You are on page 1of 24

IRITZIA

Zorrotzako kultur aldizkaria
Ondarea zaindu behar dugu 54. zenbakia. 2018ko azaroa
Argitaratzen du:
Zorrotzako Euskal Txokoa
Zorrotzak behar duen hobekuntza tekniko eta tokikoaren alde ja- AEK euskaltegia
rraitzen du lanean Auzo Elkarteak. Jada urteetan lortu dugunarekin Zalbidea, 7 behea
batera (Azoka parkea, kiroldegia, frontoia estaltzea, eta abar luzea) 48013. Zorrotza. Bilbo
aparkalekuak, espaloien gizatiartzea, gune berdeak, umeen jola- Emaila: zmorrotz@gmail.com
sentzako eremuak eta beste hainbat aldarrikapen luzeren zerrenda facebook.com/ZorrotzMorrotz
iraunkorra dugu mahai gainean etorkizunerako. Osasuna, hezkun- @zorrotzmorrotz
tza, adinekoak, gazteak eta umeak aspektu estrategikoak dira eta Koordinazioa: Aitor Marín
horren gainean lanean ari gara etengabe. Era berean, ez dugu Diseinua eta maketazioa:
elkarbizitza eta kutsadura ahazten. amc diseinua
Erredakzioa:
- Ibai Barrios - Naroa Peña
Baina badago beste errealitate bat ahaztu ezin duguna: historikoa.
- Ainara García - Iratze Pérez
Ezin dugu gure auzoko historia ahaztu eta horrekin batera Zorro- - Igor Gutiérrez - Zuriñe Vila
tzako ondarea: Alzola zubia, Talleres de Zorroza eta nola ez, Mo- - Aitor Marín
linos Vascos eraikina. Garrantzitsua da gure ondarea ezagutzea Zuzenketak: Iñigo
eta zaintzea. Hemengo jendearekin batera, ondarea da Zorrotza
Laguntzaileak:
bizi, eta batez ere, elkar bizitzen dugun auzoa bihurtzen - Karlos Rodríguez - Asier Urkiza
duena. - Manu Cobo - Saúl Kurto

Inprimaketa: Arin Graf
Hurrengora arte!

HARPIDEDUN
IZAN ZAITEZ!! Zorrotz Morrotz aldizkariak Bilboko udalaren diru-laguntza
jaso du baina ZM da edukiaren erantzule bakarra

ZM zure e-postan
jasotzeko, bidali mezu
elektroniko bat
zmorrotz@gmail.com
helbide elektronikora,
gaiaren laukian
“harpidetza” jarriz
ATALA BERRI
ZORROTZ

Euskaraldia Zorrotzara ere iritsiko da
Igor Gutiérrez
sortzea da, hots, gero eta elebidunago den
Zorrotzak beti egin du euskararen alde. Orain- gizarte honetan, euskaraz egiten dutenen
go honetan, Euskaraldian, alegia, eta egin ez baina ulertzen dutenen
Euskal Herri osoan egingo den arteko komunikazioa natural bi-
euskarazko ariketa sozialik lakatzea.
handienean ere parte har-
tuko du. Azaroaren 23tik Gure auzoa Bilboko
hasi eta abenduaren beste auzoekin koor-
3ra arte, zorrotzarrok dinatuta dago eta
11 egun euskaraz bizi- abenduaren 1ean,
tzeko erronkari lotuko antolatuko dira Eus-
gatzaizkio: ahobizi rola karaldiaren ekitaldiak
aukeratu dutenek, eus- gurean. Izena emateko
karari eutsiko diote eta hiru bide daude: aek
belarriprest aukeratu du- euskaltegira etorrita,
tenek, berriz, euskara uler- www.euskaraldia.eus web-
tuta nahi duten hizkuntzatan gunetik edo auzoan jarriko
egingo dute, euskaraz zein er- diren informazio mahaietan.
daraz. Helburua ohitura aldaketak Animatu!

Gaitzezpena auzoan izandako
eraso matxista berria salatzeko

Igor Gutiérrez
eta emakumea, berriz, ospitalera eraman
Pasa den urriaren 15ean indarkeria ma- zuten, kalterik ote zuen aztertzeko. Bihara-
txista kasu berri batekin esnatu ginen Zo- munean, Taldeen Koordinakundeak deitu-
rrotzan. Emakume haurdun batek bere ta, elkarretaratzea burutu zen Untziola eta
bikotekidea salatu zuen hark bultzatu eta Fray Juan kaleetako bidegurutzean, erasoa
lurrera bota zuela baieztatuz. Gizona atxilo gaitzesteko eta biktimari elkartasuna adie-
hartu zuten epailearen aurrera eramateko razteko.

4 ZORROTZ MORROTZ 54 / 2018ko AZAROA
FEVEko trenbidean
izandako bi gertakari
berriek pasabidearen
arriskua agerian utzi
dute beste behin ere
Zorrotz Morrotz ordu erdiz baino gehiago. Kotxe ilara luzeak
sortu ziren eta autoak zein oinezkoak, barre-
Urriaren 29an Bilbobuseko 18. linearen au- rak jaitsita, pasabidea zeharkatzen hasi ziren.
tobus bat trenbidean harrapatuta geratu zen Zorionez, jaieguna izanda, momentu hartan
eta barrera batek ibilgailua jo zuen. Zazpi zirkulazio gutxi zegoen, baina udaltzaingoa-
Landatik jaisten zen beste autobus bati ma- ren lana behar izan zen trafikoa arautzeko.
niobra errazteko geldirik zegoenean, barre-
rak aktibatu ziren eta istripua gertatu zen. Auzokideon ustez, gertakari berri hauek age-
rian utzi dute “gune horren arrisku larria” eta
Handik egun gutxira, azaroaren 1ean hain geltokiaren lurperaketari behingoz ekiteko
zuzen ere, eguerdian tren bat igaro ostean, erakunde publikoen konpromiso eza salatu
pasabideko barrerak jaitsita gelditu ziren dute berriro.

