You are on page 1of 4

Ama Teresa: argia iluntasunean 1

“Egunen batean santua izango banaiz –seguruenik “iluntasuneko” santua izango naiz. Zerutik
kanpo etengabe egongo naiz– lurrean iluntasunean daudenei argia pizteko.” 2 Kalkutako Ama
Teresa dohatsua

Ama Teresa Skopien jaio zen 1910eko abuztuaren 26an. Orduan Albania zen eta egun
Mazedonia da. Nikola eta Drane Bojaxhiuren seme-alaben artean gazteena zen. Bataioan
Gonxha Agnes izena hartu zuen, bost urte eta erdi zituen Jesus bihotzean lehenengoz hartu
zuenean eta Sendotza hartu zuen 1916ko azaroan. Lehengo Jaunartzeko egunetik barneratuta
zuen arimen aldeko maitasuna. Hemezortzi urte zituenean, misiolari izateko nahiak bultzatzen
zuela, Gonxhak bere etxea utzi zuen 1928ko irailean Amabirjina Dohatsuaren Institutuan
sartzeko, Loretoko Ahizpak, Irlandan. Bertan ahizpa Maria Teresa izena hartu zuen, Jesus
Haurtxoaren Teresa Santuagatik. 1928an Indiarantz joan zen. Teresa ahizpa behin betiko
profesa egin zuen 1937ko maiatzaren 24an eta 1942ko apirilean “Jainkoari ezer ez ukatzeko”
botoa egin zuen. Bere buruari buruz honela zioen: “Odolez Albaniakoa naiz. Hiritartasuna
Indiakoa dut. Fedeari dagokionez, moja Katolikoa naiz. Bokazioz, munduarena naiz. Bihotzari
buruz ari garela, Jesusen Bihotzarena nahiz oso-osorik.”

Irribarre atsegin eta etengabeko mojaren irudiak, behartsuenei guztiz emana, garaiko moda
aldakorrak, iritzi publikoak edo komunikabideek ziotenari kasu egin gabe, ez zuen islatu
Kalkutako Ama Teresaren bizitzako alderdi nagusietako bat, bizitzen zuen “iluntasun
ikaragarria”. Berak hitz hauekin adierazi zuen aipatu alderdi hori:

bakardade hau –Jainkoaren gogo bizi etengabe hau– nire bihotzaren sakonean min
hori sortzen didana. – Iluntasuna horren iluna da ez dudala ikusten– ez buruarekin ez eta
bihotzarekin ere. – Jainkoaren lekua nire ariman hutsik dago. – Ez dago Jainkorik niregan. –
Gogo bizi honek sortzen duen nahigabea horren izugarria denean–bakarrik Jainkoa
samintasunez oroitzen dut behin eta berriro–eta orduan sentizen dut–Ez nau maite–Bera ez
dago hor– […] Jainkoak ez nau maite. –Batzuetan–bakarrik entzuten dut nire bihotzaren
garrasia–“Ene Jainko” eta ez dator ezer gehiago. –Ezin dut tortura eta samina azaldu. 3

Elkarte berean bizi ziren mojak ere ez zuten nabaritu Ama Teresaren sufrimena, gutxi batzuk
horren berri izan zuten; jakitera eman da Aitaren etxera itzuli ostean, bere eskutitzen bidez,
bereziki bere aitorleei, zuzendari espiritualei eta nagusiei bidalitako eskutitzen bidez. Bizitza
iraunkor honetan bizi zenean, Ama Teresak eskatu zuen bere bizitzako informazioa ez ematea
jakitera, eta ez ezagutaraztea barneko lokuzioak, Ama Teresak Kalkutako Ferdinand Périer
artzapezpikuari adierazi zionez arreta berarengan eta ez Jesusengan jarriko zenaren beldur
baitzen.

