You are on page 1of 24

IRITZIA

Zorrotzako kultur aldizkaria


2018an ere, guztiontzako 49. zenbakia. 2018ko urtarrila
Argitaratzen du:
auzo hobea lortzeko lanean Zorrotzako Euskal Txokoa
AEK euskaltegia
Zalbidea, 7 behea
Lehenik eta behin, urte berri on guztioi! Hasi berri den urtean, auzopo- 48013. Zorrotza. Bilbo
sitibotasunez betetako mezu bat zabaldu nahi dugu. 2017a Zorrotza- Emaila: zmorrotz@gmail.com
rako oso gogorra izan zen. Hala ere, ez diogu burua tente izateari utzi- facebook.com/ZorrotzMorrotz
ko eta uneoro auzo hobe bat lortzeko ilusioz lan egiteari uko egingo. @zorrotzmorrotz
Koordinazioa: Aitor Marín
Aipamen berezi pare bat: alde batetik, 2017ko bukaera auzoko giza Diseinua eta maketazioa:
-bizitza garatzeko aukera ederra den Auzoka Zentru Komunitarioaren amc diseinua
inaugurazioa eta martxan jartzearekin batera etorri zen. Bestalde, ur- Erredakzioa:
- Ibai Barrios - Naroa Peña
tarrilaren 20an auzoko Herri Mugimenduak lan jardunaldi bat izango
- Ainara García - Iratze Pérez
du. Bertan, gaur egun martxan ditugun eta etorkizunean landuko di- - Igor Gutiérrez - Zuriñe Vila
tugun ekintzak deskribatu eta bultzatzeko asmoa dugu, tartean FEVE, - Haizea Olleta - Lorna Yáñez
elkarbizitza, proiektu giza-kulturalak, ondarea eta abar luze bat. - Aitor Marín
Zuzenketak: Iñigo
Beraz, adi! informatuak eta parte hartzeko prest egote- Laguntzaileak:
ko deialdia egiten dizuegu. Aurten ere guztiontzako auzo - Karlos Rodríguez - Asier Urkiza
hobe bat lortzeko lanean jarraituko dugu betiko ganoraz, - Manu Cobo - Saúl Kurto
adore eta tinkotasunarekin. Eutsi goiari eta aurrera! Inprimaketa: Arin Graf

HARPIDEDUN
IZAN ZAITEZ!! Zorrotz Morrotz aldizkariak Bilboko udalaren diru-laguntza
jaso du baina ZM da edukiaren erantzule bakarra

ZM zure e-postan
jasotzeko, bidali mezu
elektroniko bat
zmorrotz@gmail.com
helbide elektronikora,
gaiaren laukian
“harpidetza” jarriz
ATALA BERRI
ZORROTZ

Bilboko Udalak Zorrotzako Muturra


hobetu eta aisialdirako gune bihurtuko du
“Plan azkar” batean jasotako jarduketen bidez, auzokideek Zorrotzako
Muturra erabiltzea eta hor ondo pasatzea sustatu nahi da. Inguru hori
dinamizatzeko Udalak kirol egitea funtsezko ardatz izatea nahi du, gimnasia
egiteko eta pertsonak errehabilitatzeko gune bat jarrita, eta ibilbide batez
Bide Berdearekin, Olabeagako pasealekuarekin lotuta. Txakurrek ariketak
egiteko lehen gunea ere jarriko da eta hiri-altzariak hobetu egingo dira.

aisialdi-espazio berriak sortzea, eta narriatu-


ta daudelako edo erabiltzen ez direlako se-
gurtasunik ez duten lekuak kentzea ere lortu
nahi da. Era berean, auzoan aparkatzeko
leku gehiago jartzea bilatzen du plan honek.
Izan ere, aparkatzeko gune berri bi sortuko
dira eremuan, eta horretarako orain dauden
espazioak kudeatuko dira.

Hirigintza arloko susperraldia


Jabetza eta egokitzapenari dagokienez egin
beharreko gestioak eginda, 2500 m2-ko
Aitor Marín azalera geratuko da libre eta bizikidetza
gune berriak sortzeko erabili ahalko da.
Bilboko Udalak Zorrotzako Muturra hobetu Egoteko gune berriak sortuko dira. Orube bi
nahi du eta hiriko aisialdiaren mapako zatia egoera onean jarriko dira berriz ere. Guzti-
izango den topaketa, aisialdi eta jolaserako ra, bien azalera 2500 m2-koa da. Hiri-altza-
gune berri bihurtu. “Plan azkar” batean jaso- riak eta argiak jarriko dira eta narriatutako
tako jarduketen bidez aldea eraberritu eta ho- aldeak hobetuko dira. Adibidez, Olabeaga-
betzea da helburua. Jarduketa hauen xedea ko eta Clara Campoamor kaleko sarbideak
lotura hobeak izango dituen eta beraz hirian hobetuko dira: Txinbo fabrikaren aparkale-
hobeto integratuta egongo den jolasgune kuko horma mugituko da, bide zabala eta
berria sortzeaz gain, alde horretako bizi-kali- segurua egiteko lehenengo sarbidean. Biga-
tatea hobetuta bizikidetza hobetzea da. Pasa rrenean berriz, ingurua hobetzeko eta segur-
den abenduan aurkeztu zuten “plan azkar” tasuna handitzeko argi gehiago jarriko dira
hau Juan Mari Aburto Bilboko alkateak eta tunelean; babes-barandak jarri eta ibilgai-
Ricardo Barkala Obra, Zerbitzu, Hiri Eraberri- luen bidearekiko altu dauden espaloietako
tze eta Espazio Publikoko zinegotziak. hormak ere hobetu egingo dira. Lan horiek
egiteko epea 6 hilabetekoa izango da eta
Etxebizitzen gunea eraberritzea, kudeatutako aurrekontua, gutxi gorabehera, 650000 eu-
edo kudeatzen ari diren lur-zoruez baliatu eta rokoa izango da.
horiek egoiliarrentzako kalitate handiko es-
pazio publikoen sarea osotuko duten orube Erriberako parke berria, Bide Berdea eta
bihurtzea, eta herritarren artean Zorrotza- kirol-ibilbideak
ko Muturraren erabilera eta gozamena sus- 2500 m2-ko azalera izango duen parke berri
tatzea ditu helburu nagusi planak. Lur-zoru bat sortuko da eguteran. Hiri-altzariak jarri-
publikoetan Bilboko Aisialdiaren Maparako ko dira eta Bide Berdeko bideskekin lotuta

