You are on page 1of 112

EGIA

AITORTZA
JUSTIZIA
ERREPARAZIOA
Berriro ez errepikatzeko bermea
MEMORIA
Hildakoak

Itxasalde batailoiko Telleria eta Boga-Boga


konpainietan zeuden Arbazegi-Gerrikaizko gudariek,
etxekoak lasaitu asmoz edo, oharra argitaratu zuten
1936ko abenduaren 22ko Euzkadi egunkarian, ongi
aurkitzen zirela esanaz.

Gutxienez zazpi ziren, garai horretan, konpainiotan


borrokatzen ari ziren herritarrak, bost Telleria
konpainian eta bi Boga-Bogan.

Argi dago etxekoen ardura zutela.


Itxasalde batailoia Orduan

Telleria konpainia Boga Boga konpainia


- Juan Azpiazu Uriarte (Sargentoa, Andutza behekoa) - Gregorio Muniozguren Zuazo (Iporla Nagusia)
- Luis Bernedo Uriarte (Tabernazarra) - Ignacio Zabala Martiartu (Berreo Aurtenetxea)
Munitibarko alkatea 1936ko iraila eta urrian
- Jose Amesti Armaolea (Bengola)
- Anastasio Jaio Mallea (Sallobite)
- Candido Larrinaga Eizagirre (Berreo Intxaurraga)
Hildakoak

1937ko apirilaren 25ean, erretiradan zegoela, Itxasalde batailoia


Munitibartik pasatu zen, eta 7 gudari hauetatik gutxienez bi, Luis
Bernedo eta Jose Amesti, etxetik pasatu ziren.
Bonbardaketa arriskua zegoela eta biharamunean, goizean goiz,
etxetik ateratzea gomendatu zieten etxekoei. Eta horrela egin
zuten etxekoek, edo gehienek behintzat. Josen aitak, Jose Ignacio
Amesti Jaiok, etxearen zaintzan geratzea erabaki zuen eta Bengola
errotan eroritako bonba batek larriki zauritu zuen.
Bezperan bertotik igaro baziren, Munitibarko bonbardaketaren
oihartzunaz jabetuta, eta senideen kezkaz zirenez, Josek eta Luisek
behintzat etxera bueltatu ziren aire erasoaren ostean.
Jose etxekoekin egon zen, baina ez zuen aita aurkitu, hala eta guzti
bere batailoiarekin bat egitera abiatu zen.
Luisek ordea, herrian gertatutakoaren eraginez izututa eta lur jota,
etxean geratzea erabaki zuen.
Jose Itxasalde batailoiko kideekin batera, Bilboko azken uneko zaintza
egin ondoren, Carlton hotelaren aurrean entregatu zen, Arriaga
antzerki-aretoan preso hartu eta 1939ko uztaila arte gerrak
suntsitutako zubiak berreraikitzen aritu zen.
Luis ordea, ordurarte etsai izandakoekin, nazionalekin, borrokatzera
eraman zuten. Infanteriako Baylen 24 regimenduko, 9. batailoiko, 4.
konpainian aritu zen. Luis 1938/06/04an hil zen Boltaan, Huescan.
Luisen batailoi berdineko 3. konpainian aritu zen Goikoetxebarriko
Emilio Uberuaga Urionaguena, 1938/07/12an hil zen Teruelen.
Gogorra badirudi ere, ofizialki Luisen heriotzaren berri
Goikoetxebarrire iritsi zen eta Emiliorena Tabernazarrera, Luisen
etxera.
Junkers Ju-52 bonbarderoak
Heinkel He-51 ehiza hegazkinak
Junkers Ju-52
Bonbarderoa
Hiru motorduna
K-88 taldea
Herrialdea: Alemania
Sorrera: 1932
Erretiratua: 1983
Tripulariak: 5
Luzera: 18,9 m.
Zabalera: 18,9 m.
Altuera: 5,6 m.
Pisua hutsean: 5720 kg.
Gehienezko pisua: 10500 kg.
Motorea: BMW 132A-3 V9
Potentzia: 660 CV bakoitzak (x3)
Gehienezko abiadura: 275 km/h
Kruzero abiadura: 160 km/h
Autonomia: 1300 km
Hegaldiko altuera max.: 5900 m.
Metrailadorak: 7,92 mmtako bi
Bonbak: 6 x 250 kg, edo 24 x 50 kg,
edo 96 x 10 kg, edo kilo bateko
1728 bonba su-eragile
Basea Burgosen zeukaten
Heinkel He-51
Biplanoa
Ehizako hegazkina
J-88 taldea
Herrialdea: Alemania
Sorrera: 1935
Erretiratua: 1945
Tripulariak: 1
Luzera: 8,4 m.
Zabalera: 11 m.
Altuera: 3,2 m.
Hegoen azalera: 27,2 m2
Pisua hutsean: 1460 kg.
Gehienezko pisua: 1900 kg.
Motorea: BMW VI 7,3ZV12
Potentzia: 559 kW (760 CV)
Gehienezko abiadura: 330 km/h
Kruzero abiadura: 280 km/h
Autonomia: 570 km
Hegaldiko altuera max.: 7700 m.
Metrailadorak: 7,92 mmtako bi
Bonbak: 6 (10 kg.)
Basea Gasteizen zeukaten
Totorika
1937ko apirilaren
25a, aire
erasoaren
bezperan:

Ziortza Bolibarko Arbazegi


Luzar baserrira bi
bonba eta
inguruko
arboladira beste
25 bonba jaurti Gerrikaitz
zituzten.

Gerrika eta
Totorika tarteko
Pagoleorraga
inguruan 4 edo 6
bonba jaurti
zituzten.

Ontzugarai
1937ko
apirilaren 26ko, Totorika
lehen aire
erasoan:
Motaburu baserrian:

Justa Mendibe Arteach,


84 urte, bertan hil zuten. Arbazegi
Domingo Irusta
Urionaguena, 86 urte,
Justan koinatua, zauritua.

Pedro Irusta Mendibe,


Justaren semea arinki Gerrikaitz
zauritua.

Maria Irusta Motaburu


Garrogerriketxebarria,
13 urte, Pedroren alaba.
Oso larri zaurituta
ebakuatu zuten, ondoren
familiak ez zuen bere
berririk izan.
1940ko urtarrilean ofizial
egin zuten bere heriotza.

Ontzugarai
Aransolo

Apurtutako etxe
eta eraikinak

- Gerrikatzko udaletxe ohia.


