You are on page 1of 6

LAB Atal Sindikala - BBK

www.labkutxak.com

Aurrezki kutxak, oso harrapakin preziatua

Fernando VII.aren erregealdian, liberal batzuek Espainiatik aldegin behar izan zuten.
Frantzian eta Ingalaterran bizi izandakoa barneraturik, itzulitakoan espainiar
liberalismoaren buru bihurtu ziren ilustratu hauek. Honekin lotuta dago, bitxia bada ere,
aurrezki kutxen jatorria.

Errestaurazioaren baitan, 1880an lege bat atera zen, gaur egun dauden aurrezki kutxa
gehienen sorrera ahalbidetu zuena. Antolakuntzarako eta inbertsiorako lege honek eman
zuen askatasunak erakunde hauen izaera eraldatu zuen, etorkizunean gizarte ekintzari
lotuta egongo zirelarik, gaur arte.

Aipamen hau egin nahi izan dugu bitxikeria bat agerian uzteko: nola kutxa asko
liberalismoaren eskutik jaio ziren eta nola orain sozialista omen den gobernu baten
politika neoliberalaren baitan desagertzeko zorian dauden.
Merkatuetan Espainiako ekonomiaren eta banka-sistemaren gaineko konfidantza
berreskuratzeko aitzakiarekin, Ekonomia eta Ogasuneko Ministrak plan bat aurkeztu du;
finantza-erakundeei arriskuaren arabera neurtutako aktiboen %8ko oinarrizko kapitala
eskatuko zaie gutxienez, eta portzentai hau handiagoa izango da kotizatzen ez duten edo
inbertsiogile pribatu nahikorik ez duten erakundeei, aurrezki kutxei hain zuzen ere.

Estatua behin-behineko akziogile izango da udazkena baino lehen eskatutako


errekurtsoak lortu ez dituzten erakundeetan. Oso nabarmena da epe honetan balantzeak
onbideratuko direla diru publikoarekin, ondoren harrapakin preziatu hau banku handiei
saltzeko. Baldintza hauetan, ez da harritzekoa Bankako Espainiako Elkarteak (AEB) eta
CEOE-k neurri hauek gogo biziz onestea eta Salgado andreari babes osoa eskeintzea.

Ideologia sozialdemokrata xumeenaren jabeak ere, beste arrazonamendu hau izango


luke: gaizki dauden kutxak baldin badaude, eta ezinbestekoa baldin bada estatuaren
eskuhartzea, logikoena litzateke banka publiko bihurtzea, dirua guztion poltsikotik
ateratzen delako; horrela, gainera, dirua bideratuko litzateke enpresa txiki eta
ertainentzako, autonomoentzako eta familientzako, oligarka finantzarioen diru-gose
neurrigabea saihestuko litzateke eta estatuaren ekonomia babestuko litzateke
espekulatzaileek sorturiko beste krisialdi batzuengandik. Baina ez da hori gertatuko,
Ministraren helburua kapital handiari gauzak erraztea delako, eta ez "herriaren bankuei"
laguntzea enpresa txiki ta ertainen jarduera finantzatuz.

Eta 1880 baino lehenagoko ideologia gailentzen da, estatuko gaur egungo ezkerra
konplexuz betea dagoelako, edo desagertuta, diskurtsoan dituen mugen ondorioz.
Egungo politika neoliberalek beren-beregi egin diote uko enplegua sortzeari, etekinak
errazago berreskuratzeko asmoz, eta horretarako estrategia deflazionista bat ezarri dute,
interes tasa altuetan eta gastuaren kontrolean oinarrituta, beste batzuen artean. Estatuko
ezker horrek ez dauka beste aukerarik proposatzeko gaitasunik.

Ideologia neoliberalaren lehenbiziko oinarria bere mugetatik kanpo ezer ez dagoenaren


autokonbentzimendua da. Lidergo aurrerakoien faltan, gizartean oso barnera sartu da
mezu hau, eta ez gara konturatzen agindutako "erreskaterako" planekin banka egiteko
modu etikoago bat likidatzen ari garela, finantza arloan bazterketa ugarituko dela eta
aurrezki-erakundeek egiten duten gizarte ekintza desagertuko dela.

Hego Euskal Herriko aurrezki kutxei dagokienez, kalte handiagoak eta konponezinak
sahiestu nahi badira, lehen bait lehen ekin beharko litzaioke hauek naturalki elkartzeko
prozesuari, atzerriko abenturetan indarrak xahutu beharrean, hala nola CajaSur-en
erosketa, BBK-ren oinarrizko kapitala ustezko %14tik %8.9ra jeitsi duena, edo Banca
Cívica-ren sorrera, Nafar Kutxa amildegiaren ertzean jarri duena.

Bizkor ibili behar gara, gure aurrezki kutxen izaera soziala blindatuz, presentzia eta
kontrol publikoa sendotuz, aginte-organuak demokratizatuz eta zuzendaritza exekutiboa
herritarren zerbitzura egongo dela bermatuz; bestela harrapakina finantza-talde handien
eskuetan eroriko da, eta hauek ez dute nahi herrialde txiki honek finantza-sistema
propiorik izan dezan.
Bukatzeko, Gobernu Zentralak proposatzen duen kutxentzako kapitalizazio prozesuak
ez du balio izango estatuko finantza-sistema onbideratzeko. Geroago banku bihurtzeko
asmoz kutxak diru publikoz eskuhartzea zera esan nahi du, langileek eta klase ertainek
ordainduko dituztela espekulazioari lotutako kudeaketa-modelo baten galerak. Eta
ironiarekin jarraituz, murrizketa ikaragarrien ondorioz herritarrak inoiz baino estuago
dabiltzanean ari dira lortzen beraien asmoa.

