You are on page 1of 24

Zalbidea 7

94 441 49 20
zorrotza@aek.eus
www.aek.eus
EDITORIALA

Zorrotzako kultur aldizkaria


Animo bereziak ale berezian 63. zenbakia. 2020ko maiatza
Argitaratzen du:
Zorrotzako Euskal Txokoa
Mundu osoan eragina duen pandemiak gure funtzionamenduan ere AEK euskaltegia
izan du eragina. Aldizkariaren ohiko atalei eutsi eta argitaratzeko au- Zalbidea, 7 behea
rreikusitako epeak betetzen saiatu gara. Kontuan izan behar da alar- 48013. Zorrotza. Bilbo
ma-egoerak ezarritako mugak gainditzea ez dela batere erraza izan Emaila: zmorrotz@gmail.com
aldizkari hau egiten dugun talde ez-profesionalarentzat, horregatik ez facebook.com/ZorrotzMorrotz
dituzu ohiko atal guztiak topatuko. Lehen aldiz, Zorrotz Morrotz for- @zorrotzmorrotz
matu digitalean baino ez da argitaratuko eta ezingo da paperean ira- Koordinazioa: Naroa Peña
kurri. Eskuragai izaten den saltoki gehienak itxita daude. Baita taber- Diseinua eta maketazioa:
na guztiak ere. Horregatik ezin izan dugu “Pintxotan” atala ere egin. amc diseinua
Doakizuela hemendik gure gorespena ardura handiz lehen egunetik Erredakzioa:
- Ibai Barrios - Naroa Peña
establezimendua itxi zenuten lagunoi. Leihora ateratzea besterik ez
- Ainara García - Iratze Pérez
dago, eta Zorrotza triste eta ilun hau ikusita, konturatuko zara tokiko - Igor Gutiérrez - Zuriñe Vila
merkataritzak sortzen duen biziaren garrantziaz. Kontuan izan deza- - Aitor Marín
gun hau guztia amaitzen denean; eta gure tabernariak, dendariak, Zuzenketak: Iñigo Ramirez de la Piscina
eta azken finean, gure auzokideak lagundu ditzagun iritsiko diren
Laguntzaileak:
garai zailetan. Lerro hauek baliatuko ditugu berriro ere eskerrak ema- - Karlos Rodríguez - Asier Urkiza
teko proiektu honi emandako laguntzagatik. - Manu Cobo - Iraitz Zuloaga

Inprimaketa: Arin Graf


Egunero osasun-langileei eskaintzen zaien txalo zaparradarekin ere
bat egiten dugu. Eta funtsezko saltokietan lan egiten jarraitzen du-
ten pertsona guztiei ere zabaldu nahi diegu: farmazialariei, elikadu-
ra-dendariei, supermerkatuetako langile guztiei..., eta nola ez, gure
auzoan hasiera-hasieratik premia handiena duten pertsonen zerbi-
tzura dagoen sare solidarioan antolatu zen jende guztiari, erakun-
deei berriro ere aurrea hartuta. Eta eskerrik asko zuri ere, irakurtzen Zorrotz Morrotz aldizkariak Bilboko udalaren diru-laguntza
jaso du baina ZM da edukiaren erantzule bakarra
zauden horri. Espero dugu denbora gutxian bada ere, itxialdia arin-
tzeko baliogarria izatea ale hau.

Jakin badakigu, dagoeneko frogatzen ari delako, egoera latz hone-


tan gure auzoak bere onena ateratzeko gaitasuna erakutsiko due-
la. Ziur gaude Zorrotza indartuta eta kohesionatuago aterako dela
egoera honetatik. Ea ahalik eta azkarren den! Animo!

Zorrotz Morrotz erredakzio taldea.


ATALA BERRI
ZORROTZ

Eta bat-batean, etxean


isolaturik geratu ginen

Aitor Marín / Igor Gutiérrez


• Martxoa: Emakumeen Eguneko performan-
Covid-19 birusak denon bizimodua eten egin ce-a (Zorroztuz eta Laguntasuna). EZLNri
du egun batetik bestera. Klase gabe geratu buruzko hitzaldia (Txiapasekin). Sagardo-
dira umeak, kultur edo kirol ekitaldiak bertan tegira irteera (Txinbotarrak). Zorrotzako
behera gelditu dira, baita jai ekitaldiak ere. Musika Eskola (Kun Kun Kultur Elkartea).
Telelana ezarri diote hainbat langileri edo lan • Apirila: Aste Santuko kanpalekua (Gure
erregulazio espedienteak beste batzuei. Hain- Lurra), etxean antolatu dute. San Jorgeko
bat saltoki (azken aldian hainbeste entzun dantzaldia (Ibai-Arte). Feria de Abril (Azaha-
den “esentzial” ez diren guztiak) itxita daude. ra). Futbol Campusa (Zorrotza Futbol Club)
Taberna eta jatetxe guztiak ere itxita: zenbat • Maiatza: Txinboeguna (Txinbotarrak). Biz-
ezin izango dute berriro ireki egoera honeta- kaiko Dantzari Eguna (Ibai-Arte). Alazne
tik ezin atera? Batek daki. Familia asko eta Lopezen omenaldia (Auzo Elkartea). Zo-
asko diru sarrerarik gabe geratu dira, hainbat rrotzako Ipuin Lehiaketa (Euskal Txokoa).
lagun bakardadean, eta beste hainbati oina- Osasunaren Astea (Auzoka).
rrizko beharrak asetzeko zailtasunak biderka-
tu zaizkie, zaintza baliabideak zailtzean. Baina pandemiak eragindako alderik txarre-
na, osasun-krisia da. Ale hau ixterakoan, 72
Behartutako isolamendua arintzeko hamaika ziren krisialdiaren hasieratik Zorrotza-Alonso-
dinamika ere agertu dira (horren inguruan tegi osasun zonaldean metaturiko positiboak
sakontzen dugu 10 eta 11. orrialdeetan), eta (Osasun Saileko datuak, apirilak 24). Hau da,
balkoietan duela egun gutxi imajinatu ere ez 10.000 biztanletik 512. Gutxien kaltetutako
genituen ekintza eta jarduerak egitera ohitu auzoen artean gaude. Boluetak du tasarik txi-
gara. Itxialdi honek azaleratu duen gauzeta- kiena, 313, eta Alde Zaharrak handiena, 1544.
ko bat, zalantzarik gabe, gure bizitza sozia-
laren garrantzia da. Alegia, zein funtsezkoa Halere, asko dira gaixotasunagatik arrisku
den adiskideekin elkartzea, auzolana egitea, egoeran dauden auzokideak. Horri aurre egi-
kulturaz gozatzea… Zorrotza bezalako auzo teko, Laguntza Sare Komunitarioa sortu da,
batean, zer esanik ez. Udaberrian, gainera, etxetik atera ezin direnei erosketak egiteko.
aktibitate mordoa kalean egiten dira, egu- Orain arte 63 eskaera burutu dituzte sareko
raldia lagun. Adibide gisa, orain arte konfi- 43 bolondresen artean. Beste behin ere, gure
namenduagatik bertan behera geratu diren auzoak bizirik dagoela erakutsi du eta zailtasu-
ekitaldiak aipatuko ditugu, besteak beste: nak zailtasun, elkartasunez erantzuten dakiela.