- Bengola
- Motaburu
- Txikitone
- Bostekone
Arbazegi
- Errota
- Mintegi
- San Pedro eliza
- Ikaneko etxea
- Errementerikue
Bostekone
- Zubialdea
- Basterrekue Udaletxea
Bengola

- Gerrikaitzko zubitik
Jauregirarteko etxe guztiak
Gerrikaitz
Eliza

Txikitone
- Gerrikaitzko plazako
tabernan lehertu ez zen
handi bat
Motaburu
Steer, Monks, Holme eta Corman
Munitibar
kazetariak babesteko erabili zuten bonbardatu zuen
zuloa K-88ko lehen
eskoadrilako
kapitana Karl von
Knauer izan zen,
erasoan Junkers J-52
bat gidatzen zuen.
Bereak dira
ondorengo
adierazpenak:
Lehen atakea.
Gerrikaitz eta
Munitibar.
Hegaldiaren
altuera 300 m, 250
kiloko bonbekin.
Bigarren atakea.
Gernikako zubia.
Jaurtiketa 1500
metroetatik.NN.
Ondorio egokiak.
Wester Argus (Kalgoorlie, WA)
Asteartea, 1937ko maiatzaren 4a.

Suntsitutako bi herri
BONBAKETARI MATXINOEN LANA
Londres, apirilaren 26a.
Bonbaketari matxinoek 50 bonba astun jaurti
zituzten Gerrikaitz eta Bolibar herriak apurtuaz,
borroka lerroetatik hainbat milatara, non zortzi
pertsona hil zituzten, tartean bi emakume.
Ondoren hegazkinek bizirik zeudenen eta ihesean
zirenak tirokatu zituzten, hautsez eta errautsez
beteak ziren bi abadea erreskate lanetara elkartu
zirelarik.
Bat-batean zazpi ehiza-hegazkin itzuli ziren, haien
erasoaren ondorioz, erreskate lanean ari zirenak
bonba zuluetara sakabanatu behar izan zuten,
bitartean hegazkinak jirabiraka jarraitu zuten,
goitik beherako jausiak egitez, 90 minutuz herria
zipriztinduz.
Bonbaketariek Markina ere, eraso zuten.
Munitibarrek jasandako
aire erasoan
edo bere eraginez
HILDAKOAK
Hildakoak

Justa Mendibe Arteach, Motaburu baserrikoa. (Motaune)


(1852/03/22 1937/04/26) 84 urte.

Bere etxe hegal batean eroritako bonba baten leherketaren eraginez hil
zuten. Etxekoak baserriko kortan babestu ziren eta leherketak bete-
betean harrapatu zituen. Leherketa honetan bere iloba Maria Begoak
hil edo biziko zauri larriak jaso zituen eta beste senide batzuk zauritu
ziren ere.

Heriotzaren egun berean lurperatu zuten Justa, herriko hilerrian, azken


sakramentua jaso gabe eta elizkizunik gabe.
Hildakoak

Maria Begoa Irusta Garrogerriketxebarria,


Motaburu baserrikoa.
(1924/01/06 1937/04/26an edo ondorengo egunetan) 13 urte.

Bere etxe hegal batean eroritako bonba baten leherketaren eraginez hil
zuten Maria Begoa. Etxekoak baserriko kortan babestu ziren eta
leherketak bete-betean harrapatu zituen. Bere amona Justa leherketa
honetan hil zuten, bere aita eta osaba bat zauritu zituzten bezala.

Maria Begoa larriki zauritu zuten bonbardaketen hasieran, bere egoera


hil edo bizikoa izanik ospitale baterako bidean jarri zuten, justu atera zen
unean bonbardaketen bigarren erasoa etorri zen eta egoera honetan
familiakoak noraezean gelditu ziren, bere arrastoa galdu zuten.
Harrezkero ez dute bere berririk izan.
Hildakoak

Matea Bilbao Jaio, Zubialdea baserrikoa.


(1891/02/24 1937/04/26) 46 urte.

Bere etxe ondoan eroritako bonba baten leherketaren eraginez hil zuten.

Bere senarra, Jose Alzaa Bilbao alkatea zen 1933 hauteskundetatik


aurrera. Bonifacio semea kartzelaratua izan zen.

Matea bere etxe ondoan eroritako bonba zulo batetan lurperatu zuten
1937ko apirilaren 28an.
Berarekin batera Pedro Intxausti, Maria Intxausti, Angela Otaduy eta
ezezaguna zaigun beste miliziano bat edo bi lurperatu zituzten bertan.
Pertsona hauek lurperatutako eremua malatierra bezala izendatu
zuten.
Hildakoak

Pedro Intxausti Aboitiz, Errotakoa. (Periko Errota)


(1903/08/02 1937/04/26) 33 urte.
Etxe atzean bonba erori ondoren, bere
lehengusina Mariak eta berak mendian
babestea erabaki zuten, bat-batean beste aire
eraso bat izan zen eta Basterrekoa inguruko
zuhaiztian Pedro eta Maria ehiza hegazkin
batetik hil zituzten, metrailatuta.
1931tik 1933ra Pedro izan zen Munitibarko
alkatea, ogibidez garraiolaria zen.
Hilerrian lurperatzea debekatu ostean,
Zubialde ondoan eroritako bonba zulo batetan
lurperatu zuten 1937ko apirilaren 28an.
Berarekin batera beste 4 edo 5 pertsona
lurperatu zituzten malatierra bezala
izendatutako eremu horretan.
Registro Zibileko dokumentuetan bere hainbat
datu aldatu egin zituzten.
Hildakoak

Maria Intxausti Kareaga, Barakaldokoa.


1937/04/26an hila.

Errota atzean bonba erori ondoren, bere lehengusu Pedrorekin mendian


babestea erabaki eta mendirako bidean zihoazela beste aire eraso bat izan
zen eta Basterrekoa inguruko zuhaiztian Pedro eta Maria ehiza hegazkin
batetik hil zituzten, metrailatuta.
Mariaren aita Munitibarko Errotakoa zen, gaztetan mehatzetara lanera joana.
Maria ezaguna zen herrian, uda guztietan oporraldia bertan egiten zuelako.
Barakaldon bizitzea arriskutsuagoa zelakoan Munitibarren zegoen
Hilerrian lurperatzea debekatu ostean, Zubialde ondoan eroritako bonba zulo
batetan lurperatu zuten 1937ko apirilaren 28an.
Berarekin batera beste 4 edo 5 pertsona lurperatu zituzten malatierra
bezala izendatutako eremu horretan.
Pedro Intxausti Aboitiz, Errotakoa.
(1903/08/02 1937/04/26) 33 urte.
Pedro Intxausti Aboitiz, Errotakoa.
(1903/08/02 1937/04/26) 33 urte.
Hildakoak

Jose Mari Ostolaza Arrasate


Mallabiko Barrengoa baserrikoa,
Ermuan bizi zen, 31 urte, 1937/04/26an hila.