4 ZORROTZ MORROTZ 49 / 2018ko URTARRILA


egongo da. Beste alde batetik, txakurrak izandako sute latzaren ondorioz bultzatuak
jolasteko gune bat eta onik irauteko gimna- direlakoan da, eta berandu heltzen dela
sia egiteko gune bat sortuko dira. Jarduketa gogor kritikatu du: “Zoritxar latza behar
horiek egiteko epea 5 hilabetekoa izango da izan da azkenik Bilboko Udalak lanari eki-
eta aurrekontua, gutxi gorabehera, 850000 teko Landan”. Izan ere, elkarteko kide batek
eurokoa izango da. Halaber, Udalak bide azaldu duenez, “askotan eta aspaldidanik
berde berri bat sortuko du eta alde horre- eskatu genuen Landako ghettoa eraberri-
tako kirol ibilbideak sustatuko ditu trenbide tzeko, baina zoritxarrez, bost hildako behar
zaharrean. Horrela, parkeko alde berria eta izan dira birgaitzea martxan jartzeko. Beran-
Clara Campoamor kalea lotuta geratuko dira, du samar ailegatu da”. Hala ere, “noiz edo
baita Zorrotzako Muturrean orain dauden pa- noiz” gauzatuko dela azpimarratzen dute,
sealekuak eta Olabeagako oinezkoen pasea- eta hori poztekoa da.
leku berriko sarbideak ere. Ibilbidean zehar
kirola egiteko zenbait instalazio jarriko dira. Era berean, Udala ohartarazi nahi dute, eta
Jarduketa horiek, gutxi gorabehera, 350000 Zazpi Landa etxaldeko egoeraren kezka
euroko aurrekontua izango dute. azaldu nahi du Auzo Elkarteak. “Zazpi Landa
etxaldean hirigintza zein giza ingurumenaren
Begi onez, baina berandu samar narriadura aurrera doaz”, eta konponbide bat
Zorrotzako Auzo Elkarteak begi onez ikus- behar duela diote, Landako eremuan gertatu
ten du aurkeztutako plana, baina maiatzean zena berriro ez errepikatzeko.

Bertso afari jendetsua Euskararen Eguna ospatzeko


Oihana Bartra eta Xabat Galletebeitiarekin
Zorrotz Morrotz

Urtero bezala, Euskal Txokoak Nazioarteko


Euskararen Eguna ospatzeko bertso afaria
antolatu zuen abenduaren 1ean. Beste behin
ere, Arsenio jatetxeko jantokia bete genuen
Zorrotzako euskaltzaleok. Aurten, afari goxoa
dastatu ostean, Oihana Bartra eta Xabat
Galletebeitia izan ziren bertsotan aritu ziren
bertsolari gonbidatuak. Astean zehar, eta
Euskaren Eguna zela eta, zenbait ekintza kul-
tural ere egon ziren auzoko ikastetxeetan.

Abian da Ikusi eta Ikasi haur kultur zirkuitua,


eta gure auzoan ordutegi aldaketekin dator
Zorrotz Morrotz
Ordutegiei dagokienez, Zorrotzako Udalte-
Ikusi eta Ikasi, Bilboko 2-8 urteko haurrei eta gian eskainiko diren emanaldiak arratsaldez
beraien senideei zuzendutako haur kultur izan beharrean, goizez izango dira. Hau da,
zirkuituan parte hartzeko izen-ematea zaba- 18:00etan izan beharrean 11:00etan hain
lik dago jada. Aurten ere Zorrotzan, ikuski- zuzen ere. Ikuskizun eta tailer guztiak dohai-
zunekin zein tailerrekin, euskaraz gozatzeko nik dira. Informazio gehiago www.ikusietaika-
aukera izango dugu, martxoa eta apirila bitar- si.eus webgunean. Familia giroan gozatzeko
tean lau saio izango baitira gurean. aisialdia auzoan bertan!

2018ko URTARRILA / ZORROTZ MORROTZ 49 5


ATALA BERRI
ZORROTZ

FEVEko istriputik urtebete eta


aurrerapausorik gabe

Igor Gutiérrez

Urtebete da trenak Marce eta Sinda harrapatu


zituela Zorrozgoiti kalean dagoen FEVEko pa-
sagunean. Bi auzokideak gogoratzeko Auzo
Elkarteak eta Taldeen Koordinakundeak eki-
taldi xume bat antolatu zuten abenduaren 8an
istripua gertatu zen toki berean. Berrogeita
hamar auzokide inguru bertaratu ziren pasa-
gunera eta minutu bat isilean egon eta gero,
lore bana ipini zuten Marce, Sinda eta kalte-
tu guztien omenaldi eta begirune gisa. Hu- hitzartuta zeuden lurperatze ikerketa berri bat
rrengo astean ekitaldi jendetsuago bat burutu gauzatzeko, orain arte egindako seigarrena
zen auzoan FEVEko pasagune biak giza kate izango zena. Ordea, urtea igaro da eta azter-
baten bitartez lotu zirelarik. keta hori ez da egin.

Zorrotzak tinko eusten dio lurperatzearen Auzo Mugimenduak mobilizazio berriak iraga-
aldeko borrokari. Izan ere, istripua izan zenetik rri ditu geltokia lurperatzeko proiektu ona, diruz
ez da benetako aurrerapausorik eman. Espai- ondo hornitua eta obrak gauzatzeko epea
nako 2017rako aurrekontuetan 200000 euro ahalik eta lasterren bermatuta gera daitezen.

Industria pabilioi batek su hartu zuen Landan


Zorrotz Morrotz detzeko erabiltzen zen eraikin batean hasi
zen sua, ke handia sortuz eta auzoan izua
Urtarrilaren 10ean arratsaldez gertatu zen eraginez, baina zorionez ez zen inolako zau-
sutea, eta honen arrazoiak argitu gabe riturik egon. Suhiltzaileak arin gerturatu ziren
daude momentuz. Marino Archer kaleko auzora eta ordu eta erdi geroago guztiz itzai-
paper eta plastiko bezalako materialak gor- lita geratu zen sutea.

