You are on page 1of 24

IRITZIA

Zorrotzako kultur aldizkaria


Auzo Elkarteak 50 urte 55. zenbakia. 2019ko urtarrila
Argitaratzen du:
Zorrotzako Euskal Txokoa
Ezer baino lehen urte berri on opa nahi dizuegu. Urte berri honetan AEK euskaltegia
Auzo Elkartearen 50. urteurrena ospatuko dugu. Auzoagatik eta Zalbidea, 7 behea
auzoarentzat 50 urte lanean, Zorrotzan bizi garen pertsona guz- 48013. Zorrotza. Bilbo
tion bizi maila hobetzeko asmoz. Lortutako guztia txalotu behar da. Emaila: zmorrotz@gmail.com
Ez da makala izan, baina era berean ezin ahaztu aurrean ditugun facebook.com/ZorrotzMorrotz
erronka guztiak. Horretan gaude eta planteatu ditugun eskaerak @zorrotzmorrotz
gauzatu arte lanean jarraituko dugu. Koordinazioa: Naroa Peña
Diseinua eta maketazioa:
Urte hauetan guztietan elkartea osatu duten persona guztiak gogo- amc diseinua
ra ekarri nahi ditugu, zuzendaritza batzorde guztiak, baina horren Erredakzioa:
- Ibai Barrios - Naroa Peña
guztiaren gainetik, oro har auzoa goraipatu behar da, jasotako ba-
- Ainara García - Iratze Pérez
bes guztiagatik. - Igor Gutiérrez - Zuriñe Vila
- Aitor Marín
Halaber, urte osoan zehar, urteurrena ospatzeko hainbat ekitaldi Zuzenketak: Iñigo
prestatu ditugula aurreratu dezakegu. Adi egon. Haien berri eman-
Laguntzaileak:
go dugu aurrerantzean. - Karlos Rodríguez - Asier Urkiza
- Manu Cobo - Saúl Kurto
Bukatzeko, guztion artean Zorrotza hobe batean la-
Inprimaketa: Arin Graf
nean jarraitzera animatu nahi zaituztegu.

HARPIDEDUN
IZAN ZAITEZ!! Zorrotz Morrotz aldizkariak Bilboko udalaren diru-laguntza
jaso du baina ZM da edukiaren erantzule bakarra

ZM zure e-postan
jasotzeko, bidali mezu
elektroniko bat
zmorrotz@gmail.com
helbide elektronikora,
gaiaren laukian
“harpidetza” jarriz
ATALA BERRI
ZORROTZ

Euskaraldia ospatzeko ekitaldi mordoa


Igor Gutiérrez eta ipuin kontalaria izan genituen. Ondoren,
argazki herrikoia, triki-poteoa eta bazkaria.
Gure auzoak gogoz heldu zion Euskaraldiari Arratsalderako, euskaraokea eta gazteentza-
eta hainbat eragile eta lagunek antolatutako ko light-painting tailerra. Eta eguna bukatze-
ekitaldi mordoa egon zen. Euskaraldiari ha- ko, disko-festa aparta.
siera emateko, kontzertu akustiko bat egon
zen, euskarazko kantu zahar eta berriak uz- Horrez gain, astean zehar auzoko hiru eskola
tartu zituena. Azaroaren 30ean, berriz, bertso zentroetan hainbat jarduera antolatu ziren,
afaria izan genuen, Miren Amuriza eta Julio besteak beste, atsotitz lehiaketa, dantza tai-
Sotorekin, 60 bat lagun bildu ginelarik, se- lerra, photocall, txapak egitea...
kulako marka!
Datuon arabera, 100 bat ahobizi eta100 batX
Biharamunean, Biziprest Eguna ospatu belarriprestek eman zuten izena gure auzoan.
genuen, hau da, Euskaraldiaren egun nagu- Espero dugu hurrengo urtean askoz ere gehia-
sia. Goizean, haurrentzako eskupilota tailerra go izatea. Zorionak Zorrotza! Eutsi euskarari!

4 ZORROTZ MORROTZ 55 / 2019ko URTARRILA


Auzokak urtebete nork bere oihalezko poltsa egin zezan, plas-
tikozkoak apurka-apurka baztertzera anima-
egin du tzeko asmoz. Halaber, pasabidean, euskal
jantzi tradizionalen erakusketa zegoen eta
Igor Gutiérrez aldi berean, hormetan mural bat margotzen
ari zen musikaz lagunduta. Ekitaldia boro-
Abenduan urtebete egin du Auzoka Komu- biltzeko, gela nagusian jam session batez
nitate Zentroak eta jai berezia antolatu zen gozatzeko aukera izan genuen, mokadutxo
hura ospatzeko. Hasteko, zentzumenekin batzuen artean.
esperimentatzeko tailerra 0-7 bitarteko hau-
rrentzat zeinetan argia, soinua eta hainbat Urte eskas batean zentroan jarduera berriak
material erabiliz giro berezi batean murgiltze- ugaltzen joan dira eta erabiltzaile kopurua
ko aukera izan zuten. Bitartean, ondoko gela nabarmen hazi da, egun auzoarentzat errefe-
batean serigrafia tailerra zegoen martxan, rentziazko gune bat izanik. Urte askotarako!

