You are on page 1of 9

ELOS Ekialdea 17/18

INCLUSION AND GENDER EQUALITY


HELBURU OROKORRAK
❖ Europak eta nazioarteko dimentsioak sortzen dituzten aukera eta erronka berriei erantzun egokia
emateko gaitasunak garatzea ikasleen etorkizuneko bizitza pertsonal eta profesionalean
(ezagutzak, trebetasunak eta iritzi kritikoa)
❖ Europar Hiritartasunaren kontzeptua lantzea
❖ Ikastetxeko Hezkuntza Proiektuan islatzen denaren arabera, ikasle/hiritar eleaniztunak hezitzea
( beti ere euskara ardatz nagusi hartuta).
❖ Ingelesaren garrantziaz jabetzea “lingua franca” bezala. (Unibertsitatean gero eta ikasgai gehiago
ingelesez eskaintzen dira eta gaur egun ingelesa zientzia eta ikerketa hizkuntza da arlo guztietan)
❖ Hizkuntzak ikasteko gogoa suspertzea.
❖ Lan merkatuan ezartzen diren baldintzei egokitzea.
❖ Heziberri dokumentuan islatzen den moduan,hizkuntza eta edukia integratzea
❖ Hizkuntza-gaitasuna trataera integratua eta integralari egokituz garatzea.
❖ Aniztasunari erantzun zabala ematea.
❖ Gaur egungo ikasleen beharrei erantzutea eta ikastetxeari balio erantsia ematea.
❖ ELOS ikastetxeetako urteko plana txertatzea eskolako eragile guztiei luzatuz.
❖ Hizkuntza eta kultur desberdinen aurrean begirunezko jokaera bultzatzea.
❖ Beste irakasgaiekin eta atzerriko ikastetxeekin ikasgeletan eta elkartruke eta proiektuetan elkar
lanean aritzea.
❖ Teknologia berrien konpetentziak garatzea.
BURUTUTAKO PLANGINTZA

Informazio zehatzagoa eta irudiak: https://elosekialdea.blogspot.com.es

❖ 2017/18 ELOS plangintza Ekialdea BHI-ko urteko planean zehazten da eta informazio eguneratuta
azaldu da Ingeleseko Mintegi Bileretan eta dagozkion foroetan. Ikastetxeko aldizkarian islatu da
gure lana ere bai. Aurten lanean jarraitu dugu Hizkuntza Proiektua berriztatzeko ezarritako
batzordean eta Elos plangintza eginkizun honetan ere txertatu dugu.
❖ Eusko Jaurlaritzak deitutako bileretan (Europar Programen arduradunak lidergopean) parte hartu
dugu ELOS ikastetxeekin batera lan komuna burutzeko Gasteizko Berritzegunean. Egindako lana
oso positiboki baloratu dugu ebaluazio informala eginda. Oso eragina motibatzailea izan da europar
dimentsioa lantzeko bigarren hezkuntzan curriculum barruan dauden aukerak ezagutzera emateko.
❖ Ingelesa Mintegiak bere egitasmoa diseinatu du eleaniztasuna ikastetxean bultzatzeko Clil
materialak erabiliz DBHko maila guztietan.
❖ Hizkuntza eta kultura ezberdinen arteko begirunea lantzeko jarduerak. Aurreko ikasturteetan bezala,
bi elkartruke antolatu dira aurten ikasleriarentzat: bigarren zikloko ikasleek aukera izan dute
frantsesa eta alemana indartzeko beste eskolekin Carquefoun eta Berlinen: St Anne (Carquefou.
Frantzia) - Friedrich Engels Gymnasium eta Askanisches Gymnasium (Berlin. Alemania). Aurten,
lehenengo aldiz bi eskola desberdinekin lan egin dugu Berlinen. Oso positibotzat hartu dugu
esperientzi hau eta lanbide hau indartzeko asmoa daukagu hurrengo urteetan. Datorren
ikasturterako aurreikusten dugu Batxilergoko talde batek Koloniako ikastetxe batekin elkartruke berri
batean parte hartuko duela.Lehenengo Batxilergoko erlijio talde batek Erroman aztertu dituzte gure
kulturaren sustraiak. Guztion arteko lankidetza eraginkorra suertatu da proiektu hauek aurrera
eramateko. Aipatu beharra dago aurreko urteetan Eusko-Jaurlaritzak emandako dirulaguntza oso
garrantzitsua ikusten dugula jarraipena bermatzeko eta ELOS ikastetxeok adierazi dugu gure
eskaera ofiziala deialdi hau berreskuratzeko.
❖ 2017/18 ikasturtean landu beharreko gaien artean “Europako hizkuntza gutxituak” landu da bereziki
3. eta 4. DBHn eta “Europa inguruko hurbiltze kritikoa jorratu da bereziki 1. Batxilergoan.
❖ European Day of Languages (Irailak 26). Ikasleen ekarpenak: “My languages” (3. DKko ikasleek
egindako bideoa)
❖ ELOS plangintzan islatzen den moduan, aurreikusitako jarduerak bete betean burutu dira
elkarlanean:
➢ World Café (Urriak 26 / Eusko Jaurlaritzan): Europar Batasuna, Europa zure bizitzan, Europa
Amets eta Etorkizuna mahai desberdinetan eztabaidatu ziren ingelesez. Ateratako ondorioak
eta hausnarketa komunean jarri ziren. Gure ikastetxetik bigarren batxilergoko lau ikaslek parte
hartu zuten. Aukera hau estimatu zuten gure ikasleek eskolatik at hezkuntza eta gizarteko
ikuspegi zabalagoa izateagatik.
➢ Inklusioa Gabonetan ( Abendua ) Gure ikasleek Gabonetako iragarkiak aztertu zituzten
hurbiltze inklusiboarekin. Ondorioak padlet batean ikus daitezke.
➢ Women and Science. (Otsaila / Martxoak 8) Ikastetxean 1. arte/ teknologia batxilergoko
ikasleek ikerketak egin zituzten emakumeen rola aztertzeko arte eta zientzia munduan:
artikuluak, komentarioak, cartoons, beraiek aukeratutako arte lanak historian zehar... padlet
batean biltzen dira. Erakusketa eta “performance” egin ziren ikastetxeko sarreran Emakume
Langilearen Eguna ospatzeko eta lana beste Elos eskolekin partekatu zen. Batxilergoko
ikasleek parte hartu zuten World Café batean emakumeen rolak eta egoera aztertuz eta 3.
DBH eta DKko ikasleek posterrak diseinatu zituzten Martxoak 8 egunaren inguruan guztion
jarrera astintzeko asmoz.
➢ “GENERO BERDINKETA ETA LAN MUNDUA” WORKSHOP: (Martxoak 2).Euskal Herriko
Unibertsitatearekin batera jardunaldi bat antolatu genuen Leioako campusean. Iker Zirion-ek
( EHUko Nazioarteko Zuzenbideko irakasle) hitzaldia eman zuen gai hau sakonduz. Ekialdea
BHIko bigarren batxilergoko bederatzi ikaslek partu hartu zuten. Talde lana SWOT teknikan
oinarritu zen.
AURKITUTAKO ZAILTASUNAK ETA
IRADOKIZUNAK HURRENGO URTEARI BEGIRA
Nahiz eta hobekuntzak izan, IKTetan prestakuntza eta baliabideak hobetu behar ditugu ikasle / irakasleen
konpetentzia digitala suspertzeko asmoz.