6 ZORROTZ MORROTZ 49 / 2018ko URTARRILA


BEHIN BATEAN

Vicente Zabala parrokoa


Kale hau 1971-04-28n egin zan,
Justiren larretan etxeak eraiki
zutenean Abaro eta Zalbidea
estartak batzen. Vicente Zabala
auzoko parroko esaguna izan zan LEHEN
eta bere izena imini zautsien kale
barri honeri. Gaur egun Zorrozgoiti
estartaraino luzatu dabe lantegiak
desagertu zirenetik. Argazkietan
ikusten da Justiren larrak non
Mikel Deunaren jaietan dantzak
egiten baitziren.

ORAIN

San Miguel jaiak


ZORROTZATIK MUNDURA

Lanera oinez joateko aukera


daukat, ez dut garraioaren
beharrik
MIKEL ANSAREO
Bizitokia: Paris (Frantzia)
Noiztik: 2004tik
Adina: 37 urte
Lanbidea: Nazioarteko birfintze kontseilaria

Duela urte asko Eusko Jaurlaritzak


emandako beka bati esker
petrolioaren eremuan burutu
zituen ikasketak Mikel Ansareok.
Gaur egun Parisen bizi da eta
nazioarteko birfintze kontseilari
moduan egiten du lan. Lanari
esker munduko hainbat toki eta
kultura ezagutzeko parada izan du.
Testua: Ibai Barrios
nan eta Finlandian euskaraz egiteko aukera
Noiz, nolatan eta zergatik joan zinen? Ba- izan dudala.
dakigu hainbat lekutan egonda zaudela.
Lehenengo aldiz, duela urte dezente Fran- Oso ezberdina da hango bizimodua edo au-
tziara joan nintzen ingeniaritza ikasketak zokoaren antzekoa da?
burutzera, Rueil-Malmaisonera (Pariseko Desberdintasun handiena kontinentez al-
mendebaldeko eskualdera)  hain zuzen ere. datzean nabaritzen dut. Txinan, Japonian
Bertan petrolio eskola dago eta Eusko Jaur- edo Korean euren kultura oso desberdina
laritzak ematen duen beka bat lortu nuen. da gurearekin konparatuz, etxetik kanpo
Geroago, oraindik ikasle nintzela, Exxon Mo- nagoenean gehien gustuko ditudan herriak
bil enpresak Normandia aldean kontratu bat Errusia, Grezia eta Argentina dira. Hiru herri
proposatu eta onartu egin nuen. Urte eta hauetan etxean bezala sentitzen naiz. 
erdi geroago Normandian bizitzeaz gogaitu
eta beste petrolio birfindegi batera (BP) joan Gogorra egin zitzaizun hango lan eta bizi
nintzen valentziar kostaldeetara. Castellón ohituretara moldatzea?
zortzi urte egon eta gero Rueil-Malmaiso- Hasieran gogorra baina pixkanaka ohitzen
nera bueltatu nintzen beste enpresa batera hasten zara eta gero gustura egon zaitez-
(Axens). Gaur egun, nazioarteko birfintze ke. Indiara joan nintzenean, hasieran etxera
kontseilaria naiz eta bidaia asko egiten ditut bueltatzeko gogoa nuen ia egunero baina bi
munduan zehar. Esan beharra dago Argenti- hilabete pasa eta gero eroso sentitzen hasi

8 ZORROTZ MORROTZ 49 / 2018ko URTARRILA


naiz. Geroago nire emaztearekin batera opo-
rrak igarotzera itzuli naiz.

Zer da han gehien gustatzen zaizuna? Eta


gutxien?
Sena ibaia eta paisaia berdeak asko gustatzen
zaizkit. Izan ere eguerdietan, lanean nagoe-
nean, korrika egitera sarritan ateratzen naiz.
Gainera leku txikia denez, lanera oinez joateko
aukera daukat eta ez dut garraiorik hartzeko
beharrik. Gutxien gustatzen zaidana distantzia
handiak dira. Aireportura heltzeko gutxienez
ordu bat egin behar dut trenez ala kotxez. Gai-
nera sekulako auto-ilarak daude edonora joate-
ko eta gidatzean jendea oso urduri jartzen da.

Auzora askotan bueltatzen zara?


Urtero saiatzen naiz etortzen: nire urtebe-
tetzean, Bilboko Aste Nagusian, Zorrotzako
Jaietan eta Gabonetan.  
Mikel Ansareo Bandar Abbasen (Iranen) laneko arropaz jantzita
Zer sumatzen duzu faltan? birfindegi batean
Familia, lagunak, Athletic eta poteoa, baina
ez galdetu ordena, kar kar… du elkar. Bestalde, Paris aldamenean egon-
da, eskaintza kultural erraldoi bat ere badu-
Nolakoa da zure eguneroko bizimodua? zu eskura. Ondo orekatuta dago. 
Frantzian nagoenean lana, errugbian aritzea,
enologia ikastaroak egitea eta asteburuetan Eta bukatzeko... Zorrotzara berriro bizitze-
Parisetik irtetzea dira nire jarduera arrunte- ra bueltatzeko asmoa duzu edo han geratu-
nak. Beste herrialde batean nagoenean, ko zara betiko?
lana eta bertako hizkuntzan komunikatzen Batek daki! Hemengoa izanik, nire bihotzean
saiatzea esango nuke. zorrotzar sentimendu sakona daroat eta nire
gurasoak auzoan bizi dira. Etorkizun hurbi-
Zein izango litzateke zure ustez hango lean zaila ikusten dut zeren eta oso birfinde-
ezaugarririk adierazgarriena? gi gutxi (bakar bat baino ez) baitaude Biz-
Nahiz eta Pariseko eskualdean egon, oso kaian eta gaur egun kontratazioak Madrilen
leku txikia da eta jende guztiak ezagutzen erabakitzen dituzte.
ATALA
ERREPORTAJEA

AMIGOS DEL BAILE AZAHARA ELKARTEA


Dantzatzeko gogoak sustatzen!
Andaluzia eta azahar lorearen arteko loturari erreferentzia eginez, Zorrotzako
emakume talde batek “Amigos del baile Azahara” erakundea sortzea
erabaki zuen “sevillanak” dantzatzen ikasteko helburuarekin duela 11 urte

