura. arraina. ziur naiz familia batzuen izenak askotan entzun dituzuela etxean. Animalia-jatorrizkoak inguru desberdinetan bizi ohi dira (airean.6. zuhaizketan. fruitua.. Zergatik den zoroa? Bertan janariek hegan egiten dutelako. lur azpian. tuberkuluak. A.. Baina. SEKUENTZIA DIDAKTIKOA.. pantailan azaltzen den familiakoak bakarrik harrapatu. Amaitu eta gero. lurrean.. Horrela egitekotan janari bakoitzagatik puntu 1 lortuko duzu. ezkerreko eta eskuineko teklatu-geziak erabili). txarto egitekotan 2 puntu galduko dituzu. A. A. (Saskia mugitzeko. 4. ELIKADURA   Supermerkatu Zoroan zaude. Lehen Hezkuntza 2. itsasoan edo ibaietan. zure lagunek egingo dute. komunean jarri talde guztietan atera diren familiak eta zerrenda bat osatu: okela. Menura bueltatu eta hurrengo fitxa beteko duzue. Landare-jatorrizkoak ere era desberdinetan azaltzen zaizkigu: zuhaitzetan..

Arretaz begiratu hurrengo irudia.      5.  Elikagai erregulatzaileek gorputzari ondo  funtzionatzen laguntzen diote. eta talde bakoitzaren ezaugarriak aztertuko ditugu. Ikusten duzuenez. Lehen Hezkuntza 2. eta bakoitzak zer ematen digun ikasiko duzue. arrautzak. Bertan janariak gure gorputzari ematen diotenaren arabera daude sailkatuta.  Elikagai energetikoek  Elikagai egituratzaileek  eguneroko jardueretan  hazten. proteinak  Patatak. 4. eta 7 talde horiek beste 3 talde orokorretan banatu ahal dira: elikagai egituratzaileak. eta koipeak dituzte. erregulatzaileak eta energetikoak. bitaminak eta  substantzia mineralak dituztelako. Irudia Giltza lmh 4. Mailako inguru  ezaguera liburutik hartuta. eta azukreak  Elikagai egituratzaileak  dituzte. Gizarte eta Kultura ingurunearen ezaguera . Taldeak. Elikagaien gurpila da.  6.  Fruituak eta barazkiak dira elikagai  erregulatzaileak.  esnea eta esnekiak  Fruitu lehorrak eta gurina  dira.  izaten laguntzen  digute.9. azukreak  musukuluak osasuntsu  eta koipeak dituztelako. 7 elikagai-talde osatzen dira. guztien artean saiatuko gara ondo kokatzen.  pastelak dira elikagai  energetikoak. OKELA ARRAINA BARAZKIAK ZEREALAK LEGUNBREAK ESNEKIAK FRUITUA A.  3. ELIKADURA   Kontuan hartzekoa: baten bat kokatzeko zalantzarik badzue amaierarako utzi. eta 4.  ere elikagai energetikoak  dira. zikloa. taldeak. maila 8 Natura. eta 7. hau da bere funtzioaren arabera. egoskariak eta  dituztelako. Amaitu eta gero. eta  gaixotasunetatik babesten dute.  SEKUENTZIA DIDAKTIKOA.  haragia. Irakurri. garatzen eta  behar dugun energia  hezurrak nahiz  ematen digute.

4.10. hiztegiaren definizioan agertzen den garrantzitsuena idatzi. Zein da zure adineko ume batek egunero hartu behar duen kaloria kopurua? SEKUENTZIA DIDAKTIKOA. maila 9 Natura. Hilabete honen lehenengo asteko eskolako menua aztertu eta hurrengo taula bete. ELIKADURA   A. Lehen Hezkuntza 2. Eskolako menua aztertu: ¾ Eguneroko menuaz gain.11. ezer berezirik ikusten duzu? ¾ Zer esan nahi dute egun guztietan goian agertzen diren letra eta zenbakiek? ¾ Hiztegian bilatu hurrengo hitzak. eta zeure erara azaldu. ERREGULATZAILEAK ENERGETIKOAK EGITURATZAILEAK ELIKAGAIA A. 9 Kaloria: 9 Proteina: 9 Lipidoa: 9 Hidratoa: ¾ Zein da egun batean agertzen den kaloria kopururik handiena? ¾ Eta txikiena? ¾ Tarte handia dago 2 kopuruen artean? ¾ Galdetu edo informazioa bilatu. Gizarte eta Kultura ingurunearen ezaguera . zikloa. Zaila egiten bazaizu.

