You are on page 1of 2

Sección del País Vasco – Euskal Herriko Saila

“Tito Livioren emakumezko pertsonaiak eta Arte Plastikoak” poster-lehiaketa

Tito Livioren heriotzaren 2000. urteurrena dela eta, SEEC-aren Euskal Herriko atalak “Tito
Livioren emakumezko pertsonaiak eta Arte Plastikoak” poster-lehiaketa aurkezten du.

Lehiaketa honek helburu du DBHko, Batxilergoko, Erdi Mailako Heziketa Zikloko eta
Unibertsitate graduko ikasleak Tito Livioren obran murgildu daitezen eta lan horietan sakondu
dezaten, emakumezko pertsonaiak arte plastikoetan nola tratatu diren aztertuz.

Lanek “Ab urbe condita” obraren ondorengo emakumezko pertsonaien irudikapena arte
plastikoetan izango dute aztergai: Lavinia (I.3.1), Rhea Silvia (I.3.11), emakume sabindarrak
(I.9.10), sabindar emazteak eta amak (I.13.1), Tarpeia (I. 11.6), Horatia (I.26.2), Tanaquil (I. 34.
4/I.41.4), Lucretia (I.57.9/I.I58.5/I.58.11), Cloelia (II.13.11) eta Verginia
(III.44.4,5/III.45.6/III.47.6/III.48.5/III.58.10).

Jarraian lehiaketaren oinarriak adierazten dira. Oinarriak SEEC/EuskalHerriko Atalaren blogean


argitaratu bezain pronto (2018-01-08), posterrak aurkezteko epea zabalduko da eta 2018ko
otsailaren 28an itxiko.

Oinarriak

1. Lehiaketarako posterrak banaka edo taldeka aurkeztu ahal izango dira. Gehienezko egile
kopurua 6 ikaslekoa izango da.

2. Ezinbestekoa da Euskal Herriko edozein ikastetxe publiko edo pribatuko Bigarren


Hezkuntzako, Batxilergoko, Erdi Mailako Zikloko edo Unibertsitate Graduko ikaslea izatea.

3. Lehiaketa hiru kategoriatan antolatuta dago, kategoria bakoitzeko bi sarirekin:

1. kategoria: DBHko ikasleak. (1. saria: 60 euroko opari-txekea eta diploma, 2. Saria: 30 euroko
opari-txekea eta diploma)

2. kategoria: Batxilergoko eta Erdi Mailako Zikloko ikasleak. (1. saria: 80 euroko opari-txekea
eta diploma, 2. Saria: 40 euroko opari-txekea eta diploma)

3. kategoria: Unibertsitateko ikasleak. (1. saria: 100 euroko opari-txekea eta diploma, 2. Saria:
50 euroko opari-txekea eta diploma)

4. Ikasle bakoitzak poster bakarra aurkeztu ahal izango du, baina poster bat baino gehiagoren
egilekide izan daiteke.

5. Posterraren gaia Tito Livioren emakumezko pertsonaia izan behar da eta bere irudikapena
artelan batean edo bat baino gehiagotan. Artelanaz edo artelanez gain, posterrean hurrengoko
elementuak agertu beharko dira:

-Irudikatutako emakumezko pertsonaiaren izena.

-Emakumezko pertsonaia irudikatzen duen artelanaren edo artelanen izenburua.

1
Sección del País Vasco – Euskal Herriko Saila

-Artelanaren edo artelanen egilearen izena.

-Irudikatutako eszenaren deskribapen laburra, latinez, euskaraz ala gaztelaniaz (aukeran).

6. Posterrak irizpide hauen arabera ebaluatuko dira:

-Gailentasuna eta originaltasuna.

-Laburpena, zuzentasuna eta argitasuna eszena deskribatzerakoan.

-Balio estetikoa.

7. Posterra pdf artxibategi batean bidaliko da, 29 cm x 42 cm tamainan inprimatu ahal izateko.
Edozein teknika digital erabil daiteke.

8. Parte-hartzailearen datuak erantsitako dokumentu batean bidaliko dira: izen-abizenak,


posta elektronikoa, ikastetxearen edo unibertsitatearen izena zein helbidea eta irakaslearen
izena zein posta elektronikoa.

9. 2018ko otsailaren 27a baino lehenago, posterra hurrengo helbide ektronikora bidaliko da:
seec.eh@gmail.com

10. Posterrean Sociedad Española de Estudios Clásicos erakundearen logotipoa jarri behar da
derrigorrean.

11. Bidalitako poster guztiak lehiaketaren wikian agertuko dira, baita Gasteizko EHU-Letretako
Fakultatean egingo den erakusketan ere.