Gerratik ihesi, Jose Marik Gernikarako bidea hartu zuen bere familiarekin,
itsasoa igaro eta Frantzia helburu zutelarik. Aire erasoek bete-betean
harrapatu zituzten Munitibarren eta Arbazegiko plaza ondoko zubipean
babestu ziren.

Zubipea jendez lepo zegoela neurri handiko bonba batek eztanda egin
zuen zubi ondoan zegoen abade-etxearen ortuan. Jose Mari, bere
emaztea eta hamabost hilabeteko alaba bertan hil zituzten. Hiru urteko
Edurne alaba oso larri zauritu zuten.

Familiako hiru hildakoak abade-etxeko ortuan bonba horrek eragindako


zuloan lurperatu zituzten, beste lau pertsona eta gorputz atal solte
batzuekin.
Hildakoak

Emilia Larrinaga Guenetxea


Mallabiko Saihetzanekue baserrikoa,
Ermuan bizi zen, 30 urte, 1937/04/26an hila.

Gerratik ihesi, Gernikarako bidea hartu zuen bere familiarekin. Aire


erasoek bete-betean harrapatu zituzten Munitibarren eta Arbazegiko
plaza ondoko zubipean babestu ziren.

Zubipea jendez lepo zegoela neurri handiko bonba batek eztanda egin
zuen zubi ondoan zegoen abade-etxearen ortuan. Emilia, bere senarra
eta hamabost hilabeteko alaba bertan hil zituzten. Hiru urteko Edurne
alaba oso larri zauritu zuten.

Familiako hiru hildakoak abade-etxeko ortuan bonba horrek eragindako


zuloan lurperatu zituzten, beste lau pertsona eta gorputz atal solte
batzuekin.
Hildakoak

Julene Ostolaza Larrinaga


Ermuan bizi zen, 15 hilabete, 1937/04/26an hila.

Gerratik ihesi, Gernikarako bidea hartu zuen bere familiarekin. Aire


erasoek bete-betean harrapatu zituzten Munitibarren eta Arbazegiko
plaza ondoko zubipean babestu ziren.

Zubipea jendez lepo zegoela neurri handiko bonba batek eztanda egin
zuen zubi ondoan zegoen abade-etxearen ortuan. Julene umea eta bere
gurasoak bertan hil zituzten. Hiru urteko Edurne aizpa oso larri zauritu
zuten.

Familiako hiru hildakoak abade-etxeko ortuan bonba horrek eragindako


zuloan lurperatu zituzten beste, lau pertsona eta gorputz atal solte
batzuekin.
Hildakoak

Angela Otaduy Gallastegi


Berrizkoa, Zaldibarko Aranguren-erdiko baserrian bizi zen
(1909/10/01 - 1937/04/26) 27 urte.

Gerratik ihesi, Gernikarako bidea hartu zuen bere lehengusu batekin.


Bezperan iritsi zen Munitibarrera eta Zubialdeko Matea Bilbaok hartu
zituen bere etxean

Aire erasoetako alarma entzun ondoren Zubialdeko ortuko ormetan


babestu ziren baina eraso horren azken bonbardaketan, bonba baten
leherketak bete-betean harrapatu zituen, bertan hil zuten.

Zubialde ondoan eroritako bonba zulo batetan lurperatu zuten 1937ko


apirilaren 28an. Berarekin batera beste 4 edo 5 pertsona lurperatu
zituzten malatierra bezala izendatutako eremu horretan.
Hildakoak

Ezezagunak zaizkigun hildako beste batzuk:


- Mintegi baserrian hil zuten gudaria edo agian bi gudari (Akaso bata
Portugaletekoa edo Balmasedakoa).

- Zubialdean, Matea eta Angelan ondoan hil zuten milizianoa.

- Aransolo inguruan Etxetxukoek aipatutako emakumea.

- Bengolan lurperatutako milizianoa, Barakaldoarra.

- Zuzaeta inguruan metrailatuta hil zituztenak (Beharbada sei dira, bat


bertan lurperatu zuten)
Hildakoak

Munitibarren hilda bezala, beste herri batzuetan


erregistratutakoak:
- Froilan Cuberos Quintana (Bilbo, 38 urte, Intendentzia Militarra)
- Calixto Gutierrez Lopez (Bilbotarra, gotorlekuen ardura zeukan)
- Antonio Zuaznabar Mendizabal (Donostia, 33 urte, ezkondua, 2 alaba,
Intendentzia, arraindegien ardura)
- Francisco Carmelo Saez Jimenez, 22urte, Basurton 30ean hil,
Munitibarren zauritua.
- Jose Beldarrain Olalde. Munitibarren zauritu, egunetara Bilbon hil,
Kirikioko kapitana zen.
- Evaristo Recalde Zarate (Rebelion de la Sal) 1936/04/26, ez dakigu non hil
zen, Begoan lurperatua)
LURPERATZEAK
Lurperatzeak

Munitibarko aire erasoaren testuingurua oso berezia da.


Bonbardaketaren ondorioz etxe asko apurtu eta hainbat zulo handi
geratu ziren ortu, solo, landa eta basoetan, etxe eta basoak sutan,
pertsonak non nahi hilda.
Bestetik, militar frankistak aurrera egiten hasi ziren eta Munitibarrera
edonoiz heltzeko arrisku bizia zegoen. Egoera honetan errepublikaren
aldekoak ihes egin beharrean aurkitu ziren, miliziano eta gudariak,
udal agintariak eta abadeak joan edo ezkutatu egin ziren.
Herritarrak ere, sartzear ziren faxisten beldur ziren.

Aire eraso horren eraginez hainbat herritar eta kanpotar hil baziren,
pertsona bakar bat lurperatu zuten hilerrian, Motaburuko Justa
Mendibe Arteach.
Justa heriotzaren egun berean lurperatu zuten, azken sakramentua
jaso gabe eta elizkizunik gabe, abaderik ez zegoelako.
Lurperatzeak
Lurperatzeak

Hildako gehienak bonba zuluetan lurperatu ziren, baina ez


borondatez. Nazionalak herrira sartu zirenean, eta beraien
nagusitasuna nabarmendu nahian, ez zuten beste inor hilerrian
lurperatzen utzi eta bonbek eragindako zuluetan lurperatzera
derrigortu zituzten.

