You are on page 1of 8

GISLAN GEOGRAPHIC APPLICATIONS inteligentzia espazialaren eta

GIS sistema korporatiboen inplementaziora emandako kooperatiba da.

2009 urtean sortu ginen SL moduan eta 2017 urteaz geroztik
Kooperatiba Elkartea gara. Urte hauetan hainbat proiektutan parte
hartu dugu, geure kontura zein diziplinarteko lan taldeetan.

Inteligentzia espaziala eta honi lotzen zaion teknologiak bilakaera
bizkorra eta indartsua darama azken urteotan. Gaur egun gero eta
aplikazio eremu gehiago ditu. Esan daiteke, bezeroak duen beharretara
egokitzen den teknologia dela berau.

GISLANen egitekoa organizazioei inteligentzia hau bere baitan
txertatzen laguntzea da. Gure zerbitzuekin erronka zehatzentzat
emaitza zehatzak eskaini nahi ditugu. Horrela, gure bezeroei
aholkularitza independientea emateaz gain geomarketineko analisiak,
sistema korporatiboak, mapa bisore digitalak edo teknologia desber-
dinen arteko integrazio proiektuak eskaintzen dizkiegu besteak beste.
Beti bere beharretatik abiatuz eta behar horiek asetzeko konpromiso
osoarekin.

Ez gara inongo marka ezagunen komertzializatzaile, gure proiektuak
lizentzia kosturik gabeko teknologietan oinarritzen dira eta informazio
korporatiboa bezeroarekin zehaztutako proiektuetarako baino ez dugu
erabiltzen.

Urte hauetan, beraz, gure zerbitzu gehienak bezeroaren neurrira
egindakoak izan dira, sarri izaera esperimental handikoak. Eta horixe
da gustuko duguna, muga berriekin topo egitea, gure inguruko
organizazioen inteligentzia espaziala garatzen laguntzeko.
GIS sistema korporatiboak inplementatzen ditu-
gunean bi helburu bilatzen ditugu: bezeroaren
beharrari egokituko zaion soluzioa izatea, eta
bezeroak behar duen bezainbesteko autonomi- BESTEAK BESTE...
arekin lan egiteko sistema eraikitzea.
· UDAL GIS KORPORATIBOAK
Datu korporatiboak sentsibleak dira oso. Gure (DURANGO, HERNANI, OÑATI, BERMEO,
URNIETA, BERGARA...)
sistemak bezeroari gaitasun guztia transferitzeko
pentsatuta daude, kanpo asistentzia minimoare- . GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIAREN
kin arrakastaz kudeatzeko moduan. Irekiak eta BERDINTASUNERAKO ORGANOA
formatuz estandarrak dira hornitzailez aldatuz
gero ondare guztia bezeroaren esku egon dadin, · EUSKADIKO NEKAZARITZA ETA
gurekiko mendekotasunik gabe, bere aktiboak ELIKADURA EKOLOGIKOAREN KONTSEILUA
kokatu, ibilbide komertzialak diseinatu, geomar-
ketineko azterketak eta abar egin ahal izateko.
Gaur egun eragiketa sinple askok informazio bolu-
men handiak kudeatzea eskatzen dute. Hori ger-
tatzen da, esaterako, hiri zein gune ezberdinetako
BESTEAK BESTE... zerbitzuekin (parkinak, bulegoak, komertzioak…).

· UDAL MAPA BISORE INTERAKTIBOAK Bisore interaktiboak baliabide paregabea dira
(TOLOSA, AZPEITIA, BAKIO, OÑATI, EA, erabiltzaileari bilatzen duena azkar topatzen
HERNANI, BERRIATUA...)
laguntzeko. Sistema hauek gailu desberdinetatik
· WWW.EUSKALHERRIKOMAPA.EUS
kontsulta daitezkeenez erabilera aukera zabalak
eskaintzen dituzte erabiltzaile desberdinentzat.
· EUSKAL HERRIKO BIO-BASERRITAR
AGROEKOLOGIKO ETA HERRITARREN GISLANek sistema hauek inplementatzen ditue-
KOLEKTIBOA (EHKOLEKTIBOA) nean erabiltzailearen esperientzia ahalik eta erra-
zena izatea bilatzen du, intuizioak gidatuko duen
esperientzia eta nabigazioa ahalbidetzeko.
Bezero potentzialak lokalizatzea, ibilbide
komertzial eta distribuzio sare eraginkorrak
antolatzea edo lantokietako makineria
mugikorraren arrisku eremuak kartografiatzea,
besteak beste, ohiko ariketak izan ohi dira
geomarketingaren eremuan.

