You are on page 1of 24

IRITZIA

Zorrotzako kultur aldizkaria
Hunkituta berriro ere 46. zenbakia. 2017ko uztaila
Argitaratzen du:
Zorrotzako Euskal Txokoa
Berriro ere, eta zoritxarrez, Zorrotza hunkitu da Barinagako zazpiga- AEK euskaltegia
rren zenbakian emandako zorigaiztoko gertakariagatik. Eraikin ho- Zalbidea, 7 behea
netako sutean bost pertsonek bizitza galdu zuten. Auzo Elkarteak 48013. Zorrotza. Bilbo
urte ugari daramatza “Landa” bezala ezagutzen den gune honen Emaila: zmorrotz@gmail.com
egoera salatzen. Larritasunez itxaroten dugu arduradunek gune facebook.com/ZorrotzMorrotz
honen arazoak behin betiko konpontzeko beharrezko neurriak hartu @zorrotzmorrotz
ditzaten. Koordinazioa: Aitor Marín
Diseinua eta maketazioa:
Bitartean lanean jarraitzen dugu. FEVE-ren tren pasaguneen lurpe- amc diseinua
raketa eta tren geltokia mantentzea, instituzio eta alderdi politikoen Erredakzioa:
egutegietan sartzea lortu dugu. Beste aldetik, Alazne Lopez Etxeba- - Ibai Barrios - Naroa Peña
rriaren I. Omenaldi Kulturala partaidetza arrakastatsuarekin ospatu - Ainara García - Iratze Pérez
dugu. Hemendik ekitaldiaren antolatzaileak eta ekitaldian parte - Igor Gutiérrez - Zuriñe Vila
- Haizea Olleta - Lorna Yáñez
hartutakoak zoriondu nahi ditugu. Aipatzekoa ere Bizkaiko Koralen - Aitor Marín
egunaren ospakizuna. Eguraldi euritsuak ilundu arren, auzorako
ekitaldi garrantzitsua izan zen. Zuzenketak: Iñigo
Laguntzaileak:
Bukatzeko, 30 urtez aldarrikatu ondoren, estalitako fron- - Karlos - Manu Cobo
Rodríguez - Asier Urkiza
toia errealitate bat da.
Inprimaketa: Arin Graf

HARPIDEDUN
Zorrotz Morrotz
aldizkariak
Bilboko

IZAN ZAITEZ!!
udalaren
dirulaguntza
jasotzen du

ZM zure e-postan
jasotzeko, bidali mezu
elektroniko bat
zmorrotz@gmail.com
helbide elektronikora,
gaiaren laukian
“harpidetza” jarriz
ATALA BERRI
ZORROTZ

Barinagako suteak tragedia bat eragin
du, Landako egoera larria agerian utziz

Igor Gutiérrez

Maiatzaren 27ko goizaldean Zorrotza be-
rri ilun batekin esnatu zen. Barinaga kaleko
etxe bat suak hartu eta bizilagunak barnean
harrapatu zituen. Ondorioak aski ezagunak
dira: bikote gazte bat eta beraien seme eta
alaba txikiak hilik suertatu ziren eta hainbat
pertsona zauritu atera, bai erredurengatik bai
ihes egitean hartutako kolpeengatik. Gerta-
kariak berehala erakarri zuen komunikabi-
deen arreta, tokikoengandik hasi eta estatu
mailakoetara, eta hurrengo egunetan zehar
gure auzoa hainbat irratsaio, telesail eta
berripaperen hizpide izan zen. Ezbeharra-
ren gainetik – dudarik gabe, Zorrotzan inoiz
gertatu den larrienetakoa - kaltetuen bizi-bal-
dintzak izan ziren harridura handiena sortu izandako urteetako utzikeriarekin erlazionatu
zutenak, askorentzat sinesgaitzak hogeita zuten. Tirabirak tirabira, manifestazioa deitu
batgarren mendeko Bilbo honetan. zen hurrengo asteazkenerako eta egun ho-
rretan bertan, goizez, Taldeen Koordinakun-
Lehen orduetan, atsekabea nagusitu zen eta deak prentsaurrekoa eskaini zuen; batetik,
Auzo Elkarteak tragedia aurreikusten zela biktimekiko auzoaren elkartasuna adierazte-
esatea hipokritatzat jo zuen Bilboko alka- ko eta bestetik, zorigaitza gertatutako auzoa-
teak. Udalak etxebizitza horretan bizi ziren ren egoera salatu eta udalari luze gabe esku
familiak lekualdatzeko tramiteak abian zituela har zezan eskatzeko. Arratsaldean, martxa
argudiatu zuen baina horrek ez zituen auzo- isil eta jendetsuak parketik Barinagarainoko
kideak ase eta istripua Barinaga auzoarekiko ibilbidea egin zuen, pankartan xingola beltza

4 ZORROTZ MORROTZ 46 / 2017ko UZTAILA
eramanda. Biharamunean, Zazpi Landa ikas- Azken egunotan, bi zauritu larrietatik bat zen-
tetxean, bertoko ikasle ziren hildako bi haurrei du da eta kalteturik gehienek senitartekoen
omenaldi hunkigarria egin zieten ikasle, ira- etxeetan diraute, euren egoera konpondu
kasle eta gurasoek. Gurasoak ere oso ezagu- arte. Bitartean, Zorrotzak soluzio baten zain
nak ziren, auzoan hazi eta hezi zirelako. jarraitzen du Landa auzoarentzat.

Zorrotzan ospatutako XXXIV. Bizkaiko Abesbatzen
Egunaren arrakasta eta giro ona ilundu zituen euriak
Aitor Marín

51 abesbatzek eta 1000 pertsona baino gehia-
gok parte hartu zuten ekainaren 4an XXXIV.
Bizkaiko Abesbatzen Eguna ospatzeko an-
tolatutako kontzertu erraldoian. Aurten, egun
honen antolaketa, 25 urte beteko dituen Mikel
Deuna Abesbatzaren ardura izan da. Egun
arrakastatsua eta oso giro ona egon arren,
eguraldia ez zuten lagun izan, eta euriak age-
rian utzi zuen zein beharrezkoa zen frontoia-
ren estalkia (egun horretan bukatuta zegoen,
baina inauguratu gabe). Jardunaldia hockey
-pistan egindako bazkari batekin bukatu zen.