Horrela Zubialdeko etxe ondoko bonba zuloan ondorengoak lurperatu


zituzten:

- Matea Bilbao Jaio, Zubialdekoa.


- Pedro Intxausti Aboitiz, Errotakoa.
- Maria Intxausti Kareaga, Barakaldokoa, Errotakoen senidea.
- Angela Otaduy Gallastegi. Berrizkoa
- Zubialde ondoan hildako miliziano bat.
- agian beste miliziano bat.
Lurperatzeak

Hildako kopuru handiena plazako zubi ondoan hildakoak lurperatzeko


erabili zuten abade-etxearen ortuko bonba zuloan lurperatu zituzten,
honakoak litzateke:

- Jose Mari Ostolaza Arrasate, Ermukoa.


- Emilia Larrinaga Guenetxea, Jose Marin emaztea.
- Julene Ostolaza Larrinaga, Jose Mari eta Emilian alaba.
- Lau ezezagun, kanpotarrak, agian hauetako bat Mintegin hildako
milizianoa izango zen.
- Beste pertsona baten gorputz atalak.

Bengola errotako soloan eragindako zuloan Barakaldoko jatorria zuen


miliziano bat lurperatu zuten.
Lurperatzeak

Testigantza batetan jaso dugunez, Zuzaeta baserriaren inguruan,


bazter batetan, bonbardaketez babestuta zeuden hainbat miliziano
ehiza hegazkinetatik metrailatu zituzten, eraso horretan hildako
miliziano kopurua zehaztasunez ez dugu ezagutzen, gehienez sei
direlakoan gaude.
Inguru horretan, Gernikarako bide azpian, lur eman zioten bertan
hildako miliziano baten gorpuari, azaleko lurperatze batetan.

Garai hartan Arbazegitik Totorikarako oinezkoentzako zegoen bide


ondoan, Kanteraren inguruan zegoen intxaur arbola baten azpian,
neska bat lurperatu zuten.
Bestalde, Etxebarritik Aransolo baserrira senideengana babes bila
joandako familia baten arabera, aire erasoaren ondoren inguruan
neska bat hilda azaldu zen, agian intxaur arbola horretan
lurperatutako neska izan daiteke.
LURRETIK ATERATZEAK
(Hustutako hobiak)
Lurretik ateratzeak

1947. urtean kokatzen dugun garaian, Arbazegiko abade-etxearen


ortuko hobia zabaldu zen.
Abade-etxe izandako jabe berriaren ekimenez, baimenak lortu,
lurperatutako senideekin harremanetan jarri eta lan talde bat osatu
zen, soldatapean aritu zen lan taldea.
Hauek izan ziren abade-etxeko ortuko hobia ireki zutenak:
-Claudio Alzaa Bilbao, Zubialdeko Txato, bonbardaketan hildako
Matea Bilbaon semea.
-Santos Artaetxebarria Bilbao, (Larrinaga zaharra), 1937ko hobiraketa
lanetan aritua.
-

-Antonio Gerrikabeitia Arriola, (Oloste) Hilerriko ehorzlea zena.


-Jazinto Basterretxea Zuberogoitia, jasoa dugu bere testigantza.
Jazinton arabera Ostolaza-Larrinaga sendiak ordaindu zituen lan guztiak. Beste
lurperatutakoen senideak bertan izan baziren ere, ez zuten eskatzen zitzaiena
ordaintzeko ahalmenik, garai hartan gosea eta miseria ziren nagusi. Hauei ez
zitzaien entregatu lurperatutako senideen hezurrik.
Hezurrez gain, bonba bat atera zuten hobitik.
Lurretik ateratzeak

Zubialdeko hobia zabalduta eta hustuta dago. Dirudienez Zubialdeko


hobiaren irekiera Abade-etxearena baino aurretik egin zen, hilabete
batzuk aurretik.
Beharbada Zubialdean egindako lanek suspertuko zuten Abade-etxeko
ortuko hobia irekitzea. Itxura baten, etxearen nagusi berriak
erabilgarri izan nahi zuen ortua, horigatik lanak burutzeko beharrezko
baimen eta gestioak egin zituen.

Abade-etxeko hobiko ateratze lanetan Claudio Alzaa aritu zenez, uste


dugu Zubialdekoan ere arituko zela, bertan bere ama lurperatuta
zegoelako. Ez dugu beste daturik Zubialdeko hobiaren inguruan.

Bengola, Zuzaeta eta Kantera inguruko intxaur-arbolako hobiak ireki


gabe daude.
Eta, ateratzear
daudenekin zer?
2016ko ekainean txosten tekniko bat
aurkeztu genuen Bengola, Zuzaeta eta
Kanterako hobien berri emanez.
Txosten horretan kokapen historikoa eta
hobien koordenadak azaltzeaz gain,
informazioa lortzeko jasotako testigantzen
berri eta lanketa bat egiteko eskaera
agertzen dugu.
Txostena Eusko Jaurlaritzara, Aranzadi
Zientzia Elkartera eta beste instituzio
batzuetara bidali genuen.
Hobiak zabaltzeko lanketa korapilatsua eta
kontu handiz egitekoa da, gainera
Bengolakoa izan daiteke emaitza positiboa
eman dakigukeen hobi bakarra. Beste biak
sailagoak dira, bata galduta dagoelakoan
gaude eta bestearen kasuan zehaztasun
gutxi dugu.
Lanketa teknikoaren arduradunen eta Eusko
Jaurlaritzaren erabakiaren zain gaude
Bengolako hobia irekitzeko.
ZAURITUTAKOAK
Zaurituak

- Edurne Ostolaza Larrinaga, Ermua, 3 urte.


Arbazegiko plaza ondoko zubipean babestuta
zegoela neurri handiko bonba baten eztandak
gurasoak eta Julene ahizpa unean bertan hil
zituen. Berak aurpegian izan zituen zauririk
larrienak, metraila aurpegiaren alde batetik
sartu, ahotik pasatu eta besora arte iritsi
zitzaion, Lekeitio eta Gernikatik igaro ondoren,
Bilboko ospitalean bizi irauteko operazioa egin
zioten. Harrezkero beste operazio bi izan
zituen, azkena Franco hil zen egunean.

- Alejandra Lizundia Jaio, Errementeriko Aleja, 29 urte.