Testua: Naroa Peña eta Zuriñe Vila


Argazkiak: Azahara Elkartea Erakundea dantza gustuko duen edozein
adinetako gizon edo emakumeri zabalik
2006ko irailean Zorrotzako emakume talde dago. Momentu honetan 118 kidez osatuta
baten eskutik “Amigos del baile Azahara” dago, gehienak emakumezkoak dira, soilik
erakundea sortu zen “sevillanak” dantzatzen 5 gizon baitaude. Begoña López taldearen
ikasteko helburuarekin. Momentura arte “se- lehendakaria da. Baina zuzendaritza ba-
villana” klaseak lehenengo Fray Juan ikas- tzordearen barruan beste postu batzuk ere
tetxean eta geroago Zorrotzako institutuan badaude, haien artean: idazkaria, Begoña
eskaintzen ziren, baina instalazioekin arazo Nuñez, eta diruzaina, Rosa María Urtiaga.
batzuk izan zirela eta klaseko partaideen ar-
tean erakundea sortzea erabaki zuten, ho- Dantza ikastaroaz gain urtean zehar hainbat
rrela lokal finko bat izango zuten klaseak ekintza desberdinetan parte hartzen dute:
jaso ahal izateko. Beraz, Azahara erankun- auzoko inauterirako taldeko mozorroa pres-
dea “sevillanak” ikasteko lagun talde baten tatu eta kalejiran parte hartzen dute, auzo-
nahiagatik sortu zela esan dezakegu. ko jaietan dantza erakustaldi bat prestatzen
dute eta eskatzen zaien edozein ekintzatan
Gaur egun, ordea, “sevillana” klaseak es- laguntza emateko prest egoten dira. Horre-
kaintzeaz gain, aretoko dantzak, sabel-dan- taz gain, hirugarren adineko egoitza desber-
tza eta, aurtengo berrikuntza, Zumba kla- dinetara joaten dira “sevillanak” eta areto
seak ematen dira. dantzak egitera. Urtean behin, emakumea-

10 ZORROTZ MORROTZ 49 / 2018ko URTARRILA


ren eguna ospatzeko asmoz, irteeratxo bat Dantza ikastaroak antolatzeaz
egiten dute. gain urtean zehar hainbat
Proiektuak aurrera jarraitzen du bazkideen
ekintza desberdinetan parte
konpromiso eta dantzarekiko motibazioa- hartzen dute: inauteriko kalejiran,
ri esker. Hala ere, hurrengo urteei begira auzoko jaietan eta eskatzen zaien
gustatuko litzaieke partaide kopuruak gora
edozein ekintzatan laguntza
egitea eta batez ere gizonezkoen eta jende
gaztearen partaidetza handitu ahal izatea. emateko prest egoten dira

Elkartea ezagutu nahi izanez gero Zorrotza- zioa emailez edo telefonoz jasotzea nahiago
ko Azoka Parkean eraiki berri “Auzoka Ko- baduzu, 615783350 telefono zenbakira dei-
munitate Zentrora” abiatu zaitez. Bertako or- tu dezakezu, edo azaharaasociacion@gmail.
dutegia astelehenetik ostiralera arratsaldeko com helbide elektronikora email bat idatzi.
bostetatik gaueko hamarretara da. Informa- Anima zaitez gorputza mugitzera!
ELKARRIZKETA

TXUS GOJENURI: Athleticeko emakumezkoen futbol koordinatzailea

Formakuntza oso gustukoa


dut eta arlo honetan eta
Athleticen lan egitea
izugarria da

Burtzeñako eskolako taldean hasi zen Txus futbolean. Eta futbolari izateari
etxeko taldean utzi zion, Zorrotza Futbol Clubean. Talde berean hasi zuen
entrenatzaile ibilbidea. Hainbat talde zuzendu ondoren, Lezamaraino heldu
zen orain dela hamabost urte. Athleticen behe-mailako talde batzuk entrenatu
ostean, gaur egun Athletic Clubeko emakumezkoen futbol koordinatzailea eta
emakumezkoen B taldearen entrenatzailea ere bada.
Testua eta argazkiak: Aitor Marín
Athletic Clubeko emakumezkoen futbol
koordinatzailea eta emakumezkoen biga-
rren taldeko entrenatzailea zara. Ez da no-
lanahikoa! Nolakoa da zure egunerokotasu-
na Lezaman?
Hemen ia egun osoa ematen dut. Goizez hel-
tzen naiz, eta entrenamenduak arratsaldee-
tan direnez, koordinazio lanak egiten ditut
bulegoan goizez. Arratsaldeetan, 15:00etatik
aurrera hasten gara entrenamenduak presta-
tzen. 17:00etarako neskak prest egoten dira
eta entrenamenduari ekiten diogu. Taldeko
neska gehienak oso gazteak dira eta autobu-
sez etortzen dira. 19.30ean badoa busa, eta
ordu horretarako prest egon behar dira, be-
raz entrenamenduak bi ordukoak izaten dira.
Astean 4 egunez entrenatzen dute nire talde-
ko neskek. Astebururo partida... Ez da ma-
kala! Lezaman jokatuta, batzuetan inguruak
zure burua oso inportante eta handia dela
sinetsarazi dezake, baina esfortzu handia ere
suposatzen du hemen egoteak. Ez pentsa!
Adin horretako gazteentzat, ez da erraza.
Nik entrenatzen dudan “B” taldean hama-
bost urtetik gorako jokalariak daude. Behera-
go, infantil arloan 12 urtetik 15 urterako beste
talde bat badugu. Talde berri bat ateratzeko
asmotan gabiltza: horrela, infantil, kadete eta
“B” taldea izango genituzke lehenengo talde- Goian, Txus eta Iraia Iturregi prestatzaile fisikoa bere taldeko neskekin,
ra heldu baino lehen. entrenamendu bat bukatu ostean.
Behean, Lezamako bulegoan koordinazio lanetan.
Zein da zure kirol arloko curriculuma? Noiz
hasi zinen futbolean? Ezin da emakumezko eta
Burtzeñako Salesianos eskolako taldean hasi gizonezkoen futbola konparatu.
nintzen. Hortik Barakaldo CFra egin nuen jau-
zi eta auzoko taldean, Zorrotza FCen bukatu
Hala ere, teknikoki eta taktikoki
nuen. Bertan hasi nintzen entrenatzaile lane- berdinak dira eta oro har, gero eta
tan ere. Entrenatzaile izateko hiru karnetak ezberdintasun gutxiago dago
atera nituen eta Zorrotza FC izan zen entrena-
tu nuen lehenengo taldea. Erandio, Santurtzi
eta Moraza taldeetan ere egona nintzen Le- rean gero eta ezberdintasun gutxiago dago.
zamara orain dela hamabost urte gutxi gora Gizonezkoak sendoagoak dira eta haien fut-
behera heldu baino lehen. Gizonezko infanti- bola ere gogorragoa da. Abiadura adibidez,
letan hasi nintzen lanean eta orain dela bost berdina ez denez, ariketak aldatu behar dira
urte emakumezkoekin hasi naiz lanean. apur bat. Beharbada, nesken futbola apur
bat leunagoa da, baina teknikoki eta taktikoki
Ezberdintasunik nabaritu duzu entrena- berdinak dira. Harremanetan ez dut ezberdin-
tzean emakumezko eta gizonezkoen futbo- tasunik nabaritu, eta entrenamenduak berdin
laren artean. Atal fisikoan, psikologikoan...? -berdin prestatzen dira. Emakumezkoak oso
Ezin da emakumezko eta gizonezkoen futbo- langileak dira eta hobetzeko gogo handia du-
la konparatu. Ezberdinak dira, baina aldi be- tela nabarmenduko nuke.

