You are on page 1of 2

FEDERATZEKO ARGIBIDEAK

INSTRUCCIONES PARA FEDERARSE
2018

EUSKAL MENDIZALE FEDERAZIOAN
FEDERATZEKO PROZEDURA

2018 urtean EUSKAL MENDIZALE FEDERAZIOAn federatu ahal izateko, aurrerago federatua
izanda ere, ITXARTU MENDIGOIZALE TALDEAk honako prozedura hau ezarri du:

1. “FEDERATZEKO ESKAERA ORRIA” bete behar dute, eremu guztiak betez eta
dagokion taulan hautatzen duen aukera adieraziz. Ondoren eta behin sinatuta datuen
babesari buruzko klausula ITXARTU MENDIGOIZALE TALDEAra bidali behar da.

2. Hautatutako aukeren araberako diru-kopurua ITXARTU MENDIGOIZALE
TALDEAren kontuan sartu behar da, diru sarrera zeinek egiten duen argi azalduz.
Federatzeko eskaera bakoitzeko diru sarrera bana. Kuota kalkulatzeko 2018ko
tarifen laburpena begiratu behar da. Bai eskaeran bai prozeduraren azalpen honen
bukaeran diru sarrera egin behar den kontuaren zenbakia agertzen da.

3. Horretaz aparte, 16 urtekoak (barne) baino txikiagoko haurrak eta gazteak
federatzeko kasuetan, derrigorrezkoa da GAZTEAK FEDERATZEKO BAIMENA
EREDUA bidaltzea behin beteta eta sinatuta.

Dokumentazio guztia posta elektronikoz ITXARTU MENDIGOIZALE TALDEAren bidezko
federatuak lehenago dauden pertsonen artean zabaldu egin da. Halaber dokumentazioa
Itxartuko webean kokatzen da (www.itxartu.com) eta handik deskargatu ahal da.

Behin dokumentazio guztia beteta eta sinatuta, mendigoizalea@itxartu.com helbide
elektronikora bidali behar da.

INPORTANTEA: diru-sarrera egin arren, kasu bakoitzean behar den dokumentazioa (beteta
eta sinatuta) bidaltzen ez bada, ez du eskaerarik tramitatuko federaziora. Dokumentazioa
hau da, FEDERATZEKO ESKAERA ORRIA eta gainera eskatzaileak 16 urtekoak baino
txikiagoak badira GAZTEAK FEDERATZEKO BAIMENA EREDUA.

Diru sarrera egin aurretik, federatzeko tarifa taula errepasatzea arretaz gomendatzen da eta
ordaintzeko kuota berraztertzea baita ere. Modu honetan tramitazioa geldi dezaketen akatsak
sahiestu ahal izango dira. Eta gogoratu federatzeko eskaera bakoitzeko diru sarrera bana eta
azaldu argi zeinek egiten du diru sarrera.

Dokumentzaioa posta elektronikoz bidali beharrean, pertsonalki eman ahal izango du honako egun
eta ordu hauetan Itxartun:

Abenduaren 14an, ostegunean 19:30etatik 20:30etara
Abenduaren 21ean, ostegunean 19:30etatik 20:30etara

Tokia: Algortako Batzoki Taberna (Algortako Etorbidea 104, ALGORTA-GETXO)

Geroago, egun gehiagoak iragarrituko dira, beharrezkoa izatekotan.

Federatzeko prozedura honetan ageri diren pausu guztiak ematen dituzten pertsonek abenduaren
30ean baino aurrerago 2018ko urtarrilaren 1ean alta hartuko dute federazioan eta urtarrilan jasoko
dute txartela (beti federazio erabilgarritasunaren arabera).
1/2
FEDERATZEKO ARGIBIDEAK
INSTRUCCIONES PARA FEDERARSE
2018

Ondoren, hurrengoko eskaerak eta diru sarrerak federazioan ematen ari izango dira alta egiten
diren neurrian. 2018ko Apirilatik aurrera ez dira federatzeko eskaera berririk onartuko, salbuespen
bereziak izan ezik.

2018KO TARIFA LABURPENA (2018 EMF TARIFAK IKUSTEA)
LIZENTZIA LIZENTZIA +
MAILAK +ESTATUA ESTATUA + BESTE AUKERA BATZUK (GEHITU)
PIRINIOAK
EMF HAURRA 16,45€ 31,35€ ESPEDIZIOAK 1.230,00€
EMF GAZTEA 21,42€ 36,32€ ESKÍ ALPINOA 30,10€
EMF HELDUA 77,66€ 92,56€ SNOW 40,10€
ONURADUN HELDUA 69,30€ 84,20€ BTT 16,90€
EMF 65 URTETIK GORAKOA 58,56€ 73,46€ Pirinioak aukeraren barruan Frantziar
Pirinioak, Andorra, Portugal eta Atlas
> 65 URTETIK ONURADUNA. 50,20€ 65,10€ estaldurak sartuta daude
Onuradunak ez du Pyrenaica ordaintzen (Beste heldu bat adieraztea derrigorrezkoa da ,
helbide berbera)
HAURRA, 2005/01/01 geroztik jaiotakoak HELDUA, 2000/12/31 baino lehen jaiotakoak
GAZTEA, 2001/01/01 – 2004/12/31 bitartean jaiotakoak > 65 URTETIK, 1953/12/31 baino lehen jaiotakoak
HAURRAK ETA GAZTEAK:
Gehitu 16 urtekoak (barne) baino txikiagoaren federatzeko baimena

ESPEDIZIOAK, 6900 metro baino goragoko garaierako espedizioetara asegurua zabaltzeko.
ESKI ALPINOA, eski alpetarraren ekintzetara asegurua zabaltzeko.
SNOW, snowaren ekintzetara asegurua zabaltzeko.
BTT, mendi txirrindularen ekintzetara asegurua zabaltzeko.

OHARRAK:
Helduek eta 65 urtetik gorakoek lizentziarekin batera Pyrenaica aldizkaria jasoko dute.
Iraupen eskia balizen bidez markatutako estazioetan egiten duten pertsonek edo igogailu
mekanikoak erabiltzen dituztenek alpetar eskirako aukera izan behar dute.

ITXARTU MENDIGOIZALE TALDEAk, FEDME aukera ezin du tramitatu “Federación
Española de Deportes de Montaña y Escalada”-en elkartuta ez egoteagatik.

MENDIGOIZALE TALDEAREN KONTUAREN ZENBAKIA
(BBK 2095 0022 00 9106732999)

2017ko Abendua
ITXARTU MENDIGOIZALE TALDEA

2/2