Bonba baten leherketak matrailazurra apurtu zion eta harreskero likidoa baino
ezin zuen jan. Ospitale batetik bestera ibili zutenean Edurne Ostolaza neskatxo
txikia beti berarengana eramaten zioten, ama zelakoan.
Zaurituak
Jose Ignacio Amesti Jaio, Gerrikaitzko Bengola baserrikoa, Joseren aita. Ospitalera
eraman zuten, luzaro egon zen etxera itzuli gabe.
Domingo Irusta Urionaguena, Motaburu baserrikoa, Justa Mendiberen koinatua.
Arinki zauritua.
Ignacio Irusta Mendibe, Motaburu baserrikoa, Justa Mendiberen koinatua eta
Maria Irustaren aita. Arinki zauritua.
Juana Malaxetxebarria Zuazo, Gerrikaizko Abaitxonekoa, Kaleren alaba. Aita eta
biak joan egin ziren nazionalak Munitibarrera sartu aurretik, Juana laster itzuli bazen
aita irailean itzultzeko zegoen oraindik.
Juana Etxebarria Eizagirre, Victorio Urionaguenan emaztea, Zabale baserrian bizi
zen. Soloan dagoela lepoan jotako metraila zati batek zauritu zuen.
Zaldibarko, Pedro Gallastegi Atxa, 9 urtetakoa, hildako Angela Otaduyn lehengusua.

o Pablo Arribas Garcia, 49 urte, Medina de Pomar, Bilbon bizi zen.


o Felipe Jimeno Tejero, 45 urte, ezkongabea, Manzanillo (Valladolid), Bilbon bizi zen.
o Romualdo Garitaonaindia Etxezarraga, 15 urte, Zaldibarkoa. Beharbada bera eta
Edurne Ostolaza izan ziren plaza ondoko zubipetik bizirik atera ziren bakarrak.
NAZIONALEN
SARRERA
A las 12 horas comunica el Estado Mayor que las
fuerzas de la 4 Brigada han ocupado Guerricaiz, las
estribaciones N.O. del monte Oiz y las lomas que
dominan la carretera Guerricaiz-Guernica, continuando
su avance en direccin a este punto y que el enemigo
antes de abandonar la ciudad ha producido el incendio
completo de ella; por lo que interesa se destaque un
avin en misin de reconocimiento tratando de
precisar los incendios producidos (si es posible por
medio de fotografas) y la situacin de nuestras fuerzas.
El Estado Mayor comunica a la vez que la Brigada Mixta
ha ocupado Lequeitio.
Vitoria, 28 de abril de 1937
Aire erasoaren ondoren
ihes egindakoak
Munitibarko abadeak:
Arbazegikoak:
- Jose Maria Zuzaeta Laka, Arbazegikoa, Frantziara joan zen.
- Marcos Aboitiz Agirre, Ispasterkoa
- Pascasio Etxezarraga Uriarte, Zeanurikoa. Kartzelaratua, 1937ko ekainaren
15an, beste abade batzuekin batera, Aita Santuari bidalitako gutun baten
bitartez Durango, Gernika eta Munitibarko bonbardaketak salatzearren.

Gerrikaizkoak:
- Buenaventura Larruzea Oararteta, Mendatakoa.
- Eugenio Aranaz Elorrieta, Nabarnizkoa, Frantziara joan zen.

Gerra ondorengo abadeak:


- Buenaventura Larruzea Oararteta, 1937/10/28an hil zen.
- Francisco Arangoiti Urrutia, Mungiakoa
- Casimiro Meabe Aldana, Zornotzakoa
Altxamendu faxistari
erantzunez, herrian
ardurak hartu zituztenak
Defentsarako bolondresak (1936/09/13)
Defensa del rgimen: Ramon Cenicacelaya
Juan Jose Jayo

Herritarrei armak eskatzen: Ignacio Arteach


Juan Azpiazu
Sabino Azpiazu
Ignacio Ibaibarriaga (Dionisio)

Ganaduak markatzen: Clemente Inchausti


Bonifacio Alzaa
Juan Azpiazu
Romualdo Zabala
Luis Lekunberri
Francisco Zuazo Amesti
(Antolienekue)

Anton Urionaguena Etxebarria


(Zabale baserrikoa)
(Trabajadores 135)

Maximo Aranaz Zabala


(Bostekone) (Alkatea)

Jose Mari Malaxetxebarria Arrate


Kale (Abaitxone)
(Fiskalaren ordezkoa)

Sabin Azpiazu Uriarte


(Zubialde Goikoa)
(Armak eskatzen ibilitakoa)

Juan Andrinua Etxebarria


(Otsategi)

Daniel Urionaguena Ario


(Zuberoeta, Zabalera ezkondua)

Martin Muniozguren Larrinaga


(Ganbeko Benta)

Antolin Jaio Llona - (Kandizana)


(Depositarioa)
Munitibarko Udala, Defentsarako Komitea,
Alkatea: Ignacio Zabala Martiartu (1936/09/131936/10/25)
Maximo Aranaz Zabala (1936/12/31)
Depositarioa: Antolin Jaio Llona (1936/12/31)
Idazkaria: Eugenia Jayo Uriarte (1936/09/13)
Francisco Maria Salegui (1936/12/31)
Ikerketa Batzordea: Victoriano Urionaguena (1936/12/31)
Ordezkoa: Jose Domingo Guerricaechevarria (1936/12/31)
Epailea: Jose Asumendi Gabiola
Ordezko Epailea: Luis Armaolea Anchusegui
Fiskala: Ponciano Amesti Jayo
Ordezko Fiskala: Jose Maria Malaxechebarria Arrate
PNV-EAJko Herri Batzako Lehendakaria: Cristobal Larrinaga Eizaguirre
Idazkaria eta Depositarioa kargutik kentzearen
arduradunak eta dagozkien izunak:
Francisca Urionabarrenetxea, Anastasio Mallukizaren emaztea: 353,55 pta.

Cecilia Aldaolea, Ignacio Zabalaren emaztea: 353,55 ptas.

Maximo Aranaz Zabala: 353,55 ptas.

Jose Martin, Jose Domingo Gerrikaetxebarriaren anaia: 353,55 ptas.

Francisco Uriarte Salutregi: 353,55 ptas.

Fernando Zenikazelaia, Ramon Zenikazelaiaren semea: 353,55 ptas.

Juana Etxebarria, Victoriano Urionaguenaren emaztea: 353,55 ptas.

Francisco Zabala, Romualdo Zabala ren aita: 353,55 ptas.

GUZTIRA: 2.828,40 ptas.