2018ko URTARRILA / ZORROTZ MORROTZ 49 13


ATALA
ELKARRIZKETA

Aldaketa izugarria bizi da emakumezkoen


futbolean azken urteotan. Gero eta jende
gehiago etortzen da gure partiduetara.
Aldaketaren atarian gaude

Gizonezkoen futbolarekin alderatuta, eta Gorakada honek “talde handiek” mundu


kontuan hartuz honek duen arrakasta itzela, mailako izarrak fitxatzea ekarri du. Athleti-
emakumezkoen futbola oso gaizki baloratu- cen filosofia aintzat hartuta, zailagoa izan-
ta dagoela ematen du. Zein da honen zerga- go da mailari eustea, ezta?
tia zure ustez: komunikabideak, babesle fal- Gero eta zailagoa, bai. Emakumezkoen fut-
ta, erakunde publikoen laguntza eza...? bolarentzat oso albiste ona da horrelako fi-
Egia da momentuz ezin dela emakumezkoen txaketak egotea, baina egia da Athleticentzat
eta gizonezkoen futbolaren arrakasta konpa- zailtasun gehiago suposatzen duela. Hala
ratu. Dena den, esan bezala, bost urte eman ere, duela bi urte Ligako txapeldunak izan gi-
ditut jada emakumezkoen futbolean lanean nen. Aurten hirugarren postuan gaude. Goi-
eta aldaketa izugarria bizi da azken urte haue- tik ditugun Bartzelonak eta Atletico Madrilek
tan. Gero eta gehiago baloratzen da, eta go- izugarrizko fitxaketak egin dituzte aurten, eta
rantz doa etengabe. Komunikabideetan gero gehiago egingo dituzte ziur aski. Atzerriko
eta gehiago ateratzen da; astero telebistan sei neska batzuk etorri dira Superligara, maila
partida ematen dituzte telebistan jada eta ho- gorenekoak, baina gure filosofiaz oso harro
rrek ere asko laguntzen du. Ligak eta federa- gaude eta eutsiko diogu, nola ez! Gero eta
kundeak ere gehiago lantzen hasi dira... zailagoa izango dugu irabaztea, baina horri
aurre egiteko, emakumezkoen futbolaren es-
Eta gizonezkoen futbolarekiko dagoen alde truktura sendotu behar dugu Lezaman.
hori gutxitzea posiblea dela uste duzu? Iku-
siko dugu noizbait San Mames beteta ha- Beraz, harrobia bermatuta dago, ezta?
mabostero nesken taldea ikusteko? Bai, zalantzarik gabe. Lehen arraroa zen nes-
San Mames betetzea oso zaila da, baina kak futbolean aritzea... Orain goi mailako
gero eta jende gehiago etortzen da nesken atletak dira eta gure harrobia gero eta hobea-
partiduetara. Taldearen egoera ere oso ga- goa da. Bizkaiko hainbat neskez gain, nafar
rrantzitsua da. Adibidez, duela bi urte Cham- eta gipuzkoar batzuk ere badaude taldean.
pions Leagueko partida batean bost mila
pertsona bildu ziren San Mamesen neskak Athleticen bigarren taldeko entrenatzailea
ikusteko. Iazko Munduko Txapelketan esta- ere bazara. Zein da zure taldearen helburua?
dioak betetzen ziren partidak ikusteko... Al- Bigarren mailan gaude eta ezin gara lehe-
daketaren atarian gaude. nengo mailara igo, Athleticen lehenengo

14 ZORROTZ MORROTZ 49 / 2018ko URTARRILA


taldea bertan dugulako, baina nire helburua
lehenengo talderako jokalariak lantzea da.
Adibidez, aurten sei jokalari igo dira lehenen-
gora. Harro esan dezaket hori, eta hauxe da
nire lana, ez txapelketarik irabaztea. Lehia-
ketetan aritzeak asko laguntzen du entrena-
menduan hazteko, jakina! Baina argi daukat
hori ez dela gure helburua.

Zein da futbolean bizi izan duzun unerik zo- LABURREAN


riontsuena? Gustuko duzun futbolari bat?
Oso harro nago Athleticen lan egiteaz. Hau Onena Messi izan da. Nik ez dut halako-
izugarria da eta formakuntza oso gustukoa rik ikusi, baina Athleticen edozein jokalari
daukat. “Lokatzetik ateratzea” lortu dut, honai- konprometitua aipatuko nuke.
no heltzea ez da erreza eta hori harro egote-
ko modukoa da, baina ibilitako talde guztietan Entrenatzaile bat?
egoteaz ere harro nago. Zorrotza, Barakaldo, Ernesto Valverde.
Larramendi...
Futbol zelai bat?
Eta mingarriena edo latzena? San Mames zalantzarik gabe. Beste bat
Emaitza txarrak edo beste ezer baino askoz aipatu behar badut, Athleticek Europa
mingarriagoa egiten zait jokalariren bat lesio- Leagueko finala jokatu zuenean, Buca-
natzen den momentua. Hori da txarrena! resten bizitako giroak harritu ninduen.