Lehen Hezkuntza 2. Gizarte eta Kultura ingurunearen ezaguera . zikloa. Zein da koipe gehien daukan elikagaia? 2. Elikagaien konposizioa Aztertu ondo taula hau: zutabeetan elikagai bakoitzaren konposizioa agertzen da. ELIKAGAI ERREGULATZAILEAK: bitaminak eta mineralak dituzte. ELIKADURA   A. 1. Zein da karbohidrato gehien daukana? 3. 4. Zutabeak elementu bakoitzaren kopurua neurtzen du. Taula aztertu eta idatzi: 9 2 elikagai energetiko: 9 2 elikagai erregulatzaile: 9 2 elikagai egituratzaile: SEKUENTZIA DIDAKTIKOA.12. Zeintzuk dira ur gutxien daukatenak? 4. Zeintzuk dira proteina gehien daukatenak? 5. Kontutan hartu lehen ikusi duguna eta galderak erantzun:  ELIKAGAI ENERGETIKOAK: karbohidratoak eta koipekiak dituzte. Zeintzuk dira bitamina eta mineral gehien dauzkatenak? 6. ELIKAGAI EGITURATZAILEAK: proteinak dituzte. maila 10 Natura.

... yogurta. zerealak.  patatak.3 ano) Barazkiak  (3.. Zuri beste eraren bat bururatzen zaizu adierazteko? SEKUENTZIA DIDAKTIKOA.. Elikagai piramidea da. Dieta orekatuaren garrantzia: Nola jaten dugun..3 anoa) arrautzak  (2.. 4.. Olioa.5  anoa)  Fruituak (2..13. Eguneko otordu bakoitzean hartzen dugun elikagai kantitateari anoa deritzo.  gazta (2.4  anoa)  Ogia. Gizarte eta Kultura ingurunearen ezaguera .. alegia: talde guztietatik elikagaiak jatea. maila 11 Natura. halakoa dugu osasuna.  Haragia. talde guztietatiko elikagaien anoa egokiak hartu behar ditugu.. pasta. ELIKADURA   A.  gozokiak (neurrian)  Esnea. eta bertan elikagai talde bakoitzetik hartu behar diren anoak azaltzen da. Dieta osasungarria eta orekatua izateko. Lehen Hezkuntza 2. arroza (6. arraina. gurina. Begiratu hurrengo piramidea. zikloa. Oso garrantzitsua da dieta orekatu bat izatea.11  anoa) Zergatik adierazten da dieta orekatua piramide bat erabiliz? Pentsatu eta zuen ideiak bota. neurriz (kantitate egokian).