Kartzelaratuak
Kartzelaratuak, preso egondakoak:
- Alzaa Bilbao, Bonifacio (Matea Bilbaon semea) Urtebeteko kondena.
- Aranaz Zabala, Maximo. Alkatea izan zen. 12 urte eta egun bateko kondena.
- Atxurra Ajuria, Leon (Bilbon bizi zen), 6 urte eta egun bateko kondena.
- Basterretxea Goikoetxea, Manuel. 12 urte eta egun bateko kondena.
- Batiz Bilbao, Crispin (Berrizen bizi) Ibaizabalko gudaria. 12 urte eta egun bateko kondena.
- Batiz Bilbao, Vicente, Fraile karmeldarra, gudarien kapilaua, 16 urteko kondena.
- Etxezarraga Uriarte, Pascasio, abadea. Bonbardaketen salatzen sinatzearren kartzelaratua.
- Idarraga Bilbao, Isidra (Kortezubin bizi zen) 486 eguneko kondena.
- Inchausti Aboitiz, Clemente. 30 urteko kondena.
- Inchausti Martitegui, Juan Jose. 12 urte eta egun bateko kondena.
- Larrinaga Eizaguirre, Cristobal. 12 urte eta egun bateko kondena.
- Urionaguena Echevarria, Ramon. Preso egon zan, oraingoz ez dugu beste daturik.
- Urionaguena Mallea, Victoriano. Hasieran heriotzara kondenatu zuten eta gero bizitza
osorako kondena jarri zioten (gehienez 30 urte). Ambrosio Mallukiza eta Bolibarko Agarre
baserriko Bonifacio Egurrolarekin batera epaitu eta heriotzara kondenatua, beste bi hauek
1937/09/16an fusilatu zituzten.
GERRAN HILDAKO
HERRITARRAK
Gerrako beste eszenatoki batzuetan hildako herritarrak:
Jose Urkiola Malaxetxebarria, (Urionaguengue) 25 urte, Albertian, 1936/12/02an hila.
ANV-1 batailoiko gudaria
Juan Rementeria Etxebarrieta, (Gojeaskoetxea) 22 urte, Balmasedan, 1937/07/01an hila.
Regimiento de Infanteria Bailen n 24 - 3 Compaa del 9 Batallon.
Claudio Irusta Mallukiza, (Larrinagabarri) 21 urte, Zaragozan, 1938/09/13an hila.
Regimiento de Infanteria Merida n 35 (Base Naval) El Ferrol del Caudillo.
Luciano Zenarruzabeitia Barinagarrementeria (Azkarreta Nagusia) 21 urte,
Pealban, 1938/03/26an hila. Regimiento Artilleria Ligera (Logroo) - Artillero segunda
Emilio Uberuaga Urionaguena, (Goikoetxebarrikoa) 21 urte, Teruelen 1938-06-03an hila.
1 Regimiento del 1 de Navarra.
Luis Bernedo Uriarte. (Elbirena-Taberna zaharra) 23 urte, Boltaa 1938-06-04an hila.
Itxasaldeko Telleria Konpainian, gero nazionalekin Regimiento Baylen 9, Batallon, n24.
Francisco Bilbao Mendibe (Berreo Agirrekoa) 29 urte, Batea - Tarragonan 1938/09/23 hila
4 Batallon San Quintin
Vicente Zenarruzabeitia Barinagarrementeria (Azkarreta Nagusia) 29 urte
Extremadurako frentean, 1939/01/29an hila. San Quintin n25.
Juan Jose Uberuaga Mendive (Antorrena).Flechas Azulesen aritu zen, gerra ostean hila.
Luis Aranaz Zabala (Bostekone) gerra ostean hil zen, gaixotasunen baten eraginez.
Ambrosio Mallukiza Aldaolea
Berreoko Goitxi baserrikoa, 51 urte

Markinan bizi zen, tabernaria


eta ile-moztailea ogibidez.
Markinako Errepublikaren
aldeko Batzordeko partaidea IR
(Izquierda Republicana)
alderdia ordezkatuz.

1937/09/16an fusilatua
GERRAN
DESAGERTUAK
Gerrako beste eszenatoki batzuetan hildako herritarrak:

Cresencio Aranceta Juaristi, (Kaltzada, 19), 1917/07/16an jaioa.


Markinako Intendentziako sukaldari laguntzailea zen, 1937/04/20an joana.
Candido Mallukiza Urionabarrenetxea, Goitxikoa. 1918/07/20an jaioa.
1937/04/26an Gueesera atera zen, Avellaneda batailoira.
Justo Onaindia Arriaga, Kanpona, 1919/10/18n jaioa.
1937/04/27an Muxikaruntz atera zen. Ihes egindakoen zerrendan dago.
Feliz Muniozguren Larrinaga, Iporla Nagusikoa, 1916/07/18an jaioa
1937/04/10an Simon Bolibar batailoiarekin joan zen, hildakotzat hartu zuten.
Dirudienez Lemoatxeko borrokaldian hil eta desagertu zen 1937ko ekainean.
Roman Muniozguren Zuazo, Iparrola Nagusia, 1916/08/09an jaioa.
1937/04/10an Simon Bolibar batailoiarekin joan zen, hildakotzat hartu zuten.
Dirudienez Lemoatxeko borrokaldian hil eta desagertu zen 1937ko ekainean.
Felipe Muniozguren Zuazo, Iparrola Nagusia, 1908/04/10ean jaioa.
1937/05/16an hil eta desagertu zen, Simon Bolibar batailoian Bizkargiko
frentean borrokatzen ari zela.
TESTIGANTZAK,
PASARTEAK
Xabier Orue-Etxebarria Urkiza, Galdakao.
Mariano Orue-Etxebarria Barandika gudariaren semea. (1912/12/08 2010/08/13)