Bere frogaren adierazgarri dira Ama Teresaren hitz hauek: “Ez pentsatu nire bizitza espirituala
arrosaz josita dagoenik – lore hori nire bidean ia inoiz ez dut aurkitzen. Ahatik, maizago dut
“iluntasuna” nire bizikide. Eta gaua beltzago bihurtzen denean – eta infernuan bukatuko dudala
iruditzen zaidanean – orduan apalki Jesusi ematen naiz.” 4

1
Ekarpen honen informazio nagusia “Ven, sé mi luz. Las cartas privadas de ‘la santa de Calcuta’”, Planeta argitaletxea 2009, Brian
Kolodiejchukek, K.M., kanonizazio kausaren postulatzaileak, idatzitako liburutik hartzen da. Gai honen inguruan sakontzeko aipatu
liburua irakurtzea gomendatzen da. Ama Teresaren bizitzaren erreferentziak eta esaldi batzuk www.vatican.va web orritik lortu dira.
Seguruenik Jaunak ez dio irakurleari Ama Teresak jasan zituen sufrimenduak, intentsitate maila horrekin bederen, eskatuko. Hori
bai, Ama Teresa dohatsuaren errealitatea ezagutzea eredu ona izan daiteke guretzat eta lagun gaitzake identifikatzen eta zentzua
ematen Jaunak gure bizitzetan gertatzea uzten duen atsekabeei eta sufrimendu bizipenei.
2
Brian Kolodiejchuk, M.C., “Ven, sé mi luz. Las cartas privadas de ‘la santa de Calcuta’”. Planeta argitaletxea 2009, 7. orr.
3
Op. Cit., 15. orr.
4
Op. Cit., 37. eta 38. orr.
Ama Teresak aipatzen zuen iluntasuna “barneko sufrimen sakona zen, kontsolamendu
nabariaren falta, espiritu-bizitzan lehortasuna, Jainkoaren falta sumatzea bere bizitzan eta aldi
berean, Bere gogo bizi mingarria.” 5 Laburbilduz, Jainkoaren maitasuna ez nabaritzearen
sufrimendu ikaragarria izan zen.

Ama Teresak, 36 urterekin, Loretoko moja zenean, Kristorekin izan zuen topaketa mistikoa,
1946ko irailaren 10ean, Kalkutatik Darjeeling-a trenez bidaiatzen ari zenean, “nire bokazioaren
barruan dei bat izan zen” 6, idatziko zuen urteak pasa eta gero, “Jesusen egarria asetzeko
behartsuen artean behartsuenak zerbitzatuz”.7 “Egun horretan Ama Teresa hasi zen, barneko
lokuzioak izaten, hurrengo urteko erdialdera arte iraun zuten lokuzioak. Jesusen ahotsa entzuten
zuen eta Berarekin hitz egiten zuen bihotzetik bihotzera”8, samurtasun osoz. “Ahotsak” arren
eskatu zion: “Zatoz, zatoz, eraman nazazu behartsuen zuloetara. Zatoz, izan nire argia.” 9

Tunel bat erabateko iluntasunean igarotzen duenaren antzera, irteera argitzen duen argia ikusi
gabe eta, dena dela, harantz zuzen norabideratzen zela, Ama Teresak utzi zigun fede sendoa,
itxaropen garaitu ezina eta maitasun zoragarriaren eredua. Ama Teresaren ibilbide-orria Jesusen
hitzak ziren: “Nire senide diren txiki hauetako bati egina, neuri egin zenidaten.” (Mt 25, 40).
Bide honetan, Ama Teresa maiz gerturatu zen Penitentziako Sakramentura eta zuzendaritza
espiritualera, biak laguntza handikoak izan ziren.

Bere zeregina Jesusen saminaren pentsamenduan zegoen oinarrituta, behartsuak ez baitzuten


Bera ezagutzen eta, hortaz, ez zuten maitatzen. Jesusek “Karitateko Misiolariak” eskatu
zionean, Bere maitasunaren biktimak izango ziren mojak, Berari elkartuta Bere maitasuna
agertzeko behartsuenen, gaixoen, hiltzear daudenen, eskaleen, kaleko haurren arimei, galdetu
zion “Ez al duzu niregatik hau egingo?”