Garabiko ibilgailuen udal gordailua
Zorrotzako Muturrean kokatuko da
Igor Gutiérrez eraginaz kezkatuta, Auzo Elkarteak Udalari
galdetu egin zion eta honek iazko datuekin
Urrian, Udalak Auzo Elkarteari jakinarazi erantzun: orotara 5430 ibilgailu jaso zituzten,
zion garabiko ibilgailuen gordailua Zorro- hots, egunero 15-bat.
tzako Puntara mugituko zutela. Orain, isun
batengatik atzemandako ibilgailuak edota Gordailua antzinako hiltegiko eremuetan ko-
abandonatutakoak, Zorrotzaurrera eramaten katuko da eta Udalak behin-behinekoa dela
dira. Aldaketa horrek gurean izan lezakeen adierazi du.
ATALA BERRI
ZORROTZ

Muturrean egonleku eta bizikidetzarako
espazio berria inauguratu du Udalak
Parke honek 20000 metro koadroko azalera du. Umeentzako jolaslekuak,
gimnasia egiteko gunea, ariketa fisikoak eta mantentzekoak egitekoa,
oinezko bideak, bidegorria eta txakurrak solte ibiltzeko espazioa ditu.
Ehun bat zuhaitz ere landatu dira.
baskula bat eta orratz-aldagailu bat, errailak
eta trabesak ere apaingarri moduan gorde
dira.

Clara Campoamor kaletik duen sarbidean
ere hobekuntza bat egin da. Zorrotza auzo-
tik etorrita dagoen sarbide nagusia da eta
trenbidearen azpian dago. Ingurua hobetze-
ko eta segurtasuna handitzeko argi gehiago
jarri dira tunelean; eta babes-barandak eta
ibilgailuen bidearekiko altu dauden espaloie-
tako hormak hobetu dira.

Bilboko Udalak 950000 euroko inbertsioa
egin du parke berri honetan. Aurrera jarrai-
tzen dute inguruko hobekuntzek. Egingo den
hurrengo lana Barinaga kalea berriro urbani-
Zorrotz Morrotz
zatzea izango da. Lan hori Auzokide Plana-
Aisialdirako, egonaldietarako eta bizikidetza- ren barrukoa da.
rako gune berri hau inauguratu zuen urria-
ren 16an Juan Mari Aburto Bilboko alkateak. Zorrotzako Muturra jolaserako espazio irekia
Egun berean, kiroldegian egindako obrak izatea nahi du Udalak, kirol egitea ingurua
ere bisitatu zituen alkateak hainbat zinegotzi- dinamizatzeko funtsezko ardatza izanik.
ren laguntza zuela. Horretarako, Bilboko Udalak aire zabaleko
jardueren eta kiroldegi edo Azoka parkeko
Ingurua dinamizatuko duen ibaiertzeko parke instalazio estalietako jardueren arteko oreka
berria eguteran egongo da. Hiri-altzariak jarri lortu nahi du.
dira eta Bide Berdeko bideskekin lotuta dago,
baita Fray Juan kalea eta Montevideo etorbi- Futbol-zelaia
dea eta Olabeagako pasealekuarekin ere.
Hala berean, txakurrak solte ibiltzeko lekua Bilboko Udalak Zorrotzako udal futbol-ze-
ere egin da, gailuekin euren ariketak egin eta laian ere egin ditu lanak, Bilbao Kirolak era-
jolastu daitezen. Umeentzako parkea ere egin kundearen bitartez.. Belar eta ate berriak jarri
da eta gimnasiarako gunea ere bai, ariketa ditu; ureztatzeko, ebakuaziorako eta urak bil-
fisikoak eta mantentzekoak egiteko. Dauden tzeko sistemak hobetu ditu, baita saneamen-
kirol ibilbideekin lotuko da alde hau. du-sarea ere.

Bestalde, lehen zegoen trenbidearen linea Lan hauek uztailean hasi eta bi hilabete iraun
errespetatu da, katenariaren zutoinak kale-ar- dute. Bilboko Udalak 170300 euro inguruko
gi bihurtu dira; lehengo garaiera-galiboak, inbertsioa egin du.

6 ZORROTZ MORROTZ 54 / 2018ko AZAROA
BEHIN BATEAN

Ignazio Miranda
LEHEN

Etxalde hau 1924 urtean eraiki
zen langilen kooperatiban,
“etxe merkeak” esaten zautsien
udalak itzitako lur eremu baten
langilen artean (naz eta arki-
tektoa, aparejadorea eta abar
planoak egin eta lanak jarraitu)
egin zirelako. Lurren jabea izan
zan izena itzi zeutsona auzoa-
ri. Lau ilaratan banatute dauz
etxeak eta Zorrotza Kastrexana
errepidea eta aldapeta kaleen
artean kokatzen da, Etxebarria
etxetaldearen ondoan. Bere ga-
raian sarbidean zegoen La teja
taberna, oso ospetxua. Igoera
horretan Saninazio jaiak egiten
La teja taberna Ignazio Miranda auzuneko sarreran ziren, bainan hori beste baten
kontatuko dogu…
ORAIN

Zorrotzako argazki
zaharrak dituzu?
Zure argazkia
Zorrotz Morrotzen
agertzea nahi duzu??
Bidaliguzu e-mail bat
zmorrotz@gmail.com
helbide elektronikora
gaiaren laukian “behin
batean” jarriz. Mila esker!
MUNDUTIK ZORROTZARA

Auzokoa izatearen harrotasuna
oso balore positiboa da eta oso
nabarmena da Zorrotzan
STELLA MARIS GARCÍA
Jaioterria: Argentina
Noiztik: 2003tik Uribarrin.
Apirilatik Zorrotzan
Adina: 54 urte
Lanbidea: Pertsona migratzaileen
aholkularia

Argentinan jaiotako Stellak
bakarrik behar izan ditu 5 hilabete
Zorrotzara bizitzera etorri eta
Auzoko Taldeen Koordinakundean
parte hartzeko eta Zorrotzako
jaietan egin zen I. Kulturarteko
Topaketa antolatzen languntzeko.