Abian da Ikusi eta Ikasi haur kultur zirkuitua


Zorrotz Morrotz 2 tailer eta bi ikuskizun jasoko ditugu gurean,
guztiak Udaltegian. Tailerrei dagokionez, mar-
Ikusi eta Ikasi 4 eta 8 urte bitarteko Bilboko txoaren 11n “Euskal astistak” tailerra euskal
haurrentzako egitasmoa da. Aisialdia eta kul- artera hurbilduko da gure hiru artista handiren
turaren bitartez, familian euskararen erabile- eskutik: Oteiza, Chillida eta Ibarrola. Zuhaitzak
ra sustatu eta honekin gozatzea du helburu. margo akrilikoekin, eskulturak, estanpazioa,
Aurten 70 ikuskizun eta tailer burutuko dira forma geometrikoak eta bestelako eskula-
otsailetik maiatzara eta guztiz doakoa da. nak sortuko dituzte bertarakoek artista horien
lanera hurbilduz. Martxoaren 30ean berriz,
Tailerretan parte-hartzeko plazak mugatuak “Txiki erritmo” tailerraren txanda izango da.
direnez, aldez aurretik izena ematea ezin-
bestekoa da. Urtarrilaren 14tik 27ra bitartean Bestalde, lehenengo ikuskizuna otsailaren
izena ematen duzuenon artean, urtarrilaren 15eko “Arima Disko” musikaz, jolasez eta di-
28an zozketa egingo da. Informazio gehiago bertsioz beteriko adin guztietako partaideen-
eskuratzeko eta izena emateko aukera: www. tzako dantzaldia izango da. Apirilaren 6an
ikusietaikasi.eus webgunean. Ikuskizunetara berriz, Patata Tropikala antzerki taldearen
joateko aldiz, ez da izenik eman eman, sarre- “Amona Joxepa” antzezlana ikusteko aukera
ra librea izango da aforoa bete arte. izango dugu.
ATALA BERRI
ZORROTZ

Irisgarritasuna Zorrotz Morrotz

hobetu dute Zazpi Uztailean hasi eta bi hilabete iraun duten lan
hauek pasa den abenduaren 20an inaugura-

Landa etxaldean tu ziren. Bilboko Udalak 170300 euro ingu-


ruko inbertsioa egin du. Hobekuntza hauek
lortzeko lehendik zeuden arrapalak egokitu
eta arrapala eta eskailera berriak egin dira.
Horrez gainera, oinezkoen pasabide berriak
eta irtenguneak egin dira, irisgarritasuna eta
segurtasuna bermatzeko. Atarietako sarbi-
deak hobetzeko lanetan ia milioi bi euro in-
bertitu dira.

Surbisa ere lanean ari da Zazpi Landako


etxebizitzak hobetzen. Udal sozietatea eraiki-
netako egituraren eraginkortasuna hobetze-
ko proiektuak egiten ari da eta etxebizitzetan
kanpoko igogailuak jartzeko plana jarri du
abian. Hori gogoan hartuta, Udalak atari guz-
tietarako oinezko ibilbideak diseinatu ditu.

Olentzerok, Mari
Domingik eta Errege
Magoek ez zioten
muzin egin beraien
hitzorduari
Zorrotz Morrotz

Batzuek eta besteek ez zuten hutsik egin


eta abenduaren 24ko eta urtarrilaren 5eko
gauetan bere lana bikain egin zuten auzoko
etxeetan.

Eta ez hori bakarrik, lana bete beharreko au-


rreko arratsaldean Olentzerok eta Mari Do-
mingik eta urtarrilaren 4an Erregeek, auzoko
ume guztiak agurtu zituzten eta beraiekin,
eta hainbat gurasorekin ere, argazkiak atera-
tzeko tartea izan zuten auzoan bueltatxo bat
eman ostean. Jai Batzordeak antolatu zituen
ekitaldiak eta Laguntasuna merkataritza eta
ostalaritza elkarteak lagundu zuen Erregeen
kabalgatan.

6 ZORROTZ MORROTZ 55 / 2019ko URTARRILA


BEHIN BATEAN

Jabonera Tapia
langileen etxaldea
LEHEN

Etxalde hau Inazio Miranda auzune


alboan kokatzen da, Zorrotza Kastrexa-
na errepidetik igotzean eskumaldean.
Eraikin hauek garai berberekoak dira,
1924koak. Ijienismoa deitzen zautsien
urte haietan egin zan politikari, lantegi
handiek bere lankideak, modu baten
edo, ondo bisitzeko, bai eta alboan
izateko badaezpadan be…. Hau ez da
langilen koperatiba, xaboie egiten eban
Tapia, etxebarria eta konpañiak egin-
dakoa baizik; handik bere izena. Hiru
auzunek osatzen dabe etxe talde hau.

Duela gitxi, hamar urte edo, konpa-


niak saldu zautsien etxeak langilei oso
merke, gainetik kentzeko, beraz orain
ORAIN jada bakotzak bere etxearen jabea da.

Zorrotzako argazki zaharrak


dituzu? Zure argazkia
Zorrotz Morrotzen
agertzea nahi duzu??
Bidaliguzu e-mail bat
zmorrotz@gmail.com
helbide elektronikora gaiaren
laukian “behin batean” jarriz.
Mila esker!
ZORROTZATIK MUNDURA

Lorik egiten ez duen hiria da


Londres. Aukera asko daude arlo
profesionalean zein pertsonalean
ADRIÁN ROJO
Bizitokia: Londres
Noiztik: 2016ko urtarriletik.
Adina: 27 urte
Lanbidea: Tabernaria

Gustuko lanik topatzen ez zuenez,


Adrian duela 3 urte Londresera
joan zen esperientzia berri baten
bila. Hiriko kulturartekotasuna oso
positibotzat baloratzen du, eta
bertan oso gustura egon arren,
ziur dauka Zorrotzara bueltatuko
dela etorkizunean.