Amabirjina ere Ama Teresari zuzendu zitzaion lokuzioetan Karitateko Misiolariek zainduko
zituzten behartsu eta haur ugariei buruz ari zela hitz hauekin: “Zaindu itzazu – nireak dira. –
Eraman itzazu Jesusengana–ekarri iezaiezu Jesus. – Ez beldurrik izan. Erakuts iezaiezu
Errosarioa otoitz egiten – Errosarioa familian eta dena ondo joango da. – Ez beldurrik izan–
Jesus eta biok zurekin eta zure seme-alabekin egongo gara.” 10

Ama Teresak, Jesusi ezer ez ukatzeko botoa egin eta lau urte beranduago Jesusekin izandako
elkarrizketan esan zion: “Niregan aurki dezakezun odol-tanta bakoitzarekin Zure egarria ase
nahi dut. – Ez utzi Zuri kale egitea inolaz ere. Ken iezadazu zuri min emateko aukera ere. –”

Ama Teresak sei hilabete igaro zituen kontsolamenduan, Jainkoarekin batasun betean eta horren
ostean iluntasunera itzuli zen, Jainkoaren maitasuna nabaritzen ez zuenez kontsolamendua galdu
zuen nahiz eta batasuna ez, bere burua “Berarengan finkatuta eta bakarrik Berarengan finkatuta
baitzegoen”. Barne-sufrimenduko egoera hau Kalkutan hil zen arte, 1997ko irailaren 5ean,
luzatu zen.

Ama Teresa Jesusi elkartuta zegoen Getsemaniko baratzeko eta gurutzeko esperientzia
partekatzeko moduko fedeaz eta maitasunaz. Behin batean esan zuen Getsemaniko sufrimendua
gurutzekoa baino latzagoa izan zela. Bazekien zertaz ari zen, Jesusek zuen arimen egarria ulertu
baitzuen. Ama Teresak honako sentimendua izan zuen, federik ez zuela eta erlijioa ez zela
egiazkoa. Berak esaten zuen beharrik handiena zela ez maitatuak izatea, inor norberaz ez
arduratzea eta hain zuzen ere berak hori nabaritu zuen Jesusekin zuen harremanean.

5
Op. Cit., 39. orr.
6
Op. Cit., 60. orr.
7
Op. Cit., 61. orr.
8
Op. Cit., 65. orr.
9
Op. Cit., 66. orr.
10
Op. Cit., 129. orr.
Ama Teresak bere barneko argiari uko egin zion iluntasunean bizi zirenei argitzeko, hala esan
zuen: “Badakit sentimenduak besterik ez direla.” Jesusi idatzi zion eskutitz batean, honakoa
idatzi zuen: “Jesus, entzun nire otoitza, atsegin baduzu. Nire nahigabea eta sufrimena, nire
iluntasuna eta banaketa, kontsolamendu tanta bat ematen badizu, egin nirekin nahi duzuna, zuk
nahi duzun arte. Ez begiratu nire sentimenduak ez eta nire mina ere”.11

Ama Teresak ulertu zuen Jesusek salbatu gintuela gure bekatu eta miseria guztietatik bere gain
hartuz, gaurik beltzena igaroz, gurutzetik Bere Aitari honakoa esateraino: «Eloi, Eloi, lema
sabaktani», hau da: «Ene Jainko, ene Jainko, zergatik utzi nauzu eskutik?» (Mt 27, 46)
Karitateko Moja Misiolariei honako idatzi zien:

«Nire alaba maiteak, sufrimenik gabe, gure lana gizarte langintza besterik ez litzateke izango,
oso ona eta onuragarria, baina ez litzateke Jesukristoren lana izango, ez luke salbamenean parte
hartuko. Jesusek lagundu nahi gintuen gure bizitza, gure bakardadea, gure agonia eta heriotza
partekatuz. Hori guztia Bere gainean hartu zuen, eta gaurik ilunera eraman zion. Gutako bat
izanik bakarrik salbatu ahal gintuen».