4 ZORROTZ MORROTZ 63 / 2020ko MAIATZA


Molinos Vascos eta
Cordelería Real,
Hispania Nostra-ko
zerrenda gorrian
sartu dituzte
haien egoera
negargarriagatik
Ainara García
zehar eta zerrendan sartzea bi monumen-
Pasa den martxoaren 27an, ondare kultural tuen egoerari buruzko atentzio dei bat eta be-
eta naturalaren babeserako Hispania Nostra rreskurapena lortzeko aukera izatea espero
Elkarteak Euskal Errota Haundiak eta Zorro- dute.
tzako Untziola Erreala, Ondareen Zerrenda
Gorrian sartu zituen. Cordelería Real
Jatorrizko eraikinak 400 metroko luzera eta
Bi eraikinak euskal arkitekturaren “hito”ak 13 metroko zabalera omen zuen. Gaur egun
dira, eta Lakuako Kultura Saileko maila go- 70 metroko segmentua baino ez da gera-
reneko babespean dauden Euskal Ondare tzen.
Industrialaren parte badira ere, hauek babes-
teko eta zutik mantentzeko neurririk hartu ez Molinos Vascos
dela salatzen du Euskal Ondare Industrial eta 1923 eta 1924 urteetan altxatu zen, Federi-
Lan Publikoaren Elkarteak. Hori dela eta, His- co de Ugalde y Echevarria arkitektuaren ara-
pania Nostrako Zerrenda Gorrian sartzeko bera. 1925 urtean hasi zen produkzioarekin,
eskaera egin zuten eta hauen komite zientifi- baina zoritxarrez, gariaren prezioaren igoe-
koak eskaera eztabaidatu ondoren baiezkoa rarekin eta uzta txarrengatik, 4 urtez baino
lortu dute ez zuen iraun. Geroago biltegi moduan era-
bili zen soilik, azkenik bertan behera utzita.
Zorrotzako Auzo Elkarteak ere babes eta 1999 urtean Eusko Jaularitzak babestu zuen
mantentze neurriak eskatu ditu urteetan Ondare Kultural Sailkatu moduan.
ATALA BERRI
ZORROTZ

Sader auzotik ateratzeko


kazoladak berrogeialdian

Igor Gutiérrez
sa kutsakor horren gehiegikeriak salatze-
Berrogeialdiarekin batera, Sader-Profersa ko. Protesta auzoko balkoi askotara hedatu
enpresaren jarduera areagotu dela salatu zen eta bereziki Soka kalean izan zuen
dute hainbat auzokidek sare sozialen oihartzunik handiena, Saderretik oso gertu
bidez: lantegiaren ondoko parking-a inoizko egoteagatik, seguruena. Kazoladan parte
kamioi gehienez beterik, tximinia jo eta ke, hartutakoen irudiekin bideo bat osatu eta
kirats higuingarria egun eta gauez… Egoera sare sozialetan hedatu zuen Koordinakun-
horretan, Taldeen Koordinakundeak kazola- deak. Momentu honetan, ekintza gehiago
da bana antolatu zuen apirilaren 5erako eta prestatzen ari dira, konfinamendu egoera
12rako, auzokideen arreta deitu eta enpre- honetan gaiak pil-pilean jarraitu dezan.

IRITZIA

Itxaropen-mezua Eskerrak eman nahi dizkiegu, nola ez, osasun


-langileei guztia emateagatik, bai eta saltokie-
Zorrotza hobetzeko tan, farmazietan, dendetan, supermerkatuetan
eta abarretan egon diren eta jarraitzen duten
lanean jarrai dezagun pertsona guztiei ere.
etorkizunean Ez dakigu egoera hau nola eragingo dion au-
zoaren bizitzari etorkizunean, baina itxaropen
Une honetan, Auzo Elkartetik gure elkartasu- -mezu bat eta gure konpromisoa bidali nahi
na eta enpatia helarazi nahi diegu Zorrotzako ditugu, Zorrotza auzo hobea izan dadin lanean
herritar guztiei eta, bereziki, koronabirusak zu- jarrai dezagun.
zenean erasandakoei. Era berean, gure esker
ona adierazi nahi diegu konfinamenduaren Une honetan inoizko gehien zaindu behar
lehen ordutik auzo osoaren zerbitzura jarri dugu elkar. Animo eta aurrera
ziren pertsona eta talde guztiei, une zail haue-
tan guztiok eta, batez ere, pertsona ugarienek Besarkada bat Auzo Elkartetik
estaldura izan zezaten. zorrotzarrontzat!

6 ZORROTZ MORROTZ 63 / 2020ko MAIATZA


BEHIN BATEAN

Butroe eta
Kadagua kaleak
Etxe talde hauek, bi dira eta jarraian LEHEN
eginde, zazpi landa etxetaldearen goian
egin ziran, espainako poliziak eta guardia
zibilak (beharrean edo eta erretiratuak) bizi
izan dira etxe hoietan.

Ez dakit auzoa kontrolatzeko edo etxeak


besteak baino hobeagoak zirelako... Bainan
gainan....

Argazki bietan ondo ikusten dira, Zaharre-


nean Zorrotza osoaren ikuspuntua dala,
ibaitik ikusita besteen gainan ikusten dirala
eta argazki barriagoan, beste guztien gaine-
tik (beren gainean dagozan etxeak, barriek
izanda, hurrengo artikulurako itziko doguz).
ZORROTZATIK MUNDURA

Chicagon badirudi jendea lan


egiteko baino ez dela bizi, eta
haien bizitzak bakartiagoa dirudi
JON DOMÍNGUEZ
Bizitokia: Chicago (AEB).
Noiztik: 2017ko abuztutik.
Adina: 25 urte.
Lanbidea: Industria ingeniaria.

Chicagora Ingenieritza Masterreko


praktikak egitera heldu zen duela
bi urte baino gehiago. Lan
aldetik gustura dagoen arren,
eta bertan beti zerbait berri
ezagutzeko dagoen aukera
gustukoa badu ere, gure
egunerokotasuneko gauzak faltan
ditu eta bueltatzeko asmoa du,
bere bizitza hemen baitago.

