You are on page 1of 3

Garraldako eguberri kanta

Eguberri, Eguberri
gaur dela Eguberria,
guzien jauna jaio baita
dugun alegerea.

Eguberri gabean,
gabaren, gaberdikoan,
mutiko eder bat jaio baitzen
Beleneko bidean.

Aingeru ederrak sausten dira


zeruetarik lurrera,
bere-berehala fan balira
Judeako herrira,
galdeinez, galdeinez:
zer ote den? Nor ote den?
Gure errege jaioa?

Emanen dagu pagua,


paguarekin grazia,
graziarekin gloria,
gloriarekin Jess Maria.

Baratzean belar on
gabak eman du laur oron,
gu bagaza gemendik eta
Jaungoikoak diziela gabon.
BERTSO BATZUK

Bertso batzuek orain


ditzagun kantatu,
zuek hasi zarete
eta guk jarraitu.
Tristerik dagoena
dezagun alaitu.
Aspertzen garenean
ixilduko gaituk.

Gabon gaba dela ta


gabiltza kantari.
Eutsi nahi genioke
ohitura zaharrari.
Arnas berri bat eman
gure herriari.
Gabon eta Berrion
entzule denori.

Usai goxoa dator


hor, goiko leihotik.
Bixiguak labean
zeudek aspalditik.
Atera bixiguak
lehenbailehen labetik,
denon artean baietz
hamar jan golpetik.

Bihar Natibitate
ase eta bete.
Egun handia dela
denok dakizute.
Jana eta edana
neurtu ezazute.
Alaitasun onean
igaro zazute

Jendea aspertzea
ez da gauz zuzena.
Bertantxe bukatzea
izango da onena.
Igaro zazute ba
guztiok gau ona.
Datorren urte arte
besarkada bana