«Guk gauza bera egiteko aukera dugu: gaixoen erabateko nahigabea, ez bakarrik beraien
pobrezia materiala, baizik eta beraien miseria espiritual sakona salbatuak izan behar dira eta
partekatu behar ditugu; otoitz egin ezazue horrela esandakoa zaila iruditzen zaizuenean: “Bizi
nahi dut Jainkoagandik urrunduta dagoen mundu honetan, Jesusen argitik horrenbeste aldendu
dena, laguntzeko, bere sufrimenaren zati bat eramateko” ». 12

“Gure Ama Mariarekin egon gaitezen beti Jesus gurutziltzatuaren ondoan Kalbarioan, lau
botoek osatzen duten gure kalizarekin, eta bete dezagun geure buruak ukatzearen maitasunaz,
maitasun garbiaz, Bere Bihotz nahigabetuaren ondoan beti jasota, gure maitasuna onartzea
atsegin dakion.” 13

Ama Teresak bateratu ahal izan zuen “Jainkoak egunero eskatzen ziona egiteko zoriona”
“nahigabe eta bakardadearekin”. Bere eskutitz batean Ama Teresak honakoa idatzi zuen:
“norbait triste ikusten dudanean, Jesusi zerbait ukatzen ari dela deritzot”.14 Era berean, argi zuen
nondik zetorkion indarra eta egiten zuten ona: “Gure Jauna gure artean badugu – Meza eta
eguneroko Jaunartzarekin, ez dut beldurrik Ahizpengatik eta niregatik ere ez. – Berak zainduko
gaitu. Baina Bera gabe ezin existitu naiteke–ezin dut ezer.” 15

Gainera, Ama Teresak “iluntasuna maitatzen” ikasi zuen, Neuner aitari eskutitz batean aitortu
zionez: “Lehenengoz hamaika urteotan–iluntasuna maitatzen ikasi dut. –Orain uste baitut
Jesusek lurrean izan zuen iluntasuna eta sufrimenaren parte bat, parte txiki txikia dela. Zuk
erakutsi didazu hori onartzen «“Bere lanaren” alde espiritual gisa» [...]. Gaur egiaz nabaritu dut
zorion betea–Jesusek ezin baitezake berriro pairatu hilzoria–baizik eta Berak hilzoria niregan
pairatu nahi du eta–Inoiz baino gehiago Berari ematen naiz. –Bai– sekulan baino gehiago bere
esanetara egongo naiz”. 16

Ama Teresak oinazeari esanahia aurkitu zion, horrela zuzendu zen laguntzaileei 1995eko
maiatzaren 1ean: “Maitasunak sakrifizioak eskatzen ditu. Baina min eman arte maitatzen
badugu, Jainkoak Bere bakea eta zoriona emango dizkigu […]. Sufrimena, berez, ez da ezer;

11
http://www.zenit.org/article-24745?l=spanish
12
http://www.zenit.org/article-24745?l=spanish
13
Brian Kolodiejchuk, M.C., “Ven, sé mi luz. Las cartas privadas de ‘la santa de Calcuta’”. Planeta argitaletxea 2009, 63. orr.
14
Op. Cit., 53. orr.
15
Op. Cit., 106. orr.
16
ZENIT.org-Veritas
baina Kristoren Nekaldiari lotutako sufrimena dohain zoragarria da.” 17 Era berean, bere
oinazeak Kristoren Nekaldiarekin bat egiten zutenak Ama Teresarentzat zorion eta
kontsolamendu iturri izan ziren.

Ama Teresa bizitzaren alde sutsu aritu zen, sorkuntzatik heriotza naturalera arte, baita
familiaren alde ere, horrela zioen: “Entzuten baduzue emakume bat ez duela bere semea edo
alaba izan nahi eta abortatu nahi duela, konbentzitzen ahalegindu zaitezte niregana ekar dezala
haur hori. Nik maitatuko dut, berarengan ikusiko dut Jainkoaren maitasunaren ezaugarria”.
“Elkarrekin otoitz egiten duen familia, elkarrekin dirau.” 18