Testua: Naroa Peña eta Zuriñe Vila Zer da hemendik gehien gustatzen zaizu-
na? Eta gutxien?
Noiz eta zergatik erabaki zenuen Zorrotza- Gehien gustatzen zaidana da, orokorrean,
ra etortzea? Bilbon auzoek duten nortasuna. Niretzat oso
2001. urtean Buenos Airesetik Zamorara balore positiboa da auzo desberdinetako bi-
joan ginen nire alaba eta biok. Baina ber- zilagunek duten auzokoa izateko ohorea; Zo-
tan nire itxaropen profesionalak betetzea rrotzan hain zuzen ere, oso nabarmena dela
zaila ikusten nuen Bilbon jendea ezagu- uste dut. Bestalde, gutxien gustatzen zaida-
tzen nuenez eta hemen nire alor profesio- na da Zorrotzarekiko egiten den gutxiespena
nalean irtenbide gehiago ikusten nituenez, erakunde publikoen aldetik.
Bilbora etortzea erabaki nuen. Hori zela eta,
2003an Uribarrira bizitzera joan ginen eta Argentinako zeren falta sumatzen duzu sa-
han egon ginen 2018ko apirila arte. Data konen?
horretan alokairu sozial bat eskaini zigu- Gehienbat familia da faltan sumatzen duda-
ten Zorrotzan eta ni alokairu sozialen alde na. Baina hainbeste urte hemen egon ondo-
nagoenez, nahiz eta Uribarri uztea pena ren, nire egunerokotasunean ez dut ezeren
handia eman, Zorrotzara etortzea erabaki falta sumatzen. Hemen Argentinako lagun
genuen. Nik Bilboko erdialdean lan egiten asko ditut eta horrek ere nire herrialdeare-
dut eta nire alabak EHUn ikasten du, beraz, kiko lotura indartzen du. Gainera, urte eta
Zorrotza ondo datorkigu gure eguneroko erdian behin gutxi gora-behera joaten naiz
beharrak egiteko. Buenos Airesera familia bisitatzera.

8 ZORROTZ MORROTZ 54 / 2018ko AZAROA
Zure alabak euskaraz ikasi du, zuk euska-
raz hitz egiten duzu?
Nire alabak D ereduan ikasi du txikitatik, ni-
retzat oso garrantzitsua zen berak euskara
ikastea, bere etorkizunerako oso positiboa
ikusten nuelako. Baina nik, nahiz eta eus-
kara ikastea gustatuko litzaidakeen, ez dut
egin. Helduok, euskara ikasteko laguntza
ekonomiko urriak ditugu. Orain nik euskara
ikastea erabakiko banu, klaseak ordaindu
beharko nituzke eta ez dira merkeak. Hori
da, nire ustez, euskalduna ez den herrialde
batetik etorritako heldu askok euskara ez
ikastearen arrazoi nagusia. Euskara ikaste-
ko erraztasun gehiago egon beharko lirate-
keela uste dut.

Etorkizunean Argentinara bizitzera buelta-
tzeko asmoa duzu?
Ez. Bizitzak buelta asko eman ahal ditu eta
batek daki, baina printzipioz ez daukat bu- Auzoan egiten diren ekintza desberdinetan
ruan Argentinara bueltatzea. Bilbo nire hi- parte hartzen duzu?
ria bezala sentitzen dut, oso gustura nago Bai. Zorrotzara etorri bezain pronto bertako
hemen, proeiktu desberdinetan parte har- pertsonak ezagutzeko irrikitan nengoen eta
tzen dut eta hemen daukadan bizimodua ez facebooken Zorrotzako talderen bat bilatzea
nuke aldatuko. bururatu zitzaidan. Nire sorpresa handia izan
zen hainbat talde zeudela eta bat-batean
Hemengo bizimodura egokitzea gogorra Taldeen Koordinakundearen berri izan nuen
egin zitzaizun? eta Zorrotzako jaietarako I. Kulturarteko to-
Oso desberdinak dira hango eta hemengo paketa prestatzen zebiltzala ikusi nuen. Hori
bizimodua. Adibidez, hemen dauden zerbitzu ikustean argi neukan bertan parte hartuko
sozialak ez daude han. Hemen askoz lasaia- nuela eta deitutako bilerara joatea eraba-
go bizi naiz, segurtasun handiagoa dago… ki nuen. Pertsona interesgarri asko ezagu-
Bestalde, ni Argentinan beti etxe batean bizi tu nituen eta oso gustura egon naiz, beraz,
izan naiz eta hona heltzean pisu batean bi- proiektu gehiagotan parte hartzeko prest
zitzera sartu behar izatea pixka bat gogorra nago. Batez ere, elkarbizitza proiektuak au-
egin zitzaidan hasieran. rrera eramatea gustatuko litzaidake.
ATALA
ERREPORTAJEA

NAGORE, ITSASO ETA YAIZA EUSKARABENTURA EKIMENEAN
Euskararen sustapena eta
harreman sozialak bat eginda
Aurtengo uztailean burutu da Euskarabentura proiektua. 16-17 bitarteko
ehundaka gaztek Euskal Herri osoko bira egin dute euskararen erabilera
sustatzen. Haien artean Zorrotzako hiru neskak parte hartu dute. Euren
esperientziei esker hobeto ezagutu dugu ekimena.

Euskarabenturan parte hartu zuten bilbotar guztiak

Testua: Ibai Barrios
Argazkiak: Nagore Garitagoitia, Itsaso Gálvez eta Yaiza Franco antzerki bat burutzeko eskatu zieten. Itsa-
sok, adibidez, Zorrotzako historiari buruzko
Nagore Garitagoitia, Itsaso Gálvez eta bideo bat egin zuen.
Yaiza Franco 16 urteko hiru neska zorrotzar
ditugu. Uda honetan, uztailean hain zuzen Uztailaren 1ean hasi eta 31n bukatutako
ere, Euskarabentura izeneko proiektuan abentura honetan hainbat izan dira bizi izan
parte hartu dute. Auzoko institutuan anto- dituzten egoerak. Kontuan hartu behar dugu
latutako hitzaldi bati esker ezagutu zuten oinez ia 500 kilometro egin dituztela zazpi
proiektua. Bi antolatzaile (horietako bat es- herrialdetan zehar, Maule-Lextarretik hasi eta
pedizioan “xerpa” moduan ezagutu zutena) azken geltokia Getxo izanik. Esperientziari
bertara joan ziren ekimena aurkezteko. buruz galdetu diegunean Nagorek “ikaraga-
Izena emateko, datu pertsonalez gain mo- rria” bezain “gogorra” izan dela aitortu digu.
tibazio-gutun bat eta aurretik proposatutako Hirurek bat egin dute hasierako egunak go-
gai batzuk aukeratuta idazlana, abestia edo gorragoak izan zirela, batez ere eramaten