Testua: Naroa Peña eta Zuriñe Vila beraien herrialdeetako ohiturak ere ezagu-
tzeko aukera izan dut, eta hori niretzat oso
Nolatan eta zergatik joan zinen Londrese- aberasgarria izan da.
ra?
Azkenengo urteetan Bilbotik kanpo joateko Gogorra egin zitzaizun hango lan eta bizi
gogoa nuen, baina hainbat arrazoirengatik ohituretara moldatzea?
nire erabakia atzeratzen joan nintzen. Hiz- Ez. Nahiko azkar egokitu nintzen hemengo
kuntza eta bizimodu desberdin bat ezagu- lan eta bizi ohituretara. Herrialde oso tole-
tzeko gogo handia nuen eta hemen lanbide rantea da Londres eta bertako jendea bere
finkorik ez nuenez eta nire gustuko lana to- kasa dabil.
patzea zaila egiten ari zitzaidanez, 2016ko
urtarrilean Londresera joatea erabaki nuen. Zer da handik gehien gustatzen zaizuna?
Eta gutxien?
Oso ezberdina da hango bizimodua, edo Gehien gustatzen zaidana hiriak daukan bi-
auzokoaren antzekoa da? zitasuna da. Milaka jatorri desberdinetako
Eguneroko bizimodua antzekoa da. Baina pertsonak bizi dira Londresen eta hori da,
aisialdiaren aldetik, esan behar dut hain hiri nire ustez, Londresek daukan ezaugarririk
handia denez, zure denbora librean egiteko bereizgarriena, kulturartekotasuna. Horren
hamaika aukera ezberdin daudela. Bestal- adierazpen nagusia musika da. Ni, musi-
de, Londresen kultura eta herrialde desber- kazale amorratua izanda, hemen musikaz
dinetako persona asko ezagutu ditudanez, gozatzeko dauden aukerak oso modu po-

8 ZORROTZ MORROTZ 55 / 2019ko URTARRILA


sitiboan baloratzen ditut. Bestalde, gutxien
gustatzen zaidana da leku gehienak beti
jendez gainezka daudela. Erdialdean lan
egiten dut eta arratsaldeko 4etatik 6ak arte,
adibidez, metroa hartzea ezinezkoa da. Ho-
rrez gain, hemengo janaria ez dut gustu-
ko. Munduko leku desberdinetako janariak
dastatu ditut, baina amak prestatzen dituen
bezain janari goxoak ez ditut inon topatu,
kar,kar,kar.

Zorrotzara askotan bueltatzen zara?


Bai, egun batzuk libre izaten ditudanean he-
galdi bat hartu eta Zorrotzara joaten naiz fa-
milia eta lagunak bisitatzera.

Zeren falta sumatzen duzu gehien?


Batez ere nire familia eta lagunak. Askotan,
gertatu zait, batez ere ostegun edo ostiral
arratsalderen batean, kristoren gogoak iza-
tea auzoan kuadrillakoekin pote bat hartzen
egotea. Bestalde, hondartzaren falta ere
asko somatu dut. Hemen nagoenetik oso
gutxitan egon bainaiz hondartzan.

Nolakoa da zure eguneroko bizimodua? sionalean zein pertsonalean. Zure hobbya


Oso normala. Ohetik jaiki, kirol pixka bat edozein dela ere, praktikatzeko aukera izan-
egin, janaria prestatu eta lanera joaten naiz. go duzu.
Gero, egunaren arabera, lagunekin buelta-
txo bat ematera joaten naiz edo zuzenean Eta bukatzeko, Zorrotzara berriro bizitzera
etxera nekatuta banago. bueltatzeko asmoa duzu edo han geratuko
zara betiko?
Zein litzateke zure ustez hango ezaugarri- Bai, momentuz Londresen oso gustura
rik adierazgarriena? nago, baina etorkizunean Zorrotzara buelta-
Frenetismoa. Badiote Londresek ez duela tuko naizela uste dut, ez dakit urte bat edo
inoiz lorik egiten, eta nire ustez, egia boro- bost urte barru, baina bueltatu ziur buelta-
bila da. Aukera asko daude, bai arlo profe- tuko naizela.
ATALA
ERREPORTAJEA

TXINBOTARRAK KONPARTSAREN MUSIKA TAILERRAK


Zarata baino askoz ere gehiago
Batzuentzat musika zarata hutsa baino ez da, baina horren atzean zerbait
gehiago dago. Bizirik sentitzeko eta barrua hustutzeko zein kulturaren
esparruan ezinbesteko tresna daukagu. Kirolak ere zati garrantzitsu bat
betetzen du atal honetan. Horregatik, beharrizanak asetzeko, duela urte
batzuk Txinbotarrak konpartsaren eskutik tailerrak abian jarri ziren.

Testua: Ibai Barrios


Argazkiak: Xxxxxxx Urteen joan-etorrian tailerrak egiteko in-
fraestrukturak nabarmenki hobetu dira.
Txinbotarrak konpartsa sortu baino urte Auzoka Komunitate Zentroaren agerpena
batzuk lehenago bateria jotzen ikasteko tai- ezinbestekoa izan da ibilbide honetan, izan
lerra egon zen auzoan, askok nostalgiaz ere ia ikastaro guztiak frontoi berrituaren
gogoratzen duguna. Bada, hori bukatu eta parean dagoen lokalean egiten dituzte. Sei-
2013 urtera arte itxaron behar izan genuen garren ikasturtea dugu aurtengoa eta Ga-
Zorrotzan musika tailerren burrunba berriro bonetako etenaldiaren ostean indarberrituta
entzuteko. Txinbatukadaren hastapenekin itzuli da proiektua. Guztira zazpi dira gaur
batera txalaparta, alboka zein lehen aipa- egun dauden tailerrak: trikitrixa, panderoa,
tutako bateria tailerra antolatzen hasi zen txalaparta, txistua, kitarra, bateria eta lehen
auzoko zenbait jende. Ezin ahaztu musikaz aipatutako esku pilota. Zoritxarrez alboka
aparte Euskal Herrian daukagun kirol os- eta bertsolaritza ezin izan dituzte abian jarri
petsuenetariko bati ere lekua egin ziotela, gutxieneko kopurua bete ez delako. Aipatu
esku pilotari, alegia. Hauxe izan zen ibilbi- behar da Fray Juan eskolan kitarra tailerra
dearen hasiera. sortu dutela eta harrera oso ona izan duela