Goi-mailako kultur ikuskizuna Alazne Lópezen
omenez antolatutako ekitaldi hunkigarrian
Karlos Rodríguez
ko kultur ikuskizunaz, zeinean bertsolaritza,
2015ean Alemanian hil zen dantzari zorrotza- musika eta dantza mota ezberdinak tartekatu
rrak bere auzokideen omenaldia jaso zuen ziren. Arrakasta ikusita, oroimenezko ekital-
maiatzaren 27an ospatu zen ekitaldi hunki- diak hurrengo urteetan errepikatzeko asmoa
garrian. Kiroldegiko hockey-pistara bertaratu azaldu da, eta dagoeneko gurasoak eta lagu-
ziren 650 pertsonek gozatu ahal izan zuten nak, Auzo Elkartearen laguntzarekin, lanean
gure auzoan sekula ikusi ez den goi-maila- hasi dira horretan.
ZORROTZ BERRI

Urte askotako aldarrikapenen ostean,
frontoia estali eta eraberritu dute
ren estalki nagusia ez ezik, alboan atxikitako
horma eta kioskoa eraberritzeko obrak eta
pilotalekuari 286 metro karratuko azalera
duten atxikituta lokalak eraberritu eta handitu
ere egin dituzte, auzoko bizitza soziokultura-
la hedatzeko baliabide bat irabaziz. Estalki
nagusia frontoiaren behealdea babesteko
da, eta markesina osagarriak, pilota ez diren
beste jarduera batzuk egiten direnean bildu-
tako jendea babestuko du. Lanak urrian hasi
zituzten eta milioi bat euro kostatu dira.

Zorrotz Morrotz Taldeon Koordinakundeak komunikatu batean
auzoan estaltzearen alde egindako borroka
Frontoia eraberritzeko eta estalki bat jartze- luzea gogoratu du: “bete gabeko promesak
ko obrak bukatu dituzte. Frontoiko estalita- eta galdutako aukera askoren ostean, auzoa-
ko eremuan, pilota partiduez gain, auzoko ren ametsik kuttunetariko bat bete da”, eta
elkarteek kultur eta merkataritza arloko eki- horregatik, “guztiona den” frontoi berria zain-
taldiak ere egin ahal izango dituzte. Frontoia- tzeko eta zainduarazteko deia egin du.

FEVE geltokiaren lurperatzea aldarrikatu zuten
auzokide batzuek inauguruzio ekitaldian
Auzokide talde batek Juan Maria Aburto alkatea eta Udaleko beste
ordezkarien presentzia baliatu zuten FEVE geltokiaren lurperatzea
aldarrikatzeko. Hedabideentzat adierazpenak bukatu ondoren, bil-
dutako auzokideengana hurbildu zen alkatea eta eztabaidan aritu
zen Auzo Elkarteko hainbat kiderekin. Elkarrizketaren ondoren, El-
kartearen bozeramaile batek “alkateak duen nirekiko edota nire
aurkako jarreraren aurrean, instituzioetan ez ezik, kalean ere bo-
rrokan jarraitzeko” apustu irmoa azaldu zuen. “Lortu dugun guztia
mobilizazioaren bidez lortu baita” azpimarratu zuen.

77 parte hartzaile Zorrotzako XXI. Ipuin lehiaketan
Zorrotz Morrotz
12 urtetik behera:
Zorrotzako Euskal Txokoak urtero antolatzen • 1. saria: Joar Alonso Medina.
duen ipuin lehiaketaren sariak banatu berri (Sopuertaabenturarako sarrerak).
dira San Juan bezperako jaian. Bere parte-har- • 2. saria: Nerea Matilla Delgado.
tzea eskertzen zuen opari bana jasota zuten (“Matraka” mahai-jolasa).
jada aurretik parte hartzaileek, baina horrez
gain, lehiaketan aritutako idazle gazteen lan DBH eta batxillergoko ikasleak:
nabarmenenak saritu ditu epaimahaiak. Da- • 1. saria: Alexandra Sanado Mangas.
torren urtean zuen ipuinak espero ditugu be- (100 €ko bonoa ELKAR dendetan gastatzeko).
rriro eta mila esker eta zorionak parte hartu • 2. saria: Iván Gómez González.
duzuen guztioi! Hauek izan dira sarituak! (“Auskalo” mahai-jolasa).

6 ZORROTZ MORROTZ 46 / 2017ko UZTAILA
BEHIN BATEAN

Fray Juan kalea
Kale hau Zorrotza-Kastrexana eta Montevideo kaleak elkartzen diren
lekuen (rotonda) hasten da eta Burtzeñako zubirarte luzatzen da. Kale hau
N634 (Irun-Compostela) zatie izanda trafiko handia jaso zeban autobidea
egin arte, baita portukoa ere. Orain autobus asko (ezkerraldekoak) igarotzen diren
lez lehenago Santurtziko tranbia (15) joaten zan. Mekanika empresa handia zegoen (Omega)
eta FEVE trena portura joateko (kargana) goitik eta behetik (tunela) pasetan zan. Omegaren
nagusien txaleta parean txisatoki bitxie zegoen. Beheko partean ezkerraldean Bilboko hiltegia
zegoen eta eskumaldean aberen azoka.

FEVEko bagoiak porturako bidean Fray Juan kalea zeharkatzen

Fray Juan kaleko txisatokia Talleres Omega-ko ikuspegi orokorra
MUNDUTIK ZORROTZARA

Bizitzako unerik zoriontsuenak
hockey pistan edo harmailan
bizi izan ditut
RODRIGO FERNÁNDEZ
Jaioterria: Laguna de Duero (Valladolid)
Noiztik: 2016ko irailetik
Adina: 18 urte
Lanbidea: Ikaslea eta hockey jokalaria

Pasa den irailean Valladolideko
Laguna de Duero herritik etorri
zen Rodrigo auzoko Metropolitano
Hockey Club-ak fitxatuta. 2016ko
Munduko Txapelketan 4. saria
lortu eta gero gure auzora heldu
da eta Euskal Herrian geratzea
gustatuko litzaioke.