10 ZORROTZ MORROTZ 54 / 2018ko AZAROA
zuten pisuagatik eta oinetan atera zitzaiz- tristetu du. Baina, halere, aurretik uste baino
kien baben erruz. Dena den, arratsaldeetan jende gehiagok erabiltzen duela ere ikusi
(etapa amaitzean) euskarari buruzko hitzal- du. Itsasok: “hizkuntzaren egoera oso txarto
diak zein tailerrak eta hizkuntzaren erabile- dago leku batzuetan ez duzulako inoiz eus-
rari buruz hausnarketa egiteko topalekuak kara entzuten eta pena bat da oso polita eta
zituzten. “Egunak oso biziak ziren, eta inoiz zaharra delako”.
ez geneukan aspertzeko momenturik. Baina,
aldi berean beti zegoen erlaxatzeko gunerik” Gure auzoan euskararen egoera nola ikusten
kontatu digu Yaizak. Bestalde, Itsasok lesio duten ere galdetu diegu eta asko dagoela au-
baten ondorioz abentura utzi behar izan zuen rreratzeko esan digute. “Oso zaila da Zorro-
baina azkenengo lau egunetan itzuli zen. tzan norbait euskaraz egiten entzutea. Ez da
Nagorek kontatu digu egunerokoan ditugun erabiltzen. Espedizioan gure lehenengo hitza
gauzak baloratzeko balio izan zaiola, hala euskaraz egiten irakatsi ziguten; beste horrek
nola ohea, kotxea… Denetarik bizi izan dute euskaraz hitz egiten jakinez gero, saiakera
ikusi daitekeen moduan. egiteko. Dendetan, adibidez, formula hori era-
biltzen hasi naiz” azpimarratu du Nagorek.
Bakoitzaren esperientzietatik kanpo, oro har
euskararen erabilera sustatzeko eta hizkun- Azkenik, Euskaraldian parte hartzeko prest
tza tresna hartuta harreman sozialak bultza- agertu dira hirurak eta institutuan ekimena
tzeko aberasgarria izan da. Euren hitzetan, bultzateko aurkezpen txiki bat antolatzen da-
esperientzia honen bidez ikusi dute nolakoa biltza ahalik eta jende gehiena erakarri eta
den euskararen erabilera herrialdeka. Nafa- parte hartzeko. Finean, Euskarabenturan ika-
rroako hegoaldean, adibidez, guztiz erdaldu- sitakoa egunerokotasunean erabiltzea dute
nak direla ikusi du Nagorek eta horrek asko helburu.
ATALA
ELKARRIZKETA

IÑIGO RAMÍREZ DE LA PISCINA, NOELIA BRINGAS, ROSA DELGADO,
ASIER HOLGADO ETA FERNANDO RAMOS:
Ahobiziak eta Belarriprestak
Bost lagun elkarrizketatu ditugu ale honetan. Batzuek oraindik lotsa
apur bat dutela euskaraz hitz egitean aitortu dute. Beste batzuek
euskaraz ematen dute lehenengo hitza aspalditik... Baina bostek,
bakoitzak bere Belarriprest edo Ahobizi txapa aldean, hilaren 23an
hasiko den Euskaraldia ekimenean parte hartuko dute: Bi ahobizi eta
hiru belarriprest. Ariketa erraldoi honetaz zer espero duten, nola hurbildu
ziren euskaldun mundura, eta beste hainbat gauza komentatu dugu
haiekin. Eta zu zer izango zara? Ahobizi ala Belarriprest?
Testua eta Argazkiak: Aitor Marín

IÑIGO RAMIREZ DE LA PISCINA;
Ahobizi. Euskara irakaslea. 38 urte.

Elkarrizketa mixtoei
beldurra galtzeko
baliogarria izan behar
du Euskaraldiak.
Normaltasunez
hartu behar da bata
euskaraz eta bestea
erdaraz aritzea
Noiz hasi zinen euskara ikasten? raz egin genuen nire erruz, baina gustatu
Ni arabarra naiz, Gasteizekoa. Aitaren parte- zitzaidan. Konturatu nintzen beste mundu
tik familiak galduta zuen euskara eta amaren bat bazegoela. Familian eta eskolan ez zu-
familiakoak Burgosekoak ziren eta ez zeki- ten egiten baina beste mundu horrek liluratu
ten euskaraz. Txikitako udaleku batzuetara ninduen, eta adina bete nuenean matrikulatu
bidali ninduten gurasoek eta han euskaldu- nintzen.
nak eta erdaldunak zeuden. Hamabost egun
izan ziren eta hamabost egun haietan “fitxa- Nolakoa izan zen euskara ikasteko bizipe-
je” gehienak, lagun berri gehienak, euskal- na? Denbora asko behar izan zenuen?
dunen artean egin nituen. Zentzu horretan A eredukoa nintzen eta hirugarren urratsean
nahiko kaltegarria izan nintzen, denok erda- hasi nintzen euskaltegian. Nahiko azkar

12 ZORROTZ MORROTZ 54 / 2018ko AZAROA
egin nuen eta unibertsitatera heldu nintze- berriak ziren eta nik aukeratu ahal nuen eus-
nean, aukeratu behar izan nuen euskaraz kaldunengana jotzea. Gasteizen ez. Han nire
ala erderaz, eta euskara aukeratu nuen. familia eta lagunekin egon behar nuen eta
Oraindik ere ez nuen oso ondo egiten, eta han harremanak erdaraz izan behar zuten.
han finkatu nuen. Karrerako lagun guztie-
kin, gipuzkoarrak batzuk, bizkaitarrak bes- Euskaraldian parte hartuko duzu, jakina
te batzuk... hor finkatu nuen. Bilbora etorri Bai, ahobizi izango naiz. Erremedio gutxi
nintzen bizitzera eta hor hasi nintzen zeharo daukat nik.
euskaraz bizitzen.
Zer espero duzu Euskaralditik?
Bilbora etorri zinela euskaraz bizi ahal iza- Jende askok elkar identifikatzea, adibidez
teko entzun dizugu noizean behin... hemen auzoan jende berria identifikatzea
Gasteizetik ihes egin behar izan nuen. Han eta, batez ere, elkarrizketa mistoei beldurra
ez nuen posible euskaraz bizitzea. Harreman galtzea. Ematen du ezin dela batak euskaraz
gehiegi nituen erdaraz, eta harreman horiek eta besteak erderaz egin. Espero dut horre-
ez nituen apurtu nahi. BIlbon harremanak tan nolabaiteko normaltasuna lortzea.