10 ZORROTZ MORROTZ 55 / 2019ko URTARRILA


ikasleen artean, beraz musika uholdeak au- Materiala irakasle, lagun eta ezagunen bi-
rrera darrai. tartez lortzen dute eta aurrera egiteko
modua aurkitu dute. Dena den, triki bat alo-
Aurtengo berrikuntzen artean ordutegi al- katu behar izan dute eta asmoa da mate-
daketa egin dute kontuan hartuta tailerrak rial gehiago lortzea. Ekarpenak funtsezkoak
aurrera doazen heinean gela bat erabili dira irakur daitekeen moduan.
beharrean bi erabili beharko dituztela (mai-
laren arabera banatzeko). Halaber, hilabete Auzoka Komunitate Zentroaren garrantzia
honetatik aurrera gela gorria eta laranja in- handia dela aipatu dugu, baina kultur eta
tsonorizatuta egongo dira eta tailer guztiak kirolaren espresioa ez da espazio itxi ho-
gela horietara mugitu dira, Auzokako beste rietara mugatzen. Urtean zehar auzoan an-
gelak libre utziz. tolatzen diren ekimenetan tailerrak kalera
atera eta bizilagunen erakusleiho izateko
Azpimarratu behar da ikastaro guztiak zubia eraiki dute. Oztopoak oztopo kultura
doakoak direla, eta horietarako auzoko eta kirola sasoi onean daudela konfirmatzen
konpartsaren laguntza ezinbestekoa da. duen seinale.
ATALA
ELKARRIZKETA

VÍCTOR CABACO: “Vitoria 3 de marzo” filmaren zuzendaria


Gasteizko gertakariak
ezagutaraztea, ikuslea hunkitzea eta
aldi berean ondo pasa dezan
helburuarekin egin dugu filma

Santanderren jaio arren, urte batekin bilboratu zen Victor. EHUn Arte
Ederrak eta Ikus-entzunezkoak ikasi zituen eta Madrilen hasi zen lanean
25 urterekin. Han 6 urte egon ondoren, berriro Bilbora etorri zen.
Madrilera astero joaten da lanean oraindik, baina Zorrotzan “erosoago
bizi da”, eta horregatik 51 urteko zine zuzendariak hemen du bizilekua
bere emaztea eta alabarekin. Publizitate iragarkiak zuzentzen dihardu,
eta hainbat telefilmetan zuzendari eta zuzendari-laguntzaile lanetan
hogei urte baino gehiago eman ostean, martxoaren 1ean “Vitoria 3 de
marzo” bere lehenengo luzemetraia helduko da zinema aretoetara.
12 ZORROTZ MORROTZ 55 / 2019ko URTARRILA Testua eta Argazkiak: Aitor Marín
Noiz hasi zinen zine zuzendaritzan?
Ikasketak bukatu nituenean jada hasi nintzen
film laburrak egiten. Madrilen telefilmetan la-
nean hasi nintzen. Antena3eko “Compañeros”
telefilmean hasi nintzen zuzendari laguntzaile
lanetan eta kapitulu batzuk zuzendu nituen.
Telebistarako publizitate asko ere zuzendu
dut. 20 urte baino gehiago eman ditut jada
Tele5 edo Antena3 kateentzat telefilmetarako
publizitatea egiten.

2018ko Donostiako Zinemaldian zure lehe-


nengo luzemetraiaren aurreaurkezpena izan
zen. Nola heldu zitzaizun proiektu hori?
Ekoizetxea Gasteizekoa da. Beraiekin lan egi-
na nintzen aurretik publizitatean. Honetarako
bazuten filma baina zuzendaririk ez. Eskaini zi-
daten eta baietza eman nien. Orain dela bost
urte proiekturako dirua lortzen hasi zen ekoi-
zetxea, eta lanean hasi ginen.

Dirua aipatu duzu. Nola lortu da finantza-


zioa? Oso zaila da film bat zuzentzeko beste
dirua lortzea?
Bai. Oso zaila. Adibidez, film hau enkargu-
pean da... Normalean ekoizetxeek lortzen
dute finantzazioa. Gure filmak ETBren lagun-
tza izan du, Eusko Jaurlaritzarena, ICOrena...
Aurrekontua osatzen da, milloi eta erdi euroko
aurrekontua da kasu honetan. Diru kopuru ho-
rrekin guztia egin behar da. Film honek ekin-
tza asko dauka, baliabide ugari, borroka asko,
aktore pila bat... Dagoen dirua aintzat hartuz,
noraino hel daitekeen neurtu behar da.

Gidoia landuta heldu zitzaizun edo aldake-


tak egin dituzu?
Gidoilari taldearekin berarekin eta ekoizleekin
batera aldaketak egin ditut. Aktoreek ere alda-
ketak proposatu dituzte konturatzen zirenean
esan beharreko zerbait ez zetorrela guztiz bat
geroago esan beharreko beste zerbaitekin...
Amaiera bera ere apur bat aldatu genuen... El-
karlanean aldaketak egin ditugu gidoian, beti
ere hobetzeko asmoz.

Aktoreak hautatzeko castinga nolakoa izan


zen?
Aktore pila bat ikusi genuen. Aktore ezezagu-
nak hautatu nahi nituen filmari sinesgarritasun
handiagoa emateko. Proba asko egin genituen.