Zaila da material erakargarriak eta egokiak eskuratzea Europar dimentsioa lantzeko curriculum barruan.
Argitaletxeetatik gero eta material hobeagoak jasotzen ditugu. Hurrengo urteari begira, oso garrantzitsua
ikusten dugu beste mintegiekiko elkarlana bultzatzea (materialak, CLIL testuak ikastetxeko hizkuntzetan
beste gaiak jorratuz, Hizkuntza Proiektuan gura lana islatu…)

Beste sare batzuekin lanean aritzeko beharra lehentasunezkoa da ikastetxerako. Ahalegin guztiak egin
behar ditugu eTwinning proiektu batean parte hartzeko.
ELOS talde egonkorra eratzea zaila egiten zaigu. Mintegi desberdinen partaidetza oso garrantzitsua da
baina koordinazio lana bereziki konplexua suertatzen zaigu bi eraikuntza ezberdinetan lanean aritzen
garelako. DBHn eta Batxilergoan burutzen den lana orekatu behar dugu. Aurten hasi gara ELOS lanak
mailakatzen Ingeleseko mintegian eta hurrengo ikasturtean jarraitu behar dugu egitura sendo bat
finkatzen.

Emandako kredito orduak ezinbestekoak dira ELOS proiektua aurrera eramateko Europar Programen
arduradunak bideratuta. Egitura hau oso egokia ikusten dugu jarraitasuna emateko.

ELOS barruan burutzen diren ekintzak kaltegarriak ez izateko ikastetxeko antolakuntzarako eta ikasle
guztiei zabaltzeko premiazkoa dira orain arte izan dugun elkartrukeak aurrera eramateko ordezkapenak.
Orain dela ikasturte batzuk izaten genuen diru-laguntza berreskuratzea ezinbestekoa ikusten dugu baita
ere gure hezkuntzaren kalitatea hobetzeko.

ELOS ikastetxeekin batera 2017/18 ELOS plangintza burutu dugu eta aurten egindako jardunaldiak
ebaluatu ondoren, hainbat proposamen jaso dugu gure eguneroko lana hobetzeko asmoz. Iradokizun
hauek hurrengo urterako plangintzan txertatuko ditugu.