Aita Ibaizabal batailoiko Astarloa metrailadoreen konpainiako kaboa zen, eta berak
esandakoaren arabera Intxortan gutxienez beste metrailadore batailoi bat zegoen, Ariztimuo
batailoia.
Atzealdetik inguratu zituztela jabetu zirenean Intxorta mendietatik erretiratu ziren, goizean
goiz egin zuten ihes, kostalderantz, Ermurako norabidean. Zehazki gogoratzen ez bazuen, bere
ustez bi edo hiru egunetan Arbatzegi/Gerrikaitz/Munitibarrera iritsi ziren eta arratsaldeko
lehen orduetan Gernikako bonbardaketa hasi zen, kontatu zidanez honakorik gerta
zitekeenaren zurrumurruak parra-parra zenbiltzaten aurretik ere. Bonbardaketa hasi zenean
mendietan sakabanatzeko agindua hartu zuten eta armamentu astun guztia baserri handi
baten kortan utzi zuten (Mintegi baserria), norberak bere fusila eramanez.
Bonbardaketan, bonba batzuk Arbatzegiko herrian erori ziren eta haietariko bat armak utzitako
etxearen gune horretan erori eta behea jo zuen, han geratu zen lurperatuta aitaren
metrailadora. Bi pertsona armen babesean geratu ziren eta bertan hil lehergailuaren eraginez,
horietariko bat Portugaletekoa zela uste zuen aitak, agian hildakoa bat bakarra izan zen. Etxe
horretan Jose Ibaibarriaga bizi zen, bere egunean hitz egin nuen berarekin, garai hartan txikia
zela esan zidan eta gerra ostean armekin jolasten zutela kontatu zidan. Berak esandakoaren
arabera etxe hori (Mintegi) operazio gune bat izan zen, alemaniarrak eta italiarrak bertatik
jarduten zutelako.
Aita eta bere kideak bonbardaketa garaian Arbatzegiko gailur batetik Gernika sutan ikusi zuten.
Bukatu zenean, arratsalde-iluntze partean, Gernika zeharkatu zuten oraindik sutan zegoela eta
gaua Errigoiti baino haratago dagoen auzo batetan igaro zuten.
La Guerra Civil en Euskadi 136 testimonios ineditos recogidos por Jose Miguel de Barandiaran - 56. informea.
Pedro Gallastegi Atxa, Araguren-erdiko baserria, Zaldibar, 9 urteko umea. - 1937/10/29an jasoa
Gugaz bixi zan Anjela Otadui gure lengosiia, oeta bost urtekoa. . Danok negarrez gaua pasatu gendun. Aite esan etorri ondio itxera. Eta gero jai-
erdietako erropak jantzi, lau bei bustartu, eurei zamatik katiak lotu eta euregaz Anjela eta ni urten gian Gernikara jueteko asmuen. Goizeko laurek zian.
Munitibarera arratzaldeko ordubiek ordubiterdiek inguruen allegau gian. An Munitibarko kruzien andra bat topau gendun, Anjelak esautzon ea
korteik beiendako dauen. Lehengo ezetz esauskun. Eta danok negarrez asi gien. Gero arek andriek berak esauskun, ikusiko ebala ba, eta jun zan, eta
gero etorri zan esauskun beiek erneteko itxe bat badaula-ta. Eruen genduzen beiak itxe zar-zar batera eta an itxi genduzen bederatzi bei. Gero andrek arek
beientzako berdie ekartzeko esauskun an kamio goiko aldeko solo batetik. Eta ara juen gian eta ekarri genduen berdie. Eta jatxi beixek, eta gero berai
berdie emon. Gero juen gianaren andrien itxera eta baskaldu gendun: arrautzak eta ogixe esniaz artu genduzen. Eta atera urten gendun automobille eta
ikusten: eriduek, kaoiak eta milizianuek pasetan zien da. Gero iluntzien apaldu eta sabaire lo eiten. Nik lo ederto ein nun.
Urrengo goixean gosaldu (esnie ta ogixe) eta ango sarjento batek esauskun beixek mendire erneteko. Eruen
genduzan, eta bost kazako areoplanuek ibili zien an geure gaian. Gero eguerdixen ekarri genduzan beixek itxera.
Juan gintzesan beskaita, eta geugaz baskaldu eben miliziano askok. Entzun genduzan iru tiro, eta milizianuek
esauskuen ori dala areoplanuek datozen seinalie. Danok urten gendun kanpora, eta orma baten ertzin etzun gian.
Anjela eta gu geunden itxeko andrie egon zien neure ondoan. Beste mutiko bat ni bao goratxua eta beste mutiko
bat aldamenien. Jaurti zituen bonbak; neuk bat bakarrik entzun nun, lehengo bonbak gortu ein niun; bao keia
ikusten nun toki askotan. Gero eskue odolez beteta ikusi nun, eta beitu notzen ankiei eta apurtuta neuken;
belauneko azurre dana apurtute euki nun, eta belaunetik bera azala eta okelie dana kendute. Makila batekin nekez
jagi nitxen, eta an ikusi nitun Anjela eta beste andrie, lurrien etzunde, soekuaz eta gonakin burue tapaute. Gero
beixek egozen itxe sarrera sartu nitxen, eta beien bustarriko narruen ganien etzun nitxen. An egon zien trapu
batzukin lotu nun ankia. An egon zan Saturen kaballua lotute, eta bonbak botatzen zituenien bera saltoka asten
zan.
Geldi egoteko esaten notzan: geldi, kaballo. Gelditzen zan eta neri begira-begira egoten zan. Ankatik odola
urtetotzan. An euezen amar bei; eta bonben zarateaz ikaratu eta bei batzuk katiak apurtu zituen eta bota atie eta
kanpora urteben, eta an saltoka ebizen.
Gero mutil bi eta Saturen semie etorri zien nigana, eta urte eben beixek ekarri zituen, eta sokakin lotu zituen. Neri
zerbait esateustena antza emoten otzan; baok durdurixue bakarrik entzuten nun. Ure ekartzeko esaten neutzan
Jose Luis Saturen semiai. Pixka bat ekarri oztan, eta neuk geiao ekartzeko esaten neutzan. Berriz be beste pixka bat
ekarri oztan. Berak esaoztan Aljela ilde eguela.
Areoplanuek juen zienien bi gixonek eta Satuen semiek eruen niuen kamiora Kruz Rojako automobillen ondora.
An gizon batek eioztan kuria eta ankia lotu. Andik Bilbora. San Luisko ospitalean sartu niuen. Andik egun bira
ankie ebai ozten: D. Jose Maria Gondra zuan ixena neri anka ebai eustan medikuek. .
Jose Ocamica Clementi (1926/09/26 2012/05/10)
Grabazioa, Ego Ibarra, ab851_008, 2009/01/23an Idoia Bustinduyk egina.