Naroa Peña eta Zuriñe Vila Zure herria faltan duzu? Askotan bueltatzen
zara?
Noiz eta zergatik erabaki zenuen Zorrotzara Jakina baietz. Han dago familia, beraz, faltan
etortzea? izatea normala dela uste dut. Familiaz gain,
2016ko irailean etorri nintzen nire kirolari ibil- nire betiko hockey taldea ere izugarri suma-
bidean esperientzia berri baten bila. Metro- tzen dut faltan, 9 urte nituenetik talde berean
politano Hockey Club-ean jokatzeko aukera jokatu baitut; kirol talde bat baino askoz
eman zidaten eta kontuan izanda hemengo gehiago da niretzat. Hori dela eta, bueltatzen
pista hockey pistarik hoberenetarikoa dela naizen bakoitzean partidu guztiak ikustera
ez nuen pentsatu eta Zorrotzara etortzea noa. Hilabetean behin herrira bueltatzen naiz.
erabaki nuen. Gainera, talde berri batean jo- Denboraldia hasi zenetik denbora gutxiago
katzeak etortzeko erabakia hartzera bultzatu daukat eta zailagoa egiten zait asteburu libre
ninduen. bat topatzea.

Bakarrik etorri zinen edo zure familiarekin? Egunerokotasunean zer egiten duzu?
Bakarrik etorri nintzen. Familia sarritan etorri Goizeko 8etan altxatzen naiz, Cross-Fit egite-
da bisitan baina pisu partekatu batean bizi ra noa eta etxeko lanak egiten ditut. Jan eta
naizenez ezin izan dira denboraldi luze ba- gero, siestatxo bat egiten dut eta arratsaldez
terako geratu. Taldeko beste bi jokalarirekin mutil batzuk entrenatu ostean nire entrena-
bizi naiz, txekiar eta letoniar banarekin. mendua egiten dut.

8 ZORROTZ MORROTZ 46 / 2017ko UZTAILA
Zaila egin zaizu gure bizimodura moldatzea?
Taldean oso ondo onartu naute, hasieratik
oso gustura sentitu naiz. Baina, pistatik kan-
po zailagoa egin zait bertoko jendearekin
harremanak egitea nire ordutegiarengatik.
Goizez gimnasiora noa, arratsaldez entrena-
menduak, asteburuetan partidak... Azkenean
nekeza egiten zait hockey mundutik kanpo
dagoen jendearekin erlazionatzea.

Zer da hemen gehien gustatzen zaizuna?
Eta gutxien?
Hockey pista eta etxearen arteko distantzia
laburra da gehien gustatzen zaidana, jeje. Zure etorkizuna kirolari lotuta ikusten duzu?
Horrez gain, auzoa oro har gustukoa dut: 9 urte ditudanetik nire bizitza kirol honen ara-
itsadarraren ertzean dagoen ibilbidea asko bera antolatu dut. Egin izan ditudan gauza
gustatzen zait, Bilbo erdialdearekin daukan edo ekintza guztiak beti egon dira baldintza-
garraio komunikazioa... Alderdi negatiboei tuta entrenamendu eta partiduen ordutegien
dagokienez ez daukat aipatzekorik. Oso gus- arabera. Beraz, etorkizunean kirolari lotuta
tura sentitzen naiz eta asko gustatzen zait egoten jarraitzea espero dut, ez dakit hockey
Zorrotza auzoa. munduan izango den beti edo cross-fit begi-
rale moduan, baina kirola beti izango da nire
Zein izan da zure ibilbidea hockey munduan? bizimodua.
Herriko taldean hasi nintzen jokalari. Ate-
zain hasi eta 3 hilabetera, Valladolideko tal- Zuretzat zer suposatzen du hockey-ak?
de batek fitxatu ninduen. 2010. urtean nire Nire bizitzako momenturik zorientsuenak
lehenengo txapelketa autonomikoa irabazi hockey pistan edo harmailan bizi izan ditut,
nuen Gaztela eta Leonen. Horren ondorioz beraz, hockey-ak niretzat dena suposatzen
Espainiako txapelketara joan nintzen eta du. Pistan nire %100 ematen dut.
lehenengo saria eskuratu nuen. 2016. ur-
tean Espainiako Selekzioak Munduko Txa- Valladolidera bueltatzeko asmoa daukazu,
pelketara joateko aukera eman zidan eta edo hemen gelditzea gustatuko litzaizuke?
laugarren postua lortu nuen sub-18 junior Bidaiatzea asko gustatzen zait eta leku ba-
txapelketan. Orain Bartzelonan izango den tetik bestera joatea oso aberasgarria dela
Spartan txapelketara joateko entrenatzen uste dut. Baina, momentu honetan, Euskal
nabil, Munduko Txapelketara berriro joatea Herrian geratzea gustatuko litzaidake. Oso
lortzeko asmoz. gustura nago eta zoriontsua naiz hemen.
ATALA
ERREPORTAJEA

GAZTETXEA
Denontzat zabalik dagoen eremu
autogestionatu eta askea
Gazte eta ez hain gazteentzat kultur eta aisialdi zentru bat bihurtzeko asmoz
okupatu zen Gaztetxea orain dela hamahiru urte. Auzoarentzat ate zabalik,
hainbat kultur ekitaldi antolatu dira urte hauetan gaztetxe barruan.