Bukatzeko, zer esango zenioke emakumez- Futbolaz aparte... Zaletasun bat?


koen futbola inoiz ikusi ez duen futbol zale- Mendia.
tuari zuen partida bat ikustera joan dadila?
Animatuko nuke eta merezi duela konproba- Mundutik deskonektatzeko leku bat?
tuko luke. Teknikoki, taktikoki eta baita fisi- Edozein hondartza.
koki ere gero eta hobea da emakumezkoen
futbola, eta engantxatzen du. Partidak izan baino lehen, ba al duzu
mania edo superstiziorik?
Eta futbolean hasteko zalantzatan dagoen Gero eta gutxiago, baina beti egoten da
neskato bati? zerbait. Adibidez, jokatu baino lehen zer
Futbolean disfrutatzeko beste neska-mutile- edo zer arraro eginda irabazten badugu,
kin. Ikastoletan hasteko olgetan, eta gustu- hurrengo partidan errepikatuko nuke.
koa badu, aurrera egiteko zalantzarik ez izan!
PINTXOTAN

Bakailaoa oliotan ZORROTZAKO BATZOKIA

Osagaiak: Bakailao solomo gatzgabetua Zorrotzako Batzokitik orrialde honetan pla-


(150 gramo), bizpahiru baratxuri-atal, olio zaratzeko aukeratu dugun pintxoa oso arra-
birjina (aukeran 3 goilarakada baratxuri kastatsua da gure barran, eta urteko edozein
atal bakoitzeko), pipermina (aukeran) eta arotan hartzen da. Txakoli hotz batekin batera
perexila (aukeran) lagunduta, luxuzko pintxoa.
Pintxo ugari barran egunero.
- Bakailaoa zatitan edo xerra mehetan aur- Bazkariak zein afariak egiten dira enkargua-
keztu daiteke. Zorrotzako Batzokian azken ren bitartez. Bestetik, jantokia sukaldearekin
aukera honen aldekoak gara, beraz solo- batera “txoko” moduan alokatu daiteke ospa-
moak mokadu zatitan moztuko ditugu. kizunetarako (urtebetetzeak, ospakizunak…).
- Zatiak burruntzi batekin ziztatuko ditugu. Fray Juan 25 (sarrera Clara Campoamor
- Baratxuri-atalak meheki zatitu eta piper- kaletik). 48013, Zorrotza
minarekin batera xigortuko dugu. Kontuz Erreserbetarako telefonoa: 94 465 46 15
ibili, baratxuria erretzen bada, mingostu-
ko du.
- Pipermina kendu eta olio erre beroa gai-
netik bota pintxoei.
- Momentuan edo ordu batzuez beratu on-
doren jan daiteke. Gu azken honen alde-
koak gara, zapore gehiago izango baitu.
Zailtasun maila Erreza-ertaina
Prezioa: 1,50 euro
BERTSOTAN Koadernoa zuri
Arantxa Iturbe. Elkar. 2017. 88 orrialde
Bi ahizpa, urtetan elkar ikusi ez dutenak, bat-ba-
tean amaren heriotzak berriro elkartu dituen arte.
Doinua: Asko dute batak besteari esateko, urrun egon di-
Beste bateko inularretan ren bitartean bakoitzari gertatu zaizkionak, eta bai-
ta lehenagotik nork bere kolkoan gordetakoak ere.
Otzan eta esanekoa izana da bata, errebelde eta
Euskal herria urte askotan lotsagabeagoa bestea, ama estu eta zurrunaren
alabak biak ere. Trapu zikinak etxean garbitzeko
ez da egon giro onean aginduaren kontra, isilpekoak argitara aterako di-
tuzte Arratek eta Begoñak, beren arteko arrangurak
eta ezin ulertuak sendatzeko, hezkuntza zikiratzaile
zauriak ixten ez da erreza
baten min herdoilduak goxatzen saiatzeko. Hika teatro taldearen-
tzat idatzitako antzezlana eleberri bihurtu du Arantxa Iturbek senti-
baina bagaude unean
beratasunez eta trebeziaz, hitzekin duen dohaina eta pertsonaiekin
duen enpatia agerian utziz.
aurrera egin nahi ordea ezin
Berri txarrak:
traba ugari gurpilean Infrasoinuak (Only in Dreams) 2017
Taldea aspalditik jarraitzen dugunok gogoz espe-
nola arrazoia beti dagoen
ro genuen lan berri hau. Izan ere, hiru urte igaro
dira “Denbora da poligrafo bakarra” diska hiru-
norberaren oinazean koitza atera zutenetik. Oraingo honetan taldea
ohiko formatura itzuli eta 10 kantaz osatutako
zaila da zerbait eraikitzea plastikoa dakar besapean. Gorka Urbizu taldeko
abeslari eta kitarristak esan duenez “taldearen
oztopatu nahi denean DNAn itsatsita dauden estilo guztiak biltzen dira
“Infrasoinuak” izeneko lan berri honetan”. Eta agerian uzten dute
bakea zer den ez dakit baina berriro ere pop-etik gertu dauden melodiak eta rockaren alderdi
guztiak jorratzeko gai direla. Azkenengo disketan esperimentazio
hau nabil gaur hausnarrean ugari egin eta gero honakoan etenik gabeko 32 minutuetan zehar
(laburra egiten zaigu, baina hobe horrela) aurretik aipatutako tal-
ezer baino lehen euskal presoak dearen nortasunean esanguratsu egin diren estiloak aurkituko di-
tugu. Guztien artean aipatzekoak dira “Zuri” (Berri txarrak ehune-
etxekoekin ta etxean ko ehunean), “Hozkia”k daukan indarra eta nire buruan bueltaka
dabilen “Katedral bat” abesti puska. Diska borobila burutu dute
ezbairik gabe.
Ibai Barrios
Asier Urkiza
ATALA
IRITZIA

Zure iritzia jakin nahi dugu. Bidaliguzu zure artikulua zmorrotz@gmail.com


helbide elektronikora gaiaren laukian “iritzia” jarrita. Eskerrik asko!