NOELIA BRINGAS: Belarriprest
Hezitzailea. 33 urte.

Alabarekin euskaraz
egiten hasi naiz, eta
etorkizunean euskaraz
bizitzeko asmoa dut
Noiz hasi zinen euskara ikasten?
Txikitan eskolan hasi nintzen euskara ikas-
ten, baina A ereduan. Beraz, eredu horre-
tan, astean 4 orduz, ezin euskaldundu. Ama
galiziarra daukat eta aita Kantabriakoa. Nire
inguru osoa erdalduna zen eta euskaraz
egiterik ez neukan. Euskaltegian hasi nin-
tzen duela sei urte. Haurdun geratu nintzen
eta utzi nion euskara ikasteari. Orain berriro
eman dut izena, baina autoikaskuntzan. Ala-
barekin gazteleraz egiten dut askotan, baina Zer espero duzu Euskaralditik?
gero eta gehiago egiten diot euskaraz, eta Beldurra eta lotsa kentzea espero dut. Orain
baita senarrari ere. lotsa handia ematen dit beste pertsona bate-
kin euskaraz egiteak. Horretarako baliagarria
Eta zerk bultzatu zintuen euskalduntze pro- izango zaidala uste dut. Lanean txapa era-
zesuan hastera? manda batzuk nirekin hitz egitera animatuko
Euskara nire hizkuntza dela uste dut. Oso direla uste dut. Batzuetan euskaraz egiten
gustukoa dut. Ez dut beharrezkoa lanerako, ausartzen hasia naiz, baina oraindik bertigo
baina etorkizunean euskaraz bizitzeko as- handia daukat, gehienak euskaldun zaharrak
moa daukat. baitira, eta ulertzea ez da batere erraza.

2018ko AZAROA / ZORROTZ MORROTZ 54 13
ATALA
ELKARRIZKETA

ROSA DELGADO; Belarriprest Noiz hasi zinen euskara ikasten?
Bi urtetatik Gordexolan bizi izan nintzen eta
Ogi saltzailea. 40 urte. hango ikastolan ikasi nuen euskara. Nire
gurasoak Cadizetik etorri ziren hona, eta 9
Lanean nigana jende anaia-arreba ginen etxean. Ni gazteena naiz,
gehiago euskaraz eta euskara ikasi duen bakarra. Etxea eta in-
guru osoa erdalduna zen, eta ezin euskaraz
etortzea espero dut egin. Duela hogei urte Zorrotzara etorri nin-
tzen, nire senarra hemengoa baita. Eta he-
men lanean batzuetan euskaraz egiten dut,
batez ere ume txikiekin. Batzuek badakite
euskaraz ulertzen dudala, baina kasualitatez.

Euskaraldian parte hartuko duzu?
Bai, Belarriprest rola aukeratu dut.

Zer espero duzu Euskaralditik?
Egunero-egunero jende gehiagorekin euska-
raz hitz egiteko aukera gehiago izatea. Ziur
nago jende askok ez didala euskaraz egiten
erdalduna naizela pentsatzen dutelako.

ASIER HOLGADO: Ahobizi Asier, zu euskaldun berria zara, eta duela
gutxi hasi zinen euskara ikasten, ezta?
Sukaldaria. 39 urte. Euskararekin izan nuen lehenengo kontaktua
txikitan izan zen, baina oso azaletik. Serio
Lan bila hasi nintzen hasi nintzen duela hiru urte. Hirugarren urra-
euskara ikasten... tsean hasi eta euskaltegian klaseak hartuta,
barnetegietan egonda eta trinkoak eginez,
Lagun berriak eta EGA titulua ateratzea lortu berri dut.

kultura berri bat eman Eta zerk bultzatu zintuen euskara klaseak
hartzera?
dizkit euskarak Hasieran euskara ikasten hasi nintzen Osa-
kidetzan sartzeko oposaketak prestatu nahi
nituelako, eta ezinbestekoa zen euskara ho-
rretarako. Euskal munduan sartu ahala, kul-
tura berria, oso jende jatorra eta lagun berri
asko ezagutu ditut. Izan ditudan irakasle eta
ikaskide guztiekin oso gustura ibili naiz eta
euskarekiko neukan ideia aldatu da.

Euskaraldian parte hartuko duzu?
Bai, Ahobizi izango naiz.

Zer espero duzu Euskaralditik?
Lehenik eta behin, jendea armairutik atera-
tzea behingoz. Eta hori lortuta, aliantza be-
rriak lortu euskaraz egin ahal izateko lagun
berriak eginez.

14 ZORROTZ MORROTZ 54 / 2018ko AZAROA
FERNANDO RAMOS; Belarriprest
Elektrikaria. 58 urte.

Leonetik heldu
nintzen 8 urte nituela.
Tokiko hizkuntza
jakin behar dela uste
dut, eta horregatik
gaztetan hasi nintzen
euskara ikasten
Noiz hasi zinen euskara ikasten? kara ez izatea premiazko asuntua. Hizkuntza-
Ni Leonen jaio nintzen baina zortzi urterekin rik gabe ez dago herririk. Zergatik ez da eus-
gurasoekin batera Bilbora etorri nintzen. 18 kara dohainik eskaintzen? Irakasle pila bat
urterekin edo hasiko nintzen euskara ikas- langabezian dago eta enplegua sortzeko ere
ten. Modu naturalean hartu nuen. Alemania baliabide ederra izan daiteke... Bai, euskaraz
edo Frantziara joan izan banintz, alemanie- dohainik ikasteko aukera egon beharko luke,
raz edo frantzesez ikastera behartuta egon- diru publikoarekin ordainduta. Beharrezkoa
go nintzatekeen... Kanpotik heltzean tokiko dela uste dut.
hizkuntza ikasi behar dela uste dut. Herriko
hizkuntza ikasi behar nuela uste nuen eta Euskaraldian parte hartuko duzu?
horretan hasi nintzen. Bai, Belarriprest rola hartuko dut.