Testua: Iratze Pérez Gazte dezente zegoen garai haietan asanbla-
Argazkiak: Gaztetxea
dan eta pozik azaldu ditu Peiok Gaztetxearen
2004ko maiatzaren 14an okupatu zuen Gaz- hastapenak: “Zarama guztia kentzeko lan
te Asanbladak Zorrotzako Gaztetxea, Zalbi- asko egin behar izan genuen”. Argi indarra
dea kaleko atzealdeko autopistapeko plazan. generadoreen bidez lortzen zen hasieran. Ur
Eraikina hutsik zegoela jabetu ondoren, au- korronterik lortzeko aukerarik ez dago eta ura
zoarentzat eremu aske, autogestionatu eta izateko 800 litroko ur-andela batez baliatu zi-
gazte eta ez hain gazteentzat kultur eta ai- ren. Komunak egiterakoan hondakinak non
sialdi zentru bat bihurtzeko asmoz, sartzea bota arazoari aurre egin behar izan zioten eta
eta okupatzea erabaki zuen Gazte Asanbla- “hobi septiko bat erosi behar izan genuen eta
dak. “Sartu eta berehala, lan asko geneukala lurperatzeko zuloa eskuz egin!” Ez, ez da lan
jabetu ginen” gogoratu du Peio Mentxakak, makala egin zena gaur egungo egoerara hel-
Gaztetxearen asanbladako kideak. “Zerra- du arte. “Auzoko hainbat igeltsero edo iturgi-
tegi bat zen eraikin hau eta albokoak (gaur nek, beraien laguntza eta orientazioa eskatu
egun euskaltegiko etxeen eremua), eta etxe- genuenean, zoroak ginela esaten ziguten:
bizitzak eraiki zituztenean, etxe hau utzi zu- hainbeste lana gero hemendik kanporatuak
ten biltegi moduan, eta hor geratu zen hutsik izateko. Ba momentuz, hemen da Gaztetxea!”
etxebizitzak bukatzean”. baieztatu du Peiok. Eta lan hori ez da buka-

10 ZORROTZ MORROTZ 46 / 2017ko UZTAILA
tzen, konponketa lanetan ariko baitira uda ho-
netan: tailatuan konponketa lanak hasi dira,
zorua ere konpondu nahi dute, ate berri bat
egin kalera zarata gutxiago ateratzeko as-
moz...

Hamahiru urte bete dira aurten gaztetxea
2004. urtean zabaldu zenetik. Lehenengo
urte horretako auzoko jaietan eszenatokia
jada eginda zegoen eta MCD taldeak eskaini-
tako kontzertuak 300 pertsona inguru bildu zi-
tuen. Hortik aurrera kontzertu andana bizi izan
dira eta maila goreneko talde anitz pasa dira
oholtza honetatik: SA, Def con Dos, Ratos de
Porao, Su ta gar, Doctor Deseo, Reincidentes,
Oreka TX, Mikel Urdangarin, Anje Duhalde...
Zerrenda handia da, baina “kontzertuak joan
eta etorri egiten dira, eta hau ez zen kontzer- latutako antzerki edo bertso saioak... Izan ere,
tuak egiteko okupatu, baizik eta jendeak era- auzoan ez dago ekitaldi hauek egiteko Gazte-
biltzeko eta batzeko” txea bezalako eremurik, eta asanbladaren hi-
tzetan “Gaztetxearen funtsa, okupatu zen lehe-
Eta hala da: kultur ekitaldi ugari antolatu eta nengo egunetik, auzoarentzat izatea da eta
egiten dira gaztetxean: adibidez, 2006. urteko auzotar guztiok erabiltzea denetarik egiteko.
jaietan grafitti erakustaldi baten barruan gazte-
txe aurreko plaza margoztu zen asteburua na- Etorkizunerako, orain arte egindako ekintzen
barmendu du bereziki asanbladak. “Asteburu zerrenda handitzea nahi dutela diote asan-
horretan egindako bazkarian 1500 pertsona bladako kideek, eta bertatik pasatzera eta
bildu ziren. “Plazak xarma berezia du. Bizitza proiektuan modu aktiboan parte hartzera
ematen dio Gaztetxeari, eta alderantziz”, Peio- animatzen dute auzotar oro, “guztion eta guz-
ren hitzetan. tiontzat izan behar duen Gaztetxearen bidez,
auzoaren bizitza eta aukera soziokulturalean
Era berean, hitzaldiak, tailerrak (argazkilaritza eragina izan nahi baitugu”. Horretarako bide-
eta musika) egin izan dira, eta auzoko hainbat rik errazena eta eraginkorrena hamabostero
taldek ere lokala erabili dute haien eginkizune- egiten eta irekiak diren asanbladetan parte
tarako edota ekintzak antolatzeko, hala nola hartzea da. “Nahi duenak ateak zabalik ditu
Ibai Arte edo Azahara taldeen entseguak, Jai edozein kultur ekitaldi, jaia, edo dena dela-
Batzordearen bazkariak, Euskal Txokoak anto- koa antolatzeko”.
ELKARRIZKETA

IBAI GARCIA: Zorrotza Multikirol Eskolaren kirol arduraduna.
IRAITZ ZULOAGA: Zorrotza Multikirol Eskolaren sortzaileetako bat

Kirol formakuntzarako
umeen garapenak
lehentasuna dauka

Zorrotza FCk bizi duen egoeraz kezkatuta klubean murgildu diren beste
lagunekin batera euskara hutsez izango den Zorrotza Futbol Eskola eta
Multikirol Eskola bultzatu ditu Iraitzek. Horretarako, Zazpi Landan jokatu eta
entrenatutako Ibai García entrenatzaile tituludunarekin kontaktatu zuten azken
hau arduradun eta entrenatzaile izateko. Biekin proiektu honi buruz aritu gara
Testua eta argazkiak: Aitor Marín
Nola sortu zen Zorrotza Futbol Eskola sor-
tzeko ideia?
Iraitz: Ba ideia gehienak sortzen diren beza-
la, ziur aski poteo baten bitartean, kar, kar!
Aspaldi egonak ginen Zorrotza Futbol Tal-
dean jokatutako batzuk klubaren egoera zela
eta tristeziaz berbetan. Gero eta okerrago,
harrobirik ez, aurten jubenil talderik jada ez
dagoela uste dut... Egoera hori aldatzeko zer
edo zer egin behar zelakoan geunden.