Justiziaz, kutxen kapitalizazio prozesu hau ez da finantzatu behar herritarrek


ordaindutako zergekin, baizik eta, egitekotan, kutxen ondasun higiezinen salmentaren
etekinekin.

Bilbon, 2011ko otsailaren 2an.


LAB Atal Sindikala - BBK
www.labkutxak.com

Las cajas de ahorros, una presa muy codiciada

El origen de las cajas de ahorros en el estado español se halla ligado al regreso de los
exiliados que tuvieron que abandonar el estado durante el reinado de Fernando VII y
que, influenciados por lo vivido en Francia e Inglaterra, se convierten en la nueva clase
dirigente del liberalismo español.

Ya dentro de la Restauración, en 1880, se promulga una ley que posibilita la creación de


la mayor parte de las cajas de ahorros que existen en la actualidad. La libertad
organizativa e inversora que concedió esta ley fue el comienzo de un proceso de
configuración de estas entidades como instituciones de carácter social.

Valga esta pequeña reseña para destacar lo curioso que resulta ver cómo muchas de las
cajas nacen de la mano del liberalismo y que, ahora, sea la política neoliberal de un
gobierno mal llamado socialista el que las haga desaparecer.
Basándose en el argumento de que es necesario restaurar la confianza en los mercados
sobre la solidez de la economía y el sistema bancario, la Ministra de Economía y
Hacienda presenta un plan que exigirá a las entidades financieras tener un mínimo de
capital básico del 8% de los activos ponderados por riesgo, un porcentaje que será
superior para aquellas que no coticen o no tengan significativa presencia de inversores
privados, como es el caso de las cajas.

El estado será accionista temporal en estas entidades de ahorro que no logren los
recursos propugnados antes del otoño. Es muy fácil adivinar que esta presencia
coyuntural servirá para sanear balances con dinero público y, más tarde, vender a los
grandes bancos las codiciadas presas. En estas circunstancias, no es de extrañar que la
AEB y el presidente de la CEOE hayan recibido con entusiasmo las medidas y ofrezcan
a la Sra. Salgado su total apoyo.

El razonamiento de alguien que, por lo menos, tuviese ideología socialdemócrata, sería:


si hay cajas que van mal y es ineludible la intervención del estado, lo lógico es que sea
para convertirlas en banca pública porque de las arcas de todos se coge el dinero, y así
fluirá el crédito para las pymes, autónomos y familias, se evitará la avaricia
desmesurada de los oligarcas financieros y se impedirá que otras crisis provocadas por
los especuladores arrastrasen al propio estado. Pero no va a ser de esa manera porque la
Ministra está para facilitarle las cosas al gran capital y no para preservar la labor de
“bancos populares” financiando la actividad de la pequeña y mediana empresa.

Y se impone un ideario anterior a 1880 porque, en la actualidad, la izquierda estatal está


acomplejada, cuando no desaparecida, por sus autolimitaciones en el discurso. Apenas
se dan alternativas a las políticas neoliberales al uso que han renunciado explícitamente
a la creación de empleo, en aras de favorecer la recuperación del beneficio y aplicando
para ello una estrategia deflacionista basada, entre otras cosas, en los altos tipos de
interés y en el control del gasto.

El primero de los fundamentos de la ideología neoliberal es su autoconvencimiento de


que nada es posible más allá de sus límites. Habiendo calado tanto en la sociedad este
mensaje, por falta de liderazgo progresista, mal se entenderá que, con los planes de
“rescate” propugnados, estamos presenciando la liquidación de un modo más ético de
negocio bancario y se fomentará la exclusión financiera, amén de de la desaparición de
la obra social que hacen las entidades de ahorro.

Y en lo que a las Cajas de Hego Euskal Herria compete, no sería malo, para evitar males
mayores e irremediables, que se acelerasen los procesos de unión natural de éstas, en
lugar de centrar las fuerzas en aventuras como la compra de CajaSur, que ha situado el
core capital de la BBK en un 8,9% del 14% que se presumía, o la creación de Banca
Cívica que ha colocado a Caja Navarra al borde del precipicio.

O actuamos con celeridad blindando el carácter social de nuestras cajas de ahorros,


reforzando la presencia y control público, democratizando los órganos de gobierno y
garantizando una dirección ejecutiva al servicio de los ciudadanos, o la presa caerá en
manos de los grandes financieros, nada amigos de que este pequeño país pueda tener un
sistema financiero propio.

Para concluir: el proceso de capitalización de las cajas que propone el Gobierno central
no va a servir para sanear el sistema financiero del estado. La intervención de las cajas
mediante fondos públicos para su posterior bancarización supondrá que los trabajadores
y clases medias sufraguen las pérdidas de un modelo de gestión vinculado a la
especulación financiera, ofreciendo al ladrón las arcas del estado. Y para más inri, se
hace cuando se aprietan las tuercas con recortes brutales a las clases populares.

En fin, este proceso de capitalización de las cajas no debe asumirse a costa de los
impuestos de los ciudadanos, sino, en todo caso, a través de la enajenación de los bienes
patrimoniales inmobiliarios de las mismas.

Bilbon, 2011ko otsailaren 2an.