eta su baxuan irakiten utziko dugu salda pixka bat loditu arte (40-60 minutu. On egin! (Errezeta http://www.xirika. eta prozesu hau errepikatuko dugu kolorea ondo hartu arte (4 pertsonentzako 2 sobrerekin hasiera batean nahiko litzateke). txipiroia izoztuabada. Utzi tipula egiten ondo gorritu arte. Kazolako txipiroiak estali arte ura botako dugu. txipiroi txiki 9 2 tipula 9 4 ogi tostada 9 txipiroien tinta eta beste bi tinta poltsa 9 tomate frijitu apur bat 9 8 goilarakada oliba olio 9 gatza Tipulak txikitu eta oliba olioarekin su baxuan jarritako kazola batera bota. Gatza apur bat bota. ondo papurtu arte eta kazolara botako ditugu. 4. Txipiroiak bere tintan Osagaiak (4 lagunentzako) 9 1200 gr. kazoaren tinta eta ura ondo irabiatu. salda loditzen laguntzeko. Errezetak: Ondo aztertu errezeta hau. beheko aldean tipula itsats ez dadin.asp web orritik aterata dago). tomate apur bat ere botako diogu irakite horren bukaera aldera. tipularen gozotasuna estaltzeko. eta gero galderei erantzun. Gizarte eta Kultura ingurunearen ezaguera . ELIKADURA   A. eginak egongo dira). Noizbehinka irabiatu egingo dugu. Kazo batera tinta bota iragazki batetik pasatuz.net/txipiroiak-bere-tintan. Gero. SEKUENTZIA DIDAKTIKOA. edota txipiroiak bigun egon arte. kolorea emateko kazolara botako dugu. aurreko egunean eginda. Gogoratu. gutxiago). Lehen Hezkuntza 2.14. Gatz puntua neurtzea ez ahaztu irakite prozesu horretan zehar. hau da. maila 12 Natura. hobeto gelditzen dira jateko. lasto kolorea hartu arte. eta ondoren ur beroa. zikloa. Une horretan 4 tostadak xehatuko ditugu. Iragazkia kendu ondoren. Orduan txipiroiak bota eta frijitu pixka bat (5 minututan edo.

Lehen Hezkuntza 2. SEKUENTZIA DIDAKTIKOA. Nahiz eta elikagaiek ura eduki. Zure gorputza ere. Errezeta hau 4 pertsonentzako prestaturik dago. neurri handi batean. egunero litro eta erdi ur edan behar dugu. maila 13 Natura. Leku guztietan aurkitzen da. urez osaturik dago. batez ere barazki eta fruituetan. Gizarte eta Kultura ingurunearen ezaguera . Berriro zerrendatu osagaien kopuruak 2 pertsonentzako egin behar baldin baduzu: A. Leku askotan ur faltak ume eta heldu askoren heriotza dakar . Uraren garrantzia: Ura guztiz beharrezkoa da izaki guztientzat. Bai erosketak egiterakoan. zikloa. bai menuak prestatzerakoan kontuan hartu behar dugu zenbat lagunentzako egiten dugun. Guztion ardura da ura aprobetxatzea eta alferrik ez erabiltzea.15. ematen diguten kantitatea ez da nahikoa. Ura bizitzarako ezinbestekoa dela esan dugu. 4. beraz. janaria sobran ez gelditzeko eta botatzeko. eta gero galdera hauei erantzun: 9 Zertarako erabiltzen da gatza? 9 Zenbat denbora egon behar da su baxuan salda loditu arte? 9 Zertarako irabiatu behar dugu noizean behin? 9 Zertarako erabiltzen da tinta? 9 Zertarako erabiltzen dira tostadak? 9 Oso garrantzitsua da elikagaien kantitatea ondo neurtzea.. ELIKADURA   Errezeta arretaz irakurri. baina gure planetan gero eta ur gutxiago dago. eta gainera ez dago berdin banaturik Lurreko leku guztietan.

A. gehienbat? 9 Zein dago ur gehiagoz osaturik.16.pdf 9 Zenbat ur mota dago? 9 Zein da gizakiek edaten duguna? 9 Zein da urriena? 9 Non aurkitzen da ur geza. zertan erabiltzen dugu ura? 9 Zer ekintzetan uste duzu gastatzen dela ur gehien? 9 Eta zuk. 4. Lehen Hezkuntza 2. Gizarte eta Kultura ingurunearen ezaguera . maila 14 Natura. zikloa. zer ekintzetan gastatzen duzu? 9 Zer egin ahal duzu ur gutxiago gastatzeko? (3 edo 4 ekintza aipatu).com/bisitazerbitzua/pdf/2m/info2m_3or_eus. Dieta orekatua egiten duzu? SEKUENTZIA DIDAKTIKOA.gipuzkoakour. ELIKADURA   Hurrengo testua irakurri eta galderak erantzun http://www. umea ala elefantea? 9 Edateaz gain.