Futbolaz gain, proiektu honek multikirola
izango du. Zein kirol konkretuki?
Ibai: Gure asmoa eskuratzeko erraza edo
merkea den materiala behar dutenak lantzea
da: adibidez atletismoa, saskibaloia... Esko-
letan aurkeztu dugu proiektua eta zabalik
dago haiek proposatutako edozein kirolari.
Egokitu behar gara Zorrotza Futbol Eskolak
jarriko duen eta ikastetxeek jada duten ma-
terialari.

Non garatuko da proiektua? Edonor apunta
daiteke? Adin tarteak egongo dira?
Ibai: Bi aldetan banatu dugu proiektua: alde
batetik eskoletan egingo dena, 6 eta 8 bitar-
teko neska zein mutilentzat, baina izan du-
gun harrera ona aintzat hartuta, adin muga
apurtxo bat handitu behar izan dugu. Beste-
tik, Zorrotza Futbol Eskolan, futbol 7ko ben- Zazpi Landa, Fray Juan eta
jaminak izango dira, 8 urtetik 10 urtera. Zazpi Burtzeñako ikastetxeetan
Landa eta Fray Juan ikastetxeetan aurkeztu aurkeztu dugu multikirola
dugu proiektua, esan bezala harrera oso ona
jasota, eta Burtzeñako hainbat eskoletan ere
proiektua eta oso erantzun
aurkeztu dugu. ona jaso dugu

Zenbat ume daude jada izena emanda?
Ibai: Eskoletan 25 neska-mutil inguru jada aukera izan dezaten eta auzoko umeen ar-
eta futbolerako 14 ume. Zoritxarrez, azken teko harremanak sendotzeko. Futbolean or-
honetan, momentuz ez da neska bakar bat dea, lehiaketetan arituko dira, bai. Baina gure
ere apuntatu. helburu nagusia ez da lehiaketetan aritzea
Iraitz: Futbolerako talde bat eratuta dago eta irabaztea. Helburuak beste batzuk dira.
jada. Posible balitz, bigarren bat sortzea
nahiko genuke. Kirolari bat hezterakoan zeintzuk dira hel-
buru horiek beraz?
Futbol talde honek lehiaketetan parte har- Ibai: Proiektuaren lehenengo baldintza kla-
tuko du? seak euskara hutsean izango direla da.
Ibai: Multikirolan izena emandakoak ez dira Bestetik, formakuntzarako umeen garapena
inolako lehiaketetan arituko. Guk antolatuta- aurretik jarri behar delakoan gaude, kide eta
ko topaketetan beste ikastetxeekin soilik, hi- aurkariekiko errespetua gauza guztien gaine-
lean behin adibidez... Haien kontra jokatzeko tik, kirol desberdinetan heztea, ikastea...

2017ko UZTAILA / ZORROTZ MORROTZ 46 13
ATALA
ELKARRIZKETA

Zorrotza Futbol Klubaren bol Taldearekin zerikusia dugu. Edo jokalari
egoera latzari buelta eman nahi ohiak, edo gaur egungo jokalariak edo gaur
diogu, eta bizirauteko harrobia egungo zuzendaritzakoak.
Ibai: Nik ez dut Zorrotza Futbol Taldean joka-
landu behar du tu, baina bai Zazpi Landan. Zazpi Landa fut-
bol taldean ere entrenatzeko aukera eman
zidaten eta lau urte eman ditut hor umeak
Proiektu honetan parte hartuko duzuenok entrenatzen. Aurten entrenetzeari utzi nion
boluntario arituko zarete? entrenatzaile titulua ateratzeko eta dena
Ibai: Entrenatzaile guztiak entrenatzaile titu- batera egitea ezinezkoa zelako. Zorrotzako
ludunak izango dira, eta gurasoek jarritako Futbol Taldeko jendea bertaratu zen nigana
dirua horien “soldatan” gastatuko da gehien proiektu honen nondik norakoak azaltzeko,
bat. Nire kasuan, koordinatzaile izango nai- hezkuntzan eta formakuntzan oinarrituta.
zenez, ez dakit soldata deitzerik dagoen, bai- Horrela ulertzen dut nik futbol-hezkuntza eta
na diru-sarrera izango dut honi esker. Baita horregatik animatu nintzen proiektuan mur-
entrenatzaileek ere. Proiektuaren sortzaileak giltzeko.
aldiz, musutruk murgildu dira honetan.
Adin txikietan beste futbol klub bat bada-
Zuen beste eginkizunekin uztartzeko zaila go auzoan. Zuen ustez bi klubak elikatzeko
izango da? ume nahikoa al dago auzoan?
Ibai: Gustuko eginkizuna izanda, ez dut uste Iraitz: Nik uste dut baietz, baina honen ha-
zaila izango denik. rira gauza bat azpimarratu nahi dut: proiek-
tu hau sortzerakoan, (ez naiz zuzendaritzez
Biak jokalari ohiak eta futbolaren munduan ari, ez bataz ez besteaz, baizik eta proiektu
ibili zarete, ezta? Ibai, entrenatzen eskar- hau bultzatzeko bildu ginen hiruzpalau per-
mentua duzu? tsonez), gure ustez, auzoak duen aukerarik
Iraitz: Biak jokalari ohiak gara. Proiektuan onena bi taldeak fusionatzea dela. Nahiz eta
murgilduta gauden gehienok Zorrotza Fut- bi taldeak elikatzeko ume nahikoa egon, ez