Urteak joan, urteak etorri, Ama Teresa jabetu zen ez dela beharrezkoa Kalkutara joatea
behartsuak aurkitzeko, ondoan baititugu, gure familian bertan. Eta konturatu zen pobrezia mota
asko direla, bereziki ekonomia ikuspegitik herririk aberatsenak direnetan. Horrela zioen:
“Pentsatzen dut aberatsak behartsuak baino pobreagoak direla, ez baitaude sekulan pozik
dutenarekin, beti gehiago nahi dute. Ez diot esaten denak horrelakoak direnik …” 19 Beste
batean, Belengo Jesus-Haurtxoa hizpide zuela, adierazi zuen: “Pobrezia askatasuna da: gutxiago
dugunean, gehiago eman dezakegu.” 20

Ama Teresaren ezaugarria zen ere Jainkoagan zuen konfiantza eta apaltasuna; era honetan hitz
egiten zuen bere buruari buruz 1979ko martxoaren 7an Erroman egin zuen diskurtso batean:
“Jainkoak eskuetan duen arkatz bat bezala sentitzen dut neure burua. Berak idazten du, Berak
pentsatzen du, Berak mugimenduak egiten ditu, ni arkatza izan behar dut besterik ez.” 21
2003ko urriaren 19an dohatsu izendatu zuen Joan Paulo II.ak.

Benedikto XVI.a Aita Santuak hiru aldiz proposatzen du Ama Teresaren eredua “Deus caritas
est” (“Jainkoa maitasuna da”) Eskutitz Entziklikan, honakoa aukeratu dugu:
Nire bizitzan Jainkoarekin batere traturik ez badut, lagun hurkoarengan ezin izango dut
Jainkoaren irudia aurkitu. Bestalde, nire bizitzan besteetaz ahazturik bizi banaiz, uste badut
aski dela nire “obligazio erligiosoak” betetzea, Jainkoarekin dudan tratu bera ere hoztu egiten
da. Maitasunik gabeko harremana izango da. Lagun hurkoaren alde jokatzeko borondatea
ezinbestekoa da Jainkoa benetan maitatu ahal izateko. Lagun hurkoaren alde egindako lanak
zabaltzen dizkigu begiak Jainkoak gure alde egin duena ikusteko. Santuek (esate baterako
Kalkutako Teresa dohatsua) lagun hurkoa maitatzeko bidea aurkitu dute Eukaristian eta
alderantziz ere, lagun hurkoaren alde egindako lanean Eukaristia gehiago estimatzen ikasi
dute. Jainkoarenganako maitasuna eta lagun hurkoarenganako maitasuna bat eginik egon
behar dira. Agindu bakarra da. Baina biak datoz Jainkoaren maitasunetik, Berak maitatu izan
baikaitu aurrena.

Ekarpen hau amaitzeko Kalkutako Ama Teresa Dohatsuari hitz egitea baino hobeagorik ez
dago:
“Isiltasunaren fruitua otoitza da.
Otoitzaren fruitua fedea da.
Fedearen fruitua maitasuna da.
Maitasunaren fruitua zerbitzua da.
Zerbitzuaren fruitua bakea da.” 22

Joxe Mari Azcoaga


Artzain Onaren Parrokiako Lehenengo Jaunartza prestatzeko hirugarren urteko haurren
katekista

17
Brian Kolodiejchuk, M.C., “Ven, sé mi luz. Las cartas privadas de ‘la santa de Calcuta’”. Planeta argitaletxea 2009, 184. orr.
18
Youcat. 2011. 204. orr.
19
365 egun Kalkutako Ama Teresarekin. San Pablo, 1994, 4. berrinprimatzea, 31 orr.
20
365 egun Kalkutako Ama Teresarekin. San Pablo, 1994, 4. berrinprimatzea, 38 orr.
21
Brian Kolodiejchuk, M.C., “Ven, sé mi luz. Las cartas privadas de ‘la santa de Calcuta’”. Planeta argitaletxea 2009, 445. orr.
22
Brian Kolodiejchuk, M.C., “Ven, sé mi luz. Las cartas privadas de ‘la santa de Calcuta’”. Planeta argitaletxea 2009, 381. orr.

You might also like