2019ko URTARRILA / ZORROTZ MORROTZ 55 13


ATALA
ELKARRIZKETA

Filmaren helburu
nagusia eta argia
gertaera horiek
argitara ateratzea
da, baina ez
genuen panfletorik
egin nahi. Fikzio
batez, familia
baten istorio batez
alegia, baliatu gara
horretarako. Fikzio
horretan enpresa,
eliza, asanbladak,
eta abar islatuko
dira eta tramak
Zaramagako
elizako gertaeretara
bideratuko gaitu

Eta filmatze lanaz zer aipatuko zenuke? minduko da, eta tramak Zaramagako elizako
Gasteiztar askok parte hartu du filmatze-la- gertaeretara bideratuko gaitu. Filmaren hel-
netan, eta horrek azpiegitura handiagoa buru nagusia eta argia gertaera horiek ar-
eskatzen du. Gasteizen kontzientzia handia gitara ateratzea da. Izenburua begiratu bai-
dago gai honekiko, jendeak bereganatu egin no ez da egin behar: “Vitoria, 3 de marzo”.
ditu gertaera hauek, eta argitara atera dadila Baina panfletoa izatea ere ez genuen nahi.
nahi du. Hori nabaritu da eta hiriaren parte Gertaerak kontatuko zituen istorioa izatea
hartzea izugarria izan da. Filmean parte har- nahi genuen. Filma ikusita, egindako sarras-
tzeko bolondresak eskatu zirenean figurante kia eta injustizia argi islatzen dela uste dut.
moduan agertzeko, jende asko agertu zen. Honen inguruko dokumental ugari eta oso
Egun batzuetan 500 figurante baino gehia- onak eginda ziren, baina historiari heltzeko
go egon dira goizean eta beste 500 arratsal- bide errazagoa da fikziozko istorio bat.
dean. Oro har gerturatutakoek ondo pasatu
zutela esango nuke, baina nekagarria da. Suposatzen dut horrelako proiektu bate-
rako dokumentazio lana oso garrantzitsua
Filma 1976eko martxoaren 3ko Gasteizeko dela akatsik ez egoteko. Norengana jo du-
sarraskian oinarrituta dago. Bertan, polizia zue lan horretarako?
espainolak greban zeuden bost langile hil Batez ere “Martxoak 3” elkartearengana.
zituen. Gertaera horretan oinarritutako fik- Hemerotekan ere asko bilatu dugu eta do-
ziozko istorioa da filma edo gertaera berez kumentazio lan itzela egin da. Gai honi bu-
kontatzen da? ruz dauden dokumentu grafiko guztiak ikusi
Fikzio baten bidez, familia baten istorio ba- ditugu: aldundikoak, udalarenak... Izan ere,
ten bidez alegia, kontatzen dira gertaerak. garaiko super8 kamerak erabili ditugu eta
Fikzio horretan enpresa, eliza, asanbladak, gure super8 propioak sortu ditugu benetako
eta abar islatuko dira. Fikziozko familia ho- irudiak tartekatzeko filmean, sinesgarritasun
rren alaba sindikalista heroi batekin maite- handiagoa emateko asmoz.

14 ZORROTZ MORROTZ 55 / 2019ko URTARRILA


Ez da gobernuen aldetik egia ezagutzeko
asmo handirik egon. Ahalegin nagusiak bik-
timen elkarteak berak egin dituela esango
nuke. Zein da honen arrazoia zure ustez?
Ez da inor epaitu, ez da errudunik egon... Ez
da gogo handirik izan ikertzeko. Horregatik,
filmaren bidez, gertaerak kontatu nahi izan
dugu, ikusleak epai dezala.