14 ZORROTZ MORROTZ 46 / 2017ko UZTAILA
LABURREAN

Zein da futbolean bizi izan duzuen
genion zentzu handirik ikusten Zorrotza be- unerik pozgarriena eta latzena?
zalako auzo txiki batean bi futbol talde ego- Iraitz: Ez dakit aukeratzen, baina jokatu
teari. Badirudi nahiko zaila izan daitekeela izan dudanean oroitzapen onak izan
haien artean izandako istorio batzuengatik, ditut, harremanak, lagunak egin ditut...
beraz, eta zoritxarrez, aukera hori baztertu Eta latzena, Zorrotzan hasi nintzen
ondoren, Zorrotza FC taldeak bizirauteko urtea, Zorrotza 3. mailatik jaitsi zen
harrobia ere landu behar zuela pentsatu ge- urtea izan zen. Oso txikia nintzen, baina
nuen. La Base zelaia beteta eta jendearen
atsekabea gogoratzen dut.
Etorkizunean fusio hori posible ikusten al Ibai: Nire oroitzapen goxoenak jokatzen
duzue? baino entrenatzen izan ditut. Eta latzena
Iraitz: Ez dakit. Nire ustez gertatu beharko lotailu-haustura izan nuenean izan zen.
luke. Ez dago gure esku, gu ez baikaude ez Sei hilabete jokatu gabe!
zuzendaritza batean ez bestean, baina uste
dut auzoak berak ere eskatzen duela taldeak Zer da futbolaz gehien gustatzen
fusionatzea eta klub bakarra egitea, sendoa- zaizuena?
goa izateko asmoz. Umeen aldetik, estruktu- Iraitz: Kirola dela eta balore batzuk
raren aldetik, ekonomikoki... transmititzen direla. Futbolzalea naiz,
baina gaur egungo futbolari balore
Nola ikusten duzue zuek Zorrotza Futbol postiboak baino, txarrak ikusten
Klubaren egoera? Ehun urtetik gorako tal- dizkiot, eta askotan horiek umeei ere
dea eta 3. mailan egondako kluba bai, bai- transmititzen dizkiegu.
na gaur egun erregionaleko 3. mailan? Ibai: Ni futbolzale amorratua naiz,
Iraitz: Jende askok azken urteetako gestioa eta eragiten duen pasioa gustukoa
kritikatu du. Gu ez gara horretan sartuko, dut, baina gaur egun negozio hutsa
ez baitakigu ondo edo gaizki egin den. Da- bilakatu da. Umeen inguruan sortzen
kiguna da taldea erregionaleko 3. mailan diren gauza batzuk ez ditut gustuko.
dagoela eta harrobirik ez duela, eta buelta Gurasoek Messi bat nahi dute etxean.
eman nahi diogula egoera horri. Ez da trapu
zikinak ateratzeko momentua eta hor egon Gustuko duzuen entrenatzaile bat.
direnak ahalik eta borondaterik onena jarri Iraitz: Ezagutu gabe, baina transmititu
dutela uste dut. Tristea da, bai, hainbeste dituen baloreengatik, Marcelo Bielsa
urtetako kluba horrelako egoeran ikustea. esango nuke. Futbol-negozian
Egia da oso zaila izango litzatekeela bere sartuta badago ere, dituen baloreak
garaian egondako hirugarren maila horri bukaeraraino eramaten dituela uste dut.
eustea gaur egun, baina bai uste dut gora- Ibai: Ados Iraitzekin.
go egon beharko lukeela.
PINTXOTAN

“Trainera” TXINBO KAFETEGIA

Duela bost urte zabaldu zituen ateak Txinbo ka-
fetegiak. Egunero zabalik goizeko 7etatik gaue-
ko 23etara. Kafetan espezialistak dira eta pin-
txo, kopa eta ardo ugari topa dezakezu bertan.
Terraza estalia oso zabala eta pantaila handia
futbol partida guztiak ikusteko. Giro eta musika
ona egunero.
Osagaiak: Abaro estrata, 10
Hegaluzea, maionesa, piper gorri eta 48013, Zorrotza
berdea, antxoa, pipermina, baratxuria, Telefonoa: 94 608 85 74
otarrainxka eta ogia

Hegaluze apur bat maionesarekin nahas-
tu. Piper gorri eta berdearekin estaliko
dugu nahasketa. Antxoa eta pipermin
bana jarri erdian eta otarrainxka batekin
atondu. Guztia luzanga moztutako ogi
xerra baten gainean jarriko dugu. Horre-
gatik “trainera” izena.

Zailtasun maila Ertaina
Prezioa: 2 €
BERTSOTAN Nola heldu naiz ni honaino
Kattalin Miner. Elkar. 2017. 128 orrialde
XVIII. Igartza Sariaren irabazlea izan ondoren bere
lehen liburua du Minerrek. Broma serioen artean,
Doinua: gaur eguneko aktualitatearen erretratuaren deskri-
Lurrarenpean sar nindaiteke bapen zehatz bat egiten du eleberrian. Jezabel ize-
neko emakume gaztearen bizitzaren narrazioa dau-
kagu, lehenengo eta bigarren pertsonak nahastuz.
Arrakastaren laukitxo guztiak beteak ditu Jezabe-
lek, argi du zer nahi duen bizitzan eta zirt-zart hartu
ke-arrastoek eta su garrek
ohi ditu erabakiak. Halako batean, ordea, txikikeria
batekin paralizaturik geratuko da. Emakume gazte
ilundu dute hiria baten nora eza darabil Kattalin Minerrek gure gizar-
teko hainbat gai giltzarri jorratzeko: familia eta bikote ereduak, he-
teroaraua, harreman batean bilatzen duguna… Nortasunez beteriko
ikusten ote da Gran Viatik lehenengo eleberri bat, irakurlearen gogoa astindu eta zer pentsatua
emango diona.