Testua: Iratxe Pérez Oso ezberdina da hango bizimodua hemen-


goarekin alderatuz?
Nolatan eta zergatik joan zinen Chicagora? Bai, guztiz desberdina da: jendearen bizimo-
Orain dela bi urte eta erdi heldu nintzen Chi- dua, pentsaera, otorduak, ohiturak... Hemen,
cagora Industria Ingenieritza Masterreko bi- badirudi jendea lan egiteko baino ez dela bizi,
garren ikastaroko praktikak egiteko. Behin eta haien bizitzak bakartiagoa dirudi. Gu bai-
bukatuta, Bartzelonako Interlake Mecalux en- no askoz superfizialagoak direla eta erlazioak
presan lanean hasi nintzen eta bertan nabil azalekoagoak direla iruditzen zait. Hala ere,
oraindik ere. Chicago bezalako hiri handi batean eta in-
guruko herrietan daukaten bizimodua nahiko
Nolakoa da zure lana? desberdina da.
Industria ingeniari lan egiten dut eta operazio
-sailaz arduratzen naiz. Apalategi metalikoak Hango janarira moldatzea kostatu zitzai-
eta eraikuntzarako metatze-konponbideak zun?
egiten ditugu, eta ni, besteak beste, produk- Ez, nahi duzun ia guztia lor dezakezu super-
zio planifikazioaz arduratzen naiz. Bi urte merkatuetan, baina produktuen kalitatea txa-
hauetan asko ikasi dut eta nire lana aintzat rragoa da eta dena garestiagoa da. Haatik,
hartzen dutela nabaritzen dut. posibilitate gehiago daude gauza berriak pro-

8 ZORROTZ MORROTZ 63 / 2020ko MAIATZA


batzeko, mundu osoko jatetxeak daude eta.
Baina hainbeste aukera izan arren, etxeko ja-
nariarekin geratzen naiz, ez baitago alderik.
Faltan botatzen dut goiz erdiko hamaiketakoa
eta kafe ebakia.

Gogorra egin zitzaizun hango lan eta bizi


ohituretara moldatzea?
Ez da inoiz erraza izan beste herrialde bateko
ohituretara azkar moldatzea, baina poliki-poli-
ki eguneroko erronkak gainditzen ikasten da.
Neguan zehar, ia ez dago kalera ateratzerik;
baina azkenean hiriak hainbeste aukera izan-
da, beti badago zeozer egiteko aukera.

Zer da han gehien eta gutxien gustatzen zai-


zuna?
Dudarik gabe, beti zerbait berri probatzeko
aukera izatea da gehien gustatzen zaidana:
plater berriak, joko-aretoak, kirolak... Gainera,
lan aldetik, oso gustura nago.
Beste aldetik, gutxien gustatzen zaidana etxe-
tik hain urrun egotea da. Familia, neska-lagu-
na eta lagunak hain urrun izatea.

Auzora askotan bueltatu zara? guneroko pintxo-potea lagunekin, hondartza,


Hona heldu nintzenetik birritan bueltatzeko mendiak… Laburbilduz, etxean gaudenean
aukera izan dut soilik, Gabonetan. Hegaldiak egiten ditugun gauza normalak.
ez dira batere merkeak eta ordu askotakoak
dira. Gainera, hemen 17 opor egun baino ez Zorrotzara berriro bueltatzeko asmoa ba-
ditut… Hala ere, norbait bisitan etortzen zaida- duzu?
nean asko eskertzen dut eta auzoan egongo Bai, nire helburua bueltatzea da, hemen
banintz bezala sentitzen naiz. egotea iragankortzat hartzen dudalako. Es-
perientzia oso ona izan da nire formakuntza
Zeren falta sumatzen duzu gehien? eta garapen pertsonalerako, baina nire bizitza
Egunerokotasuneko gauzak. Rabak hartzea Bilbon dago eta laster bueltatuko naizela ziur
gurasoekin, neska-lagunarekin egon, oste- nago.

Tarifak eta informazioa:


zmorrotz@gmail.com
ATALA
ERREPORTAJEA

Covid-19ren aurrean
bizirik darrai auzoak

Etxean konfinatuta egon


beharra arintzeko ere
oso imaginatiboa izan da
gure auzoa. Oro har leku
guztietan egiten denera
gehitzeaz gain, gurean
antolatutako ekimenek salto
egin dute beste herrietara.

Testua: Zuriñe Vila eta Naroa Peña


ekimena. Honen helburua osasun langileei
Espainiar Estatuko gobernuak COVID-19 eskerrak ematea bazen ere, egunak aurrera
birusa ez hedatzeko “alarma egoera” ezarri joan ahala, funtzesko zerbitzuetako langileei
zuen estatu osoan martxoaren 14an. Hartu- eskerrak emateko eguneroko omenaldia bi-
tako erabakien artean herritarren zirkulazioa lakatu da: supermerkatu, farmazia, gasolin-
mugatzea izan da, bai espazioan eta bai degi… etab.
denboran. Hori dela eta, Zorrotzako auzo-
tarrok ere, etxean konfinaturik gaude, mo- Bestalde, Zorrotzako Jai Batzordeak bere
mentuz, maiatzaren 9ra arte. facebookeko profilaren bitartez “Tu sí que
vales” lehiaketa antolatu du. Partaideek
Egoera berri gogor honi aurre egiteko bideo bat bidali behar dute bere gaitasu-
asmoz, Zorrotzako auzokideen irudimena nak erakusten: dantza egiten, abesten… ira-
piztu egin da eta etxeko balkoi eta leihoak bazleak auzoan erositako opari bat jasoko
bizilagunen arteko topagune bilakatu dira du sari moduan. Lehiaketa “gustukoa dut”
hainbat ekintza antolatuz. gehien dituen partaideak irabaziko du.

Martxoaren 14an arratsaldeko 20:00etan Martxoaren 29an goizeko 12:00etan, Zo-


osasun langileei egiten hasten ziren izu- rrotzako Taldeen Koordinakundeak “Sader
garrizko lana eskertzeko txalo zaparrada kanpora!” lelopean kazolada bat egite-
izan zen auzoan antolatutako lehenengo ko deia zabaldu zuen. Ekimenak jarraipen