Martxoaren 1ean estreinatuko da filma. Arra- LABURREAN


kastatsua izango dela uste duzue?
Ez nau gehiegi arduratzen horrek. Ikusleak Gustuko duzun zine zuzendari bat?
ondo pasatzea, gertaerak ezagut daitezen Win Wenders, Sam Peckinpah, Tony
eta ahal bada ikuslea hunkitzea da helburua. Scott... Ezin bakarra esan.
Hori lortuta, pozik egongo nintzateke eginda-
ko lanarekin. Ez dakit arrakasta edo porrota Gomendatuko zenukeen film bat?
neurtzen. Sergio Leoneren “Érase una vez Amé-
rica”.
Eta bestelako proiekturik ba al duzu?
Proiektu batzuk baditut. Filma baten proiektua Telefimak ikusten al dituzu?
izan dut beste batzuekin baina momentuz gel- Stranger things ikusten nabil, baina ez
dirik dago. Horretarako, lehen aipatu dudan naiz telefilm zale handia.
bezala, finantzaketa lortzea da zailena. Dena
den, orain “Vitoria 3 de marzo” filmaren estrei- Zein film zuzentzea gustatuko litzaizu-
naldian daukat arreta, hortik aurrera etorriko ke?
denaren zain... Telefilm proiekturen bat ere ba- Beldurrezko bat.
dago, baina tira! Esan bezala, momentuz neu-
re burua estreinaldian zentratu nahi dut. Zaletasun bat?
Komikiak adibidez.
Zer esango zenioke zine zuzendaritza lane-
tan hasi nahi duen norbaiti? Galtzeko lekuren bat?
Ba lehendabizi, asko ikasteko. Formakuntza Ez daukat horretarako astirik, baina Me-
ahalik eta onena izan dezan, eta ilusio handi- xico DFra joatea gustatuko litzaidake.
rik ez egiteko, kar, kar! Pazientzia izan behar
da. Beranduago edo lehenago aukera hel dai- Eta film bat grabatzeko leku bat?
teke, ondo lan egiten bada. Eta aukera heltzen Huescako Canfranceko geltokia.
bada, aprobetxatzen saiatzeko.
BERTSOTAN Amek ez dute.
Katixa Agirre. Elkar. 2018. 216 orrialde
Bi emakume, bi ama gazte: batek (Jade/Alice) bere
ume bikiak hil ditu, bere eskuz baineran itota. Bestea,
Doinua: nobelaren narratzailea, bere haurraz erditzerakoan, bat
Lurreranpean sar nindaiteke. -batean ohartu da ezagutzen duela ama hiltzaile hori,
aspaldian haren berri izan ez badu ere; Jade/Alice-
rekin eta haren ekintzarekin obsesionatuta, gehiago
jakitea erabakiko du, hartaz ikertzea eta horri guztiari
Hasterakoan uste izaten da buruzko eleberri bat idaztea.
Sorkuntza esaten diogu artista baten lanaren emaitza-
ri; sorkuntza da halaber haur bat mundura ekartzean
Inoiz ez da bukatuko ama batek egiten duena. Bi sortze mota, bata bestea-
rekin zerikusirik gabea, kontraesankorrak ere bai agian? Sormenaren bi
alderdi horiek eta bien arteko harremanak arakatu ditu Katixa Agirrek
Gabon garaiko konpromisoei bere bigarren nobela honetan, irrikaz irensten den fikzioa eraikiz eta
aldi berean gogoan luzaroan geratzen diren hausnarketekin aberastuz..
ezin zaie egin uko
Leihotikan:
Non zaude (Gor) 2018
Afal aurreko poteoetan
Estudioko azken lana 2012an kaleratu zuten eta 25
urte baino gehiagoko ibilbidea duen laukote honen
senide eta lagun hurko abesti berriak entzuteko gogoz genbiltzan. Euskaraz
eginiko musikaren eszenan underground moduan
aritzen direla esan dezakegu, beraien abesti ezagun
Amaigabeak ziruditen lehen batek dioenez “punk-rock talde soil bat gara”. Defini-
zio umil eta xumea, baina taula gainean eustea ez da
erraza. Gainera diska bikoitza dakarte besapean, 17
bere argi bere kulto abestiz osatua. Punka eta hardcore melodikoaren indarra eta gozotasu-
na ederki nahastu dute, non Gorka abeslariaren ahots tinbre bereziak
bere estiloan bakarrak egiten dituen kantak. Aurreko zenbakian aipatu
ta orain berriz amaitu dira
nuen Euskal Herrian talde gutxietsiak daudela. Nire zerrenda partikula-
rrean Leihotikan sartuko nuke duda izpirik gabe. Euren ibilbidea egitea
gu konturako orduko lortu dute baina ez dituzu jaialdi handietan ikusiko. Nahiago dute leku
xumeetan aritu baina esperientzia eta urteen poderioz hartutako back-
ground delakoa kontuan hartzen badugu emaitza argia da. Hori izan
daiteke hainbat urtez bizirauteko formula.
Ibai Barrios
Asier Urkiza
PINTXOTAN

Taloa txistorrarekin Osagaiak: Arto irina, ura, gatza eta txistorra.

Ura berotu su txikitan (50 gradu). Gatza bota


eta urtu. Bota artirina eta nahastu, harik eta orea
kazolaren paretetatik askatu arte. Aldatu orea
aurrez irineztaturiko mahai batera eta bolatxoak
egin. Forma eman behar zaio eta lautu bolak
esku-ahurraz. Su txikitan frijitu plantxan, 5 minutu
gutxi gorabehera alde bakoitzeko, (urretsu ikusi
arte, erretzera iritsi barik).
Zailtasun maila: Ertaina
Prezioa: Pintxopotea: 0,50 € + edaria

L@S LEON@S
Espezialitatea: txerri belarria.
Ordutegia:
9:30etik 00:00era
Asteazkenetan itxita
P. Vicente Zabala.
Tel. 675 70 77 39
ATALA
IRITZIA

Zure iritzia jakin nahi dugu. Bidaliguzu zure artikulua zmorrotz@gmail.com


helbide elektronikora gaiaren laukian “iritzia” jarrita. Eskerrik asko!