ontziolako garabia? Huts: Mamuak
(Gaua produkzioak) 2017

heriotzaren usain sarkorra “Mamuak” lehenengo diska aurkeztu berri du Trapa-
gako Huts taldeak. 7 abestiz osaturiko lana grabatu
dute Aitor Abio (PI.L.T., Matxura, Revolta Permanent)
hondamenaren habia ekoizle izan dutelarik. Nahasketa eta mastering pro-
zesuan, ordea, Asier Zubelzu eta Mikel Becerra ari-
tu dira. Hirukote honen lehenengo diska zabaltzen
ta bitartean agintarien duen abestia “Otsoa” da, hasiera indartsua eta me-
lodikoa, geroago aurkituko dugunaren ispilu bikaina
(Youtuben ikus dezakezue bideoklipa). Jarraian, indartsu aurkezten
hipokresia garbia da “Eten” metal riff astunago batekin. Hurrengo bi abestietan prime-
rako lankidetzak topatuko ditu entzuleak. Alde batetik, “Meteoroak
(Ironiak)” abestian [sholl] taldeko Gorka ederki aritzen da alderdi me-
berez saihestu zitekeen horri
lodikoan eta “Mamuak” kantan Revolta Permanentekoek rap kutsuko
ahotsak eta kitarra konponketak sartu dituzte. Baxuaren melodia ilun
deitzen diote tragedia eta bateria introak “Entzun” abestia datorrela ohartarazten dute, kan-
ta itsaskorra, single perfektua ezbairik gabe. Bukatzeko, “Eta orain..
zer?” ustekabeko interludio instrumentalak bide ematen dio “Lehertu”
azken pieza berezi eta pisutsuari. Tranparik gabeko diska gordin, in-
dartsu eta melodikoa.
Asier Urkiza
IRITZIA

Zure iritzia jakin nahi dugu. Bidaliguzu zure artikulua zmorrotz@gmail.com
helbide elektronikora gaiaren laukian “iritzia” jarrita. Eskerrik asko!

Sutea, hipokrisia Zorrotzako Auzo Elkarteari itxurazaleak ga-
rela leporatzea. Guri, berrogei urte darama-

eta elkarbizitza tzagunoi, udaletxean egoera salatu dugunoi
irtenbidea eskatzeko. Guri, eremu degrada-
tua dela, hala urbanismo nola gizarte arloan
salatu dugunoi...
Sutea
Su hartu zuen etxea 1920an eraiki zen; egu-
La Landako sekulako ezbeharrak erabat bi- rrezkoa zen eta birgaikuntzarik ez du izan.
gundu zigun bihotza. Lau auzokide hil egin Are gehiago, etxebizitza horrek ez zituen
ziren sutean. Hasieran, atsekabea eta goibel- baldintza osasungarriak bizitzeko. Antze-
dura; hildakoak bikotekide gazteak eta haien ko egoeran daude La Landako etxebizitza
seme-alabak izan ziren: Rocío, Joaquín, Jeny gehienak. Eta La Landako egoera sobera
eta César. Handik egun gutxira, ospitalean ezagutu arren (Udalak argitaratzen duen Bil-
zendu zen César ere. Gainera, hiltzeko era bao egunkarian, 1992. urtean, oso argi azal-
guztiz krudela izan zen. tzen zen esparru honen ezaugarria: “Gune
honen tankerak ghetto klasiko bihurtzen
Orain dela sei hilabete beste istripu oso la- du”) Bilboko Udalak ez du ezer egin egoe-
rria jaso genuen auzoan. Gumersinda eta ra hori zuzentzeko edota bideratzeko urte
Marcelina FEVEko tren pasabidean hil ziren. hauetan guztietan.
Zazpiak auzokideak ziren; zazpiak meska-
buz hil ziren. Elkarbizitza

Hipokrisia Gune bat baztertua denean, marjinal bilaka-
tzen da. Marjinal izatetik ghetto izatera arin
Maiatzaren azken asteburuan zehar, tristura. burutzen da (pobrezia, giza bazterketa, iso-
Baina gero, poliki-poliki, haserrea plazaratu latzea...). Ezaugarri hauek ez dute errazten
zen. Auzo mugimenduak ozenki esan ge- bizia. Horrexegatik auzoan egin zen mani-
nuen: “ikusita zegoen ezbeharra gertatuko festazioaren deialdian agertzen zen esaldi
zela, iragarritako heriotzen kronika da”. Eta hau: “bizi baldintza duinek elkarbizitza ona
horra hor Bilboko alkateak adierazi zuena: erraztuko dute”.
“hipokrisi sozial eta politikotzat” jo du esatea
aurreikus zitekeela ezbeharren bat gertatzea. Manifestazioarekin jarraituz, jakin badakit
oso auzokide gutxik parte hartu zutela. Ho-
rrez gain, oso kritiko agertu ziren deialdiare-
kin. Arrazoiak... azken urteetan auzoan pai-
ratzen diren elkarbizitza arazoak, Landako
kide batzuen eskutik.

Kritikatu, salatu, pairatzea... auzokideok
besterik ez dugu. Konpontzea Bilboko uda-
lari dagokio. Aburto jauna haserretu egin
da, baina ez du ahaztu behar bere alder-
diak, EAJ-PNV, 1979. urtetik agintzen duela
Bilboko udaletxean.

Txetxu Rojo
EUSKARAREN ERABILERA EZ SEXISTA batzuetan (edo askotan?) genero marka
erabiltzen dugu, hau eduki behar ez luke-
Jaioberriaren sexua zein izango den ema- ten hitzetan.
kume haurdunei egiten zaien galderarik
ohikoena da. Zergatia? Oraindik ez dugu- Esperanto hizkuntza L. L. Zamenhoff-ek
lako generoan oinarrituriko desberdinta- XIX. mendearen bukaeran asmatu zuen
sunik gabeko mundua imajinatzen. Gene- “Lingvo Internacia” bihurtzeko asmoare-
roak bakoitzaren jarrerak eta posibilitateak kin, internazionalak diren frantsesak eta
bideratzen ditu neska edo mutikoa izanda, ingelesak sustrai kolonialista sendoak di-
eta hori naturaltzat hartzen dugu, nahiz eta tuztelako. Printzipioz, hizkuntza bat guztiz
eraikuntza soziala izan. Hizkuntzekin, ber- ulergarria izateko oinarrizko elementuak
din gertatzen da. Hainbat hizkuntzak, per- erabiltzen ditu.
tsonen sexua desberdintzeko markak era-
biltzen ditu, nahiz eta euskararen kasua ez Benetan beharrezkoa da genero marka
izan. Gazteleraren eraginez, euskaldunok hizkuntzetan?

