You are on page 1of 1

auzoelkartea@zorrotza.

org
Bilbon, 2019ko otsailaren 12an.

Jaun andre agurgarriak,

Gutun honen bitartez, Zorrotzako Auzo Elkartearen 50.ren urteurrenaren ospakizunera etorri
izana eskertu nahi zaituztegu. 50 urte daramagu aldarrikatzen gure auzokideon bizitza-kalitatea
hobetzeko. Ikuspuntu desberdinak izan ditugunean, batzuetan aurrez aurre izan gara, bestetan
ordea, bat egitea lortu dugu. Hala ere, askotan hasieratik geure indarrak batu ditugu.
Denborarekin ohartu gara batuta mantentzen bagara arrakastak lortzen ditugula. Horrenbestez,
auzoaren premiak gogora dizuegu:

 Geltokiaren lurperatzea,
 Auzo-etxe Berri bat eraikitzea, auzoaren premiak eta etorkizunean Zorrotzako Puntan
etxebizitzak eraikiko direla kontuan izanda,

 Spinning, erabilera anitzeko aretoa edota saunaz hornitu Kiroldegia,


 Molinos Vascos eraikinean Industriako Museoa ezartzea,
 Alzola zubia, Talleres de Zorrotza eta aintzinako Sokaren hondakinak berreskuratzea,
 Burtzeñaraiño doazen zubiaren espaloia estaltzea,
 Eskuinaldetik datozen ibilgailuak, Rontegi zeharkatu ondoren, N-634 errepidea hartzeko
irteera berreskuratzea, derigorrez BECeko biribilgunera joateari saihesteko,

 BI-3742 errepideko 6.ren kilometroan dagoen zubiaren espaloiak hobetzea,


 Sader, Bilbaína de Alquitranes, Sebería Bilbaína zein Zabalgarbik botatzen dituzten
kutsadurarekin amaitu,

 Txartel bakarra ezartzea, edozein garraio publikoetan ibilbide berbera eginez salneurri
berbera ordainduz,

 Ezkerralderaiño eta Enkarterriraiño bidegorriak egin,


 Kadagua erribera gune berdeekin berreskuratu,
 Erretiradunen etxean igogailua eraiki,
 Irisgarritasun arazoak konpondu,
 Zazpi Landan aparkaleku publikoak egin,
 Atletismoko pistareen tartana ordezkatu.
Azkenik, gure auzoarengatik lanean kementsu jarraituko dugu. Gure instituzioek lehen
aipatutako premiei aurre egiteko gai izango direlakoan agurtzen zaituztegu.

Adeitasunez,