Zorrotza, liluratzen duen auzoa


Auzoaren elkarbizitza eta Landa hobetzeko asmoz EH Bilduk plantea-
tutako neurrien aurrean.
ongizatea hobetzeko asmotan
Agintaldi osoan zehar, auzoaren ongizatea
Zorrotzako auzokideek hobetzea helburu zuten zenbait mozio aur-
keztu ditugu Udalean. Bakarra, Burtzeñako
erakutsitako lana eta kemena zubiaren estalketa, hain zuzen, onartu zen,
aho batez. Udal gobernuak obrak egite-
eredu beharko luke Bilboko
ko konpromezua hartu zuen. Bi urte pasa
beste auzoentzat. dira jada mozioa aprobatu zenetik (2016ko
maiatza) eta, ikus dezakegunez, oraindik ez
da ezer egin. Udal talde honek auzoarekiko
Pasa diren lau urte hauetan, EH Bilduko zi- duen “konpromezu sendoaren” beste adibi-
negotzi gisa, Bilboren alde, eta noski, Zo- de bat.
rrotzaren alde lan egiteko ohorea izan dut.
Egia esanda, auzoa ez nuen aurretik eza- Baina, duda gabe, Zorrotzako auzokide guz-
gutzen, baina onartu behar dut txunditu, li- tiak batzen dituen borrokaren bat badago,
luratunauela. Auzokideek agertutako jarrera hori FEVE trenaren lurperatzea da. Errailek
aldarrikatzaile eta positiboak, Zorrotzako bizi bizi-kalitatea eskastu egiten dute, eta seku-
-kalitatea hobetzeko etengabe lanean aritzen lako arriskua suposatzen dute auzoarentzat.
dena, hiribilduaren beste auzoentzat eredu- Azken urteotan izandako biktimak, horren
garri beharko luke. Halere, oraindik Udalaren adibide. Nahikoa da etengabe errepikatzen
partez bestelako inbertsioak beharko lituzke diren promes hutsalez. EH Bildutik, udalbatza
auzoak, bai etxebizitza edo osasun alorretan, ezberdinetan alkatea itaundu egin dugu gai
zein mugikortasun edo azpiegituretan. honen inguruan, alternatibak eta irtenbideak
planteatuz, baina bereziki, aldarrikapenaren
Legegintzaldiaren hasiera partean, 2015eko buru izan dadila eskatu diogu, gutxienez,
iraila aldera, auzoaren errealitatea bertatik AHT defendatzen duen irmotasun berdina-
bertara ezagutzeko asmoz, “auzobira” burutu rekin, bere esku dagoen guztia egin dezan
genuen koalizioko zenbait kidek. Ibilbidea eskatuz.
amaituta, burutik ezin kendu La Landa auzu-
neko lagunen bizi baldintza latzak; nola da Amaitzeko, nire burua beste zorroztar bat
posible EAJk saldu nahi digun “postal hiri” bezala ikustea barkatuko didazue. Miresten
honetan oraindik txabolismoa bezalako feno- ditut hango auzo merkataritza eta bizilagu-
menoa existitzea? nak, “Auzoka” bezalako ekimenak txaloga-
rriak iruditzen zaizkit, eta urtero-urtero Alazne
Segituan, EH Bilduk ingurune osoa bizibe- Lopez dantzariari egiten zaion omenaldian ez
rritzeko asmoa zuen plan integrala aurkeztu dut hutsik egiten, ezta Txinbotarrak konpar-
zuen mozio baten bitartez, baina EAJk eta tsako txosnan. Eskerrik asko guztiei, zin da-
PSEk atzera bota zuten, kontrako bozkak gizuet Zorrotzako ongizatearen alde lanean
batuz. Bi urte pasata, bost pertsonek bizia jarraituko dudala.
galdu zuten aipatutako etxebizitzetan sutea
suertatu eta gero…beste behin, alkatea eta Bruno Zubizarreta
bere udal-taldeak ez-ikusiarena egiten La Bilboko udaleko EH Bilduko zinegotzia

18 ZORROTZ MORROTZ 55 / 2019ko URTARRILA


EUSKARAREN ERABILERA EZ SEXISTA

2001ean argitaratu zen euskal izende- izan dira neska edo mutil izenak, ez dago
gia, non mutilentzako zein neskentzako izen mistorik”.
izenak bereizten ziren. Zenbait urte ge-
roago, Mikel Gorrotxategi euskaltzainak Bere hitzetan, izen arruntekin ez beza-
honakoa esan zuen izenen sexu bereiz- la, pertsona izenetan desberdintasunari
keta beharrezkoa dela argudiatzeko: eusteko, tradizioa erabiltzen duela justi-
“Jendeak pentsatzen du izen arrunten fikazio moduan ikusi dezakegu. Sexuen
kasuan euskaraz sexu markarik ez da- arteko berdintasuna helburu daukan gure
goenez, sexu markarik gabeko pertsona gaur egungo gizartean, besteen artean
izenak daudela, eta hori euskarazko sis- generoen arteko desberdinkeriak gutxi-
temaren kontrako ustea da. Euskarazko tuz, izenaren bidezko desberdinatsuna
izenak, ezagutzen ditugun neurrian, beti markatzea benetan beharrezkoa da?

SALAKETA ARGAZKIA Espaloi


higatua
Correos aldeko
espaloia
egoera
eskasean
dago. Bitxia da
semaforo eta
geltoki berria
jarri dutenean
jarraian
zeukaten
espaloi zatiari
erreparatu ez
izana. Telefono
kabinagatik
ote...
ATALA
IRITZIA

Zorionak babespean sortu zen 1988an auzoko talde


eta elkarte guztien lan koordinatua sustatzen

zorrotzar guztion duen Zorrotzako Taldeen Koordinakundea.