SALAKETA ARGAZKIA Pasealeku
arriskutsua
Kastrexanara
doan ibilbideko
tarte honek ez du
baldosarik, estuagoa
eta arriskutsuagoa
ere bada, kanpoko
baranda aurrekoa
baino baxuagoa
baita. Erakunde
arduradunak behar
bezala konpondu
beharko lukeela
uste dugu.
IRITZIA

Jai herrikoiak vs. BBK Live, Heineken,
Last Tour... #GoraJaiHerrikoiak
Asko dira Bilboko Udalak Jai zotarrok auzotarrontzat jai parte-hartzaileak
sustatzea.
Batzordeoi jartzen dizkigun trabak
eta arazoak auzoetako jaiak Auzoetako Jai Batzordeek 1500na euroko
diru-laguntza jasotzen dute urte osorako,
prestatzeko orduan. Hori dela eta diru-laguntza horrekin hurrengo eki-
eta, ezin dugu ulertu Bilboko men guztiak antolatu behar ditugu: auzo-
ko jaiak, Olentzero, Inauteriak, San Juanak
Udalaren jarrera Heineken edo eta urtean zehar egiten diren beste hainbat
ospakizun. BBK Live jaialdiak, berriz, 1,4
BBK bezalako enpresa pribatu milioi euroko diru-laguntza jasotzen du lau
handiek edozein jaialdi antolatzen eguneko egitaraua osatzeko.
duten bakoitzean. Hauei, oztopoak Horregatik, guztiagatik, Auzotarrok Bilboko
jarri ordez, alfronbra gorria jarri, Jai Batzordeen Koordinakundeak Bilboko
Udaleko jai zinegotzia den Itziar Urtasuni
eskatzen duten guztia eman eta hurrengo hau eskatu nahi dio: azal dieza-
Udalak berak ezarritako arauen gula zergatik auzoetako Jai Batzordeek
auzokideen eta komertzio txikien karitateaz
gainetik pasatzen uzten die. bizi behar dugun, multinazionalek diru pu-
blikoarekin, hau da, gu guztion diruarekin,
Aspaldi konturatu ginen Bilboko Udalak Jai haien patrikak betetzen dituzten bitartean.
Batzordeak indargabetu eta desagerrarazi
nahi dituela, bultzatu nahi duen jai-eredua Gora Bilboko jai herrikoiak!
eta gurea ez baitatoz bat. Izan ere, haien
xedea euren patrikak betetzea da, ez au- Auzotarrok
GAZTE ATALA

Koloretako auzoan, koloretako uda!
Konturatu gabe uda heldu zaigu berriro…
eta gu, buru-belarri aritu gara haur eta gaz-
teen oporretarako jarduerak antolatzen.

Azken urteetan gertatu den moduan, ekai-
naren 26an hasita eta 3 astez, Hiriko Udale-
kuak antolatu ditugu. Auzoko institutuan, 3
urtetik gorako txikitxoek eta 14 urte arteko
nerabeek parte hartuko dute. Gaia, auzoari
udan koloreari ematen jarraitzea eta bizitza
osasungarria garatzeko ildoak ezagutzea
izango da. Kiroldegian kirol mota desberdi-
nak praktikatuko ditugu, igerilekura joango
gara, mendi martxak, inguruko parkeetara
txangoak, esku lanak, sukaldaritza osasun-
garria…. Denetarik gure txiki eta gazteek
opor egun berezi batzuk izan ditzaten.

Hiriko Udalekuak bukatuta, uztailaren
15ean Orikain Udalekuaren momentua hel-
duko da. 10 egunez, Nafarroako Orikain he-
rritxoko Ezkaba kanpinean benetako espe-
rientzia aberasgarria bizi izango dute haur
eta gazteek. Mila ekintza eta jolasez aparte,
Iruñea ezagutzeko eta Done Jakue bideko ru berberekin burutzen duguna; auzotik eta
2 etapa egiteko aukera ere izango dute. auzorako. Gure haur eta gazteek opor auke-
ra hezitzaile, sortzaile, integratzaile, diberti-
Aisialdi hezitzailerako bi proposamen haue- garriak… izan ditzaten.
tan 164 haur eta gaztek parte hartuko dute.
Ilusio eta erantzukizun handiz hartzen dugu Goazen ba, udari hasiera ematera! Hazi eta
hainbeste familiek bere seme-alabak gure hezi gaitezen elkarrekin!
proiekturen batean apuntatzeko izan duten
konfiantza. Mota honetako ekintzen atzean
lan handia dago, beti abiapuntu eta helbu-

Iragar zaitez

aldizkarian!

Euskara sustatu
Zorrotzan!

zmorrotz@gmail.com
INKESTA

Landa
Urtea bukatu aurretik
konponbidea emango
diola eremuari esan du
Udalak. Arrazoizko
epea dela uste
duzu?

Alaitz Ekaitz eta Leire
Ez dut uste hala izango Konponbidea emanda
denik. Gainera, irtenbidea Iratze Pérez eta Ibai Barrios
eta eginda egon beharko
guztion artean erabaki litzateke jada. Tamalez,
beharko genukeela uste zerbait larria gertatu den
dut, ez soilik Udalak. arte ez dute kontuan hartu

Sonia
Horrela izatea espero
dut, eta baita FEVE
Nuria geltokiaren auzian
Betidanik entzunda daukat inplikatu dadila Udala. Arkaitz
hori eta ez da ezer egin. Dena den, beranduegi Ez dut uste epe horretan
Bertan pisuak ipintzea heltzen da. Askoz lehenago egingo denik, Udalak
interesatzen zaien arte, konponduta egon beharko Zorrotzako arazoak
ez dut uste ezer lukeela uste dut eta konpontzeko borondaterik
mugituko dutenik askotan exijitu genuen. ez duelako