Tren luzea
Luzea, tren luzea bezalakoa,
oso luzea izan da gure borroka
FEVE trenbidea lurperatzeko.
Zaharra, argazkiko aldizkaria
bezalakoa, oso zaharra izan
da gure borroka estazioa
mantentzeko.

Beti dago egunsentian tren luze bat


estaziotik abiatzen.
Andere beltz bat egoten da etxeko
leihotik begira,
adio esan gabe inori, agurtu nahi lukeena
ikusi ezinik jadanik.
Estazioan, beti dago bihotz zatitu bat, Adelante aldizkariko 39. zenbakia. 1912. urtea. Azaleko ar-
erdiz trenean doana gazkiaren azpian “La estación de Zorroza en el ferrocarril
eta erdiz estazioan geratuko dena. de Santander a Bilbao” irakur daiteke
Goibeletik
trumoira, eginahaleko euria egingo du, estazioa ez da azaltzen, ezkutatu –ez lur-
kristala bustiz, peratu– egiten dute.
bagoiak bustiz, trenbidea bustiz.
Trena infernurantz doa beti. “Abando baino lehenago egingo da”,
Aburto alkatearen hitzak. “Ez da berdin 80
Joseba Sarrionandia, milioi euro trenbidea eta geltokia lurpera-
“Hnuy illa nyha majah yahoo” (1995) tzeko, edo 35 milioi euro trenbideak lurpe-
ratzeko”, Fran Viñezen begi-bistan botata-
ko hausnarketa.
FEVE trenbidea lurperatzeko borroka eta
estazioa auzoan irauteko borroka: bat da- “Estazioan, beti dago bihotz zatitu bat”;
toz borroka biak? Bai, betidanik eta betiko. “erdiz trenean doana”-k lapurtuko digu es-
tazioa? “Erdiz estazioan geratuko dena”
Bat etorriko dira lorpen biak? Auskalo... estazio bera izango da?

Atrebentziarik ozenki ez esateko; ausardia- Erantzunak Zorrotzako auzokideon


rik ez plazaratzeko. Baina lerroen artean esku eta ahotsetan daude: GELTOKIA
irakurtzen badugu (bai bileretan bai komu- LURPERATU!
nikabideetan agertu diren adierazpenetan,
ongi azpimarratzen dute lehentxeago edo Txetxu Rojo
geroxeago trenbideak lurperatuko direla),

18 ZORROTZ MORROTZ 49 / 2018ko URTARRILA


EUSKARAREN ERABILERA EZ SEXISTA • Eskolako maisu guztiak gonbidatuta
daude > Eskolako maisu-maistra / ira-
Hitz maskulinoak hitz neutro bezala erabil- kasle guztiak gonbidatuta daude
tzearen ezegokitasunari buruz aritu ginen • Errege Katolikoen konkista > Errege-e-
aurreko zenbakian. Honetan, honen adibi- rregina Katolikoen konkista
deak ematen jarraituko dugu… hainbeste • Asturiaseko printzeak > Asturiaseko prin-
dira eta!! tze-printzesak
• Probintziako alkate jaun guztiek eran-
• Kanguru hau triste dago ez baitauka se- tzun diote deialdiari > Probintziako alkate
merik > ez baitauka umerik (kumerik) jaun-andre guztiek erantzun diote deial-
• Eskola honen mutilentzako festa > Esko- diari.
la honen neska-mutilentzako / ikasleen-
tzako festa Eta beti ere, gogoratu bai “gizon-andreak”
• Guztiok gara euskaldun, guztiok anaiak eta “andre-gizonak” erabili dezakegula, si-
gara > guztiok neba-arrebak gara laba kopuru berbera daukatenen artean,
• Ikasleen anai-arrebak ere etor daitezke > aurrean ipintzen duguna aukeratu baiteza-
Ikasleen neba-arrebak ere etor daitezke. kegu.

SALAKETA ARGAZKIA Eztabaida bidea


Bada herritarrok ulertzen
ez dugun gauza bat, egin
beharreko lanak baztertuta
geratzea bi erakunderen arteko
eztabaidagatik, eskuduntza
norena den argitzeko.
Hona adibide garbi bat:
Zorrotza-Kastrexana errepidean,
FEVEko antzinako geltokia
zegoen tokian, zubiko espaloia
egoera traketsean dago, Udala
eta Aldundia ez direlako ados
jartzen ardura norena den.
ATALA
IRITZIA

Hitzaren boterea dana. Hitzaren boterea. Horretan nabil pen-


tsatzen saioa gogoratu bitartean. Maialenen

edo egun bakan begirada ziurra ezin gogotik kendu. Herri


oso bat bere hitzei adi, eta berak patxada
galdu ez. Alderantziz, gozatzen, gurekin eta
baten kronika gugatik. Hitza dela bide, hasi eta buka. Zer
edukiko du, bada, hitzak, silaba multzo batek
Heldu da eguna. Goizeko 7ak dira eta horrenbesteko indarra izateko... Majia ez ote
Baionako Leroy Merlineko errotondan gau- den. Askotan esaten da BEC-ekoa ez dela
de, Amikuze eta Garazi aldetik etorri behar euskalgintzaren eta bertsolaritzaren beneta-
den autobusaren zain. Abenduak 17 ditu ko argazkia, egun bateko aparrarekin ezin
eta kalean ez dabil inor, hotzari aurre egi- dela inongo itsasorik egin. Eta egia da. Zer
nez Barakaldora goazen zoroak baizik. Zoro indartsu hemen, zer ahul hormaz bestalde,
euskaldunak, horixe. 4 ordu barru hasiko txapeldunak esan legez. Bai, baina hori guz-
da dena, BEC-eko liturgia kolektibo gisako tia egia izanda ere, ni behintzat indarberritu-
hori. Iparraldetik Hegoaldera, kontrola mu- ta atera naiz BEC-etik. Sentipen pertsonala
gan. Ez dezagun ahantzi bitan banatuta bizi izango da, faltsua, artifiziala, errealitatearekin
garela. Tira, egia esateko ez zegoen kontro- inolako loturarik ez daukana, baina goizeko
lik. Mugarik sakonenak geure buruari jartzen 5:30ean jaiki naiz eta leher eginda ixten ditut
dizkiogunak direla oroitarazteko edo, batek begiak autobusean, utzidazue amesten.
daki.
Astelehena da gaur, eta azterketa daukat.
Gaueko 9ak dira eta ostera ere busean. Ezin Egunerokoaren herotsak, ordea, ez du hitza-
sinetsita, egunak eman duenari neurria hartu ren oihartzuna erabat apaldu. Hortaz, egune-
nahian. Makina bat ordu bertsoak entzuten, rokoan ere, BEC-ekoa oasi hutsean gelditu
eta gehiago nahi dugula, aizue. Ez gaitu ase ez dadin, eutsi diezaiogun gure hitzari, gure
bertso betekadak, inoiz ez baita aski hitza hitz xumeari, daukagun bakarra da-eta.
tarteko denean. Leihotik begira nagoela, hori
da behin eta berriro kaskezurra zulatzen di- Asier Urkiza