10 ZORROTZ MORROTZ 63 / 2020ko MAIATZA


handia izan zuen auzoko kale guztietan eta egunean, auzoko balkoi eta leihoak zuri
apirilaren 5ean ordu berean berriro egin -gorriz jantzi ziren Sevillan egongo bagina
zen. bezala. Egun osoan zehar Zorrotzako leku
askotan Athletic-en ereserkia, irrintziak eta
Nola ez, Athletic maitea ezin zen ekimen abestiak entzun ziren.
hauetatik kanpo geratu. Hori dela eta, mar-
txoaren 29an, auzoko Athletic zaletuen Bukatzeko, eta guretzat auzoan sortu den
taldeek (Harrapari taldea, Zuri-gorri, Ema- ekimen edo kanpaina solidariorik aipaga-
kumezkoen All Iron taldea, Zorrotza Hintxak rriena adinekoentzako erosketa-zerbitzu
eta Zorrotzako FE taldeak) balkoi eta leihoe- komunitarioa izan da. Zerbitzu hau 43 bo-
tan Athletic-en ereserkia abesteko deialdia luntario inguruk osatzen dute. Boluntario
egin zuten. Ekimen hau sare sozialetan he- horiek Zorrotzan bizi diren 65 urtetik gorako
dapen handia izan zuen eta horren ondo- edota COVID-19arekiko arrisku handiagoa
rioz, Bizkaiko herri guztietara hedatu zen, duten gaixoentzat elikagaiak, higiene- eta
eta eguerdiko pintxo-potearekin batera, Ath- garbiketa-produktuak eta botikak astean
letic-eko ereserkia entzun zen. behin erostera joaten dira. ZMko ale honen
erredakzio itxierara arte, 27 etxe edo fami-
Horrez gain, apirilaren 18an, Athletic eta lia desberdinek erabili izan dute plataforma
Errealaren arteko finala jokatu behar zen hau 63 eskaera eginez.
ELKARRIZKETA

KRISTIAN MATABUENA
Senideei, lagunei
eta auzotarrei egoera
honetaz ahazten
laguntzeko aukerak
bultzatu nau etxeko
zuzenekoak
egitera

Konfinamenduak
sormena
areagotu dio
Kristiani, eta
Jai Batzordeak antolatutako
lehiaketa irabazi duen
abestia sortzeaz gain,
lehendabizikoz instagram
bidezko kontzertuak
egitera animatu da. Etxetik
elkarrizketan aritu gara.
Testua: Aitor Marín

Konfinamenduan Jai Batzordeak antolatuta- bidaltzera animatu nintzen. Dena den, abesti
ko “Tú sí que vales” lehiaketa irabazi duzu bat etortzen denean, ez dago gelditzerik, eta
konfinamenduari buruz asmatutako kanta- nire ustez, berdin-berdin aterako zen.
rekin. Jai Batzordeak bultzatutako ekime-
nak animatu zintuen kanta egitera edo ber- Baina horren ostean, kantaren bertsio be-
din-berdin aterako zen? rria grabatu duzu gitarra elektrikoekin eta
Denbora luzez izan dut melodia hau biraka bateria sartuta...
nire buruan, letra eta abestiaren forma ima- Egia esanda, abestia akustikoan baino ez
jinatu ezinean... Konfinamendua hasi bezain nuen sortu: hau da, ni bakarrik kitarrarekin
pronto, gitarra jotzeko azken aldiotan baino abesten. Baina nire buru barnean, grabatu-
askoz denbora gehiago izanda, ideia eta me- riko bideoa behin eta berriz entzun ostean,
lodia ordenatzeko parada laster etorri zen. rock talde baten abestia imajinatzen hasi
Hori gertatzen ari zen bitartean, lehiaketaren nintzen. Emaitza ikusteko irrikitan, berehala
proposamena heldu zitzaidan Facebook bi- hasi nintzen bateriako lehenengo konpasak
dez Zorrotzako Jai Batzordearen eskutik eta lantzen.

12 ZORROTZ MORROTZ 63 / 2020ko MAIATZA


Horretaz ez dakigunontzat, azalduko diguzu Konfinamendu egoeran
zelan egin daiteke hori entsegu lokala edo egoteak, hainbeste ordu
grabazio estudioan sartu gabe eta alarma-e-
goera baten erdian? logelan botata, etab., zerbait
Gaur egun, ordeanagailu batekin, ia edozein sortzeko lehen baino aukera
gauza egin daiteke. Ordenagailuaz gain, kan- handiagoak ematen ditu
poko-soinu txartela behar da. Honen bidez, gi-
tarra, baxu, edota ahotsak grabatzen dira era
digitalean. Bateriaren kontua bestalde, progra- Egoera hau luzatzen bada, animatuko zara
ma baten bidez egiten da, denbora diagrama kontzertu gehiago egitera? Edo kanta be-
batean kolpeak idatziz. Hau dena lortzean, bu- rriak sortzera?
katzeko, Cubase programarekin nahasten dira Egia esanda, orain arte bertsionatzen nekien
pista guztiak eta... voilá! Abestia sortzen da. abesti guztiak bota nituen jada azkeneko
bi kontzertuetan. Berriak prestatzeko unea
Hainbat musika taldetan aritzen zara? Hau heldu zaidala suposatzen dut... Abesti berri
beraz ez da ezer berria zuretzat. propioena beste kontu bat da, abisatu barik
Lur Jota edo Hijos de tu iglesia taldeekin ari- baitatoz.
tzen naizenean, baxua eta kitarra jotzera eta
koruak egitera nahiko ohituta nago; baina Konfinamenduak laguntzen al du sormene-
kasu honetan, niretzat ezberdina edo berrie- rako?
na, eta aldi berean zailena izan dena, ahots Bai, argi dago. Konfinamendu egoeran bizitza
nagusia izatearen kontua izan da. Bateria, normaltasunez ezin egiteak, hainbeste ordu
baxu eta kitarraren pistak erraztasunez graba- logelan botata, etab. zerbait sortzeko lehen
tu ostean, berehala sortu zitzaizkidan hainbat baino aukera handiagoak ematen ditu.
arazo ahots nagusiaren grabaketan. Eragoz-
pen hauek abestian tonu bat igotzera behartu Egoera honetatik zerbait positiboa ateratze-
ninduten. Erabaki honek dena berriz graba- ko aukerarik dagoela uste al duzu?
tzea suposatu zuen, baina arazoa konpontze- Uste dut edozein egoeratatik ikasi daitekeela,
ko aukerarik onena zen. Nire lehengusu Jabiri eta hau ere zerbait positiboa ateratzeko mo-
eskerrak eman nahi dizkiot aholkuengatik eta dukoa dela. Jendea azken finean bizitzako
abestian egiten dituen koru ikaragarriengatik. gauza garrantzitsuak zeintzuk diren jabetzen
ari dela uste dut: orain benetan faltan ditugun
Instagram bidez “etxetik” kontzerturen bat gauza horiek: besarkada bat, bazkari bat fami-
ere emanda duzu... Gitarra akustikoarekin, liarekin, lagunekin poteoan aritzea...
ezta? Gustura aritu zara etxetik?
Bai, betidanik gustatu zait akustikoarekin Oro har, zelan bizitzen ari zara egoera hau?
abestiak bertsionatzea etxean. Egia esan, Saiatzen naiz ahalik eta hoberen eramaten
orain arte Instagrameko zuzeneko kontzer- beti zer edo zer eginez: familiarekin partxisean
tuak egin ez arren, senideei, lagunei eta au- jolasten, lagunekin bideo-deiak egiten, gitarra
zotarrei egoera honetaz ordubetez ahazten jotzen... Hau guztia lanetik etorri ostean, egi-
laguntzeko aukerak ausartu ninduen hau egi- ten dudan enpresak ez baitu itxi.
tera. Lehenengo kontzertuan gozatu ostean,
hurrengo astean errepikatzea erabaki nuen. Bukatzeko, dena amaitzean, zer da egingo
duzun lehenengo gauza? Nora joango zara?
Zein abesti jo dituzu kontzertu berezi horie- Egingo dudan lehen gauza nire urtebetezea
tan? Zure taldeetako kantak, bertsioak? familia eta lagunekin behar bezala ospatzea
Gehien bat, gustukoen ditudan abeslari eta izango da: 30 egingo ditut maiatzaren 1ean
taldeen bertsioak: Berri Txarrak, Su Ta Gar, eta ezingo dut behar den moduan ospatu...
Latzen... Baita Lur Jotaren abestiak edota nik (La treintena de cuarentena... kar, kar!). Ahal
sortutako beste bi abesti. Lehiaketaren abes- denean, gustatuko litzaidake lagunekin bidaia
tia ere horietan entzun zen. bat egitea, Japoniara adibidez.

