You are on page 1of 3

PROIEKTUAK VII

2018ko urria/abendua
Irakasleak
ibon salaberria san vicente / jon muniategiandikoetxea markiegi

AUZO PRODUKTIBOAK II
ALDAKETA KLIMATIKOAREN ERAGINPEAN

AZPIEGITURAK
eta ubideak

BIGARREN ARIKETA
P.VII_BIGARREN ARIKETA
Zarauzko Itsasmendi auzoaren inguruan lanean aritu gara lehen bi hilabete hauetan, Auzo Produktibo
baten lehen pausoen atzetik… boiotopoa, parkea eta bestelako azpiegiturak kudeatzen. Honi helduta,
bestelako “azpiegitura” berri batekin jarraituko dugu.

San Pelaio erreka eta Salbatore Mitxelena ikasolaren artean dagoena eremua izango da gure jolas-
kantxa. Bertan dauden Udaletxearen biltegiak beste kokaleku batera eramatea aurreikusita dagoenez,
egoera hau aprobetxatuko dugu egungo azpiegitura “autonomoen” erlazioa lantzeko,
intermodalidadea.

San Pelaioko tren geltokia, egungo autobus “parada” (markesina txiki bat besterik ez da), ibilgailu
arrunten ibilbide ezberdinak eta inguruneko oinezko zein txirrindulariek erabiliko duten azpiegitura
bat diseinatu beharko dugu.

Azpiegitura berriak hiriarekin izango duen erlazioa aspektu garrantzitsua izango da, haurreko ariketan
guk diseinatutako espazio ezberdinekin, Salbatore Mitxelena ikastolarekin eta bertan aurkitzen diren
ohiko espazio publikoekin. Harreman berriak sortuko dira eta egoera hau aprobetxatu behar da
espazio publiko ezberdin hauen erlazioa birpentsatzeko, berrantolatzeko eta birdiseinatzeko.

Autopista eta bere sarrerak izango dira hegoalde eta ekialdeko muga fisikoa . Gipuzkoa kalea
iparraldetik eta ibaia ekialdetik dira abiapuntua.
_programa?

AZPIEGITURAK/ loturak, intermodalidadea eta espazio publikoa

Etorkizunean diseinatuko dugun Auzo Produktiboaren beste oinarri garrantzitsu bat LOTURAK dira.
Lotura hitzak dituen ikuspuntu ezberdinak birpentsatuz, azpiegiturek behar dituzten loturak, hiri
loturak, oinezkoen loturak etab.

Ariketa honen programa minimoa honako hau da:

_tren geltokia
_autobus geltokia
_bizikleta parking-gordailua
_oinezko zein txirrindulariak behar dituzten hiri loturak
_eta bakoitzaren proiektuak eskatzen duen programa osagarriak…

_Proiektuak VII_ 2. Ariketa / egutegia 2018*


URRIA
17 ariketaren aurkezpena/ ereduak
19 tailerra/ 2. ariketa
24 tailerra/ 2. ariketa
26 2. ariketa / aurreproiektua + maketa**
31 ez dago klaserik.

AZAROA
2 ez dago klaserik.
7 tailerra/ 2. ariketa
9 tailerra/ 2. ariketa
14 tailerra/ 2. ariketa
16 2. ariketa / oinarrizko proiektua + maketa**
21 tailerra/ 2. ariketa
23 tailerra/ 2. ariketa
28 tailerra/ 2. ariketa
30 tailerra/ 2. ariketa

ABENDUA
5 tailerra/ 2. ariketa
7 ez dago klaserik
12 tailerra/ 2. ariketa
14 2. ariketaren azken ematea + maketa**

*plangintza hau aldatu daiteke beste ikasgaiekin koordinatu beharreko egutegia dela eta.
**maketa lan prozesuaren atal garrantzitsua da, “emaitzaren maketa” ez zaigu gehiegi interesatzen.

Donostia
2018ko urriak 17

Ibon Salaberria San Vicente


Jon Muniategiandikoetxea Markiegi