ELIKADURA   Idatzi hurrengo taulan atzo jan zenituen elikagaiak: Elikagaiak Taldea Anoak Gosaria Hamaiketakoa Bazkaria Askaria Afaria Erantzun galdera hauei: 9 Talde guztietako elikagairik jan zenituen? 9 Piramidean agertzen diren anoa kantitatearekin konparatu: han gomendatzen diren anoak hartu zenituen? 9 Otorduz kanpora zerbait gehiago jan zenuen?. hamaiketakoa.eta digestio-aparaturako oso onak dira eta. 9 Gozoki. bazkaria. 9 Egunean zehar likidoa hartzea.17. maila 15 Natura.. Gizarte eta Kultura ingurunearen ezaguera . Lehen Hezkuntza 2. gozokiak. 9 Egunero fruituak eta barazkiak hartzea (3 edo 4 aldiz). zikloa. askaria eta afaria. Elikagai hauek zuntz eta bitamina gutxi dute. (gominolak. batez ere ura. 9 Mota guztietako jakiak hartzea. 4. Ohitura osasungarriak Gure gorputzak ondo funtzionatzeko onak diren ohiturak jarraitzea komeni da. zirkulazio. eta koipe asko. opil eta elikagai industrial gehiegi ez hartzea. SEKUENTZIA DIDAKTIKOA.. Horrek gaixotasun- arriskua handitzen dute.): 9 Ura edan zenuen? Noiz? 9 Zure dieta orekatua da? Zergatik? 9 Zerbait egin ahal duzu zure dieta hobetzeko? Zer? A. are eta gehiago bero egiten duenean. Elikatze ohiturak: 9 Egunean bost aldiz jatea: gosaria.

etiketak ondo irakurri behar ditugu iraungitze-data. edo zeuk prestaditzakezu? 9 Aukeratu etiketa bat eta kaloria kopurua aztertu. eta taula bat bete.dena den. ukitu edo kontsumitu aurretik eskuak ondo garbitzea. INFORMAZIOA 1. Gai izango zara aukeratu duzun produktuak dituen kaloriak kalkulatzeko. (Laguntza: etiketan produktu horrek pisatzen duena agertu behar da). Elikagai ontziratuek luzaroan irauten dute.18. 9 3 etiketa desberdin hartu. 9 Egunero dutxatzea gorputza garbitzeko. aurretik egin duzun ezaugarri zerrendarekin eta informazioarekin. ELIKADURA   9 Jaten dituzun elikagaiak egoera onean daudela ziurtatzea: Elikagai freskoak lehenbailehen jatea komeni da. . Lehen Hezkuntza 2. ETIKETA 2. ETIKETA EZAUGARRIA 9 Osasungarriak dira hartu dituzun elikagaiak? 9 Proteina. Beste ohitura on batzuk Higiene-ohiturak 9 Elikagaiak prestatu. maila 16 Natura. eta prestatzeko eta kontserbatzeko modua ezagutzeko. 4. hozkailuan sartu behar dira. (Aurreko egunean ikasleei esan produktu batzuen etiketak biltzeko. A. eta gelara eramateko) 9 Binaka jarrita ekarri dituzten etiketak aztertu. azukre eta olio kantitateak egokiak dira? 9 Beste era batean hartu ahal zenituzke elikagai horiek. SEKUENTZIA DIDAKTIKOA. zikloa. Zein da ematen diguten informazioa? Zerrenda bat egin. ETIKETA 3. Egin ezean. 9 Otorduen ondoren hortzak garbitzea. Gizarte eta Kultura ingurunearen ezaguera . bitamina. Normalean agertzen diren kaloriak 100 gr-etan daudenak dira.