2020ko MAIATZA / ZORROTZ MORROTZ 63 13


ELKARRIZKETA

IVÁN ETA HENAR GONZÁLEZ


Jendeak
bertso gehiago
bidaltzen baditu,
bideo berriak
egiteko prest gaude.
Denbora eta gogoa
sobera ditugu
Jendea animatzeko Bobby McFerrinen
“Don´t worry be happy” kanta dibertigarriaren
letra aldatzen zuen bertsioaren bideoa igo
zuen sare sozialetara Ivanek konfinamenduaren
hasieran. Jendeak oso ondo hatu zuen eta
bertso berriak jasotzen hasi zen bertsio
berriak egin zitzan. 9 urteko Henar
alabaren laguntzarekin guztira hamalau
bideo grabatu dituzte, zoritxarrez
denbora soberan izan dute eta.
Testua: Aitor Marín

Jai Batzordeak bultzatutako ekimenak ani- Iván, hasieratik oso laguntzaile fina eta be-
matu zintuzten edo aurretik pentsatuta ze- rezia agertu da zurekin abesten, ezta?
nuten ekimen hau? Lehenengo bi bideoak bakarrik egin nituen,
Ez. Konfinamenduaren hasieran bideo pare baina bai, laster Henar ere, nire alaba, anima-
bat sartu genuen facebooken. Lagun batek tu zen parte hartzera.
ikusi zituen bideo horiek eta Jai Batzordeko
lehiaketan parte hartzeko animatu gintuen. Bertsio bakoitzaren bertsoak aldatzen zeni-
Gehiago pentsatu gabe, hala egin eta bideoa tuen, jendeak bidalita. Jende asko animatu
bidali genuen. da haien bertsoak bidaltzera? Zuek hala es-
katuta izan zen, edo jendea hasi zen bere
Argi dago bizi garen egoera honetan oso bertsoak bidaltzen?
mezu positiboa duela kanta horrek, baina Bai, jende asko animatu da. Zorrotzako eza-
horretaz aparte, beste arrazoi bereziren ba- gunak, familia, eta lagun askok ere bidali di-
tengatik hautatu duzue kanta hori? gute materiala. Hainbat lekutako lagunek be-
Oso erraza delako bertso laburrak asmatze- raien bertsoak bidali dizkigute: Salamankatik,
ko eta bere erritmo dibertigarriagatik hautatu Galiziatik, Murtziatik, Bartzelonatik, Portugale-
nuen kanta hau. tik eta Mexikotik besteak beste.

14 ZORROTZ MORROTZ 63 / 2020ko MAIATZA


Zenbat bertsio grabatu dituzue guztira? Salamankatik, Galiziatik,
Guztira, hamalau kanta grabatu ditugu. Murtziatik, Bartzelonatik,
Lehenengoetan bakarrik agertzen nintzen,
baina Henar animatu zenean, hasi ginen bi-
Portugaletik eta Mexikotik besteak
deo gehiago prestatzen. beste bertsoak bidali dizkigute
“Don´t worry be happy”ren
Animatuko zarete beste bertsioaren bat bertsio berriak grabatzeko eta
egitera? Facebookera igotzeko
Jendeak bertso gehiago bidaltzen baditu,
bideo berriak egiteko prest gaude, jakina.
Denbora eta gogoa sobera ditugulako. Eta Aurretik kontzerturen bat emanda zenuen?
animatzen ez badira, beste zenbait ideia Musika talderen batean aritua zara?
pentsatuta baditugu. Inprobisatuko dugu eta Une honetan ez dut talderik. Gaztetan Gure
momentuan erabakiko dugu. Lurra elkartean geneukan taldean jotzen
nuen. Pasa den urtean, Auzokako urteurre-
Jasotako mezuak egoerari buruzkoak zi- nean, Jabigurekin jotzera gonbidatu gintuzten.
ren? Zerbait eskatzen zizueten?
Guztiak ezberdinak izan dira: batzuk urte- Oro har, zelan bizitzen ari zarete egoera hau?
betetze bereziak ospatzeko, haien artean Nahiz eta egoera latza izan, nahiko ondo
Tomásena (Zorrotzako Motorzaleon Elkarte- moldatzen gara.
koa), eta beste batzuek egoerari barrea ate-
ratzeko erabili ditugulako. Zerbait nabarmen- Jendea animatzen egon zareten heinean,
du behar badut, Murtziako ume txiki batek zerbait positiboa aterako dugu egoera ho-
eskatutakoa azpimarratuko nuke: umetxoak netatik?
lo egin baino lehen beti eskatzen ziola abes- Familiarekin denbora gehiago emateko balio
tiaren bideo bat ikustea esan zigun bere ai- izan duela uste dut, eta horrek alde positi-
tak, eta egiatan zebilela frogatzeko, grabazio boa badauka, baina ea ahalik eta azkarren
bat bidali zigun. gainditzen dugun.

Beno, badakigu Facebook bidez “etxetik” Bukatzeko, dena amaitzean, zer da egingo
kontzerturen bat baino gehiago emanda duzuen lehenengo gauza? Eta nora joan?
duzula... Gustura aritu zara horrelakoetan? Lehengo gauza etxean ez dudan familiari be-
Denbora arintzeko baino ez da. Denbora sarkada handi bat ematea izango da. Faltan
librea dudanean, animatzen naiz, eta egia dugu familia hurbil egotea. Horren ostean?
esan, lotsa gutxiago ematen dit “etxetik” egi- Oporrak prestatzen hasiko ginateke: men-
teak. Zoritxarrez, oso egoera aproposa dut dia, hondartza... Bururatzen zaizkidan pla-
horretarako orain. nen zerrenda amaigabea da...
ATALA
IRITZIA

Zure iritzia jakin nahi dugu. Bidaliguzu zure artikulua zmorrotz@gmail.com


helbide elektronikora gaiaren laukian “iritzia” jarrita. Eskerrik asko!