Datu sail zabalak ustiatuz, bezeroarentzat
konplexuak diren inguruneak aztertu eta
argibide zehatzak bilatzen ditugu. Emaitza
batzuk maparen gainean ikustekoak izan
daitezke. Beste batzuek, ordea, merkatu
aukera edo bolumenak identifikatzen lagun
dezakete.

Azterlan kualitatiboak diziplinarteko ariketak
izaten dira. Organizazioak bere esku ez dituen
espezialista desberdinen gaitasunak uztartuz
ingurua ezagutzen laguntzen dute. Horrela,
organizazioak bere lan taldeaz harago doan
ikuspuntua barneratzen du.

BESTEAK BESTE... Arlo ezberdinetan dihardugu gisako azterlanak
aurrera eramaten, hala nola:
· DONOSTIAKO ALDE ZAHARREKO
ANALISI SOZIODEMOGRAFIKOA · Azterketa geoestatistikoak.

· ANDOAINGO ERRADIOGRAFIA · Azterketa soziodemografikoak.
SOZIOEKONOMIKOA
· Etxebizitza parkearen eta honen erabileraren
· BARAKALDOKO GIZARTE-KOHESIOAREN
azterketak.
ADIERAZLE KUANTITATIBOEN ANALISIA

· EUSKAL HERRIKO HIRIBURUETAKO · Gizarte-kohesioaren adierazle kuantitatiboen
AUZOEN BIZIGARRITASUN ADIERAZLEAK analisia.

· OÑATIKO ETXEBIZITZA PARKEAREN · Hiri eta herrietako alde zaharren biziberritze
AZTERKETA. estrategiak laguntzeko azterketak.
BESTEAK BESTE...

· GIS AZPIEGITURA KORPORATIBOEN
MANTENU ETA ASISTENTZIA KONTRATUAK

· DATU KORPORATIBOEN MIGRAZIO ETA
EDIZIO KARTOGRAFIKOAK.

· INBENTARIO ETA KATALOGO
GEORREFERENTZIATUAK

· BERRIKUNTZA PROIEKTUETARAKO
ASISTENTZIA TEKNIKO INDEPENDIENTEA

BESTEAK BESTE...

· BILBOREN OINEZKO HIRI-
IRAKURGARRITASUNA HOBETZEKO PLANA

· GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIKO
BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA.
GIPUZKOAKO ERREPIDEAK

· GIZON ETA EMAKUMEEN ARTEKO
DESBERDINTASUN SOZIOEKONOMIKOAK
GIPUZKOAKO LANDA-GIROKO HERRIETAN
(GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA)

BESTEAK BESTE...

·JORNADAS DE SIG LIBRE ‘SIGTE 2018’,
UDG - GIRONAKO UNIBERTSITATEAN

· ‘CONGRESO GEOEUSKADI’, UPV/EHU-REN
2018KO UDA IKASTAROETAN

· GIS LIBREA ETA GEOPROZESAMENDUA’
ONLINE IKASTAROAK UEU - UDAKO EUSKAL
UNIBERTSITATEAN (2014-2018)

· ENPRESA ETA ERAKUNDEEN BEHARREN
NEURRIRAKO IKASTAROAK

· ‘GEOMATIKA ETA INTELIGENTZIA
ESPAZIALA 2017’ JARDUNALDIA
Geomatika eremu berrietara hedatzen ari den teknologia izanik,
proiektu bakoitza erronka bihurtzen da. Zer egin? Nola egin datu-iturri
desberdinak uztartu eta emaitza eraginkorrak eskuratzeko?

Big data eta datu meatzaritzak dakarten erronka geure egiten dugu.
Hau da, iturri desberdinetako datu jarioak barneratzen dituzten
prozesuak inplementatzea, izan uholdeek eragindako
egoerak arintzeko edo hiri bateko trafikoa kudeatzeko.

GISLANek urte hauetan hainbat proiektu berritzaile garatu du hirigin-
tza, zerbitzuen mantenua, natura edo gizarte zerbitzuetara teknologia
hau eramateko, kasu bakoitzean pertsona, informazioa eta
teknologiaren arteko mix berezi bat eraikiz.