“Itzela izan da”: Mahatserriko auzotarrak ez ezik, Bilboko eus-


kaltzale asko tristetu ditu albiste honek. Hone-

Agur Berton! taz jabetuta, eta BERTON-ek amaiera tristea


ez izateko asmoz “auzolanean egindako bi-
dea auzotarren artean gogoratzeko eta go-
“JAIO ETA HAZI zen moduan iritsi zaio raipatzeko” jaitxo bat antolatu du aldizkariko
BERTON aldizkariari, beste hedabide ba- lantaldeak urtarrilaren 20an, larunbat arratsal-
tzuei bezala, gainbehera, biziraupena eta dez, Santutxuko Karmelan, –Karmelo ikastola
amaiera” Horrela hasi zen Berton Mahatse- zaharrean–. “BERTON maitatu duen oro gon-
rriko, (Begoña herria osatzen zuten auzoe- bidatuta dago”. Zorrotz Morrotzeko lagunok,
tako) aldizkariak paperean kaleratu duen badakigu zein zaila den horrelako proiektu
azken zenbakiko erreportaje nagusia. Ondo komunikatiboa aurrera ateratzea, musutruk
hausnartutako erabakia dela diote lantalde- lan eginda, edo kasurik onenean, erdi profe-
ko kideek. “Papera uzteko erabakia ez da sionala den egiturarekin... Nola ez, BERTON
erraza izan, “baina egoera aldrebesa gehia- eta zuekin egongo gara ZMeko lagunak. Zo-
go luzatzea zentzugabea zen; arriskutsua rrotzatik, mila esker hogei urte hauetan Bilbon
ere izan zitekeen” azaldu dute hogei urteko euskararen alde egindako lanagatik!
ibilbidea itxi duen artikulu horretan Berton al-
dizkariko arduradunek. Aitor Marín, ZMeko koordinadorea

20 ZORROTZ MORROTZ 49 / 2018ko URTARRILA


GAZTE ATALA

Belaunaldien
arteko proiektu
komunitarioa
Zorrozgoitiko Eguneko Zentroa eta Egoitza
zabaldu zenetik, 2016ko irailetik hain zuzen,
Zentroaren Sail Psikosoziala Egoitzan bizi di-
ren edo Eguneko Zentrora joaten diren pertso-
na nagusiak komunitatean integratzeko lanean
aritu da. Ekimen horietako batean Gure Lurra-
kook ere parte hartzen ari gara: adingabeek
eta nagusiek elkarrekin diseinatzea haien era-
bilerarako izango den lehen espazio publikoa.
• Historikoki andeatua izan den gure auzoa
Aukera guztiak aztertu eta gero, uste dugu hirigintzaz birsortzea, “ahaztuak” diren txo-
gune berria kokatzeko, Zorrozgoitiko Egoi- koak berreskuratzen eta, aldi berean, au-
tzaren ondoan dagoen enparantza aukerarik zokideen ekimenetik sortutako parte-har-
egokiena izango litzatekeela; alde batetik, uste tze komunitarioa indartzen.
dugu plaza horren erabilera eskasa dela eta,
beste aldetik, bere itxura asko hobetu ahal • Gizarte-zerbitzuen alorrean gauzatzen ari
dela gehiago erabiltzen badugu. den berrikuntza azaleratuko du.

Proiektuaren helburu nagusia, auzoko umeek • Egoitzako nagusiek eta auzoko umeek ai-
(Gure Lurra Elkartekoek) eta nagusiek (Egoi- sialdia partekatzeko esparruak bermatuko
tza eta Eguneko Zentrokoek) diseinatutako ditu.
eta haien erabilerarako eremu bat izatea da.
Egoitzako kideek ekimen horrek onura na- Azaroaren 7an, Urbegi Taldeak proiektua auke-
barmenak ekarriko lituzkeela uste dute, hala ratu zuen Bilbao Tech Week-eko jardunaldietan
nola: aurkezteko, “Taller de Mentorización” izeneko
saioan. Espero dugu lan-taldeko saioekin las-
• Aurrekaririk ez duen belaunaldien arteko ter hastea.
parte-hartze komunitarioa, non umeek, na-
gusiek eta auzokideek proposatzen duten
haientzat den hiri-eremu baten diseinua.

Tarifak eta informazioa:


zmorrotz@gmail.com
INKESTA

Gabonetako
ekintzak
auzoan:
Parte hartu duzu?
Zer iruditu zaizkizu?

Alazne Jose
Guztietan egon naiz Bai, gainera urtero atontzen
umeekin eta primeran egon Iratze Pérez dut balkoia gabonetarako!
dira, egiten den edozein Jendeari egindako ekintzak
gauza beti ere ongietorria gustatzen zaizkiola
baita. Jende askok ere badirudi, nahiz eta gero
parte hartu duela askotan ez beharreko
esango nuke. kritikak entzuten diren…

Izaro
Umeentzako gauza
guztietan hartu dut parte.
Pena handiz ikusi nuen
nola Olentzeroren kalejirara
Esti oso jende gutxi gerturatu Asier
Ezin nintzen Olentzero zen Errege kabalgatarekin Oso ekintza onak izan dira,
egunean egon. Erregeen alderatuta. Gure kulturaren baina auzoak parte hartze
kabalgata oso polita iruditu babes handiagoa egin aktiboagoa izan behar zuela
zait. Ahal dudan guztietan beharko genukeela uste dut, askotan begira
hartzen dut parte. uste dut. baino ez baitago jendea.

You might also like