Jada ezer ez da berdina izango!


Hori beharrean, hobeto “Ezer ez da sungintzan), gure adinekoen zaintza negozio
bihurtu dutenenak, grebak eta langileen
berdina izan beharko!” Gure esku edozein aldarrikapen gutxietsi eta erreprimi-
tu dutenenak... a ze nazka zerrenda honekin
dago! Dena aldatzera behartuta jarraitzea! Madarikatuak zarete milioika per-
tsonari etorkizuna kendu diezuenak!
gaude. Inork pentsatzen al du bizitza
orain artekoa bezalakoa izango dela Inork pentsatzen al du bizitza orain artekoa
bezalakoa izango dela berriro? Gure etsaiak
berriro? sinetsita daude hala izango dela; are gehia-
go, sortutako shocka baliatuko dute beste
Haien maskarak ere erori dira: azkoin buelta bat emateko eta bizitza hori
hainbat belaunaldiri suntsituta uzteko.
ekonomia pertsonen osasunaren
Ez dut nigan pentsatzen; badut “adin jakin
gainetik lehenesten dutenenak, bat”. Izutu egiten nau alabak, ilobak eta ha-
zerbitzu publiko guztietan rantzagokoak utziko ditugun herentzian pen-
tsatzeak. Horregatik, berriro diot: orain edo
murrizketak egin dituztenenak... inoiz ez! Hau klase borrokaz doa; ez dago
gehiago. Edo haiek, jainkoak, erregeak eta
tribunoak, edo gu, lurreko pariak.Hau guztia
Izenburua egia esan, ez zait batere gusta- amaitzen denean, ez da besterik geratzen.
tzen; hobe beste hau: “Ezer ez da berdina Gabriel Celayak erakutsi zigun bidea:
izan beharko!” Gure esku dago! Dena alda- «Kalera!, bada garaia!
tzera behartuta gaude. Ustekabekoa agertu gorputzez gorputz ibiltzetik
da; balia gaitezen! eta erakustea, bizi garenez,
zerbait berria iragartzen dugula.»
Ez dut aukera leihoa aipatu nahi, beste bat
gehiago. Aurrekariek asmo oneko taktika, Edo Joxe Azurmendik idatzi zuen moduan:
estrategia eta “egoeraren analisiari” eran- «Ta nork askatuko digu herria?
tzuten diete. Hau askoz errealagoa da, orain Zaharrak zahar dira
edo inoiz ez! Behar duguna ez da leiho gazteak gazteegi.
batean sartzen. Fatxada guztiak erori dira; Libertatea baino nahiago dute
markoak, ateak, balkoiak (errutinazko elkar- ezkerra intelektualek.
tasunekoak, baita hatz salatzailearenak ere, Langileak eskolara ez baino
edo kontaezinezko kazoladak) eta atariak klasera hots egiten dituzte.
desagertu egin dira. Aurrean, orain hutsik Artistak ederra sortzeko daude.
dauden kaleetan, zerumuga! Leiho batean Baina libertatea ez da eder,
ez da sartzen. ez dago sindikatzerik,
ez dago ezkerrean.
Haien maskarak ere erori dira: ekonomia Etorkizunean dago.»
pertsonen osasunaren gainetik lehenesten
dutenenak, zerbitzu publiko guztietan mu- Txetxu Rojo
rrizketak egin dituztenenak (batez ere osa-

16 ZORROTZ MORROTZ 63 / 2020ko MAIATZA


Hamaika gara erreferendumaren alde
Erreferendum bidez erabakitzearen baldintzak sortu, indarkeria matxistari, LGTBI+-
fobiari eta diskriminazio orori aurre egin, eta
aldeko atxikimendu eta konpromiso kultura eta hizkuntza aniztasunarekiko begiru-
nez, euskara indartu. Gure etorkizun politikoa
pilaketa masiboa da ‘Hamaika eraikitzea gure ardura da, eta hemen erabaki
behar dugu.
Gara’ egitasmoa, eta erabakitzeko
eskubidea gauzatzearen aldeko Elkarrekin bizi gara, eta elkarrekin erabakiko
dugu, edozein dela bakoitzaren sorterria edo
jarrera nagusia ikustaraztea du hizkuntza. Inor ez da ilegala; eskubide zibil eta
politikoak bertan bizi garen herritar guztionak
helburu. dira, eta historikoki ukatu zaizkienei aitortu eta
bermatu egin behar dizkiegu. Zentzu horretan,
Erreferendum bidez erabakitzearen aldeko emakumerik gabeko erabaki guneek ez dute
atxikimendu eta konpromiso pilaketa masiboa zilegitasunik.
da ‘Hamaika Gara’ egitasmoa. Erabakitzeko
eskubidea gauzatzearen aldeko jarrera na- Erabakiak geroz eta gutxiagoren artean har-
gusia ikustaraztea du helburu, eta Euskal He- tzen dituztenak daude balantzaren alde
rriko lurraldeetan urrats eraginkorrak egitea. batean; eta guk herritarron indarra jarri behar
Sinadura bilketa masiboa hasi dugu www. dugu bestean. Bat eginda eta demokrazian
hamaikagara.eus webgunean, baita hurren- sakonduz erantzun behar diegu. Herritarrok
go hilabeteetan egingo diren beste ekimenen gure etorkizunaren jabe izan nahi dugu. Gure
batzuetan ere. Jasotako sinadurak Eusko Le- lurraldearen estatus politikoa eta beste lurral-
gebiltzarrean eta Nafarroako Parlamentuan deekiko harremanak menpekotasunik gabe
entregatuko ditugu. Behin sinadura bilketa eta askatasunez erabakitzeko aukera izan
amaitutakoan, elkarrekin, anbizioz eta epe nahi dugu. Egiaz, errealitate ezberdinak bizi di-
luzeko begiradarekin emango ditugu hurren- tugun arren, burujabetzan sakontzeko boron-
go pausoak. datea konpartitzen dugu.