ELIKADURA   Ariketa fisikoa egiteko ohiturak 9 Ariketa fisikoa sarri eta neurrian egitea oso ona da muskuluetarako. 9 Otorduen ondoren. Egunero gure gorputzak 8 bat orduko loaldia behar du. bere funtzionamendua egokia izan dadin. Jarduerak: Erantzun galdera hauek 9 Egunero dutxatzen zara? Egunero ez egitekotan. 9 Ariketa fisikoa taldean egiten baduzu. zenbat aldiz astean? 9 Jan baino lehen eskuak garbitzen dituzu? 9 Otorduen ondoren hortzak garbitzen dituzu? SEKUENTZIA DIDAKTIKOA. Lehen Hezkuntza 2. zirkulazio- aparaturako. jarduera zakarrak egitea ekidinbehar dugu. gorputzaren osasunerako. 9 Kontuz! Ariketa fisikoa adina eta bakoitzaren egoerara moldatu behar da.orokorrean. maila 17 Natura. ez ahaztu elikadura egokitzea egiten duzun ariketari. besteekiko harremanak sendotuko dituzu eta lagun berriak egin. Atseden ohiturak 9 Atsedena ezinbestekoa da osasuna ez ahultzeko. zikloa. 9 Ez ahaztu inoiz ariketa egin eta gero dutxatzea. Gizarte eta Kultura ingurunearen ezaguera . 9 Kirolen bat egiten baduzu. Gehiegi egiteak ere edo entrenamendu faltak lesioak ekar ditzake. digestioa egiten baitugu une horretan. 4. Ariketa fisikoa egin baino lehen ez ahaztu beroketa eta luzaketak egitea. eta .

ELIKADURA   9 Ariketa fisikoa egiten duzu? Zein? 9 Lagunekin ala bakarrik egiten duzu? 9 Amaitu eta gero dutxatzen zara? 9 Ariketa egin baino lehen beroketarik egiten duzu? 9 Zenbat orduko loaldia egiten duzu egunero? 9 Zure erantzunak aztertu. EZ batzuk baldin badituzu ziur aski zure ohiturak hobetu ahal dituzu. ohitura onak dituzula esan dezakegu. Lotu elikagaiak dagozkien taldeekin. 4. Narras eraman itzazu dagokien lekura. SEKUENTZIA DIDAKTIKOA. Zer egin behar duzu zure ohituak hobetzeko? IKASITAKOA BERRIKUSTEN (Ordenagailu gelan. A. jarri sagua taldearen izenaren gainean edo hipopotamoaren irudiaren gainean sakatu. zikloa. maila 18 Natura. elikagai-osagaien taula bat kontsultatzeko.19. eta binaka edo hirunaka jarrita. Gehienak BAI baldin badira. Eskuinean agertzen diren elikagaiak dagozkien lapikora eraman behar dituzu. Gizarte eta Kultura ingurunearen ezaguera . elikadura aplikazioa ireki eta BIRPASAKETA botoia sakatu abiarazteko) A. Laguntza behar baduzu.20. Erdian agertzen den laukian talde bakoitzari dagokion ezaugarri bat azalduko da. Elikagaien sailkapena egin. Lehen Hezkuntza 2.

Ez ahaztu ura SEKUENTZIA DIDAKTIKOA. Gizarte eta Kultura ingurunearen ezaguera . erdi-erdian askatu goiko hiruki txikian sartzen dituzun elikagaiak). Osatu dieta orekatua Dieta osasuntsua osatu behar duzu txerriari jaten emanez. Laguntza behar baduzu. Janaria hartu eta mahai gainera eraman. Osatu Elikagaien piramidea Elikagaien piramidea osatuko duzu 3 ariketa eginez: 1. maila 19 Natura.21. (Ondo egiteko. Txerriak 3 otordu egin behar ditu. ELIKADURA   A.22. Horretarako elikagai mota desberdinekin puzzle bat osatuko duzu. Lehen Hezkuntza 2. A. Jarri piramidean elikagai mota desberdinak behar diren lekuetan. zikloa. Piramidea osatu. A. 2.23. eta eguneroko dietak orekatua izan behar du. Jarri elikagaiak piramidean dagozkien lekuetan Elikagai bakoitza piramidean dagokion lekura eraman ezazu. hipopotamoaren irudian sakatu. Elikagai mota bakoitzetik egunero hartu behar dugun anoa kopurua dagokion lekura eraman. 3. 4. Eskuinean dauden elikagaien mota gainean sakatu ateak ireki eta ixteko.