Zer eman dizu euskara ikasteak? Eta zer espero duzu Euskaralditik?
Herriarekiko kontzientzia, eta erdalduna nin- Jende berriarekin euskaraz aritzea espero
tzenean niretzat arrotza zen kultura berri bat dut. Orain beldur diogu euskaraz egiteari
ezagutzea. Eta oso gustura hartu dut. Baina jende askorekin, ez baitakigu euskaldunak
hori bai, esfortzu ekonomiko handia suposa- diren ala ez. Ekimen honekin euskaraz da-
tzen du, eta hori gainditu behar dela uste dut. kien jende gehiago ezagutuko dudala uste
Ez dut ulertzen Eusko Jaurlaritzarentzat eus- dut.
ATALA
AGENDA PINTXOTAN

Azaroak 25 igandea
Goizean. Askabide Herriko Taberna. Oilasko errea
PERRETXIKO ERAKUSKETA ETA
DASTAKETA

Azaroak 30 ostirala
19:00 El 10 de Fray Juanetik hasita.
TRIKI-BERTSO POTEOA
Ondoren:
BERTSOAFARIA. Luna jatetxean.
MIREN AMURIZA + JULIO SOTO

Osagaiak: Oilasko garbi bat, gatza, piperbeltza,
ardo zuria, ura eta garagardoa.

Labea 180 gradutan aurreberotzen da. Oilaskoari
gatza eta piperra botatzen zaizkio, eta litro
21:00 Gaztetxean. laurden aur, litro laurdena ardo zuri eta litro erdia
KONTZERTUA: garagardoz osatutako nahasketa batekin sueztitu
DR. CALYPSO + THE TOASTERS behar da hamar minuturik behin, lehortzen utzi
Sarrera: 12 / 15 € gabe, ordu eta erdiz. Denbora hori igarota, labea
amatatuko dugu eta 10 minutuz jalkitzen utziko
dugu. Zatituta eta herriko piperrekin eta patata
frijituekin batera zerbitzatzea gomendatzen dugu.
Zailtasun maila: Erraza
Prezioa: 0,40 € + edaria

ROCKET TAVERN
Ordutegia:
Astelehenetik ostegunera: 6:00etatik 23:30era
Abenduak 1 larunbata Ostiral eta larunbatetan: 7:00etatik 1:00era
Igandeetan: 7:00etatik 23:30era
EUSKARALDIA EGUNA ZORROTZAN:
Frai Juan, 8. Tel. 94 655 68 98
Egitaraua ez dago oraindik zehaztuta.
Deialdia kartelen bidez eta sare sozialetan
zabalduko da. Adi deialdiari!

Abenduak 15 larunbata
20:00 Gaztetxean.
KONTZERTUA:
PEPE BAO
Sarrera: 10 €

Zure elkartearen ekitaldiak ZMeko
hurrengo agendan (urtarrila - otsaila)
iragartzeko, zmorrotz@gmail.com
helbidera idatzi urtarrilaren 4a baino lehen.
BERTSOTAN Aramotz.
Iñaki Irasizabal. Elkar. 2018. 112 orrialde
Elkar ezagutzen ez duten neska bik, Saioa eta Edy,
topo egiten dute pisu batean droga erosten. Aurretik
Doinua: pentsatu gabe, zoritxarreko gertakarien katean, haie-
Zenbat pertsu alde. tako batek saltzailea hil egingo du, eta, trakatzaileen
mendeku ziurraren beldurrez, biek ihes egin beharra
izango dute. Saioak urte batzuk lehenago psikiatriko
bateko egonaldian ezagututako Landerri deituko dio,
Mundu petral honi nik
mutil isil eta misteriotsua. Landerrek lagundu egingo
die, eta mendialde bakarti batean galdutako txabola
nola hartu tamaina ezkutu batera eramango ditu, gauzak baretu arte. Bere
bakardade eta edertasunean, aldi berean paradisu eta
infernu bihurtzen zaie naturaren erdiko paraje ahaztu hori: hirurak ere
triskantzarik triskantza
elkarri begira daude, mesdantzaz, jokoa bere aldera eramango duen
karta ezkutua noiz aterako zain, thriller psikologikoaren eta terrorezkoa-
goaz alajaina! ren osagaiak batzen dituen nobela labur baina trinko honetan.

aho asko gorrotoz Eraso:
Inoren lurretan (Autoekoiztua) 2018
sustatuz destaina
Urteen poderioz euren soinua egonkortzen ikasten
dute taldeek, edo hori behintzat da beraiengandik
politika bihurtu da espero dena. Irrati formuletatik gertu betiere, under-
ground puntu horretan mugitzera heldu da Zarauzko
eremu labaina taldea. 22 urte eta oraindik asko esateko. Ez dute
estilo finko batean kokatzeko asmorik eta ideia hori
abiapuntutzat hartuta 6 abestiz osatutako “Inoren lu-
optimismoz nahi nuke rretan” EPa dakarte besapean. Metala oinarri, baina
rocka nahiz hardcore ukituak ere entzun daitezke azkenengo lan ho-
gaur busti mingaina netan. Aitortu behar dut: hasieran puntua bilatzea kostatu zitzaidan,
baina entzun ahala geroz eta gehiago gustatzen zaizun horietakoa
da. Ariketa hori entzulearen esku geratzen da, noski. Soinu naturala
hitz goxorik ez dauka eta asko prozesatu gabekoa lortu du laukoteak. Superprodukzio bat
egitea ez dator bat taldearen filosofiarekin. Ez dute behar. Lankidetza
mihi honek baina berezi moduan Kokein taldeko Zaloak ederki abestu du “Hodei bel-
tzak” izeneko abestian. Oraindik merezi duten onespena lortu ez duten
taldeen zerrendan sartuko nituzke dudarik gabe.
Ibai Barrios
Asier Urkiza

Tarifak eta informazioa:
zmorrotz@gmail.com
IRITZIA

Zure iritzia jakin nahi dugu. Bidaliguzu zure artikulua zmorrotz@gmail.com
helbide elektronikora gaiaren laukian “iritzia” jarrita. Eskerrik asko!