Herritarron garaia da. Indarrak batu eta aurre- Ez dugu edozein modutan erabaki nahi, oina-
ra egitekoa. Gure bizitzetan eta komunitatean rri batzuen baitan baizik: informazio garden-
eragiten duten auziei buruz erabakitzeko es- tasuna, eztabaida publikoa, deliberazioa eta
kubide osoa dugu, eta horretarako, erreferen- kontzientzia kritikoa sustatuz, eta aukera po-
dum bidez erabakitzea posible egingo dugu. litiko guztiei bide emanez. Erabaki nahi dugu,
Bidea hasia dugu eta hamaika gara bertan betiere, guztion oinarrizko eskubide eta aska-
bat egiten ari garenak. tasunak bermatu eta zabaltzeko baldin bada,
eta inoiz ez horiek murrizteko edo gutxiengoen
Bizitza duina nahi dugu denontzat, eta ezin- aurka egiteko. Funtsezkoa da elkarbizitza eta
bestekoa dugu, beraz, bizitza erdigunean kohesioa erabaki guztien oinarri izatea, denok
jartzea, eta zaintza lanak modu orekatuan parte izan gaitezen.
berrantolatzea, pertsonen arteko harremanak
eta lurrarekin eta gainerako animaliekin ditu- Urrats eraginkorrak egiteko unea da, eta era-
gunak eraldatzea. Justizia soziala iparrorratz, gile, erakunde eta herritarrok elkarrekin egin
ekonomia herritarron beharren arabera antola- behar dugu bidea. Denok dugu tokia bide
tu nahi dugu, enplegu eta pentsio duinak geu- honetan, eta norberak bakarrik bete dezake
reganatu, kalitatezko osasun sistema bermatu, berea. Guztion ardura da. Martxan gara.
hezkuntza propio eta burujabe bat ahalbidetu,
gorputz eta identitate guztiak aske bizitzeko Zorrotzako Gure Esku

2020ko MAIATZA / ZORROTZ MORROTZ 63 17


ATALA
IRITZIA

Zerbait gehiago eraman ahalko gaitu bizitza eta askatasuna


esaldi berean lotzera! Bizitza zer den, zer ez
den. Ez da ziega batean hogei urtez ustel-
Batzuen handiusteak, besteen apalkeria… tzea, ez da lanik, etxerik, lagunik, familiarik
Paradoxikoa da nola kaos egoera batek, ez izatea, nahiz eta egon duintasun handiz
oroz gain berritasuna dakarren gertakari eusten diotenak. Baina ez da ere eguzkiak
batek, jendearen portaera zekenak nabar- aurpegian ematea, kontzertu single bat,
mentzen dituen, gizartearen erradiografia parez pare zabaltzen den itsaso urdina, ira-
kostunbrista bat eskaintzeraino. Pultsio in- ganaz akordatzea, musu bat, bi, esku bat,
dibidualistak agerian, pandemia batek ere bi.
ezin libratuko gaitu arrunkeriatik. Balkoie-
tako polizia frustratuak; patronalaren gizon Bizitza ez da hori bakarrik. Eta hori ere
ondo beztituen diru gose aseezina; eta bada. Atxagaren poema hartako hitzak
batez ere, gau eta egun sukalderaino sar- gogora ekarriz, Bretchen beste hura molda-
tzen zaizkigun hilotzak, gaitzak utzitako hon- tuz: “Bizitza bizitza da, handiena”. Kilimak
damendiaren lorratz. Etsigarria da. Baina ez egitea, hotz izatea, izerdia aurpegian, haize
dut nik gaur horrekin tematu nahi. bolada leun bat, zeureganatutako hiri bat.
Txiste txar bat. Hori zen bizitza. Hori da. Hori
Probetxuzko zerbait ikasiko dugula esatea, eta zerbait gehiago.
gehiegi akaso. Balio beza, besterik ez bada
ere, bizitza estimatzeko. Izozte orokor honek Asier Urkiza

El hoyo. Etxean goxo euskaraz


Gazteleraz. 94 min. www.uema.eus
http://www.uema.eus/2020/03/17/etxean-goxo-egoteko
Estreinakoz film baten aipamena ekarri dugu gure -euskarazko-baliabideen-zerrenda/
orrialdeetara, eta estreinakoz erdarazko kultur pro-
duktu baten aipamena ere bai. El Hoyo Galder UEMAk, Udalerri Euskaldunen MAnkomunitateak,
Gaztelu-Urrutia bilbotarraren opera prima da, eta konfinamentua euskaraz igarotzeko baliabideen
filmaren arrakasta ukaezina den arren, ez dugu zerrenda argitaratu du. Etxeko egonaldia arinago
filmaren kritikarik egingo. Izan ere, gurera ekarri egoteko euskarazko doako hainbat baliabide bil-
nahi dugu Zorrotzan grabatua izan zelako, portuko du dituzte, haurrentzat zein helduentzat. Besteak
pabiloi batean hain zuzen ere. beste, jolasak, ikus-entzunezkoak, ipuinak, musi-
ka, bideo-jokoak, eleberriak etab. aurki daitezke.
Joan den martxoaren 20an Netflixera iritsi zen, eta
lehen egunean ikusiena izan zen estatu espaino- eLiburutegia
lean. AEBtan ere ikusiena izatera heldu da The www.eliburutegia.euskadi.eus
Platform izenarekin. Filma azaroaren 7an estreina-
tu zen zinema-aretoetan, Sitgeseko fantasiazko zi- Interneten bidez eduki digitalen irakurketa erraz-
nema jaialdian film onenaren, zuzendari berriaren ten duen plataforma da. Irakurketa hori strea-
eta publikoaren sariak lortu ondoren. ming bidez, ordenagailuaren bitartez edo gailu
mugikorrak direla medio burutu daiteke. Euska-
Argumentua zientzia-fikziozkoa eta xumea da: diko Irakurketa Sareko Publikoko bazkidea baza-
espetxe bertikal bat, pisu bakoitzean bi preso di- ra liburutegiko beste zerbitzuetara sartzeko era-
tuena, erdian zulo batez lotuta. Presoek goiko zie- biltzen dituzun datu berdinak (bazkide zenbakia
gako presoek uzten dietena baino ezin dute jan, eta pasahitza) sartzearekin nahikoa da. Guztira
beherantz doan mahai-plataforma batean, hasie- 20000 liburu digital eta 15000 film baino gehia-
ran janariz gainezka, azkenean hutsik. go eskura daitezke.