Orain gai honetan gehien eta gutxien gustatu zaizuna idatziko duzu. A. Taldeko guztiok egin behar duzue ebaluazioa. Gizarte eta Kultura ingurunearen ezaguera . oraindik dituzun zalantzak. Eta horrez gain.24. Zerbait aldatu nahi baduzu. Ondo egiten baduzu. Autoebaluazioa Orain zenbat eta nola ikasi duzun aztertuko duzu. batek inprimatu eta gero. Pantaila honetan. EZ AHAZTU IZENA IDAZTEA! 2. ariketa bakoitza nola egin duzun aztertuko duzu: Irudi bakoitzaren azpian idatzi “OSO ONDO. ELIKADURA   eta ogia! Amaitzen duzunean NAHIKO botoian sakatu. Ondo zehaztu. beraz. maila 20 Natura. inprimatu. “KOSTATU ZAIT” edo “TXARTO”. “ONDO”. saiatu txerriari txarto jaten ematen ea zer gertatzen den. gezian sakatu lehenengo pantailara bueltatu eta aldatzeko. 4. SEKUENTZIA DIDAKTIKOA. eta ados bazaude. Aurreko 3 pantailak osatuko dituzu: 1. 3. Hirugarrenean idatzi duzun guztia agertuko da. Lehen Hezkuntza 2. zikloa. atzera bueltatu eta beste batek egin dezala dagokion botoian sakatuz.

ELIKADURA   A. maila 21 Natura.   Fruituak eta barazkiak talde honetakoak dira. Gizarte eta Kultura ingurunearen ezaguera . Ebaluazioa 1. ENERGETIKOAK  Gorputza hazten eta garatzen laguntzen dute.   Azukreak eta koipekiak dituzte. Lehen Hezkuntza 2. ERREGULATZAILEAK  3.25. Esaldi bakoitza dagokion elikagai-motarekin lotu. zikloa. Nola sailkatu ahal ditugu elikagaiak bere jatorriaren arabera? Eta bere funtzioaren arabera? 9 Jatorriaren arabera: 9 Funtzioaren arabera: 2. Energia ematen diote gorputzari. 4. EGITURATZAILEAK  Proteinak dituzte. Gorputzak ondo funtzionatzeko beharrezkoak dira. Sailkatu taulan elikagai hauek ELIKAGAIAK JATORRIA TALDEA SEKUENTZIA DIDAKTIKOA.

GOSARIA HAMAIKETAKOA BAZKARIA ASKARIA AFARIA Baso bete esne Txokolate-anoa Indabak Opil bat Patata frijituak 5 Gaileta Oilasko-anoa Txerrikia Jogurt bat (txuleta) 5. ezabatu zure ustez kendu behar dena. 4. ELIKADURA   4. 9 Zer ematen digute talde bakoitzeko elikagaiek? • Energetikoek: • Egituratzaileek: • Erregulatzaileek: 9 Zergatik da oso garrantzitsua ura gorputza eta gizakientzat? 9 Zer da dieta orekatua? 6. 9 Zeintzuk izan dira gehien gustatu zaizkizun ekintzak? 9 Eta gutxien? SEKUENTZIA DIDAKTIKOA. eta idatzi falta dena. Azaldu dieta hau orekatua den ala ez. Lehen Hezkuntza 2. Orekatua ez bada. 9 Ohitura onak: 9 Ohitura txarrak: AUTOEBALUAZIOA 9 Gai honetan ikasi duzuna laburbiltzen saiatu. Erantzun galdera hauei. Gizarte eta Kultura ingurunearen ezaguera . zikloa. Gure elikadura eta gorputzerako ohitura on eta txar batzuk idatzi. maila 22 Natura.