Mina karik bako lurralde amultsua, behingoagatik
mihia askatzeko tokia. Hizkuntza bere kasa
ibiltzeko larre zabala. Askatasuna.
Mina dugu aldarri nagusi. Mina
kausitzen diogu edozeri, mina Askatasunak ez luke hitz antzu bat izan behar,
baizik eta eguneroko praktikan egiaztatzen
edonon. den hamaika adierako berba. Askatasuna
gehiago gauzatu behar ez ote dugun, bere
Hizkuntzarenganako mina, hizkuntzarekikoa, abstrakziotik lurrera ekarri, geure bizitzetan
hizkuntzagatik, hizkuntzatik eratorritakoa, hiz- txertatzeraino. Hizkuntzaren aferan ere bai.
kuntzaz mina. Hitza mina. Mihi minberatuak Euskaraldiak horixe bera dakarkigu, mihi
geureak! Ahoa ireki orduko mina, belarrira lotuei uhalak askatzera dator, mina zertxobait
mina, xuxurletan mina, hitz leun zein gogo- arintzera. Izan ere, askatsuna minarentzat sen-
rretan mina. Min erabatekoa, gorena, galanta, dagarri egokia da, zauriak goxatzen lagundu
latza. Berben min erantsia medikuarenean, dezake. Gure hizkuntzan ezin bizi horrek era-
min erauntsia autobusean, garezurra alderik gindako mina ez digu guztiz erauziko, baina
alde zulatzen duten gezi pozoitsuen gisan. behin-behineko plazeboa izan liteke. Eta hori
Min bortxazkoa, edozein muturrekok baino baino askoz gehiago, zer esanik ez. Konple-
ubel handiagoak eraginez. Ubel linguistikoak xurik gabe plaza publikoan agertzeko aukera,
daramatzagu bizkarrean. Kuadrillan mina, ta- besteak beste. Mihiei, lehen esan bezala,
bernari baten zartadak mina, ahoan ze mina, uhalak askatzea, berbaro etengabean astindu
mingain ezinduak garrasi. Aiztoa kamustuta, daitezen.
ahala gutxituta, minez leher egin beharrean
dago hizkuntza. Zenbaitek esango dute euskarak ez duela epe
-mugarik, bizitza osoan egin behar dela eta
Baina mihiak oroimenari eusten dio, nonbait. ez soilik bi daten arteko denbora mugatuan.
Ez du etsi nahi. Txakur errabiatuaren antzera Arrazoi dute. Horrek ez du esan nahi, ordea,
datxekio berea denari. Mihiak hizkuntza nahi, aldizkako plazerei uko egin behar diegunik.
horretarako jaio baita. Dastamen-papilak euren Kontrakoa esango nuke, mihi sufrituok badu-
ongarria bereganatu guran dabiltza, nerbioek gula noiz edo behin mina goxatzeko eskubi-
minaren kontra darraite borroka amorratuan. dea. Bejondeigula.
Bada esperantzarik, kriseilua leize ilunaren
amaieran. Azkenerako atseden-gune bat, kez- Asier Urkiza
EUSKARAREN ERABILERA EZ SEXISTA tereotipoak saihestu.
-Emakumeak fisikoaren garrantziare-
Pasa den alean publizitate sexistak ber- kin eta gizonak lanbide edo inteligen-
dintasunari egiten dion fabore makalari tziarekin erlazionatzen dituzten irudiak
buruz hitz egin genuen. Honetan, beraz, saihestu
publizitateak bete ditzaken jardunbide - Samurtasuna, errukitasuna, indarra, bo-
egoki batzuk presentatuko ditugu. terea, segurtasuna, zaintzeko eta entzu-
teko gaitasuna… bezalako ezaugarriak
Beti ere, errazena emakume eta gizonen bi sexuei egokitu
kopuruak orekatzen hastea da. Baina zein
aktibitatetan jarduten duten batek eta bes- Genero berdintasunetik haratago, familia
teek ere kontutan hartu beharko da: mota, bizimodu ezberdin, eta adin, egoe-
- Emakume zein gizonak zaintza lanetan ra eta arraza ezberdinetako pertsonak
agertu. presentatzea ere gizartearen aniztasunari
- Emakume eta gizon izateko aniztasuna buruzko pentsaera irekitzeko bide bezala
islatzen dituzten irudiak erakutsi eta es- erabili daiteke.

SALAKETA ARGAZKIA FEVE trenbideko
pasabidea berriro ere
Geltokia lurperatu behar delako
beste adibide bat bizi izan zen
pasa den azaroaren 1ean.
Trenbidea nahiko arriskua ez
balitz, barrerak behera gelditu
ziren eta kotxeek eta oinezkoek
pasatu behar izan zuten trenik
etortzekoa zenentz jakin gabe.
Noiz arte jarraitu behar dugu
auzokideon segurtasuna
kolokan jartzen? Istripu
gehiagorik behar da behingoz
hau konpontzeko?
IRITZIA

Alkatea Zorrotzan mendik ezagutzeko gonbidapena egiten
dugu, bisitariak ezuste handia hartuko due-
lako.