elkarteari bere
Beste alde batetik, zenbatezinak dira Zorro-
tzak ezagutu dituen borrokak eta lorpenak,
gehienak Auzo Elkarteak bultzatuak. Segu-
50. urteurrenean! raski, lorpenen artean gehien nabarmendu
direnak auzoko ekipamenduekin lotutakoak
dira, hala nola, kale askoren asfaltatzea eta
Hasi berri den urtea Zorrotzako argiztapena, Azoka eta Untziola (Urzelai) par-
keak, Auzo Etxea, Polikiroldegia eta Institutua.
auzo mugimenduarentzat zinez Berriki, aipagarriak dira frontoia estaldu izana
eta Zazpilandako irisgarritasuna hobetzeko
gogoangarria da. egindako lanak, besteak beste. Horrez gain,
Auzo Elkarteak abiatutako drogen trafikoaren
Izan ere, duela 50 urte, 1969an, Francoren aurkako borroka eta elkarbizitzaren aldekoa
diktadurako garai ilunetan, 12 auzotar bildu zinez garrantzitsuak izan dira auzoarentzat.
ziren lehenengo aldiz beren auzoko arazoei
irtenbideak emateko asmoaz. Baina hile Egun, Auzo Elkarteak bere aldarrikapenen
batzuk igaro ziren Asociación de Familias artean lehentasun argiak eta premiazkoak
Zorroza del barrio de Zorroza (sic) elkarte ditu, besteak beste, FEVEko trenbidea eta
berria legeztatuta geratu zen arte. Bitxikeria geltokia lurperatzea, kultur-etxe duina lor-
moduan aipatzekoak dira elkartearen helbi- tzea, aire eta ingurugiro osasuntsua lortzea
dea Felisa tabernan zegoela eta elkartearen eta garraio publikoa hobetzea. Gainera,
bazkide izateko baldintzak Zorrotzako bizi- Auzo Elkarteak erakundeei hainbat arlotako
laguna izatea eta 21 urte beteta edukitzea proposamenak egiten jarraitzen du, esatera-
zirela. Horrela jasotzen da, behintzat, lehe- ko auzoko ondare historikoaren elementuak
nengo estatutu haietan (1971/06/14). babes ditzaten eskatuz, edo osasun eta hez-
kuntza publiko hobeak defendatuz.
Urte batzuk beranduago, 1988an, elkarteak
izen berri bat hartu zuen, alegia, Asocia- 50. urteurrena abagune ezin egokiagoa
ción de Vecinos de Zorroza-Zorrotzako Hau- izango da iraganeko kontuak gogoratzeko
zoen Elkartea, eta bazkide izateko adina 18 eta auzoak dituen erronken aurrean indarrak
urtera jaitsi zen. 2006tik aurrera izen ofizia- batzeko. Hartara, egitarau oparo eta berezia
la gaur egun ezagutzen duguna da, Zorro- prestatzen ari dira elkartekoak.
tzako Auzo Elkartea-Asociación Vecinal de
Zorrotza. Horrez gain, 2009tik Bilboko Auzo Lehenengo hitzordua otsailaren 12an
Elkarteen Federazioa-ren kidea da Zorrotza- izango da, Gernikako Haritzaren kimu
koa. Beraz, Zorrotzako Auzo Elkarteak 50 bat landatuko delarik Azoka parkean
urte egiten ditu aurten eta Bilboko zaha- eguerdiko 12etan. Eta urtean zehar bes-
rrenen artean dago. telako ekitaldi sorta oparoa egongo da,
besteak beste hitzaldiak, bisita gidatuak,
Bost hamarkada luze hauetan auzotar ugarik argazki zaharren erakusketa, ikus-entzunez-
eman diote bere denbora eta gogoa Auzo El- koak eta bazkari herrikoiak.
karteari, den-denak irabazi-asmorik gabeko
pertsonak eta auzo hobea lortzeko asmo ba- Parte har dezagun ekitaldietan eta zain de-
karrarekin. Auzo Elkartea tresna garrantzitsua zagun Zorrotzako benetako altxorra den gure
izan da 50 urte hauetan zehar Zorrotzako auzo elkartea.
bizilagunak gizarteratzeko eta gizarte mugi-
mendua indartzeko. Besteak beste, haren Karlos Rodríguez

20 ZORROTZ MORROTZ 55 / 2019ko URTARRILA


GAZTE ATALA

Auzokak lehenengo urtea bete du


2018. urtean 1300 pertsona baino gehiagok moz betetzeko. Dantzariak, euskal dantzak,
zabaldu dute gure atea. Batzuek behin ba- zumbk edo beste mota guztietako erritmoa
karrik, beste askok noizbehinka eta gehienek odol zainetan eramaten duten neska mutil,
astero. Batzuek astean behin, beste batzuek emakume eta gizonak ongi etorriak dira Au-
birritan eta badaude batzuk astean hiru aldiz zokara.
ere bisitatzen gaituztenak. Txiki asko Kilimara
etortzen dira. Jolasteko modu asko daude eta Batzartzeko nahia edo beharra dutenak ere
Kiliman oso berezia den bat aurkitzen dute; baditugu, zer edo zer antolatzeko, gai arinak
giro lasaian, senideez lagunduta, sormenari eta astunak, jaiak direla, inauteriak…. Emaku-
mugak topatu barik, aske, libre sentitzera. meak, elkarrekin ekintza desberdinak egiteko
biltzen direnak. Eta beste jende asko, auzoki-
Arratsaldero, nerabeak Auzokara gertura- de, lagun eta familiak. Auzorako eta auzotik
tzen dira. Lagunak diren irakasleak dituzte antolatutakoek beti izango dute gure konfi-
bertan, irakasteko baina garrantzitsuagoa dantza. Parte hartzea sustatzen duten ekintza
den bidean laguntzeko prest daudenak. Mu- horiek guztiak, benetan gure Auzoa den mo-
sikariak, gazte eta ez hain gazte diren horiek dukoa egiten dutenak.
askotan bisitatzen gaituzte ere. Intsonorizatu-
ta ez dagoen gelan bere trebeziak guztiekin Urte bat beteta dugu,
konpartitzera. Batzuk ikasteko, beste batzuk eta zuekin urte guz-
irakasteko, baina guztiek arratsaldeak errit- tiak nahi ditugu bete.
INKESTA

Urte berrirako
desioak
Zeintzuk dira
2019rako
zure desioak??

Diego Valentín
Bizia ematen Pentsio duinak
digun natura guztion lortzea.
Ainara García
artean babestua eta Baina garrantzitsuena,
errespetatua izatea. osasunari eustea
Naturarik gabe familiaz gozatu
ez dago ezer. ahal izateko.

Argia
Iaz ez bezala, Iñaki
Angelines hilketa matxistak Lanean ematen ditudan
2018 bezalakoa edo ahalik eta gutxien benetazko orduak
hobea izatea. Eta izatea. Posible ordaintzea edo jasotzen
atzerrian bizi diren nire izango balitz, indarkeria dudan soldataren
biloben bisitatxo bat matxista guztiz araberako lan
izatea desagertzea ordutegia izatea