Y llega el 37 la guerra, la industria de Eibar se marcha toda a Bilbao, bueno a


Deusto, y nosotros evacuar, primero a Bilbao, y con los abuelos y todos. Mi
madre, y mi padre y mi hermana se meten a trabajar, en donde?, en Deusto,
en los Salesianos se llamaba. Y yo quede con los abuelos, y los abuelos
volvieron a Arbacegui-Gerricaiz, a Munitibar. Poco tiempo haramos, no s,
porque vino el bombardeo de Gernika, que bombardearon Munitibar tambin.
Hay claro, eso fue, toda la familia escapo para un lado, al rio, a un riachuelo
que baja all, que sigue all bajando, y yo no s porque sal solo, sal para
arriba y contra una pared de una huerta, y estaba as y de la parte de atrs
venan los aviones. Yo los vea, pero tan bajo que hasta se vea el piloto, pero,
pero muy bajo eh! Como no haba defensa ninguna, pues all contra la pared, y
despus en un momento de estos que los aviones ir a Gernika, volver a Vitoria
a cargar, pues ese momento, ese espacio de tiempo cog y fui para la cantera,
hay una cantera de piedras all y resbale con todas las piedras que haba all y
sal al riachuelo, je, je, sal al riachuelo, me tiro, y miro as y todo lleno el
riachuelo de gente.
JASOTAKO
TESTIGANTZAK
Norbaitek pentsatuko zuen gaur, guk, hemen, itzelak botako
genituela, ez!!
Bere garaian, hemen bai itzelak gertatu zirela, sinetsi ezinezkoak,
batere zentzurik gabeak.
Ahal izan duguneraino, gu, gertatutakoak azaltzera etorri gara,
gertatutakoa ahanzturatik betirako ateratzen laguntzera.
Hemen hil, zauritu, kartzelaratu, erbesterazi, kaltetu, mespretxatu,
iraindu, izutu eta baztertu zituztenen duintasuna eta oroimena
aitortzera etorri gara, gehiegikeria onen biktimak aitortzera.
Eskerrik beroena kronika hau egiten lagundu diguzuen guztioi;
bereziki tragedia hau bizi izanda, zeuon etxeetako ateak ireki,
gertatutakoa berriro bizi eta testigantza eman diguzuenoi.
Guztion ekarpenei esker gertatutakoaren egia eskuragarriago
daukagu.

Bejon degizuela!!!
Jose Mari Eizagirre
Urionabarrenetxea
Markinako Albitxu baserrikoa
1913/03/27an jaioa, 2012/07/20 hila
Testigantza 2012/02/12an jasoa
Agustin Basterretxea
Solozabal
Totorikeko Junene baserrikoa
1922/08/05an jaioa, 2012/08/15 hila
Testigantza 2012/02/26an jasoa
Mari Tere
Onaindia Espilla
Aulestiko Ibaez de Aulestia Dorretxea

1924/09/10an jaioa
Testigantza 2012/05/13an jasoa
Patxi Etxabe
Bilbao
Berreoko Uriarte baserrikoa
1926/08/17an jaioa, 2014/09/11 hila
Testigantza 2013/05/30an jasoa
Karmen Gerrikagoitia
Urionaguena
Ziortza-Bolibarko Alegrixe baserrikoa
1926/01/26an jaioa, 2015/01/25 hila
Testigantza 2014/01/02an jasoa
Jose Egiguren
Anitua
Ziortza-Bolibarko Orma-Torre baserrikoa
1918an jaioa, 2015/02/10 hila
Testigantza 2012/04/02an jasoa
Jone Irazabal
Uribe
Mendatako Lexarraga baserrikoa
1924/11/05an jaioa
Testigantza 2014/11/30an jasoa
Bitor Irazabal
Uribe
Mendatako Lexarraga baserrikoa
1926/02/26an jaioa
Testigantza 2016/02/26an jasoa
Pilar Amesti
Armaolea
Gerrikaizko Bengola baserrikoa
1926/07/08an jaioa, 2016/04/26an hila
Testigantza 2016/02/26an jasoa
Jose Ignazio
Ibaibarriaga Jaio
Arbatzegiko Mintegi baserrikoa
1928/07/30an jaioa
Testigantza 2016/02/26an jasoa
Fermin Bernedo
Uriarte
Gerrikaizko Elbirena etxekoa
1924/07/07an jaioa
Testigantza 2016/03/27an jasoa
Jazinto Basterretxea
Zuberogoitia
Berreoko Madarieta baserria
1930/02/10an jaioa
Testigantza 2016/04/15an jasoa
Maria Irusta
Mallea
Totorikako Junene baserrikoa
1928/04/15an jaioa
Testigantza 2016/04/15an jasoa
Esteban Irusta
Mallea
Totorikako Junene baserrikoa
1934/12/26an jaioa
Testigantza 2016/04/15an jasoa
Kepa Intxausti
Rekalde
Arbatzegiko Errota etxekoa
1956an jaioa
Testigantza 2016/04/22an jasoa
Joxepa Mendiolea
Ansotegi
San Migelgo Trokazulo baserrikoa
1924/02/09an jaioa
Testigantza 2016/04/29an jasoa
Maria Asuncion
Azpiazu Jaio
Arbatzegiko Barrenengoa baserrikoa
1924/12/18an jaioa
Testigantza 2016/05/20an jasoa
Juan Jose Uberuaga
Urionaguena
Gerrikako Goikoetxebarri baserrikoa
1923/12/18an jaioa
Testigantza 2016/07/01an jasoa
Nikasio Arriola
Arriola
Ziortza-Bolibarko Luzar baserrikoa
1922/12/14an jaioa
Testigantza 2016/07/01an jasoa
Felix Guenaga
Yague
Etxebarriko Zabale baserrikoa
1934an jaioa
Testigantza 2016/10/02an jasoa
Julia Zuazo
Uriarte
Gerrikaizko herrigunea
1929/05/18an jaioa
Testigantza 2016/10/07an jasoa
Juanita Urionaguena
Urionaguena
Gerrikaizko Aretxarruaga baserrikoa
1930/12/27an jaioa
Testigantza 2016/11/11an jasoa
Jose Mari (1941) eta Mari Luz (1952)
Maguregi Azueta
Mendatako Arketaetxebarri baserrikoak
Testigantza 2016/11/05an jasoa
Jose Mari Aranguena
Aranbarri
Mendatako Solaburu baserrikoa
1933/09/18an jaioa
Testigantza 2016/11/24an jasoa
Mari Angeles Mallukiza
Urionabarrenetxea
Berreoko Goitxi baserrikoa
1940an jaioa
Testigantza 2017/02/12an jasoa
Domingo Intxausti
Jaio
Mendatako Barreiondo baserria
1932an jaioa
Testigantza 2017/02/12an jasoa
Pilar Erezuma
Arbe
Mendatako Zarrabenta baserrikoa
1930/08/17an jaioa
Testigantza 2017/02/16an jasoa
www.ahaztuenoroimena.com

You might also like