Pasa den irailaren 29an Juan Mari Aburto “La Landa” alde batera utzita, udal poliki-
alkate jaunaren bisita izan genuen auzoan. roldegia eta futbol zelaia bisitatu genituen.
Behin baino gehiagotan egon da, guztiok Zelai osoa eraberritu da, eta ehundaka mila
gogoan ditugun egoera latzetan ere, baina euro kostatu den obra honek Zorrotza zein
ez-ohiko gertakari gisa auzotar askorengan Zazpi Landako futbol taldeek disfrutatu ahal
ikusmina eta komentario ugari sortu zituen izango dute.
bisita honek. Egun horretan Ogasun zine-
gotzia eta Barrutiko presidentea den Marta Handik guretzat legealdi honetan auzoan
Ajuria, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzia den egindako inbertsio eta proiekturik hobere-
Asier Abaunza eta Gazteria zein Kirol zinego- na bisitatzera joan ginen, AUZOKAko lo-
tzia den Oihane Agirregoitia egon ziren bera- kalak hain zuzen. Auzotar moduan halako
rekin bat auzotarron arazoak arakatzen. proiektu batez harro egon beharko ginateke.
Proiektu horrek partaidetza zein komunitate
Bisitaren inguruan zurrumurru eta komenta- garapena ahalbidetzen ditu eta aldi berean,
rio anitz entzun ditugu; zentzu honetan, kri- erakunde publikoek bestelako elkarte eta
tika eraikitzailea denean ongi etorria izaten herri mugimenduekin elkarlanean aritzeko
da, ez ordea doako iraina. Artikulu honek aukera dagoela islatzen du. Horrelako lehe-
ez du inoren itxura goraipatu nahi, inork ez nengo esperientzia Bilbon, non eta Zorro-
dezala horrela har, baizik eta egun horretan tzan.
ia 5 orduko ibilbidean gertatutakoaren ingu-
ruan hausnarketa txiki bat egin. Feveko tren geltokitik pasa ostean (gobernu
aldaketa Madrilen berriro zorrotzarron kal-
Alkateak galdetu zigunean bisitatu nahi terako), Mikel Deunaren jaietan murgildurik
genuen lehenengo zonaldea zein ote zen, ez geundenez, nekazal azokan geldiune bat
genuen dudarik izan, aho-batez “La Landa” egin genuen. Bertan alkateak babarrunak
esan genuen. “La Landa” Zorrotza da, beraz erosten zituen bitartean, hurbiltzen zitzaiz-
Bilbo, eta ezin dugu onartu ez hiri bezala kion auzotarrekin berba egin zuen.
ez gizarte bezala horrelako lekuak oraindik
existitzea, are gutxiago gure auzoan. Han Gaur egun hurbiltasuna adieraztea politikan
gertatutakoa Berlangaren komediarik ho- modan omen dago, eta zapatu horretan argi
berenetan ere (drama bat izango ez balitz) gelditu zen edonor alkatearekin egon zite-
ezin da imajinatu: ijito multzo bat jaustear keela edozein proposamen edo kexa hela-
dagoen eraikin bateko leihoetatik aldarrika- razteko. Askok populismoa dela esango
penak adierazten, aldi berean zinegotziak dute, beste batzuek nepotismoa, eta auzotik
eta alkatea espaloitik argumentuekin eran- agertzen ez bada are txarrago, despotismoa.
tzun nahian, oihuak bestetik eta tarteka irain Orduan zein izan behar da alkate baten por-
batzuk ere. Baina han egon behar zuen, eta taera edo jarrera bere auzotarrekiko?
han egon zen arazorik jarri gabe. Bide batez
aipatu behar da ez dela lehendabiziko aldia, Erantzun zaila duen galdera hori zabalik
4 aldiz behintzat egonda gara berarekin zo- utziz, momentuz egun horretan emakume
naldean. zahar batek alkateari belarrira xuxurlatuz
esandako hitzekin geldituko gara: “Alkate,
Hortik Punta Zorrotzako “egonaldi eta elkar- Zorrotzan oso ondo bizi da, esaiezu ez hitz
bizitzarako gune” berrira abiatu ginen. Parke egiteko hain gaizki Zorrotzaz”.
horrek geroaldi labur batean zonaldea no-
lakoa izango den islatu nahi du. Oraindik Zorrotzako Euzko Alderdi Jeltzaleko
ezezaguna da auzotar askorentzat, eta he- Uri Buru Batzarra
GAZTE ATALA

Zorrotzako Mendizaleak: maite
ditut maite gure bazterrak

Duela 3 urte Gure Lurra Elkarteak Bizkaiko
Foru Aldundiko eskola kirolak prestatzen
dituen mendi ekintzetan parte hartzen hasi
ginen. 3 urte hauetan umeok eta nerabeok
Bizkaiko toki ezberdinetara joateko aukera
izan dugu, urtero 5 irteera egiten dira eta
gehienetan mendi tontorretan amaitzen da.
Irteera hauek 8 urte baino gehiago dituz-
ten Zorrotzako umeeentzat dira; gero, ir-
teeran bertan, Bilboko zein Enkarterriko
beste ikastetxeekin elkartzen gara 300 ume
inguru. Irteera guztietan Zorrotzara hurbiltzen da
autobus bat eta guztiok batera joaten gara.
Irteera hauek hiriguneko umeek naturaz go- Normalean txangoek 2,5 euro balio dute eta
zatzeko aukera eskaintzeaz aparte, Bizkai- izena emateko aukera dago Auzoka Komuni-
ko herri eta bazter paregabeak ezagutzeko tate Zentroan.
aukera ezin hobea dira. Irteeretara Gure Lu-
rrako begiraleak joaten dira normalean, Jose Urte honetako mendi irteerak hurrengoak
Luis erlojugilearekin. izango dira:

Eguna Irteera Izena emateko azken eguna
2018/07/10 Punta Lucero (309 m.) Zierbena 2018/09/26
2018/10/21 Babio (583 m.) Amurrio 2018/10/17
2018/11/25 Senderismoa Kortezubin 2018/11/21
2019/01/13 Deabru Atxa (779 m.) Dima 2019/01/09
2019/02/10 Senderismoa Markinan 2019/02/06
2019/03/24 Bastelarra (864 m.) Saldropo 2019/03/20
INKESTA

MTV sariak
Bilbon
Horrelako ekitaldiak
onuragarriak dira
bilbotarrontzat?

Jose Yaiza
Horrelako ekitaldiak Ez dakit zenbat gastatu
onak dira hiriarentzat, Igor Gutiérrez den horretan, horrelako
nazioartean ezagunago informaziorik ez baita egon,
bihurtzen dutelako baina ziur aski gehiegi. Eta
Bilbo. Baina uste dut adibidez, auzoko jaietarako
gauza garrantzitsuagoak urtero dirurik ez.
badaudela bultzatzeko.

Mikel
Horrelako ekitaldiek dirua
ekartzen dutela entzun
dugu, baina ez dago oso
argi norentzat den diru Sarai
Aida hori. Kasu honetan ekintza Alde batetik ondo dago,
Ondo egon da. pribatua zen eta nire ustez baina diru gehiegi gastatu
Kontzertuetara edonor ez dira bultzatu behar. Diru dela uste dut. Horrelako
joan zitekeen eta publikoa beharrezkoak gauzetan gastatzen dena
denontzako positiboa diren beste gauza batzuetan apur bat gehiago neurtu
izan dela uste dut. inbertitu behar da. beharko lukete.