18 ZORROTZ MORROTZ 63 / 2020ko MAIATZA


BERTSOTAN Ez da erditzea
Ione Gorostarzu Etxebeste.
Elkar poesia. 2019. 80 orrialde.
Amatasuna gai zentraltzat hartzen duen poema-bildu-
Doinua: ma: ama bihurtu aurreko emearen sentipena; haurdun
ETA-ren su-etenetik. bihurtzeak sortzen dituen larritasunak, pozak eta bel-
durrak; ama bilakatzearen sentimendu kontraesanko-
rrak, maitasun eta ukazioen koktelaz; norbere amare-
kiko alaba izateak dakartzan buruhausteak…
Egun batetik bestera
Gorputzaren presentzia eta sentsazioak oso nabar-
zabaldu egin da ikara menak diren 61 poema, erritmoz beteak, ama izan
zein ez izan, esperientzia horren aberastasun ñabar
birusa hedatzen baita guztia indarrez transmititzen dutenak eta enpatia piz-
ten dutenak.
nola elurra mara-mara
Liher: “Hemen herensugeak daude”
erantzun urriak baina (Gran Sol) 2020

galdetzeari ezin laga Konfinamendua hasi baino bi aste lehenago hel-


du zen Liher taldearen hirugarren lana (laugarrena
aurtengo honetan neguak 2015eko iraupen laburreko lehen urratsa kontuan
hartuta). “Hemen herensugeak daude” 14 abestiz
luzatu du bere izara osatutako disko-liburu bikaina argitara eman dute,
non fikziozko istorio bat kontatzen diguten Matu
denbora aurrera doa Santamaria artistaren ilustrazioen bitartez.
Lehen entzunaldian pentsatu nuena adierazteko
berdin egun edo gaba gaztelerazko hitz bat erabiliko dut nahitaez: “sonidazo”. Euskal He-
rrian sekulako estudioak ditugu baina Kataluniako Ultramarinos Costa
nahiz eta gehiago ezin Brava estudioan lortu duten emaitza izugarria da. Eta horrekin batera
burutu duten konposaketa lana eta Lide abeslariaren ahotsa txapela
esan hemen beharbada kentzeko modukoak. Hitzak ere apartekoak dira eta taldearen YouTu-
beko kanalean azalpenak aurkituko dituzue. Denbora soberan, beraz
nola zehazki ez dakit interesa izanez gero ikusteko aitzakiarik ez.
Bizi dugun egoera berezi honetan diskak bere osotasunean behin eta
baina aterako gara berriro entzun eta gozatzeko aukera daukagu, eta edozein euskarri-
tan gainera. Kulturak kolpe latza jaso duen honetan ezinbestekoa da
gure babesa eta sostengua ematea egoera zail honi aurre egiteko. Ez
dezagun hainbat urtez eraiki dugun altxorra hiltzen utzi!
Ibai Barrios
Asier Urkiza
ATALA
IRITZIA

TXOKO FEMINISTA Mundu mailan ematen ari den fenomenoa


da, eta gobernuek badakite. Adibidez, Es-
COVID-19ren pandemiak, beti presente painiako Gobernuak, genero indarkeria-
baina itzalean egon den beste pandemia gatik haien etxebizitza utzi behar dutenen
bat berriro ere azaleratu egin du: genero atentzioa indartu nahi izan du. Besteak
indarkeriarena. Hau da, etxetik atera gabe beste, arriskuan egotekotan kalera irtetea
egotea lehenengo pandemia geldiarazte- ahalbidetzen zaie, dauden errekurtsoetara
ko nahitaezko neurria den bitartean, mun- heldu daitezen.
du osoko milioika emakume ipintzen ditu
arriskuan: hilabete eta erdi daramatzate Auzokideen laguntza ere eskatu dute talde
tratu txarrak ematen dizkionarekin etxean feminista desberdinek. Inguruko emaku-
konfinaturik. Jakina bada, genero indar- meren bat genero indarkeria egoeran egon
keriaren arretarako telefono espezifikoa daitekeela ezagutzen denean, adi egon la-
den 016rako deiak konfinamendu garaian guntza edo babesa eskaintzeko, honek
%30.4 igo direla. behar izatekotan.

SALAKETA ITXAROPEN-ARGAZKIAK Dena ondo


aterako da!
Normalean kritika
eta salaketarako
erabiltzen dugun tarte
hau itxaropen txoko
bihurtu nahi dugu
oraingo honetan. Jakin
badakigulako dena ondo
aterako dela, eta lehen
geneukan bizitzetara
bueltatu ez ezik,
berrogeialdi hau gauzak
hobetzeko eta aldatzeko
baliogarria bihurtzeko gai
Mikel, 3 urte Itxasne, 10 urte garelako. Animo!

Tarifak eta informazioa: zmorrotz@gmail.com


GAZTE ATALA

Udaberriko
kanpalekua bertan
behera geratzen
da… Ezta
pentsatu ere!
Azken egungo egoerak lan egiteko, erlazio-
natzeko, ikasteko… azken finean bizitzeko
gure moduak aldatu ditu. Askotan entzun
dugu “erresilientzia” hitza, edo, arazoei aurre “Erresistenteek egindako bideoa”
egiteko eta pentsamoldeak moldatzeko tre-
beziak. Eta hori da Gure Lurrako begiraleek
eta familiek lortu dutena udaberri honetan!

Udaberriko kanpalekua bertan behera uztea


errazena bazen ere, Gure Lurrako historian
(35 urte) udaleku guztiak burutu egin dira,
eta gaur egungo begiraleen belaunaldiak ez
zuen lehena izan nahi.

Egoera eta gure baliabideak aztertu ondo-


ren, ideiak agertzen hasi ziren, eta horrela
apirilaren 14an, udalekuaren lehenengo egu-
nean, partehartzaile guztiek etxean gutun
potolo bat jaso zuten #gurekanpaetxean “Gure Lurrako begiraleek egindako bideoa”
parte hartzeko.
Mila esker Gure Lurrako begirale taldetik,
5 egunean zehar Gure Lurrako “Erresisten- zuen irribarreak eta ondo pasatzeko gogoak
teek” udalekuaren sugarra mantendu zuten indarra ematen digute aurrera jarraitzeko,
bizirik, haiek eta bere familiek egun bereziak ondo pasatzeko gogoa ez da etengo.
pasa zituzten, nahiz eta etxean egon behar,
sormen pixka batekin hainbat lekutara bi-
daiatzeko gai izan ziren.
INKESTA

Konfinamendu
ostean:
Zer da egiteko
duzun lehenengoa?
Nora joango zara?

Aitziber Tere
Hondartzara joango Etxetik ziztu bizian irten,
naiz, itsasoa ikusteko eta nire familia ikusi,
Ainara García eta Iratze Pérez
hondarrean paseotxo ibilaldi on bat egin…
bat emateko azken finean, berriro
bizitzea.

Alex
Patxi Nire emaztegaiarekin
Lehenik eta behin kotxea hartu eta Pobeñako
Maitane
familia ikustera joan, ibilbide osoa egin. Familiarekin batu, denok
bilobak batez ere. Geroago izozki erraldoi batera bazkaldu eta
Geroago muskuluak bat jan hondartzara begira banatuta egon garen
luzatu, ibili eta egunak iluntzen duen bitartean galdutako
Zorrotza FC-arekin bitartean. Bukatzeko, urtebetetze eta egun
lan egin. familia osoari bisitan joan. berezi guztiak ospatu